19 emaitza luze bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

luze
1 adj. Buru batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; luzera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena. Anton. labur. Kale luzea. Soineko luzeak. Haga luze batetik dilindan. Hitz andana luzea. Bide luzea egin duelako. Gizon sudur-luzea. Eskutitz luzea. Hik mingaina luzea, baina diru gutxi. Zerrenda luzeegia. Luze samarra (Ik. luzexko).
2 adj. (Luzera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta luzera-neurri baten eskuinean). Ehun metro luze eta hogeita hamar metro zabal den eremu bat. Hamabi kana luze, gerria hamar lodi. || Bost milimetro luzeko ileak.
3 adj. Pertsonez edo behetik gora hedatzen diren gauzez mintzatuz, garaia, altua. Gizon luzea eta lerdena zen. Pago luze, lodi eta mardoa. Fabriketako tximinia luze horietako bat.
4 adj. Hasieratik bukaera arte iraupen handia duena. Barau luzeak. Ez du salaketa luzeetan aritu beharrik izan. Aipagarriak dira egilearen kemena eta arnasa luzea. Epe luzeagoa behar duela. Lan gaitz eta luzea. Horrela bizi izan ziren denbora luzean (Ik. luzaro; luzaz). Ez du denbora luzean iraungo.
5 adj. (Denbora-bitarte edo distantzia jakin baten luzetasuna azpimarratzeko). Espetxean egon nintzen sei urte luzez. Hamarkada luzeetan zehar hedatu zen gerra. 1373an Aiarako forua idatzi zen eta mende luze batean zehar indarrean izan zen. Sei ordu luzeren ondoren. Arratsaldean ere lana egin beharko zuten kilometro luzeetako soroan. Babesik gabeko kilometro luzeak.
6 (Adizlagun gisa). Ik. luzaro; luzaz. Luze iraun zuen setioak. Luze bezain zabal, bidearen gainean etzaten da, begiak hetsirik, alegia hila. Lanean hasitakoan luze joaten da astea. Egunero etxeraino joatea oso luze egiten zitzaion.
7 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Ik. luzetasun; luzera. Barka, mesedez, aipamenaren luzea. Bidearen luzeak akituta.
8 iz. Aurrez aurre jartzen diren bi talderen artean jokatzen den pilota-jokoa. Ik. laxo 2. Luzean jokatu. Luzeko jokoa.
9 iz. Uretako kiroletan, joan-etorriko ibilbide bat banatzen den zati zuzenetako bakoitza. Azken luzeko lehen metroetan aldea pixka bat handitu zuen. Traineru bizkaitarrak azken luze ikusgarria egin du. Gura beste luze egin ditzake igerilekuan.

Esaera zaharrak

Aharrausi luzea, loa edo gosea. Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Behiaren erroa jetziago, luzeago. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Lagunaren behiak erroa luze. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan.

Aztergaia: luze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

luze, luza-.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: luze-labur iz., luze-zabal iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: luzean, luze iritzi, luzetara .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

luze-labur, luze-zabal.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  luze-zabal 1- Adibidea ere eman: "luze-zabalean handiagoa duzu mahai hau, hura baino". || 1- Erabilera-kontestuak argitu egiten du adibideak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, eta H1.1 lantaldeak osatuko ditu adibideak eta bestelakoak.

luze iritzi
ad.-lok. Luzea edo luzeegia iruditu. Ik. luzetsi. Nik ez nion luze iritzi, zutik egon arren.

Aztergaia: luze iritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

iritzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

luze sarrerari dagokion azpisarrera.

luze-labur
iz. Luzera, neurria. Bertso lerroak ez dira berdinak luze-laburrean. Ez naiz hemen abiatuko bide horren luze-laburra neurtzen. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. || Latin silaben luze-laburra.

Aztergaia: luze-labur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz.

luze-luze
1 adj. luze adjektiboaren indargarria. Mahai luze-luze bat.
2 adb. luze-ren indargarria. Luze-luze etzanda.
Loturak

Aztergaia: luze-luze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

luze-luze 16: Jabier Agirre, Onintza Irureta, Mikel Asurmendi, Ibai Maruri, Unia Zubeldia 3, Igor Susaeta 2, Joan Canela, Leire Ventas, Joseba Martin, Edorta Agirre, Berria, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: luze(-)luze 190: Herria 8, Berria 15, Karlos Zabala 13, Ibon Uribarri 8, Koro Navarro 13, Eneko Bidegain 7, Iñaki Mendiguren 13, Lopez de Arana 5, Pello Lizarralde 7, Mirentxu Larrañaga 4, Josu Zabaleta 7, Sonia Gonzalez 3, Txillardegi 2, Migel Angel Mintegi 2, Fernando Rey 4, Felipe Juaristi 2, Harkaitz Cano 2, Iñaki Segurola 2, Urtzi Urrutikoetxea 2, Antton Olano 2, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Patxi Zubizarreta 3, Juan Garzia 3, Daniel Landart 2, Patxi Ezkiaga 2, Aitor Arana 2, Xipri Arbelbide 2, Jose Morales 4, Joxan Elosegi 2, Marzel Etxehandi, Agustin Otsoa, Xabier Olarra, Ramuntxo Etxeberri, Hasier Etxeberria, Matias Mujika 2, Edorta Agirre, Alberto Ladron Arana 2, Anjel Lertxundi, Anton Garikano, Julen Gabiria, Jon Alonso, Eider Rodriguez, Aingeru Epaltza, Pako Aristi 2, Aurelia Arkotxa, Oskar Arana, Josu Landa, Xabier Olarra 2, Joseba Sarrionandia, Jean Baptiste Etxarren, Jon Arretxe, Xabier Montoia, Ander Irizar, Gotzon Garate, Fernando Morillo, Joxerra Garzia, Parres Aintziart, etab.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EArauak 25 (II.2.a): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] (hitzaldi) luze-luzea, (egun) argi-argia".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea da aztergaikoa; luze-luze etzan, erori, jausi bezalakoetan ageri dena, berriz, luze adizlagunari dagokion sailean jasotzekoa da, adibide gisa, sail hori lantzean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa onartzekoa da luze sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

luze-luze etzanda.

luze-zabal
iz. Luzera eta zabalera. Ik. azalera; eremu 3. Hor zehar, galaxiaren luze-zabal osoan. Neurri bertsukoak gara luze-zabalean.

Aztergaia: luze-zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Araua: Z3:EArau107

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

luze sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

zabal sarrerari dagokion azpisarrera.

luzean
adb. Luzeran. Metro eta erdi zabalean, bi luzean eta beste bi goitik behera.
Loturak

Aztergaia: luzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

luze sarrerari dagokion azpisarrera.

luzeka
1 adb. Luzetara. Gorputzak luzeka etzanik jartzen zituzten.
2 adb. Aipatzen dena luzatuz edo luzatzen. Eskean hasteko lotsa zen, ez zen gauza esku luzeka hasteko. Patxadazko ibileran ala zango luzeka.
Azpisarrerak

Aztergaia: luzeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 2000-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

luzekako.

Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

luzeraren arabera.

luzekako
adj. Luzetarakoa. Zeharkako eta luzekako adreilu ilara txandakatuak.
Loturak

Aztergaia: luzekako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

luzeka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

luzeki
adb. Ipar. Luzaro, luzaz. Luzeki mintzatu naiz horretaz.

Aztergaia: luzeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'luzaro, luzaz'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. luzaro, luzaz.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e-.

luzera
iz. Luzetasunaren neurria; lehen dimentsioaren neurria. Zuhaitzaren luzera nola neurtu, gainera igo gabe. Bost metro luzeran izango zituen.

Aztergaia: luzera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa gehituz: luzera-jauzia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-era (cf. garaiera, zabalera; eta altuera).

luzera jauzi, luzera-jauzi
iz. Atletismo proba, abiada hartu eta marra batetik aurrera ahalik eta jauzirik luzeena egitean datzana. Luzera-jauziko munduko marka ontzen saiatu zen.

Aztergaia: luzera-jauzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "luzera-jauzia = salto de longitud / MilaHitz: "luzera-jauzia".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jauzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, luzera sarreran.

luzerna
iz. Alpapa. Luzerna, idortua denean da hoberenik.

Aztergaia: luzerna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Medicago sativa. Sin. alpapa.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

alpapa.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Medicago sativa subsp. sativa.

luzetara
adb. Luzeraren norabidean, luzeraren arabera. Ik. luzeka. Luzetara handiagoa da zabaletara baino. Pilotalekuan, mutikoek, luzetara jokatu beharrean, zabaletara jokatzen zuten.
Loturak

Aztergaia: luzetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

luzetara G 1, 'luzarora' (NEtx LBB: "Irabaziak pozten zituan, baiña luzetara aspertzen asi ziran biziera arekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira guztiak: luzeetara 1 (J. Apalategi: "Luzeetara zabalera baino haundiagoa da"); luzetara (hazi, zabaldu, etab.) 4: M.P. Ormaetxea ("Landare batzu gorantz eta luzetara hazten dira, urkia esaterako, eta beste batzu, ordea, alboetarantz eta zabaletara, nenufareen moduan"); J.M. Txurruka ("Zati bakoitza luzetara zabaldu ondoren, RINGER delako soluzio esterilizatuzko 10 cm3-tako bolumenez betetako saio-hodi batzutan sartzen dira, zati bakoitza hodi batetan"); J.M. Urkia ("Areto askeak ziren, holtzik gabekoak, alboetan luzetara sei leiho, eta frentean hiru, eta hauen aurrez aurre, sarrera atea"); T. Arregi ("Leku horretara, txirrika baten bidez jaso daitezke ormirudiak, hauk luzetara bi listoirekin gogortu eta gero"); luzetaraka (desplazatu, ildotu) 2: I. Azkune ("Torlojo amaigabea eta pieza abiadura egokiz biratzen baldin baditugu (torlojoaren espirak eta gurpilaren hortz-kopurua kontutan izanik), gurpilaren hortzak luzetaraka desplazatuko dira, kremailerak gurpilarekin engranatuko balu bezalaxe"); I. Aizpuru ("Leka giltzatua, ebakiduran biribildua, luzetaraka ildotua edo angelutsua"); luzetarako 1: M.A. Unanua ("Heste-barrunbearen barnealderuntz luzetarako tolestura bat luzatzen da, tiflosolea alegia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

luzetara : HiztEn, Euskalterm 5 (hauetan l. iragan, l. trenkatu, l. joan); luzetaraka : DFrec 1; luzetarako : AB38 5, HiztEn, Euskalterm 37. Ez ditugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EraikHizt: luzetarako armadura (Ik. luzekako armadura).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

luzetara : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE, DRA, PMuj DVC; luzetarako : ElhHizt, HiruMila. Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

luze sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

luzetarako
adj. Luzeraren norabidean dagoena. Ik. luzekako. Bide marrak honelakoak izan daitezke: luzetarako marra zuriak edo zeharkako marra zuriak.
Loturak

Aztergaia: luzetarako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, maileguen kaltetan

cf. oh. s.u. longitudinal.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

luze sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

luzetasun
iz. Luzea denaren nolakotasuna; luzera. Haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna. Leku handia zen, 63 metro luzetasunean. Bakartasun tokian, denboraren luzetasuna da menderatu behar.

Aztergaia: luzetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
luzetsi, luzets, luzesten
dio ad. Luzea edo luzeegia iruditu. (nor osagarririk gabe). Ik. luze iritzi. Luzetsi dio hitzaldiari. Etxera dei ezazu, aita gure ibilerari luzetsita egon ez dadin.

Aztergaia: luzetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

luzetsi, luzets, luzesten. dio ad.: luzetsi dio hitzaldiari.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

luzetsi, luzets, luzesten.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etsi.

luzetxo
1 adj. adkor. Luzea. Denbora luzetxoa igaro zuela hitz egiten.
2 (Adizlagun gisa). Luzetxo doa kontu hau.

Aztergaia: luzetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

luzexka
1 adj. Luzanga. Bere sudur luzexka harekin. Aurpegi zakarra eta gorputz ihar luzexka. Hosto luzexkak ditu, txortenik gabeak.
2 adj. adkor. Luzea. Ik. luzexko; luzetxo. Erroman bolada luzexka batez bizi ondoren.

Aztergaia: luzexka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:022 2003-07-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh67 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

luze(i)xka , (eta luzaxka, luzeska) 6: Arch Fab ("Edireiten diozu buztana llaburxka, / beharriak, aldiz, luzeixka"), Ldi IL ("Luzexka sudurra, goi-beez beintzat, musuaren arabera"), Mde Pr ("Xehetasun luzeska horiek ez dira alferretan"), Etxde JJ ("Ertzekiak fiñak, okotz luzexka, sudurra onen giñoan, begi beltz ederrak"), Txill Let ("Goibel zerua, ta urdin moreak onetan nabarmentzen diran odei luzaxkak"), Ibiñ Virgil ("Oliondo guritik ere eztira ale berdiñak iaiotzen, borobillak, luzexkak eta tolare-ale garratzak baizik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

luzexka (eta -ska) 22: L. Dorronsoro ("Itxas-suge bildurgarria ere, an aterako zaizu zalapartan, arkaitzuloren batetik, bere soiñ luzeska astinduaz"), Kirolak 1975 ("Belar luzeska artean erori zen"), Elexp ("Euskal historiaz iaz Joseba Agirreazkuenagak egindako sail luzeska agertu zen euskaraz"), NekazArkit ("Orube angeluzuzen luzeska bat"), P. Añorga ("Hosto altu luzeska batzuk"), J.A. Berriotxoa 6 (adib.: "Orubeen eraketa estu eta luzeska"), J.M. Iturralde 2 (adib.: "Bibote mehe, fin luzeska"), Zipristin/7 2 (adib.: "Hazi handi, luzeska eta txapal bat"), P. Aristi ("Nik aurpegi luzeska daukat"), J. Muñoz ("Ile bakan batzuk, kixkur eta luzexkak"), N. Etxeberria ("Sudur luzexka"), I. Galarraga ("Aintzinako sokategiaren egitura luzexka"), H. Knörr ("Donostia izenari buruzko nota luzexka"), Touring ("Oso gogoan daukat Fernando Aznarrek eta Roberto Otaegik zeukaten gorpuzkera: luzexkak ziren biak, indargabeak ziruditen"), I. Irazabalbeitia ("Ormako leiho estu luzexkak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

luzeska 2 (ZArg, Deia) eta luzexka 1 (ZArg): DFrec // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

luzaxka : EuskHizt (ik. luzexko), DRA, PMuj DVC; luzazka : DRA, PMuj DVC; luzeska : DRA, PMuj DVC; luzexka : HiruMila, Casve EF (lüzexka), HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; luzezka : DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

luzexka 5: Jakoba Errekondo, Mikel Garcia, Izibene Oñederra, Haizea Barcenilla, Iñigo Astiz.// luzexka 64.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: luzexka 68: Berria 5, Aingeru Epaltza 7, Pello Zabala 4, Iñaki Iñurrieta 3, Jon Arretxe 3, Iñaki Mendiguren 6, Fernando Rey 4, Alberto Ladron Arana 2, Anjel Lertxundi 5, Pello Lizarralde 2, Harkaitz Cano 2, Koro Navarro 2, Txillardegi 2, Joxan Elosegi 2, Gotzon Garate 3, Urtzi Urrutikoetxea, Jon Alonso 2, Hasier Etxeberria, Asisko Frantzizko, Joxemari Iturralde, Andres Urrutia, Pello Salaburu, Patxi Zubizarreta, Koldo Izagirre 2, Felipe Juaristi, Xanti Iruretagoiena, Joxerra Garzia, Joxemari Urteaga, Xabier Olarra.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-xka osaerako librea (eta cf. luzetxo eta luzexko arautuak).

Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago premiarik, oraingoz aski dira luzexko, luzetxo arautuak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da, luzexko forma arautua baino dezente gehiago, eta jasotzekoa, luzexko eta luzetxo formekin batera.

luzexko
adj. adkor. Luzetxoa. Eztabaida luzexkoa izan genuen.

Aztergaia: luzexko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

luza- 4 (2 + 2 + 0) / luze- 44 (29 + 11 + 4); -ska 14 (1 + 11 + 2) / -xka 7 (5 + 1 + 1); -sko 11 (11 + 0 + 0) / -xko 16 (14 + 1 + 1).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

luzaxka 1 (Txill); luzaxko 1 (Mde); luzesko 11, L (Lç, Gy, JE); luzexko 13 (G 3: Ldi, Or, Zait; IE 4: Ch, Gy, Zub; EB 6: MEIG); luzexka 3, G (Ldi, Etxde, Ibiñ); luzeixka 1 (Arch Fab); luzeska 1 (Mde Pr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

luzaxka 1, EB (P. Ezkiaga); luzaxko 1, IE (A. Luberriaga); luzeska 11 (G 1: L. Dorronsoro; EB-EgAs 10: Kirolak eta ikuskariak; P. Iztueta; I. A. Berriotxoa; J. Iturralde; P. Añorga eta J. M. Elexpuru).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

luzeska: DFrec (2); luzexka: DFrec (1); luzexko: LurE.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xko.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper