19 emaitza gorde bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

gorde, gorde, gordetzen
1 du ad. Zerbait nonbait babesean edo ezkutuan egon dadin ezarri. Ik. altxatu 11. Kutxa horretan gordetzen ditu bitxiak. Giltzapean gorde. Liburu baten barruan gorde zuen eskutitza. Armak gordetzen ziren gelan.
2 da/du ad. Norbait (leku babestuan) ezkutatu. Ihes egitea lortu zutenak mendietan gorde ziren. Ezin zituen gorde denak bere hegoen azpian.
3 da/du ad. Babestu. Haize eta erauntsi gaiztoetatik gordetzeko.
4 da/du ad. Ezkutatu. Baina Jesus gorde zen haietarik. Eguzkia hodeien artean gorde zen. Malkoak gorde ezinik. Bazela halako tokian gordea altxor handi bat. Ezin zuen haserrea gorde. Dena aitortu, ezer gorde gabe. Zergatik gorde ager daitekeena? Ez ditu bere hutsak gorde. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Nork daki ez ote den deabruaren dizipulu gorde bat. Han bizitza gorde eta santu bat eraman zuen. Gela gorde batean. Alferkeriaren bizioan badela pozoi gorde bat. Gauzen muin gordea.
5 du ad. (Gaitzetik edo kalteren batetik) begiratu. Ik. zaindu 3; jagon. Jainkoak gorde gaitzala honelako zorigaitzetatik. Gordeko ditut neure emazte eta ume gaixoak zuen haserre gogorretik.
6 du ad. Mantendu, atxiki, ez galdu. Haren izena hemendik aurrera gogoan ongi gorde dezadan. Zeren bere bizitza gorde nahi duenak arima galduko baitu. Etxepareren liburutik gorde den ale bakarra. Euskarak bildu dituen ondasun apurrak maiteki gorde. Zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake-ren arteko bereizkuntza?
7 du ad. Gauza bat edo toki bat erabilera jakin baterako edo pertsona jakin batentzat bereizi. Ik. izendatu 3. Guretzat gorderik daukan zoriona. Eserlekurik ederrena zuretzat gordeko dugu. Euskara "behekoentzat" gordetzea.
8 du ad. (Legeak edo gizalegeak agintzen duena) bete. Jainkoaren hitza gorde. Bere bizierako eginbeharrak ongi gorde eta betetzen ditu. Jaiegunak gordetzea.
9 du ad. Begiruneaz, lotsaz eta kidekoez mintzatuz, izan. Ik. lotsa gorde. Elkarri leialtasuna gorde behar diotela.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Mahaian errana bego gorderik dafailan.

Aztergaia: gorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorde, gordetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gorde, gorde, gordetzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gorde eragin (dio, ‘betearazi’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua (eta ez da forma berririk orain erantsiko).

gorde-gordeka
adb. Gordeketan. Ik. ezkutaketan. Ezin dugu politika egiten segitu umeak gorde-gordeka jolasten diren modu berean. Gorde-gordeka zebiltzan basoan.

Aztergaia: gorde-gordeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ikusa moldatu (ezkutaketa bihurtu ezkutaketan) eta jolastu aditzarekin adibide bat gehitu (2022-01-11)

gordean
adb. Gorderik, ezkutuan; isilean. Ik. sekretuan. Gordean zegoen edertasuna agerrarazi du. Gordean eduki. Bekatariak eginagatik bekatu, ustez gordean.
Azpisarrerak

Aztergaia: gordean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.: bekatariak eginagatik bekatu ustez gordean.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-an

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "haize gordean, e.a. (adibide gisa jartzeko?)" (1995-03-27)

gordearazi, gordearaz, gordearazten
du ad. Gordetzera behartu. Gela batean gordearazi zituen. Garbitasuna gordearazten digun bertutea. Jainkoaren esanak eta aginduak berak gorde eta besteei gordearazteko.

Aztergaia: gordearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gordearazi, gordearaz, gordearazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gordearazi, gordearaz, gordearazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-e(tu)+a-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hemen desitxuraketa nabarmen eta absurdu xamarra egiten dela esango nuke. Erazi forma proposatzen genuenok, batera -razi laburduraren alde ere bageunden (kantarazi, maitarazi...) ekialdeko euskaldunen mesederako. Arazi onartu denean, ordea, ez da salbuespenik ere onartu nahi izan, -e bukaera duten aditzetarako (gorde, erne, ase, bete, erre...), ondorioz gordearazi, ernearazi, asearazi, betearazi... moduko trakeskeriak sortuz, gugandik askoz ere hurbilago dauden gorderazi, aserazi, ernerazi... forma jatorrak baztertuz. Arazo hau berriro kontsideratu beharko litzateke" (1995-06-16)

gordegailu
iz. Ipar. Gordelekua.

Aztergaia: gordegailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gordegail(l)u (eta gordagailu) 4: Dv LEd ("Zure barrenean, zure bihotzeko gordegailuan gu sartzea nahi duzu"), HU Zez ("Ehun bat ixtape egin-eta, gelditu ziren berriz, gizonak emazteari ziolarik: Huna hementxet urrez eta zilarrez mukurru bete eltzearen gordegailua"), Barb Sup ("Laster ene gordagailurat"), Ldi IL ("Etzaio oartu, naiz gordegailluaren oso inguru ibilli: bero-bero, arako aur-yolasean esan oi-genduna") // Ik. OEH argitaratuan, gainera: Prop 1876-1877 ("Urus heien gordegailuak hatzemaiten dituztenak!"), Or RIEV 1929 ("Alako gordagailu ona ezpaitzen aski [...] asi zen euskalduna odola zariola").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gordegailu 4: FedHUrtek 1920 ("oihu eta garrasia baizik ez da alde guzietarik, aski den bezanbat basa ihizi guzien gordegailuetarik atheratzen ikusteko"), SoEg ("Ederki, bainan ederraren ederra maiz gordegailu; ederraren gibelean maiz bihotza auhenkatzen saminki"), Medikuntza ("Horregatik ibilgailu mekanikoa dira eritasunak batetik bestera eramateko eta beste arlo baten gaixoen gordegailu sortzen dira zeren gaixoak bidaltzen ditue bere gernu eta gorotzaren bitartez"), Egunk 1994 ("jadanik bi gordegailu eraikitzeko proiektuak martxan daude").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gordegailu : DFrec 1 (Herr: "ohartu dira bazituztela eginak gordegailu batzu") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gordegailu : Lur EF/FE (cache, cachette), HaizeG BF (gordagailu: cachette), Lh DBF (1 antre, tanière des bêtes féroces; 2 abri; 3 cachette), DRA (1 antro, guarida de las bestias feroces; 2 escondite, secreto), PMuj DVC (1 guarida, cubil, madriguera; 2 antro, caverna, gruta; 3 pantalla de chimenea; 4 salvavidas) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gordelekua.

gordegarri
1 iz. Babesgarria. Mendi horiek dira lurraldearen gordegarri sendoak. Edozein ordenak baditu bere hesiak eta gordegarriak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Hiriaren gordegarri dauden murru gogorretan.

Aztergaia: gordegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'babesgarria'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-e+g-

gordegia
iz. Ipar. Ezkutalekua. Piztien gordegiak.

Aztergaia: gordegia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'ezkutalekua'.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gia

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gordailua

gordeka
adb. Ezkutuan, isilean; gordetzen. Ik. isil-gordeka; gordean. Erdi gordeka joan zen. Ez zen zilegi, ez agerian ez gordeka, erlijioko eginbideak betetzea. Hemen nauzu deiez, eta zu gordeka.

Aztergaia: gordeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gorde-gordeka, gordeketan, kuku-gordeka.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gordekako .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gorde-gordeka, gordeketan, kuku-gordeka

Atzizkien araberako erabakiak

-ka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua, lantaldeak proposatua erantsiz (ez baitu inork oharrik egin).

gordekako
adj. Ezkutukoa, isilpekoa. Gordekako solasak.
Loturak

Aztergaia: gordekako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ka-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gordeka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gordeketan
adb. Gordetzen, ezkutatzen; ezkutatzean datzan jolasean. Ik. ezkutaketa.
Azpisarrerak

Aztergaia: gordeketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ikusa moldatu (ezkutaketa bihurtu ezkutaketan) eta ibili eta jolastu aditzekin adibideak gehitu. (2022-01-11)

gordeki
adb. g. er. Gordean, gordeka.

Aztergaia: gordeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

era gordean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azalpena: era gordean - gordean (nahikoa baita).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Osatu egingo da azalpena, aukera biak aipatuz: 'gordean, era gordean'.

gordekin
1 iz. Behar denerako gordetzen den gauza edo gauzen multzoa. 4.000 milioi upeleko gordekina du Nazioarteko Energia Agentziak. Gantzen gordekina.
2 iz. Zuzemen, ordainketa edo kideko eragiketa jakin bat egin dela egiaztatzen duen agiria. Ik. ordainagiri. Matrikularen gordekina. Ordainketa egin dela erakusten duen gordekina.

Aztergaia: gordekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gordekin (eta g. produktu, mantenu g.) 5 ager.: NZ 2 ("Gantzak dira gordekin materialerik nagusienak eta ugarienak", "Produktu hau, berriz, kantitate handitan gorde daiteke, azalaren azpian eta bare-sarean mantenu gordekinak eratuz"; GAO 1990: "behin-behineko fidantzaren gordailaketa egin dutela kreditatu beharko dute dagokion gordekinaren bidez"; EHAA 1993: "onarpena egiaztatutakoan matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko da, eta bankuan emandako gordekinetatik bat aparte utziko da"; LehenZikloEsper 1987: "... eta hau, organismook osatzen dituzten zelulen barrenaren eta kanpoaren arteko energi produktu eta gordekin produktuen elkartrukatze egokiak sorrarazteko da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gordekin : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 7 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gordekin : HiruMila (resguardo, comprobante), ElhHizt (1 reserva, resguardo; 2 reserva - sustancia), Casve EF (garantie, reçu), PMuj DVC (1 resguardo -de un documento; 2 reserva) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: resguardo / HitzIrud: "gordekina = resguardo".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, egokia eta onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gantzen gordekina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Euskalterm: gordekin-sustrai ‘raíz reservante, racine de réserve, storage root’ Botanikan; halaber gordekin-zelula, gordekin eta erreserba gai ‘sustancia de reserva, substance de réserve’ eta elikagai-gordekin ‘reserva alimenticia, réserve alimentaire’ Medikuntzan, Digestio-aparatuari dagokionez. Ez dut, beraz, inolako arazorik ikusten onarpena ukatzeko”.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-11): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

gordelari
iz. Gordetzailea, zaintzailea. Foruen eta moral katolikoaren azken gordelariak.

Aztergaia: gordelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. gordetzaile / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gordetzailea.

gordeleku
iz. Norbait edo zerbait gordetzen den lekua. Ik. ezkutaleku. Lapurren gordeleku bihurtua. Mendietara ihes egin eta gordelekuak eginda, han bizitzen hasi ziren. Kafe zakuak gordeleku batean ezkutaturik. Euskal ohituren gordelekua. Gezurraren aitzakiak eta okerraren gordelekuak ezin kontatuzkoak dira.

Aztergaia: gordeleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

itsaski-hazleku, itsaski-gordeleku

gorderik
adb. Gordean, ezkutuan. Ik. sekretuan; isilean. Istorioa kutxa zahar batean gorde zuen 1950ean eta bertan eman ditu 56 urte, gorderik. Ez ziren gorderik zeuden mamuak, segur!

Aztergaia: gorderik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh107 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gordean adb. Gorderik, ezkutuan; isilean. Gordean zegoen edertasuna agerrarazi du. Gordean eduki. Bekatariak eginagatik bekatu, ustez gordean. // arakatu 2 du ad. Zerbaiten barnea miatu, bereziki bertan gorderik edo ezkutaturik egon daitekeen zerbaiten bila. Kutxa zaharra arakatzen ibili zen, baina ez zuen aitonaren pipa aurkitu. Zeraman poltsa arakatu zioten mugan. Araka itzazu zure bihotzeko bazter guztiak. // direktorio 2 iz. Inform. Ordenagailu baten memorian gorderik dauden fitxategi edo programen zerrenda. Direktorio hauei esker, fitxategiak norberak nahi duen eran sailkatuko dira. // ezaba adb. Naf. g.er. Gorderik.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

GORDERIK (S ap. A; Lecl). "En secret" Lecl. Ya mezua ere gorderik her egorria zuten. Gy 40. Zure Aita gorderik othoi ezazü. Ip Mt 6, 6 (Dv gordean). Laugarren egunean, gorderik izkiribatzen dituzte [buruzagia hautatzeko] botzak eta zigiloaren pean ezartzen. Laph 183.

gorderik 273: Aizu 6, Argia 35, Berria 72, Deia 7, DiarioVasco 12, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 20, ElCorreo 2, Elkar 79, Erlea 4, Consumer 10, Espainiako Gobernua, Euskaltzaindia, Goiena, HABE 2, Jakin 7, Karmel 6, Laneki 2, Nafarroako Parlamentua, UEU 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gorderik 401: Herria, Berria, Jose Morales, Elizen arteko Biblia, Edorta Jimenez, Elena Touyarou, Felipe Juaristi, Jean Baptiste Etxarren, Asisko Frantzizko, Eider Rodriguez, Juan Kruz Igerabide, Juan Garzia, Marzel Etxehandi, Joxan Elosegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa, gordean arautuarekin batera.

gordetegi
iz. Zerbait gordetzen den leku edo biltegia. Arma gordetegia. Gizonaren kontzientzia da gordetegi bat bezala, bere egitateen oroitzapenez betea.

Aztergaia: gordetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gordetzaile
iz./adj. Gordetzen edo zaintzen duena. Gizon eta etxeen gordetzailea.

Aztergaia: gordetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
gordexolar
1 adj. Gordexolakoa, Gordexolari dagokiona.
2 iz. Gordexolako herritarra.
gordezale
adj. Gordetzen zalea dena. Ekandu zaharren gordezaleak. Gordezaleak direnek dirua egiten dute Ameriketan.

Aztergaia: gordezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale/-tzaile

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper