9 emaitza ipurdi bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

ipurdi
1 iz. Giza enborraren behe eta atzeko aldea, esertzean gorputzari eusten diona. Ipurdi zabala. Gizon motz ipurdi-lodi bat (Ik. ipurtandi). Kolpe bat hartu ipurdian. Ipurdian ostiko bat eman (Ik. ipurdiko). Ipurdia berotu.
2 iz. Abere eta animalia batzuetan, uzkiaren aldea. Lastoarekin badauzkazu, behiek ipurdiak garbiak edukiko dituzte.
3 iz. Ontziez eta kidekoez mintzatuz, hondoa. Lapikoaren, saskiaren ipurdia. Pertzaren ipurdia baino beltzagoa. Ontzi ipurdi-zabala.
4 iz. Aulkiez eta kidekoez mintzatuz, ipurdia jartzen den zatia. Ez genuen astirik aspertzeko: aulkien ipurdiak berritu, artoa zuritu ganbaran, belar ondua etxeratu ganaduarentzat; lanerako bazegoen aukera, baita jolaserako ere.
5 iz. Fusilaren eta antzeko su armen atzeko zatia, gehienetan zurezkoa, tiro egitean sorbaldan bermatzen dena. Ik. ipurtondo. Eskopetaren ipurdiaz jo zuen.

Aztergaia: ipurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ipurdi-has Ipar.: ipurdi-has utzi dute Txomin, gehiegizko irabazpideak salatzean, ipurdiz gora.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ipurditik atera .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ipurdi-has (erabilia da Ipar., ahozkoan: "ipurdi-has utzi dute Txomin, gehiegizko irabazbideak salatzean"), ipurdiz gora.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ipurditik atera [azpisarrerari] 1- Forma aldatu: ipurditik. 2- Definizioa ere eman: 'sustraitik'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-22): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena, ohar eta guzti, baina adiera aipatu gabe.

ipurdi zikin
iz. Karta-jokoa, pareak eratu ahala kartak baztertuz, eskuetan kartarik gabe geratzea helburu duena.

Aztergaia: ipurdi zikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-09-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: Joko batzuk sar ditezke: mistigri, xizeta (bigarren kontsonantea ahostun da), belota, gezur-joko edo gezurkan (zub. tümauka), tomate, manila, kuentxe, ipurdi zikin edo üzkü beltz (Agian Goierrin “amona xar” deitzen da), flor (flû zuberotarrez?), burra, bridge, piñet, gerla, zazpiterdia, etabar. Erran gabe doa ez direla denak iparraldekoak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): ipurdi zikin iz. (karta-jokoa) [AS s.u. ipurdi] // üzkü beltz forma ez da sartuko

ipurdi-has
adb. Ipar. Ipurdia agerian dela. Ipurdi-has utzi dute Txomin, gehiegizko irabazpideak salatzean.

Aztergaia: ipurdi-has

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.: ipurdi-has utzi dute Txomin, gehiegizko irabazpideak salatzean.

ipurdia eman
ad.-lok. Bizkarra eman. Berak ipurdia eman orduko, hasi ziren hiru mutilak dantzan.

Aztergaia: ipurdia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: IPURDIA EMAN Dar la espalda. Berak eperdija emon orduko, asi ziran iru mutillak dantzan. Kk Ab II 147. Koiñatak, zeruan ere alkarri ipurdia emanda. EZBB II 36. Aiñar-mordo banaren gaiñean ese rita, Salontzori ipurdia eman da Larteri begira. JAzpiroz 206

ipurdia eman 2: Berria (“Elkarri bizkarra emanda bizi garela iruditzen zait; edo elkarri ipurdia emanda”), EiTB (“Zenbat sufritzen duten maitale gazteek / elkarri ipurdia emanda eta isilik / harrokeriak adiskidetzea galarazten dienean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ipurdia eman 2: Fernando Morillo (“Mirariri begira geratu zen; Mirariren bizkarrari, ipurdia ematen baitzion hark.”), Gotzon Garate (“Gipuzkoako baserri askotan entzungo duzu esaera hau: "Koinatak, zeruan ere elkarri ipurdia emanez daude”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bizkarra eman bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ipurdi sarreran.

ipurdikara
1 iz. Buztanikara.
2 adj. Ipurtarina.

Aztergaia: ipurdikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-02-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. 'buztanikara'. 2 izond. 'ipurtarina'.

ipurdiko
iz. Ipurdian hartzen edo ematen den kolpea. Ipurdiko ederrak hartu zituen umetan. Emazkiozu ipurdiko batzuk, ea isiltzen den. Erori eta egundoko ipurdikoa hartu du (Ik. ipurkada).

Aztergaia: ipurdiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko

ipurditik atera
du ad.-lok. Sustraitik atera, erauzi. Zuhaitzik lerdenenak ipurditik atera beharrean. Aterako nuen nik ipurditik Anbotoko harkaitza bera ere.

Aztergaia: ipurditik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-02-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ipurdi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

erauzi aditzarekin ere erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zuhaitzik lerdenenak ipurditik atera beharrean; aterako nuen nik ipurditik Anbotoko harkaitza bera ere.

ipurditik erauzi
du ad.-lok. Sustraitik atera, errotik erauzi. Ipurditik erauziz han diren landare guztiak.
ipurdiz gora
adb. Ipurdia goialdean, gora begira dagoela. Ik. hankaz gora. Ipurdiz gora jarri. Ipurdiz gora erori zen gizona. Etxea hotza eta gauza guztiak ipurdiz gora aurkitu zituen. Zuhaitz bat dirudi, zerutik jaten, ipurdiz gora. Beribil zahar bat ipurdiz gora irauli dute eta beste bi sutan jarri.

Aztergaia: ipurdiz gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper