10 emaitza hemen bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

hemen
1 adb. Toki honetan, mintzatzen dena dagoen tokian. Jar zaitezte hemen. Bero dago hemen. Hemen datza. Hemen bertan (Ik. hementxe).
2 adb. Mintzaldi edo idazlan batean, mintzatzen edo idazten ari dena aurkitzen den puntuan. Ez naiz ni hemen mintzatuko, ez aldaketa horren alde, ez kontra. Haren hitzak aldatuko ditut hemen.

Aztergaia: hemen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hemendik aitzina, hemendik aurrera, hemendik hara, hemengo, hementxe.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hemendik, hemendiko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hemendik aitzina, hemendik hara, hemendik aurrera, hemendik(ak)o, hemengo, hementxe.

hemendik
1 adb. Toki honetatik. Hemendik alde egin zuenean. || Hemendik dator hainbesterainoko aldea egotea hauen artean.
2 adb. (Denboraz mintzatuz). Hemendik berrehun urtera.
Loturak

Aztergaia: hemendik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IK. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hemen sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hemendik alde egin zuenean; hemendik berrehun urtera.

hemendik aitzina
1 Toki honetatik aurrera.
2 Une honetatik aurrera. Hemendik aitzina zure zerbitzari izanen naiz.

Aztergaia: hemendik aitzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hemendik aurrera
1 Toki honetatik aurrera.
2 Une honetatik aurrera. Hemendik aurrera egunero deituko dizut.

Aztergaia: hemendik aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta hemendik atzera galtzen utzi behar dugu? "Hemendik atzera kopa gehiago hartzen ez baduzu, ez zara mozkortuko". Berdin handik aurrera / handik atzera (Goian aipatua)" (2006-07-06)

hemendik hara
1 Toki honetatik hara.
2 Une honetatik aurrera.

Aztergaia: hemendik hara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hemendiko
adj. Ik. hemengo. Beti hemendiko aldean geratzera kondenatuak gaude. Bidasoaz hemendiko euskotar guztiok.
Loturak

Aztergaia: hemendiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

emendiko (eta emetiko 1, ortik emendiko 3) 8 dira: AB AmaE (Bizkaian nik entzunda / emendiko gauzak"); A BeinB 2 ("Iaungoikoaren gomuta eztan gizona, Txanton bera baiño bere ortik emendikoagoa da", "Gure auzoko dirudun ori, zelan alangoa ta bada-ezpadakotxua ta ortik emendikoa ta guztia bearrekoa dala batzuk esanarren, euskaldun garbia ta euskaldun garbien semea dozu"); A BGuzur ("On neure sanjia, esan euen Abadeak, eta ortiko ta emetiko ingurumari guztiek arakatu eragin ostezan"); Enb ("Bidasoz andikuak Iruñara duaz; Emendikuok bere Iruñara guaz"); Ldi IL ("Bi urtez bein, edo, Eusko-Ikaskuntzak, Bidasoaz andiko ta emendiko euskotar guztiok batzarre aundi batera deitzen gaitu"); Zait Plat ("Emendiko lerroak, diozu, izango lukeaka zortzi beserdiko azala, lau elkarren besteko eginak balira?"); Erkiag BatB ("Eta epaillearen bizarra ez izan ortik emendikoa"); hemendikako (eta han-hemendikako) MEIG 2 ("Gainera, gure ustez, edozein belar-pila ez da meta, ezta han-hemendikako idazlan sorta ere aldizkaria", "Honako hau, ordea, Laborantzako liburu hau, ez da bestetarik hartua, handik eta hemendikako maileguak izango dituen arren, zalantzarik gabe").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)emendiko (eta an-emendiko 1) 7 aldiz jaso dira: K. Enbeita ("Bere gaiak auetxek: iritziak, kritikak, sujerentziak; an-emendiko berriak, elkarren lanen berri, liburu berrien kritika, zabalkundea t. a."); A BeinB (sarreran: "Zuk modu askotara, ezin obeto ta sarri erakutsi dauskuzu Bidasoatik onanzko euskaldunoi beste alde orretakoak dauskuen maitetasuna; nik, ortikoai emendikook dautsegunaren ezaugarritzat, gaurrarte ezin ezer agertu izan dot"); Ldi (OEHko testuinguru bera); Agur 1974 ("Ekin ta aurrera, mutillak! Emendikuok ezin doguna zuok al dozue-ta"); EAEgut 1995 2 ("Aita Larramendi izan zan Bidasoz emendiko literatura sortuarazo ta bultzatu ebana", "Bidasoz emendiko euskalzaletasuna biztu dauan sua"); E. Zabala ("Esan dezakegu, Bidasoaz hemendiko euskal literatura nolabait sortu eta bultzatu duena, Larramendi izan dela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hemendiko : DFrec 1 ("mugaz hemendiko iparraldeaz ari gara"); Euskalterm 1 (citerior) // Ez dugu aurkitu ap. AB38; AB50; HiztEn; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emendiko : PMuj DVC (citerior, de esta parte, de aquende; eta -emendiko: cis-); hemendikako : EuskHizt (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-05): hemendik(ak)o azpisarrera hurrengorako utzi da.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

-ka- gabea da hedatu-erabiliena.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka-: tikako/tiko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hemen sarrerari dagokion azpisarrera.

hemengo
adj. Ik. hemendiko. Hemengo arazoetan. Hemengo edozein baserritar. Hemengoak eta kanpokoak. Ni ez naiz hemengoa.
Loturak

Aztergaia: hemengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hemengo aldi
1 iz. Mundu honetako bizitza. Hemengo aldia egin duzu.
2 interj. Norbait ikustean, neurri batean harridura adieraziz-edo, agurtzeko erabiltzen den esapidea. Hemengo aldi, Sebastian? To, Martin!, hemengo aldi?, jar zaitez, otoi!

Aztergaia: hemengo aldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HEMENGO ALDI ¿Tú (vosotros) por aquí?. "Ze, hemengo aldi? (AN-5vill, B, BN-arb, S)" Gte Erd 159. "Ze, emengo aldi duzu? (BN-arb, S)" Ib. 232. Ñe! Hemengo aldi zuk egun? Zato barnerat... JE Bur 66. To, Martin! Hemengo aldi? Jar zaite, othoi! Barb Sup 10. Emengo aldi, Sebastian? Etxde JJ 78. Agur, agur! Hemengo aldi? Zerb Azk 39 Berandu da-ta luzaro ezin / izan nik emengo aldi. EA OlBe 65. Ameriketan bi aldi egiñak ditu, ta biak artzaintzan. Auek idazterakoan, emengo aldi du. A. Zavala in Auspoa 77-78, 271.

hemengo aldi 2: EiTB (“Izan dituzun gaixo gutxi horietakoren bat ez zen ba hemengo aldia eginda joango?”), Argia (“Uharte hau bestetxe zuten euskaldun arrantzale haiek beste bestetxe zuten Islandiako sumendiaren purrustada dela-eta, hemengo aldia ia astebete luzatu zaigu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hemengo aldi 6: Juan Garzia 2 (“Nagusi, badaki nor dabilen hemengo aldi?”), Aingeru Epaltza 2 (“-Edu, hemengo aldi?”), Eneko Bidegain (“Zer, hemengo aldi - galdegiten dio ostalariak, baitzuen aste andana bat ez zuela ikusi”), Joxe Austin Arrieta (“Zer habil, gizona, hemengo aldi?”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

[hemen] hemengo adj. Ik. hemendiko. Hemengo arazoetan. Hemengo edozein baserritar. Hemengoak eta kanpokoak. Ni ez naiz hemengoa. Hemengo aldia: mundu honetako bizitza. [aldi] 6 iz. (Dagokion sintagmak -ko atzizkia hartzen duela). Egonaldia. Laster bukatuko duzu hiriko aldia. Hemengo aldia egin duzu (Ik. aldia egin). aldia egin (bere, neure eta kidekoen eskuinean). Bere (neure...) garaia bete, aldia bete, bere (neure...) egitekoa edo eginbeharra bete edo bukatu. Udak egin du bere aldia, lekua utzirik udazkenari. [hemen] hemengo aldi interj. Norbait ikustean, neurri batean harridura adieraziz-edo, agurtzeko erabiltzen den esapidea. Hemengo aldi, Sebastian? To, Martin!, hemengo aldi?, jar zaitez, otoi!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa erabiltzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa hemen sarreran. Baina komeni lehendik dagoen azpisarreran orain adibide azaldu den hau adiera berri gisa gehitzea eta kategoria berria ematea, definizio eta guzti.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hemen sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aldi sarreran ere.

hemengotar
adj./iz. Hemengoa; hemengo herritarra. Hemengotarra bata, frantsesa bestea.

Aztergaia: hemengotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

emengotar G 2: Tx B II ("Gau ta egun antxika dago / gure Kantabri ederra / alde batea naio nuke / ezpanitz emengotarra"), Zait Sof ("Luzaroago ederretsi bear dizkiñat beko illak, emengotarrak baño"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Prop 1902: "Hemengotarrak, gauza mota guzietako, multzokatuak edo kofrariakatuak dire"; eta ementar Goen Y 1934: "Nere etxetarrak estutasunean utzi ditut; eta ementarrak ere ala arkitu".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)emengotar 2, G-IE: E. Agirretxe: "emengotar izango dan Eliz orren, Erri onen salbamen eta Erri onek osotu bear duan egiazko nortasunaren alde"; Aginaga: "Orain zortzi urte duelarik, Mirande-k izkiriatu zuen, Europa-ri laudorio eginez: 'Oriente-ko doktrina,(...) Europa hunetan erro hartzekotan, hemengotarren Weltanschauung bereziari egokitu behar zaio, nahi ala ez'".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hemengotar : HiztEn (bertakoa, toki honetakoa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emengotar : DRA (el que es de aquí; Txirrita aipatuz); hemengotar : EuskHizt (1902; cf. hementar 1934; hemen jaio edo, hemengo pertsona), HiruMila (iz. eta izlag. autóctono de este lugar), ElhHizt (natural - de aquí, de este lugar), DRA (natural de aquí) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan: «izond. eta iz. g.er.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

hementxe
adb. Hemen bertan. Hementxe erori zen. Hementxe, Bilbon berton. Hona hementxe eltzea. Hementxe bertan.

Aztergaia: hementxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-01-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xe

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

EGLUren eskutik argituko dira deklinabide-auziak (cf. hementxeko/hemengoxe, etab.).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper