31 emaitza garbi bilaketarentzat - [1 - 31] bistaratzen.

garbi
1 adj. Orbanik edo inolako zikintasunik ez duena. Ik. xahu; aratz. Anton. zikin. Alkandora garbia. Ur garbia. Esku garbiez.
2 adj. Berez ez dagokion edo oztopo gertatzen zaion gauzarik ez duena. Aitortza garbi, estalki eta gezur gabea. Egia argi eta garbia. Gezur garbia horixe! Ez ditu asmo garbiak. Ez ziren bideak aski segur eta garbi.
3 adj. Zeruaz, eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz, hodeirik edo lainorik gabea. Zeru garbia. Bihar zerua garbi izango da. Arratsalde garbia. Egun garbi ederra. Eguraldi garbia bazen, bazegoen zer ikusia.
4 adj. Nahasketarik edo arrotz zaion gauzarik ez duena. Ik. euskaldun garbi. Odol garbikoa. Euskal hitz garbiak. Gari ale garbia erein zuen.
5 adj. Soldatez, irabaziez eta kidekoez mintzatuz, zergak, kenketak eta bestelakoak kendu eta gero gelditzen dena. Hileko soldata garbia 660 eurokoa zen.
6 adj. Pisuez mintzatuz, azal-estalkiak eta baliagarri ez direnak kenduz gerozkoa. Pisu garbia 300 g.
7 adj. Argia. Erantzun garbia eman zion. Adibide garbia. Atera dezagun bekatuen kontu garbia.
8 adj. Bekaturik, bereziki haragizkorik, ez duena. Maitasun garbia. Bihotz garbia. Ohitura garbiak. Neskatilatan garbi izan dena, gero ere garbi izan ohi da. Bizimodu garbia. Izan gaitezela garbi gogoetetan, hitz eta egiteetan. Andre Mariaren sabel garbi-garbian.
9 adj. Janariez mintzatuz, koipe eta ongailu gutxirekin prestatua dena; osasungarria. Egia da ama Bittorik ahalik eta janari garbienak prestatzen dituela, gantza kenduta. Drogak uzteko indarra ateratzen zuenean, ohitura osasuntsuei gogor ekiten zien: yoga, janari garbia (...).
10 adb. Garbiki, garbiro. Garbi azaldu digu auzia. Garbi dago zer nahi duen. Ez dut kontu hori garbi ikusten. Mintza hadi garbi. Garbi ageri zen arriskua. Mendi hauetan euskal arrazak beti garbi iraun du.

Aztergaia: garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta adlag.: garbi azaldu digu auzia. / AS: argi eta garbi, garbi-ikuzi iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: garbirik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

argi eta garbi

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. / adlag. ("garbi azaldu digu auzia")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Garbikuzi dena batera idaztea proposatzen dut. Darabiltenentzat hitz bakarra, guztiz lexikalizatua dago hor; irribarre bezalatsu.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): garbirik hara (‘garbitu berri’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere hartan utziko dira lehen itzulian arautuak eta lantaldeak proposatu duen azpisarrera; gainera, sarrera honetan jasoko da, azpisarrera gisa, garbi-garbi egin esapidea; baina ez da orain forma berririk erantsiko. Honela: garbi izond. eta adlag.: garbi azaldu digu auzia. argi eta garbi; garbi-garbi egin; garbi-ikuzi iz.; garbirik adlag.: garbia nintzen, garbirik nago.

garbi-garbi egin
ad.-lok. Garbitu. Gorputz hila hartu, garbi-garbi egin, eta ukenduz ondo igurtzita, progu handiarekin lurperatu zuten. Legenarra kendu zitzaion eta garbi-garbi egin zen.

Aztergaia: garbi-garbi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-10-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Mg PAb ("Garbi garbi egiteko [...] galbaatu bihar da ardura andi bategaz", "Garbi garbi eginik"), Añ EL ("Arimea garbi garbi eginik, izateko zeure yar leku"), Lard ("Gorputz-illa artu, garbi-garbi egin eta [...]"), Alz Burr ("Burruntziya, zillarra bezela garbi-garbi egin"), Ir YKBiz ("Legen-arra kendu zitzaion ta garbi garbi egin zan"), Salav ("Oxijenada urez garbi-garbi eginda", "kartutxoak nere galtzatan garbi-garbi egin eta ematen nizkan"), ArgiDL ("Jaungoikoak asko maite ditu anima aiek[;] ez ditu, alaz ere, zerura eramango Garbitokiko oñazetan garbi-garbi egin bitartean"), NEtx LBB ("Zaude pixka batean, eta or bertan degun potzura eramango ditut garbi-garbi eginda jan ditzazun"), Berron Kijote ("Arma txuri-garbiekiko artan, garbi-garbi egiteko ustea ba zuan txolarteren batean, katatxuriaren larrua baiño txuriago utzi arte").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

garbi garbi egin 2, Argia 1923 ("botikakoaz urtutako urarekin garbi garbi egin", "Nekazaritzan ibiltzen diran tresna edo tramakullu, goldeak eta orren antzeko gañerakoak ere, garbi garbi egin bear dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

garbi garbi egin : LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

garbi-garbi egin : EuskHizt (AS: 1802, erabat garbitu) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin, bikoiztapenekin (ik. HitzElk/4, 51): zehazteko dago hauetako zeini dagokion hiztegi-sarrera edo azpisarrera; hemengo hau, beste kasu batzuetan egin den bezala, garbitu aditzaren azpisarrera gisa eman liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Garbi hitzaren AS legez sartuko nuke. Egitura errepikatua hain zuzen ere, besteak (garbi egin) nekezago funtzionatzen baitu. Honek bai, ostera.

 - [E210]: Kokapena: garbi sarreraren barruan, edo bestela, bera sarrera nagusitzat hartuta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): garbi sarreran jasoko da azpisarrera gisa.

garbi-garbia
adb. Ipar. Garbi-garbi. Errazu garbi-garbia. Eta niri hurbil, garbi-garbia, entzuten dut oihu bat.
Loturak

Aztergaia: garbi-garbia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GARBI-GARBIA (Con valor adv.). "Errazu garbi garbia, dites tout net" Dv. Mentaberriren zintzurrak / xahutzen tu garbi-garbia / Bardozko etxe-bazterrak. Monho 36. Eta niri hurbil, garbi garbia, entzuten dut oihu bat. Barb Leg 149. Garbi garbia ageri zen: Circus-Circus! [avionaren] bi hegalpetan. JEtchep 41. Elhe alferrik gabe dio, garbi garbia: "Frantses, badakizu [...]". Ardoy SFran 141. Etzutena [...] garbi garbia atxiki behar Frantsesek [...] erein fedea? Ib. 241s

Ez dugu adberbio kategoriako garbi-garbia formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

garbi-garbia 6: Herria 3 (“Dirudianez Bizkaiko edo Gaskoinako golkoko zola gelditzen da garbi-garbia kutsadurik gabe”), Berria 1 (“Zergatik dugu maite dena hain garbi-garbia izatea?”), Marzel Etxehandi (“Orduan bakarrik, garbi-garbia sartu ginen block 45ean, handik aitzinako ene egoitzan.”), Piarres Aintziart (“Historio luze batek beztitua zuen, historio labur batek garbi garbia hemen erakusten digu, bere perfekzio geometrikoan lau dorre, arrosetoi bat, sinplea, eta elizate propia”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa adberbio mugatua delako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa garbi sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

garbi-ikuzi
iz. Garbialdia.

Aztergaia: garbi-ikuzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

garbiketak, garbi-ikuziak

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz.

Informazio osagarria
Forma zaharra da

nahiz hitz elkartua den, tautologiazko edo geminatu semantiko urrien adibide gisa, eta Bko hizkera mintzatuan behintzat bizirik dirauelako

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

garbi sarreraren azpisarrera gisa ematekoa da

garbialdi
iz. Garbitzea, zerbait garbitzen den aldia. Garbialdi bat eman nahi nion gelari. Bi garbialditan berria geldituko zaizu.

Aztergaia: garbialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-

garbian
1 adb. Garbi, garbiro. Nahaspila handia zen, zaila zen garbian ezer ateratzea. Turkiarako bisita egitekoa baitu Benedikto XVI.ak heldu den azaro hondarrean, beharko dira gauzak garbian ezarri orduko, argitasun gehiago eginez elkarren artean.
2 adb. Irabazian. Horretara, kolpeak jaso eta ez bailuke garbian ezer aterako.
3 adb. Diru kopuruez mintzatuz, gastu guztiak kendu eta gero. Ehun eta berrogeita hamar mila pezeta garbian geratu zirelakoan nago.
4 adb. Idatziez mintzatuz, txukun. Lau bertso, eskutitzean garbian ipini baino lehen, pentsu zaku batean idatzi nituenak. Nire idazmakina erabiltzen genuen gauzak, zehaztu ondoren, garbian jartzeko.
Loturak

Aztergaia: garbian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GARBIAN a) "En substancia" Lar. v. GARBI-GARBIAN (a). Kintalak garbian 15; dozenak 1. HerVal 203. Eun ta berrogetamar milla pezeta garbian geratu zirala-ta nago. Gerrika 153. Ortara, kolpeak jaso eta ezpailuke garbian ezer aterako. Etxde JJ 128. b) (Poner) en claro. Aspaldi garbin jarri uan Irizartarra zala. Ez al da onela? Lab EEguna 86. c) En limpio, en copia limpia. Lau bertso edo poesia, eskutitzian garbian ipiñi baño leen, pentsu zaku baten idatzi nituanak. Gerrika 229.

garbian 5: Consumer (“arroz edo pasta zati bat esaten denean, 60-80 gramo arroz edo pasta esan nahi da -gordinik eta garbian pisatuta-; ogi zati bat, 40-60 gramo; eta patata zati bat, 150-200 gramo”), EiTB 2 (“Futbol Club Barcelona kenduta da bere jokalariei “garbian” ordaintzen dien klub bakarra”), Karmel (“Orduen Liturgiako irakurgai hauek idazkera zabarrez, zirrimarra ulergaitzez eginak daude, geroago idazmakinaz garbian kopiatzeko asmotan”), Erlea (“Bazkalondoan apunteak garbian berrituko nituen eta gero pin-ponean izerdituko ginen apur bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

garbian 7: Berria (“Etekin garbian horrek izango duen emaitza 230 milioi euro dira, aurreko urtean baino %14 gehiago”), Josu Zabaleta 4 (“Ordu arte hartutako oharrak berriro lantzen eta garbian jartzen hasi zen”), Itxaro Borda (“Bide beretik Golde aldizkariaren testu teoriko eta ideologikoak idazten zituen Bozek, bere lantokiko ordenadore performanteaz baliatuz, gero garbian ezartzen zituela Frantxisek”), Joxerra Garzia (“Garbian atera duzun bakarra, zera: bi galtzerdi dituzula orain jira-biraka”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

a) 1. adierako oharra kendu eta bi adiera egin: lehenengoa orain artekoa eta utzi hor orain dagoen adibidea (Nahaspila handia zen, zaila zen garbian ezer ateratzea), eta ezarri osaerako beste bat gehitu, oharrean zegoena. Bigarren adiera, ‘irabazian’ formarekin definitu eta Horretara, kolpeak jaso eta ez bailuke garbian ezer aterako adibidea jaso. b) 2. adiera zena 3. adiera egin, oharra kendu eta adibideren bat gehitu (oharreko jarri falta da) (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa garbi sarreran.

garbiarazi, garbiaraz, garbiarazten
du ad. Garbitzera behartu. Gela garbiarazi zuen. Soinekoa garbiarazi zion.

Aztergaia: garbiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

garbiarazi, garbiaraz, garbiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

garbiarazi, garbiaraz, garbiarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-

garbigailu
iz. Garbitzeko tresna; bereziki, arropak garbitzeko makina. Garbigailuan erabiltzeko garbigarria.

Aztergaia: garbigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+g-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'H. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] Garbigailu-ren ondoan ikuzkailu hitza ere sartzea eskatzen du ohargileak. Honek, hala ere, arazo bat du, ikuzgailu/ikuzkailu formen arteko hautua egin behar baita. Bestetik, ikuzi hitzaren estatusa ere erabaki beharko litzateke. P. Xarrittonek azaldu du ikuzi eta garbitu ez direla gauza bera: ikuztea urez egiten da. Horrenbestez, gero ikusi beharko da kontu hau'.

garbigarri
1 adj. Garbitzen duena. Kristalak hobeto garbitzen dira likido garbigarri pixka bat botatzen bada. Produktu garbigarriak.
2 iz. Garbiketan erabiltzen den gaia eta, bereziki, produktua. Baxerarentzako, arroparentzako garbigarria.

Aztergaia: garbigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
garbigela
iz. Etxeetan, lantegietan eta kidekoetan, konketa eta komunontzia dagoen gela. Ik. bainugela; komun1. Pabiloi bakoitzak, gutxienez, komun batez hornituriko garbigela bat edukiko du.

Aztergaia: garbigela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

garbi gela 3: L. Etxezaharreta ("Arats batez, garbi gelako lavabotik hurbiltzean, mirailaren zolan zutik zen forma xuria ikusi zuen", "Reeves anderea garbi gelan harrapatu zuten, kurioski kokorikatua", "Garbi gelako miraila puskatua zela ohartu ziren"); garbigela 7: UZEI ("Garbigela: zerbitzuko gela sanitarioa..."); GAO 1990 eta 1991 6 ("Bulego, garbigela eta aldageletara destinatuta", "Sare honetatik datorren ura, bai eta garbigela eta abarretatik datorrena ere...", etab.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

garbigela : AB38 2 (aseo, cuarto de aseo); HiztEn (garbitzeko gela berezia, komuna, lababo eta beste zenbait sanitarioz hornitua); Euskalterm 4 (aseo, servicio de aseo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

garbigela : HiruMila (habitación, cuarto de aseo); ElhHizt (cuarto de aseo, cuarto de baño, servicio); PMuj DVC (garbi-gela: cuarto de baño, de tocador, de aseo, servicio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; Casve EF; EskolaHE; Lh DBF; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aseo.

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gela.

garbigune
iz. Udalek edo mankomunitateek kudeatzen duten instalazioa, dela tamainagatik, dela dituzten osagai kimikoengatik, ohiko zaborrontzietara bota ezin diren etxeko hondakinak jasotzeko prestatua dagoena. Hemendik aurrera Atalluko garbigunera eraman beharko dira hondakinak.

Aztergaia: garbigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh247 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): garbigune 15 ager.: Berria 12 (adib.: “Gipuzkoako garbigune kopurua bikoizteko”, “garbigune berriak eraikitzeko”, “Bizkaiko garbiguneei erabiltzaileek ematen dieten nota”), JJ. Agirre (“Garbigune deitu diete udal agintariek zabor bereziak biltzeko zabortegiei”), Ainara Arratibel (“Horrekin batera, kamioiak heltzen ez diren lekuetako auzotarrek hondakinak eraman ditzaten sei gune, larrialdi gune bat eta garbigune bat jarriko dituzte”), EiTB.com (“Txapelketa Bergarako Barri Angiozar auzotik abiatuko da [Garbigune ondotik, hain zuzen]”). // (2020): garbigune 247 (asko, oraindik ere, izen propio mailakoak).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: garbigune 6: Iñigo Bilbao 3 (“Garbiguneetara eramandakoak eta ontziak eta tamaina handiko zaborrak batzeko etxerik etxeko zerbitzu espezializatuen esku utzitakoak”, “Zabalgarbi errauskailua martxan ipintzea eta beste hiru Garbigune gehiago egitea baino ez da behar”, “Falta diren Garbiguneak Bakion, Ondarroan eta Arratian egingo dituzte”), Berria (“Atzo goizean pertsona baten hilotza aurkitu zuten Muskizen, Kobarongo Garbigunearen ondoan aparkatuta zegoen auto baten barruan”), Josu Zabaleta (“Eseri ziren garbigune batean, eta patriketan zuten ogia eta salamia jaten hasi ziren”), Pako Aristi (“Eta eskimalek esaten dute haizeak ilentiari ateratzen zizkion txinpartak zeruko izar bilakatu zirela; neskak zeraman ilentia eguzki bilakatu zela, eta mutila gau, eta bere aurpegi beltzaren garbigune apur haietatik sortu zela ilargiaren distira apala, zikindua bezala”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

Izen propioaren ingurukoak dira testuetan jaso direnak, bestela, ez dago hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

ongi eratua da, baina bere bidea egin gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen propioaren mugakoa izan da, baina arrunt bihurtu da. Gaur hori besterik ez da erabiltzen.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ez dakit bere bidea egina duen, baina Bizkaian behintzat herri askotan ageri dira izen horretako tokiak, zaborrak eta hondakin bereziak uzteko. Eta jendeak, bai eta erdaraz ere, bidegorri-en antzera, euskal izenaz deitzen ditu.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita. Zehaztapenak: Admin. eta Merk.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Kendu lerroa (oraingoz ez da aipatuko, eta ikusiko da hedatzen den)

garbikeria
iz. Gehiegizko garbitasuna. Hizkuntza garbia, baina garbikeriarik gabekoa. Bai mordoilokeriatik, bai garbikeriatik alde eginik.

Aztergaia: garbikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
garbiketa
1 iz. Garbitzea. Ik. garbialdi; garbikunde. Juduek apaletan ontzi handi batzuk izaten zituzten, garbiketak egiteko. Bekatua berarengandik kentzea da kristauak egin behar duen lehen garbiketa. Etxeko garbiketak egiten ari da. Ama etxe garbiketan ari zen. Arropa-garbiketa. Antzina, garbiketak errekan edo iturrian egiten ziren. || Urteko diru garbiketa. Kontu garbiketa.
2 iz. adkor. Hilketa. Errioxan sartu zen armadak garbiketa gogorra egin zuen Logroño inguruan.

Aztergaia: garbiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

garbiketa eta koipeztaketa; garbiketak, garbi-ikuziak

Euskaltzaindiaren Arauak

etxeko garbiketak egiten ari da; garbiketak egiteko ontziak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etxeko garbiketak egiten ari da; garbiketak egiteko ontziak

garbiki
1 adb. Ipar. Iluntasunik edo zalantzarik gabe; argi, itzulingururik gabe. Ik. garbiro; garbi 10. Garbiki ageri denez. Xehetasunak ahal bezain garbiki emanez. Garbiki esateko, ez dut maite Donostia.
2 adb. Ipar. Garbitasunez. Bizi gaitezen prestuki eta garbiki. Euskara maite zuen eta mintzatzen zen garbiki.

Aztergaia: garbiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'garbi'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Cf. garbi

garbikunde
1 iz. Norbait edo zerbait lohitasunen batetik garbitzeko egiten den erritua. Mariaren garbikundea.
2 iz. Otsailaren bian egiten den jaia, Jesus jaio eta berrogei egunera Maria tenpluan sartzea ospatzen dena. (G larriz). Gaur Garbikunde eguna da.

Aztergaia: garbikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
garbikuntza
iz. Garbikundea. Baziren han harrizko sei urontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak.

Aztergaia: garbikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-09-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ur-garbikuntza

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

garbiketa erabiltzen da, eta ez dago besteren beharrik

garbileku
1 iz. Garbitokia.
2 iz. Garbitegia.

Aztergaia: garbileku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

garbitegia; garbitokia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

garbimin
iz. Garbizaletasun bizia. Garbiminak jota daudenen garbizaletasuna.

Aztergaia: garbimin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-min.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

garbiminak jota daudenen garbizaletasuna.

garbiontzi
iz. Garbiketak egiteko ontzia, garbiketa-ontzia. Ik. konketa; terreina. Garbiontzi bat zekarren ur beroaz.

Aztergaia: garbiontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+o-

garbirik
adb. Garbi. Garbia nintzen, garbirik nago.
Loturak

Aztergaia: garbirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

garbi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

garbia nintzen, garbirik nago.

garbiro
adb. Garbiki. Haragiaren atsegin guztiak utzirik, garbiro bizitzea. Garbiro eta txukunki jantziak. Bere baitan sumatzen du hori garbiro. Nola pentsatzen dudan, aski garbiro dago. Horra, garbiro aditzera emana. Gaiak, beharbada, garbiro esateko, ez dira hainbesterainokoak.

Aztergaia: garbiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
garbitasun
1 iz. Garbia denaren nolakotasuna; zikintasunik edo nahasketarik eza. Ik. xahutasun; araztasun; purutasun. Etxearen garbitasuna. Azpiko arropen garbitasun eta zuritasuna. Uraren garbitasuna. Garbitasunez jan. Txerriek gehien behar dutena garbitasuna da. Hizkuntzaren garbitasuna. Arimako garbitasuna. Emaguzu, Jauna, bihotz garbitasuna.
2 iz. Garbiketa. Garbitasuna egin. Etxeko garbitasunez eta etxekoen janariaz kontu gutxi hartzea.
3 iz. Argibidea, azalpena. Bere egiteen garbitasuna eman zion. Garbitasunak edo paperak ekartzeko eskatu nion.
4 iz. Haragizko bekaturik ez egitean datzan bertutea. Ik. kastitate. Garbitasun botoa. Garbitasuna gorde.

Aztergaia: garbitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'H. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] Garbitasun hitzaren bigarren adiera bat ('documentos personales') ezartzeko eskaria ez da ontzat eman, lehenbiziko buelta honetarako behintzat'.

garbitegi
1 iz. erl. Garbitokia.
2 iz. Arropa eskuz garbitzeko bereziki prestaturiko lekua; arropa garbigailuak erabiltzailearen eskura dauden denda edo leku berezia. Ik. ikuztegi. Astean pare bat aldiz joaten ginen garbitegira ur bila. Arropa zikinak plastikozko poltsa batean sartu eta garbitegira abiatu zen. Ikuzgailu asko zeuden ilaran garbitegi publiko hartan.
3 iz. Erietxe, hotel eta kidekoetan, arropa garbitzen den lekua. Goizeko 7etan esnatu eta pare bat orduz zahar etxeko garbitegian aritzen da lanean.
4 iz. Arropa eta kidekoak garbitzeko eta lisatzeko zerbitzua eskaintzen duen denda. Ik. tindategi. Garbitegi industrial bat ireki du ONCEk Lemoan. Garbitegira eraman zuten alfonbra garbitzera.

Aztergaia: garbitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
garbitoki
iz. erl. Erlijio katolikoan, infernuratzen ez diren arimak, zerura joan baino lehen, beren bekatuekin egin duten zor guztia ordaindu arte egoten diren toki oinazezkoa. Ik. purgatorio. Garbitokiko arimen bederatziurrena.

Aztergaia: garbitoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Erl.: garbitokiko arimen bederatziurrena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nolako adierarekin? 'Purgatorio' eta 'garbitzeko lekua' 'lavadero'?" (1995-06-16)

garbitu, garbi/garbitu, garbitzen
1 du/da ad. Zikintasuna edo lohitasuna kendu. Ik. xahutu; ikuzi; araztu. Etxea garbitzeko. Bere amak garbitu dio aurpegia. Eskuak garbitu. Hortzak garbitzekoa. Ur beroz garbitu. Garia garbitu. Eriei zauri zornatuak garbitzen. Garbi zaitez iturrian.
2 du ad. Zerbaiti berez ez dagokiona edo oztopo gertatzen zaiona kendu. Bideak garbitu. Basoa garbitzeko.
3 du ad. Zeruaz, eguraldiaz edo kidekoez mintzatuz, hodeiak edo lainoak desagertu. Zerua garbitu du.
4 du ad. Kontuez, zorrez, auziez eta kidekoez mintzatuz, konpondu, argitu. Nahiago dut auzi hau neronek garbitu. Zor-hartzekoen kontua garbituz. Azterketan behar adina garbitu gabe gelditu den puntua.
5 du ad. Zerbaiti arrotz zaizkion gauzak kendu. Euskara eragin guztietarik garbitu nahia.
6 du ad. Bekatuak kendu. Bere arima garbitu ondoren.
7 du ad. Suntsitu. Azken ekaitzak uzta guztia garbitu du.
8 du ad. Xahutu. Zuen guztia garbitu zuen edanean.
9 du ad. Ezer gabe utzi. Ohoinek etxea garbitu diote.
10 du ad. adkor. Hil. Ik. akabatu 1. Espetxetik atera eta garbitu zituzten.

Aztergaia: garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

garbitu, garbi(tu), garbitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

garbitu, garbi(tu), garbitzen

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

garbitu / ikuzi banaketa argitu beharra egongo da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Izena ere bai: "Garbitu ederra eman zion etxeari, arropari..."" (2006-03-03)

garbitzaile
iz. Zerbait edo norbait garbitzen duen pertsona. Erien sendatzailea, lohien garbitzailea. Eraikin publikoetako garbitzaileak greban daude. Oinetako-garbitzailea. Ontzi-garbitzaile ibili zen.

Aztergaia: garbitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
garbitzapen
iz. g. er. Garbikundea.

Aztergaia: garbitzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tzapen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

garbitze
iz. garbitu aditzari dagokion ekintza. "Zoko garbitze" hau, zergatik?

Aztergaia: garbitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

garbizale
adj./iz. Garbitasuna maite duena; bereziki, hizkuntza batean beste hizkuntzetatiko hitz edo joskerarik onartzen ez duena. Ahuntza abere garbizalea da. Idazle garbizalea. Garbizale porrokatua. Hiztegi aldetik garbizale xamarra aurkitzen dut.

Aztergaia: garbizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
garbizalekeria
iz. Garbizaletasun gaitzesgarria. Garbi idatziz, baina garbizalekerian erori gabe.

Aztergaia: garbizalekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
garbizaletasun
iz. Garbizalea denaren nolakotasuna; bereziki, hizkuntza-garbitasunaren aldeko joera. Larramendiren garbizaletasuna.

Aztergaia: garbizaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper