3 emaitza urtu bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

urtu, ur/urtu, urtzen
1 da/du ad. Gai solido batez mintzatuz, beroaren eraginez isurkari bihurtu. Aspaldi mendietan urtu da elurra. Gurina urtu. Argizari koskorra su biziaren gainean urtzen den bezala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Berun urtu eta burdina goriaren gisa. Egin dute irudi bat gai urtuz.
2 da/du ad. Gai solido batez mintzatuz, uretan edo beste isurkari batean desegin. Ik. disolbatu. Uretan urtzen diren gaiak. Azukrea ahoan urtzen zaizunean.
3 da ad. Desegin, desagertu. Euskararen mugak urtzen hasiak ziren aspaldidanik. Dirua lerrakor da; eskuetan urtzen zaigu nola ez dakigula. Horrelako adiskidetasunak berehala iragaten dira eta urtzen, elurra eguzkitan bezala.
4 du ad. (garunak urtzen eta kideko esapideetan 'burua hausten, zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatzen' adierarekin). Buruko garunak urtu aginean dabil, jo eta su gogoetan. Liburuen gainean ikasi gurarik, begiak erre eta garunak urtzen. || Jo eta jo, muinak urtu dizkiote; mintzatzen ere ahaztu zaio.
5 du ad. (Dirua edo ondasunak) xahutu, eralgi. Etxeak saldu, diruak urtu, orain guztiontzat kalte. Nire azkenengo txanponak, puru hau erosten urtu ditut. Poz-pozik urtuko lituzke honetan bere ondasunak.
6 da ad. (Pertsonez mintzatuz, osagarriak -n edo -z atzizkia hartzen duela, negarrez urtu, tristezian urtua, pozez urturik eta kideko esapideetan, aipatzen den sentimena edo sentipena indartzeko edo azpimarratzeko). Mundu guztia harritua eta tristezian urtua egon zen egun hartan. Izerditan urtzen. Negarrez urtu naiz. Nire auzoko anaiak ondamuz urtu daitezela. Pozez urturik. Atseginez urtua. Kadira apal batean jarri zen, ahalkez urtua. Amodioz urtuak zeruratu arte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: urtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

urtu, ur(tu), urtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

urtu, ur(tu), urtzen.

urtu beharrean
adb. Urtzeko zorian. (Batez ere irudizko adieran erabiltzen da). Berotan urtu beharrean ibili da oñatiarra Qatarren. Negarrez urtu beharrean. Begira zegokiola, bihotza urtu beharrean zuen.

Aztergaia: urtu beharrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: URTU BEHARREAN, URTU BEHARREZ. A punto de derretirse. Onetan egoan gure Mañasitxu, auspez bera, armiñez gaixoa, larritasunik baltzenagaz, urtu bearrean. Ag Kr 208. Nik, ordea, gaixo onek, ori dan ori ikusirik, etxe barnean, negar egiten dut, urtubearrez. Zait Sof 19. Zergatik diardun atergabe eiagoraz urtu bearrean. 'En qué incesante lamento siempre te consumes por Agamenón'. Ib. 16. Barnea zauri, heldu naiz min-minez urtu beharrez. Iratz 100. Negar aundiz, makurtuaz illdakuengana, parka eskatuaz laztantzen zittuan urtu biarrian. Etxba Ibilt 489. Kaxilda, mutillaren errukiz urtu bearrean zegoen. NEtx LBB 143. Burmuinak urtu-bearrean ari ziran entzule bizkor atzarriak. Zait Plat 40. Erraldoiak, begira zegokiola, bihotza urtu-beharrean zuen. MEIG IX 104.

adib: urtu 3 da/du ad. Irud. Jo eta jo, muinak urtu dizkiote. Begira zegokiola, bihotza urtu beharrean zuen. Etxeak saldu, diruak urtu, orain guztiontzat kalte. Euskararen mugak urtzen hasiak ziren aspaldidanik. // garun iz. Buruko muinen multzoa. Ik. burmuin. Garunak behar bezala hazi ez zitzaizkidalako, adimen urriaren jabe naiz. Buruko garunak urtu beharrean dabil, jo eta su gogoetan. Lo gutxi eta asko irakurri, garuna lehortu zitzaion. Garunik gabeko gizona.

urtu beharrean 5: Elkar (“Gu hirurok malkotan urtu beharrean geundela, igogailua goraka hasi zen, gutaz gupidaturik, seguru asko”), Berria (“Berotan urtu beharrean ibili da oñatiarra Qatarren eta Omanen”), EiTB 3 (“Eta dantzan hasten dira pozik, urtu beharrean. Ahotsa jaisten dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

urtu beharrean 8: Asisko Frantzizko 2 (“Espiritua Jainkoagan tinko, gozamenez urtu beharrean zegoen aita santua doinu zoragarri harekin, munduz aldatu zuela pentsatzeraino.”), Aitor Arana 2 (“Bere izeba berriz besarkatu zuen biak kanpai baten ondoan zeudela, negarrez urtu beharrean.”), Karlos Zabala (“Gavard atseginez urtu beharrean egongo zen, usain sendoko gona lizun horien erdian, eta ipurdikoak jotzen ere hasiko zen ezker-eskuin, hurbil-hurbiletik estutu izan balute”), Patxi Zubizarreta (“Negarretan urtu beharrean, hobe huke zerbait egitea erabakiko bahu”), Anjel Lertxundi (“Burmuinak urtu beharrean eta haztamuka”), Pako Aristi (“Urtu beharrean... blai eginda nagok!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa urtu sarreran.

urtume
1 iz. Urtean sortutako adarra. Ebakitzen duzunean zuhaitz bat eta berriz hartatik urtumeak eta adarrak sortzen direnean.
2 iz. Urtean jaiotako umea.

Aztergaia: urtume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-11-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'urteko umea'; 'urteko adarra'.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+u-.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper