67 emaitza haize bilaketarentzat - [1 - 67] bistaratzen.

haize
1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion.
2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.
3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.
4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.
5 iz. Gauza hutsala, funtsik gabea. Ik. haizezko dorre. Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Hori guztia oso ongi zegoen, polita zen, bai, baina hutsa, haizea.
6 iz. Joera, zerbaiten bilakaerak hartzen duen norabidea. (Singularrean nahiz pluralean). Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Haize berriak zabaldu ziren Europan. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun.
7 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.
8 iz. Handiustea, harrokeria. (Singularrean nahiz pluralean). Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

Esaera zaharrak

Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen. Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise.

Aztergaia: haize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)aize.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: haize alde Ipar. adlag.: haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana, haizea poparean, haize(-)bolada, haize(-)burrunba Lap. eta BNaf., haize egin, haize eman, haize(-)errota, haize hego 'hego haizea', haize kirri Meteorol., haize kontra Ipar. adlag., haize-laster iz., haize(-)oihal Sin. bela, haize(-)orratz, haize(-)zirimola, haize(-)zurrunbilo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: haize-arrosa, haize-babes, haize beltz, haize(-)bunbada, haize gorri, haize(-)kolpe, haize-portu, haize-soinu = haizezko soinu, haize-zulo .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

haize-bolada, haize-burrunba, haize egin, haize hego, haize eman, haize-errota, haize kontra, haize-laster, haize-oihal, haize-orratz, haize-zirimola, haize-zurrunbilo

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aski ezaguna den ekialdeko Haize gorria sar daiteke; sartaldeko Haize beltza nekezago.

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: haizea ibili (da ad.) "Haizea fin dabil gaur". haize-begi (iz.) 'haizeak erraz jotzen duen tokia'. haize-bitarte (iz.) 'haize-lasterra'. haize erre (iz.) 'haize bero-beroa'. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarriak dira. 2- Maiztasun handikoak dira.

 - [E115]:  haize gorri. Haize hotz.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ez dira orain sartzekoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko (eta bere horretan jasoko da haize gorri azpisarreraren azalpena, hau da: lantaldeak proposatu bezala).

haize alde
adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

Aztergaia: haize alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. adlag.: haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

haizea alde dela; irud. "zirkunstantziak alde dituzula"

Antonimoa

Anton. haize kontra.

haize arka, haize-arka
iz. Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.
haize arrosa, haize-arrosa
iz. Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.
haize beltz
iz. Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Ik. haize gorri. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

Aztergaia: haize beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haize sarrerari dagokion azpisarrera.

haize bolada, haize-bolada
iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba; haize ufako; haize ufada. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

Aztergaia: haize bolada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

haize buhunba, haize-buhunba
iz. Ipar. zah. g. er. Haize bolada.

Aztergaia: haize-buhunba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE-BUHUNBA (L ap. A; Lar, H), H.-BUHUNBADA (H). Ráfaga de viento fuerte, torbellino. "Ventolera, viento recio y poco durable, aize buhunba" Lar. "Torbellino" Ib. "Tourbillon" H. v. HAIZE-BURRUNBA. Orduan altxa zedin haize buhunba handi bat, eta bagák sartzen ziraden unzira. Lç Mc 4, 37 (HeH haize buhunba; He, Dv haize xirimola, TB ixkiidu). Hauk dira ithurri ur gabeak, hodei haize buhunbaz erabiliak. Lç 2 Petr 2, 17. Ethortzen da gero haize buhunba bat eta etxea badoha lurrera. Dv Dial 32 (It aizete, Ur aixe andi, Ip aize buhada). Buruilaren 15ean, arrasteari, haize-buhunba gaitza izan dugu. Herr 22-9-1960 (ap. DRA). "Ventolera, vanidad, soberbia, aize-buhunba, antustea" Lar.

adib: buhunba iz. Ipar. Zah. g.er. Bolada, zirimola. Haize buhunba

Ez dugu aurkitu haize(-)buhunba formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu haize(-)buhunba formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da haize sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa haize sarreran.

haize bunbada, haize-bunbada
iz. Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.
haize burrunba, haize-burrunba
iz. lap., bnaf. eta naf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

Aztergaia: haize burrunba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Lap. eta BNaf.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

L-BN.

haize egin
ad.-lok. Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

Aztergaia: haize egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'putz egin' adierako (h)aize egin 6 agertu dira: G 3 (Mb IArg I; Gazt MusIx: "aize zegion"), IE-ZuAm 3 (SP Imit: "eztagiela haize"; Mst; Iratz); eta aizegin 7: B 2 (Or Tormes; Erkiag Arran), G 5 (Or Mi; EA OlBe).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aize egin 'putz egin' 1, IE (Idiart, R.: "Maurice Bortayrou'ri erantzuna", in: Aburu 1982).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec, AB38, AB50, Euskalterm: -; HiztEn: haize egin; LurE:haizegin; haizegite.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

egin.

haize eihera, haize-eihera
iz. Ipar. Haize errota. Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.
haize eman
1 ad.-lok. Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.
2 ad.-lok. Norbait zerbait egitera, batez ere burugabekeriak egitera, bultzatu. Senargaia haize ematen ari zaio.

Aztergaia: haize eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)aize eman 17 aldiz agertu da: B 3 (fB, Añ), G 7 (Alz, Gazt, NEtx, Lek, Lab), IE 7 (Ax, ES, Gy, Hb, JE); aize-eman 3 aldiz: B 1 (Gand), G 2 (Zait, NEtx); (h)aizeman 9 aldiz: G 8 (AA, Lard, Inza, Or, Zait); (h)aizea eman 6 aldiz: B 1 (Kk), G 3 (Inza, Ibiñ, Anab), IE 1 (Ax), EB 1 (Osk)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bina ager.ekin jaso dira: aize eman (G, IE), aize-eman (G) eta (h)aizeman (G, EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: aize eman 2; AB38: haize eman 2; haize-emaile 1; haizemaile 1; HiztEn: haize(a) eman; LurE: haizeman, haizemate; Euskalterm: haizeman

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

eman.

haize erauntsi, haize-erauntsi
iz. Haize erasoa. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek inarrosten ez duten etxean.

Aztergaia: haize-erauntsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE-ERAUNTSI (G, BN-baig ap. A). "Temporal, huracán" A. "Aize-erauntsi batek oro abarrikatu itu (BN-baig), un ventarrón" Ib. (s.v. abarrikatu). Ta aize-erauntsi zakar bat asi zan uiñak ontziaren gañera iraizten ta onzia betetzen. Ol Mc 4, 37. Ta orduantxe, bat batean, lurretik zurrunbillo batek aize-erauntsia erakori zun, ortzi gaitza ta ibar dana estali zun, oianeko orri guztiak eratxiaz. Zait Sof 172. Ipar naiz ego, aize-erauntsiak / nai zutenean etorri; / dardarrik ere eragin ezetz / gure fede-zuntoiari! SMitx Aranz 93. Askotan gogora zait zuri gertatua: Iainkoa etzegola aize-erauntsi artan, ez ostots artan, ez sugar aietan; xixtu legun artan mintzatu zitzaizula. Or QA 124. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek ere iharrosten ez duten etxean. MIH 227. Gure aldiko haize-erauntsiek urriki gabe astindu badute ere. Ib. 33

adib: haize 1 iz. Eguratsaren higidura; higitzen den airea. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa, haize erauntsia.

haize(-)erauntsi 24: Consumer 2, Berria 14, EiTB 2, Jakin, Karmel, Argia 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haize(-)erauntsi 62: Berria 3, Elizen arteko Biblia 19, Anjel Lertxundi 5, Josu Zabaleta, Pello Zabala, Agustin Otsoa, Karlos Zabala, Asisko Frantzizko, Jose Antonio Mujika, Xabier Amuriza, Jasone Osoro…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aztergai honetan bertan proposatu zen elur(-)erauntsi azpisarrera egitea eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa hau ere.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erauntsi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

haize errota, haize-errota
1 iz. Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.
2 iz. Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

Aztergaia: haize errota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'haize errota / haize-errota. Forma bakarra gomendatuko nuke. (Orokorrean marrak indarra galdu duela dirudi)'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

haize fin
1 iz. Haize hotza. Ik. haize min. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.
2 iz. Haize eztia, mehea.

Aztergaia: haize fin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE FIN (BN-arb ap. Gte Erd; G-azp). Viento o aire frío, cortante; viento o aire suave. "Haize fina ari du (BN-arb)" Gte Erd 148. v. HAIZE MEHE. Au otza dago! Aize fiñ onek ebakitzen ditu baztar guztiyak. Sor Gabon 35. Bazkal-ostean, aize fiña ebillen kaleetan zear. Nikanor-ek lenbailen bizartegirako asmoa artu eban. Erkiag BatB 59. Aien tartetik ura ixuri eta aize piña sartu dedin landarak pizkortzeko. 'L'air subtil'. Ibiñ Virgil 89

haize fin 21: Berria 8, EiTB 7, Karmel 2, Argia 2, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haize fin : Berria 3, Lopez de Arana 2, Anjel Lertxundi, Txillardegi, Joxemari Urteaga, Irene Aldasoro, Pedro Alberdi, Ramon Saizarbitoria, Koro Navarro, Patziku Perurena, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Horrez gain, fin2 sarreran adiera bat gehitzea komeni da ‘haizeaz mintzatuz…’ moduko azalpena gehituz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

haize gorri
iz. Haize oso hotza. Ik. haize beltz. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

Aztergaia: haize gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aize gorri G 2 (Or Eus: "aize gorria albotik mutiri sortu da", And AUzta: "aurten aize gorria ibilli da") eta OEH argitaratuan, gainera, EgutTo ap. DRA ("Aize-gorria dabilkigu aspalditxoan. Gaur ere, San Juanak laister izanagatikan, ekusten dezu zein otza dabillen") // Cf. Erkiag Arran: "Bero egoan kalean, bero etxeetan; aize gorriskatua itsasegian ere".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)aize gorri EB 3 (eta aipamenetako 2): B. Otaegi: "Aize hauetaz gaiñera ba da noiz-beinka sortzen dan aize gorria ere", PPer 2: "Eguraldiarekin ere badu erlaziorik kolore gorriak. Esate baterako, negu gorriak eta haize gorriak, izozte mina eta haize hotz gordina gogorazten digute", "Honatx, haize gorriari buruzko beste aztarna batzuk Gesaltzako Graciano Anduagaren ahotan" - eta hor aipatuak And: "Amaika aldiz nik aditua / lengo aitona zarrari, / aize gorria gorrotoz deitzen / norte edo iparrari"; E. Etxamendi: "Honako Eñaut Etxamendiren pasarte hau lekuko: Aro hotz bat zen, elur herauts idor batekin, eta otsoen haize gorria"; ifar-aize gorri EB 1 (B. Otaegi: "Ifar-aize gorri hau, negu zakar eta gogorretan atera ohi da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haize gorri : AB38 1 (viento muy frío), HiztEn (AS), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

haize gorri : ElhHizt (matacabras, descuernacabras: viento muy frío del nordeste), Lh DBF: aizegorri, DRA (aize-gorri: viento muy frío), PMuj DVC (aize-gorri: 1 zurrusco, viento frío y penetrante; 2 aquilón, viento norte, cierzo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haize sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

haize oso hotza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: '(Nafarroan, Gipuzkoan eta Zuberoan) erabilia, halere akatsa dauka ezen haize hotz eta legorra adierazten duenaz Nafarroan eta Zuberoan ekialdekoa da eta Gipuzkoan ipar-ekialdekoa. Bestetan ez dakit'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'bigarren pasaldirako utzi [da]'.

haize guztietara
adb. Alde guztietara, norabide guztietara. Ik. lau haizeetara. Haize guztietara zabalik zegoen Orendaingo seminario hotzean, leihotik zaintzen zuen mutikoak eguraldia. Haize guztietara jira egiten duen kanabera.
haize hego
iz. Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

Aztergaia: haize hego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'hego haizea'.

haize kirri
iz. Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.
Loturak

Aztergaia: haize kirri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Meteorol.

haize kolpe, haize-kolpe
iz. Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.
haize kontra
adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

Aztergaia: haize kontra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. adlag.

Informazio lexikografikoa
Antonimoa

Anton. haize alde.

haize laster, haize-laster
iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.
haize leku, haize-leku
iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

Aztergaia: haize-leku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE-LEKU (V, G, AN-larr, L). Ref.: A y Elexp Berg (aizeleku); Asp Leiz 332; Etxba Eib (aixe-leku). (Lugar) batido por los vientos. "(V, G, L) hondonada en que se arremolina la nieve" A. "Lugar castigado por los vientos" Asp Leiz 332. "Punto batido por los vientos. Izua, aixe-leku aundixa, Izua, lugar de mucho viento" Etxba Eib. "Lugar donde corre mucho el viento. Elgetako arkupia, munduko aizelekuik aundiña" Elexp Berg. Cf. Izt C 58: "Aizeleku esaten zaion mendian". Teilatuak ja ustelduak dituzte eta dena itaxur eginak; [...] sukalde gelak zirrituen gatik aize-leku merexi bailuke izena. Herr 24-12-1959 (ap. DRA). Toki garbia bada ta aize-lekua ez, urteko landarea ona dezu. Munita 60. Aize-lekuan aurkitzen den arbola batek zapaldu ederra artzea, ziñez ezta arritzekoa. Vill Jaink 120. Haize lekua balinbazen urrietako hego basa batzuetan, hobe zen harri bat edo bigaren pean segurtatzea espala haizearen gatik. Larre ArtzainE 60

adib: haize 1 iz. Eguratsaren higidura; higitzen den airea. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa, haize erauntsia. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Toki garbia bada eta haize lekua ez, urteko landarea ona duzu.

haize(-)leku 4: Consumer (“Ez da komeni haize lekua izatea, eta, beharrezko bada, baratzea babestu (sareak jar ditzakegu, babes hesiak...)“), Berria 2 (“Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa”), DiarioVasco (“Ez zen urte asko San Sebastian baselizari teilatua egin zitzaiola, hala ere, dagoen tokia oso haize lekua izanik eta beste arazo batzuk medio, erremediorik gabe teilatua berritu beharrean zegoen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haize(-)leku 3: Herria 2 (“Gainerat plazer osoarekin ikusi dugu gure Eliza ederra betiko itxura ospetsuaz dela jabetu; gapirio azpia ez dugu haize leku hastioa izanen”), Monika Etxebarria (“Korridore zuzen eta zikinak, haize-leku, arbolarik gabeko espaloi luzeekin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gaztelaniazko zonas expuestas esapidearen ordain gisa proposa daiteke, haizegune arautuarekin batera. Azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

haize min
iz. Haize hotza. Ik. haize fin. Txingorra eta haize mina leihoetatik intzirika sartzen ziren. Egunsentiko haize mina hartzeko.

Aztergaia: haize min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE MIN (G-azp ap. Gte Erd 148). Viento frío, cortante. "Viento frío (AN; Darric)" DRA. "Haize miña dago (G-azp)" Gte Erd 148. Arteketarik hixtuz iphar aize mina. Ox 65. Zakuen azpian, / mendiruntz, artzaiak, / otz eta nekedun aize miñak baiño / joranak joago. Gand Elorri 198. Txingorra ta aize miña leiotatik intzirika sartzen ziran. NEtx LBB 64. Egun-sentiko aize miña artzeko. Ib. 62

haize min 1, Karmel (“Iduzkia, ilargia eta izarrak ez ditugu ikusten, ekialdeko haize minak basaki dauku agurtzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haize min 7: Joxemari Urteaga 3 (“Haize mina muinetaraino sartu zitzaion Freddy Green-i zuhaitzen babesa utzi eta basoko une soil hartara irten zenean”), Anjel Lertxundi (“Kanpora irten orduko, haize min batek jo ninduen aurpegian”), Joseba Sarrionandia (“Haize min eta zakarra egingo du eta itsasoak gogor jasoko ditu olarroak eta fumetak”), Iñigo Aranbarri 2 (“Haize min harekin, gustura jantziko nukeen jertsea alkandora gainetik, baina maite dut espainiarrek euskaldunez duten ustea sendotzea, eta ez nuen mitoa Madrilen harrapatutako gripe txatxu batengatik haustuko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Horrez gain, min sarreran adiera bat gehitzea komeni da ‘haizeaz mintzatuz…’ moduko azalpena gehituz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

haize oihal, haize-oihal
iz. Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

Aztergaia: haize oihal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. bela.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. bela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'haize oihal / haize-oihal. Berdin [forma bakarra gomendatuko nuke]'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

haize orratz, haize-orratz
iz. Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

Aztergaia: haize orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aide-orratz (NEtx LBB); aize-orratz (Erkiag Arran); aizorratz (Txill Egan); axe-orratz (Altuna).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. bana dute haize horratz, haize orratz, haizeorratz, haizorratz formek.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: haize-orratz 1; AB50: haizorratz 1; Euskalterm: haize-orratz; HiztEn: haize-orratz; LurE: haize orratz.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orratz: ik. besteak (20.1): adar-, argi-, buru(ko)-, eguzki-, erloju-, etxe-, gako-, galtz-, galtzeta-, ipar-, itsas-, kate(ko)-, lore-, mari-, sorgin-, tximist-; eta alband-, gal-, jost-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "haizeorratz / haize-orratz / haizorratz: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'haize orratz / haize-orratz. Berdin [forma bakarra gomendatuko nuke]'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

haize txar
iz. Gaitza, eritasuna. (harrapatu eta kideko aditzekin). Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Haize txar batek eroan zidan senarra goiz batean.

Aztergaia: haize txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE TXAR. a) Mal aire. "Aizetxar, humor enfermo" Garate 2.ª Cont RIEV 1933, 95. Ekusten omen dira inguruetako emakumeak, taldez, edari bizien etxean sartzen: irteten dira andik, batzuek begietako lausoarekin, besteak alfereziaren aize txarrak ukituak. AA I 137. Aize txar batek eroan eustan [senarra] / neuk iakin barik goiz baten. Azc PB 173. Aize txar edo gaitz batek arrapatu eta elbarri gelditua da. MMant 155 b) Gas intestinal. Baiña ondo egositakoa, dana dala. Bestela, urdaillerako aize txarra du. Zendoia 183.

haize txar 6: Consumer (“Ez al duzue beldurrik haize txarren batek eramango ote zaituzten?”), Berria 4 (“Azken boladan sarri entzuten da: perimetro jakin batean (fabrikan, eskolaren batean, auzoan…), haize txar batek bezala jotako hiruzpalau gaixoketa berdintsu agertzen badira, susmoak hor jartzen ditu dantzan nik ahal dakit zenbat kausa gaizto”), EiTB (“haizea dabilenean, haize txarra alegia, arrantzaleak ez dira itsasoratzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haize txar : Koldo Biguri 6 (“Norbaiti interesatzen bazaio ere - esan zuen ozen -, kontuan izan beza 950eko altueran haize txarrak jotzen duela!”), Iñaki Mendiguren (“Berari begira zeudela sumatzen zuen, haien arnasots zaratatsua ere entzuten zuen, inguruan zebilen haize txar bat bezala”), Edorta Jimenez (“Ez zen haize txarra hura gure ontzien derrotarako”), Pello Zabala (“Burua ongi puztuta, haize txarrez josita ukan biharamunez... Modernoagoa dirudi beste honek, bezperatik abiatzen baita: Zapatu alegriek dakar astelen tristie”).

LB: “Agure zaharra falta da / bere etxe ondotik / haize txar batek hartuta / eraman du hemendik“ (Elkar); EPG: “Norbaiti interesatzen bazaio ere - esan zuen ozen -, kontuan izan beza 950eko altueran haize txarrak jotzen duela!” (Koldo Biguri), ”Berari begira zeudela sumatzen zuen, haien arnasots zaratatsua ere entzuten zuen, inguruan zebilen haize txar bat bezala” (Iñaki Mendiguren), “Burua ongi puztuta, haize txarrez josita ukan biharamunez...” (Pello Zabala); ETC: “Euskal Herrian euria egiteari utzi dion arren, ekonomian haize txarrak indartsu dabiltza, eta neguan ez ezik, udaberrian, udan eta udazkenean ere jotzeko itxura osoa daukate.” (Berria), “Ez zuen horrekin Marinak pentsatu nahi, ez zuen inoiz pentsatu,Tomeuk eta Lluisek haize txarrak ekarri zituztenik, baina egia da batera etorri zirela, eurak eta giro txarra” (Erein).

Bestelakoak

haize 4 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Haizezko dorreak. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jasotzekoa.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: haize txar 1 mal aire; 2 viento sur.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa haize sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize eta txar sarreretan.

haize ufada, haize-ufada
iz. Haize bolada. Ik. haize ufako. Haize-ufada indartsuak izan dira kostaldean.

Aztergaia: haize-ufada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): haize-ufada 44, EiTB (adib.: “167 km/h-ko haize-ufadak eta 21,5 m-ko olatuak”); haize ufada 39: Berria 17 (adib.: “Larrialdi zerbitzuen arabera, haize ufadek lau segundoro 1,4 metroko olatuak altxatu zituzten”), EiTB 21 (adib.: “atzean utziko ditugu atzo, astelehena, bizitako haize ufada gogorrak”), DiarioVasco (“Eta freskotasun horrekin etorri zen Bildu, haize ufada berritua ekarriz zaharkitua eta erdoildua zegoen euskal politikagintzara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: haize(-)ufada 10: Berria 8 (adib.: “AEBetako datu ekonomikoek haize ufada beroa ekarri zuten, balio merkatuetara soilik”), Txillardegi 2 (adib.: “Haize ufada epel batek agurtu ninduen leun”).

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Oraingoz ez da sartuko, aski izan daitezke haize(-)bolada, haize(-)kolpe arautuak (kontuan izan ufada iz. g.er. 'ufakoa'" dela, eta "ufako iz. Ipar." arautu zela).

haize ufako, haize-ufako
iz. Haize bolada. Ik. haize ufada. Gain hartan, haize ufako batek hodeiak baztertzen ditu. Garaziko eskualdean, larrazkenean badira haize ufako handiak, haize hego azkarrak.

Aztergaia: haize-ufako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZE-UFA, H.-UFADA, H.-UFAKO Soplo de viento. Oi munduko gauzak gauza hutsak zirela. Hango handitasunak, hango larderiak, haize ufako enulak! Dv LEd 227. Oraino kulunka gabiltza ugiñetan, ukaldi lazgarriengatik. Baina baretzen dire atzenik ontzi argal aurrean, aize (aixe)-ufa batez. 'Un souffle'. Or Mi 131. Edozein aize-ufak eragiten dien milazkak. Ib. 143. Gogoko zitzaion aurpegiari ere aize-ufadaren esku-atseginka biguna. TAg Uzt 86

adib: enul adj. Ipar. Ahula. Haize ufako enulak.

haize ufako 1, Berria (“Hotza, haize ufakoak, euri zurrustak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haize ufako 1, Michel Oronoz (“Gain hartan haize ufako batek hedoiak baztertzen ditu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da haize sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa haize sarreran.

haize zirimola, haize-zirimola
iz. Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

Aztergaia: haize zirimola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'haize zirimola / haize-zirimola. Berdin [forma bakarra gomendatuko nuke]'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

haize zulo, haize-zulo
iz. Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.
haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo
iz. Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean, haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

Aztergaia: haize zurrunbilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'haize zurrunbilo / haize-zurrunbilo. Berdin [forma bakarra gomendatuko nuke]'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

haize-babes
adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

Aztergaia: haize-babes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Zerrenda osagarriak

haizebabes: NekHizt.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-babes.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haize sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

toki hezea eta haize-babesa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "babes: haize-babes, haize-babesean,..." (2003-05-15)

haize(a) izan
ad.-lok. Haizea ibili. (Singularreko hirugarren pertsonan). Haize denean, babestu. Haize handia da. Kontrako haizea denean.
haizea hartu
du ad.-lok. Kanpoko airea hartu. Haizea hartzera atera ziren. Inguratu ziren atari aldera, oheratu baino lehenago haize pixka bat hartzeko ustean. Udaberriko haize freskoa hartzen. Hemen hartuko duzu zuk haize freskoa.

Aztergaia: haizea hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZEA HARTU (Lar, Añ). Tomar el aire. "Orearse, tomar el aire, aizea artu, egurastu" Lar. "Orear [...] si es tomar el aire, aizea artu" Añ. v. AIRE HARTU. Tr. Documentado sólo en la tradición meridional a partir de comienzos del s. XIX. Olgeetia, ibiltia, denporia iragotia, aisia artutia. fB Olg 7. Emen artuko dezu / zuk aize freskoa. It Fab 181. Inguratu ziran atari-aldera [...], oeratu baiño lenago aize pixka bat artzeko ustean. Ag AL 62s. Toki ori politta dok sartu ta ezkutetako. Eta axia artzeko be, alagalakua. Altuna 12. Baratzera urten eban axia artubaz buruba pizka bat arindu ekijon. Otx 148. Deun Andoniri otoiak egin, / gosaldu eta mendire; / Aixe bigunak artuaz nabil / egal gustijei begire. Enb 194s. Agindu zeustan aixiak artzen / Urrutxun edo Bizkergin / egun batzubek igaroteko, / pizka bat gogortu nadin. Ib. 194. Aize ederra artzeko ta ibiltaldi bat egiteko. Kk Ab II 157. Erriko aizeak artzera. Or SCruz 19. Ittokarrean zegoala ta aize preskoa artu bear zula esan zion. Ib. 46. Makiña bat bider artu izan det ango aize ederra! TAg Uzt 210. Aize garbi ta osasungarria artuaz. Munita 15. Gorputzeko narruak aizea artzeko leio askatuak izan oi zituan. Erkiag BatB 35. --Aizu, Yolanda. Etzaite nere aurrean jarri. Ikusten zaitudan bakoitzean, erleren batek eldu didala, iruditzen zait. --Nundik ibilliko ote gera, ba, markeskume onek aizea ar dezan. NEtx LBB 149. Intxaurpearen kerizpetan jarri zan, udabarriko aize preskoa artzen. Alzola Atalak 57. Eguzkia eta itxasoko aizea artuaz. MMant 31. Carrascal aldean aize sanoa artu. Albeniz 63. Ondarrabiko itxas-aizea artzera joateko. NEtx Antz 157. (En las exprs. haizea(k) hartzera bidali (joan...) 'mandar (ir...) a tomar viento (fresco) (fig.)'). "Zoaz aizea artzera! (G-azp, AN-gip), aizeak artzera joan! (V-arr), zoaz axeak artzean! (V-arr)" Gte Erd 303. "Aizia artzera bialdu, mandar a tomar viento. Aprobau zebanian aizia artzera bialdu zittuan liburuak" Elexp Berg. Tira ba, asmau egixu zerbait eta bialdu egidazuz popadan axiak artzen. "Ingegnati di espedirle quanto prima". Otx 47. Krakadeaz beraz ene zangurruba ildda lez jausi zan lurrera konorte barik, eta buruban beti daruan maskorrari eskerrak, osterantzian ba-yuakoz garunak axiak artzen! Ib. 59. Respirar. Orretarako tresna berexiak bear dituzte, [berebillean] aize artu dezaten, animaliak. Ostolaiz 34. Tomar aire. Zezen-larruzko auspoekin aizea artu ta eman ari dira. Ibiñ Virgil 111.

haizea hartu 94: [haizea hartu fisikoa] 36: Elkar 3, Berria 12, EiTB 17, Argia 4; [irudizko erabilera: joan, bidali…] 58: Elkar, Berria 5, EiTB 32, Argia 18, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haizea hartu 36: [haizea hartu fisikoa] 19: Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Haizea hartu eta bazterrak ikusi.”), Harkaitz Cano 4, Pako Aristi 3, Elizen arteko Biblia, Pedro Alberdi, Koro Navarro, Felipe Juaristi, Pablo Sastre, Bernardo Atxaga, Xabier Paya, Bego Montorio, Josu Landa, Irene Aldasoro, Iñaki Iñurrieta, Mirentxu Larrañaga; [irudizko erabilera: joan, bidali…] 17: Berria 6 (“gaurko egunaren modukoek dena haizea hartzera bidaltzeko gogoa ematen dutela.”), Xabier Mendiguren Elizegi, Anton Olano, Sonia Gonzalez 2, Jesus Mari Mendizabal, Monika Etxebarria, Matias Mugica, Fernando Rey 2, Aingeru Epaltza, Joxe Mari Urteaga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa bi adierak aipatuz (fisikoa eta irudizkoa).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

haizea hartzera bidali
1 ad.-lok. lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali; antzarak ferratzera bidali. Datu zientifikoren bat eskaini behar zion, haizea hartzera bidaliko ez bazuen.
2 ad.-lok. lgart. (Gauzez mintzatuz). Azterketa gainditu zuenean, haizea hartzera bidali zituen liburuak. Dena haizea hartzera bidaltzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?
haizea hartzera joan
ad.-lok. lgart. (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Ik. pikutara joan. Zoaz haizea hartzera!
haizea ibili
ad.-lok. Ik. haizeak jo. Haizea dabil. Gaur ez dabil haizerik. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilen tokian. Euria eta kazkabarra ari zuen, eta haizea zebilen. Haize hotza zebilen.

Aztergaia: haizea ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZEA IBILI (V-arr-gip, G-azp, AN-gip-5vill, B; Lar, Añ; aixe V-gip). Ref.: Etxba Eib (aixia ibilli); Elexp Berg (aize); Gte Erd 148. Hacer viento, soplar viento. "Soplar, correr el viento, aizea ibilli [...]; aize bat badabil, sopla un viento" Lar. "Picar el viento, aize ona ibiltea" Ib. "Ventear, ventar, soplar el aire, (V) axea, (G) aizea ibilli, erabilli" Añ. "Aixe epel epela dabill eta ez jako igartzen neguari" Etxba Eib. "Gaur eztabill aizeik" Elexp Berg. "Atzo bezalako haize zakarra, harroa dabil (V-arr-gip, G-azp, AN-gip-5vill), gaur aize ostraka samarra (hotz samarra) dabil (G-azp), [...] aize arro dabilla (G-azp, AN-5vill), [...] haize bihurria dabila (AN-5vill), haizea sendo dabil (B) [...]; orain ez dabil, ez da axerik (V-arr, AN-gip)" Gte Erd 148. v. HAIZE(A) IZAN, HAIZEA EGON, HAIZEA EGIN, HAIZEAK JO. Aize ezea dabillen aldian. Mb IArg I 277. Badakizu zer agitzen zaion arri leundu marmol zuriari aize hau dabillen aldian? Ib. 277. Itsasorako nai bezain ona zen zebillen aizea; aizean etzen odei belzik ageri. Ib. 193. Aldi orietan ez ezik, aizerik ez dabillen aldian [...]. Mb IArg II 277. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilan tokian. Dv Lab 51. Biziro aize otza zebillen. Arr GB 42. Baña aiñ illun zegoan eta alako aizerik zebillen eze, ez zuan ez ezer ikusi eta ez ezer aditu. Apaol 71. --Bañan ez beiela emen aizetan egon. --Aizerik bai al dabill bada? Sor Bar 33. Biño eudirik etzuen egiten eta aizerik ere etzebillen. Goñi 22. Eguardiko amabiak ziran, aizerik etzebillen eta goibel zegon. Ib. 27. Axe inddartsuba ebillalako, ezin zutunik egon. Altuna 67. Axerik ebillanetan, ingiak gerrittik makurtu ta buruba erasten eban. Ib. 11. Aize bat ebillan ain otza, musturrik be ezin eikian atara. Kk Ab II 161. Aizea dabil, busti, setatia: / lurrari daragio ots negartia. Ldi BB 128. Zelaira dua neskatxa: / --axia dabil loretan--. Laux AB 18. Eio bolu orrek, eio, / baratzan dabil axia. Ib. 78. Erroman olako aizeak omen dabiltza. Or Aitork 4. Beatz bat txistuz bustirik tellatu leiatillatik ateratzen du zer nolako aizea dabillen jakiteko. Lab SuEm 193. Ikusirikan nola dabillen / aize epel da biguna, alkarri esanaz [...]. Uzt Sas 321. Ondoren, lau aingeru ikusi nituen zutik lurraren lau ertzetan, lurreko lau haizeei eusten, haizerik ibil ez zedin ez lurrean, ez itsasoan [...]. IBe Apoc 7, 1 (IBk ez lehorrera, ez itsasora [...] jo ez zezaten). Euria eta kazkabarra ari zuan, da aizea zebillen. JAzpiroz 188

adib: haize 1 iz. Eguratsaren higidura; higitzen den airea. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa, haize erauntsia. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Toki garbia bada eta haize lekua ez, urteko landarea ona duzu. Haizea dabil.

haizea ibili 198: Deia 2, Elhuyar, Consumer 4, Berria 23, EiTB 157, Jakin 2, Argia 6, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haizea ibili 45: Berria 2, Unai Elorriaga, Bernardo Atxaga, Felipe Juaristi, Anjel Lertxndi, Pako Aristi, Anton Garikano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazio bat da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: haizea ibili (da ad.) "Haizea fin dabil gaur". haize-begi (iz.) 'haizeak erraz jotzen duen tokia'. haize-bitarte (iz.) 'haize-lasterra'. haize erre (iz.) 'haize bero-beroa'. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarriak dira. 2- Maiztasun handikoak dira.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08) Forma berririk ez da orain erantsiko (eta bere horretan jasoko da haize gorri azpisarreraren azalpena, hau da: lantaldeak proposatu bezala).

haizea poparean
Haizea popatik.

Aztergaia: haizea poparean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-05-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haize sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

popa sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)
haizeak erabili
ad.-lok. (Zerbait egiteko) asmoa izan. Ezkontzeko haizeak zerabiltzan.
haizeak jo
1 ad.-lok. Haizea ibili. (nor osagarririk gabe). Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.
2 ad.-lok. Aipatzen den gertakariak edo kidekoak norbaitengan eragiten duela adierazteko erabiltzen den esapidea. (haize mugatzen duen determinatzaile edo izen batekin). Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Ez egin kasurik, hego haizeak jota etorri dira bi hauek. Orain ere zoro haizeak jota ala? Liberalismoaren haizeak jo du eta astindu mendebaldeko lurraldea.

Aztergaia: haizeak jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZEAK JO (Lar). Pegar el viento, soplar el viento. "Orear, dar, sacudir el viento en alguna cosa, aizatu, aizeak jo" Lar. v. HAIZEA IBILI. Itsasoan dabiltzanak [...], kontrako haizeak ioagatik, eztira bereala errendatzen. Ax 462 (V 300). Abere eriak egon bear du aizeak jotzen ez duen tokian. It Dial 77. Izan ere, ostoak dabiltzanean aizeak nunbaitetik jotzen du. Etxde JJ 135. Hauen ondoren, lau aingeru ikusi nituen lurreko lau ertzetan zutik, lurreko lau haizeei agintzen, ez lehorrera, ez itsasora, ez inongo zuhaitzetara, jo ez zezaten. IBe Apoc 7, 1. Nola ni zalantzan nengoan, aizeak jotzen duan aldera balantz egin nuan. JAzpiroz 158 Zehar-aizeak jotzean elur-malutak [...] ziruditen. Etxde JJ 259. Ez dakit ze aixek jota, baina, itsututa legez geratu oidira kristinaubak ezkontzia egiten danian. fB Ic III 357. Nola buruko aizeak jo zidan irurogei urterekin, eta asi nintzan korrika. Albeniz 264

adib: jo 2 du ad. (Eguzkiaz, haizeaz edo beste zenbait eguraldi gertakariz mintzatuz). Eguzkiak joz gero urtzen zelako. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Ekaitzak jotzen zuenean. // haize 3 iz. (Esapideetan). Lau haizeetara barreiatu. Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko

haizeak jo 78: Consumer, HABE, Berria 18, EiTB 45, Karmel, Argia 7, Laneki, Erlea 2, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haizeak jo 64: Berria 9, Elizen arteko Biblia 11, Agustin Otsoa 5, Felipe Juaristi 3, Juan Kruz Igerabide 3, Joseba Sarrionandia 3, Xanti Iruretagoiena 2, Pello Zabala 2, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Koro Navarro…

LB: “Neska! Zer haizek jo din? Lukasekin hitz egin dun?” (Goenkale), “Gizon miserablea! Haize arrosaren hogeita hamabi puntuetatik zer haizek joko ote du zure aldera, gainerako lagun hurkoen aldera haizematen duen bezala, o Jainkoa!” (Elkar); EPG: “Baina apaiz haiek ez dakit zer haizek jo zituen; hasi ziren esaten partida bukatuta otoitz egin behar genuela Jesukristori eskerrak emateko futbolean aritzeko aukera eman zigulako” (Pello Lizarralde), “Zein haizek jo hau orain, deabrukumea?” (Patxi Zubizarreta); ETC: “Ez dakit zer haizek jo dizun orain -esan zuen Eduardek.” (Gerardo Markuleta), “Beti pentsatu izan du horrela edo zer haizek jo dio?” (Aritz Gorrotxategi), “Ez dakit gaur zein zoro-haizek joko zuen” (Arantxa Iturbe).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: haize 4 (hed./jo, eman, astindu aditzekin) venada, racha ez dakit zer haizek jo duen halako astakeriak esateko: no sé que venada le ha dado para que diga esas cosas; Adorez: ez dakit zer haizek jo duen: no sé qué (mosca) viento le ha picado; Labayru: 0.

Bestelakoak

haize 4 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Haizezko dorreak. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean. haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazio bat da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea jasotzekoa da lehendik sortua dagoen haizeak jo azpisarreran; baina beste adiera bat gehitu behar zaio azpisarrerari.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa haizeak jo azpisarreraren adiera berrian.

haizealde
iz. itsas. Itsasontzietan, haizeak jotzen duen alboa edo inguruko aldea. Ik. haize alde. Anton. haizebe. Haizealdetik zetorren txalupa.

Aztergaia: haizealde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aizalde : Izt C; (h)aize alde : Dv Lab (2); Inza Azalp.; aize-alde : Echta Jos.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: haizalde (1); HiztEn: haizalde; haizealde: ik. haizalde; LurE: haizealde edo haizalde.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+a-

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

cf. haizealde/haizebe, gaztel. barlovento/sotavento.

haizealdi
iz. Haize bolada. Garagar sailetan haizealdiak buruxkak makurtzen dituen bezala. Haizealdi madarikatu batek jasotako gonei ezin eutsirik.

Aztergaia: haizealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aize-aldi : Elizdo EEs 1925; Or Mi; Ldi IL; NEtx LBB; Anab Aprika; aizealdi : Or Mi (2); Ldi IL; TAg GaGo; TAg Uzt (5); Etxde JJ; Etxde Itxas.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: haizaldi; haizealdi: ik. haizaldi.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e+a-.

haizean
adb. g. er. Airean. Haizean barrena doa.
Loturak

Aztergaia: haizean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HAIZEAN a) En el aire; por el aire. v. AIREAN. Enzun zuten oiu bat aizean. "Se oyó una voz en el aire". Ber Trat 112r. Itsasorako nai bezain ona zen zebillen aizea; aizean etzen odei belzik ageri. Mb IArg I 193. Erbi zarrak iltzeko [...] jarri izan dirade / askotan gaiean: / nolanai tira arren / lurrera ta aizean / arras eiztari onak / dirade maiean. Izt Po 63. Olatu guztiai [...] arpegia emonaz, urpean orain da aizean gero, uraga edo erramuak eskuetatik itxi barik. Ag Kr 31. Ezpatak aizean diz diz egiten zuten. Or Mi 95. Aizean barna jun bear baitu. "Tiene que ir por los aires". Or Eus 335. Aizean barrena dia. "Se vino por los aires". Ib. 76. Azken orrija dardarka lurreratu zan axian. Laux BBa 34. Ikurrin eder, / azke nai zattut axian. Laux AB 51. Zaldi-otsak axian. Ib. 22. Galtzairuak dirdir egin zun aizean zearka. TAg Uzt 19. Sorginen leizean, / lizun, bilhuts-gorri, / bilhoak haizean, / neska bat dantzari. Mde Po 17. Yainkoak Berak au esan yun San Paulen bidez: gogaki gaizto oiek aizean bizi dirala. Or QA 56. Zerbait zegoan aizean bazkal ordua heldu zanean. Osk Kurl 104. Eta Nisus aizean agertu ala, an dioa igesi Eskile, egurats ariña egoekin urratuz. Ibiñ Virgil 78 (Fig.). Gure itxaropena / or dana aizian. Olea 25 b) Al viento, bajo el viento Su handiak pitztenago dira haizean, bainan su xipiak berehala hiltzen dira eramaiten ezpadire estalirik. SP Phil 376 (He 380 haizean). Ixillik or, aizean, batera ta bestera dabil kulunka nere belar izpi mea. Xamur, etenerraz, lerden. Txill Let 54.

adib: bandera 1 iz. Ehun zatia, albo batetik masta edo makila bati atxikia, nazio edo talde baten koloreak edo armarria dituena, eta ikurtzat erabiltzen dena. Bandera-ekarle duela Mikel Aingerua. Txispaz armaturik, bandera zabalik. Banderari haizean eragiten. Beren bandera jasorik gora. Bandera zuria: bakezkoak egin nahi dituenaren ikurra.

haizean 4 , Argia (“Zenbat itzuli emanen du bonbak,/ Hondarrean dadin hondar?/ Zenbat belaunek dio iritziko/ Armen etsaiari koldar?/ Zenbat galbide behar dun iragan,/ Uso zuri hego-baldar?/ Haizean dabil erantzun oro/ Haizean erantzun oro””).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haizean : Iñaki Mendiguren (“Ustekabean harrapaturik, Morgulgo hordak sakabanatu egin ziren, txinpartak haizean bezala”), Jose Angel Irigaray 2 (“Neskatila, zenbaitetan, ezker eskuinka belar eta loreak biltzen, biloak haizean, irriñoa begietan eta bizi kanta murmuriz ahoan”), Anjel Lertxundi (2Hala, orbel izutia ere haizean”), Edorta JImenez (“Erantzuna haizean balebil moduan izan zen. - Zapiak! - aldarri egin zuen norbaitek.”), Joxe Azurmendi (“Mundu horren eta horren espirituaren ordezkariak bezala hartzen baditugu sorginak, sorgin politak noski, neska gazte paganoak, Akelarrea edertasunezko liturgia bihurtzen da: "Sorginen leizean,/ lizun, bilhuts-gorri,/ bilhoak haizean,/ neska bat dantzari... " Barojaren Errotazarren orobat,”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Mugagabean (haizetan) eta singularrean (haizean) erabiltzen da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

haizebe
iz. itsas. Itsasontzietan, haizeak jotzen ez duen alboa eta aldea. Anton. haizealde. Gure haizebetik datozen ontziak. Haizebeko aldetik.

Aztergaia: haizebe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

cf. haizealde/haizebe, gaztel. barlovento/sotavento.

haizebelats
adj. g. er. Buruarina.

Aztergaia: haizebelats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

buruarina.

haizeberritu, haizeberri, haizeberritzen
1 da/du ad. Haizea berritu, egurastu. Ik. haizeztatu; aireberritu 1. Gela haizeberritu. Haizeberritzera goaz.
2 da/du ad. Eraberritu. Batzordea haizeberritzeko.

Aztergaia: haizeberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haizeberritu, haizeberri, haizeberritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

haizeberritu, haizeberri, haizeberritzen.

haizeberritze
iz. Haizea berritzea, egurastea. Presoak ihes egitea lortu zuen ziegako haizeberritze hoditik.

Aztergaia: haizeberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan aize-berritu GKetx Loiola: "Koartoa aize-berritu", "Aize-berritzera al dijoaz beoiek?"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)aizeberritze (eta aize-b. 1) 4: Argia 1923: "Esan degun bezela garbitutako gela ta etxeak, eguzki ederra dagoen guztietan zabal zabalik egon bear dute, ezta eguzkia eta aizeberritzea bezelakorik gañerako gauzak egin ondoren da"; Txill: "andere narratxak agindu zidanez, etzan alere zer bildurturik gauez atea zabalik utzi ezkero aize-berritze ona zala ta"; EHAA 1985 2, adib.: "Dagokion haizeberritzea eta ekintzapidea dela eta sortu daitezkeen keak eta usainak kanpora botatzeko bideak jarriko dira"; aize-berriztu 1: M. Ugarte: "Birikak aize-berriztu ordez, meatz-arri naasiko gesal, edo-ta lipu kiratsa baiño ez bai zuten jasotzen..."

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haizeberritu : HiztEn, LurE; haizeberritze : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Oñ BasDir 17-19, adib.: "aize-berritze au eten gabe(...) egin bear da", "Aize-berritze onek daukan garrantzia", "Aize-berritzea bear-bearrezkoa da".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

haizeberritu : EuskHizt, HiruMila (ventilar, orear, renovar el aire), ElhHizt (1 Orear(se), ventilar(se), airear(se); 2 Renovar(se), reorganizar(se)), EskolaHE, Lur EG/CE (orear) eta Lur EF/FE (aérer), DRA (aize-berritu: ventilar, orear), PMuj DVC (aize-berritu: orear, ventilar, airear, oxigenar); haizeberritze : EuskHizt, HiruMila (renovación del aire), PMuj DVC (aize-berritze: ventilación, aeración) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

haizebide
iz. Haizea sartzen edo ateratzen den bidea; bereziki, haizea hauspotik sutegira bidaltzeko hodia. Irudika dezagun barrunbe bat guztiz itxia, labe elektriko baten modukoa, baina haizebiderik eta leihorik gabea.

Aztergaia: haizebide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
haizegune
iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haize leku. Mendebaldeko haizea harro samar ibiliko da haizeguneetan.

Aztergaia: haizegune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

haizekeria
iz. g. er. Harrokeria.

Aztergaia: haizekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harrokeria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Zerrendatik kendu egitea. || 1- Idatzizko zein ahozko lekukotasun urrikoa, ez du merezi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (esana dago g.er. dela).

haizemaile
iz. Haizea ematen duen tresna; bereziki, norbera freskatzeko, eskuaz eragiten zaion orri modukoa, gehienetan toles daitekeena. Aurpegia haizemaileaz egurastu.

Aztergaia: haizemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. s.u. abaniko, dagokion informazioa; hemen haizemaile, haizegailu, haizegile eta haizeki(n) formena jaso da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan aizegille (Ill Pill); aizemale (Ag G), eta Lar: aitzekiña, aizegillea, aize-emallea, aizekin.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'bentiladorea' adierakoak EB dira: haizagailu 2 (Elhuyar Taldea: "Kurba etenak, aldiz, haizagailu batek abiadura desberdinerako behar duen momentua ematen digu; bertan haizagailuak eskatzen duen momentua eta motoreak eman dezakeena berdinak dira eta"); haizagailutxo 1 (Noman: "Tentsioa badagoela adierazten duen argi berde bat piztuko da; haizagailutxo isil bat abiatuko da"); haizegailu 1 (Hemen: "Indian edo Marokkon girotutako filmeetan sapaitik zintzilik biraka egiten duten helize haundizko haizegailuak gogoratu nituen"); haizemaile 1 (J. Gonzalez: "Bai kasu batean, bai bestean, haizemaile bat ere badute, behar den haizea sortuz, erreketak bizi iraun dezan"); b) adiera erabakigaitzekoa da haize emaile IE 1 (M. Ariztia: "Haize emaile gizon harrek igorri ziozkaten haize batez etsaieri deskargatzen zuten guzia beren gainerat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haizagailu : AB38 1 ('ventilador'), HiztEn ('ventilador'), Euskalterm 6 ('ventilador'); haizegailu : AB38 8 (7 'ventilador' eta giza haizegailu 'ventilador humano' 1; 1 'veleta'); haizegile : LurE ('ventilador; abanico'); haize-emaile : AB38 1 ('soplante'); haizemaile : AB38 2 ('abanico'), HiztEn ('abanico'), LurE ('ventilador; abanico'), Euskalterm 3 ('ventilador'); aireagailu : AB38 1 ('ventilador').

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

haize-emaile (zerrendakoa erabilerek bermatua ez denez, konposatu gardena hobetsi da).

haizeño
iz. adkor. Haizetxoa. Haizeño hozkirri eta leunak izadi guztia alaitzen du. Haizeñoa lilurak otzanduta dabil.

Aztergaia: haizeño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño mugakoak.

haizeola
iz. Agorrola. Ez da erraza haizeolen arrastoekin topo egitea, 300 urte badirelako erabiltzen ez direla.

Aztergaia: haizeola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko haize-ola: "Zubiau Burd 106. v. agorrola".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira haize-ola 2: Sirimiri/6, adib.: "Burdin olak, mota ugaritakoak baziren ere, bi multzotan sailka ditzakegu: Haize-olak; Zeharrolak"; haizeola 5: ZienTekn 4, adib.: "XVI. mendera arte iraungo zuten haizeolek, baina beste batzutan, Santiago-bidetik iragaten ziren erromesek ekarrita edo, XIII. mendean ezagutzen zen teknika hidraulikoa", "haizeola edo agorroletako teknika zaharra ez zen bapatean desagertu"; F. Larrea: "Zepadiak, hau da, burdinola eta haizeolen hondarrak".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haizeola : AB38 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

cf. J. Intxausti, Lur eta Gizon, 324-328: "Haizeolak anitzek aipatu dituzte (...) Erdaraz masuqueras deitu zituzten haizeola haiek, eta euskaraz beste izen batzuk ere eman zitzaizkien: jentilolak, agorrolak, jentiletxeak".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

haizeola : ElhHizt (herrerías de monte: las que funcionaban sin agua) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ola.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

haizeputz
adj. g. er. Harroputza.

Aztergaia: haizeputz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harroputza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Zerrendatik kendu egitea. || 1- Idatzizko zein ahozko lekukotasun urrikoa, ez du merezi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

haizeratu, haizera/haizeratu, haizeratzen
du ad. g. er. Haizatu, haizean barreiatu. Bere eskuan du sardea eta haizeratuko du bere eultzia.

Aztergaia: haizeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. haizaratu / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

haizera(tu), haizeratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

haizerik ez den urtean
Inoiz ez. (Bereziki, ordainketez eta kidekoez mintzatzean erabiltzen da, maiz ironiaz). —Noiz pagatuko didazu? —Noiz?, haizerik ez den urtean. —Aurki bihurtuko diat. —Bai, haizerik ez den urtean.

Aztergaia: haizerik ez den urtean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HAIZERIK EZ DEN URTEAN. El año que no haya viento (en contextos en que se difiere un pago, una obligación...). * Noiz pagatuko nazu bada? --Noiz? Aizerik eztan urtian. Iraola Kontu 16. --Aurki biurtuko diat. --Bai, aizerik eztan urtean. --Biar edo etzi. --Edo etzidamu: Jaungoikoa zartu baño len. Ag G 132. Eta kontuba? --Gero kontatuko diazu. --Bai zera! --Noiz bada! --Aizerik eztan urtian. EgutTo 28-1-1920 (ap. DRA ).

LB: “KEVIN: Jode, Tximista! Jartzak ba hik eguna! TXIMISTA: Bale. Haizerik ez den urtean?“ (Goenkale); EPG: “Agian, gure aitona zenak esan ohi zuen bezala, "haizerik ez den urtean", saiatuko naiz finago” (Patziku Perurena); ETC: “KEVIN: Jode, Tximista! Jartzak ba hik eguna! TXIMISTA: Bale. Haizerik ez den urtean?“ (Goenkale); EPG: “Agian, gure aitona zenak esan ohi zuen bezala, "haizerik ez den urtean", saiatuko naiz finago” (Patziku Perurena);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0

Bestelakoak

haize 4 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Haizezko dorreak. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize, ez eta urte sarreretan.

haizetako
iz. Automobilaren aurreko kristala. Euria hasi da haizetakoa bustitzen. Haizetako-garbigailua martxan jartzen saiatu nintzen, baina alferrik.

Aztergaia: haizetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: haize-baraki, parabrisa; HiztEn-LurE: haizetako.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

OEH-EEBS corpusetan ez da agertu.

Euskaltzaindiaren Arauak

'automobilaren aurreko kristala'.

Informazio osagarria
Forma berria da, eta ongi eratua

adierazle bat behar da kontzeptu horrentzat, eta, proposatua ongi eratua dagoenez, eta hoberik nahiz erabiliagorik ezagutu artean (cf. erabilera sektorialak), onartzekoa da.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko tresna-izenetan.

haizetan
adb. g. er. Airean. Egun hona, bihar hara ibiliko gara; orbela haizetan bezala.
Loturak

Aztergaia: haizetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HAIZETAN a) En el aire; por el aire. v. HAIZEAN, AIRETAN. Aizetan gelditzen den kea. Mb IArg I 320. Aizetan trillariak darabillen lasto zatikatu agotza bezala. Ib. 204. Ikhusten dudala zait iduritzen / espantotx bat zoinen erranak / hanitz beitu hitzemaiten, / eta zoinen lan eginak / aizetan beitira joaiten. Arch Fab 173. Au gaitik Jaunak gero zugatzai [...] bialtzen deutse / Iparrik eztitsuena; / Bere arnasa me ta leunean / ze poza orritxoena! [...] pozgarri ez da euren zarata / aixetan eiten dabena? AB AmaE 466. Amaika torre aizetan / egiten ebazan. Azc PB 155. Keiaren agiri ugariak dagoz aizetan. Erkiag BatB 119. Kanta zoliak ta deadar entzungarriak aizetan. Ib. 146. Ikurrin gorri aundiak aizetan zabal erakusten ditue. Ib. 145. Lañoak aizetan dabiltz bide luzeak egiten. NEtx LBB 383. Egun hona bihar hara ibiliko gara, horbela haizetan bezala. MIH 321. v. tbn. Gand Elorri 106.

adib: hona 1 adb. Toki honetara. Ik. hemen. Zatoz hona. Erdu hona, laztana! Parisetik hona. Egun hona, bihar hara ibiliko gara, orbela haizetan bezala.

haizetan 9: Berria (“Haizetan jarri du Murrek eztabaidaren lehen harria”), Karmel 3 (“Norbait ikusi dut brankan, haizetan”), Argia 5 (“Hemengo eta hango hiriburuek moderno, anitz eta dinamiko itxura eman nahi dute baina horrelako kontzeptuak kea haizetan bezala desagertzen dira helduleku zehatzagorik eman ezean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

haizetan 27: Anton Garikano 3 (“Alferrik zenez jarraitzea, haizetan zutik geratu eta laguntza eskatu zuen”), Eskarne Mujika 3 (“Haizetan nindoan, pauso bizian, bizkor, goizero bezala”), Josu Zabaleta 2 (“Aitak aspaldi igaroa zuen gaztaroa, eta bere idealak haizetan joanak ziren”), Elizen arteko Biblia 2 (“kea haizetan bezala desagertzen da”), Patxi Ezkiaga 2, Hasier Etxeberria 2…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Mugagabean (haizetan) eta singularrean (haizean) erabiltzen da eta jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize sarreran.

haizete
iz. Haizealdi gogorra. Badator haizete bat eta botatzen du etxea. Orduko haizete eta ekaitza bezalakorik ez du gizonen begik ikusi.

Aztergaia: haizete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
haizetsu
1 adj. Haize asko dabilena. Toki haizetsua, Beizuko zabala. Gau iluna eta haizetsua desiratzen du ohoinak ebasteko. Udazkeneko arratsalde haizetsuan. Eguraldi haizetsua.
2 adj. Haizez betea, harroa. Harrokeriazko hitz haizetsuak. Zure handigura haizetsua.
3 adj. Janariez mintzatuz, haizeak eragiten dituena. Babak, janari haizetsua gehienentzat. Barazki haizetsua.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, haize asko izaten dituena.

Aztergaia: haizetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
haizetxo
iz. adkor. Haizea. Ik. haizeño. Iluntze aurreak atera duen haizetxo bigunak eraginda.

Aztergaia: haizetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo mugakoak.

haizezko dorre
iz. Funtsik gabeko irudipena edo itxaropena. Zenbat iraun duten buru hartan sortu eta jaso ziren haizezko dorreek! Horiek dira haizezko dorre nik niretzat egin eta altxatu nituenak.

Aztergaia: haizezko dorre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HAIZEZKO (Dv). b) De aire; (fig.) vano. "Haizezko solasa, discours vains, parole vide" Dv. * Oiek dira aizezko torre nik nerekiko egin edo jaso nituenak? Mb Iarg 120 (Dv LEd 218 haizezko). Zenbat iraun duten buru artan sortu eta jaso ziran aizezko torreak! Arr Orac 95. dorre * Oiek dira aizezko torre nik nerekiko egin edo jaso nituenak. Cb Eg II 120.

LB: “Askotan egiten ditugu edo alderdi politiko batzuek egiten dituzte haizezko dorreak” (Berria), “hemen ez dela han zen santutasun sona haren memoriarik eta horrek bizitzen uzten dit, haizezko dorre hori nire gainera noiz eroriko beldurrez egon gabe... hain denbora luzea igaro baita hura ikusi gabe” (Karmel); EPG: 0; ETC: “Gaur egun eragin handia dute hedabideek, eta horrek erraz laguntzen du haizezko dorreak eraikitzen” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: haizezko dorreak: torres de viento; Labayru: 0.

Bestelakoak

haize 4 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Haizezko dorreak. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean. dorre 2 iz. Irud. Alfer, aise zaudenean, egiten duzu zeure baitan barrena mila gogoeta, mila dorre eta gaztelu. Horiek dira haizezko dorreak, nik neuretzat egin eta altxatu nituenak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa haize eta dorre sarreretan.

haizezko soinu
iz. Haizezko musika-tresna.

Aztergaia: haizezko soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

haize-soinu.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-soinu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

haize sarrerari dagokion azpisarrera.

haizeztatu, haizezta, haizeztatzen
du ad. Egurastu, haizeberritu. Gaztak, gazitzen dagoen bitartean, egon behar du toki lehor eta haizeztatuan.

Aztergaia: haizeztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haizeztatu, haizezta, haizeztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

haizeztatu, haizezta, haizeztatzen.

haizeztatze
iz. Egurastea, haizeberritzea. Gela honek haizeztatze on bat behar du.

Aztergaia: haizeztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper