21 emaitza oste bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

oste1
1 iz. Armada osatzen duten soldaduen taldea. Orduan etorriko da Erromaren ostea, suntsitzera Judeako nazio noblea. Frantses osteak hiria hartu zuenean. || Ezarri zituzten soldadu osteak ateetan eta iragan zuten gau osoa hiriaren inguruan.
2 iz. (Gizaki) taldea. Aingeruzko oste bat ikusi zuen han. Zerbitzari leialen ostea emendatzeko. Gaiztagin oste izugarriak. Infernuko osteak. Bazen jende oste bat haren ondotik zebilena. Gizon eta emazteki oste handi bat. Ostearen erdian galduak.
oste2
1 iz. Atzea. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Mendixka batzuen ostean. Zure aurrean eta zure ostean. Gizonak meta oste batean ezkutatzeko astia izan zuen. Oraindino ez zuen eguzkiak osoro mendi osteetatik jaso aurpegia. Ate ostean zegoen. Eliz ostetik kapitaina eta bi hordiak agertzen dira. Denda osteko ate txikia. Osteko aldean.
2 Ondoren, ondoan. (Leku atzizkiekin, singularrean, denborazko testuinguruetan). Ik. bazkaloste. Lo gozoaren ostean itzartu da. Heriotza ostean. Elkarren ostean etorri ziren ekaitzak. Eguerdi osteko loa. || (Partizipio burutuaren eskuinean). Zerbait egin ostean.
3 iz. (Harridurazko esaldietan, errepikatzen den hitz baten eskuinean, entzun berri denarekiko desadostasuna edo nolabaiteko asperdura adierazteko). Ik. ondo2 3. Zer lan eta zer lan oste! Zer nahigabe eta nahigabe oste, nahigabea denok daukagu.
ostean
-z gainera, -z bestalde. (Dagokion sintagmak -z atzizkia hartzen duela). Ik. osterantzean 3. Badaude beste bide batzuk, konfesioaz ostean, honelako bekatuak barkatzeko. Honezaz ostean jakin behar duzu (...).
Loturak

Aztergaia: ostean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

lekuzko eta denborazko adierak iradokitzeko, pare bat adibidez horni liteke (cf. ondoan arautua): ate ostean; heriotza ostean.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oste 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bazkari ostean; etorri ostean.

ostegun
iz. Asteko laugarren eguna, asteazkenaren eta ostiralaren artekoa. Ostegun gaua zen. Gaur, irailak 3, osteguna. Datorren ostegunean. Ostegunetan etortzen da.

Aztergaia: ostegun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ostegun, ortzegun.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: ostegun santu ; eta adibide gisa: ostegun gizena.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-rtz-/-st-.

Ostegun Gizen
iz. Inauteri aurreko osteguna. Otsailaren 11n, Ostegun Gizen eguna izango da. Urte guztietako ostegun gizen egunetan egiten dute gizon dantza.

Aztergaia: ostegun gizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-06-05 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gizen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, ostegun sarreran.

Ostegun Santu
iz. Aste Santuko osteguna. Olio hau urtero Ostegun Santuz bedeinkatzen dute.

Aztergaia: ostegun santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

santu: ik. oharra s.u. larunbat santu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ostegun sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

Aste Santuko osteguna.

ostegunero
adb. Ostegun guztietan, ostegun oroz. Ostegunero Hernanin izaten da feria.

Aztergaia: ostegunero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero/-oro.

osteka
adb. Ipar. Talde handietan. Osteka sartu zen jendea. Igelak ikusten ditu jauzten urera osteka.

Aztergaia: osteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'talde handietan'.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oste 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

talde handitan.

ostendu, osten, ostentzen
da/du ad. bizk. Ezkutatu. Eguzkia ostendu zenean. Hilotza basoan ostendu zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Leku ostenduan zegoela.

Aztergaia: ostendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ostendu, osten, ostentzen. Bizk. da/du ad. 'ezkutatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ostendu, osten, ostentzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. batez ere.

Forma baten adiera(k)

ezkutatu.

osteopata
iz. med. Osteopatian espezialista den sendagilea. Osteopata eta fisioterapeuta naiz eta badakit masajeak hartu behar ditudala eta luzamenduak egunero egin behar ditudala.

Aztergaia: osteopata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua
osteopatia
1 iz. med. Hezurretako gaixotasuna. Hezurren patologiak edo osteopatiak.
2 iz. med. Gaixotasunei aurre egiteko tratamendu sistema, barruko organoen eta eskeletoaren gaitzen arteko erlazioan oinarritzen dena. Homeopatia, osteopatia eta hortzetako tratamenduak osasun zerbitzu publikoak eskaini behar dituela esan zuen lehendakaritzarako hautagaiak.

Aztergaia: osteopatia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Med.

osteoporosi
iz. med. Hezurretako gaixotasuna, hezur ehunaren trinkotasuna galtzea ezaugarri duena. Hezurrak ahulduta izaten dituzte osteoporosiak jotakoek.

Aztergaia: osteoporosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Med.

ostera ere
adb. Batez ere bizk. Berriz ere. Behin alargunduta, ostera ere ezkondu nahi duen emakumea.

Aztergaia: ostera ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

ez baita bizkaierazko bakarrik, ere dagokio, ez bere.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ostera 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

ostera1
iz. Joan-etorria. Ik. itzuli2 6; buelta 3; jira 3. Parisera egin zuen bigarren osteran. Hurrengoan egin beharko zituen bost ostera Ameriketara. Montevideotik Buenos Airesera osterak egiten zituen ontzi txiki batean.
ostera2
1 adb. Berriro, berriz. Bilduko dituzu elkarrengana ostera. Ez ostera bekatura bihurtzeko. Jo atea, egin oles ostera eta ostera.
2 lok. Berriz, aldiz, aitzitik; ordea. Bera gero eta aberatsago; ni, ostera, gero eta behartsuago. Esatea ez zen gaitza izan; egitea, ostera...
3 interj. Indargarri gisa erabiltzen den hitza. Hau bakarrik balitz, ostera! Nongoa da, ostera, etxeko egin gura zaigun basapiztia hau?
Azpisarrerak
osterantzean
1 lok. Bestela. Jabeari itzuli behar diozu; osterantzean, ez daukazu zerura joaterik.
2 lok. Gainerakoan. Osterantzean, Anton ona zen benetan. Jan gaizki egin dugu, baina osterantzean ondo ibili gara.
3 -z bestalde. (-z atzizkiaren eskuinean). Ik. ostean. Jainkoaz osterantzean ez zen ezer ere.
Azpisarrerak

Aztergaia: osterantzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: osterantzeko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: - z osterantzean, -z osterantzeko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

osterantzeko.

osterantzeko
1 adj. Gainerakoa. Meza eta osterantzeko elizkizunak. Igandeak izan ezik, osterantzeko egun guztiak.
2 adj. (-z atzizkiaren eskuinean). Ezerez bat bezala dira, Jainkoaz osterantzeko gauzak.

Aztergaia: osterantzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

osterantzean sarrerari dagokion azpisarrera.

osteratu, ostera/osteratu, osteratzen
1 da ad. Itzuli. Herrira jaisten denean, ilunabarrerako beti zuzen osteratzen da.
2 du ad. Hizketaldi batean, zerbait gehitu, gaineratu. Ateraldia ez zen amaren gustukoa izan, eta osteratu zion: (...). Hark, hizkera aldatzeko ahalegin handia eginez, osteratu zion: (...).
3 du ad. Errepikatu. Jatorrizko hitzak, gutxi dira eta, berriz eta berriz osteratu zituen musikariak.

Aztergaia: osteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-06-06 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan osteratu sarrera: 1 repetir "asegundar" Lar. A Ardi ("Jatorrizko itzak, gutxi dira-ta, berriz ta berriz osteratu zituen musikalariak"), IArt Itzald II ("Ezin gentzake utzi erabatera oraingo saillian negargarrizko gauza ori, ezin gentzake laga osteratu dedilla gaur artian bezela"); 2 (Lar, Añ [V], H.) "Atrasar" Lar. "Postergar" Añ; 3 Volver, regresar. A BeinB ("Gero txalupa maisuakaz batera osteratu bear izaten eban Talara"), EEs 1921 ("Errira jeisten danean bere juan-etorriak egitera, illunabarrerako beti zuzen osteratzen da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

osteratu 5, 'erantzun': Azurm 2 ("honela osteratzen zien Mirandek abertzale demokratei", ""Euskadiko independentziarena konponduko dute Espainia osoaren aurka!", osteratzen badigu erdeinuz"), J.M. Irigoien 3 ("Tira, tira! —osteratu zion Odolzalek", "Ez, hemendik ezin ditugu ikusi —osteratu zion EOMak", "Ez naiz bizitza osoan hain serio egon! —osteratu zion amonak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

osteratzaile : AB38 2 ('repetidor' eta tantai o. 'antena repetidora') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

osteratu : HiruMila (ikus erantzun), DRA, PMuj DVC; osteratzaile : PMuj DVC; ostera-zale : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

OEH corpusekoak, 'errepikatu' eta 'itzuli' adieretako bana dira; EEBSko bostak, berriz, 'erantzun' adierakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-26): Onartu da: osteratu, ostera/osteratu, osteratzen. du ad.

osteratxo
iz. adkor. Joan-etorria, ibilaldia. Asteburua dugu gainean mendi aldera osteratxo bat egiteko, goiz-pasa edo. Une aproposa izan daiteke Takonerako postuetatik osteratxo bat egiteko.

Aztergaia: osteratxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

osteratxo 3: E. Jimenez ("Egunero egin izaten dituen osteratxo eta oin-galtze horiekin gogoetan sartu beharrean ikustea bere burua"), N. Anzizar ("Johnny aztoraturik zebilen Jenny ez omen zelako bere betiko osteratxotik itzuli"), J. Arretxe ("Estai nagusiko gelaz gelako osteratxoa amaitu dugunerako berandu samar zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

osteratxo 58: Berria 24 (“Gasteiztik osteratxoa egin”), EiTB 25 (“arrain azokara osteratxoa egitea gomendatzen dizuegu”), Argia 9 (“ez zen manifestazioa, osteratxoa baizik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: osteratxo 94: Berria 16, Mirentxu Larrañaga 11, Oskar Arana 6, Josu Landa 4, Jon Arretxe 6, Iñaki Mendiguren 4, Urtzi Urrutikoetxea 3, Javi Cillero 3, Xabier Olarra 4, Juan Garzia 4, Joxerra Garzia 3, Harkaitz Cano 3, Anjel Lertxundi 3, Itziar Otegi 2, Bernardo Atxaga 2, Jose Morales 2, Edorta Jimenez 4, Ana Urkiza, Juan Luis Zabala, Iban Zaldua, Unai Iturriaga, Julen Gabiria, Lutxo Egia, Joxe Austin Arrieta, Anton Garikano, Xabier Montoia, Iñigo Aranbarri, Jon Muñoz, Pello Zabala 2, Paddy Rekalde.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua adiera propioarekin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

osteratxo bat egin.

ostertz
iz. Puntu batetik ikus daitekeen lurrazala mugatzen duen lerroa; lerro horretatik hurbil dauden lurrazaleko eta zeruko zatiak. Ik. zeruertz; zerumuga; ortzi muga. Eguzkia ostertzean itzali arte.

Aztergaia: ostertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-rtz-/-st-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ertz.

osterzuri
iz. Eskarola kizkurra (Cichorium endivia crispum). Osterzuria garbitu eta ongi lehortu ondoren, ontzira gehitu, puska txikietan.

Aztergaia: osterzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Cichorium endivia crispum.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper