24 emaitza zama bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

zama
1 iz. Abere, pertsona edo ibilgailu baten gainean garraiatzen edo zamatzen den gauza. Ik. karga. Egurgilea, zama bat eginik, lotu zuenean, hasi zen entseatzen ea jasan ahal zezakeen. Geroxeago etorri zen belar zamarekin Nikolas. Bizkarrean zeraman urre zama handia. Zama bildu eta zama jaso, ibilia baitzen kaietan. Itsasontziko zamaren zati bat salduz. Lasterka ihes egin zuten liberalek, zamak utzita. Nire uztarria biguna baita eta nire zama arina. Zama astuna, pisua. Sarri bizia galtzen dute erleek zamapean. Zama abereak (Ik. zamari).
2 iz. Jasaten zaila den edo gehiegizkoa den erantzukizun edo nekea. Ezin jasanezko zama zait bizia. Zorigaitz handi baten zamak azpiratzen ninduen. Estatuarentzat zama baino ez diren zaharrei bizia kentzeko. Urteen zama astuna.
3 iz. Eraikin batek jasaten duen edo jasan dezakeen pisua. Habe batek jasaten duen zama.
4 iz. Pisu neurri zaharra, hiru kintalekoa, gutxi gorabehera. Kintal burdina ateratzeko behar dira bost zama ikatz.

Aztergaia: zama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

karga, zama.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "zama igogailu ere aipa daiteke agian ('montacargas')" (1997-07-14)

zamagarri
iz. Pisugarria. Itsasontziaren zamagarria.

Aztergaia: zamagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zamaka
adb. Zametan; kopuru handian. Ik. zakuka. Belar gaiztoak bil itzazue multzoka eta zamaka, elkarrekin erretzeko. Izurri guztiak zamaka heldu zaizkio gainera.

Aztergaia: zamaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zamaketa
iz. Zamatzea. Pasaiako portuan zamaketa lanak egiten ditu enpresa horrek.

Aztergaia: zamaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. RENFEren hiztegitxoa.

zamaketari
iz. Zamak garraiatuz bizibidea ateratzen duen langilea. Portuko zamaketariak.

Aztergaia: zamaketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ketari.

zamalan
iz. Zamak jartzea eta kentzea. Portutik itzuli zen, bakailao biltegi batean zamalanak egin eta gero.

Aztergaia: zamalan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. BideSein: "zamalanak izan ezik: excepto carga y descarga".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lan.

zamaldun
iz. Ipar. zah. Zalduna, zaldizkoa.

Aztergaia: zamaldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Zah.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

zamaleku
iz. Zamalanak egiten diren lekua. Zarauzko Udalak, herriko memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean, itsasbazterreko zamalekua berritu du.

Aztergaia: zamaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zamaleku 31: Elhuyar 26 (adib.: “Meatzearen eta zamalekuaren artean 11 km-ko tartea zegoen, eta bi puntuak lotzeko aireko tranbia bat erabili zuten”), EiTB 5 (adib.: “Hauek 8. eta 9. nabeak dira, ongarriak hemen egiten ditugu, eta ongarrien mantenugaiak nahasteko tresna bat daukagu. Trenak zamatzeko zamaleku txiki bat badago”); ez dugu aurkitu zama(-)leku formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu zamaleku, zama(-)leku formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cargadero / fr ?: Elhuyar: zamatzeko toki, kargatzeko toki / Nolaerran: - / Zehazki: kargategi, zamalanen toki / Labayru: kargaleku, kargatzeko | zamatzeko leku (tb. con toki), zamatze-toki, karga-habe / Adorez5000: kargateki, kargaleku, kargatzeko toki, zamatzeko toki.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak (2002-04-10) zamaketa leku isildua, RENFEko “zamaketa lekua: carga (zona de carga) adierakoa aztertzean: “elkarketa librea”.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da gehiegi erabili, baina adierazle egokia eta erabilgarria da.

zamalkatu, zamalka, zamalkatzen
da ad. Ipar. Zaldiz ibili. Astean bizpahiru aldiz zamalkatzen gara mendi aldera.

Aztergaia: zamalkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zamalkatu, zamalka, zamalkatzen. Ipar. da ad. 'zaldiz ibili': astean bizpahiru aldiz zamalkatzen gara mendi aldera.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

zamalkatu, zamalka, zamalkatzen.

zamalko
iz. Ipar. eta naf. g. er. Zaldikumea.

Aztergaia: zamalko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. g.er. 'zaldikumea'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. eta Naf.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zaldikumea.

zamaltzain
1 iz. Ipar. Zaldizaina. Batzuk zamaltzain, besteak sukaldari... denak zerbitzari.
2 iz. Ipar. Maskaradetako dantzaria, gerri inguruan loturik zurezko zaldi irudi bat eramaten duena. Hauen artean, Polo Garat argazkilaria, zamaltzain aritua Barkoxeko dantza taldean.

Aztergaia: zamaltzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

zamal-zain 1 (Hb Egia) eta 8 zamalzain (Hb Egia 1, JE Bur 7).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zamaltzain (eta ) 5 aldiz azaldu da, EB (J. Etxaide).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zamal-zain : DFrec 1; zamaltzain : AB38 1, HiztEn; zamalzain : DFrec 1, LurE.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ltz-/-lz-.

zamaontzi
iz. Salgaiak eta kidekoak garraiatzeko erabiltzen den itsasontzi handia. Ik. kargaontzi. Atzo goizaldean Keri zamaontzia hondoratu zen Maltako kostaldean. Piratek atzemandako azken ontzia 32.000 tonako Erresuma Batuko zamaontzi bat da.

Aztergaia: zamaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): zamaontzi 49: Berria 17 (adib.: “Azken bi egunetan bertan Greziako zamaontzi bat eta Egiptoko bi arrantzontzi bahitu dituzte”), EiTB 26 (adib.: “Maersk Alabama zamaontziko 21 tripulatzaileek alde egin behar izan zuten itsaslapurren erasoa aurrean”), Argia 6 (adib.: “Serenity Star da Abran ez aurrera ez atzera dagoen zamaontzia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zamaontzi : Berria 15 (adib.: “Greenpeaceko 13 ekintzailek protesta ekintza bat egin zuten Etoile zamaontzian”), Jon Muñoz 6 (adib.: “Urak hain gogor astindu zuen kristala, non gilaraino dardararazi baitzuen zamaontzia”), Xabier Montoia 4 (adib.: “Zamaontzia, hirurogei mila tona hartzeko gauza”), Edorta Jimenez 3 (adib.: “Historiako urrezko orrialdeetan bazter utzi izaten diren zamaontzi horiek gabe Britainia gosez hil baitzitekeen”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (adib.: “zubia altxatuta zamaontziak pasa zitezen”), Joxe Austin Arrieta 2 (adib.: “Noiz edo noiz, zamaontziren bat ostertzean”), Jokin Urain (“Irteera bezperan portua bonbardatu eta zamaontzi batzuk hondoratu zituztela kontatzen du”), Pablo Sastre (“1887an jaioa, gaztetan zamaontzietan txo ibilia”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es carguero, buque de carga / fr cargo: Elhuyar: / Nolaerran: zamaontzi, kargaontzi / Zehazki: zamaontzi, kargaontzi / Labayru: kargaontzi, zamaontzi / Adorez5000: kargaontzi, zamaontzi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

zamar1
iz. Jaka moduko jantzi lodia eta iletsua, beste jantzien gainean jartzen dena. Haren soinekoa zen gameluaren ilezko zamar bat.
zamar2
1 iz. bizk. Fitsa, zerbaiten zati txiki-txikia. Begi barrura zamar txiki bat sartzen denean. Ikustea lagunaren begietan zamar txiki bat eta eurenetan habe handi bat ere ez.
2 iz. pl. bizk. Erratzarekin biltzen diren zakarrak eta apurrak. Sukaldeko zikinak eta zamarrak erratzaz kentzea.
zamar4
iz. Ipar. g. er. Karramarroa. Zamarrari ez erran, "hoa xuxen".
zamargin
iz. Zamarrak egiten dituen eskulangilea.

Aztergaia: zamargin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gin.

zamari
1 iz. Zamak garraiatzeko erabiltzen den zaldi, asto edo kidekoa. Zamaria tresnatu. Gerora astoak, zaldia zamari eginik dakusa.
2 iz. Zaldia.

Esaera zaharrak

Lagun elekari, bideko zamari.

Aztergaia: zamari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
zamategi
iz. Itsasontzietako biltegia. Bi goleta azkar, bakailao zamaketarako zamategi handiak zituztenak.

Aztergaia: zamategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-04-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zamategi 4: A. Albisu ("Zamategi = Bodega: Gauzak pillatzeko tokia itsasontzietan"), Arrantzaria ("XIX. mendeko goletak bi edo hiru mastadun belauntzi ederrak ziren, oso azkar eta gogorrak, maniobra errazekoak eta bakailao zamaketarako zamategi nasaiak zituztenak"), BAO 1990 ("Merkatal edo industri instalazioak, hala nola eustarriak, biltzontziak, zamategiak, etab., makina aparatu edo artefaktuaren kontzeptuan barik, eraikuntzarenean sar daitezkeenean"), J. Urkijo ("Eguna ailegatu zenean, espazioportutik hiru kruzero estelarrek lurrutzi zuten, euren zamategietan zenbait dozena tonelada ur zeramatela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zamategi : AB38 1 ('bodega, almacén') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zamategi : PMuj DVC (cala, bodega de un buque) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri ongi eratua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(itsasontzietako) biltegia.

zamatu, zama/zamatu, zamatzen
1 du ad. Abere edo pertsona baten gainean zama ezarri, ibilgailu bat zamaz bete. Ik. kargatu. Gurdia zamatu bitartean. Ontzia zamatzeko behar zen okela ondo lehortu arte. Ontzia Ternuatik zetorren, bakailaoz zamaturik. Jesu Kristo, gurutze astunaz zamatua.
2 du ad. (nor osagarria zamatzen den gauza bera dela). Zaldiaren gainean zamatu zuen dena.
3 du ad. Zamak egin, zametan bildu.

Aztergaia: zamatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zamatu, zama(tu), zamatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zamatu, zama(tu), zamatzen.

zamatzaile
iz. Zamaketaria. Elur bustiak zamatzaileen lana zaildu du.

Aztergaia: zamatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
zamatze
iz. Pertsona, abere, gurdi edo kidekoren baten gainean zama ezartzea. Zamatze lanetan ari zen.

Aztergaia: zamatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

zamau
iz. bizk. Mahai-zapia. Bi mahai luze zamauz estaliak.

Aztergaia: zamau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'mahai-zapia'.

zamaxka
iz. Zama txikia.

Aztergaia: zamaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper