24 emaitza osasun bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

osasun
1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean (Ik. osasunean). Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez ongi ibiliz gero. Buruko osasuna: XXI. mendeko gaitza. Buru osasuneko erizainek sarbidea dute programa horretan. Azken finean, seme-alaben osasun mentala dago jokoan. Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion.
2 iz. (Agur egiteko edo topa egiteko zenbait esapidetan). Agur, Gandara jauna, eta osasuna! Zatoz, edan dezagun haren osasunera. Zure osasunera! Jaunak, edan dezagun ezkongaiaren osasunerako!
3 iz. Herritarren osasuna zaintzeko antolaturiko zerbitzuen multzoa. Ik. osasungintza. Kanpo zorra ordaindu beharrak ezinezko egiten du hezkuntza eta osasuneko oinarrizko zerbitzuak berreskuratzea. Osasun publikoa ez bada horrelako egoera larriei aurre egiteko gai. Osasun ministroa. Osasun batzordeko ikuskatzailea. 14. artikulua: osasun-laguntzako gastuak.

Aztergaia: osasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: osasun-etxe .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea ere eman: "osasun sendoan".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

osasun azterketa, osasun-azterketa
iz. Pertsona baten osasun egoera aztertzeko egiten diren osasun proben multzoa. Zer moduz joan zaizu urteroko osasun-azterketa?

Aztergaia: osasun-azterketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh72 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

osasun(-)azterketa 162.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasun(-)azterketa 22.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: examen médico / reconocimiento médico.

def: paziente 1 iz. Med. Osasun azterketa bat egiten dioten pertsona; eritasunen bat dela eta, mediku baten ardurapean dagoen pertsona. Mediku eta pazienteen arteko harremana. Nire pazienteetako bat da.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun eta azterketa sarreretan.

osasun etxe, osasun-etxe
1 iz. Medikuek edo erizainek eriak, eguneko ordu batzuetan, artatzeko prestaturiko etxea. Ik. kontsultategi. Euskadiko ia herri guztietan dago osasun etxeren bat.
2 iz. Erietxea. Zauritua osasun etxera eraman zuten.
osasun langile, osasun-langile
iz. Osasungintzan lan egiten duen pertsona. Baionako Ospitalean ez zuen eraginik izan atzoko deitutako medikuen eta osasun langileen grebak. Europar Batasunak gomendatu du osasun langileei, haurdun dauden emakumeei eta gaixo kronikoei ematea txertoa lehendabizi.
osasun onean
adb. Osasun onez, osasun onarekin. Osasun onean gaude. Denbora gutxi duela ikusi dut eta osasun onean zen. Gelditu zen otsoa gaitz gabe eta osasun onean.

Aztergaia: osasun onean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSASUN ONEAN (Lar, Añ). Sano, con buena salud. "(En sana) salud" Lar y Añ. v. OSASUNEAN. Denbora guti duela ikhusi dut eta osasuna onean zen. Urt Gram 504. Arkitzen du osasun onean ta al-ere eramaten du itxera. Mb IArg I 281. Gelditu zan otsoa gaitz gabe ta osasun onean! VMg 9. Osasuna onean gaudela ezin askotan moldatu bagera konfesio on bat egiteko. AA III 572. Osasun onean dagozanak, nozik nozera artu bear dabe gure Jauna? Itz Azald 162. Osasun onean gatoz. Lab EEguna 82. Osasun onin ni arkitzen naiz. Auspoa 39, 32. Igande goizez, lagun artean, / ustez osasun onean. Basarri 88. Maitasunez beterik / ta osasun onean. MMant 148.

osasun onean 27: Aizu (“Pastorala oso osasun onean da, baita maskarada ere”), Elkar 3 (“Nahasmendu une baten ondoan, osasun onean nuen begi bakarrak baieztatu zidan jadanik banekiena”), Deia 2 (“Ahalegina eta nekea ekarri zizkion Elkarteari krisi hori -eta beste batzuk-, gainditzeak, baina ekin eta ekin, 25. urteurrenera iritsi da, osasun onean”), Consumer 3 (“Izan ere, ez da gauza bera ilea berriz haz dadin saiatzea eta ilea osasun onean edukitzea”), Berria 13 (“Uste dut Kontseilua osasun onean aurkitu dudala, eta orain kontua da hurrengo urteotan zer egin eraginkortasun handiagoa izateko”), EiTB (“Ivan Fischerrek, Budapest Festival Orchestraren zuzendariak, taldea zuzenduko du gaur Musika Hamabostaldiaren barruan, Donostia-San Sebastianeko Kursaal aretoan eman behar duten kontzertuan. Fischerren arabera, musika klasikoa osasun onean dago eta oraindik, bizitza luzea du aurretik”), Goiena (“Gerora etorri dira beste hainbat eta hainbat enpresa, baita Antzuolako beste bi nagusiak ere, Erreka eta Goizper, eta hiruak lagungarri dira euskarak herrian, gaur egun, duen osasun onean”), Argia 2 (“Hala ere, nahiz eta oraindik osasun onean dagoen nekazaritza –eta batez ere ardi hazkuntza– Baigorri, Garazi, Oztibarre, Amikuze, Arbeloa ibarretan, gazteak aldiro gehiago Lapurdiko kostaldera doaz lan bila, Baiona, Angelu eta Miarritze aldera, eta pixkanaka, beren ustez zaharkituak diren usadio horietatik aldentzen dira”), Laneki (“Osasun onean hazteko eta garatzeko eskubidea du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasun onean 12: Herria 6 (“Hunek erran bide du bere biltzaleeri Oussama Ben Laden bizi dela eta osasun onean gainera”), Berria 4 (“Atzoko igoeraren zergatiak Mexikoko ekonomiaren osasun onean eta, ondorioz, indizeko bi banku handienek izango dituzten mozkinetan dago.”), Edorta Agirre (“Medikuntza eta osasun onean funtsa daukana”), Elena Touyarou (“Badakizu ez dela osasun onean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta adibide gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa osasun sarreran.

osasun sistema, osasun-sistema
iz. Herrialde bateko osasungintza antolatzen duen sistema. Gure osasun sisteman antzeman ditugun hutsuneak konpontzeko, ahal dugun guztia egingo dugu. Herrialde horretan, lau herritarretik batek ez du osasun-sistema publikora jotzeko eskubiderik.

Aztergaia: osasun-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-02-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): osasun(-)sistema 453: Elhuyar 24 (adib.: “Aldakortasunaren arrazoiak ugariak dira: profesionalen gaitasun falta, osasun-sistemen antolamendua, teknologien estaldura...”), Consumer 33 (adib.: “Bertan, Osasun-Sistema Nazionaleko erabiltzaile dela ziurtatuko duen osasun-txartela entregatuko zaio”), Berria 211 (adib.: “ezinezkoa da osasun-sistemak hobeto funtzionatzea”, “Kezkatu egiten gaitu gaixo daudenek botikak eskura ez izatea, osasun sistematik kanpo daudenek ezin dutelako prezio horietan botikak eskuratu”), EiTB 149 (adib.: “Era berean, Espainian 17 hezkuntza eta osasun-sistema ezberdin existitzen direla kritikatu du”), Jakin 7 (adib.: “Zuzenen artean osasun-sistemen eta osasun-politiken eraginak”), Argia 26 (adib.: “Baina osasun sistemaren hondoratzeak nahi eta nahiezko iraultza ekarriko du”), DiarioVasco 3 (adib.: “Osasun-sistema publikoaren alde Tolosaldean”). // LB: 1077, EPG: 87, ETC: 2861

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: osasun(-)sistema 87: Berria (adib.: “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun sistema publikoa nola dagoen azaltzeko asmoz”), Iñaki Heras 5 (adib.: “Josep Newhouse osasun gaiak aztertzen dituen ekonomilariak osasun sistemaren gastuei buruz dioen bezala”), Pello Salaburu (“Nondik, askotan ereduzkotzat jotzen den gure osasun sisteman dauden mediku eta erizainak?”), Aingeru Epaltza (“Neroni ere ez zitzaidan aparteko profesionala iduritu, baina aspaldi ikasi nuen alferrik dela pairatzen dugun osasun sistemari jazartzea”). // Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak

osasun 3 iz. Herritarren osasuna zaintzeko antolaturiko zerbitzuen multzoa. Ik. osasungintza. Kanpo zorra ordaindu beharrak ezinezko egiten du hezkuntza eta osasuneko oinarrizko zerbitzuak berreskuratzea. Osasun publikoa ez bada horrelako egoera larriei aurre egiteko gai. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Osasun ministroa. Osasun batzordeko ikuskatzailea. Gure osasun sisteman antzeman ditugun hutsuneak konpontzeko ahal dugun guztia egingo dugu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago. Aski izan daiteke adibide gisa sartzea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta definitzeko modukoa. Azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa sartzekoa osasun sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun eta sistema sarreretan.

osasun zentro, osasun-zentro
1 iz. Osasun-etxea, eriak, eguneko ordu batzuetan, artatzeko prestaturiko etxea. Herenegun hasi zen Hego Euskal Herriko osasun zentroetan gripearen aurkako txertatze kanpaina.
2 iz. Erietxea. Hasieran suhiltzaileek zaindu dute emakumea, baina osasun-zentrorako bidean hil egin da. Haurrek eta nerabeek, egon behar duten erietxea osasun zentro publikoa nahiz pribatua izan, beste eskubide hauek ere izango dituzte: (...).

Aztergaia: osasun-zentro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh316 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): osasun(-)zentro 241: Berria 43, EiTB 187, Argia 7, Diario Vasco 4. // osasun(-)zentro 732.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: osasun(-)zentro 49: Berria 47, Xabier Mendiguren Elizegi, Irene Aldasoro.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: zentro (zentru*). Kontuan izan 'center', 'centre' eta 'centro' guztiak ez direla 'zentro' ezinbestean. Osasun zentroa*[e.] Osasun etxea. // Lanbide heziketako zentroa*[e.] Lanbide heziketako ikastetxea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es centro de salud / fr - : Elhuyar: osasun-zentro / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: osasun-zentro.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib.: osasun-zentro / EuskHizt: adib.: osasun zentro / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Osasun zentroa: Centro de salud".

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek kendua: (HBL) elkarketa librea. Osasun-etxe araua da. // HBLk “geroratuak” saileko aztergaian proposatua Heg. markarekin.

adib: ebaluatu 1 du ad. Baloratu, balioetsi. Ez dira ebaluatzen errazak izaten osasun zentroetako lanuzteak. Enpresa guztiek arriskua ebaluatzeko plana izango dute.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun eta zentro sarreretan.

osasun zerbitzu, osasun-zerbitzu
iz. Osasungintzako zerbitzua. Bistakoa da osasun zerbitzuak ez direla gai izan egoerari aurre egiteko.

Aztergaia: osasun zerbitzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): osasun(-)zerbitzu 904: Aizu 2 (adib.: “osasun zerbitzuak etorkin guztientzat izan behar zutela zioen 2011n EAEko biztanleen %72,9k”), Deia 3 (adib.: “aspaldi ikusi dugun espektakulurik lotsagarriena ikusi dugu azken aldi honetan osasun-zerbitzuaren arloan”), Elhuyar 26 (adib.: “Hango osasun-zerbitzuak oso eskasak dira hemengoen aldean”), Consumer 59 (adib.: “Osasun-zerbitzuak doan hartzen ohitua dagoen pertsonarentzat ordaindu -asko ordaindu- behar izateak erabateko eragina odontologia kontsulta behin eta berriro geroratzean”), Berria 429 (adib.: “Euskal Autonomia Erkidegoan salaketa gehien jaso duen osasun-zerbitzu publikoan”, “Osasun zerbitzuak borroka gogorrean ari dira GKEekin batera”), EiTB 324 (adib.: “1.090 inguru dira hildakoak eta 5.000 zaurituak, Palestinako osasun-zerbitzuetako iturriek jakitera eman dutenez”, “Osasun zerbitzuak heldu direnerako, gizona hilda zegoen”), Jakin 4 (adib.: “osasun zerbitzu publikoak gal ez ditzagun aldarrikatzeko nagi sentitzen diren berberek antolatu zituzten aireportutan giza taldeak, protesta egin eta kontrolatzaileek ‘merezi zutena ordain zezaten’”), Argia 45 (adib.: “Seguruena, horien artean topatuko ditugu doikuntza fiskala, lan eta pentsio erreformak, BEZaren igoera, IRPFaren moldaketa, osasun zerbitzuak ordaintzea eta abar, defendatzen dituzten asko”), DiarioVasco 2 (adib.: “Udalerriarekin satisfazio orokorra (6,73), alkatesaren lana (6,56), osasun zerbitzua (6,36), kultur eta aisialdi zerbitzua (6,25), kirol arloa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: osasun(-)zerbitzu 292: Berria 281 (adib.: “Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritar bakoitzeko batez beste 157 euro gastatu ziren 2002an ospitaleetatik kanpoko osasun zerbitzu publikoetan”), Herria 8 (adib.: “Orain arte, aztertu abere buruetarik (150 egunean) batek ere ez du eritasunaren hatzik Eusko Jaurlaritzaren osasun zerbitzuek diotenaz”), Oskar Arana 2 (adib.: “Osasun-zerbitzuetako langileek anbulantziara sartzen nindutelarik, ohartu nintzen Joyce han zela berriro, nire ondoan, begietatik malkoak zerizkiola”), Iban Zaldua (“Estatuaren osasun-zerbitzuek, nola ez, ezin izan zuten kritikariaren gaitza sendatu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: Osakidetza. EAEko osasun zerbitzua // Osasunbidea, -a. Nafarroako osasun zerbitzua. Osasunbideko zuzendaria.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

herriko osasun zerbitzuak.

Zerrenda osagarriak

RENFE: "Osasun zerbitzua: Servicio sanitario" / BideSein: "Osasun zerbitzuak izan ezik: Excepto servicios sanitarios".

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa osasun sarreran.

osasun zientzia, osasun-zientzia
iz. pl. Osasunarekin loturiko hainbat jakintzak (medikuntzak, erizaintzak, psikologiak, farmaziak..) osatzen duten multzoa. Aldizkariak osasun-zientziei buruzko zientzia-artikuluak argitaratzea du helburu.

Aztergaia: osasun-zientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 175; ETC: 328

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun eta zientzia sarreretan.

osasuna eman
ad.-lok. Osasun ona eman, sendatu. Soineko apainduak ez dio gaixoari osasuna emango. Batari, bustitzeak, osasuna eman zion; besteari, heriotza ekarri zion.

Aztergaia: osasuna eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSASUNA EMAN. Dar salud, sanar, curar. Eure eskua hedaturik osasun emaitera. Lç Act 4, 30 (He sendatzeak [...] egiteko). [Iaungoikoak] zeñek ain liberalkiro ematen baitigu bizia, osasuna, hazienda eta dugun ondasun guzia. Ber Trat 58v. Gorputz febleari emozu osasuna. EZ Man II 83. Ama piadosa onek emon eutsan osasuna. Urqz 26. Gorputzari, baldin badagokio osasuna emateko. CatBurg 38 (OA 74, Iraz 40, Cb CatV 54, CatB 60, Legaz 46, KIkG 77 osasuna eman; CatLlo 76, Itz Azald 167, KIkV 102 osasuna emon; CatUlz 47 osasune man; CatSal 59 osasunaren eman; CatAe 58 osasunein eman). Huna non ditudan deabruak khasatzen eta diotedan osasuna ematen eriei. He Lc 13, 32. Zuen fedea, ezen zegon leku artatik solamente bere itzarekin eman zezokela osasuna (-sona), bere mutillari (Munarriz, 1743-53). FLV 1989, 105. Elizako gauzak dira eriari, dagokan aldian, osasuna emateko. Mb IArg I 188. Komulga zaite an ta S. Luisek osasuna emango dizu. Cb Just 72. Soñoko apaindubak ez deutsa gaisuari osasuna emongo. Mg PAb 45. Berari arantzea atera ta osasuna eman ziona. VMg 42. Extrema unzinoeko sakramentuba da [...], gorputzari osasuna emoteko. fB Ic III 271. Guziai osasuna emanda, agintzen zien, ez arren barreatzeko, galdu nai zuten aiek jakin etzezaten. Lard 402. Laztantze utsarekin ia bat-batetango osasuna ematea. 'Darle salud'. Aran SIgn 93. Norbait ezpada laster minduten / Osasuna emotera, / Mundutik laster juan bear dau / Ama Euskerak bestera. AB AmaE 5. Ur orrek ez du bere izatez osasuna eman lezaken kalidaderik. Goñi 68. Bizitza ta osasuna emon egiozala. Or Tormes 115. Batari bustitiak osasuna emon eutson, bestiari bustitiak erijotza ekarri eutson. Kk Ab II 23. Jaungoikuari eska zaiogun / osasuna emateko. Tx B II 61. Belengo Jesusek osasuna eman dezaion. NEtx Antz 123. Etzion Jangoikoak osasunik eman. Mb IArg I 333. Ondasunik eztio Jaunak eman, ezta osasunik ere. NEtx LBB 89. Eman zidan osasun, hasti ta toki ona. Mb IArg I 53. Esaiozute azari ari, nik Demonioak botatzen dituala eta ematen dedala osasun osoa gaur eta biar. Oteiza Lc 13, 32 (He osasuna ematen; Lç, TB, Ol, BiblE sendatu, Dv sendarazi, Ker osatu).

adib.: osasun 1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean. Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez al zarete? Osasunez ongi ibiliz gero. Oraindik bizi da, eta osasunean dago. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion.

osasuna eman 8: HABE (“Yogak, hasteko, osasuna ematen duela dio Armendiak”), Berria 2 (“Ondo iruditzen bazaizue, eta Jaunak hemen egoteko osasuna ematen badigu”), EiTB 2 (“Ustez zorte ona eta osasuna ematen duten Kanboiako idazkerak ere baditu tatuatuta”), Jakin (“Ottawako Kartak argi eta garbi uzten du, osasuna eman dadin, beharrezkoak direla bakea, heziketa, etxebizitza, elikadura, ondasuna, ekosistema egonkorra, justizia soziala eta berdintasuna”), Karmel (“beraz, itxaron egingo nuke, Jainkoak ama prioreari osasuna emateko grazia egiten digun ikusi arte”), UEU (“Eta «Euskaldunak dira» gure amacho euskara maitea biotzetik maitatzen dutenak, eta kariños ingurututa indar-berria eta osasuna ematen diotenak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasuna eman 15: Herria (“Osasuna emanez detzala lagundu”), Berria (“«Jainkoak osasuna ematen badit» esapidea, aldian aldiko laguntzaileekiko oso esker onekoa agertzeaz gainera, eskerrak ematea baitzen aipatu aurkezpenotan mintzatzen hasi eta, ahoa ireki bezain laster, egin ohi zuena”), Elizen arteko Biblia 6 (“Baina jarraian osasuna emango diot hiriari, zauriak sendatuko dizkiet bertako bizilagunei, eta egiazko bake iraunkorra nola lortu erakutsiko”), Asisko Frantzizko 3 (“Bat-batean argi distiratsua zerutik jaitsi eta guztien gainera zabaldu zen, bakoitzari argia eta nahi zuen osasuna emanez”), Xabier Kintana (“onartzen dituenari bizia eta osasuna ematen baitiote”), Bego Montorio (“Bizitza eta osasuna emango dizu jainkoak zurea dena goza dezazun, baina hark esan zidan, ez, Eduarda, zahartuta eta hautsita sentitzen naiz barrutik.”), Koldo Izagirre (“Zamorarra da eta haurtzaroan itsasoa ikusi gabea, uhinen artetik hondartzara arropa bustia larru eginda etortzen ziren neskez bete nahi zituen begietako zakuak, pentsa ezazu, hamazazpi urte, dirurik ez eta osasuna emateko, irrika natural horrek ekarri zuen mutil hori Euskal Herrira.”), Joan Mari Lekuona (“Ezbairik gabe, gerta liteke Jainkoak niri osasuna ematea bere asmoen aurka, baina orduan sendatze hori ez litzateke ene gogoko, baizik eta nahigabetu egingo nintzateke”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun sarreran.

osasuna enkomendatzeko
naf. Norbaiti doluan atsekabea eta atxikimendua erakusteko erabiltzen den esapidea. Ik. dolumin. "Osasuna enkomendatzeko" esan zion.
Loturak

Aztergaia: osasuna enkomendatzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

enkomendatu -- "Osasuna, enkomendatzeko, salud para rezar por el alma del difunto (escapando a la literalidad). Expresión empleada para dar el pésame" (AN-larr-5vill, B) Garm LexEV 422. "Enkomendatu [...]. Doluminak emateko erabiltzen da batez ere, ondorengo esamoldean: Osasune enkomendatzeko!" (G-nav) SakHizt. "Osasuna enkomendatzeko" (AN-erro) ErroEstHizt.

LB: 0; EPG: 0; ETC: “Osasunak enkomendatzeko, lehendabizi.” (Juanjo Olasagarre), “Elizondoko Beartzun auzoan eta Nafarroako beste zenbait herritan, adibidez, honako hau esaten zen: "Osasuna enkomendatzeko" - osasuna hildakoaren alde otoitz egiteko” (UEU), “Osasuna enkomendatzeko -esan zion.” (Fernando Rey).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

enkomendatu 1 (osasuna enkomendatzeko doluzko esapidean). Naf. Ik. dolumin. "Osasuna enkomendatzeko" esan zion. osasun 2 iz. (Agur egiteko edo topa egiteko zenbait esapidetan). Agur, Gandara jauna, eta osasuna! Zatoz, edan dezagun haren osasunera. Zure osasunera! Jaunak, edan dezagun ezkongaiaren osasunerako! || (osasuna enkomendatzeko doluzko esapidean). "Osasuna enkomendatzeko" esan zion.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Naf. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da osasun sarreran, eta enkomendatu 1 adiera ezabatzekoa.

Erabileremu dialektala

Naf.

osasunarekin
adb. Osasun onean. Ik. osasunez; osasunean. Osasunarekin zaudenean, ahala duzunean. Txit dut nik atsegin, zu hemen aurkitzea osasunarekin.
Loturak

Aztergaia: osasunarekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSASUNAREKIN, OSASUNAGAZ. Con salud, en estado de salud. v. OSASUNEAN. Geure etxetara osasunarekin bihurturik. Mat 336. Bide handitik nihor osasunarekin doa. Volt 135. Sendo eta osasunarekin zabiltzaiño. Ax 214 (V 143). Gizon bat igorri zioen berariaz iakiteagatik ea osasunarekin zegoenz. SP Phil 125. Bagindaitezkeien sendo: Baginaudezkeien osasunarekin, baginabiltzkeien osasunarekin. ES 242. Bertati geratu zan osasunagaz. Urqz 26. Osasunakin bazaude, / ni miñbaga egongo naiz / zeregatik. Gamiz 201. Osasunarekin aldareko maira dijoanari, on egiten dio sakramentu santu onek. Ub 204. Bizi zerala osasunarekin ta kezka andi gabe. Mg CC 253. Osasunarekiñ arkitzen zan neskatxa au. AA III 532. Osasunarekin etzan eta goiza argitu baino lehen Iaunaren tribunalerat deithuak izatea. Dh 56. Txit det nik atsegin, / zu emen arkitzea / osasunarekin. It Fab 93. Eginkizun guztiak egingo dituzte [...], nola ardi-jabeak berak osasunarekin dagoela egin izan al litzakean. Izt C 226. Ardura andijagaz begiratu biar jako osasunagaz eukiteko. Ur Dial 74. Eraso eta ausi-abartza gogor aietatik onez eta osasunarekin Jainkoak atera zezan. Arr GB 96. Jaunari eskerrak, osasunarekin etorri naiz. Zab Gabon 55. Aretx gazte au osasunagaz / Bizi leiteken lekura. AB AmaE 85. Osasunagaz bizi, / bear egin da ian. Azc PB 34. Betoz guztiak osasunagaz / eta inor bere ez gaisorik. Ib. 65 (v. tbn. el mismo ej. en Erkiag Arran 46). Egongo ziran, aita Adalbaldogaitik arrenetan da arrenetan, ainbat lasterren osasunagaz eurakana biurtu zedin. Ag AL 163. Jaungoikoaren guramenaz, agertu eittezan osasunagaz. Echta Jos 286. Alakoxe ederki bizi izan da Peru Fermin [...], osasunarekin eta pakean. Mok 7. Seminarioko aurreneko urteetan, osasunarekin zegoanean "meritissimus" atera omen zun. Or SCruz 19. Agur, Manu! Ikusi arte; / osasunagaz ibilli zaite. Enb 120. Gaurko antzera beti alai ta / osasunagaz ibilli. BEnb NereA 68. Osasunakin zebiltzanean / eta berdin agonian. Auspoa 39, 115. Berrogei ta lau urte / berez ez da zarra, / osasunakin bada / bear du indarra. Uzt Sas 192. Osasunagaz etorri giñan, / dana ez gendun galtzia. FEtxeb 50. "Osasunakin urratu, ¡que rompas con salud! Zerbait estrainatzen denean esana. Auto barrixa, e? Osasunakin urratu! Elexp Berg. Gorde ditzela bostegun milla errialak eta gastatu ditzatela osasunarekin. Apaol 47. Osasunarekin gastatu zuk ere dirua. BBarand 161.

def.: onik adb. Ongi, ezbeharrik gabe, osasunarekin. Arriskuz betetako borroka honetatik onik atera da. Jaunak guztiak onik atera ditzala! Onik irtengo nauk, baita jainkoek besterik nahi badute ere. Zure gurasoak bizi dira, onik daude. // adib.: ahal1 1 iz. Ahalmena, indarra. Agertu zuen bere ahala eta indarra. Edozein gauza egiteko duen eskua eta ahala. Osasunarekin zaudenean, ahala duzunean. Nola izan zuten indar, antze, ahal, esku eta botere pena haietatik aldaratzeko. Ari zaitez ahal guztiaz. Geure ahal guztiaz. Beren ahal guztiak egiten dituzte erdiesteko. Gure ahal txikia. // urratu1 2 du ad. Hautsi, puskatu, desegin. Oinekin lurra urratzen du. Lurra goldeaz urratzea, lehenengo lana. Urratzen zizkien gorputzeko haragi guztiak burdinazko azazkalekin. Nire lokarriak urratu dituzu, Jauna. Osasunarekin urratu zapatok! Etxola txar erdi urratu batean. Ikusi genuen haren sabela urratua eta har zikinez betea. Eta zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Laster bildua, laster urratua (esr. zah.). || Ontziko jende guztiak irriz urratuak zeuden.

osasunarekin 148: HABE (“Eta zalantzarik gabe, dio Rita Levi-Montalcinik, heziketaren bidez lortuko litzateke emakumeen osasunarekin zerikusi zuzena duten arazo larriak gainditzea, hala nola, mingarrien artean mingarriena izan daitekeen ablazioak eragindakoak”), Consumer 18 (“Gero, instalaturik daudenean eta 40 urtera iristen direnean, berriro kezkatzen dira ongizate fisiko eta osasunarekin eta berriro hasten dira maiztasunez ariketa egiten“), Berria 45 (“Etxeko hondakinak kudeatzeko sistema «iraunkorragoa, ekonomikoki merkeagoa, eta gure osasunarekin zein ingurumenarekin adeitsuagoa» defendatu dute erraustearen aurkako plataformetako kideek.”), Karmel 2 (“Estatistikek jaioturtea gogoan hartu izan dute, beraz, osasunarekin batera”), Argia 10 (“Nik, osasunarekin batera, “… eta gogoa!” esaten du”), DiarioVasco 3 (“OiartzunBairi, osasunarekin zer ikusteko gutxi duten beste garai bateko irudiak omen datozkio burura, «hondakinak kalean egoten zirenekoa, zabor biltzaileak poltsaz poltsa biltzen zuenekoa”), Elkar 3 (“Zergatik ez zegoen osasunarekin zerikusia duen inor zinegotzien artean?”), Elhuyar 6 (“Airearen kutsadurak osasunarekin zerikusi zuzena izateaz gain, klima-aldaketan ere eragiten duela uste dute zientzialariek, nahiz eta ez dakiten zehazki nola.”), EiTB 21 (“Hezkuntzarekin eta osasunarekin ez da jolastu behar lelopean, 10.000 milioi euro aurrezteko asmoz Rajoyren Exekutiboak adostutako neurriak gaitzesteko deialdia izan da”), Goiena, Gomylex, Jakin 6, Laneki 23, UEU 6, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasunarekin 25: Berria 12 (“Mundu Bankuak, esaterako, osasunarekin lotutako bost sail ditu eta horietako bat buruko osasunari dagokiona da”), Herria (“Gobernuen buruekere bere osasunarekin kondatu behar.”), Joseba Sarrionandia 2 (“Eta aitaren letra ezagutu nuen, ondo zegoela Jaungoikoari esker, zioen aitak erdara dotorean, eta osasunarekin, eta nahi zuela geu ere ondo izatea Jaungoikoaren laguntzarekin, eta geu ere berearen moduko osasunarekin ibiltzea”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Ni artean ez nintzen gaur bezalako ezkirola, baina eguerdian herrira jaisteak bazuen halako lotura bat norberaren buru-osasunarekin, bestela ere nahiko ordu pasatzen baikenuen apaizen eskuetan, libre geneukan aukera bakarrean ere ikastetxe barruan gelditzeko, kirol-zelaietan izanda ere”), Joan Mari Irigoien (“bere arimaren osasunarekin loturik zegoen kontu ezin seriosago batek hartarat bulkaturik.”), Patxi Iturritegi (“Osasunarekin ez dago jolasean ibiltzerik", eta berak ezetz, bazekiela bere burua zaintzen eta bakean uzteko”), Koldo Biguri (“Bai horixe, articolum mortorum bion artean berrogei urte dituzuela eta biak ere ehun eta berrogeita hamarrera iristeko osasunarekin!”), Pello Salaburu (“Horrela, gure artean esan ohi da halako unibertsitatean eskaintzen diren zuzenbide ikasketak oso onak direla, Espainiako hoberenak, edo osasunarekin lotutako ikasketak direla Europakoen artean onenetakoak”), Bego Montorio (“Gauza bera gertatzen da bere osasunarekin”), Patxi Zubizarreta (“Hobeki zaude zu gaixotasunarekin bera osasunarekin baino”), Imanol Unzurrunzaga (“osasunarekin batera bizirik iraun ezinean deuseztu egiten dira erabat”), Filosofiako gida (“Aurretik ikusi ditugun auzietatik banaka batzuek, osasunarekin eta zientzia biologikoekin harreman berezia dute”), Fernando Morillo (“Eta osasunarekin jolas egiten ari zela ulertuta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea. Bide batez, osasunarekin urratu azpiadiera gisa jasotzea komeni da (orain adibidea da).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun sarreran.

osasunarekin urratu
ad.-lok. Norbaitek gauza berri bat lehenengo aldiz erabiltzen duenean esaten zaizkion gizalegezko eta onginahizko hitzak. Ik. ximiko berri. Osasunarekin urratu zapatok!
osasunbelar
iz. Sendabelarra. Osasunbelarren ezaguera.

Aztergaia: osasunbelar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan osasun-belar sarrera: Mg PAb ("Zubek languak baño osasun bedarren ezaguera geijago daukee onelangoren batzuk").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

osasun bedar 1, K. Navarro ("Muxketa ahokada, osasun bedar hatsaldi bat eta jasmin bafada eztitsu batek hartu zituzten bere sudur-zulo irekiak"); osasunbelar 2, J.A. Agirre ("Osasunbelar taldekoa da bergamota eta Ifar Ameriketan Oswego tea egiteko erabilia izan zen", "Mendabelarra dugu [...] osasunbelar familiko beste kidea, erleek oso maite dutena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. izendegian menda fitxaren hustuketan: aamenta : PMuj DCV; aha-menta : Bouda-Baum; alamenda : PMuj DCV; almoradijo : JIr OnomBot; aramenta : PMuj DCV; arramanda : PMuj DCV; belarron : PMuj DCV; hierba-santa : JIr OnomBot; iñuntzi : PMuj DCV; luluru-bedar : PMuj DCV; osasun-bedar : PMuj DCV; osasunbelar : X. Kintana Hizt80; peldo : LMuj DGT, PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

osasun-belar : HiruMila (Bot. hierbabuena, menta), PMuj DVC (hierba oficinal); osasun-bedar : PMuj DVC (sándalo de agua, hierbabuena de agua, menta de Arabia, almoradux, menta, presta) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "osasunbelarra = menta, hierbabuena".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (badu lekukotasunik, baina lantaldeak ez daki zehazten zer adierazteko erabili den).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-26): Onartu da: osasunbelar iz. `sendabelarra'.

osasunbide
1 iz. Osasuna lortzeko, gaitz edo ajeren bat osatzeko bidea. Ik. osabide. Egiak, latza eta garratza izanagatik, osasunbidean jar gaitzake. Oraingo ezinegona eta gehiegikeriak osasunbidean gaudelako ezaugarriak izan daitezke.
2 iz. Higienea. Hiri eta baserrietako osasunbidea.

Aztergaia: osasunbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

higiene, (osasunbide).

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+b-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea ere eman: "osasunbidea dugu barazkiak maiz jatea".

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

osasundun
adj./iz. Osasuntsua, osasuna duena. Gazte osasunduna. Ez baitute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik.

Aztergaia: osasundun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

osasuntsua.

osasunean
adb. Osasun onean. Ik. osasunarekin; osasunez. Oraindik bizi da, eta osasunean dago.
Loturak

Aztergaia: osasunean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSASUNEAN (Lar, Añ, Izt 108v). Con buena salud, en buena forma. "(En sana) salud" Lar y Añ. v. OSASUN ONEAN. Bihotza deskantsuan, izpiritua errepausuan, gorphutza osasunian. Brtc 121. Osasunean zareno, egizu penitentzia. Dh 123. Gure gorphutza osasunean dugunean. JesBih 449. Arrazoinak entzuten ditu, phizatzen ditu eta osasunean bezanbat zuhurtziarekin ihardesten diote. Laph 250. Berriz osasunean eta arrosa eder batek baño ederrago ematen zuela jarri zan. Arr GB 54. Oraindi bizi da ta osasunean dago. Or SCruz 82. Zaude gurekin osasunean. Larre ArtzainE 344.

adib.: osasun 1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean. Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez al zarete? Osasunez ongi ibiliz gero. Oraindik bizi da, eta osasunean dago. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion.

Ez dugu aurkitu OEHko adierako osasunean formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasunean 15: Herria 11 (“Goresmen herrikoiak Mehakako eta Iturraldeko etxekoeri, eta ba Xan Mixel eta Nathalik ukan dezatela ainitz zorion, luzaz osasunean egonez, eta haurñoak etor ditela, kantatu dute bihotzez!”), Patxi Zubizarreta (“Um Hamida emakume mardula zen, haragitsua, hirurogei bat urtekoa eta, hala ere, osasunean zegoen; begi irtenak zituen eta aurpegian elgorriaren arrastoak ageri zitzaizkion”), Ander Irizar (“Izan ere, ez nago garai bateko osasunean”), Marzel Etxehandi (“Atera gara, bainan biziraun dugunok osasunean joak garela senditzen dugu, gero eta joagoak”), Joseba Sarrionandia (“Hemen jaio zineten eta beste sasoi batean, bizitza osoa eman dut nik zuek osasunean hazi eta euskal legean hezteko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizaatutako adberbioa da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun sarreran.

osasuneko
1 adj. Osasungarria. Ekarri zion zerutik osasuneko eguzki ederra.
2 adj. Osasuntsua, osasun onekoa. Osasunekoek ez dute mediku beharrik.
Loturak

Aztergaia: osasuneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSASUNEKO (Dv, H). (Adnom.). a) Saludable; de salud. "Osasuneko egunak, les jours (de santé) où l'on est en bonne santé" H. Osasuneko egun santu onek [igaro] dibersiñoe askotarik apartetan gareala. Oe 153. Ez konsejurik eman Evari jaateko osasuneko arbolako frutua. Mg CC 223. Ekarri eutsan zerutik osasuneko eguzki ederra. Astar II 272. Nik sendatuten zaitut osasuneko krismeagaz. Itz Azald 131. b) (Dv, H). (Ref. a seres vivos). Sano. "En parlant des personnes, qui a bonne santé" Dv. "Osasuneko behia nahi dut, je veux une vache qui soit en bonne santé" H. Ezkondubak ta ezkontzagak, osasunekuak ta gaixuak, guztiak orazinoe egin legijela. fB Ic II 281. Osasunekoek eztute mediku bearrik, baizik eriek. Echn Mt 9, 12 (Ur (V) oso). Zer lan on egin dezake holako langileak nahi bezen gizon azkarra eta bertzenaz osasunekoa izanik ere? HU Zez 203. c) "Chose pour laquelle il faut être en santé. Osasuneko lan bat da hau, ce travail est un travail à faire en santé" H.

adib.: osasun 3 iz. Herritarren osasuna zaintzeko antolaturiko zerbitzuen multzoa. Ik. osasungintza. Kanpo zorra ordaindu beharrak ezinezko egiten du hezkuntza eta osasuneko oinarrizko zerbitzuak berreskuratzea. Osasun publikoa ez bada horrelako egoera larriei aurre egiteko gai. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Osasun ministroa. Osasun batzordeko ikuskatzailea. Gure osasun sisteman antzeman ditugun hutsuneak konpontzeko ahal dugun guztia egingo dugu. // bestenaz 1 lok. Ipar. Bestalde, gainerakoan. Zer lan on egin dezake holako langileak, nahi bezain gizon azkarra eta bestenaz osasunekoa izanik ere? Denborak, bestenaz ere, ez ziren errazak, ez goxoak.

osasuneko : Argia (“Hori hezkuntzari dagokionez, baina nola moldatzen ote dira osasuneko beharrei erantzuteko?”), Deustuko unibertsitatea (“Artikulu honen ondoreetarako, aditu hitzak barne hartzen ditu osagileak, emaginak, erizaintzako langileak eta osasuneko edo gizarte-osasuneko jarduerak egiten dituzten pertsonetatik beste edozein”), Elkar (“Bertako beste fabrikek adina ordaintzen diezu nahiz osasuneko araudi guztiak betetzen ditu“, “Baina sekula ez zuen pentsatu gertatu zen bezala gertatuko zenik: makuludun gizaseme hura, zahar egoitza batean bizi zena, bakarrik zegoena munduan, zoriontsu zela eta bera, zimurrekin baina osasuneko zegoena, bere betiko etxean bizi zena, bi alaba eta bost biloba zituena, itxurak egiten”), Consumer 2 (“Behin-behingoz babestuta gertatzen diren adingabeen ezaugarri sozio-familiarrei goazkiela, kasuen %50 - %60etan arrisku sozialeko familietatik datoz gaztetxoak; %25 - %30etan, drogamenpekotasun edota alkoholismoarekin loturiko arazoak dituzte familiek; %15 inguru buru osasuneko arazoak dituzte senitartekoek eta %40 inguru, azkenik, arazo horietako bi baino gehiago nozitzen dituzten sendietatik datoz”), Berria (“EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, osasuneko karreretan, kreditu bakoitzak hamasei euro balio du, eta NUPen, 21”), EiTB (“Egunkariaren arabera, zentroek buruko osasuneko ikastaroak eskainiko dituzte, nahitaezkoak edo hautazkoak, eta Shanghai hiriak 3.000 ikasleko aholkulari psikologiko bat izango du”), Gomylex (“Beraz, langileen ordezkaritza- eta partaidetza-organoa da, laneko segurtasun eta osasuneko arloan espezializatutakoa”), Laneki (“Abantaila/desabantaila sozialekin sistematikoki loturik doazen osasuneko (eta bere determinante sozial klabeetako) desberdintasunen ausentzia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasuneko 10: Berria 4 (“Sindikatuek Osakidetzari eta patronalari leporatzen diote osasuneko sorospen zerbitzua ez dutela behar bezala zaintze”), Herria 5 (“Hortako badituzte tokiak egokituak osasuneko profesionalen begiradapean, zerbait ordainduz berek eta gaineratekoa urririk”), Felipe Juaristi (“Postari gaztea Kieveko printzearen dendan sartu zen, eta han barruan ikusitakoak harritu egin zuen pixka bat, gazte lerden eta osasuneko batekin topo egin beharrean, agure bizar-zuri eta kirrua, Bibliako errege baten gisa jantzita zegoena, aurkitu baitzuen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

‘osasuntsua’ adierakoa azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun sarreran.

osasunez
adb. Osasun onean. Ik. osasunarekin; osasunean. Osasunez al zarete? Osasunez bizi nahi badu.
Loturak

Aztergaia: osasunez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OSASUNEZ (Estar, etc.) sano, con buena salud, en plena forma. "Osasunez al zerate?, ¿tenéis salud? (G-goi)" A EY III 334. Itxasotar guztiak osasunez etxeratu eizala eskatuten. Ag Kr 16. Bearrekoa du animak ere bere janaria, indartsu ta osasunez iraungo badu. ArgiDL 42. Osasunez juan ta / Zorunez etorri. Enb 98. Abere ta kristauak gaude osasunez. "Estamos de buena salud". Or Eus 130. Ezer ezpaitu yasango, osasunez erritik irtetzea baño. 'Sano y salvo'. Zait Sof 63. Neska osasunez ludiratu zan. Etxde AlosT 19. Arrantzale lerdena, osasunez etorren arren, aren izen ona guztia bearrean egoan jaioterri laztanean. Erkiag Arran 186. Irurak osasunez, irurak mendiko aidez indartuak. NEtx LBB 95. Osasunez bizi nai badu. Ostolaiz 20. Eta etxera, bakez da osasunez. Gerrika 257.

def.: galdu 8 da/du ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Gurasoak lurperatu zituztenetik, Martin egunetik egunera galtzen hasi zen. Oso galdua ikusi dut Maria. // mejoratu da/du ad. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Heg. Beh. Osasunez hobera egin; itxuraz hobetu (zenbaitetan, gizentzearekin loturik). Mejoraturik zaude zu aspaldian, gaztetu egin zara. Ospitalean ere egon zen hilabete pasa, baina ez zuen ezertxo mejoratu. Denbora gutxian izugarri mejoratu zen. // osasuntsu 2 adj. Osasunez betea. Gazte sendo osasuntsua. || Osasuntsu nauka ni haize garbiak. // sendorik adb. Osasunez. Ediren zuten zerbitzari eri izana sendorik. Semea sendorik etxeratu zaiolako. Zeren anitz joaten baita arratsean sendorik ohera eta, gero, ez baita goizean bizirik jaikitzen. Bizirik eta sendorik. // adib.: osasun 1 iz. Eritasunik gabeko egoera; izaki bizidun batek une jakin batean duen egoera fisikoa edo psikikoa. Osasun ona. Osasun gutxikoa zen. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zelarik. Osasunean eta eritasunean. Gorputzari osasuna emateko. Sakelaren eta osasunaren kaltean. Edari osasun-galgarriak. Gorputzeko eta arimako osasuna. Osasuna duzun artean. Geroztik ez zuen osasunik izan. Osasuna galdu. Lana, ondasunak, osasuna bera eskaini dizkio hizkuntzari eta herriari. Osasunez al zarete? Osasunez ongi ibiliz gero. Oraindik bizi da, eta osasunean dago. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Presoaren osasun egoerak hobera egin du, baina oraindik larri jarraitzen du. Osasun arazoak areagotu egin zitzaizkion.

osasunez 175: HABE (“Etsita, Pétain mariskalari idatzi zion esanez Irène pattal zebilela osasunez, eta uste baitzuen lan behartuetara eramana izan zela, bere burua eskaini zuen emaztea ordezkatzeko”), Aizu 3 (“Izan ere, 65 urteko emakumea heriotzaren atarian da, osasunez oso makal eta zurrutari eta tabakoari emana”), Consumer 16 (“Egoitzen erdietan, egoiliarrek euren gelan bertan har ditzakete bisitariak, intimitate gehiago edukitzeko, eta % 70etan aukera dute egoiliarrarekin geratzeko, haiek osasunez larri badabiltza”), Berria 70 (“Osasunez ere ondo dago. Nik baino emaitza hobeak ditu analisietan”), Karmel 5 (“baina buruz eta osasunez ongi dabilenez gero”), Argia 8 (“modu horretan osasunez ere hobeki nengoke”), DiarioVasco 3 (“nahiz eta osasunez ehuneko ehun ez izan”), Elkar, Deia, Elhuyar…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasunez 72: Berria 23 (“Ibilbide txarra eta osasunez ere pattal, sukarrarekin”), Asisko Frantzizko 5 (“Jainkoaren aginduz, zuei gomendatu zitzaizuen Jonas profeta zaintzea eta, hiru egun igarota, osasunez eta onik lehorrera jaurtitzea”), Elizen arteko Biblia 3 (“Zuek ongi izatea nahi nuke; ni ere ongi nabil osasunez”), Jose Morales 3 (“Berrogei urte eta gehiago ditu orain, baina, Jainkoari eskerrak, ezin hobeto dabil osasunez”), Xabier Olarra 2 (“Aita ordurako oso gaizki zebilen osasunez, eta beldur zen, gehiago itxaronez gero, seme "galdua" berriro ikusi gabe geldituko ote zen”), Lopez de Arana 2 (“Azken urteotan emaztea ez da osasunez ondo ibili”), Pello Zabala 2 (“Osasunez eta bakez ospatu zenutenok, badakizue, eta halaxe beizue, osasunez eta bakez.”), Urtzi Urrutikoetxea, Edorta Jimenez, Jenaro Garate, Koldo Izagirre, Xabier Amuriza, Koldo Zuazo, Txillardegi,…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa osasun sarreran.

osasungaitz
adj. Osasunarentzat kaltegarria dena, osasunaren kalterako dena. Anton. osasungarri. Urtean 23 milioi pertsona gaixotzen dira elikagai osasungaitzak hartzeagatik. Jarduera osasungaitzak.

Aztergaia: osasungaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

osasungaitz (T-L), osasunkaitz (B ap. A ). "Antihigiénico" A. "Insalubre, osasun-gaitz " T-L.

osasungaitz 56: Aizu, Argia 2, Berria 5, Deia, Deustuko Unibertsitatea 4, Euskal Herriko Agintaritza, Elkar, Consumer 20, Espainiako Gobernua 5, Gomylex 5, Karmel, Laneki 10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

osasungaitz 11: Berria 5, Oskar Arana, Joxan Elosegi, Aingeru Epaltza, Xanti Iruretagoiena, Xabier Olarra, Iban Zaldua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: jarduera osasungaitz (TN), salgai osasungaitz (TN).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak: Actividades molestas, insalubres, nocivas y peligrosas".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

osaera okerrekoa da, eta saihestekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Osaerari buruzko zalantzak gorabehera, erabili egiten da, Euskaltermen termino normalizatua da eta hiztegi orokorretan ere jaso da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke. Bestela, mesedez, beste hitzen bat proposatu, erabili egin behar dugulako" (2009-01-13)

osasungarri
adj. Osasunarentzat onuragarria dena. Ik. osasuntsu. Iturri garbi osasungarria. Suitza aldera, hango haize osasungarria hartzera. Janari osasungarriak. Horrelako garbiketak, atseginak ez badira ere, egin behar ditu nork bere etxean, eta ezin uka daiteke osasungarriak direnik.

Aztergaia: osasungarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri iz.ekin.

osasungarritasun
iz. g. er. Osasungarria denaren nolakotasuna. Uraren osasungarritasuna.

Aztergaia: osasungarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

osasungintza
iz. Osasun publikoa zaintzeko zerbitzuen multzoa. Joan den apiril bukaeran ehunka mediku eta osasungintzako langile bildu ziren Rosario hiriko unibertsitatean. Ez dago dirurik osasungintza, hezkuntza eta eskubide sozialak mantentzeko.

Aztergaia: osasungintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

osasungintza 110: Berria 47, EiTB 15, Argia 48.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: osasungintza 63: Berria 62, Pako Aristi 1.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: sanidad (especialidad) / sanitaria (rama).

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

osasun soila aski dela uste du lantaldeak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

osasuntsu
1 adj. Osasungarria. Mendiko haize osasuntsua.
2 adj. Osasunez betea. Gazte sendo osasuntsua. || Osasuntsu nauka ni haize garbiak.

Aztergaia: osasuntsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper