73 emaitza harri bilaketarentzat - [1 - 73] bistaratzen.

harri
1 iz. Mea-materia gogorra, lurraren azalean (azal-azalean nahiz barnean) masa gotorretan aurkitzen dena. Harri zatia, puska. Harria baino gogorragoa.
2 iz. Gai horren mota berezia. Ik. kareharri; harrikatz. Diamantezko harria bezain gogorra. Lurpe gordean aurkitzen diren urre eta zilar, diamante eta beste harri ederrak.
3 iz. Eraikuntzan erabiltzen den harria. Harrizko zubia. Harrizko mailak (Ik. harmaila). Harrizko aska (Ik. harraska). Harria jo, pikatu, leundu. Harri landua (Ik. harlandu). Harrizko atala. Azpian lur hotza, gainean harria.
4 iz. Harri zati ez oso handia, norberak eraman edo bota dezakeena. Harri bat bota zion. Bekaturik ez duenak lehen harria jaurti dezala. Habaila-harria. Harri artean erortzen diren gari-haziak. Harri biribilez estalia. Harri pila bat. Barka, behin eta berriz harri horretan behaztopa egiten badut.
5 iz. Erabilera bereziren bat duen harri zatia. Ik. hilarri. Esne harria.
6 iz. (Gogortasunaren irudi bezala). Harrizko bihotza. Han gosez hil dira gure arbasoak, kapoiz asetzean gaskoi harrizkoak. Zer uste duzue, harrizkoa naizela?
7 iz. (Erkaketetan, zerbaiten edo norbaiten gogortasuna azpimarratzeko). Jende zaildua eta zakarra, harria baino gogorragoa. Harria baino gogorrago dut burua.
8 iz. Harriabarra. Ik. harri erauntsi. Euria eta harria ari zuen. Harri-jasa handi batek harrapatu zituen.
9 iz. Giltzurrunetan, maskurian, gernubideetan eta gorputzeko beste zenbait organotan gertatzen den ale gogorra. Idiak harria badu bixikan. Gibel harria.
10 iz. Zorigaitza, ezbeharra; hondamendia. Hau da harria etorri zaiguna! Txorakerietan gau eta gauerdi, harria etxera biltzen.

Esaera zaharrak

Bati harriaz, bertzeari ogiaz. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen.

Aztergaia: harri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

harri, har-.

Jatorrizko forma

monumentu, oroitarri; zimendu, zimentarri.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: harri bizi, harri(-)erauntsi, harri eta belarri: harri eta belarri eginik, eta lur jorik gelditu nintzen, harri eta zur, harri(-)koskor, harri(-)meta, harri(-)min, harri preziatu, harri(-)ukaldi, harri xehe, harri zabal.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: harria bota, harria egin, Harri Aro, harri baliotsu, harri egin, harri-iraitzi, harri-jasotzaile, harri-jasotze, harri pikatu, harri-pikatzaile, harri-ukaldika .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

harri bizi, harri-erauntsi, harri eta belarri ("harri eta belarri eginik, eta lur jorik gelditu nintzen"), harri eta zur, harri-meta, harri-min, harri preziatu, harri-ukaldi, harri xehe, harri zabal.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: harri eta haitz (pl.). || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarria da. 2- Bizkai euskaraz oso erabilia da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-30/31): 'Barne koherentziaren arabera, bigarren osagaitzat harri eta ontzi dutenak bildu dira. Onartu den proposamena honako hau izan da: kareharri eta segarri elkarturik ematea, latsarri eta mugarri bezala. Iman(-)harri ez litzateke aldatuko, -nh- multzoa eragozteko, ezta behaztopa(-)harri ere horrela erabili baita. Gainera, botarri / botaharri eztabaidatu da eta bozkatu: zortzi boto bigarrenaren alde eta sei lehenaren alde. Beraz, botaharri onartu da. / Ontzi bigarren osagai dutenekin, onartu den proposamena hau izan da: a) lehen osagaia silaba batekoa edo bikoa denean, elkarturik idaztea. Beraz: baleontzi, loreontzi eta orratzontzi; baita teontzi eta laketontzi ere. b) Lehen osagaia hiru silabakoa denean, ez da elkarturik idatziko. / Ontzi, adiera metaforikoa duenean, elkarturik idatziko da. Beraz, aldatu beharrekoak dira negarrontzi eta gezurrontzi'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko (eta abisu-oharrik gabe jasoko dira lantaldeak proposaturiko harria bota eta harri baliotsu azpisarrerak, eta Heg. marka duela aipatuko da harri egin azpisarrera, eta bere oharrarekin).

Harri Aro
iz. Historiaurrea banatzen den bi aroetako lehena, Metal Aroaren aurrekoa, gizakia harria lantzen hasi zena.
harri baliotsu
iz. Harribitxia.

Aztergaia: harri baliotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

tradizioan erabiliagoa zen h. balios(o) forma; baina baliotsu denez markatu gabea eta hobestekoa, eta bakarra aski delakoan, hau eskainiko da.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-baliotsu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harri sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

harribitxia.

harri bitxi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, harri bitxi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harribitxi].

Aztergaia: harri bitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-12-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harri bitxi* e. harribitxi.

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

harribitxi.

harri bizi
1 iz. Lurrean, berezko lekuan dagoen harria edo haitza. Hilobi berria, harri bizian egina.
2 iz. Harribitxia. Urre eta harri bizizko koroa.

Aztergaia: harri bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harri eginda (eginik)
adb. Heg. Harriturik. Hilketa izugarri honek guztiak harri eginik utzi zituen. Harri eginik geratu ziren, hitz egiteko ere kemen gabe. Une batez harri eginda gelditu zen. Nor ez da egon behin baino gehiagotan harri eginik misterio horren aurrean?
harri erauntsi, harri-erauntsi
iz. Harriabarra, harri jasa. Harri erauntsiak hondatutako mahastiak.

Aztergaia: harri erauntsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harri eta belarri
adb. Guztiz harriturik. Harri eta belarri eginik, eta lur jorik gelditu nintzen. Harri eta belarri gelditu zen Madalenek zioena entzutearekin. Amyk harri eta belarri begiratzen zien.

Aztergaia: harri eta belarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: harri eta belarri eginik, eta lur jorik gelditu nintzen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (oharreko gelditu falta da). Definitzailea aldatzea proposatu da: ‘guztiz harriturik’. (2021-11-23)

harri eta zur (eginik) gelditu
adb. Guztiz harriturik gelditu. Mattin aurrez aurre ikustearekin harri eta zur gelditu zen. Harri eta zur eginik gelditu zen Augusto.
harri iraitzi, harri-iraitzi
iz. g. er. Harrikada (tartea). Urrundu zen haietarik harri-iraitzi baten ingurua.
harri jasotzaile, harri-jasotzaile
iz. Harri-jasotzean aritzen den kirolaria. Dema ezin parekatuagoa irten zen, izan ere, hiru harri-jasotzaileek 18 altxaldi atera baitzizkioten lehen harriari. Harri-jasotzailea 275 kiloko harriarekin marka ezartzen saiatuko da.
harri jasotze, harri-jasotze
iz. Herri kirola, harria lurretik sorbaldaraino jaso, berdindu eta gorputzaren aurrealdetik lurreratzen uztean datzana. Bi aizkora-saioen artean, harri-jasotze proba izango da ikusgai. Harri-jasotze saioak. Harri-jasotzen ariko dira Goenatxo III.a eta Aimar Irigoien.
harri koadro
iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, prisma angeluzuzen formakoa. Ik. koadro 6. 250 kiloko harri koadroa.
harri koskor, harri-koskor
iz. Harri alea. Harri koskor artean bada ere, garia galanki ematen duten lurrak.

Aztergaia: harri koskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arkosko 7 ager.: Mg PAb (2 ager.); RIEV; Or Mi ; Or Eus; TAg Uzt; Zait Plat; arkoskor (+ ar koskor) 4 ager.:Ur Dial; JMB ELG; TAg Uzt; Ag G; arkozko: Or Mi; arkozkor: Or Mi; arri kosko (+ harri-kosko) 2 ager.: Hb Egia; VMg; arri kozko Or Mi; arri-koxko LE-Ir; arri koxkor (+ arri koixkor) 5 ager.: Or QA; Zub; Laux BBa; Ibiñ Virgil; Erkiag Arran; arri-koskor (+ arri koskor, arri kaskar) 7 ager.: Ugalde;Etxba Eib; Mb IArg I; Kk Ab I; Iraola; NEtx Antz; Bv AsL.; (h)arri kozkor (+ arri-kozkor) 3 ager.: Ardoy SFran; Altuna; Berron Kijote.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)arkosko 5 ager.: G 1,EB 4; arkozkor 2 ager.: G 1, EgAs 1; (h)arrikoskor (+ arri-koskor, harri koskortto) 14 ager.: B 1, G 7, IE 1, EB 5; (h)arrikoxkor (+ arrikoxkor, (h)arri koxkor, harri-koxkor) 10 ager.: G 4, EB 6; arrikozkor (+ harri kozkor) 3 ager.: G 1, IE 1, EgAs 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: harri kozkor 1; harri-koskor 1; harrikoxkor 1; Euskalterm: harri-kosko 1; LurE: harkoskor; harkosko; HiztEn: harkosko; harkozkor

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Oinarria erabaki behar da lehenik

kosko/koskor/kozkor-eta erabakitzean argitzekoa

Lexemen erregulartasuna

-s-/-z-.

harri kristal, harri-kristal
iz. Kuartzo kristaldu koloregabea eta gardena. Bikain landutako harri-kristalezko ontzia.

Aztergaia: harri-kristal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 0; EPG: 5 “Milioika harri-kristal dago munduan; baina hauek Urim eta Tumim dira, ongi dakite hori adituek.” (Xabier Aranaburu), “Harri-kristalezko sagar gorri borobil handi eta distiratsu bat zirudien” (Fernando Rey), Felipe Juaristi (“Eta zetarekin batera lapislazulia, harri-kristal gorria”); ETC: 15 “Gure ipuinaren udako arratsaldean mahi ttiki biribil bat ageri zen gelaren erdian, ebanoa bezain beltza, forma zoragarriko eta bikain landutako harri-kristalezko ontzi bati eusten ziola” (Elkar), “Gainera, harri-kristala Brasilekoa omen da, eta piezak Alemanian landu omen zituzten, XIX. mendeko bigarren erdian.” (Nagore Irazustabarrena)

Bestelakoak

kristal 1 iz. Geometria forma jakina duen mea zatia. Kuartzozko kristalak. Harri kristala: kuartzo kristaldu koloregabea eta gardena

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa harri eta kristal sarreretan.

harri kubo
iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, kubo formakoa. Ik. kubo 4. 105 altxaldi egin zituzten 125 kiloko harri kuboarekin, ordu erdiko txanda bakarrean.
harri lantze, harri-lantze
iz. Harria lantzea. Orotarik bada: joste lan, margolan, zur ala harri lantze eta abar.

Aztergaia: harri-lantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-01-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arri-lantze (eta ar-lantze) 5: A. Arrinda ("langilleak utzitako arri-pusketak, arri-lantzean sobratutakoak, erreusak..."), B. Otaegi 4 (adib.: "Halako ar-lantzea lortu zuan kultura miresgarri hau, ezerren arrastorik utzi gabe galtzen da", "garai hontako arri-lantzearen eta ezur-lantzearen ezaugarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

harri-lantze : AB38 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

librea dirudi; aipatu egin nahi da, hala ere, definitzaile gisa ageri denez s.u. harlantza, eta harlanduketa baztertzekoaren ordain gisa proposatu denez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lantze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Jaso egingo da hiztegian, harri sarrerako azpisarrera gisa.

harri meta, harri-meta
iz. Harri pila. Harri meta handi batekin estali zuen gorputz hila.

Aztergaia: harri meta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harri min, harri-min
iz. Giltzurrunetan, maskurian, gernubideetan eta gorputzeko beste zenbait organotan harriak sortzea. Harri-mina du.

Aztergaia: harri min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harri pikatu
iz. Ipar. eta naf. Harlandua. Ez duzu aldarea harri pikatuz eginen.

Aztergaia: harri pikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-pikatu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harri sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

harlandua.

harri pikatzaile, harri-pikatzaile
iz. Hargina. Harri-pikatzaileak kiski-kaska arrokaren kontra.

Aztergaia: harri-pikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harri sarrerari dagokion azpisarrera.

harri preziatu
iz. Harribitxia. Esmeralda harri preziatu ederra da.

Aztergaia: harri preziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HARRI PREZIATU Piedra preciosa. Cf. Lcc: "Jacinto piedra, aarri [sic] preziadua jazintoa". v. harribitxi. * Marxandiza urrhezkorik, eta zilharrezkorik, eta harri preziatuzkorik. Lç Apoc 18, 12 (Dv harri baliosezko). Eta haren argia zen harri guzizko preziatua irudi. Ib. 21,11. India Orientaleko / Arri preziatua, / Mundu guztia largatu deu / Zerua[k] aberastua. (Pamplona, 1610). TAV 3.1.21. Baita burura altxatzen preziatu khoroa / Milla harri preziatuz argiturikakoa. EZ Man I 133. Eskritura Sainduan konparatzen ditu giristino onak, harri preziatuekin. Ax 142 (V 93). Hura da harri preziatua hainitzentzat estalia. SP Imit III 32, 3 (Ch perla preziatua). Harri preziatu suerte guziak, eztian barrena emanik, hartarik atheratzen direnean, distiatzenago dute. SP Phil 13. Hura da orotra ere, harri preziatü hanitxi gorderik daguena. Mst III 32, 3. Harri preziatu martxant baten gana. Gy 134. Gaxo Andre Madalen, senar eta harri preziatu gabe. Arti Ipuin 60. Dena delako literatura hori [...] ustekabeko harri preziatuz josia irudi zekiokeen. MEIG IV 124.

LB:0 ; EPG: 4 “Eta nola apuntatzen nituen nik gisa hartako sententziak eta erranak, ene spirituak harri preziatu haien ederretik hats hartuko balu bezala...!” (Joan Mari Irigoien); ETC: 25 “Arrokesko harrobi sonatua, gaur egun aintzira bilakatua, hurbil-hurbil dago, eta, jakin dugunez, Biduzeko ertz honetaraino garraiatzen zuten harri preziatua.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: harri preziatu piedra preciosa aurten harri preziatu bat eman didate oparitzat: este año me han regalado una piedra preciosa; Adorez: harri preziatua/baliotsua: piedra preciosa; Labayru: 0;

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

preziatu adj. Balio handikoa. Zure semearen odol preziatua. Tresorik preziatuena. Harri preziatuak: harribitxiak. Hargatik nik ditut prezatzen gehiago, urrea eta topazio preziatua baino. [harri] harri preziatu iz. Harribitxia. Esmeralda harri preziatu ederra da.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Adibidea eta azalpena erabat ezabatu, lehendik azpisarrera gisa jasoa baitago harri sarreran.

harri ukaldi, harri-ukaldi
iz. Harria jaurtitzea, harrikada. Harri ukaldiz hil. Lehen harri ukaldia bota biezaio.

Esaera zaharrak

Ora ez da harri ukaldiz amontzen.

Aztergaia: harri ukaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harri ukaldika, harri-ukaldika
adb. Harrika. Sugea harri ukaldika hil.
harri xehe
iz. Harri ale txikia.

Aztergaia: harri xehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harri zabal
iz. Harlauza. Jainkoak eman zizkion bi harri zabaletan bere manamenduak.

Aztergaia: harri zabal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arri zabal: Bv AsL; Enb; Anab Poli; harri zabal: Elzb PAd; Jnn SBi; Zerb IxtS; artzabal: Lek EEs; artxabal: JMB ELG (2); arzabal: JMB ELG; arri txabal: TAg Uzt (2).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: harri zabal (1); Euskalterm: harrizabal (2); hartxabal (2).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harri zilindro
iz. Harri-jasotze saioetan erabiltzen den harri mota, zilindro formakoa. Ik. zilindro 3. Zortzi arroako harri zilindroa.
harria bizkarrean berdindu
ad.-lok. Harri-jasotzeetan, harria jasoaldia baliozkotzat emateko punturaino jaso. Euskal Herriko gizonik indartsuenak, eta inork ezin harria bizkarrean berdindu?, nerau ere harrituta nengoen.

Aztergaia: harria bizkarrean berdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Jendea ezin sinetsirik zebilen: Euskal Herriko gizonik indartsuenak, eta inork ezin harria bizkarrean berdindu?” (Erlea); EPG: “Errezilgo Irureaundiko indartsuak, artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela, hamabi arroako harria bizkarrean berdindu zuelarik, kazetari jakinminoxo batek harrapatu eta, beste batzuen artean, honako galdera hau egin zion: "ze jateko duzu gustukoena? ", eta hark bixi-bixi: "edozer gauza"” (Iñaki Segurola); ETC: “Errezilgo Irureaundiko indartsuak, artean oso gaxtea edo kasik umezarra zela, hamabi arroako harria bizkarrean berdindu zuelarik, kazetari jakinminoxo batek harrapatu eta, beste batzuen artean, honako galdera hau egin zion: "ze jateko duzu gustukoena? ", eta hark bixi-bixi: "edozer gauza"” (Iñaki Segurola), “Hamahiru segundo nahiko izan zuen harria bizkarrean berdintzeko, altxaldi garbi baten ostean” (Joseba Zubiaur), “Baina harria bizkarrean berdintzeko garaian ihes egin zion, eta ez zen balekoa izan”, “Bi aldiz saiatu zen harria bizkarrean berdintzen, baina bietan bularrera ekarri, eta handik gora ezin izan zuen eraman” (EHU).

Elhuyar: harri-jasotzaileek harria lepoan, bizkarrean berdintzen dute: los levantadores de piedra nivelan la piedra a la altura del hombro, del cuello; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

bizkar 2 iz. (Esapideetan). Egilearen bizkarrera erruak egotzi. Harria bizkarrean berdindu (harri-jasotzaileak). Bizkarra jaso, altxatu: norbaitek zerbaitez ezer ez dakiela edo jakin nahi ez duela adierazi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa. bizkar 2 adiera ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizkar, harri eta berdindu sarreretan.

harria bota
ad.-lok. Harria egin. Harria bota omen du Irun aldean.

Aztergaia: harria bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezagun-erabilia, K. Navarrok eta A. Sagarnak diotenez.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bota: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harri sarrerari dagokion azpisarrera.

harria egin
ad.-lok. Ale larriko txingorra bota. Ekaitza eta harria egin ez zezan.

Aztergaia: harria egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

harria egin esapidearen 2 ager.jaso dira corpusean (Bv AsL: "Egin zuten penitentzia, eta etzan geiago an otsorik ikusi; eta, beste inguru guzietan arria egiten bazuan ere, an etzan erorten ale bat ere"; Or QA: "Ia beti odeia Altzo mendik naiz Gaztelu mendik erakarri oi yunate berengana, ta gu lasaiago gelditzen gatxin, batez ere arri-erauntsia baldin bada. Aspaldi ez omen yuk Orixen arririk egin"); eta beste bi OEH argitaratuan (Eusk 1956: "euria baiño lenago arrixa egiten doste"; Etxba Eib: "Buruan dot [...] zela arrixa eiñ eban").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm iturrietan.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: harri egin : Casve EF ("grêler: tzitzer egin, harri egin"); harria egin : Lur EF/FE (s.u. grêler); LurE-EskolaHE-EuskHizt (adibide gisa emana s.u. harri: "Harriabarra. Harria egin du"); PMuj DVC (s.u. arri: "arria egin (ari): granizar, caer granizo"; DRA (s.u. arri: "arrixa egin: granizar piedra" (eta Etxba-ren adib.). Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt; HiruMila, Lur EG/CE.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a. Cf. euria egin, izotza egin; elurra egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harri sarrerari dagokion azpisarrera.

harriabar
1 iz. Ale larriko txingorra, harri jasa. Ik. harri 8; harri erauntsi; harrite. Harriabarra dator Gorla aldetik. Harriabarra ari du. Harriabar handia egin zuen atzo.
2 iz. Kalte handia, ezbeharra. Bere zorigaitz eta harriabar guztien iturburua. Harriabar galanta datorkigu.

Aztergaia: harriabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harriarazi, harriaraz, harriarazten
du ad. Norbaitengan harridura sorrarazi. Ik. harritu. Gehien harriarazi gaituena.

Aztergaia: harriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harriarazi, harriaraz, harriarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

harriarazi, harriaraz, harriarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-.

harribil
iz. g. er. Errekarria. Harribilen artean ihes egiten duen ura.

Aztergaia: harribil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errekarria.

harribitxi
iz. Bere ezaugarri bereziengatik balio handikoa den harria. Harribitxizko jauregi dorredun bat haren inguruan eraikiz.

Aztergaia: harribitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

harbitxi : Mde HaurB; harri bitxi :Mde Pr; arri bitxi : NEtx LBB; arri-bitxi :Otx.; Gand Elorri; arribitxi : Munita; Otx; Sabiaga; Eguzk GizAuz; arripitxi : Manzi GPatroi; EgutAr; harri bizi : EZ Man II; EZ Eliç; Hb Egia; Zub.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

harri bitxi : 4 (EB); (h)arribitxi : 7 (G 2, EB 5); harbitxi : 1 (EB); arripitxi eta pitxi-arri formek agerraldi bana dute, biak G; harri preziatu behin azaldu da, hegoaldeko EgAs; harri bizi : 2 (EB); arribizi : 2 (G). B eta IEn ez da agertu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: harri bitxi (1); AB38: harri bitxi, harri preziatu, harri-bitxi eta harri pitxi formek agerraldi bana dute; AB50: harri bitxi (1); HiztEn: harribitxi; LurE: harri bitxi.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " harribitxiak / harri-bitxiak: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

harridura
iz. Harrigarri denak eragiten duen zirrara. Ezin esanezko harridura batek hartu zuen eliza guztia. Itaunketan halako batean sentitu nuen harridura. Neure harridura azaldu ondoren. Harridura sortu. Apaizaren harridura ez zen txikiagoa izan. Harriduraz hartu du berria.

Aztergaia: harridura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: harridura(-)marka.

harridura marka, harridura-marka
iz. Harridura adierazteko, dagokion esaldiaren amaieran, eta hizkuntza batzuetan baita hasieran ere, ezartzen den puntuazio marka (¡!). Gauza harrigarrienak harridura-markarik gabe idazten dira.

Aztergaia: harridura marka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harridura-ikur
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, harridura-ikur-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. harridura marka].

Aztergaia: harridura-ikur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-12-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

forma hau ez da jaso.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

harridura ikur bitan agertu da (EB); harridura-marka behin aurkitu da (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: harridura marka (1); Euskalterm: heiagora-zeinu; HiztEn: harridura-ikur; LurE: harridura marka.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harridura-ikur* e. harridura(-)marka.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

harridura-marka (eta galdera-marka) egokiagotzat jo da.

harrien
iz. bizk. g. er. Harri-mina.

Aztergaia: harrien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: A EY IV ("Arriena zelan kentzen dan? Ardao zuritan kipula bat eta rabanu bat txikituta, sei artagarau urunduta [...] ardao onetatik noizik noizera edanda onelantxe kentzen da arriena"), Etxba Eib ("Arrixana agertu jako, eta medikora ostera dabill").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

harrien : HiztEn (Bizk. Harri-mina; giltzurrunetan, maskurian, etab.etan harriak izatearen ondoriozko mina), LurE (harri mina. ik. harri, harriko 2) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

harrien : EuskHizt (Bizk. harri-mina. Ik. harri 7, harriko 2), ElhHizt (B mal de orina, cálculo), HiruMila (1 mal de orina; 2 endurecimiento de las mamas o de la ubre; 3 cálculo), EskolaHE (harri mina. ik. harri, harriko 2), Casve EF (1 lithiase; 2 mammite; 3 calcul rhénal), PMuj DVC (arrien: 1 litiasis, mal de piedra, cálculo de vejiga, nefrolito; 2 endurecimiento del pecho o ubre); arrien-aurkako : PMuj DVC (antilítico) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

'harri-mina'.

harrigarri
1 adj. Harritzen duena, harridura sortzen duena. Ik. miragarri; txundigarri. Mirari handi eta harrigarriak. Halabeharrak indar harrigarria baitu. Lan harrigarria. Hitz harrigarriak. Gizon harrigarria. Harrigarri badirudi ere. Barregarri ere bada, harrigarri ez ezik. Gauza harrigarriagoak ere ikusiko ditugu.
2 (Adizlagun gisa). Ik. harrigarriro. Harrigarri handia zen.
3 iz. Harritzen duen gauza, gertaera harrigarria; miraria. Eta, oi, harrigarria!, laztan harekin sendatu zuen oso. Harrigarri handiak eginez.

Aztergaia: harrigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: harrigarrizko .

harrigarriki
adb. Harrigarriro. Harrigarriki laztu nintzen. Haurra, harrigarriki, ez zen arranguratu.

Aztergaia: harrigarriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

harrigarriro
adb. Harridura sortzeko eran. Ik. miragarriki. Gaur arte harrigarriro iraun duen hizkuntza. Zure Seme Bakarraren Ama, bere Sortze Garbian, jatorrizko bekatutik harrigarriro libratu zenuen Jainkoa.

Aztergaia: harrigarriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harrigarritasun
iz. Harrigarria denaren nolakotasuna. Mirariaren harrigarritasuna gogoan harturik.

Aztergaia: harrigarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harrigarrizko
adj. Harrigarria. Bere harrigarrizko dohainez beterik. Harrigarrizko gertaerak. Honelakoren lana harrigarrizkoa dela.

Aztergaia: harrigarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harrigarri sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

harrigarria.

harrika
adb. Harriak jaurtiz. Harrika hil zuten. Harrika xehatu zituzten berinak. Gutxi falta izan zitzaien harrika hasteko ere. || Bere buruari harrika.

Aztergaia: harrika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: harrika bota / jaurti, harrika egin, harrika eman .

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

harrika sarrerako 2. adiera erabat ezabatzekoa da, harrika bota eta harrika jaurti konbinazio erabilienak azpisarrera egitea proposatu da eta. (2021-11-23)

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka.

harrika bota
1 ad.-lok. du ad.-lok. Norbait harriak jaurtiz bidali. Harrika bota zuten hiritik erregeren mandataria.
2 ad.-lok. du ad.-lok. Norbait modu txarrean bidali. Ik. haizea hartzera bidali. Joan hadi heu ere atoan, bestela harrika botako haut eta.
3 ad.-lok. du ad.-lok. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Dena harrika botatzeko gogo handiagoa ematen du. Orain arteko lan ona ezin dugu harrika bota.
4 ad.-lok. du ad.-lok. Harriak jaurtitzen diren bezala bota. Ik. harrika jaurti. Harrika bota nion liburua. Beheko suko bertzuna hartu eta harrika bota nion bidaztiari.

Aztergaia: harrika bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Harrika bota nion liburua hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harrika sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

harriak bezala bota, jaurti.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

harrika bota nion liburua.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa harrika eta bota sarreretan.

harrika egin
ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti harriak jaurti. Ik. harrikatu. Inon katurik ikusten badute, harrika egiten diote. Harrika egin zioten, buruan jo zuten, eta irainez ase ondoren esku-hutsik bidali zuten.

Aztergaia: harrika egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harrika sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

(pertsonei, abereei) harria(k) jaurti.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

inon katurik ikusten badute, harrika egiten diote.

harrika eman
ad.-lok. Harrika egin. Harritzen zen nola ez ziren jaikitzen guztiak berari harrika ematera.

Aztergaia: harrika eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harrika sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

harrika egin.

harrika jaurti
du ad.-lok. Harriak jaurtitzen diren bezala bota. Ik. harrika bota. Hau esan zuen saskigile haserreak, eta bere lastaira harrika jaurti zuen. Irunberriko arroilara iritsirik, harrika jaurti zuen telefonoa.

Aztergaia: harrika jaurti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Hau esan zuen saskigile haserreak, eta bere lastaira harrika jaurti zuen adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harrika sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

harriak bezala bota, jaurti.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

harrika bota nion liburua.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa harrika eta jaurti sarreretan.

harrikada
1 iz. Jaurtiriko harri batez emandako kolpea. Lehenengo harrikadaz bota zuen lurrera. Harrikada batek konortea kendu zion. Harrikada eman zion bekoki erdi-erdian.
2 iz. Harrika jaurtitakoak ibiltzen duen tartea. Harrikada bateko tartean. Zubitik harrikada batera dagoen sagasti batean. Harrikada bat bidean aldendu zen.

Aztergaia: harrikada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

harrikarazi, harrikaraz, harrikarazten
du ad. Harrika hilarazi. Tenpluan bertan harrikarazi zuen Zakarias.

Aztergaia: harrikarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harrikarazi, harrikaraz, harrikarazten. du ad.

harrikari
adj./iz. Harrikatzen duena. Santuak Jaungoikoari erregutzen zion bere hiltzaile harrikariengatik.

Aztergaia: harrikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

harrikatzen duena.

harrikatu, harrika/harrikatu, harrikatzen
du ad. Norbaiti harrika egin, harriak jaurti; bereziki, harrika hil. Izan bedi hiriaz kanpora eramana eta harrikaturik hila. Done Eztebe martiria harrikatzen ari zirenei. Besteren senarrarekin atzematen zuten emakumea harrikatzeko agindua.

Aztergaia: harrikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harrikatu, harrika(tu), harrikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

harrikatu, harrika(tu), harrikatzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka-tu.

harrikatz
iz. Izadian harri eran aurkitzen den ikatza. Harrikatza agertu zenean, beheko egurrezko sua galdu zen zeharo. Harrikatz puskak.

Aztergaia: harrikatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
harriko
iz. Baxera garbitzea. Harrikoa bukatutakoan.
Azpisarrerak

Aztergaia: harriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: harrikoa egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

harrikoa egin.

harrikoa egin
ad.-lok. Baxera garbitu. Uste dut sukaldean ari garenok harrikoa egin behar bagenu lapiko gutxiago zikinduko genituzkeela.

Aztergaia: harrikoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

harrimen
iz. Harridura. Harrimena da filosofiaren lehen iturburua. Aurpegian ageri du barruko harrimena. Hau harrimena!

Aztergaia: harrimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harrinabar
iz. Jaspea. Harrinabarrezko zutabeak. Harrinabar puska batean.

Aztergaia: harrinabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
harripe
iz. Harri azpiko lekua. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Harripean gordea. Harripeetako karramarroak harrapatzen. Sartu zutela bere gorputza izara batean inguraturik harripe garbi eta berri batean.

Aztergaia: harripe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabilera-oharrak

batez ere leku-denborazko kasuetan erabilia.

harritasun
iz. g. er. Harrimena.

Aztergaia: harritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harrimena.

harrite
iz. Harriabarra. Egiptoko zazpigarren izurria harritea izan zen.

Aztergaia: harrite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
harritsu
adj. Harri asko dagoena, harria ugari duena. Leku harritsua. Lur harritsua baduzu. Errekako hondo harritsuan.

Aztergaia: harritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

harritu, harri/harritu, harritzen
1 da/du ad. Harri eta zur eginik, zer esan edo egin jakin gabe gelditu edo utzi. Ik. zurtu; miretsi; txunditu. Ez luke inork erantzun honetaz harritu behar. Jesusen mirari harekin harriturik. Harriturik gelditu. Harritu ninduen gauza bakarra.
2 da/du ad. Gogorturik edo higitu ezinik gelditu edo geldiarazi. Borondate gaiztoan harrituak eta finkatuak. Harritua bezala geldi egotea. Jauna, harritzen didazu osoki ene gorputza. Jaun mera harlauza baten gainean, zuri-zuria egina, izialdurak harritua.
3 da/du ad. Harri bihurtu, fosildu. Zuhaitz harrituak.

Aztergaia: harritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harritu, harri(tu), harritu. da/du ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

harritzeko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "1.'espantatu'. 2.'harri bihurtu': ohiturak harritu (gazt. 'fosilizar')?" (1993-02)

harritxo
iz. Harri txikia. Ik. harrixka. Harritxoak harturik, uretara jaurtitzen ditu.

Aztergaia: harritxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-11-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

harritza
iz. Harri asko dagoen lekua. Anboto azpiko harritza.

Aztergaia: harritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-tze.

harritzar
iz. Harri puska handia. Ia berrehun kiloko harritzarra. || Harritzar jasa handi batek hartu zituen.

Aztergaia: harritzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

harritze
iz. Harrimena. Beren begien harritze larriaz erakusten digute beren ezjakinarekin batean halako ahalke bizi bat.

Aztergaia: harritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

harrimena.

harritzeko
1 adj. Harrigarria. Harritzekoa da hori berandu ibiltzea. Harritzekoa dirudi, baina ez da harritzeko. Harritzekoena hauxe duzu.
2 adj. (Ezezko esaldietan). Ik. ez da mirakulu; ez da mirari; ez da miresteko; ez da misterio. Ez da harritzeko, beraz, Ulisesek Poseidonen irudia itsasora amiltzea. Ez zen harritzekoa haren adinean horrelako zerak ez ulertzea. Ez zen hori, berez, harritzeko gauza, hala ere.

Aztergaia: harritzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-12-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harritzekoa da hori berandu ibiltzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

harritu sarreran azpisarrera gisa ematekoa

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

harritzekoa da hori berandu ibiltzea.

harritzeko moduan
1 adb. Harridura sortzeko eran; oso ondo. Begiratokitik harritzeko moduan ikusten ziren herria eta inguruak. Harritzeko moduan erantzun izan dio beti Jakin aldizkariak kaleratzeko hitzorduari, kalitateari eta interesari muzin egin gabe.
2 adb. Oso, ikaragarri. (Izenondo edo adizlagun bati dagokiola). Giro horretan hitz egin digu, harritzeko moduan bizi, Sebastian Lizasok. Besteen berdinak dira, baina harritzeko moduan ahulak.

Aztergaia: harritzeko moduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HARRITZEKO MODUAN Maravillosamente, asombrosamente. Bildu dezu, Inazio, / munduan, / arritzeko moduan, / jendea / fede biziz betea. It Fab 202 (tbn., con alguna ligera variación, en Aran SIgn 216). Ango etxe aundienetako baten goiari Begiratokia esaten zioten eta, benetan, arritzeko moduan ikusten ziran erria ta inguruak. Anab Aprika 53. Onela bada, begira zeudenak eta zulo-egiten ari ziranak eta gaiñerako guztiak ixil-ixilik zeuden arritzeko moduan. Berron Kijote 149

harritzeko moduan 9: Consumer 5 (“Egokitu egiten gara, harritzeko moduan egokitu ere, eskuko telefonoak eskaintzen duen tresnara”), Berria (“Giro horretan bildu eta hitz egin digu, mingainean herdoilik gabe, harritzeko moduan bizi, Sebastian Lizasok”), Jakin (“Harritzeko moduan erantzun izan dio beti Jakin aldizkariak kaleratzeko hitzorduari, kalitateari eta interesari muzin egin gabe”), Argia 2 (“Bigarren gai garrantzitsua ere, gerra nuklearra, egunero dago egunkarien azaletan, baina Lurreko jarduera arraroei begira legokeen martetar bat harritzeko moduan dago”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

harritzeko moduan 15: Anton Garikano 8 (“Urnako geranioa harritzeko moduan nabarmendu zen, eta hosto artean agerian ikus zezakeen, nahi izan gabe, bi gizon klaseen arteko bereizketa argi, antzinako hori; alde batean gizagaindizko indarra daukaten ekintzaile tinkoak, ttirriki-ttarraka eta saiatuz alfabeto osoa ordenean errepikatzen dutenak, hogeita sei hizki denera, hasieratik bukaeraino”), Oskar Arana 3 (“Emakumeak barkaberak izan daitezke, harritzeko moduan”), Xabier Olarra (“Halakoak marrazten zituenean, edo telebista nahiz aldizkarietan ikusten zituenean, harritzeko moduan aztoratu, eta bere onetik aterata bezala ibiltzen zen: beste ezerk ez zuen hala aztoratzen”), Txillardegi (“Urte haietako hanka-trabak eta azpi-jokoak ezagutu ahala, harritzeko moduan piztu zela nigan haratagoko jakin-mina”), Josu Zabaleta (“Hurbileko kanpai hotsen arteko tarteetan, beste kanpai urrutiagoko batzuen hotsa entzuten baitzen, izan ere, besteen berdinak, baina harritzeko moduan ahulak, ulertezinak, magiazkoak ia, beren totel hots urrun hura joandako mendeen bihotzetik baletor bezala edo”), Eneko Bidegain (“Gérard-ek arrazakeriaren seinale diren alukeriak noizbehinka eta alegia deus ez botatzen ditu, parekoa ez gehiegi harritzeko moduan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa harritu sarreran.

harritzeko moduko
adj. Harrigarria. Tarteka harritzeko moduko pilotakadak jotzen ditu.
harritzekoa
(Harridurazko esaldietan, maiz ironiaz). Gure apaizei aurre egiteko irtenbide bakarra (harritzekoa!), eliza bera izan zen. Harritzekoa, orain ere inauteri kontuak entzun beharra... Kapitalismotik aparteko irabaziak lortu dituztenak orain zera esaten dute, merkatuan gertatutako espero gabeko itzuli gaizto baten biktimak direla; harritzekoa!
Loturak
harrixka
iz. Harri puska edo ale xehea. Zoruko harrixken artean nabarmentzen zen lata bati ostikoka.

Aztergaia: harrixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xka.

harrixkola
iz. g. er. Legarra.

Aztergaia: harrixkola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: harriskola / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

legarra.

harriztatu, harrizta, harriztatzen
du ad. Lurra harriz zolatu. Bidea harriztatu.

Aztergaia: harriztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

harriztatu, harrizta, harriztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

harriztatu, harrizta, harriztatzen.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper