honako
1 hona-ri dagokion izenlaguna. Bilbotik honakoa, hamar euro. Noizik honakoa da eliza hau?
2 adj. Hau, hemengo hau. (Dagokion izen sintagmaren ezkerrean ezartzen da, artikuluak edo erakusle batek, gehienetan hau-k, mugatzen duela sintagma). Honako adibide hau jarri zuen. Jaiotzez nafarra zelako hizkuntzaz, honako idazle hau bezalaxe. Ez dira giputzak jendetasunik gabeko pertsonak; zerbait badira, malguagoak eta diplomaziara emanagoak dira, honako hau bezala. Ez uste musu truk nabilenik honako honetan. Hor aurkitzen da honako idazlan hau, beste zenbaiten artean: Herbert Pilch, "Le bilinguisme au Pays de Galles". X jaunak, adibidez, honako hitz harrigarri hauek ezarri ditu bere azken liburuan. Euskalki horretan, honako Leizarragaren esaldi honek ez du itzulpen zuzenik.