44 emaitza non bilaketarentzat - [1 - 44] bistaratzen.

non
1 adb. Zer tokitan? (Galdetzailea). Non nago? Maitea, non zara? Non utzi duzu liburua? Hutsik gabeko euskara non aurkitu? Eta alabak, non?
2 adb. (Zehar-galderetan). Ez nekien, gaixo honek, non sartzen nintzen. Liburuak ez baitzioen ez non eta ez noiz atera zuten. Ez lukete jakingo hori non bilatu. Jainkoak daki non!
3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Orain datozen gazteek badute non ikasi. Badute hemen ere gure begi-bihotzek non ase eta non goza. Non erosia badago.
4 (hona, horra edo hara-ren ondo-ondotik). Hona non datorkigun bestea. Horra non aurkitu ginen bi hitz berriren jabe, baten ordez.
5 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non... han...; non ere Alkate izan zen Donostiako hirian, non hil baitzen mila zazpiehun eta bigarren urtean. Eta zen anitz lanpa ganberan, non bilduak baikinen.
6 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, hain, hainbeste, hala, halako moduz...-en ondoren, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. ezen 2; ze2 2;  + halako eran... non...; halako gisan... non...; halako moldez... non... Halako eran itsutu zen, non haien idoloak gurtu baitzituen. Bizi zaitez halako maneraz, non herioak ez baitzaitu sekula ustekaberik atzemanen. Sortu zen gose hain ikaragarria, non amak beren semeak jatera behartu ziren.

Esaera zaharrak

Non fida, han gal. Non salda, han zopa. Orak non mina, han mihia. Otsoa, non aipa, han gerta.

Aztergaia: non

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

non, nun [non da hobestekoa].

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hala... non, halako eran (gisaz, maneraz)... non, non edo han, non edo non, non ere 1: non ere baitzaude, kanpoko zara eta arrotz. 2: Erromara jo zuen non ere sasoi hartan aurkitzen zen Hugolino , non (eta) ez... -n: etorriko gara, non eta ez duen sekulako euri-jasa egiten.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

non bakarra onartu da, nagusitua baita gaur, nun baztertuz.

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

non edo han, non edo non; non ere; hala... non; halako eran (gisaz, maneraz)... non; non (eta) ez... -n.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Nun amorraia izango, sube zar aundi bat izan" (Manuel Lasarte). "Non amarna emango, ogeiña duro eman zigun" (Manuel Lasarte)". (2008-07-18)

non (eta) ez ...-(e)n
Ez ba-... Ik. nola eta ez ...-(e)n. Etorriko gara, non eta ez duen sekulako euri-jasa egiten. Ez dezakete gazte gehienek ongian iraun, non ez diren sakramentuetara maiz hurbiltzen.
non edo han
adb. Non edo non. Ahalegin guztia egingo dute, saritzen diren idazkiak non edo han argitaratzeko.

Aztergaia: non edo han

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

non sarrerari dagokion azpisarrera.

non edo non
adb. Nonbait. Non edo non aurkituko zuela.
Loturak

Aztergaia: non edo non

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Zerrenda osagarriak

BizBerba: "nonedonon (nonbait): en alguna parte".

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

non sarrerari dagokion azpisarrera.

non ere
1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non 5. Erromara jo zuen, non ere sasoi hartan aurkitzen baitzen Hugolino.
2 (Perpaus kontzesiboak eratuz, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Non ere baitzaude, kanpoko zara eta arrotz.
Loturak

Aztergaia: non ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1: non ere baitzaude, kanpoko zara eta arrotz. 2: Erromara jo zuen non ere sasoi hartan aurkitzen zen Hugolino.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

non sarrerari dagokion azpisarrera.

non zer
Leku bakoitzean zer; non eta zer. (Zehar-galderetan). Etxetik kanpo gaudenean, asko eskertzen da non zer aurki dezakegun jakitea. Munduan zehar bidaiatzen hasi zen, non zer kausituko. Igorri zuten non zer ote zen jakitera. Berak agintzen du non zer lan egin. Adierazi beharrez herrian non zer den onik.
Loturak

Aztergaia: non zer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NON ZER. (En oraciones interrogativas indirectas). Qué dónde, qué y dónde, qué en cada sitio. Cf. NON-ZER-BERRI, NON ZER IKUS. Jakiñ oi dabee nun zer paseetan dan. JJMg BasEsc 115. Non zer pasatzen den / nahi dio ekharri / dama arranoari berri. Gy 182. Igorri zuten non zer othe zen jakitera. Laph 83. Behar dugu jakin, eta ahal bada ikusi non zer iragaiten den. Jnn SBi 36. Ea non zer hatzemanen duten dabiltzanetarik. HU Zez 167. Ez naiz mintzo meza bezperen entzuteaz, nahiz balitaken nun zer erran. Ib. 11s. Berak agintzen du non zer lan egin. Ag G 365. Holandia handik hurbil baitzen harat ihes egin nahi zutenek bazakiten norat bil eta nun zer galda. StPierre 32. Nun zer galtzeak diren / populuendako, / Jinko Jaunak bakarrik / ikusten tu oro. Etcham 136. Nun zer aldatu zalantzan bazaude. Munita 152. Eta haratago ere itzuli bat egin, nun zer ikusiko eta kausituko zuten. Zerb Azk 9. Begirakune luze galdezgarria egin eban, nun zer ikusiko. Erkiag Arran 187. Lur zabala nasturik ikusten zuten, non zer dagoen etzekiten. Zait Plat 90. Adi-arazi beharrez herrian non zer den onik. Lf in Casve SGrazi 17. Ehun urteko xaharrak ere badu nun zer ikas. EZBB I 107. v. tbn. Nun zer: Lf Murtuts 9. Jesusen ondotik zabiltzan, hura galdu nahiz; eta hortakotz, bilha non zer huts atxemanen zioten. Jnn SBi 22. (Utilizado con el sentido de 'índice'). Nun zer. JE Bur 215, Ox 211 e Iratz 90.

adib.: non 2 adb. (Zehar-galderetan). Ez nekien, gaixo honek, non sartzen nintzen. Liburuak ez baitzioen ez non eta ez noiz atera zuten. Ez lukete jakingo hori non bilatu. Jainkoak daki non! Piarresek ez dio bakerik ematen non zer gaitz duen aitorrarazi arte. // bakea eman Bakean utzi. (Batez ere ezezko eta aginterazko esaldietan erabiltzen da). Piarresek ez dio bakerik ematen, non zer gaitz duen aitorrarazi artio

non zer : Zuzenbidearen Euskal Akademia (“Non zer bilatu, eta, antza denez, geu gara historian lehenak, halako sortzaile goretsiak, gure euskarari betidanik falta duena eman behar diogunok”), Elkar (“Hiriburuaren mugen barruan ere bai baitago klase arteko borroka, auzoz auzo, non zer ipini”), Deia (“Galderari erantzunen bat emateko, munduan zehar bidaiatzen hasi zen, non zer kausituko, bere motozerra astuna lepoan zuela”), Consumer (“Zenbait hondartzak badituzte edukiontzi bereziak gai bakoitzarentzat, baina halakorik ez badago edo zalantza sortzen bazaigu non zer bota behar den, hobe da norberak gordetzea, egoki birziklatzeko modua izan arte”), Berria (“Gehienek, hala ere, ez zioten uko egiten gure bizkar ohointzan edo lapurretan aritzeko paradari; maiz, gure sukalde eta gurdietara hurbiltzen saiatzen ziren, non zer harrapatuko”), Jakin (“Bertsolaritza kantuzko hitza izanez, kantariek badute segur non zer goza bertsoen alorrean”), Erlea (“Non zer harrapatu ibiltzen ginen garai har¬tan, euskaraz zer irakurriko, eta halaxe hartu nuen lehenengo alea, eta, momentuko, harpidedun egin”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

non zer : Herria (“Azaroaren 11n Donapaleuko frantiskotarren etxean Manex zenaren liburutegia publikoari idekia da, hor, Margitta Mathieu garruztarrak presentatu ditu harekin arduratzen den talde suharrak sailkatu liburuen eta aldizkarien gaiak eta non zer aurki daitekeen erakutsi jakinaraziz astearte aratsaldez publikoari zabalduko dela liburutegia...”), Berria (“Tripetako zorriak ordurako kexatzen hasiak, non zer jango hasi naiz”), Urtzi Urrutikoetxea (“Auzoko nagusiek, eraikuntzan zebilen gurasoren batek, ohartarazi gintuen gure gabeziez, non zer hobetu, zelan hesitu pasabideak...”), Mirentxu larrañaga (“Hanley sarjentua gibelean izan arren betiere, non-zer harrapa, itzuli egin baitzen gure heroi txapelduna, hari aurpegi eman eta odola mehetzeko gauza zen bakarra”), Edorta Jimenez (“Non zer ikusi, bitxi, harrigarri, ez ohiko edo, besterik gabe, etxean eskura ezingo lukeena, horixe erosteko grina pizten zaio”), Joseba Sarrionandia (“Non zer harrapa zebilen jende asko, kanpora ihes egindakoen etxeetara sartzen ziren”), Jon Alonso (“Zaldidunaren ahotik non zer berri den jakin duenean, gobernadoreak xixtu batez ekharrarazten du muthil bat, mezu batzuk ematen diotza eta erraiten dio”), Michel Oronoz (“Murruetan lerrokatuak ziren mailetan ber nahasketa, berak zekien non zer”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa gehitzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa non sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Eta nun zer komeni dan asmatzen zailla" (Manuel Lasarte)". (2008-07-18)

non-nahi, nonahi
adb. Edozein tokitan. Ik. edonon; nongura. Hemen eta nonahi. Gurean, beste non-nahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. Nonahi nornahirekin erabiltzen den diosala. Euskaldunek non-nahi eta noiznahi darabilten hitza euskal hitz jatorra dela.

Aztergaia: non-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. nonahi / AS: non-nahi den Sin. nonahi den, non-nahiko Sin. nonahiko, non-nahitik Sin. nonahitik, nondik-nahi.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EArauak 10.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

nonahi.

Adizlagunetikoak

non-nahi den, non-nahiko, non-nahitik.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-nahi: cf. EArauak, 10: "lehen osagaia n-z (...) bukatzen bada, hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik), edo marratxo baten bidez bereziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz daitezke".

non-nahi den, nonahi den
Nonahi. Nonahi den atzeman gaitzake heriotzak. Non-nahi den izan zaitezen, beti dohakabe izanen zara.

Aztergaia: non-nahi den

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. nonahi den.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

nonahi den.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

non-nahi sarrerari dagokion azpisarrera.

non-nahiko, nonahiko
adj. Gaurkoak eta betikoak, hemengoak eta nonahikoak. Bilboko kaleak nonahikoen antzekoak.

Aztergaia: non-nahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. nonahiko.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

nonahiko.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

non-nahi sarrerari dagokion azpisarrera.

non-nahitik, nonahitik
Edozein tokitatik. Ik. nondik-nahi. Nonahitik haizea zetorren.

Aztergaia: non-nahitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. nonahitik, nondik-nahi.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

nonahitik, nondik-nahi.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-nahi + -tik.

Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

non-nahi sarrerari dagokion azpisarrera.

non... han...
(Erlatibozko esaldiak eratuz, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Non den nire gogoa, han da neure zangoa. Ezen non baita zuen ondasuna, han izanen da zuen bihotza ere.
Loturak

Esaera zaharrak

Otsoa, non aipa, han gerta.
nonbait
1 adb. Tokiren batean. (Ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. nonbait ere; inon; non edo han; nonbait ere. Bi ohar horiek, nonbait sartu behar eta, hementxe sartu ditugu. Beste nonbait esan dudanez. || Tiroak hartu balu nonbait barnagotik, egun ez zen entzunen kantuz Xalbadorrik.
2 adb. Dirudienez, antza denez. Ik. nonbait ere; ageri denez;  + agidanean; agidanez; antza; aurki3; bide2; horratik 3; ikusten denez 2; inolaz ere 3; iritzi batean; itxura batean 1; itxuraz 2; ustez 6. Lan hau, nonbait, geroko utzi zuen. Eta, azkenean, inor baino berritsuago azaldu zaigu; zaharra hiztuna izaki, nonbait. Ez zaio, nonbait, iruditzen legeak ongi jarriak daudenik. Arbolara ezin igo, nonbait, txikia baitzen.

Aztergaia: nonbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: nonbaiteko, nonbaitera h. norabait, nonbaitetik, nonbait han, nonbait hor, nonbaitik Ipar. 'nonbaitetik'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: nonbaiten .

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

nonbaitetik (nonbaitik), nonbaitera (hobe norabait); nonbait han, nonbait hor, nonbaiteko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bait.

nonbait ere
1 Tokiren batean. (Ezezkoak ez diren esaldietan). Nonbait ere zerbait bilatuko ahal dugu!
2 Seguru asko; zalantzarik gabe. Nonbait ere etxe horien jabea ez da nornahi. Ohartu zen zuhaitz hura guztia txindurriz betea zegoela; nonbait ere han zeukaten habia. Nonbait ere, euskalkiak ez izan haientzat nahikoa osoak, jasoak eta duinak.

Aztergaia: nonbait ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NONBAIT ERE. a) Sin duda, seguramente. Mosen Bernat, pensa ezak karzel hori gaitz bada, / nonbait ere ifernuia are gaitzago dela. E 243. Ta nonbait bere / gogoeta asko igaro ondoan, / gizon zikotzto bati yarri yakon buruan / bêbala nos edo nos ezkontzeko ordua. Zav Fab RIEV 1907, 538s. Andia da nonbaite bere nire bekatuen anditasuna. Añ EL2 192 (EL1 186 nonbait). Mesede guzizkoren bat nunbait ere Ama Andre Birjiñak an egin ziola. 'Sin duda'. Aran SIgn 18. Oartu zan zuaitz ura guzia txingurriz betia zeguala, nunbait ere an zeukaten kabia. Bv AsL 143. Gizon andiai nunbait ere gutxitan itz egiten ta gero oilotu zaigu. A Ardi 93. Nonbait ere etxe oen jabea ezta ba nornai. Inza Azalp 32. Bestelan ez eban [Evak], nonbait ere, lotsa gorriz ikopean ostenduten arrapaladan ibili bearrik. Erkiag Arran 25. Sasilora esatea, egokiago litzaken, nunbait be...! Ib. 142 (BatB 198 nunbait bere). Ripeu, Rusia garaikaldeko mendiak, nunbait ere. Ibiñ Virgil 106. Nunbait ere jaun arek kartutxoak nik artu nituala jakin zuan. Alkain 60. Pekatua zela uste zuten nonbait ere. Ostolaiz 141. Por supuesto. "Nunbait be (V-gip), nunbaita be (V-m), nunbaite be (V; Alt)" A EY III 261. "Nunbait be, nunbaita be!, no faltaba más, estaría bueno!" A Apend. Errialde orretako bizi-zirkiñak euren esku ta ardurape egozan, kontrolpean nunbait ere. Erkiag Arran 136. Laugarren mailean, nunbait ere, laboraiena [taldea], brontzazkoa! Zait Plat XVII. Nonbait ere, belar gurian exerita gaude. Ibiñ Virgil 38. b) (nonbaite AN-gip ap. Gte Erd 232). En alguna parte. Santuen bizitzaren baten nunbait ere irakurri zuela. Aran SIgn 27. Nonbait ere zerbait billatuko al diagu. Urruz Zer 52. Nonbait ere nere urdailak jarioa bide du. A Ardi 69. Nunbait ere sartu bear. Salav 77. Joxek eta biok nunbait ere arkituko diagu zerbait. Alkain 156.

adib.: nonbait 1 adb. Tokiren batean. (Ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). Ik. inon; non edo han. Bi ohar horiek, nonbait sartu behar eta, hementxe sartu ditugu. Beste nonbait esan dudanez. Nonbait ere zerbait bilatuko ahal dugu!

nonbait ere 2: Argia (“Hor da nonbait ere, etxe aldean”), Euskaltzaindia (“Ohore egit(ea) dago phuntia: bost sos khosta hogei phaka-eraztia bide har, etzakiat sobera elizatekianez hamarren galthatzia: hetan joan jinak, (prezioak) lana ezari, osagarriari phezia arhintxiago lukek ta herioak bethi ogen dialakoz (eliro egin) deusere bena bai zerbait kontzientziari; ezi monopolioa duk ohoinkeriaren askazi huillenena; nonbait ere e(z)kiribuz bere kastigoa diana”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nonbait ere : Koldo Zuazo 7 (“Nonbait ere, euskalkiak ez izan haientzat nahikoa osoak, jasoak eta duinak! Pentsaezinekotzat jotzen dute batzuek ingeniaritza genetikoaz, esate baterako, euskalkian jardun ahal izatea”), Fernando Rey 3 (“Nonbait ere eraso izugarria egin dute hegazkinetatik”), Pablo Sastre (“Oraindik maite gaitu nonbait ere zeruak; aurten elur pixka bat eman digu behintzat'”),…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

OEHko adierakoa (‘dirudienez’) azpisarrera gisa gehitzekoa da, adibide batekin: “Nonbait ere, euskalkiak ez izan haientzat nahikoa osoak, jasoak eta duinak” (Koldo Zuazo) moduko zerbait.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nonbait sarreran.

nonbait han
Ia; gutxi gorabehera. Ik. hor nonbait 2. Txoko guztiak ikertu ditugu, haiek nonbait han sosegatzeko. Gazte luze bat, hamabost urteren ingurua nonbait han zukeena. Badira nonbait han ehun.

Aztergaia: nonbait han

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nonbait sarrerari dagokion azpisarrera.

nonbait hor
1 Gutxi gorabehera. Ik. hor nonbait 2. Ordu erdiz, nonbait hor, egon nintzen neure buruaren jabe.
2 Beharbada kasu horretan. Bi arima banitu, nonbait hor, baten sakrifizioa egin nezakeen, hari atsegin egiteko.

Aztergaia: nonbait hor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nonbait sarrerari dagokion azpisarrera.

nonbaiteko
adj. Tokiren batekoa. Nonbaiteko gaztelu batean.
Loturak

Aztergaia: nonbaiteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nonbait sarrerari dagokion azpisarrera.

nonbaiten
adb. Nonbait.
Loturak

Aztergaia: nonbaiten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

Ik. nonbait.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nonbait sarrerari dagokion azpisarrera.

nonbaitera
adb. Norabait.
Loturak

Aztergaia: nonbaitera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: h. norabait.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. g.er. Ik. norabait.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bait + -ra.

Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nonbait sarrerari dagokion azpisarrera.

nonbaitetik
adb. Tokiren batetik. Nonbaitetik hasi behar eta, neure buruagandik hasi naiz. Nafarroa aldeko nonbaitetik etorriak.
Loturak

Aztergaia: nonbaitetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

banaketa nagusia, -tik IE / -etik HM (batez ere G) eta EB bide da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

nonbaitetik (+ nunbaitetik) 31 aldiz agertu dira: B 2 (Ag Kr; Bilbao IpuiB); G 17 (JanEd I; Ud; Tx B II; Ir YKBiz; TAg Uzt; Etxde JJ; JAIraz Bizia; Uzt Sas; Zait Plat; Ugalde Iltz 3; Vill Jaink), L 4 (Izeta DirG) eta EB 8 (MEIG); nonbaitik (+ nonbeitik, nunbaitik, nunbeitik, nunbetik) 59 aldiz: L 46, BN 10, Z 1 (EZ Noel; Lg I; Arch Fab; Gy; Dv Lab; Hb Egia; Bordel; Laph; ChantP; Elsb Fram; Jnn SBi; Arb Igand; HU Zez; JE Bur; JE Ber; Barb Leg; Ox; Etcham; Zub; Iratz; Lf Murtuts; Mde Pr; Zerb Azk; JEtchep; Larz Senper; Xa Odol; Mattin), eta G 2 (Berron Kijote, Uzt Noiz); eta 4 nonbaitikako (nunbaitikako 3, nunbeitikako 1: Arb Igand, HU Zez, Iratz; Zait Plat); besteak: nondibait G 2 (Ldi, Or); nondikbait G 3 (Izt C, Vill Jaink) nondipait EB 2 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nonbaitetik (+ nunbaitetik) formek 19 ager. dituzte: B 2 (S. Onaindia, S. Muniategi), G 1 (J. Azpiroz) eta EB-EgAs 16 (Jazten; UZEI; M. Izeta; Elhuyar; I. Bernaola; M. Etxezarreta; X. Gartzia; Gure Erria, 1972; J.J. Goenaga in Zeruko Argia, 1972; K. Mendibehere in Zabal, 1978; Egin, 1987; I.B. in Egin, 1988; I. Gorrisi in Egin, 1989; Villasante; Sagardoa; G. Barandiaran); nonbaitik (+ nunbaitik, nunbeitik) 14 dira: G 1 (P. Urruzuno); IE 9 (P. Larzabal in Gure Herria, 1936; P. Lafitte in Gure Herria, 1952; P. Duny in Gure Herria, 1967; Eskualduna; JEtchep; Zerb; Iratz; R. Idiart in Ekaina, 1990); EgAs 4 (Agiro Mendi in El Día, 1932; X. Arbelbide in Deia, 1986); eta nunbeitikako 1 (M. Lekuona in Gure Herria, 1962).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nonbait ( et ) ik : HiztEn-LurE; nonbaitetik : DFrec 3; nunbaitetik : DFrec 2; nonbaitik : DFrec 1; nunbaitik : DFrec 7; nondibait : DFrec 1; nondik-bait : Hizt-En; nondipait : DFrec 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

nonbaitetik forma hedatuxeagoa da, gaur ere.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bait + -tik.

Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nonbait sarrerari dagokion azpisarrera.

nonbaitik
adb. Ipar. Nonbaitetik.
Loturak

Aztergaia: nonbaitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'nonbaitetik'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. nonbaitetik.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bait + -tik.

nonbratu, nonbra, nonbratzen
du ad. Heg. beh. Izendatu.

Aztergaia: nonbratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

nonbra, nonbratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

nonbre
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, nonbre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kopuru].

Aztergaia: nonbre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. e. kopuru.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Ipar. marka soiltzekoa da, noski.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Herr. Ik. kopuru.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "nire ustez hitza zerrendatik kentzea hobea [da]" (1996-06-13)

nondar
adj. Nongoa?, non jaioa?, nongo semea? (Galdetzailea). Ik. nongotar. Nor zaitut, noiz jaio zinen, nondarra zara? || Ez dakit nondarra den jaiotzez.

Aztergaia: nondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

nondik
1 adb. Zer lekutatik? (Galdetzailea). Kaixo, Simon, nondik zatoz? Nondik nabil ni, bide estu edo lasaitik, ate zabal edo estutik? Nondik datozkizu nahigabe eta bihotzeko pena horiek? Nondik niri honenbeste mesede? || Nondik dakizu hori?, zer bidetatik?
2 adb. (Zehar-galderetan). Ez dakizue nondik datorren, ez nora doan. Begira ondo nondik dabiltzan zure umeak. Latinetik, frantsesetik edo nik dakit nondik. Hor ari da, belea baino beltzagoak nondik zurituko dituen.
3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Zeren hark ez baitzuen nondik pagatu. Badut euskarari nondik laguntza eskaini.
4 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. nondik ere. Itzuliko naiz neure etxera, nondik ilki izan bainaiz.

Aztergaia: nondik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: nondik(ak)o, nondik edo handik, nondik ere: hitzak hartu behar dira, nondik ere baitute beren etorkia, nondik nora, nondik norako.

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

nondik edo handik; nondik nora, nondik norako; nondik ere.

Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: nondik edo nondik. || 1- Hiztegiak paradigma osoa dakar: "non edo non", "nor edo nor", etab.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Forma berririk ez da orain erantsiko.

nondik edo handik
Nonbaitetik; nola edo hala. Euskaldun guztiok gara nondik edo handik nafar. Karisma apur bat lortu nahi lukete, nondik edo handik.

Aztergaia: nondik edo handik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

edo.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nondik sarrerari dagokion azpisarrera.

nondik ere
(Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Hitzak hartu behar dira, nondik ere baitute beren etorkia.

Aztergaia: nondik ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hitzak hartu behar dira, nondik ere baitute beren etorkia.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

ere: gald. + ere + bait-/-en.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nondik sarrerari dagokion azpisarrera.

nondik eta nola
adb. nola-ren indargarria. Baina nondik eta nola ez zekitela gertatu zen. Beti bizi izan zen, nondik eta nola Jainkoa hobeto zerbitzatuko zuen.

Aztergaia: nondik eta nola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NONDIK ETA NOLA. Cómo. Etzaudezila kurioskiago miratzen nondik eta nola heldu zaitzun. SP Phil 487. Bethi argoitan daude nontik eta nola jende gaztier auzi dien eginen. Egiat 232. Nondik eta nola ezagutuko dezu Jainkoaren ontasun eta maitagarritasun paregabea? AA III 401. Baña nondik eta nola etzekitela gertatu zan. Izt C 161. Beti bizi izan zan, nondik eta nola Jainkoa obeto serbituko zuen. Lard 30. Ez baditu Yainkoak egin, nondik eta nola hasi dire? Hb Egia 10. Nondik eta nola haziko zituen batere buruari eman gabe. Laph 243. Ta beti nondik eta nola gaitz eta miñak gureganatuko zituen ibiltzen zan. Bv AsL 53. Zeremoni modu batek nondik eta nola bere asiera izan zuen billatuaz. Arr May 175. Lagundu, bai, egiten dio [zentzuak] adimenari [...] --nondik eta nola ezagun gabe--. Or QA 138. Orra, beraz, nundik eta nola atera dezakegun kopla baten gotiko-izaera. Lek SClar 112. Nundik eta nola etorria zan. NEtx LBB 17. v. tbn. Urruz Auspoa 113, 40. Ill Testim 6. Nundik eta nola: Salav 20. Cómo es que. Nondik eta nola orain arteko Gaxuxa [...] onbera, ain zakar [...] biurtu zaigu? Etxde JJ 76. [Mendi] au nundik eta nola duten [Elduaindarrak], sekula ez det entzun. JAzpiroz 71. (Nondik eta nolako). Antzerkitto bat izan ginuen eskolen bururatzeko. Nundik eta nolakoa erraiteko ez nakike orai. Larre ArtzainE 133.

nondik eta nola 35: Argia 11 (“Nondik eta nola iritsi zinen pentsatzera aipatzen ditugun gauza guztiotan gakoa energian datzala?“), Elkar 3 (“Nondik eta nola iritsi zen Zarautza, ez nuen argitzerik izan”), Deia (“Liburuak ongi adierazten du nondik eta nola sortua den sentimendu hori”), Consumer (“Halaz ere, zein adar ebaki, nondik eta nola moztu behar den, zalantza iturri izaten da: landareak akabatu eta egiazko sarraskiak egiteko arriskua dugu, denak berdin-berdin tratatuz gero”), Berria 10 (“Informazio honen arrastorik ere ez zegoelarik frantses hedabideetan, nondik eta nola jaso izan zitekeen zilarrezko informazio hori zen galdera“), Goiena (“Erleak eta ezti erakusketa: nondik eta nola ateratzen den eztia”), Jakin 2 (“Beti izan ditugu maisu azkarrak nondik eta nola ibilli irakatsi digutenak, naizta berak, euskeraz tautik idazteke xeru gozoenean bizi izan”), Erlea (“Esate baterako, nondik eta nola hartu zituen testuak, eta zein irizpidez?”), DiarioVasco (“Hau Udalaren ideia da, non helburua «herriko kondairak, ohiturak edo tradizioa biltzeko ahalegina» den «gauden tokira nondik eta nola heldu garen, gure aurrekoen sinismenak eta imaginarioa ezagutzea garrantzitsua dela iruditzen zaigulako aurrera egiteko»”), Uztarria 4 (“Nondik eta nola gustatzen zaizu sokari heltzea?“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nondik eta nola 19: Herria (“Luzien Etxezaharreta: Nondik eta nola jina zaizu gauzen esplikatzeko talentu hori?”), Pello Zabala 2 (“Eta nondik eta nola lortuko? Enpeinu eta saio guztiak gutxi zitzaizkion...”), Urtzi Urrutikoetxea (“Pena apur bat ematen zidan, ikus bainezakeen gizon gazte, adimentsua zela, eta, gaizkilea izan arren, aurpegi erakargarria zeukala aitortu behar nuen; gustura jakingo nuen berari buruzko kontu gehiago, nondik eta nola eta iraganeko zein gaiztakeriarengatik bidali zuten espetxera, baina oraingoz gauza bakarra jakinarazi zigun, gure eginbeharrekoez Herr Oberscharführer-ek emandako aginduen berri emango zigula”), Javi Cillero (“Askotan galdetu didazue nondik eta nola bildu dudan hainbeste zeresan eman eta emango duen olerki sorta hau”), Koldo Izagirre (“Eta ez galdetu nondik eta nola!”), Txiliku (“Isilik ezin egon eta, neuk ere ez dakit nondik eta nola sortutako burutazio txolin eta bat-batekoari bideak zabalduz, esan diot”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Galdetzaile lexikalizatua da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nondik sarreran.

nondik eta nora
1 adb. Nola?, zer modutan? Ik. nondik nora 2. Nondik eta nora ez dakiela, handien edo handinahien usainaz jabeturiko gogoa ez zaio, bada, sortu?
2 adb. adkor. Nola?, zer dela eta? Adalbaldori, nondik eta nora ez zekiela, bihotza iluntzen hasi zitzaion.
3 adb. adkor. Non? Nondik eta nora dituzu umeak, andretxo gaztea?

Aztergaia: nondik eta nora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NONDIK ETA NORA a) Cómo, por qué medios. Beti ebillen bera nondik eta nora ni irabaziko ninduan. Añ EL2 64. Nundik ta nora ez dakiala / joten dan legetxe kaira. AB AmaE 47. Nundik eta nora samurragotu? Zein era ta jokabidez bigundu? Erkiag Arran 154. Nundik eta nora ez dakiala, aundien edo aundinaien usaiñaz jabeturiko gogoa ez yaka, ba, sortu? Erkiag BatB 138. b) Por qué motivo. Esan egizu zeure gloria / zelan jarri dan gautua, / nondik ta nora gaur zu zagozan / orrenbestean galdua. AB AmaE 74. Adalbaldori, nondik eta nora ezekiala, biotza illunduten asi iakon. Ag AL 163. Zer jazoten da?... / Irintzi orrek nundik eta nora urten dau? Enb 39. Mundua zergatik? edo nondik eta nora? Vill Jaink 32. c) +NONDIK ETA NORAT. Por dónde. Otuak baekian nundik eta nora etorren autua. SM Zirik 13. Nundik eta nora dezuz [umeak], / andratxo gaztea? Balad 127. Huna non zagon lehenik herriari buruz Eliza, behatuz nundik eta norat zoan gure herria. Larre ArtzainE 269. De dónde a dónde. Juan da galdetu zetsan nundik eta nora ebillen. Etxba Ibilt 463.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nondik eta nora 9: Herria 2 (“EUSKAL ROCK'n ROLLa: nondik eta nora”), Imanol Unzurrunzaga 2 (“Nondik eta nora sartu ziren hauek nire oroimenean?”), Aingeru Epaltza 2 (“Nondik eta nora nire emaztearekikoen berri? - edo Urtxipiaren heriotza”), Ana Urkiza (“Ez dugu diskurtso sakonen beharrik, haizea nola, nondik eta nora doakigun sentitzeko”), Koldo Biguri (“Nondik eta nora erretzen dira aranondoak?”), Hasier Etxeberria (“Ez, ez nabil purrustadaka, badakit nondik eta nora jo gaurko gutun honetan”); nondik eta norat 1, Janbattitt Dirassar (“Magaliren aitamek nondik eta norat erran zioten alaba non zen bizi, alaba horrekin solastatu gabe, jakin gabe Magalik berak nola hartuko zuen hori”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Galdetzaile lexikalizatua da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nondik sarreran.

nondik ez
interj. Bai horixe, nola ez. Engoitik gosetuak zarete; nondik ez, pentsa, halako lana eginik! Ez nintzen zuzen ari nonbait, baina niretzat hura euskara zen; nondik ez?

Aztergaia: nondik ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NONDIK EZ (B ap. Gte Erd 178). Cómo no, por supuesto. --Erran! Badakin, dudarik gabe, Erregeren alaba nola arras eri den? --Nondik ez? Barb Leg 135. Engoitik gosetuak zirezte. Nundik ez, pentsa, halako lan aldea eginik! Etchebarne 45s. Ene etxekoeri eta, nundik ez, ene semenarioko arduraduneri! Larre ArtzainE 208.

nondik ez , Deia (“Ez nintzen zuzen ari nonbait, baina niretzat hura euskara zen; nondik ez?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nondik ez : Herria 8 (“Egin diogu bisita bat irail hontan Frantseseneari, galde batzuekin, nondik ez, Cecile Crouspeyre andere buruzagiari”), Marzel Etxehandi (“Zinez hunkia nintzen, nondik ez Bihotz-altxagarri azkar horren beldur nintzen puxka bat, biziki ahuldua bainintzen”), Michel Oronoz (“Bizi doi bat nahasia zeramatela, denek bazekiten, nondik ez, Ginette Delpany ederrenetan ederrena baitzen eta Baionatik, Parisetik berdin, jiten baitzizaizkion miresle anitz, dela enpresa, politika, arte, kirol munduko gizonak, zer nahi gisaz ez nornahi”), Anjel Lertxundi (“Begiak ixten ditinat nik, nondik ez!, zabalik edukita ere berdin-berdin urkatuko zitiztenan-eta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa nondik sarreran.

nondik nora
1 Zer tokitatik zer tokitara? Ez zaio inori larregi kostako nondik nora dabilen ikustea. || Nondik nora, Kasilda?
2 Nola? Nondik nora ekin zenion euskarari? Nondik nora ote darabil horrek hainbeste diru?

Aztergaia: nondik nora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nondik sarrerari dagokion azpisarrera.

nondik norako
1 adj. Zer eratakoa? Jakinarazi zion aurrerako bere bizitza nondik norakoa izango zen. Nondik norakoa da premia horren neurri arrazoizkoa?
2 iz. Zerbaiten inguruko azalpena, zerbaiten ezaugarri orokorrak. Premiazkoa da gogoan edukitzea orduko indarren nondik norakoa: ordukoak eta oraingoak ez dira bat. Arazoaren nondik norakoak. || Jainkorik gabe gizonak ez du nondik norakorik.

Aztergaia: nondik norako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nondik sarrerari dagokion azpisarrera.

nondik-bait
adb. g. er. Nonbaitetik. Nondik-bait dabilen bitartean.
Loturak

Aztergaia: nondik-bait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

nonbaitetik.

nondik-nahi
adb. Edozein tokitatik. Ik. non-nahitik. Han badira arrantzaleak, nondik-nahi arraina gurdika dakartenak. Nondik-nahi zetorrela, berdin zen.
Azpisarrerak

Aztergaia: nondik-nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. non-nahitik, nonahitik / AS: nondik-nahiko.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ik. EArauak 10.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

non-nahitik, nonahitik.

Adizlagunetikoak

nondik-nahiko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-nahi + -tik.

nondik-nahiko
adj. Edozein tokitakoa. Hitzak, bai, nondik-nahikoak dira. Nondik-nahikoa den, euskarazkoa da, euskaldunek erabili eta erabiltzen badute.

Aztergaia: nondik-nahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nondik-nahi sarrerari dagokion azpisarrera.

nondik(ak)o
adj. Zer tokitatikoa? Joanen bataioa nondikakoa zen, zerutikoa ala gizonengandikoa? || Ni ezagutzen nauzue eta nondikakoa naizen ere badakizue.
Loturak
nongo
1 adj. Zer tokitakoa? (Galdetzailea). Nongo seme da? Nongo alkatea zegoen mahaiburu? Nongoa zara? Haren hizkera nongoa ote?
2 (Zehar-galderetan). Nongoa nintzen galdetu zidan. Ez dakit nongo eskuizkribuak.

Aztergaia: nongo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko gald.ekin.

nongonahiko
adj. Ipar. Non-nahikoa. Urre, zilar eta nongonahiko harri aberatsenez estalia.

Aztergaia: nongonahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

non-nahikoa.

nongotar
adj. Nongoa?, non jaioa?, nongo semea? (Galdetzailea). Ik. nondar. Nongotarra zara? || Nongoa edo nongotarra nintzen jakin nahi zuen.

Aztergaia: nongotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nungotar 2: BBarand (“Jun nintzaion beregana, galdezka, ia nungotarra zan”), Y. Oñatibia (“ayen itz edo aurpegi egituraz nungotarrak diran igarri nayez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nongotar (Vill Eliza: "Zu nongotarra zara?, galdetu zion Pilatok Kristori"; Vill Jesuk: "Partizio au egiterakoan, gauza bat bakarrik artu oi da kontuan: dokumentuak nongotarrak diren").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak. -ko-tar.

nongotasun
1 iz. Zerbait edo norbait nongoa den. Zer esan urruti horietan nongotasunaz galdetzen digutenean?
2 iz. (Atzizkiez mintzatuz). Nongotasunaren marka, -n, ez da axalean ikusten.

Aztergaia: nongotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
nongura
adb. bizk. Nonahi. Horrelako mutilak ez dira, horma-belarra legez, nongura eta lekuan-lekuan ikusten.

Aztergaia: nongura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-12-18): onartu egin da Bizk. oharrarekin.

nonius
iz. mat. Neurketa zehatzagoak egiteko erabiltzen den erregela, beste erregela baten gainean jartzen dena.

Aztergaia: nonius

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

nonnahi
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, nonnahi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. nonahi; non-nahi].

Aztergaia: nonnahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-01-24 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

nonnahi* e. nonahi, non-nahi.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. nonahi nahiz non-nahi.

nontsu
adb. Gutxi gorabehera non? (Galdetzailea). Nontsu ote daude izar horiek? || Ba omen zekien nontsu egoten ziren mugazainak.

Aztergaia: nontsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu gald.ekin.

nonzerberri
adj./adb. bizk. lgart. Jakin-nahia, ikusnahia; esamesaka edo txutxu-mutxuka ibiltzea atsegin duena. Ik. autubatzaile; kuxkuxero.

Aztergaia: nonzerberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

non zer berri 1: Zait Plat ("Non zer berri ari zan"); OEH argitaratuan gainera: A EY ("An batera ta bestera ebilzan nun-ze-barri batzuk ikusguraz urreratu ekioezan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nontzeberri : HiruMila, Casve EF; nonzeberri : ElhHizt, PMuj DVC; nun-ze-barri : DRA, PMuj DVC (B.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

nontzebarri Bizk. Herr. // EBBak soildua.

Zerrenda osagarriak

BizBerba: "nontzebarri: correveidile, curioso".

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Mailak

Herr.

Kategoria

adlag. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hitz hau, oker ez banago, bizkaierazkoa da, barri atalak argi salatzen duen moduan. Baina jatorrizko forma nonzebarri da, bizkaierazko fonetikan ez baita joantzan modukorik egiten. Beraz, edo nontzeberri asmatu behar da edo dagoenari eutsi etanonzebarri onartu behar da" (1996-07-30)

 - [E301]: "nonzerberri grafia nire ustez (...) hobea [da]" (1996-06-13)

 - [K201]: "non zer berri egokiago iruditzen zait "nontzebarri" baino Hiztegi Batuan hartzeko". (2008-07-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2016-02-26): lehendik araututako nontzebarri forma nonzerberri gisa jasotzea erabaki da, "bidesaria" ordainaraziz.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper