16 emaitza itzuli bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

itzuli1, itzul, itzultzen
1 da ad. Atera den edo lehenago zegoen tokira berriro joan. Bere etxera itzuli nahi du. Landatik itzuli zenean. Bide txarretik sartu gara eta ezin orain bestetara itzul, azken bururaino hel gaitezen arte. Gibelerat itzuli. Bere hiru ikasleetara itzuli zen eta lo aurkitu zituen. || Egiazko federa itzul daitezen. Soldadutzatik itzuli berria zela.
2 da ad. Norbaitek edo zerbaitek lehenago zuen egoera edo itxura berriro hartu. Errautsa haiz eta errautsera haiz itzuliko.
3 da ad. Norbaitek bere burua beste norabide batera zuzendu. Ez dakit zer esan, ez dakit nora itzul. Bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa. || Itzultzen dira beste aldera. Gero itzuliko da eskuineko alderantz, begiratuko die gozoro, eta esango die: (...).
4 da ad. Birak egin. Atea bere erroetan bezala itzultzen da nagia bere ohean.
5 da ad. Bihurtu, bildu. Hamar agindu horiek bitara itzul daitezke.
6 du ad. Zerbait beste norabide batera zuzendu. Beste inora begiak itzuli gabe. Beude gaiztoak diren bezalakorik, ez haietara bururik itzul, ez haiei beha, ez haietaz konturik egin. Ez ezazu itzul enegandik zeure begitartea. Zeure haserre guztia itzul ezazu zeure grina nagusien kontra.
7 du ad. Beste egoera batera eraman; beste itxura bat eman. Gaiztotik onera itzul baitezakezu. Ura ardotara itzuli zuen.
8 du ad. Zegoen tokira berriro eraman; lehenago zegoen egoerara edo zuen itxurara berriro eraman. Lur honetara itzuliko zaitut gero. Itzul ezak heure ezpata bere lekura. || Elas, itzul ahal baneza iragan den denbora.
9 du ad. Norbaiti hartu edo kendu zaiona berriro eman. Ebatsi duena itzuli arte ez zaio bekatua barkatzen. Senarrari bere emaztea itzul iezaiozu, bada. Benjamin iguzu, eta nik itzuliko dizut. || Esker mila; Jainko onak itzul diezazula. Eguzkia Zuk itzultzen diguzu goizetan.
10 du ad. Hizkuntza batean esan edo idatzi dena beste hizkuntza batean esan edo idatzi. Oihenarten neurtitzak frantsesera itzuli zituena. Gaztelaniatik itzulia. Zatitxo batek badirudi ez dagoela ongi itzulia. Hitzez hitz itzuli.
11 du ad. Irauli. Ongarria itzuli.
12 du ad. Beste aldera eraman. Orrialdea itzuli.
itzuli2
1 iz. Zerbaiten inguruan, edo zenbait lekutatik igaroz, abiapuntura bihurtu arte dagoen ibilbidea edo egiten den higidura. Ik. bira1. Hiriaren itzuli guztia eginarazi zion. Frantziako Itzulia. Berrogeita bost itzuli minutuan.
2 iz. Toki batetik beste batera, zuzenenaz bestelako ibilbide bati jarraituz egiten den higidura. Ik. itzulinguru. Venezuelatik Perura urez joan nahi bazenuen, itzuli gaitza egin behar zenuen.
3 iz. Itzultzea. Joan-itzulia egin. Handik itzulian, ahal zuen bidez, etorria da horra.
4 iz. Txirrindularitzan eta kidekoetan, lurralde batean zehar egiten den etapakako norgehiagoka. Mallorcako Itzuliko bigarren etapa irabazi du esprintean. Petacchik 24 garaipen lortu zituen iaz, horietatik 15, itzuli handietako etapak.
5 iz. Hainbat epetan gauzatzen den prozesu baten zatia. Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Bertsolari txapelketako bigarren itzuliko bi saio jokatu dira iragan asteburuan.
6 iz. Ibilaldi edo ostera laburra. Joan zen pentzeetan itzuli bat egitera. Zuhaizti itzaltsuan itzuli bat eginez.
7 iz. Esapidea, esamoldea. Berrogeita hamar mintzaira, bere itzuli bereziekin.
itzuli-mitzuli
iz. Batez ere pl. Itzulinguruak. Itzuli-mitzulirik gabe galdegiten.
Azpisarrerak

Aztergaia: itzuli-mitzuli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
itzuli-mitzulika
adb. Itzulinguruka, itzulinguruak eginez. Bidea, itzuli-mitzulika, mendixka mazeletan gaindi doa.

Aztergaia: itzuli-mitzulika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ITZULI-MITZULIKA a) Girando; dando vueltas y más vueltas. Bera baitugu eleberri ontako ardatz eta bere inguruan dabilzkigu itzuli-mitzulika gañerantzeko notiñak. Etxde JJ 238. Bidea, itzuli mitzulika, mendixka mazeletan gaindi doa. Herr 1-5-1958, 4. Bere bideari beti jarraika, ez esker eta eskuin ibilki, edo itzuli-mitzulika, bainan xuxen-xuxena. Egunaria 18-11-1970 (ap. DRA). Hor dabil ibili jende tartean itzuli-mitzulika. Lasa Poem 83. b) "Périphaser, itzul-mintzulika mintzatu" T-L

itzuli(-)mitzulika 7: Berria 2 (“Itzuli mitzulika badoaz arbolaren gorputz gotorrean zain lodiak”), Argia 5 (“Maite dut mahaiaren gainean ezarriz, itzuli-mitzulika sailez sail bidaiatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

itzuli-mitzulika 9: Berria (“Goizean, Rafa eta Egiptorekiko mugaren artean kokatua den errefuxiatu bizigunearen bost auzunetan sartuta ziren Tsahalen soldadu eta tankeak, Apache helikopteroek itzuli-mitzulika zihardutelarik airean”), Elena Touyarou 3 (“Gazteari, berriki jakin zuen xehetasuna itzuli-mitzulika zebilkion gogoan”), Ramuntxo Etxeberri 2 (“Itzuli-mitzulikatzen ziren bere begi hetsien aitzinean... Aireportuarekin hasteko!”), Aingeru Epaltza (“Itzuli-mitzulika harat-honat ibilita ere, ezin oroitu non utzi nuen madarikatua”), Lopez de Arana (“Aulkiak hegaz egiteari ekin zion eta, haren buruaren inguruan itzuli-mitzulika hasita, leihoaren kontra talka egin zuen”), Gotzon Garate (“Mutila, besarkatu nahian neskatxari darraikio eta biok zuhaitzaren inguruan itzuli-mitzulika ibiliko dira, etengabeko kantuan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa itzuli-mitzuli sarreran.

itzulian
1 adb. Inguruan. Igandean, Herri Urrats Senpereko aintziraren itzulian. Herriko hautetsiak elkarretaratu dira abuztuaren 31n Roger Gamoy auzapezaren itzulian. || (Denborazko testuinguruetan). Elkarretaratzea eguerdi itzulian, herriko plazan.
2 adb. Itzultzean. Ik. bueltan 2. Meskitatik itzulian, emazteak burumakur ikusi zuen senarra.
3 (itzulian etorri,itzulian joan eta kideko esapideetan, 'lehen zegoen tokira itzuli' adierazteko). Jakatik itzulian zetorrela.
Loturak

Aztergaia: itzulian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

itzuli 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

itzulietara
adb. Arropez eta kidekoez mintzatuz, alderantziz. Jaka itzulietara jantzita.
Loturak

Aztergaia: itzulietara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -etara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

itzuli 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jaka itzulietara jantzita.

itzulika
1 adb. Hara-hona itzuliz. Begiak bazter guztietara itzulika darabiltzatela.
2 adb. Itzuliak eginez, itzuliak egiten. Hasten da bat eztulka, bestea kadiran itzulika. || Bekatutik aitortzara, aitortzatik bekatura itzulika dabiltza.
3 iz. Itzulingurua. Berehala esan dezadan, gehiagoko itzulikarik eta ele alferrik gabe. || Zertara gure etxearen inguruan itzulika horiek? Mundua bere itzulikatik gelditzen balitz noizbait.

Aztergaia: itzulika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
itzulikarazi, itzulikaraz, itzulikarazten
du ad. Itzulikatzera behartu. Nahi duen aldera itzulikarazten du emazteak.

Aztergaia: itzulikarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

itzulikaraz, itzulikarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

itzulikatu, itzulika/itzulikatu, itzulikatzen
1 da/du ad. Irauli, biratu, azpikoz gora jarri. Etxe guztia itzulikatu zuen, eraztuna aurkitzeko.
2 da/du ad. Itzuliak egin. Lurra bezala itzulikatzen dira izarrak.
3 da/du ad. Bihurdikatu, kiribildu. Arbolaren adarretan itzulikatuak daude suge lodi eta luze batzuk.
4 da ad. Moldatu. Aski ongi itzulikatzen naiz nire egitekoetan.
5 du ad. Bildu. Oihal batean itzulikatu.

Aztergaia: itzulikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

itzulikatu, itzulika(tu), itzulikatzen. da/du ad. 'irauli, biratu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

itzulikatu, itzulika(tu), itzulikatzen.

itzulikatze
iz. itzulikatu aditzari dagokion ekintza. Bolaren itzulikatze eroa.

Aztergaia: itzulikatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-03-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

itzulinguru
1 iz. Bide zuzenetik urruntzen den bidea. Ibaia zenbait itzulinguru egin ondoren itsasoratzen da. Joan-etorriak eta itzulinguruak. Zenbat gogoeta eta itzulinguru egin zuen hura erdiesteko.
2 iz. Batez ere pl. Zerbait egiteko edo saihesteko zeharkako era edo bidea. Ik. kako-mako. Itzulinguru eta zehar-esanik gabe.
3 iz. Zerbaiten inguruan egiten den itzulia. Ik. itzulbira. Suari hiru itzulinguru emanda.

Aztergaia: itzulinguru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
itzulinguruka
1 adb. Itzulinguruak eginez. Ez itzulinguruka eta mendiaren malda arinenetik, baizik eta zuzen-zuzenean, goialdeari lehenbailehen heltzeko asmoz.
2 adb. Itzulika. Itzulinguruka ibili ginen parkean, jira eta bira. Goian, hegazti beltz saldo bat ari da itzulinguruka. Suari itzulinguruka jarraitzen zuten, sorgindurik.
3 adb. Zeharkako bideak hartuz, argi adierazi gabe, gai nagusitik aldenduz. Zuriari zuri esaten diot, itzulinguruka ibili gabe. Batzuetan itzulinguruka ibili bada ere, ondo etorri da berriz ere arrastora, idazle zailduek egiten duten moduan.

Aztergaia: itzulinguruka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

itzulipurdi
iz. Airean, burua behera eta zangoak gora, egiten den itzulia. Ik. zilipurdi. Eskuak lurrean ezarri itzulipurdia egiteko. || Bizikletan ikasten nuelarik, badut itzulipurdi ederrik eginik.

Aztergaia: itzulipurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

itzulipurdika.

itzulipurdika
adb. Itzulipurdiak eginez. Ik. itzul-amilka. Maldan behera itzulipurdika.

Aztergaia: itzulipurdika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-26 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

itzulipurdikari
iz. Itzulipurdiak egiten dituen pertsona edo animalia.

Aztergaia: itzulipurdikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:021 2003-05-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

itzulipurdiak egiten dituena.

itzulipurdikatu, itzulipurdika/itzulipurdikatu, itzulipurdikatzen
1 da ad. Itzulipurdiak egin. Ahate zaharra aldi oroz itzulipurdikatzen zen.
2 du ad. Azpikoz gora jarri, gainazpikatu. Itsasoak barkuak itzulipurdikatu ditu. Fitsik erosi eta probatu gabe alde egin zuten, arropa-denda guztia itzulipurdikatu ondotik. || Horrek guztiak itzulipurdikatu egiten ditu ohorearen ideiak, moralarenak eta erlijioarenak.

Aztergaia: itzulipurdikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2000-03-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

itzulipurdika(tu), itzulipurdikatzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 da ad. 'itzulipurdiak egin'. 2 du ad. 'azpikoz gora jarri, gainazpikatu'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper