23 emaitza sudur bilaketarentzat - [1 - 23] bistaratzen.

sudur
1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Sudur azpiko bizarrak. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena.
2 iz. (sudurra baino urrunago ikusi ez, sudurraz haratago ikusi ez eta kideko esapideetan, 'bista laburra izan' adierarekin). Sudurraz haratago ez zuen ikusten. Baina ez zuen ikusten sudurra baino urrunago.
3 iz. (sudurra baino urrunago behatu, sudurra baino harago ikusi eta kideko esapideetan, 'inguruarekiko edo etorkizunarekiko interesa erakutsi' adierarekin). Bai, egin dezagun lan orok batean, eta jakin dezagun sudurra baino urrunago behatzen. Sudurra baino harago inork ez du ikusten, inork ere ez du sinesten ingelesak beren alde eta beren herriaren alde ari direnik borrokan.
4 iz. Animaliez mintzatuz, giza sudurraren egiteko bera duen organoa. Ik. mutur 1. Badira euliak zaldiei eta beste abere batzuei sudurretik sartzen zaizkienak. || pl. Ehiza txakurrak ditu zorrotzak begiak eta zorrotzak sudurrak.

Aztergaia: sudur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: sudur(-)hauts, sudur(-)zapi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: sudur-zulo .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Eta honen ondoan sudur-zulo agian" (1997-01-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: sudur harro, sudur makur, sudur zapal. || 1- Maiztasun handikoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatu duena, bai, jasoko da).

sudur hauts, sudur-hauts
iz. Tabako hautsa, sudurretik hartzen zena. Sudur hautsaren ontzia.

Aztergaia: sudur hauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hauts.

sudur hezur, sudur-hezur
iz. Sudurreko hezurra. Emakumeak gorputz osoan ubeldura ugari zituen eta sudur hezurra hautsita zuen.
sudur kako, sudur-kako
iz. Sudurreko kakoa; kako itxurako sudurra. Ile zutak gabardina bezain beltz, sudur-kakoa irtena, ezpain meheak, begi handi eta biziak. Haren sudur-kakoa eta haren ximurrak, ez ziren esatekoak.

Aztergaia: sudur-kako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUDUR-KAKO (V-gip ap. Elexp Berg), SUDUR GAKO. a) (Adj.). De nariz ganchuda. "Flakosta sur-kaku batekin zeuan berbetan" Elexp Berg. Arpegiz, sudurkako, begi-bizi, okotz-zorrotza. Ldi IL 40. Errialde orotako euskotar-yendakiak, sudur gaku, luze ta motz-txapeldun. Herr 18-10-1956, 2. Arpegi zurbilla, sudur kakoa [Ezekiel]. Erkiag BatB 127. b) (Sust.). Gancho, curva de la nariz. Ille zutiak gaberdia bezin beltz, sudur-kakoa irtena, ezpain meiak, begi aundi ta biziak. NEtx Antz 136. Aren sudur-kakoa ta aren arpegi azal ximurrak, etziran esatekoak. NEtx LBB 178.

adib: kako 4 (Izenondo gisa). Kakoaren itxurakoa. Aurpegi zurbila, sudur kakoa. // sudur 1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Neskato sudur-motz bat etxeratu zuen. Sudur azpiko bizarrak. Sudur puntan. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena. // irten 8 (Era burutua izenondo gisa). Begiak biziak, sudur-kakoa irtena.

sudur(-)kako 7, Elkar (“Nafarroa Beherean aurkitzen ari nintzen jende gehien-gehienen gisara, ohiko mehartasuna areagotua zitzaion ministro beskoiztarrari, sudur-kako handia are nabarmenago eginez”, “Emakume beltzaran bat zen, 30 urte ingurukoa, sudur kakoa eta hortz horixkak zituena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sudur(-)kako 18: Josu Zabaleta 4 (“Bazuen mirotzaren itxura pixka bat: sudur kakoa, begiak sartuak eta distiratsuak.”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (“Horietako baten ezagutza egin dut, lagun ere egin naiz: ile urdineko gizon txikia da, sudur kakoa, berak ere ikurrik gabeko hiruki gorria darama eta, bizpahiru zifrakoa izan ez arren, betiere itxurosoa den milako zenbakia.”), Iñaki Mendiguren 2 (“Bere sudur kakoarekin eta mehatxuka, Snape maisua irten zen armairutik, begiak dir-dir zituela Nevilleri begira”), Hasier Etxeberria 2 (“Aurpegiko azala eta kera ere halakoxeak ditu, mendikoarenak: zain urdin txikiz beteta ditu matrailak, burua soil, belarri-gingilak luze, eta sudur kakodun bat du bi begien arteko gidari.”), Aingeru Epaltza (“Gizon mehe segaila zen Leizarraga, sudur-kako handi baten jabea”), Koro Navarro (“Bevan andrearen aurpegia ikusi genuen leihoan, kristalaren kontra jarria, zanpatua sudur kakoa, estutuak ezpainak, eta lasterka egin genuen Eversley Road aldeko bide osoa, baldin eta salto egiten bazuen”), Jose Morales (“Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari”), Fernando Rey 2 (“Dendako jabea gizon handikote bat zen, gizena, bizar beltz usukoa eta sudur-kakoa”), Felipe Juaristi (“sudur kakoa eta ezpain-lodia bera”), Iñaki Zabaleta (“Ile luze kizkurrekoa, sudur kakoduna, lodia, berrogeita hamarren bat urte, ezta?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sudur sarreran.

sudur mintz, sudur-mintz
1 iz. Batez ere pl. Sudur zuloak bereizten dituen kartilagoa. Zezena lotzen da sudur mintzetatik.
2 iz. Batez ere pl. Sudur barrua estaltzen duen muki mintza. Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.
3 iz. Batez ere pl. Muturra. Katamotzaren sudur mintzetako bizar lodi gogorrak.
sudur mintzo, sudur-mintzo
iz. Sudur hotsa duen mintzoa, sudur zuloetako traba edo akatsen baten ondorio dena. Sudur mintzoa du horrek.
sudur punta, sudur-punta
1 iz. Sudurraren punturik irtenena. Batzuetan hogei minutu baino gehiago ezin izaten ziren egin han kanpoan, sudur-punta eta behatz puntak izoztu eta gogortu egiten zirelako. Jostunek urratu txikiena ere konpontzen dute, betaurrekoak sudur puntan dituztela. Musu bat eman zidan sudur puntan.
2 iz. (Irudizko adieran, aurrean bertan dagoena adierazteko). Bat-batean, ikasmahaiko grafitiak ikusi nituen neure sudur-puntan bertan. Lainoaren erruz, ia ezinezkoa zen sudur puntatik haratago ezer ikustea. || Batzuek barre egin zioten sudur puntan.
sudur puntan jarri, sudur-puntan jarri
ad.-lok. lgart. Gogoak eman, nahi izan. Beti egin izan dugu sudur-puntan jarri zaiguna. Gainera, sudur puntan jartzen bazaidak bera ere botako diat. Ezin duzu egin sudur puntan jartzen zaizuna. Oporrak sudur-puntan jartzen zaidan lekuan pasatzea.
sudur puntatik erabili, sudur-puntatik erabili
ad.-lok. Ipar. lgart. Menderatu, mendean hartu. Bizi honetan baldin bada zinez hastio dudan zerbait hauxe da: norbaitek sudur-puntatik erabil nazan.
sudur zapi, sudur-zapi
iz. Musuzapia. Sartzen du sakelan eskua sudur zapia ateratzeko.

Aztergaia: sudur zapi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sudurzapisartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

 - [K201]: ik. oharra s.u. muki (1996-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [sudur-zapi] falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): onartu egin da.

sudur zulo, sudur-zulo
iz. Batez ere pl. Sudurreko barrunbeetako bakoitza. Sudur zuloetatik hautsa sartu zait. Sudur zuloak zimurtu. Sudur zulo iletsuak.

Aztergaia: sudur zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2001-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sudur-zulo (eta -zilo, -zillo bana) 14: Bv AsL ("igaroko zan beste aldera begiraka, korrika ta sudur-zuluak itxita"), Kk Ab II ("urak emondako lurruna sudur-zuluetatik gora juaten yakon"), Alz Burr ("Sudur-zuluetan sartuko niokan nik altzairu ura"), Or 4 ("beti usmoka gain-ezpain arroz sudur-zuloak gordeko", "katamotz-buru ta atzapar, dator limikatuz sudur-zulo", "sudur-zuloak zorrozten ditu utsarte dagon lekura", "usain oro sudur-zuloz; dastagarri oro agoz"), Lf Murtuts ("sudur-zilo edo ezpain-bezterretan"), Mde HaurB ("begiak itxita, sudur-zuloak zabaldurik"), Erkiag BatB ("aotik eta sudur-zilloetati keia gozaro kanporatzea!"), NEtx LBB 4 ("gizon bat bere sudur zulo bat beatzez estali ta beste sudur-zulotik aizea botaka ari zan", "Sudur-zulo bakarretik botatzen dedan aizearekin", "asi zan sudur-zulo bietatik aizea astintzen", "sudur-zuloetako aizeak jaso zituan egundoko ekaitzak"); sudur zulo (eta zilo 9 eta zilho, xilo, sugur zulo bana) 16: Arch Fab ("Ullu txar horrek eztio phauzurik emaiten, behin bizkarra, gero sudurra, dero ausikitzen, eta gero sudur zilotik zeiko sartzen"), Gy ("Sudur zilhotarik zikiña darian"), ChantP ("bi sudur ziluetarik mukuia dari"), Apaol ("beste eskuko biatzarekin sudur zuluak errejistatuaz"), Iraola ("sugur zuluetatik autsa sartuaz rapia bezela"), Ag G ("sudur zuloetatik keia boteaz"), Barb 5 ("Sudur ziloak zimurtzen ditu", "Bere muthur makoa zimurturik, sudur ziloak... sua dariotela", "Lau zilo buru hortan, batto ahoarentzat zabal zabala, bertze bat sudur ziloentzat, azken biak begientzat", "sudur zilo bat tapaturik, hasten da", "usain goxo demonioaz sudur xiloen bethetzeko"), Ox ("ihesi zoak Phuka tinkatuz sudur ziloak"), Zub ("usain gohaindigarria gure sudur zilotik sartzen zitzaigun"), Alz Ram ("Orrek kontrabandoa sartuko luke, baita karabineruen sudur zulotik ere"), Osk Kurl ("sudur ziloak ohituraz baño zabalago zeuzkan"), NEtx LBB (cf. supra), eta ap. DRA: EgutTo 1918 ("Norbaitek, ba, sudurretatik odola badario, artu bitza belar [perresil] auen osto bi, ta borobiltuaz, bi sudur-zuloetan sartu bitza, ta ikusiko du odol-jarioa, bereala gelditzen"); surtzillo 2: Otx ("sudurra, kakua lakoxia, goraz-begirakua ta surtzillo andijakaz"), Erkiag Arran ("oiñak beerantz zituela ta ezkerreko eskuaz surtzilloak itxiaz"), eta surzillo ap. DRA: Etxba in Euskera 1965 ("Lotan, surzilluetatik artzen dogu arnasia"); surzulo 2: Mg PAb (zerrendatu batean "Musturrak, Surzuluak, Iduna"), Azc PB ("arnasea artuteko bere surzuloak zirudien olako sutegiko auspoak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sudur zulo 6: Euzko Deya 1959 ("Getari'k krexalaren usaia dario eta sudur zuloetatik biotzera sartzen zaigu"), Peillen ("lau hankan joan zen, sudur zuloak zabal zabalik"), B. Latiegi ("sudur zuloak garbitzeko aizea indarrez maiz jaurtiaz"), Satr ("Gero sasitatik sudur zuloak agertuz aholku hau eman zien"), Balea eta euskaldunak ("giro berriari egokitzeko sudur zuloak lekuz aldatu behar izan zituzten"), Xirrixta 1996 ("Sudur zuloetako biloek hautsa gordetzen dute arnasa [hatsa] hartzen dugunean") eta zudur zulo 1, I.E. Odriozola ("Denbora gutxiren barruan, porruak eta patatak azaldu behar zaizkio horregatik zudur zuloetatik"); sudur-zulo 5: I. Begiriztain ("sudur-zulo bietatik joan zitzaion kea"), UZEI ("animalia hauek ostalarien birika edo sudur-zuloetara atxekitzen dira"), K. Navarro ("Muxketa ahokada, osasun bedar hatsaldi bat eta jasmin bafada eztitsu batek hartu zituzten bere sudur-zulo irekiak"), A. Lertxundi ("Sudur-zuloak bi hatzez estalita mintzatu nintzaion"), M. Hoyos ("sudur-zuloetatik ur xehe-xehea boteaz"); sudurzilo 1, M.P. Ormaetxea ("Airea sudurziloetatik sartzen da"); sudurtzilo 1, Saioka/4 ("Musturra, satitsuarenaren modukoa da, luzea, sudurtziloak ertzean, ondoan bizar batzu dituela"); sudurtzulo 3: UZEI ("laringetik datorren airearen parte bat sudurtzuloetatik barrena irteten da"), I. Antigüedad ("muki-katea sudurtzuloetatik aldentzen saiatzen nintzen"), Elhuyar ("Tutu-formako tresna malgu hauek ahotik, sudurtzulotatik, ipurtzulotik sar daitezke"); sudurzulo 11: I. Urbieta ("Sudurzuloak itxi baina hator sukaldera"), J.M. Iraolagoitia 2 ("Sudurraren barrua zati bitan zatiturik dago Sudur-Trenkadaz; Sudurzuloak ditugu honeek", "Pituitaria izeneko mukosaz estalirik dagoz sudurzuloak"), NZ/BBB1 2 ("Zein barrunbetara irekitzen dira sudurzuloak?", eta irudi-azalpenean "tinpanoa / sudurzuloa / faringea"), R. Etxezarreta ("Colinek haren sudurzuloetatik zurrumurru atsegin bat entzun zuen"), X. Mendiguren E. ("sudurzuloak zabaldu"), K. Biguri ("Bitxilandian "isilik egon" esateko "ez hatzik sartu sudurzuloetan" esaten da"), Esaizu/BBB1 2 ("lehorreko ugaztunek sudurzuloak aho inguruan dauzkaten bezala...", "... arnasa hartu eta bota sudurzuloetatik egiten baitute"), Mega gaztetxo ("Airea sudurzuloetatik sartzen da"); zurtzillo 3, Zubk ("Naiko zeregin daukala berak zarrekin, umiei zurtzillo pandangoak eta pongolak garbitzen asi barik", "umiei zurtzillo pandangoak garbitzen asi", "Lore - Zer izango gara ba? Kari - Ez dakizu, ala? Umiei zurtzillo pandanguak garbitzeko gu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sudur zulo : DFrec 1 ("herts ezazue sudur zulo bat eta arnasa har sakonki"), AB38 1, AB50 1, LurE (adib.); sudurtzulo : AB38 2; sudurzilo : DFrec 1 ("itoaren sudurziloak hertsi egin behar dira"); sudur-zulo : AB38 1, AB50 1; sudurzulo : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan 2 aurreko naris sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sudur zulo : EuskHizt (adib.), EskolaHE (adib.), Lur EG/CE eta EF/FE: (AS: fosa nasal / AS: fosse nasale); sudur-zulo : DRA (fosa nasal; eta sudur-zilo: fosas nasales), PMuj DVC (fosa o ventana nasal, aventario; sudur-zilo: ventana de la nariz); sudurzulo : HiruMila (fosa nasal), ElhHizt (fosa nasal, ventana de la nariz), Casve EF (südürzilo: 1 fosse nasale; 2 naseaux), HaizeG BF (sudurxilo: narines; sudurzilo: narines), Lh DBF (sudurxilo: fosse nasale, narines, naseaux; sudurzilo: narines); surtzilo : DRA (surtzillo v. surzulo), PMuj DVC (ventana de la nariz, fosa nasal); surtziloetako : DRA (golpe en las ventanas de la nariz); sur-zilo : PMuj DVC (fosa nasal); surzulo : Lh DBF (var. de sudur-zilo), DRA (fosas nasales; eta surzillo: ventana de la nariz).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: sudur zulo / HiztEn: sudurzulo / LurE: - / ElhHizt: sudurzulo / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zulo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sudur sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sudurzulosartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

sudur-kako
adj. Sudurra kakoaren formakoa duena. Argal sudur-kako batekin zegoen berbetan.

Aztergaia: sudur-kako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUDUR-KAKO (V-gip ap. Elexp Berg), SUDUR GAKO. a) (Adj.). De nariz ganchuda. "Flakosta sur-kaku batekin zeuan berbetan" Elexp Berg. Arpegiz, sudurkako, begi-bizi, okotz-zorrotza. Ldi IL 40. Errialde orotako euskotar-yendakiak, sudur gaku, luze ta motz-txapeldun. Herr 18-10-1956, 2. Arpegi zurbilla, sudur kakoa [Ezekiel]. Erkiag BatB 127. b) (Sust.). Gancho, curva de la nariz. Ille zutiak gaberdia bezin beltz, sudur-kakoa irtena, ezpain meiak, begi aundi ta biziak. NEtx Antz 136. Aren sudur-kakoa ta aren arpegi azal ximurrak, etziran esatekoak. NEtx LBB 178.

adib: kako 4 (Izenondo gisa). Kakoaren itxurakoa. Aurpegi zurbila, sudur kakoa. // sudur 1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Neskato sudur-motz bat etxeratu zuen. Sudur azpiko bizarrak. Sudur puntan. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena. // irten 8 (Era burutua izenondo gisa). Begiak biziak, sudur-kakoa irtena.

sudur(-)kako 7, Elkar (“Nafarroa Beherean aurkitzen ari nintzen jende gehien-gehienen gisara, ohiko mehartasuna areagotua zitzaion ministro beskoiztarrari, sudur-kako handia are nabarmenago eginez”, “Emakume beltzaran bat zen, 30 urte ingurukoa, sudur kakoa eta hortz horixkak zituena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sudur(-)kako 18: Josu Zabaleta 4 (“Bazuen mirotzaren itxura pixka bat: sudur kakoa, begiak sartuak eta distiratsuak.”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (“Horietako baten ezagutza egin dut, lagun ere egin naiz: ile urdineko gizon txikia da, sudur kakoa, berak ere ikurrik gabeko hiruki gorria darama eta, bizpahiru zifrakoa izan ez arren, betiere itxurosoa den milako zenbakia.”), Iñaki Mendiguren 2 (“Bere sudur kakoarekin eta mehatxuka, Snape maisua irten zen armairutik, begiak dir-dir zituela Nevilleri begira”), Hasier Etxeberria 2 (“Aurpegiko azala eta kera ere halakoxeak ditu, mendikoarenak: zain urdin txikiz beteta ditu matrailak, burua soil, belarri-gingilak luze, eta sudur kakodun bat du bi begien arteko gidari.”), Aingeru Epaltza (“Gizon mehe segaila zen Leizarraga, sudur-kako handi baten jabea”), Koro Navarro (“Bevan andrearen aurpegia ikusi genuen leihoan, kristalaren kontra jarria, zanpatua sudur kakoa, estutuak ezpainak, eta lasterka egin genuen Eversley Road aldeko bide osoa, baldin eta salto egiten bazuen”), Jose Morales (“Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari”), Fernando Rey 2 (“Dendako jabea gizon handikote bat zen, gizena, bizar beltz usukoa eta sudur-kakoa”), Felipe Juaristi (“sudur kakoa eta ezpain-lodia bera”), Iñaki Zabaleta (“Ile luze kizkurrekoa, sudur kakoduna, lodia, berrogeita hamarren bat urte, ezta?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sudur sarreran.

sudurkari
adj./iz. hizkl. Fonemez mintzatuz, haizea sudurretik kanporatuz ahoskatzen dena. Bokal sudurkariak. Bokal arteko sudurkaria erortzea.

Aztergaia: sudurkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzekoa da.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): onartu da.

sudurkaritasun
iz. hizkl. Sudurkaria denaren nolakotasuna. Eskualdeko mintzoa sailkatzean, bokalen sudurkaritasuna aintzat hartu dute.

Aztergaia: sudurkaritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sudurkaritasun 3, R. Gomez (adib.: "Erronkariarrek berek zenbait bokalen sudurkaritasuna irudikatzeko maiz erabili duten metodoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sudurkaritasun : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sudurkaritasun : ElhHizt (Hizkl.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

sudurluze, sudur-luze
1 adj. Sudur luzea duena. Egun batez han azaldu zitzaidan, bere lagun sudurluze batekin.
2 adj. lgart. Inoren kontuetan sartzea atsegin duena. Ik. muturluze 3. Kazetari sudurluzeak!, ez diet utziko nire plana zapuzten!
Azpisarrerak

Aztergaia: sudurluze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

sudur-luze azpisarrera aztertzean, forma lotua sarrera gisa jasotzea proposatu da, horrelako besteekin egin ohi den bezala.

sudurmotz, sudur-motz
adj. Sudur txikia duena. Neskato sudurmotz bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: sudurmotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

sudur-motz azpisarrera aztertzean, forma lotua sarrera gisa jasotzea proposatu da, horrelako besteekin egin ohi den bezala.

sudurpe
iz. Sudur azpia. Sudurpea erreta eta masailak gorrituta. Kokaren ontzitxoa atera eta sudurpera hurbildu zuen. Begiratua zorroztu, ahotsa laztu, sudurpean bibotetxo bat hazi zitzaion.
Loturak

Aztergaia: sudurpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUDURPE (AN-gip ap. Gte Erd 49; Lh). (En casos locales de decl., en sing.). a) Espacio situado bajo la nariz. "Sudurpeko, subnasal" Lh. "Sudurpeko-zilo, appellation de la bouche, m.à m. trou sous la bouche" Ib. Cf. sudurpeko. Bizar zama bat sudur pean. Hb Egia 148. Sudurpetik okotzera zuzen-zuzen gurutzearen makil luzeena [egiñaz]. Inza Azalp 17. Bizarra kenduz geroz / Eskualduna gazte. / Orai bertzerik dago / sudur petik haste. Etcham 126. Dotore ipiñirik / surpeko bixarrak. Enb 162. Surpean illauna / dan-ezkeroztik, / gizonak burua / yare bear dik. Ldi UO 33. Sudurpeko ille-mordoska erneberria. TAg Uzt 62. Dena ere gozagabea, mutikoari zimurrarazi zion segurik sudurra ta xorrotxarazi sudurpeko arroilaren gaineko xokoa. Herr 26-4-1962, 4. Su(d)urpeko txuloa ez duzu oso ona (AN-larr). 'Ao zakarra duenaz edo jale aundia denaz'. Inza NaEsZarr 523. "Boca. Surpetik juan jakoz, zituanok eta ez zittuanok!" Etxba Eib. Kaxo Ganbara, sugur-peko logalia [= 'hambre'] juan al zaik? Alz SFer 140. Sudurpian bai zuk indarra! (AN-ulz). 'Mingain zorrotza duzu'. Inza NaEsZarr 1921. Seminarioko apez gei Biarnesek ez ahal deroie horri eria südürpian igaraiten. Const 18. b) Alcance de la nariz, del olfato. Zoiñen lanhoa igan baitzen / Yupiterren sudur-pera. Gy 285. c) (Ref. al lugar del que se habla, en un sentido próximo a 'delante de las narices'). Batzuetan erbi batek zirurikan, tiroa bezala, heien sudur petik ihes egiten zuen. JEtchep 18. Bi familiak, ez badira bederen beren barnetan hetsirik egoiten, ments batzu bezala, elgarren sudur pean bizi dira. Ib. 46. Egon erne, parada ona ez dakizun pasa sudur-petik. Herr 3-11-1960, 1. Salburik sudurpetik ez pasatzekotan zorigaitzez urte batez bezala. Larre ArtzainE 126.

adib: sudurpeko iz. Bibotea. Sudurpeko beltz, luze, erpin-zorrotza. // mustatxa iz. Lap. eta BNaf. Bibotea. Mustatxa fina sudurpean. || pl. Mustatxak ur-azukretan busti zituen, xut egon zitezen.

sudurpe (gehienak sudurpean, sudurpeko…) 21: Elkar 12 (“Banuen zereginik asko animalia nardagarri haiengandik neure burua babesten, eta ezin izu-ikara gorde aurpegira etortzen zitzaizkidanean. Intsektu haietako batzuk eskuan harrapatu, gure artean eskola-umeek egiten duten bezala, eta bat-batean nire sudurpean jaregiteko ohitura zuen ipotxak, ni izutzeko eta Erregina entretenitzeko helburuaz”), Consumer 2 (“Sudurpean eta kokotspean ilea agertuko da baina horretarako ditu konponbideak depilazioak”), HABE (“Biharamunean Guy Menant adiskideak de Gaulle jeneralaren deia aipatzen dio. 1940ko ekainaren 24an Donibane Lohizunen azken ontzi britainiarra hartzen du, emaztea eta Raymond Aron irakaslea lagun, kasik lehen aleman motodunen sudurpetik.”), Berria 4 (“Oso hunkituta ikusi genuen egun hartan sekulako sudurpekoa zuen Francisco.”), Argia (“Ez naiz harritzen. Haren usainik sekula hartu ez duen baten sudurpera mertxika heldu bat eramaten duenak “konkistatu” du, edo irabazi, behintzat, bai”), Erlea (“Argazkietan ikusten dugun sudurpeko estu-laburrak ere bere garaiko moda bakarrik adierazi nahi ote du?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sudurpe (gehienak sudurpean, sudurpeko…) 27: Aingeru Epaltza 4 (“Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.”), Joan Mari Irigoien 3 (“Bai, sudurpeko horretan iletxo batzuk hazi zaizkik...”), Koldo Biguri 2 (“Mmmmm! - marruma egin zuen On Camillok, ukabilak bestearen sudurpean ipiniz”), Pello Lizarralde 2 (“Nire anaiak zuen adinean ileak ateratzen hasten dira hanketan eta sudurpean ere pizar batzuk, bibotetxo hori eta arin baten antzeko zerbait”), Urtzi Urrutikoetxea (“Gizon potolo eta adinekoa antzeman dut, sudurpean behinola egondako bibote zorrotz baten arrasto zurixka zeraman eta asmo oneko jakituria zerion bere aurpegiari”), Josu Zabaleta (“Doktoreak orduan, haize erauntsi batek astintzen duen hostoa baino dardara handiagotan, atera zuen patrikatik bere dokumentu preziatua, eta arma bat bailitzan dantzatu zuen etsaiaren sudurpean”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Sudurpean ile-itzal gehientsuena zeukana aurrean jarrita besteok atzetik abiatu eta horrelakoak egiten genituen”), Koldo Izagirre (“Baina bi buruak estaltzen zituen zurezko kapelu hartarik irten zitezen baino lehen Atanasio hurreratu zen galdera lilura ezin sineste masa hartarik, izugarrizkoa zen isiltasuna, harakinak behorrarenean bezain leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat-honat nire lagunei kasurik egiteke, sudurpera ekarri zuen, gero uxarka egin zuen gilan eta albaoletan”), Pablo Sastre (“Begiratua zorroztu, ahotsa lakaztu, sudurpean bibotetxo bat hazi zitzaion”), Felipe Juaristi, Hasier Etxeberria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sudur sarreran.

sudurpeko
iz. Bibotea. Sudurpeko beltz, luze, erpin-zorrotza.

Aztergaia: sudurpeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sudurpeko (eta sudur-peko 1) 5: a) 4 iz.: A Ardi ("Sudurpeko beltz, luze, erpin-zorrotza"), Etxde JJ 2 ("Aldi artan askok oi zutenez, sudurpekoa nasaiki azitzen utzi zun eta zerbaiten buruauste edo kezka zebilkinean atsegin izaten zun sudurpekoaren muturrak biurritzen"), Osk Kurl ("Bere sudur-peko luzeak sortarazten zituan jendearen irri-karkailak"); b) izlag. 1, TAg Uzt ("sudurpeko ille-mordoska erneberria"); sugur-peko 1, izlag., Alz STFer ("Kaxo Ganbara, sugur-peko logalia juan al zaik?"); surpeko 4 iz.: Enb ("surpekuori orraztuko dautsa" — eta izlag. gisa: "Dotore ipiñirik surpeko bixarrak"), Alz Ram ("... Ramuntxo. Azkeneko au oñezko gudarien jantziarekin. Besoetan [...] Bular gañean bi gurutze. Surpeko txiki bat"), Ldi IL 2 ("Bazterretxea'ren surpeko Charlot'iarra", "On Alejandro ere [...] oraintxe eseri da zabal-zabal, aurpegi-erdian sudurra zuzen, surpekoa ezpañaren babesgarri eder"); cf. surpean, Lde UO ("Surpean illauna dan-ezkeroztik, / gizonak burua yare bear dik!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sudurpeko 2 izlag.: A Itzaldi ("Lantxo ura nere adiskide Bizentek irakurri zuenean, sadurpeko bizarra eskerraz leguntzen zuen artean, itz auek esan zizkidan"), K. Cid ("sudurpeko tximaia beltza bibote baten adierazgarritasunaz jabeturik zegoen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sudurpeko : AB38 1 ('bigote'), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sudurpeko : EuskHizt (iz. / g.er. / bibotea), HiruMila (bigote), ElhHizt (bigote), Casve EF (südürpeko: 1 subnasal; 2 moustache), HaizeG BF (subnasal, moustache), Lh DBF (1 subnasal; 2 moustache; sudurpeko zilo: appellation de la bouche), DRA (bigote), PMuj DVC (1 subnasal; 2 bigote, mostacho); sudurpeko zilo : DRA (expresión para designar la boca) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

AU: "Bibote euskaraz esateko, bada beste modu hori, eta zerrendan agertzea egoki izan daiteke". // BAgiria (1999-09-24): "bigarren itzulirako uztekotzat jo da".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-peko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bibotea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Bibote euskaraz esateko, bada beste modu hori, eta zerrendan agertzea egoki izan daiteke'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): 'bigarren itzulirako uztekotzat jo da'.

sudurra sartu
ad.-lok. lgart. (Beste norbaiten kontuetan) inork eskatu gabe, parte hartu edo iritzia eman. Ik. muturra sartu. Poliziari ez zaio gustatzen bere ardurapean dauden gauzetan kanpoko inork sudurra sartzea. Zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen?

Aztergaia: sudurra sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUDURRA SARTU (L ap. A; H). Meter la nariz, entrometerse. "Sudurra bertzeren egitekoetan sartzea, fourrer son nez dans les affaires d'autrui" H. Eta afera orotan sudurra sartzera. Gy 180. Sarthu nahi lukete [kargudun batzuek] sudurra Elizan. Hb Esk 192. Errient batek deus egitekorik ez ikustekorik ez luken ehun mila zeretan sudurraren sartzeaz. HU Aurp 137. [Gobernamenduak] sudurra sarthuko duela barnago, jakitea gatik zer irakasten den han. JE Bur 45. Etzan ordea gauza erreza artzulo artan sudurra nolanai sartzea. TAg Uzt 174. Bi emazte tzarrek sudurra sartu zutelarik Aita Sainduaren hautuan. Zerb IxtS 103. Ziek, galtzadunak, usu plañi zirade aphezek sudurra aitzinegi sartzen diela. Gazte (dic.) 1958 (ap. DRA). Jainkoak libra nadila euren zereginetan sudurra sartu eta eurei konpetentzia egitetik. Osk Kurl 31. Jarri zadan denda, eta jarri zadan ez ezagun artean, iñork nere eltzean sartu ez dezan sudurrik. Apaol 99.

adib: sudur 2 iz. Irud. Besteren egitekoetan sudurra sartu. Sudurraz haratago ez zuen ikusten.

sudurra sartu 24:Elkar 12 (“Bat-batean agertu eta sudurra sartu dut zure familiako aferetan”), Deia 3 (“Harritu egin ginen, oraindik arratsaldeko seiak zirelako, eta sudurra sartu genuen barruan norbait ba ote zegoen ikusteko”), Elhuyar (“Anekdota bitxia da; bizilagun baten irratiak ez zuen funtzionatzen, eta Feynmanek sudurra sartu zuen”), Consumer (“Ez dut sudurra sartu nahi, baina...“), Berria 2 (“Armadak sudurra sartzen du jarduera politikoan, eta hori egitea gelditu behar du”), EiTB 2 (“Eta zure jabeak uzten al dizu bezeroen menuan sudurra sartzen?“), Jakin 2 (“Ez erran, eni, suprefetak ez duela hor bere sudurra sartu”), Argia (“Horregatik da zaila guretzat hedabideetan sudurra sartzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sudurra sartu 32: Herria 4 (“Bainan horra nun aleman polizak, edo aleman juje batek izaitekotz, bere sudurra sartu duen ixtorio hortan”), Berria 4 (“Euskal Herriaren problematika nazionala da, eta Frantziak ere bere sudurra sartu behar du prozesu horretan, bere erantzukizun politikoa onartuz”), Migel Angel Mintegi 17 (“Hainbat hobe, nahiago baitut emakumeen saltsetan sudurra sartzea diru kontu zikinetan baino, ezbairik gabe”), Menane Oxandabaratz 2 (“Nun nahi sartzen ahal den sagu bat bazine, nun maite zinuke izaitea eta zure sudurra sartzea?”), Aingeru Epaltza (“Eta zu "endredamakila bat", bere aferetan sudurra sartzen segituz gero zeure neurriko zapata aurkituko zenuena”), Jon Alonso (“Zertan egin nuen huts, zer nolako alferra nintzen, zenbat diru errearazten nion Agentziari ezerezen truke, nork agintzen zidan behar ez nuen tokian sudurra sartzea, hala segituz gero kasutik apartatu ez ezik, espioi-karneta ere kenaraziko zidala...”), Pello Lizarralde (“Federicok, hori entzunda, lau oihu egin zituen eta ama hartu zuen begitan sudurra sartu zuelako, eta esan zuen ez zuela gure amarekin gehiago ohe berean lo egingo”), Fernando Rey (“Balbok ez zuen inondik inora bildumaz arduratu beharrik, baina bilduma guztietan sudurra sartzen zuen, eta pentsatzen zituenak esaten”), Josu Zabaleta (“Baliteke gure artean gauza polit bat geratzea, baina zertan aritu behar dute nagusiek gure gaietan sudurra sartzen?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sudur sarreran.

sudurra zimurtu
ad.-lok. Haserrea edo atseginik eza adierazten duen aurpegia jarri. Baratzeko lanari ere sudurra diote zimurtzen.

Aztergaia: sudurra zimurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

SUDURRA ZIMURTU. Arrugar la nariz (en signo de desaprobación). * Zizku txikia diot, zuk sudurra zimurtuagatik. Mok 10. Baratzeko lanari ere / sudurra dute zimurtzen. Etcham 226. Sudurre zimurtu zuen Claudet yaunak. Izeta DirG 30s

LB: “Inork ez zekien ezer. Nire izebak bezala: sudurra zimurtuta ere, alferrik” (Berria); EPG: “Sudurra zimurtu du, trenbideko koipe lodi eta beltzen usain sarkorra jabetzen baita barrenaz” (Pello Lizarralde); ETC: “Sudurra zimurtu eta ume ahotsa jarri du jolastu esan duenean.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

zimurtu 2 da/du ad. (Esapideetan). Baratzeko lanari ere sudurra diote zimurtzen. Berehalaxe zimurtuko dizkigu ezpainak erdeinuzko nahi lukeen irribarre batez. Zuen poltsak zimurtuak daude, nagusiari eman diozuen azken arditerainokoarekin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sudur eta zimurtu sarreretan.

sudurrandi, sudur-handi
adj. Sudur handia duena. Zer arraiotan habil, sudurrandi hori?
Azpisarrerak

Aztergaia: sudurrandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

sudur-handi azpisarrera aztertzean, forma lotua sarrera gisa jasotzea proposatu da, horrelako besteekin egin ohi den bezala.

sudurreko
1 iz. Sudurrean hartzen edo ematen den kolpea. Ikaragarrizko sudurrekoa eman zion.
2 iz. pl. Betaurreko mota zaharra.

Aztergaia: sudurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 1 'sudurrean hartzen edo ematen den kolpea'. 2 'betaurreko-mota zaharra'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 sudurrean hartzen edo ematen den kolpea; 2 betaurreko-mota zaharra,...

sudurzapal, sudur-zapal
adj. Sudur zapala duena. Mutil sudurzapal bat.
Azpisarrerak

Aztergaia: sudurzapal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-10-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

sudur-zapal azpisarrera aztertzean, forma lotua sarrera gisa jasotzea proposatu da, horrelako besteekin egin ohi den bezala.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper