laxo
1 adj. Lasaia, artarik gabea. Ik. zabar. Nehon ere ez dakusat hain laxo den artzainik, otsoa kentzen ez duenik bere ardietarik. Bizitza laxo bat daramatenen heriotza gaiztoa. Hainbat kristau laxo, Jaunaren loriaz hain axola gutxi dutenak. Esku laxoak eta alferrak. || (Adizlagun gisa). Egizu loa laxo. 2 iz. Eskularruz, aurrez aurre jartzen diren bi talderen artean, jokatzen den pilota-jokoa. Laxoa arras galdu da gure eskualde honetan. Laxoko edo luzeko jokoak errebotekoaren lege bertsuak ditu.