12 emaitza soka bilaketarentzat - [1 - 12] bistaratzen.

soka
1 iz. Espartzuzko edo kalamuzko hari multzo bihurritua, batez ere lokarri gisa erabiltzen dena. Ik. korda. Kalamuzko soka. Soka mehe eta luze batez. Soka batekin zama lotu. Lepoan eta eskuetan sokez zutela lotu. Sokaz estekatu. Soka batez bere burua urkatu zuen. Ainguraren soka. Baina gatozen harira, eta haria ez da hemen listaria, baizik soka lodia. Saski bat jaisten zien sokatik zintzilik. Sokazko sare batean hartua geratu zen. || Hala nola arkuari soka gibelatzean urrunago aurtikitzen baitu gezia airean. Marinel dabilela ontziko soketan.
2 iz. (Beste edozein gaiez eginikoa). Burdinazko soka lodi bat.
3 iz. (Musika-tresnetakoa). Ik. hari 3. Gitarraren sokak.

Esaera zaharrak

Ezkila entzun nahi ez duenak ez soka tira. Zeinua entzun nahi ez duenak ez soka tira.

Aztergaia: soka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

korda, soka.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: soka-laster Ipar. 'urka-bilurra'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

soka-laster, sokadantza, sokamutur, sokasalto, sokatira.

soka laster
iz. Ipar. Urka-bilurra. Urdea gibel zangotik soka lasterrean hartu zuen.
soka luze
Kontakizun luzea. Soka luzea da hori eta hitz gutxitan esango dut. Soka luzea kontatu dizuet.

Aztergaia: soka luze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

SOKA LUZE. "Largo de contar. Soka luzea da ori-ta, itz gutxitan esango det" Gketx Loiola.

LB: “Esako urtegiaren handitze lanek eragindako arazo eta ika miken soka luzeak ez du etenik” (Aizu), “Ezkerreko buruzagi eta hautagaiak hiltzea soka luzeko tradizioa da Kolonbian, XIX. mendetik” (Argia); EPG: “Batetik, aurreko soka luzearekin eten nahi izan zuelako, aspaldiko partez, berrogeialdia bai gutxienez iparrarekin, hego haizea ere sartu zuelakoz” (Pello Zabala), “Aita-semeen arteko ezinikusiak soka luzea zuen, lehenagotik zetorrena.” (Xabier Etxabe); ETC: “Soka luzea ekarri zuen adituen lanak” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

soka 2 iz. (Esapideetan). Soka luzea da hori eta hitz gutxitan esango dut. Soka luzea kontatu dizuet.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa; eta soka 2 adiera ezabatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soka eta luze sarreretan.

soka luzea ekarri
iz. Zerbaitek ondorioak izan edo zeresan handia eman. Antzematen zen kontua ez zela hala bukatuko, soka luzea ekarriko zuela. Arabako hiriburuan ere soka luzea dakar geltokien inguruko eztabaidak. Hitzaldiak soka luzea ekarri zuen; aldekoak eta kontrakoak ugari agertu zitzaizkion. || Atentatuak erreakzio soka luzea ekarri zuen.

Aztergaia: soka luzea ekarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, ‘ondorioak izan’ adieran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa soka, luze eta ekarri sarreretan.

sokadantza
1 iz. Aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten dantzari talde bateko kideek banan-banan egiten dutena. Gauza erraza ez da baserrietan musikarik egotea, baina guztiak dira maisuak sokadantza egiten.
2 iz. Sokasaltoa.
sokagile
iz. Sokak egiten dituen eskulangilea. Oraindik aritzen ziren han sokagileak sokak eskuz egiten.

Aztergaia: sokagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sokagile, kordelgile.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

sokalagun
iz. kirol. Norbaitentzat, mendi bat eskalatzean soka berari lotua doan pertsona. Simone Moro sokalagun duela, Makalura abiatuko da hilaren 28an, mendia neguan lehenengo aldiz igotzeko asmoz. Sokalagunak ziren mendian, sokalagunak bizitzan.

Aztergaia: sokalagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): sokalagun 35, Berria (adib.: “Haiekin eskalatu ohi du, eta askotan izan zuen sokalagun Pavle Kozjek, zein abuztuan hil zen, Pakistango Muztag Tower mendian “, “Simone Moro sokalagun duela, Makalura abiatuko da hilaren 28an, mendia neguan lehenengo aldiz igotzeko asmoz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sokalagun 1, Berria (“1992an Annapurnan istripu larria izan zuen Pierre Beghin sokalagunarekin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta hedatua. -lagun osaerakoak sistematikoki berrikustea komeni da, kontraesanak baitaude hiztegian, baina orain ez zaio helduko sistematizazioari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

sokamutur
iz. Herri jaietako jolasa, lepoan soka luze samar bat loturik duen idiskoaren inguruan egiten dena. 18:00etan, sokamuturrean arituko dira hamasei urtetik gorako gazteak, Durana kalean.

Aztergaia: sokamutur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-mutur.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

sarrera ala soka sarreraren azpisarrera?

sokasalto
iz. Heg. Bakarrik edo taldean egiten den jolasa, soka bati bi muturretatik heldu eta birak emanez saltoka ari denaren oinen azpitik eta buru gainetik pasatzean datzana. Ik. sokadantza 2. Hutsik geratuko ziren kaleak, eta bizi izan nuen hori guztia desagertuko zen: sokasaltoa, kaleko jolasak...
Azpisarrerak

Aztergaia: sokasalto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sokasalto, soka-jauzi.

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. iz.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-salto.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

sarrera ala soka sarreraren azpisarrera?

Erabileremu dialektala

Heg. arrunta da, baina ez dakigu Ipar. ezaguna den: P. Xarritonek argituko du.

Kategoria

iz. betea ote den galdetu da; jolasen izendapenen arazo orokorra da.

sokasaltoan
adb. Sokasaltoan zebilen. Sokasaltoan egin. Sokasaltoan jolastu nahi al duzu?
Loturak

Aztergaia: sokasaltoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jaso: sokasaltoan Sokasaltoan zebilen. Sokasaltoan egin. Eta sokasaltoan jolastu adibide bat gehitu azpisarreran. Bide batez, adibiderik gabe gelditu den sokasalto sarreran beste adibide bat jaso.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  sokasaltoka, sokasaltoan sartzea. || Gaurko haurrek, erdarazko 'jugar a' horretan oinarriturik, maiz sokasaltora jolastu esaten dutelako, sokasaltoan ibili, sokasaltoka egin edo jolastu esan beharrean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma berririk ez da orain erantsiko.

sokatira
1 iz. Bi talderen artean jokatzen den herri kirola, soka baten alde banatan jarririk, talde bakoitzak bere alderantz tiraka, bestea bere alderdira ekartzean datzana. Hamaika eta hamasei urteko gazteak arituko dira sokatiran.
2 iz. (Bi gauzaren edo pertsonaren arteko tentsioaren edo tirabiraren irudi bezala). Etxearen eta kalearen arteko sokatiran sentitzen naiz. Madrilekin, ordea, sokatiran gabiltza, eta ederki dakigu gogor tiratuta soilik hautsiko dugula soka.

Aztergaia: sokatira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tira.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

sarrera ala soka sarreraren azpisarrera?

sokatiralari
iz. Sokatiran aritzen den pertsona. Sokatiralariek bi tiraldi egin dituzte aurrena, eta jarraian sokaren bi muturrak askatzen hasi dira pixkanaka.

Aztergaia: sokatiralari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "sokatira, sokatiralari".

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper