oratu2, ora/oratu, oratzen
1 du ad. Irina, igeltsua edo kideko gaiak urez edo beste isurkari batez nahasiz, orea egin. Irina ur epelean oraturik. Istil puska bat haiz, lizunkeriaz oratua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Buztin oratu puska batez.
2 du ad. Zerbait gogoan hausnartu edo landu; zerbaiti gogoan forma eman. Gizon zuhurrak bere egitekoak gogoan ontsa oratzen ditu, kanpora ager aitzin. Ez euskaraz dagoelako bakarrik, baita euskal mamiz oratu duelako ere. Maitasun lurtarra, ez aingeruzkoa, arimaz eta gorputzez oratua.