5 emaitza tresna bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

tresna
1 iz. Lan bat egiteko edo eginkizun bat betetzeko erabiltzen den objektua, pieza batez edo gehiagoz osatua. Ik. gailu; trepeta; makina; lanabes. Ehule batek behar dituen tresna eta lanabesak. Burdinazko tresna bat ezarri zioten zangoa luzatzeko. Kanoiak eta gerrako beste tresna asko. Etxeko tresnak. Lan tresna astunak. Esku tresna. Musika tresnak. Tresna bat marraztu. Mila zaldizko eta hamabi kanoi euren tresna guztiekin. Harraskan sukaldeko tresnak garbitzen. || Hizkuntza, gure probetxurako asmatzen dugun edozein tresna bezala, erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Donostia euskalduntasuna desegiteko tresna bat da.
2 iz. pl. Zamarien eta kidekoen tresneria. Ik. aparailu. Ostu dizkidate lehengo zaldiaren tresna guztiak.
3 adj. Nardagarria, unagarria; bihurria. Gizon tresna. Ondo tresnak zarete! Urde zerriak, urde tresna tzarrak! || Landibar deitu beste nafar bat, tresna ona diotenez, ez batere landibartarra!

Esaera zaharrak

Zelako jabea, halako tresna.

Aztergaia: tresna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

tresna; fototresna; jo (musika tresna); kolpesoinu, kolpe-musika tresna, kolpe-soinu tresna; lanabes, tresna; musikatresna, soinutresna; eskola gauza eta tresna

Jatorrizko forma

elektra tresnak; erremintak, tresnak, tresneria; etxetresnak, etxerako tresnak; musikatresna.

tresna elektriko
iz. Elektrizitatez dabilen tresna. Ik. etxetresna elektriko. Autogintzan edo tresna elektrikoen industrian inbertsioak egin dira, eta gure herriko hizkuntzaren normalizazioan, berriz, ez. Gaurko automobilek gero eta tresna elektriko eta elektroniko gehiago dituzte.
tresnagabetu, tresnagabe, tresnagabetzen
du ad. Zamariei-eta tresnak kendu. Eta tresnagabetu zituzten gameluak eta eman zizkieten lastoa eta belar lehorra.

Aztergaia: tresnagabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tresnagabetu, tresnagabe(tu), tresnagabetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tresnagabetu, tresnagabe(tu), tresnagabetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe-tu.

tresnatu, tresna/tresnatu, tresnatzen
1 du ad. Zamariei-eta tresnak ipini. Egunsentia baino lehen jaiki, astoa tresnatu, sua egiteko behar zen egurra txikitu eta mendirantz abiatu zen.
2 du ad. Zerbait edo norbait dagozkion tresnez hornitu. Sasoi haietan, han ere itsasontziak tresnatzen zituzten ontzi-jabeak ziren aberatsenak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hark erakutsiko dizue pazko bildotsa jateko areto handi tresnatua.

Aztergaia: tresnatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tresnatu, tresna(tu), tresnatzen. du ad. 'tresnak ipini zamariari-eta'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tresnatu, tresna(tu), tresnatzen.

tresnatzar
iz. adkor. Tresna handia.

Aztergaia: tresnatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper