1 emaitza jaiki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jaiki, jaiki, jaikitzen
1 da ad. Etzanda dagoena, eta, bereziki, ohean dagoena, zutik jarri. Hamarretan jaiki zen. Goizean goizik jaiki. Jaiki, jantzi eta gosaldu. Berandu oheratu eta berandu jaiki. Gauerdian otoitz egitera jaiki ohi zen. Hirugarren egunean jaiki zen bizirik hilen artetik. Ohetik jaiki eta berehala. Hilak oro, jaiki hona, zuen hobietarik. Jaiki, jaiki, etxekoak. Jira eta biraka han jaiki ezinik, ez da erraz aurkitzen urde hain zikinik. Oi, bekatuan lotan zaudeten kristauak: jaiki laster, jaiki zaitezte!
2 da ad. Eserita dagoena zutik jarri. Txomin ez zen jaiki bere eserlekutik. Biltzar haietan, zaharrak sartzearekin, gazteak jaikitzen ziren.
3 da ad. Erori dena zutik jarri. Erori eta jaiki ibili. Jaiki nahi eta ezin jaiki ibilita.
4 da ad. Ahuspez edo belauniko dagoena zutik jarri. Jesus bere otoitzalditik jaiki eta apostoluetara itzuli zen. Genoveva belauniko topatu zuten: "Jaiki zaitez, Genoveva" esan zioten.
5 da ad. Altxatu; goratu. Urre-zilarrezko arrainez josi zen ibaia, eta honen sabeletik jaiki zen, gero eta ozenago, marmar bat. Eguzkia jaiki aurretik. Eta berehala haize bolada izugarri bat jaiki zen. || Auzi bat jaiki zen otsoaren eta azeriaren artean. Aski ardura aharrak jaikitzen dira adiskideen eta herritarren artean.
6 da ad. Orea harrotu, altxatu. Opila ez da jaikitzen legamiarik gabe.
7 da ad. (Norbaiten aurka) altxatu. Erromaren kontra jaiki zen Etruria; baina ez zitzaion baliatu. Gizonak harrokeriaz jaiki baitziren Jainkoaren kontra. || Indartsuen alde jaiki zitekeen, noski, indartsuen eskaintzak tentagarriago baitira beti.
8 Tentea, tente dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Gorputz jaikia duen gizona. Seska jaikien artetik. || Oilarra baino jaikiago ibiltzen.

Esaera zaharrak

Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase. Goiz jaikitzea baliatuko ez zaik, zoriona ondotik ez badarraik. Gortea jaikiz gero, bilauaren arrazoiak. Haurrekin dena etzaten, ez da beti mantarra xahurik jaikitzen. Jaiki zen nagia, erre zuen hiria. Orekin datzana jaikitzen da kukusoekin.

Aztergaia: jaiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jaiki, jaikitzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jaiki, jaiki, jaikitzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper