142 emaitza hor bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

hor
adb. Toki horretan. Ik. han; hemen. Hor dago kontua. Hor bertan (Ik. hortxe). Hor gabiltza, batetik eta bestetik, nork geure opilari ikatza nola hurbilduko. Hor barrena abiatzeko. Hor konpon. Geldi hor! Ez dut plegu bihurririk hartzeko biderik izan Unibertsitatean, ez bainintzen hor sartzen etsaminatzeko baizik. Erdarari lotuago agertu zen hor Axular Leizarraga baino. Neronek dakit zenbat bider egin dudan huts hartu nuen bidean; beude hor barkatzekoak ez direnak, ez baitute barkamenik.

Aztergaia: hor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hor /non?/.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hor-hemen, hor-hemengo, hor-hemenka, horko, hor nonbait, hortik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

horko, hortik, hor-hemen, hor-hemengo, hor-hemenka, hor nonbait.

hor konpon
interj. Norbaiten jokaera edo arazoekin, edo zerbaiten ondorioekin zerikusirik izan nahi ez dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. antola hor. Lur jo nahi badu, hor konpon. Eginak egin eta hor konpon. Besteak, hor konpon.
hor nonbait
1 adb. Tokiren batean. Hor nonbait pilatuak dauden bonbak airean barrena bidaltzen hasten ez badira. Hor nonbait, Lapurdin, batzen dute emazteki bat, kuia bat buruan zihoana.
2 adb. Gutxi gorabehera. Hogeita sei metro luze hor nonbait da. Euskal Herrian euskaldunak bostehun mila edo hor nonbait dira.
3 adb. Berdintsu, paretsu. Albistari horren egia eta astoaren arrantza hor nonbait dituk.
4 adb. Zerbait, ozta-ozta bada ere, onartzeko modukoa izan daitekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. hainbestean 2; tira1. Gerriko oinaze izugarriak izaten nitian; lanean nenbilela, hor nonbait, baina ohera joandakoan, ezin hartu gozamenik.

Aztergaia: hor nonbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hor-hemen
Hor eta hemen. Zuen semeak basamortuan hor-hemen ibiliko dira. Hor-hemen ikusten dira bat edo beste, asko ez. Hor-hemen sakabanatuak.

Aztergaia: hor-hemen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hor-hemengo
adj. Hor dituzu hainbat hitz, hor-hemengo hizkuntzei hartuak.

Aztergaia: hor-hemengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hor-hemenka
Ik. han-hemenka. Hor-hemenka argitaratu dituen olerki eta idazlanak bilduz. Badira hor-hemenka harresi-hondarrak.

Aztergaia: hor-hemenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

horail
1 adj. Giza ileaz mintzatuz, kolore argienekoa, horiaren antzekoa dena. Adats horaila. Iparraldetarren ile horailak.
2 adj. Ile horaila duena. Emakume horail eder batekin. Horailak eta beltzaranak.
3 adj. Ile horailaren kolorekoa; horixka. Gari horailak. Hondar horailak. Jaun Eguzki horaila, lehorteen aita. Etxe gorak, oro harri zahar horailez.

Aztergaia: horail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
horaildu, horail/horaildu, horailtzen
da/du ad. Kolore horaila hartu edo eman. Zelaiak ezarian galburuz horailduko dira. Eguzkiak horaildua.

Aztergaia: horaildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

horaildu, horail(du), horailtzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

horaildu, horail(du), horailtzen.

horasta
adj. g. er. Horaila.

Aztergaia: horasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

horaila.

hordago
iz. Musean, partida jokatzen den apustua; apustu hori egiteko erabiltzen den hitza. Gezurrak haizu ziren, hori betikoa; zaharrek enbidoa eta guk hordagoa, nahiz denek berdintsu genuen jokoa. Zu zara esku; jo ezazu hordago, joan baino lehen.

Aztergaia: hordago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B 5, G 2, IE 9 eta EB 3 dira (h)ordago 15: Azc PB: "beti dagoz enbido errebido ordago"; Kk Ab I: "Andaluztarrak igarri dau aregaz ordago jokatu biar dala"; Bilbao IpuiB: "Txomiñek enbidoak eta ordagoak ugari erabilzan"; SM Zirik: "Karteri begiratu ta batera-batera soltau eban Txoriak: Ordago!"; Lab EEguna: "Jo zazu ordago, joan baño len"; Zby: "Inbido-ta hordago joka bai musean"; HU 2: "zenbait lagun elgarrekin, jan eta edan, eta mus, inbido, iduki, hordago, paso", "Iduki, jauna; eta nahiago baduzue, bardin hordago"; Ox: "Jokoarekin Hordago!"; Xa 3, adib.: "zaharrek inbidoa ta guk hordagoa", "Hunek inbido egiten nau ta botako diot hordago"; MEIG V: "Hauen 'enbido' eta are 'hordago'ari, Orixe eta muslariak bezala ari naiz, 'eduki' ozena botea zion"; Osk Kurl 2: "agur, hamarreko, ta hordago, erderazko abur, amarrako, ta ordago, egin zaizkigun bezela"; (h)ordagoka 4: Bilbao IpuiB: "Jokuan egozan arraiuok; musian gogotsu, enbidoka ta ordagoka!"; Ag G: "beranduago, enbidoka ta ordagoka"; Hb Esk: "Han yokatzen errakada, oihuz hordagoka"; Arb Igand: "Alegeratzen dire, oihuz hordagoka".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)ordago (eta or dagoko 1) 7 (B 1, G 3, EB 3): A Latsibi: "Bazkal-apariak or dagokoak izango dozak"; Ibiñ: "Ordago ederra io die"; Uxola: "Egaztia naiz eta mika, ara zuen ordagoari errepika"; Lab TOE: "Ordago botako diogu!"; Argia 1981: "enbidoari hordago erantzuteko garaia iritsi da dudarik gabe"; I. Aranbarri: "hordagoa jotzen duenean behintzat, trabesa oso gogor egiten duten horietarik da"; L. Auzmendi: "erantzun bakar bat dik: hordago!".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hordago : DFrec 1, AB50 2 (hordago), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hordago : EuskHizt (1977; musean, tanto guztiak jokatzen diren apustua; apustu hori botatzeko erabiltzen den hitza), HiruMila (1 órdago, palabra que se emplea en el juego del mus; 2 desafío), ElhHizt (1 órdago - envite en el juego del mus; 2 envite, desafío, reto - eta hordagoko AS; de órdago, excelente), Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF (terme du jeu de mus; va-tout!), HaizeG BF (- aux cartes - va tout!), Lh DBF (terme de jeu de cartes: va-tout!), DRA (1 término de desafío; 2 fig., holgorio, francachela, gaudeamus); ordago : HaizeG BF (défi - jeu de cartes), Lh DBF (1 v. hordago; 2 défi), DRA (1 órdago: envite del resto en el juego del mus; 2 desafío, reto; 3 de órdago: excelente), PMuj DVC (1 órdago - especie de ultimátum en el mus; 2 francachela, comilona, gaudeamus, tragantona, orgía, cuchipanda); ordagoko : PMuj DVC (excelente); ordagotu : Lh DBF (proposer d'engager toute la partie sur le coup de carte qui se joue) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: "hordagoka" ez ote da erabiltzen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): hordago iz.

hordagoka
adb. Hordago joka. Hamaikak arte aritu ziren enbidoka eta hordagoka.
hordi
adj./iz. Maiz horditurik egoten dena; horditurik dagoena. Ik. mozkor. Pertsona hordi eta emakoia, jan-edanera eta emakumeetara emana. Nongoa da agure hordi kantari hau? Beraz, hordia, hordi deno, ez da gizon. Zabuka, hordi baten gisa. Ontzia hordi bat bezala dabilela. Hordien lagunartetik ihes egiteko.
Azpisarrerak

Aztergaia: hordi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
hordialdi
iz. Norbait horditurik dagoen denbora edo horditzen den aldia. Ik. mozkorraldi. Hordialdiaren ondoren.

Aztergaia: hordialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-.

hordiarazi, hordiaraz, hordiarazten
du ad. Horditzera behartu. Ardoa edo hordiaraz dezaketen edariak. Profetak hordiarazi zuen behin erregea eta erakutsi zion zeruan beharko zuen tokia.

Aztergaia: hordiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hordiarazi, hordiaraz, hordiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hordiarazi, hordiaraz, hordiarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-.

hordigarri
1 adj./iz. Horditzen duena. Edari hordigarriak. Ez edan ardorik, ez hordigarririk.
2 adj. Burua nahasten edo lilurarazten duena. Lurrin sendoak darizkie batzuei, lurrin sarkorrak bestetzuei, lurrin hordigarriak denei. Edertasun hordigarria. Irribarre hordigarria.

Aztergaia: hordigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+g-.

hordikeria
iz. Horditasun gaitzesgarria. Haragizko bekatuak, hordikeria, lapurreta eta beste bekatu larriak. Hordikeriak bizitza laburtzen du. Hordikeria madarikatua da langilearen etsairik handiena. Hordikeriaren kalte eta ondorioak. Hordikeriara emanak. Hordikeriako ohitura. Hordikeriarako makurtasuna.

Aztergaia: hordikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hordirik
adb. Horditurik. Hordirik dago. Hordirik ikus ez zezaten.

Aztergaia: hordirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik ez-automatikoa.

horditasun
iz. Horditzea; horditurik dagoenaren egoera. Ik. hordikeria. Horditasunaren ezaugarriak. Amodiozko horditasun hark ematen dit toteltasun hura, zurekin hizketan hastean.

Aztergaia: horditasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
horditu, hordi/horditu, horditzen
1 da ad. Edari alkoholdun gehiegi hartzeaz burua nahasirik gelditu. Ik. mozkortu. Ez naiz sekula horditu. Ia egunero horditzen direnak. Edan dezakezu, baina ez horditzeko eran. Horditzeko ohitura. Horditurik zegoen. Senarra zeharo horditua aurkitu zuen. San Tomasek erakusten duenez, horditzea da ezaguera galtzea bere nahiz eta zer egiten duen dakiela.
2 du ad. Edari alkoholdunez mintzatuz, burua nahasi. Ardo zuriak hordituko du gorriak baino lehenago.
3 du ad. Norbaiti, edari alkoholdun gehiegi harraraziz, burua nahasi. Berdin egiten du bekatu inor horditzen duenak.
4 da/du ad. Burua nahasirik edo liluraturik gertatu, zerbaitek burua nahasi edo liluratu. Eta ikusi nuen emakumea horditurik santuen odolaz. Laudorioek horditzen dute. Amorea ezein zentzuz ezin daiteke goberna, ardoak baino gaizkiago hordi dezake pertsona. Beti Jainkoaz egarri eta beti Jainkoaz hordituak: horra zeruko egoileen egoera. Ohorez inguratua, atseginez horditua.

Aztergaia: horditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

horditu, hordi(tu), horditzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hordituta

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

horditu, hordi(tu), horditzen.

horditze
iz. horditu aditzari dagokion ekintza. Jainkozko horditze argitua.

Aztergaia: horditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hori bai
Aurretik esan den zerbait zehazteko, hari nolabait kontrajarririk ezartzen den esaldi baten lagungarrizko esapidea. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak; hori bai, euskarak dituen gaitzak eta sendabideak gizonki azaltzen dituenari, gogoz entzungo diogu beti. Baina ordukoen barrunbeak nolakoak ziren ederki zekien, hori bai, eta baita besteri adierazten ere. Hori bai: Euskal Herriari zion atxikimenduaren oinarriak ez ziren osoro euskaldun askorenak.

Aztergaia: hori bai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hori da hori
1 interj. Harridurazko esaldi baten hasieran, zerbait indartzeko edo azpimarratzeko erabiltzen den esapidea. Hori da hori, izen xelebrea! Hori da hori, gauza egoki esplikatzea.
2 interj. Norbaiti adorea emateko edo ekintza bat txalotzeko erabiltzen den esapidea. Ik. aupa. Ekin, mutilak!, hori duk, hori!
hori1
1 Entzuten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hura. Liburu hori. Biziko ahal da luzaroan behinola ugaria zen familia zahar batetik gelditzen zaigun haur bakar hori! Zu zauden hiri horretan. Leku horretan (Ik. hor). Ni, damurik, ez nauzue euskaldun horietakoa. Ez zen berez hiztun trebe horietakoa. Gauza horiez gainera. Auzi hori berori bizirik dago beste aldeetan. Miren eder hori zen nire bizi-pozgarria. Arrazoi horregatik (Ik. horregatik). Begiak itxita gogoratzen du etxe horretarainoko bidea.
2 (Izenordain gisa). Hori da, agian, Orixek esan nahi diguna. Horrek ez daki ezer. Ez da hori, ordea, okerrena. Bada, hori zure eskuan dago. Hori bera gertatzen da gizartean ere. Nork esan dizu hori? Zer da hori? Hori horrela bada. Hizkuntza idatzia, ez hau edo hori, baizik edozein hizkuntza idatzi. Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. Horri eskerrak gaude hemen. Kontuz horiekin! Horretaz ere badut zer esanik. || (Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko). Ik. hau 2. Kale-garbitzaile izatea eskaini zidaten; baina hori ez zen nire gustukoa.
3 (guzti-rekin). Hori guztia. Arazo horiekin guztiekin. Urte horiek guztiak igaro zirenean.
4 (Bigarren pertsonaren indargarri gisa). Agur, lagun maite hori. Hi ere ederrak ikusia haiz, gizagaixo hori! Hik, asto horrek! Hainbeste bider nire alde azaldu zaren horrek, oraingoan ere lagunduko ahal didazu.
5 (Harridurazko esaldien hasiera gisa). Hori duk sasoia, mutil! || (bai-ren ezkerrean). Hori bai neska ederra! Hori bai hori gizona, eta ez hi! Gure arteko bereizkuntzak sakontzen ibiltzea, hori bai dela denontzat kaltegarria!

Esaera zaharrak

Bakoitzari berea, hori da legea. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Paziak ziotson pertzari, ken hadi, ipurbeltz hori!. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!.
hori2
1 adj. Sufrearen edo limoiaren kolorekoa, ostadarraren hirugarren kolorekoa. Ik. beilegi; laru. Sufrea baino horiagoa. Galburu horiak. Zuhaitz hosto horiduna. Uzta horia idorrik behar baita barnean ezarri. || Andre ile-horia (Ik. horail). || Vatikanoko bandera hori-zuria. Eta hor, udako eguzki hori-gorria.
2 iz. Kolore horia. Ostadarraren hirugarren kolorea horia da. Soineko hori argia. Horiz jantzia.
3 adj. Kazetaritzaz mintzatuz, sentsazionalista. Kazetaritza mota hori sentsazionalista da, horia, populista, manipulatzailea, gezurtia, aldrebeskerian oinarritua. Hemen agertzen da kazetaritza horia, Beizamako jendea nola bizi den eta baserritarren arteko harremanak edo amodio kontuak ere aireratuko dituena.
Azpisarrerak
horiek horrela
Aurretik esandakoa kontuan harturik. Ik. hortaz. Horiek horrela, Platonen ikusmoldea hiru definiziotan bil daiteke. Horiek horrela, edonor gertura daiteke, eta nahi duen arropa har dezake.

Aztergaia: horiek horrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HORIEK HOLA. Así las cosas. Horiek hola, zer eginen othe dute Jesu-Kristok eta Eliza Sainduak? Arb Igand 62. Horiek hola, egiak berea behar du. Ox 200. Multzoaren aitzinean dago tente, bere themazko elhasturi buztangabean [...]. Horiek hola, ene laguna hautemaiten dut ahultzen. JE Ber 46. Horiek hola, zuhurtziak manatzen zion bezala, bertze bide bat hartu zuen orduan Moisek. Zerb IxtS 41. Oiek ola, aur batek aisa konpreni dezaken arrazoiketa au aaztu ta baztertu diteke. Vill Jaink 67. Nihaurek ere nik konprenitzen ditut bi mintzaira arrotz, / mintzatu ere egiten ditut behartua naizen oroz; / horiek hola ni euskarari nago bihotzez ta gogoz. Xa Odol 28. Horiek hola, zalhe othoi / eman itzagük argiak. 'Ainsi donc'. Casve SGrazi 136. Horiek hola, segur nintzan ere guardia kaskoin hori ene ganat jinen zela. Etchebarne 50. v. tbn. Larre ArtzainE 25 (Horiek horrela). Oriek orrela, matsondo oparoak lantatu aurretik, gomazu ondo egosi bear dela lurra. 'His animaduersis'. Ibiñ Virgil 87. Bada horiek hola direlarik, zer zuzen-kontrakeria, zer ebaskoa izigarri ez liteke [...] nere egile bakharrari [...] nere obedientzia errefusatzea? Dh 187. Bada horiek hola direlarik, [...]. Horiek horrela direla, Breiztarren borroka ez da alferrikako izan. Mde Pr 284. Oriek orrela dirala-ta, aroztegi-lanetarako zer balio daukan ez dago esan bearrik. Ostolaiz 22. Horiek hola izanik ere, noiz arte irauten ahalko ote du Urruñak, nik ezagutu nuen herri sano hura izaiten? Larre ArtzainE 252. Horiek horrela direlarik, teoria estetiko bat azaltzen digu Oteizak bere liburuan. MEIG III 118

adib.: zokokeria 2 iz. Herri batean edo eremu murritz batean soilik erabiltzen den hitz, esamolde edo aldaera; esamolde edo aldaera horiek erabiltzeko joera. Ik. lokalismo 2. Horiek horrela, esan dezagun, euskara batuak zokokeriak bazterreratzera garamatzala. Zokokeriari muzin egin eta Euskal Herri osoan ulertzeko moduko hizkuntza erabili behar du kamera aurrean delarik.

horiek hola 6; horiek horrela 525.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

horiek hola 302; horiek horrela 293.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokailua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, horiek horrela forman (erabiliagoa da).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hori sarreran.

horikara
adj. Horixka. Ez da horia osoki, horikara da.

Aztergaia: horikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
horitasun
1 iz. Horiaren nolakotasuna. Sufrearen horitasuna.
2 iz. Min horia. Horitasuna dutenen begiei iruditzen zaie horiak direla gauza guztiak.

Aztergaia: horitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
horitu, hori/horitu, horitzen
da/du ad. Kolore horia hartu edo eman, hori bihurtu. Ik. horiztatu. Hostoak horitu eta zimeldu dira. Garia horitzen hasten denean. Hamabost edo hogei egunen buruan gazta horitzen da. Gibelekoak aurpegia horitu dio. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paper horitu batzuk.

Aztergaia: horitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

horitu, hori(tu), horitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

horitu, hori(tu), horitzen.

horixe
1 hori erakuslearen era indartua. Horixe da idazleak irakurleari dion lehen zorra. Eta horixe egin behar genuke: geure lanabesak har, eta kalera. Horixe bai dela gauza miragarria. Bakea horixe baita: bakea. Horixe bera ageri zaigu literatura zaharrean. Eta horiexekin dugu oraingoek zorrik larriena. Kritika eta eraberritzea geuron kaltean izango badira ere, horiexen beharrean gaude. Horrexegatik jokatu beharko genuke, nik uste, inoiz baino bortitzago. Horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza. Horregatixe da erakargarri, neurri batean, gai hori.
2 (Erantzunetan, erabateko adostasuna edo baiezko biribila adierazteko). Ik. bai horixe; jakina; bai, noski. —Sagarrik gabe sagardorik ez dagoela erraz ahazten dugu? —Horixe! —Gogoratzen zara aldizkari hartaz? —Horixe!
3 (Esaldiaren amaieran, esan dena biribiltzeko edo amaitutzat emateko). Antolakuntza falta handia, horixe! 316. urtean hil zutela, horixe. Bada, horixe.

Aztergaia: horixe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

horixka
adj. Horiaren antzekoa, horirantz jotzen duena. Ik. horikara; horizta. Lore zuriak, horixkak eta gorriak.

Aztergaia: horixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

IEko ager.ik ez da jaso: horiska 12 aldiz azaldu da EB; (h)orixka ere 12 aldiz: 10 EB-EgAs eta 2 G; (h)orizta : 9 ager. G-EB-EgAs; Beste formak: horista, orizka ; aditza: ager. banarekin: horiskatu; horixkatu; horistatu; horiztatu.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ska/-xka.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: horiska [da nire ustez hobestekoa] (1995-07-10)

horizontal
adj. Ostertzarekiko paraleloa dena. Marra horizontal txiki bat marraztu zuen. Zenbakiak horizontalean eta letrak bertikalean.

Aztergaia: horizontal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

horizontal(e).

horizontalki
adb. Horizontalean. Alanbreak bertikalki eta horizontalki, elkarrengandik arras hurbil ezarriak zituzten.

Aztergaia: horizontalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

horizontalki 5: Garbiñe Ubeda, Gorka Bereziartua 2, Eneritz Zabaleta, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: horizontalki 15: Berria, Pello Zabala 3, Urtzi Urrutikoetxea 2, Koldo Izagirre, Iñaki Mendiguren 2, Eneko Bidegain, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Joseba Sarrionandia, Ramon Saizarbitoria, Filosofiako gida.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

sistematika zainduz jasotzekoa, bertikalki araua denez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH2016-03-14: sartzea onartu da.

horizontaltasun
iz. Horizontala denaren nolakotasuna. Desertuaren horizontaltasuna granitozko mendi handiek apurtzen dute.

Aztergaia: horizontaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

horizonte
iz. Ostertza. Horizontera begira gelditu ginen orduan, isil-isilik.

Aztergaia: horizonte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ostertza'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

horizta
adj. Horixka. Ilargi horizta haren argi motela.

Aztergaia: horizta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
horiztatu, horizta/horiztatu, horiztatzen
da/du ad. Horitu. Orri horiztatuz osatutako koaderno txiki bat.

Aztergaia: horiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

horiztatu, horizta, horiztatzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina horizta(tu) forman emanez.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

horiztatu, horizta, horiztatzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ztatu erregular-sistematikoa primatu da, horizkatu>-ren kaltetan.

horko
adj. Toki horretakoa. Hots bereizkuntzaren bat zenbait eskualdetan galdua denean, horko idazleek ez lukete baztertu behar izkribuz ahoz egiten ez duten bereizkuntza.
Loturak

Aztergaia: horko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

horma belar, horma-belar
iz. Landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis). Ik. odol belar; pareta belar. Biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.

Aztergaia: horma belar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: horma(-)belar Parietaria officinalis Sin. pareta(-)belar.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

pareta-belar

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Parietaria officinalis.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

horma 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "horma-belar-en esanahia garbi al dago? Alde batetik, eta zuen txosteneko H 68. or.an datorrenagatik, badirudi pareta-belarraren sinonimotzat hartzen dela: Parietaria sp. / horma-belarra, pareta-belarra. Baina Lhandek berak horma-belahar-ean hiru landareren izenak dakartza: cétérac, pariétaire, nombril de Vénus. Hau da, Asplenium ceterach, xardin-belarra, Parietaria, lehen aipatutako pareta-belarra eta Umbilicus sp., ospel-belarra. Hori bai, denak ere hormetako belarrak. Hori da koxka. Horma-belarra izen honen azpian zer dago? Belar bakarra ala hormetako belarrak orokorki? Nolako zehaztasun maila du? Landare errupikolak adierazteko baliagarria ote da? Eta berriketak baztertuz, horrelako hiztegi txiki batean ba al du lekurik horrelako belartxo batek?" (1995-07-10)

horma bular, horma-bular
iz. Horma bati, euskarritzat itsasten zaion pilarea edo arkua. Ik. ostiko2. Aurreko aldetik horma-bularrak altxatuko dira paretarekin batera.

Aztergaia: horma bular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

horma 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

horma irudi, horma-irudi
iz. Horma batean itsasten edo marrazten den irudi handia. Leihatilaren gainean filmaren horma-irudi handi bat zegoen. Marraztu eta osatu dituzun lau orri horiek txukun-txukun kartoi mehe batean ipiniz, horma-irudi dotorea osa dezakezu. Egiptoko faraoien hilobietako horma-irudien antzera.
horma lehor
iz. Zatiak kareorez itsatsi gabe egiten den horma. Baserrietan, soroetako mugak, horma lehorra.

Aztergaia: horma lehor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

horma 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

horma nagusi
iz. Eraikin baten funtsezko horma, zamaren bat (estalkiarena edo teilatuarena, adibidez) jasaten duena, eskuarki, gainerako hormak baino lodiagoa izaten dena. Eraikin baten barruan bazaude, garrantzitsua da ateen azpian edo altzari sendo baten azpian edo zutabe edo horma nagusi baten alboan babesa hartzea.

Aztergaia: horma nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HORMA NAGUSI (Hb (ormanausi), H, A (que cita a Izt)). Pared maestra. Oiartzungo elizan [...] arkitzen da orma nagusian arri eder bat. Izt C 269.

LB: 11 “horrez gain, herriak lotzen dituen errepidea ere desagertu egingo litzateke, eta Atiagatik oso gertu 15 metroko horma nagusia eraikiko lukete” (Aizu) / EPG: 26 “Hilabeteotako lurrikarak ekarri zituzten gogora, bai eta urtegiko horma nagusian agertu diren pitzadurak ere” (Berria) / ETC: 123 “Eta mahaiaren pare-parean, horma nagusian bere autoerretratua iradokitzen duen lana, figuraziotik abstrakziora egindako jauzia» adierazten duena:« Kanpoko gauzak imitatu gabe, gauzak margotu zitezkeela konturatu nintzen, barneko pintura bat badagoela.” (Berria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: horma nagusi (Eraik.) pared maestra; Adorez: horma nagusia: pared maestra; Labayru: 0;

Bestelakoak

horma2 iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Arratoia horma zulo batetik ihesi joan zen. Horma nagusia: teilatuari eusten diona.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa horma eta nagusi sarreretan.

horma pintura, horma-pintura
iz. Horma batean eginiko pintura-lana; era horretan margotzeko artea. Ponpeian eta Herkulanon aurkitutako horma-pinturak. Erromatarren horma-pintura artistikoaren eboluzioa.
horma sugandila, horma-sugandila
iz. Itsasaldeko Euskal Herriko sugandila mota arruntena (Podarcis muralis). Aurten horma sugandila bakar bat baino ez dugu ikusi Gaztelugatxen.

Aztergaia: horma sugandila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Araua: Z3:EArau102

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Podarcis muralis.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

horma 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

sugandila sarrerari dagokion azpisarrera.

horma-biko
iz. Pilota-jokoan, pilotak ezkerreko horma eta frontisa jotzea. Aurretik jarri zen, horma-biko bati, sake on bati eta dejada bati esker.

Aztergaia: horma-biko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-03-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da

lantaldeak proposatua da, pareta sarreran, bi paretak azpisarreraren sinonimo gisa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-biko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

horma 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

horma1
iz. Izotza. Ik. lei; jela. Elurra edo horma izanagatik, joan ginen. Euriak eta hormak arraildua. Martxoko hormak galduko duen lore goiztiarra. || Horma beltzak jo eta zeharo usteldu ditu arbiak. || Itsasontzi horma-hauslea. || Urtaraz ezazu gure bihotzetako horma.
horma2
iz. Pareta, bereziki lodia. Geure etxeetako horma-barruetan. Elizako horma zaharrak. Gazteluaren harresi eta hormak. Baratzeko hormetan. Harri zaharrezko horma antzinakoetan. Ordua jo du hormako erlojuak. Arratoia horma zulo batetik ihesi joan zen.
hormagarri
adj. Hormatzen edo izozten duena. Hotz hormagarria.

Aztergaia: hormagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hotz hormagarria.

hormagin
iz. bizk. g. er. Hargina.

Aztergaia: hormagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hargina.

hormagune
iz. Glaziarra. Lurra berotzearekin, Iparburutik hurbilxko diren hormagune batzuk ttipituko dira.

Aztergaia: hormagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu hormagune, hormategi formarik aurkitu OEH-EEBS corpusetan; ik. ap. DRA hormagune 1, Herr 1959: "Bertze jakintsun batzuek diote, noizbait, ainitz lehenago, izan direla hormagune gaitzak, orai iphar aldean eta mendi kasko batzuetan diren bezala".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

izotzaldi 5: Or Mi ("Txoriek, ogi lizunduak, Bei'aren egun zoritxarrekoak, dagonilleko lañoak, eguzki-urbillak, Yondone Kler'en egun-argitzeak, naiz berrogai-aldi ezoak naiz legor ikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten"); Etxde JJ 4 ("Neguko egualdi ozkarbi ta otzak gauetan izotzaldi gaitza dakarte berekin", "Xalbat eta Engraziren arteko artu-eman lotsagarriak asi ziran ezkeroz ordea, alkarrenganako uste ona galdu zuten eta bi auzotako biotzaz poliki-poliki jabetu zen izotzaldiak eraginda, bi sendien arteko batasun lokarria urra-bidean jarri zen", "Adurrak alkartu zitun bi izaki zorikabe aiei benetan mingarri izan zitzaien bereizten, alkar-ezagutze labur arrek, etsai odoleko izateak beren biotzetan sor zezakean espa ta izotzaldia urtu ondoren, beren biotzak alkarrenganako maitasun sutsu batez izeki baizitun", "Bai, Engrazi, orok gaitun pekatariak mundu zital ontan, ekin zion Piarresek iketan, euren arteko izotzaldia ziaro urtu zala aditzera eman nairik, eta zerbait onik egin badezakegu emen bizi gaitunan artean, alkarri barkatzea dun ezpairik gabe").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izotzaldi 2: J. Altuna ("Azken izotzaldia etorri zenean Europako oreinek, hego aldera jo zuten eta gure haran epeletan babestu ziren"); X. Arregi ("Eta uztei kalte handiak egiten dizkieten izotzaldiak izaten dira"); izoztaldi 2, Oihenart Taldea ("Garai honi dagokion klimak bi aldi ezagutu zituen: epela -riss-wurn izoztaldien tarteari zegokiona- eta, ondoren, gero eta gehiagoko hoztea —wurn izoztaldi beltza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hormagune : HiztEn-LurE (Ipar. urte guztian urtzen ez den elur izoztuzko eremua); hormategi : AB38 1 (glaciar); LurE (izotzezko masa, ibai baten gisan mendi edo toki garai batetik behera geldiro jaisten dena); izotzaldi : AB38 3 (2 glaciación, 1 período de hielos); HiztEn (1 izotza egiten duen denbora-bitartea 2 elkarrekiko ezinikusia, urrunaldia) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec; AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hormagune : EuskHizt (1959; urte guztian urtzen ez den elur izoztuko eremua); ElhHizt (Ipar. 1 helero, ventisquero, nevero 2 nevera, lugar donde hay o se guarda hielo); HiruMila (glaciar); EskolaHE (urte guztian urtzen ez den elur izoztuko eremua); DRA (glaciar - cf. supra); PMuj DVC (ormagune: helero, ventisquero, glaciar, sitio de hielo); hormategi : EskolaHE (izotzezko masa, ibai baten gisan mendi edo toki garai batetik behera geldiro jaisten dena); DRA (eta ormatei: frigorífico); PMuj DVC (ormategi: helero, ventisquero, glaciar, sitio de hielo); izotzaldi : EuskHizt (izotza egiten duen denbora); ElhHizt (1 helada, período frío 2 enemistad; frialdad, indiferencia); HiruMila (época de helada, frialdad, período de enfriamiento); Lur EG/CE (periodo glacial) eta EF/FE (glatiation); DRA (frialdad, período de enfriamiento); PMuj DVC (helada) // Ez ditugu aurkitu ap. Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea (hots, behin erabilia) da, baina egokia dirudi (eta gaurko hiztegiek jasoa dute).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

hormamendi
iz. Izozmendia.

Aztergaia: hormamendi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. izozmendi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Bidaltze-oharra kendu. 2- Sinonimoa eman: Sin. izozmendi. || 1- Hiztegiak horma 1 sin. izotz; lei dakar, beraz zentzuzkoagoa da (baldin eta kontrako arrazoirik ez badago) bere hitz elkartuetan ere berdin egitea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

hormarte
1 iz. Eraikin baten barrua. Errudun agertu baino nahiago zuen bere gorputza gazteluko hormartean usteltzen utzi.
2 iz. eraik. Eraikinetan, karga jasaten duten bi hormen artean dagoen gunea. Eraikinak bi hormarte dauzka, bakoitza bi isurkikoa.

Aztergaia: hormarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ormarte (eta orma-arte, ormaarte) 6: Arr GB ("Ura darien ormaarte eta abe busti oien erdian"), Kk Ab II ("ezta izango orduan orma-artian ate-leiuak itxita ezkutuan egoterik"), Ldi IL ("Gure baratzatxoa! [...] Askoek eztakite, are Euskal-Erria'n bertan, zure orma-arteko berri"), Erkiag Arran ("Kanta zoragarriak entzun zituen ormarte artakoak"), Or Aitork 2 (adib.: ""Ez aut kristau idukiko Kristoren Iauretxean ikusten ez autaño". Ark berriz irriz: Beraz orma-arteak biurtzen dik kristau?"); ormatarte 2, Etxde ("ormatarte artatik [baitegitik] urrun zeuden", "bere soña gazteluko ormatartean usteltzen utzi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hormarte (eta orma arte) 4: Zubk ItxasA ("Korretan, eleizaren orma artetan, pelotan egiten da eta koska eta tartez betetako aretan sortzen dirala, esaten da, pelotaririk onenak"), Arrain kontserbak 3 ("eraikinak bi isurkiko bi hormarte dauzka [...] bi hormarte eta pabilioi osagarriak, luzetarako ardatza nagusi dutela. Hormarteetako batek, enpresaren marka daramanak, sarrerako atetzar zabal bat dauka fatxada nagusian"); orma tarte 1, I. Garmendia ("zioten gainera, bertako burdinezko kaizu erraldoi bati zetxekizkiola harrizko orma tartera itzaltzen eta begitandu, zure jagoleen, [...], otordutan ohamen eta musuen arteko txandaketaz gorritzen zinela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

horma-arte : Euskalterm 1 ('crujía'); hormarte : HiztEn (Eraik. eraikuntza batean bi karga-murruren artean geratzen den espazioa), Euskalterm 1 ('crujía') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hormarte : ElhHizt (Eraik. crujía), HiruMila (crujía); hormartekatu : HiruMila (incrustar en la pared); ormarteratu : DRA (emparedar), PMuj DVC (orm-arteratu, orm-artetu: emparedar, recluir; eta orma-tarteko: emparedado, recluso, recluido) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Eraik.

hormate
iz. Izoztea. Hormateak geldituak badira, abia daiteke arbola txertatzen.

Aztergaia: hormate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hormatu, horma/hormatu, hormatzen
da/du ad. Izotz bihurtu. Hotzak ibaia hormatu du. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Elur hormatua. Ur hormatuan.

Aztergaia: hormatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hormatu, izoztu, leitu.

Jatorrizko forma

izotza egin, hormatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

hormatu, horma(tu), hormatzen. du ad. Sin. izoztu, leitu.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

hormatu, izoztu, leitu, hirurak dira onartzekoak, zeini bere markak erantsiz (ikus erabilerak-eta s.u. horma-1).

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hormatu, horma(tu), hormatzen.

hormatxori
iz. Txolarrea. Hormatxoriak negu gorrian ez du atsegin elurra.

Aztergaia: hormatxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

`txolarrea'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. txolarre (forma hau da lehen mailan onartzekoa; hormatxori bezala, beste izendapen ugariak ere jasoko dira, bigarren mailan).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Passer sp. + Petronia sp.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: izen teknikoa ez da ageri: Passer sp. + Petronia sp.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): 'txolarrea' eman zaio definitzaile gisa, beraz txolarre sarreran eman behar da izen zientifikoa.

hormatzar
iz. adkor. Horma handia. Nonbait, Atxartekoak hormatzar ederrak dira eskalatzaileen gogoa baretzeko.

Aztergaia: hormatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh72 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hormatzar 11: Nagore Irazustabarrena, Gotzon Barandiaran, Sustrai Colina, Ekaitz Agirre 3, Andoni Eizagirre, Izibene Oñederra, Mikel Peruarena, Asier Agirresarobe, EiTB. // hormatzar 75: Aizu (“Justu lagin horren azken bost zentimetroetan lanean ari ginela, harri bat atera zen, eta gero beste bat, eta, azkenean, hamahiru metro luze eta 2,5 metro zabal den hormatzarra atera genuen" zehaztu du Guerrinik”), Argia 14 (“Kanforrondo- eta magnolia basoetako herri urrun hartan, telebistek esan zuten ezen lurrikaren aurkako hormatzarrak zituela eraikinak”), Berria 39 (“Batzuentzat urte luzeak iragan badira ere azkenez hormatzarretatik kanpoko askatasunaren haizea arnastu genuenetik, gure herriaren geroarekin arduratuta jarraitzen dugu, borrokari lotzea erabaki genuen lehen egunean bezainbeste”), EiTB 4 (“Alaia Martinek Argentinatik jarriak, Ze Esatek! taldeak Iker Zubeldiaren bertsoak musikatuz kantatuak, Irati Andak hormatzarrean zintzilik abestuak...”), Elkar 14 (“Hormatzar garaiek babesten zituzten egoitzak eta barruan lorategi bikainak antzeman zitezkeen, ondo zainduak, pertsona aditu eta profesionala eskatzen dutenak”), Erlea 2 (“Ortua herrigunetik hurbil dago, hormatzar batez inguraturik”), Euskaltzaindia (“Eta, gainera, hiri horiek esklusioaren eta bazterketaren hiriguneak izan ohi dira; bai herrialde aberatsetan, bai herrialde txiroetan, esklusiboaketa eskluituakbereizten dituzten hormatzarrak altxatu dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hormatzar 27: Berria 5, Jon Maia 4, Jokin Urain 4, Joseba Zulaika 2, Txillardegi 3, Inazio Mujika Iraola 2, Joan Mari Irigoien, Javi Cillero, Hasier Etxeberria 3, Migel Angel Mintegi, Juan Garzia.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

hormatzar ormazar (Lar). (Aum. de 2 horma ). "Paredón" Lar. Bartzelonako kale S. Ramon de Call deritxonian ormatzar edo muralloe bat bota ebela. Ezale 1897, 181a. Atera nazazu gaztelu ontatik, ormatzar auek ber-bertan itto ez nazaten. Etxde AlosT 55. Antziñako ormatzarren azpitik ixuriz doazan ibaiak. Ibiñ Virgil 85. En DFrec hay 2 ejs. de (h)ormatzar.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

es paredón / fr gros mur: Adorez: murru, hormatzar / Elhuyar: hormatzar, murrutzar / Labayru: hormatzar, murrutzar / Zehazki: (como defensa) murru, hormatzar / NolaErran: -.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

murrutzar iz. Adkor. Murru handia. Kaiak badu murrutzar bat, itsasgora handietan arrantzaleen batelak gordetzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tzar osaerako librea.

Osaerak zalantza sortzen du

osaera zalantzazkoa gaztelaniaren eraginez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, baina ez gaztelaniazko paredón adierazteko; horretarako aski da horma. Adkor. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Adkor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""paredón" adierazteko. Beste hiztegi batzuek jaso dute (Elhuyar, Zehazki...)" (2006-07-06)

hormigoi
iz. Eraikuntzarako materiala, morteroz eta hartxintxarrez edo kideko gaiez egiten dena. Belartegiaren azpiak hormigoizkoa izan behar du.

Aztergaia: hormigoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ormigoi 1: Salav ("Etxeak berak bazuan bozaera deritzaion ormigoizko ontzi aundi bat, eta tellatuko urak bertara biltzen ziran, eta etxean bear zana andik artzen genduan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hormigoi (+ h. armatu, aurreteinkatu, estruktura, geruza, -tontor) 24 aldiz jaso da: ArrPress 1989; GAO 1989-1991 bitarteko 5; J.M. Urkia; Elhuyar; UZEI 6; Garraioa 3; Gand Uda; Meatzaritza Goierrin; GaztEntz/1; EHAA 1993 4; ormigoi (+ ormigoi armatu) 7 aldiz: BizkPresak 2; X. Galarreta; EHAA 1990 4.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hormigoi : DFrec 1; AB38 6 (hauetan hormigoi armatu); AB50 2; HiztEn (eta AS: hormigoi arin, hormigoi armatu, hormigoi astun, hormigoi aurreatezatu, hormigoi pretentsatu, hormigoi-kamioi, hormigoi-makina); Euskalterm 25 (hauetan h.-kontsistentzia, -lauza, hormigoiaren loditze, h. arin, armatu, astun, aurreatezatu/pretentsatu, indartu, landugabe, prestatu, zelular, ziklopeo, hormigoi-kamioi, hormigoi-makina, masa-h.); hormigoiketa : Euskalterm 2; hormigoitegi : Euskalterm; hormigoitu : Euskalterm 1; hormigoitze : Euskalterm 1; ormigoi : DFrec 2; AB50 1; ormigoitu : AB50 4; ormigonontzi : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE // 'hormigón' itzulitako besteak: burdin-satsarri : AB50 2 (hormigón armado); saltsarri : AB50 4; saltsarrigintza : AB50 2; zipotz : AB38 2 (hauetan zipotz harmatu).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hormigoi : ElhHizt; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt (Heg. — béton armé); hormigoi armatu : ElhHizt-HiruMila (AS); hormigoi ziklopeo : HiruMila (AS); hormigoi-kamioi : ElhHizt-HiruMila (AS); hormigoi-makina : ElhHizt (AS); hormigoi-ontzi : HiruMila; ormigoigailu : PMuj DVC; masa-hormigoi : HiruMila (AS) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

hormigón, hormigonera/béton, bétonnière eta kidekoak hiztegietan: betoin : Lur EF/FE; XarHizt; HaizeG FB; betu : Casve FE; betun : Lur EF/FE; espaloi : PMuj DCV; espaloi-ontzi : PMuj DCV; hormigoi : ElhHizt (Heg.); HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt (armé — Heg.); hormigoi armatu : ElhHizt-HiruMila (AS); h. , astun , aurreatezatu , prestatu , zelular , ziklopeo : HiruMila (AS); hormigoi-auto : HiruMila; hormigoi-makina : ElhHizt (Heg.); HiruMila; hormigoi-ontzi : HiruMila; masa-hormigoi : HiruMila (AS); hormigoitu : ElhHizt (Heg.); ixtitailü : Casve FE; kare-orre : PMuj DCV; masadera : ElhHizt; oratailü : Casve FE; salts-arri : PMuj DCV; ur-karezko orre : PMuj DCV (hidráulico); zabor : PMuj DCV (de cal y arena); zabor-ontzi : PMuj DCV; zementu : Lur EF/FE; zipotz : PMuj DCV (de cal y arena) // Ez dugu aurkitu ap. T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): béton; bétonnage; bétonner; bétonnière; it (S. Carbonell): cemento; ca (DCC): formigó; en (Collins): concrete; concrete mixer; de (Langenscheidts): Beton; Betonierung; betonieren; Betonmischmaschine.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PUrib: "hormigoi / ormigoi".

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen; baina lantaldeak ez du ordain hoberik ezagutzen, eta adierazle bat behar denez, erabili izan dena proposatzen du, onarpen eske, eta Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "hormigoi edo ormigoi? Nolanahi dela ere, sartu" (1995-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E204]: onartzekoa da, heg. markarekin eta “betoi(n) ere bai, eta “porlan” ere bai.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Onartu egin da lantaldeak proposatua.

hormona
iz. Zenbait guruinek eta zelulak jariatzen duten gaia, ehun edo organo jakin batean eragin jakin bat duena. Odolak hormonak garraiatzen ditu. Hormona-urritasuna.

Aztergaia: hormona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hormonal
adj. Hormonena, hormonei dagokiena. Aldaketa hormonalak.

Aztergaia: hormonal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-05-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hormonal 4: Bibalbio ("Izaera hormonaleko kinaden ekintzek, gametogenesiaren hasiera eta garapena eta gametoen askapena koordina ditzaketela proposatu zuen GIESEk"), Habe 1990 ("adin jakin batekin emakumeak aldaketa hormonalak jasaten ditu eta gehiago zaindu behar izaten du"), J.R. Aihartza ("Oreinaren baitan gertatzen diren aldaketa hormonal batzuen ondorioz, adarren oina lehortu egiten da"), A. Martinez ("Stress hark desoreka hormonala sortarazi zuen...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hormonal : AB38 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hormonal : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): hormonal, des hormones; en (Collins): hormonal; it (S. Carbonell): degli ormoni; de (Langenscheidts): hormonal.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

hornblenda
iz. miner. Anfibol mota berde iluna, erupzio-harri askotan izaten dena. Klorita eta hornblenda dira lurrazal ozeanikoaren barnean dauden mineral hidratatu ugarienak.

Aztergaia: hornblenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hornblenda: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hornblenda: ZTC 11 (Miren Mendia 5, Geologia HE: "hornblenda [...] Anfibolen taldeko inosilikato monokliniko iluna") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): hornablenda; fr (DLLF): hornblende; it (S. Carbonell): orneblenda; de (Langenscheidts): Hornblende // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins). // Gaztelaniazkoetan, hornablenda baztertu, eta hornblenda onartu zuen IMAk.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

horni
iz. Hornidura. Neguko hornia eginez gero, neguan bada atsedenik. Bide hornia edo biderako jatekoa.

Aztergaia: horni

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'hornidura'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hornidura.

hornidura
iz. Hornitzea; zerbait edo norbait hornitzeko gauza multzoa. Bada herrian iturri bat jendearen hornidurarako. Elurretan ibiltzeko hornidura. Herriko ur hornidura hobetzeko lanak egin ditu udalak.

Aztergaia: hornidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+d-.

hornigai
iz. Norbait edo zerbait hornitzeko gaia. Bidaldirako hornigaiak erosi.

Aztergaia: hornigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+g-.

hornigailu
iz. Ibilgailu motordunak erregaiz hornitzeko gailua, lurpeko biltegi batetik erregaia ponpatzen duena. Elkarteak hornigailuak dauzka Lezon eta Langraizen, bazkideek erregaia zertxobait merkeago erosi ahal izan dezaten.

Aztergaia: hornigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hornigailu : AB38 1 (aparato surtidor); HiztEn (ibilgailuak erregaiz hornitzen dituen makina, delako erregaia lur azpian egoten den tanga batetik ponpatuz hartzen duelarik); Euskalterm 3 ('gasolina, etab.en ponpa', elektrizitate-hornigailu, gasolina-hornigailu) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hornigailu : ElhHizt (surtidor — de gasolina); HiruMila (aparato surtidor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "hornigailua = aparato surtidor".

Ongi eratua da

forma berri ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu.

horniketa
iz. Hornitzea. Iruñerriko ur horniketa bermatzeko.

Aztergaia: horniketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh218 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

horniketa Abastecimiento. Españan Ipar-aldeko orniketa arautzen Bilbaon ari zan Baztordea. EAEg 14-11-1936, 293. Erritarren orniketari trabak ipiñiko ez lizkioteken [...] banakariak. Ib. 29-10-1936, 163. (Como primer miembro de compuestos). Gudariendako orniketa tokietan. "Centros de Abastecimiento del Ejército" . EAEg17-10-1936, 68. Salerosketa eta Orniketa Zaingoa. "Comercio y Abastecimiento" . Ib. 5-3-1937, 1209. Provisión. Goizeko bostetan jaiki zan Kaillatietara joateko Piarresentzako orniketarekin. Etxde JJ 11; ornitze G 1: Ldi IL: "Landola-ornitzea".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)orniketa (eta energi(a) h., gizarte o., h.(-)zerbitzu) B-EB 36: EAEg 1937, I. Fernandez, ZerbGidaliburua 1989 2, Legazpi, K. Alkorta, AAO 1989, EHAA 1988-1994 bitartekoak 16, LanSaila 1993 7, Mundua 1993 3, Egunk 1991, Elhuyar, Lan Kide Aurrezkia 1977; hornitze EB 2: Medikuntza ("Ondorio onenak lortzen dira urrats hauk kontrolatzean: - ur edangarriaren hornitzea"), Geografia orokorra ("hornitze base printzipalenak Antillasetan jarraitzen zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

horniketa : DFrec 1, AB38 1, AB50 12, HiztEn, Euskalterm 5; hornitze : DFrec 3, AB38 2, AB50 14, LurE, Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

horniketa : HiruMila, ElhHizt (abastecimiento, suministro, provisión), DRA (orniketa: abastecimiento, aprovisionamiento; Etxaide aipatuz), PMuj DVC (orniketa: 1 aprovisionamiento, avituallamiento, abastecimiento; 2 convoy de provisiones); hornitze : EuskHizt (*1745, 1816), EskolaHE, PMuj DVC (ornitze: 1 dotación; 2 aportación; 3 abastecimiento, avituallamiento; 4 suministro, acc. de suministrar) // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

horniketa 34: Berria 6, EiTB 28.// horniketa 207: Aizu, Argia 11, Berria 36, Deia, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 8, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza 7, EiTB 55, Elhuyar 5, Elkar 6, Consumer 3, Espainiako Gobernua 27, Goiena 3, Jakin 3, Laneki 34, UEU 4, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: horniketa 68: Berria 60, Pello Zabala 2, Iñaki Mendiguren, Anjel Lertxundi, Xabier Olarra, Ibon Uribarri, Iñaki Heras, Koldo Izagirre.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira hornitze, hornikuntza, hornidura arautuekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jaso liteke.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kuntza/-mendu/-tze.

hornikuntza
iz. Hornitzea; zerbait edo norbait hornitzeko gauzen multzoa. Hornikuntza ahitu zenean.

Aztergaia: hornikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
hornitegi
iz. Hornigai biltegia. Bulegoko hornitegia. Gogamenaren hornitegian.

Aztergaia: hornitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
hornitu, horni/hornitu, hornitzen
1 da/du ad. Zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratu. Ik. zuzkitu. Urte guztirako janari eta edariz hornitu ziren. Dendariak astero hornitzen gaitu. Lurraldea haragiz hornitzeko. Txabola beti zuen ongi hornitua. Gerra irabazteko, jendez eta armaz behar dugu hornitu. || (Aditzak, osagarritzat, eskuratzen den gauza bera hartzen duela). Hornitu dizkigu laguntza suerte guztiak.
2 da/du ad. Norbaitek edo zerbaitek zerbait izan; norbaiti edo zerbaiti zerbait edukiarazi. Basoz ongi hornitutako herria da Ataun. Bulegoa hornitzeko tresnak. Hizkuntza aberasteko eta hornitzeko. Idazlan bat, ohar jakingarriz ederki hornitua. Euskalduntasunari hain loturik ez banengo, lasaiago biziko nintzatekeela eta nagoen baino diruz hornituago nengokeela. Fedearen, esperantzaren eta karitatearen bertuteez hornitu zintuen.

Aztergaia: hornitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hornitu, horni(tu), hornitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hornitu, horni(tu), hornitzen.

hornitzaile
iz./adj. Bezeroa hornitzen duena. Gure janari eta edari hornitzailea. Petrolio-hornitzaile diren herrialdeak. Hornitzaileari esateko joan den asteko oihalak higatuak zirela.

Aztergaia: hornitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hornitze
iz. Zerbaitetarako behar diren gauzak eskuratzea. Ik. horniketa; hornidura. Pilatze eta hornitze lana.

Aztergaia: hornitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

horoskopo
iz. Etorkizunaren iragarpena, argizagien egongunean eta zodiakoaren ikurretan oinarritua. Alaba ezkontzeko adinera heldu zenean, aitak luzaroan aztertu zuen haren horoskopoa.

Aztergaia: horoskopo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
horra
1 adb. Toki horretara. Hona asko etortzen dira, horra inor ez doa. Zuen eta gure artean leize handi bat dago; hemendik horra eta hortik hona igaro nahi duena ezin daiteke igaro.
2 adb. (Izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkezten edo; entzulearengandik aski hurbil dauden pertsona edo gauzei dagokie). Ik. hona; hara. Emakumea, horra zure semea. Horra, Jauna, zeure eskuetan nire bihotzeko giltzak. Horra hamabi bertso euskara garbian. Horra zein maite duen Jainkoak mundua. || (-(e)n atzizkia hartzen duen mendeko perpaus baten ezkerrean). Horra non duzun zeure dirua. Horra zer datorren zorrei ez erantzutetik. Horra nola menderatu zuen Done Mikelek deabrua.
3 (Zerbait azaltzeko esaten den esaldi bat hastean). Horra, Birjinak seme bat sortu eta izango du.

Aztergaia: horra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: horra-hona, horra hor, horraino, horrantz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: horra bada ; eta, hala erabakiz gero, horra nola, horra non .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

horrantz, horraino, horra-hona, horra hor.

horra bada
(Izen sintagma edo esaldi baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkeztuz edo). Ik. horra 2. Horra bada, zer jazo zen. Horra bada, ene gaurko liburu gomendioa: Decameron.

Aztergaia: horra bada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh82 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

horra bada 47.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

horra bada 29.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

adib: horra 2 adb. (Izen sintagma baten ezkerrean, hark adierazten duena aurkezten edo; entzulearengandik aski hurbil dauden pertsona edo gauzei dagokie). Ik. hona; hara. Emakumea, horra zure semea. Horra, Jauna, zeure eskuetan nire bihotzeko giltzak. Horra hamabi bertso euskara garbian. Horra zein maite duen Jainkoak mundua. Horra, bada, zer jazo zen. Horra, bada, ene gaurko liburu gomendioa: Decameron. || (Zehar-galdera baten ezkerrean). Horra non duzun zeure dirua. Horra zer datorren zorrei ez erantzutetik. Horra nola menderatu zuen Done Mikelek deabrua. // bada lok. Aurretik esan denarekin nolabaiteko lotura, ondorio gisakoa edo, adierazten duen hitza. Dirua du eta gastatzeko gogoa; zergatik, bada, ez du erosten? Bada, hori zure eskuan dago. Horrela egingo dut, bada, nik ere. Goazen, bada. Horregatik, bada, heldu naiz berandu. Zer du, bada? Horra, bada, zer jazo zen. // argi errainu, argi-errainu Argi izpia. Horra bada, doi-doi, nik behar dudan argia, argi guztien lehenik jaioa, argi errainu guztien hasiera eta jaiotza. Leihotik sartzen zen argi errainuak ezkaratza argitzen zuen. // horrenbestean 2 adb. Ez horren ongi eta ez horren gaizki. —Pozik zaudete? —Horra, bada... horrenbestean. // oroipen iz. Oroitzapena. Oroipen bat datorkio burura. Niri han gertaturiko gauzez oroipen atseginak ditut. Oroipen saminak ahaztu egin behar dira. Ez dut hango oroipen handirik. Jesusen gurutzeko heriotzaren oroipena. Horra, bada, sei urtez geroz idatzitako oroipenak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

horra sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

lok.

horra hor
Horra (aurkezpenetan). Emakumea, horra hor zure semea. Kirola eta hizkuntza, horra hor bi gauza luza dezaketenak herriaren hatsa. Horra hor zer agintzen dion Pedrori.

Aztergaia: horra hor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Aldamenean: "hobe: horra non". Eta berdin hara sarreran'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): 'Horra hor-en ondoan horra non sartzea [...] ez da onartu'.

horra-hona
Horra eta hona, alde batetik bestera. Zein bere mintzoaren arabera horra-hona barreiatu zirenean.

Aztergaia: horra-hona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

horraino
adb. Toki horretaraino. Nire jakinduria eskasa, berriz, ez da horraino hedatzen.
Loturak

Aztergaia: horraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

horrako
1 horra-ri dagokion izenlaguna. Horrako bidea.
2 adj. Hori, horko hori. (Dagokion izen sintagmaren ezkerrean ezartzen da, artikuluak edo erakusle batek, gehienetan hori-k, mugatzen duela sintagma). Ik. harako; honako. Lastima, horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu ahal izatea. Esan behar dizuet, horratik, horrako arrantzale horietaz susmo txarra eginda nagoela. Horrako berorren lagun hori, askok uste du apaiz ona dela, baina (...).

Aztergaia: horrako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

lastima horrako zuzentzaile horrek liburua zuzendu duen bezain erraz mundua ezin zuzendu ahal izatea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

horrantz
adb. Toki horretarantz. Haizeak horrantz bazeraman, ez zion amore eman haizeari.
Loturak

Aztergaia: horrantz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

horrat
adb. Ipar. eta naf. Horra. Horrat biltzen dituzte zakur errebelatuak edo beren jabeek alde bat uzten dituztenak.

Aztergaia: horrat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-02-09 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

horrat Ipar. h. horra // EBBak lehen itzulian soildua.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoak dira euskalki mugatuetako formak

lantaldearen ustez, itzuli honetan jasotzekoa da, erabilia denez, eta marka horiexekin.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. horra.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra(t).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

horratik
1 lok. Hala ere. Ik. haatik; horregatik. Ez da hemen sortua: badu, horratik, zerikusi berezirik euskaldunokin. Abiatu baino lehen, horratik, gaiari zuzen-zuzen dagokion oharren bat edo beste egin beharrean naiz. Hori horrela izanik ere, aitortu behar da, horratik, beren gisa ibili izan direla "estrukturalista" direlakoak. Hiztegi batetik hitz zahar eta zokoratuenak bildu eta parrastaka ereitea gauza atsegina izan daiteke, ez horratik irakurlearentzat.
2 lok. Benetan, egiazki. (Harridurazko esaldietan erabiltzen da gehienetan). Ik. gero 3. Horratik, hori ikustekoa izango da. Otordu atsegina egin genuen, horratik!
3 lok. Dirudienez, ikusten denez; hortaz. Moda hauek heldu dituk, horratik, zuen etxera ere. Txofertzarako baimena ateratzeko dirua kendu zion, horratik, osabari.
Azpisarrerak

Aztergaia: horratik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. ondoan testuinguruak; formak: horratik 84 (MEIG); orraatik G 9 (Ldi IL, TAg Uzt); orratik 51: B 2 (Eguzk GizAuz), G 49 (Or BM, SMitx Aranz 2, KIkG, Ag G 17, Ldi 9, Mok, Lek EunD 4, Gazt MusIx, Berron Kijote 4, Etxde JJ, JAIraz Bizia 3, Lek SClar, NEtx Antz 4); orratikan G 3 (Ag G, EusJok); orratino G 1 (Zait Plat); orratio 64: G 62 (SMitx Aranz, Ldi IL, TAg Uzt 52, Lek EunD, Zait Sof, Berron Kijote 5, Txill Let), IE 2 (Mde Pr); orratiño 15: B 12 (Ag 2, Laux AB, Altuna 2, Otx 5, Bilbao IpuiB 2), G 3 (Zait Sof); orrattiño B 32 (Altuna 6, Otx 26); orraiti B 13 (Kk 11, Enb); orraitik 25: B 24 (Enb, KIkV, Kk, Eguzk GizAuz 10, Gand Elorri, SM Zirik, Alzola Atalak), G 1 (EusJok); orraittik B 1 (Alzola Atalak); orraitino 3: B 2 (fB), IE (Mde Pr); orraitiño 78: B 77 (Ag 5, Enb, A BGuzur, Echta Jos, Kk 17, Bilbao IpuiB 28, Erkiag 22, Alzola Atalak), EB 1 (MEIG); orraitio 32: B 22 (Kk, Erkiag 15, Akes Ipiña 5), G 4 (Zait Sof, Vill Jaink), IE 6 (Mde Pr); orraitiok B 10 (Ag Kr, Erkiag BatB, SM Zirik 8); orraitxiok B 4 (SM Zirik); orraitiñi B 1 (Bilbao IpuiB); orregaitino B 6 (Mg CO 3, fB, Mg PAb 2); orregatiño B 2 (CatBus, AB AmaE); orregaitio B (Astar); orregaitiño B 3 (Zav Fab, Mg CO); orregatio G 3 (Ibiñ Virgil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)orra(a)tik 19: G 10 (Ag G, Mitxelena, Basarri, A. Sorarrain, Jautarkol, T. Iakakortaxarena, P. Muxika), EB 5 (J.A. Arrieta, I. Garmendia, J. Etxaide, Egin), EgAs 5 (El Día, Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa, DV, J. Agirre); horratio EB 6 (J.M. Torrealdai, J.M. Mendizabal, A. Gostin); orratino B 1 (J. Krexeta); orratio 11: G 8 (B. Gerra, P. Goikoetxea, Txill, G. Barandiaran, T. Iakakortaxarena), EB 2 (A. Valdes, P. Zabaleta), EgAs 1 (Goiz-Argi 1983); orratiokan G 2 (A.M. Labayen); orratiño 13: B 6 (Otxolua, J.K. Ibargutxi, J.M. Zabala), G 6 (E. Olabide, G. Barandiaran), EgAs 1 (Euzkadi 1936); orrattiño 3: B 2 (Otxolua, J. Altuna), EgAs 1 (Euzkadi 1934); horraitino B 5 (Erkiag, B. Arrizabalaga); horraitio EgAs 1 (Lore kontu); orraiti EgAs 1 (K. Gisasola); orraitik B 3 (J.B. Eguzkitza Meabe, A. Zubikarai, S. Onaindia); orraitio 12: B 6 (I. Larrakoetxea, J.A. Goiria, SM Zirik, L. Akesolo, A. Gerenabarrena), G 5 (Ibiñ, L. Akesolo, S. Onaindia), EgAs 1 (Gure Erria 1990); orraitiño B 13 (Otxolua, Euzko Gogoa, F. Bilbao, S. Onaindia, B. Larrakoetxea, J. Altuna); orraitxio B 1 (SM Zirik); orraitxiokan G 1 (J.M. Etxaniz); orraitxiño B 1 (J.J. Arrizabalaga); horregaitino EgAs 1 (Anaitasuna 1970); horregatio EB 3 (Saioka 4, Amatiño, R. Castellano).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

horraitio : AB38 1; horratik : HiztEn, LurE; horratio : DFrec 2; horregatik : HiztEn, LurE.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietako formak: horratik , horregatik : ElhHizt, EskolaHE, EuskHizt. // HiruMila: horraitio ('ik. horregatio'), horratik, horregatio. // PMuj DVC: orraitiño, orraitio, orratik, orratiño, orratio, orratiokan, orregaitarren ('ik. orregaitiño'), orregaitiño, orregaitiñokarren, orregaitio, orregatikan ('ik. orregaitio'), orregatio ('ik. orregaitio'). // DRA: orraitino, orratik, orratiño, orratio, orratiokan, orregaitiño, orreigaitarren. // Ez dugu horratik forma aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

horratu, horra/horratu, horratzen
da ad. Horra joan, heldu. Ik. haratu. Horratzen naizenean, elkar adituko dugu. Eguerdiko horratuko naiz.

Aztergaia: horratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. (h)orratu 'forratu, azpikotu, gaineztatu' adierakoaren 8 ager. (Hb 6, Gy 2); horratu 'horra joan, heldu' adierakoak 10 dira: a) -tu / -ø edo era burutua: a1) ad. laguntzailearekin, -tu duenik ez dugu aurkitu, horra formakoak dira agertu diren laurak (Mde 3, Xa): Mde Po: "Ba nin adixkide bat hoberik ezpeitzen tabala da ezagün enekin gai t'egün gerlan ibili zen, berritan. Bala bat horra zeikü: ene ala ire?"; Mde Pr: "Doloros eta ümil horra be'nitzaizie, ez khexü izan"; "Bizidunen Lurretik horra nauk, erantzun zuen, han ez bait aez Heriorik, ez hogenik, ez hutsik"; Xa Odol: "Ixildu dut zure burregoer elgar zagutzen dugula, horra naizen dohakabe hunen bertutearen ahula!"; a2) Perpaus jokatu gabean: Eguzk GizAuz: "Erle nagiok be erlauntzean bizi oi dira udagueneraño; baña bein orra ezkero, erlauntzean nagi orreintzat bizitokirik eztago"; b) -tu partizipio deklinatu 1: Ardoy SFran: "Bainan etziren horratuak hiri xoragarri hortaz eta hortan xoratzeko: nahiko zuten untzi bat berehala hartu Lur Sainduari buruz"; c) beste aditz-izenak: Harb 2: "Behar den bideaz zure plazerera bethi bizitzea gatik eta gero azken finean zure garaziaz horratzea gatik"; "Othoitzez nagotzu orduko orhoitzapenaren faboreakgatik zeure begien aitziniko gai egin diazadazun neure arima, eta neure bekhatu guziez penitenzia egieko garzia zuk eman diazadazun, egun batez ni ere horratzea gatik"; Hm 2: "Bekhatuaren hilzeko, emen duzu bizia: izaguzu Kristo ganik horratzeko grazia"; "Orai gu guduan gara, badakizu zein flako: izaguzu garazia, salborik horratzeko".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) horra formako 4 ager. jaso dira, ad. laguntzailearekin erabiliak (ez dugu beste formarik aurkitu):L. Ligueix: "Urtzo lepho xuria, horra hiz aphalik / Bai eta akiturik, moskoa zabalik / Nafarrotik hegoa ari duk ephelik / Hik hari buhurtzeko nekhez duk ahalik / Pausa hakit aldian, ez beituk axolik"; J.L. Davant: "Italianoak gisala / horra zaizkü indartürik / erresumaz jabetzea / xede zintako hartürik"; J. Casenave: "Karles-Charlemagne - Bena, omen, horra dira / Zaldübarat Uskaldünak, / Ekharriz hiri hortara / saldoka beren gizunak"; Etxahun Iruri: "Jaun mera, horra dügü / Etxahun kriminela".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

horratu, horra(tu), horratzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

horratu, horra(tu), horratzen

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

"horra naiz, nintzen" modukoak nola eman ez dago argi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: [horra(tu)] sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): hurrengo pasaldirako.

horratx
adb. Horra (aurkezle gisa). Horratx, txanponean bost orratz! || Eta mundua etxe barruan ezin sartu, horratx!

Aztergaia: horratx

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Definizioa eman: 'horra hor'. || 1- Erabiltzaileentzat mesedegarria da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa (H1.1 lantaldeak eskainiko ditu gainerako argibideak).

horraxe
adb. Horra bertara. Horraxe iritsi nahi nuen.

Aztergaia: horraxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-05-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikari dagokiona.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH2016: hiztegian jasoa.

horregatik
1 Zerbaiten zergatia adierazteko esapidea. (Askotan, eskuinean doan esaldiaren aditza hasieran ezartzen da, horregatik-en ondoan). Horregatik maite ditut gaurko gazte asko: tentaldiaren ihesi ez dabiltzalako. Gu gaitzera makurtuak gaude, eta zerura nahi badugu, geure buruari indar egin behar diogu; horregatik da neketsua zerurako bidea. Horregatik eman zioten saria. Lau urte hauetan ez omen da ia kalera irten; horregatik edo, harriturik dago oraindik Madrilgo geltokian ikusi duen jendearekin. Horregatik, bada, zebilen erne apaiza. Horregatik, arazoak ez du irtenbide erraza.
2 lok. Hala ere. Ik. horratik 1. Etxean ditudan halako bi ohe baneuzka, ez nuke horregatik lo gehiago egingo. Gobernuak utzia du politika hori, baina politika horren ondoreak ez dira horregatik ahitu.
3 Esan den zerbait biribiltzeko esapidea. Gogorra duk horregatik. Ez da ezer horregatik.

Aztergaia: horregatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

junt.

horrela
1 adb. Era horretan. Ik. honela. Hori horrela delarik, Gipuzkoako aditza hartu behar da oinarri. Hau horrela izanik ere. Idazlanak bestek hautatuak dira, neronek horrela nahiago nuelako. Nik ez ditut gauzak horrela ikusten. Horrela ez goaz inora. Badaiteke; are gehiago, horrela da. Horrela izan da eta horrela bego esana. Noren erruz gertatu zen horrela, ez zait axola.
2 lok. Beraz. Ik. hortaz. Horrela, ez zait iruditzen beti antzinakoak gogoan ditugunik, haiek ere zenbait sail bederen landu baitzituzten. Horrela, bada, nire lana egin ondoren, gosaria hartu dut.

Aztergaia: horrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
horrelako
adj. Era horretakoa, hori bezalakoa, adierazi den gisakoa. Ik. honelako; halako. Ba ote dugu hemen horrelako oinarririk? Zer egin horrelako ero batekin? Inora nahi badugu, horrelako buru argiak eta zentzudunak behar ditugu gure artean. Horrelako zerbait. Axular, Oihenart eta horrelakoak. Badakit badirela zenbait ez-euskaldun, horrelakorik aditu nahi ez dutenak. Nor da horrelakorik uste duena? Ez horrelakorik esan. Ez horrelakorik! Ez da ispilua izaten errudun horrelakoetan.

Aztergaia: horrelako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

horrelakoxe
adj. horrelako-ren indargarria. Egunen batean horrelakoxe barku bat erosiko dugu. Ni horrelakoxea naiz, barre egitea gustatzen zait.

Aztergaia: horrelakoxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe: -ko-xe: halakoxe, honelakoxe, horrelakoxe.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xe.

horrelatsu
adb. Gutxi gorabehera horrela, horrela edo. Eta guztia osorik gorde nahi zutenek deus ere gabe, edo horrelatsu, gelditu behar izan zuten. Guztiok dakigu gehiago ere badirela horrelatsu pentsatzen dutenak.

Aztergaia: horrelatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

horrelaxe
adb. Era horretan berean. Ik. holaxe. Erabaki gabe dago auzia eta horrelaxe iraungo du mundua mundu deno. Bai, horrelaxe da, noski. Nik ere horrelaxe uste dut.

Aztergaia: horrelaxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe.

horren
Horrelako mailan. (Erkaketaren oinarria agerian adierazten ez denean erabiltzen da, eta bigarren pertsonari edo bigarren mailako hurbiltasunari dagokio; adizlagun, izenondo edo izenlagun bati dagokio, hots, nolakotasunari). Ik. honen; hain. Ez nuen uste horren ergela nintzenik. Zer duzu, Andoni, horren goibel egoteko? Nondik, Aintzane, horren goiz? Ez dut uste gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik.

Aztergaia: horren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ez nuen uste horren ergela nintzenik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea aldatu: "Ez nuen uste horren ergela zinenik". || 1- Bigarren graduko pertsona ("zu") hobeto dagokio sarrera-hitzari.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

horrenbat
zenbtz. g. g. er. Horrenbeste.

Aztergaia: horrenbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

horrenbeste.

horrenbeste
1 zenbtz. Horrelako kopuruan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da eta bigarren pertsonako edo bigarren mailako hurbiltasunezko testuinguruetan; izen bati —inoiz ez izenondo edo adizlagun bati— dagokio eta izen horren ezkerrean ezartzen da). Laburtasunak merezi ote du horrenbeste opari? Horrenbeste mila urtean. Horrenbeste aldiz.
2 zenbtz. (Izena ezabaturik, mugagabean). Zubiburuk horrenbeste bazekien. Ez nuke horrenbeste esango. Ez diagu horrenbesteren beharrik izango.
3 (Aditzaren osagarri gisa). Zergatik horrenbeste harrotu zeure burua?

Aztergaia: horrenbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: horrenbestean: iritsi ginen, eta horrenbestean pozik; hileko horrenbestean egin zuten tratua, horrenbesteko, horrenbestetan 'horrenbeste aldiz', horrenbesterainoko, beste horrenbeste.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: horrenbesteraino .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

horrenbestean, horrenbesteko, horrenbestetan, horrenbesterainoko, beste horrenbeste.

horrenbestean
1 adb. Gertaera bat uste bezain okerra ez dela adierazteko esapidea. Iritsi ginen, eta horrenbestean pozik.
2 adb. Ez horren ongi eta ez horren gaizki. —Pozik zaudete? —Horra, bada... horrenbestean.
3 adb. Kopuru edo zenbaki ezezagun edo ezin zehaztuzkoan. Hileko horrenbestean egin zuten tratua. Likits eta gordinkeria ugariago aurkituko dute, ehuneko horrenbestean, euskaraz edozein erdaraz baino?

Aztergaia: horrenbestean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iritsi ginen, eta horrenbestean pozik; hileko horrenbestean egin zuten tratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

iritsi ginen, eta horrenbestean pozik; hileko horrenbestean egin zuten tratua.

horrenbesteko
1 adj. Eredutzat hartzekoa dugu, horrenbesteko lan ikaragarria egin zuelako. Ez ziren horrenbesteko akatsak. Ez dut uste gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko garrasi sarkorrik. Aldea ez zen horrenbestekoa izan.
2 adj. Horrenbesteko prezioan.

Aztergaia: horrenbesteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

horrenbesteraino
adb. Ez zaitez, bada, horrenbesteraino harrotu.

Aztergaia: horrenbesteraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

-ta- gabeak 36 dira, HM; -ta-dunak 8 (IE 4, eta MEIG 4): orrenbesteraino(ko) (eta aldaerak) 36 dira: B 4 (Añ GGero, AB AmaE, Kk Ab, Bilbao IpuiB), G 31 (Mg CC, Gco, VMg, Bv AsL, Arr GB, Sor Bar, Ag G, TAg Uzt, Alz, Lab EEguna, MAtx Gazt, Vill Jaink, Berron Kijote, NEtx LBB, Anab Poli, Etxde JJ; Tx B, Uzt Sas; Zait Plat), IE 1 (Xa EzinB); horrenbestetaraino(ko) EB 4 (MEIG); hoinbertzetaraino(ko) IE 4 (HU Aurp; Ox, JE Bur).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

horrenbesteraino(ko) 6: G 2 (I. Manzisidor, T. Alzaga); EB 4 (Txill, Irakasleen elkartea; I. Elias; M. Escribano: -koxe); hoinbertzetaraino IE 1 (Eskualduna).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

horrenbesteraino : LurE; horrenbesterainoko: LurE; horrenbestetaraino : LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS: horrenbeste(ta)raino / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: horrenbeste(ta)raino

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ta-: -raino/-taraino.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

horrenbeste sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez zaitez bada horrenbesteraino harro.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E206]: Arauak jasoa du, azpisarrera gisa, "horrenbesteraino: ez zaitez bada horrenbesteraino harro".

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Kendu lerroa (aski da forma arautua aipatzea).

horrenbesterainoko
adj. Barka iezadazu horrenbesterainoko nekea nik emana.

Aztergaia: horrenbesterainoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

horrenbestetan
adb. Horrenbeste aldiz. Gezurra dirudi horrenbestetan eta horren berdin maitemindu ahal izatea.

Aztergaia: horrenbestetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'horrenbeste aldiz'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

horrenbeste aldiz.

horrenbestez
1 lok. Adierazi berri denarekin. Horrenbestez, ordea, ez ditugu aipatu film horretan ageri diren zabaldegi eguzkitsuak, jostailuzko etxetxoak. Ez dugu horrenbestez esan nahi berarekin bat gatozenik.
2 lok. Hortaz. Euskalki guztiek (euskarak berak, horrenbestez) egin dituzte aldakuntzak.

Aztergaia: horrenbestez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "On izango litzateke lokailu hori zerrendan jartzea".

 - Erabakia: BAgiria (1997-07-18): "Horrenbestez lokailuari sarrera ematea onartu da".BAgiria (2000-03-30): sarrera beregainik ba ote dagokion eztabaidatu da; azkenean baietz erabaki da. Baina, hartara aditzondoaren pareko liratekeen horretara eta honetara kendu egingo dira zerrendatik oraingoz. Bigarren itzulirako hobeto aztertu beharko da hitz hauen kontua.

horretan
adb. Orduan. Ik. hartan; honetan 1. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: horretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu landu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

horretan lematizatuak: hortan 3: Herr 1987 ("Eta hortan jabaldu dira Hego Korean bazterrak, bi astez arras nahasiak izan ondoan"); Punto y Hora 1982 ("Eta hortan, misiolari bokazioari ezin uko eta Ameriketara joan zen"); R. Idiart ("Zu bezalako fededun hainitz behar ginuke... Hortan uzten zaitut, adixkidea, goraintzi beroenekin"); ortan 1: S. Aranbarri ("Ortan, anai arteko borroka sortu zanean -1936-, gudaritzara joan bear izan zuan 1937go Maiatzaren azken aldian"); orretan 1: Manzi ("Orretan eguerdia. Garate etzan jun bazkaritara lenengo taldean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: ez dugu landu // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orretan : DRA (en eso); PMuj DVC (B según eso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

hartan arautuaren balioko horretan eta honetan libreagoak izan litezke ("Horretan, gerra piztu zen").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Oraingoz ez da hiztegi-sarrera gisa jasoko.

horretan egon
1 ad.-lok. Hori pentsatu, horrela uste izan. Bai, irakurleok, neu ere horretan nago.
2 ad.-lok. lgart. Zerbait erabat ukatzeko erabiltzen den esapidea. (Aginterazko formetan). Ba nik jarriko dudala uste baduk, egon hadi horretan, txikito! —Zure hitzak jan beharko dituzu, aita! —Egon hadi horretan!

Aztergaia: horretan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HORRETAN EGON a) "(Tenemos esa) intención, atan, orretan gagoz (G) gaude" Añ b) Pensar eso. Baña beren temakin bitzuak naiago / dutela irtetzea, ni orretan nago. AB AmaE 332. Orretan zagoz zu bere? Benetan diñoztazu? Ag AL 135. Ortan nengon nerau ere. Or QA 124. Bai, irakurleok; neu be orretan nago. Bilbao IpuiB 123. Convenir en eso, estar de acuerdo en eso. Langillearen lana aintzat artu bear da. Orretan ba gagoz. Eguzk GizAuz 52. Tira, ba, zeu orretan bazagoz, zeu ilgo zaitugu ta bestia ainduko dogu. Kk Ab II 25 Seguir pensando eso. Askotan esan det be-aldietan dirala arriskurik andienak, eta orretan nago. Ag G 59s. c) "Orretan banago, estoy enterado [...] (V-ger)" A EY III 283. Cf. ejs. de horretan egon 'consistir en eso' s.v. egon (6). --Orretan zagoz? --Eztakit ezer: esaidazu zer jazoten dan. Echta Jos 40

horretan egon : Aizu (“Halere, nire ustez, normalizatzen ari da, dena bezala. Horretan gaude”), Deia (“Horretan geundela, ama batek umeari trajearen azpitik zer jantzi ote nion galdetu zidan”), Consumer (“Rwandak toki zabala betetzen du ene gomutan baina bertan ez bizitzea erabaki nuen nik eta horretan nago“), HABE (“Horretan nengoela, jakin nuen BaionakoEuskal Museoan zuzendari-lanpostua…”), Berria (“Horretan zeuden, beraz, afaltiarrak, noiz eta dalmaziar mezulariak iritsi baitziren, kezka aurpegian, beren printzearekin hitz egitera”), EiTB (“Gobernu zentralaren eta Generalitatearen arteko lankidetza egon behar du, eta horretan gaude", adierazi du Masek”), Jakin (“Mugimendu handia zegoen garai hartan Zarautzen. Horretan nago ni. Nik baietz uste dut“), Argia (“Horretan gaude, eta greba orokorra izan da horren adierazgarri”), Erlea (“Horretan nengoela deitu didate epaileen lokutorioetara”), DiarioVasco (“«Andoni Egañak esan zuen zerbait lortu nahi duenak behar duela obsesio-fase bat. Ni orain horretan nago»”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

horretan egon : Berria (“Politikagintzan gabiltzanok betetzeko asmoz aurkeztu behar ditugu proposamenak eta horretan dago Jaurlaritzarena”), Karlos Zabala (“Horretan nago, jauna - erantzun zion Kissoff jeneralak -, ziur egon daiteke berori Mikel Strogoffek gizon batek egin dezakeen guztia egingo duela”), Patxi Ezkiaga (“Seinale, eta ni horretan nago, berak ezagutu izan zuela, edota haren margo-irudiren bat ikusia zela behinik”), Bernardo Atxaga (“Zer izen eman galdezka aritu gara, eta horretan gaude oraindik ere: zein kausalitate da?”), Unai Elorriaga (“Eta horretan zegoen Matias Ana gelara sartu zitzaionean, braustakoan”), Josu Zabaleta (“Horixe! Ederki! Izaki biziak biziaraziko dituzue, arnasa hartzen eta oihalez janzten diren izakiak baino biziagoak! Ez horren errealak, agian, baina egiazkoagoak! Neu ere horretan nago!”), Julen Gabiria (“Eta horretan zeudela, nortzuk agertu ote ziren?”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa horretan sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: horretan egon. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarria da. 2- Lexikalizazio maila handiko aditz lokuzioa da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22) Forma berririk ez da orain erantsiko (ikusiko da nola aipatzen duen H1.1 lantaldeak horretan egon esapidea, baldin aipatzen badu).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper