13 emaitza eman bilaketarentzat - [1 - 13] bistaratzen.

eman1, eman, ematen
1 du ad. Norbait zerbaiten edukitzaile egin; zerbait norbaiten esku ezarri. Bere soineko bat eman zion behartsuari. Lehen saria eman zioten. Ez zioten afaririk eman. Musu bat ematen badio. Emango zidala esan zidan, baina saldu egin zidan. Ematekorik ez du. Zerbait beste zerbaiten truke eman. Ordainetan eman. Erdi prezioan eman.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. aditzera eman. Agintaritza eman zioten. Jainkoari aintza emanaz. Baimena izkribuz eman ziezaiola. Zertarako eman zigun Jainkoak adimena? Askatasuna eman. (Astinaldi, masaileko...) ederrak eman zizkioten. Lanbide horrek ez dio bizitzeko adina ematen. Azkaindarrekin emateko dugu Orreaga pastorala.
3 da/du ad. Jarri. (Modua adieraziz). Haren oinetan ahuspez emanik, hasi zitzaion otoizka. Zurubia eman zuen murruari kontra. Hamaika gai, esaera, ipuin eta gertakari hartu zituen eta euskaraz eman.
4 du ad. (Lurraz, diruaz eta kidekoez mintzatuz). Ik. ekoitzi. Fruitua eman. Gutxi ematen duen lurra. Ezarri zuen diruak ehuneko hamar eman dio.
5 du ad. Denboraz mintzatuz, igaro. Zenbat ordu eman dituzu lan horretan? Hiru egun eman zituen Bordelera heltzeko.
6 du/da ad. Ekin; lotu. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Hori ikusirik, ihesari eman zion. Ia denek negarrari eman zioten erruki eta gupidaz. Jokoari eta tabernari eman dio. Jende guztia tzarkeriari eman zen. Jainko gezurrezkoetara eman ziren. Eman zaitezte gauza umilak egitera.
7 Zalea, atxikia. (Izenondo gisa, dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Ardoari emana. Irakurtzeari oso emana da. Emakumeetara oso emana. Armetara emanagoak letretara baino.
8 du ad. Irudi izan. Horrela jantzita gizona ematen duzu. Den baino azkarragoa ematen du. Tontoa ematen du. Erortzera zihoala ematen zuen. Ezjakin batek gaizki ematen du, gauzak nolanahi esaten. Gizonak ez du ondo ematen, mozkortuz gero. Beste soineko batekin gazteago emango luke. Margotzen dutenean, berria emango du.
9 du/dio ad. Zerbait (ondo edo gaizki) egokitu, joan, norbaiti edo zerbaiti; norbaitek edo zerbaitek egoera jakin bati (ongi edo gaizki) doakion itxura edo irudia izan. (nor osagarririk gabe). Gona beltzak oso gaizki ematen din blusa horrekin. Pisua galtzeak ez zion ongi ematen. Oso ondo emango zenuke kamera aurrean. Gizona ohartu zen zerbaitek ez zuela ongi ematen mutilaren kontakizunean.
10 du ad. Soinekoez, sokez eta kidekoez mintzatuz, nasaitu, luzatu. (nor osagarririk gabe). Ik. amore eman 2. Oinetakoek, erabiltzeaz, eman egiten dute.
11 du ad. Itzuli. Latinetik euskarara eman.
12 du ad. Adierazten dena uste izan, iritzi. (Dagokion izen sintagmak -tzat atzizkia hartzen duela). Hau guztia gezurtzat ematen dut.
13 du ad. Eraikinez eta kidekoez mintzatuz, norabait begira egon. Etxeak mendialdera ematen du.
14 (eman dezagun, demagun esapideetan, perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Eman dezagun horrela dela. Demagun atezaina dela erailea. Demagun bi esfera diametro berekoak ditugula.
[Oharra: Euskaltzaindiak, neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, neska-mutikoen artean gertatzen diren liskarrak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua. Dakienak hartzen, dakike ematen. Egiok egileari eta emaiok emaileari. Emaiozu arloteari egositik, eskatuko dizu errekitik. Emak burutik [=mukuru], dukek arrada. Ematea handizuren, hartzea mingarri. Ez zaio eman oin orori oski gorri. Fereka ezak astoa, emanen dik uztar. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.
eman2
1 iz. Kopuru handia; euriaz eta kidekoez mintzatuz, erauntsia. (-en atzizkiaren eskuinean). Hau da euriaren emana! Euriaren etengabeko emana. Hauxe da sagarraren emana!
2 iz. Jendeaz mintzatuz, kopuru handian etortzea. (-en atzizkiaren eskuinean). Jendearen etorria eta emana mende honetakoak ditugu, Errenteria hazten eta zabaltzen hasi zitzaigunez gerozkoak.
eman ahala
adb. Indar guztiz. Makila lodi bat altxatzen du, eman ahala jotzen du epailea kopetan. Gazteekin pilotan jokatzen, eman ahala.

Aztergaia: eman ahala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EMAN-AHALA. Con todas sus fuerzas. Hitz bat gabe, aire bati / Jo zak eman ahala. Zby RIEV 1908, 757. Makila lodi bat altxatzen du, eman ahala jotzen du jujea kopetan. "De toutes ses forces". Barb Leg 145. [Aingira] hartuko ginuen nolazbait eta tinkatuko bi ahurren barnean, eman ahala. Larre ArtzainE 45. Gazteekin pilotan jokatzen, eman-ahala. Ib. 83. Erran zion handik orho egiñ zezala, / Bulharrek eman ahala. Gy 109. Zein gogotik ari ziren, zintzurrak eta bihotzak eman-ahala [...], Pebet anaiak [...], nahiz denena zen hola bozten ginituen kantu guzia. Larre ArtzainE 82

eman ahala 36: Deia, Elhuyar, Consumer 2, Berria 13 (“Goizaldean itzuli ziren Bilbora. Kazetariek berria eman ahala hasi zen Francoren bertsio ofiziala zabaltzen: gorriek erre dute Gernika”), EiTB 5, Jakin 2, Argia 10, Laneki 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eman ahala 54: Herria 5 (“Eman ahala bortitz joak ziren pilota gehienak, 16 etan eginez zazpigarren berdintzea”), Berria 5 (“Gainera, egun horretan, hautesle zerrendetako zenbakia ere zuzenean eman ahala izanen dute”), Itxaro Borda 14 (“Berehala lotaratzen ez zenean emaztea eta haurrak besoek eman ahala jotzen zituen, bere ahuleziaren hobendunak bailiran”), Juan Martin Elexpuru 3 (“bihotza eman ahala guztian”), Iñaki Segurola (“Jende mordoa, bada, kaleak eman ahala; esanez bezala: hauxe gara, papera gara, letra hila gara”), Oskar Arana, Karlos Zabala, Koldo Izagirre…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eman sarreran.

emanaldi
1 iz. Zerbait ematea; zerbait ematen den aldia. Iazko urtean, 136 odol emaile izan ziren egin ziren hiru emanaldietan.
2 iz. Telebistaz, irratiz edo jendaurrean ematen den saioa. Ik. funtzio 3; emankizun 2. TF3-k ordu erdiko emanaldia du astero euskaraz. Delako filmaren emanaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da. Euskal Telebistaren atzoko emanaldian. Ikastolak antolatu du emanaldia, Orioko Udalaren laguntzaz.
Ohiko lexiak

Aztergaia: emanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
emanaldia egin
du ad.-lok. Azken emanaldia egiteko lau egun geratzen direla. 40 urte lehenago egindako emanaldia ekarri zuten gogora. Donostian eta Gasteizen emanaldiak egin ondoren, gaur helduko da Bilbora Dantzan Bilaka 09 programa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emanaldi berezia egingo du gaur, Donostian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: emanaldia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

emanarazi, emanaraz, emanarazten
1 du ad. Ematera behartu. Hamar diru emanarazi zizkion. Lurrari ura emanarazten. Meza bat emanarazi. Ihesari emanarazi.
2 du ad. Jarrarazi. Emanarazi zuen harri handi bat hobiaren gainean.

Aztergaia: emanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

emanarazi, emanaraz, emanarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

emanarazi, emanaraz, emanarazten

emankizun
1 iz. Eman beharra. Ik. ordainkizun. Gaztainak ez du eho beharrik, ez laka emankizunik.
2 iz. Emanaldia, saioa. Ik. funtzio 3. Antzokia herriko plazan eraikitzen zuten taulaz, emankizunak iraungo zuen denborarako. Irratiko euskal emankizunak. Telebista-emankizunak.

Aztergaia: emankizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-04-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

irratsaio, emankizun

emankor
1 adj. Dagokionetik asko ematen duena. Ik. ugari; aberats 2;  + gizen 2; malats1 2; mami 5; naro; nasai. Lur, zuhaitz emankorra. Ur bila nator berriz ere iturri emankorrera. Adimen emankorra. Urte luze-emankorren buruan.
2 adj. Eskuzabala. Behartsuentzat oso emankorra zen.

Aztergaia: emankor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-03-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor salbuespenezkoa

emankortasun
iz. Emankorra denaren nolakotasuna. Udaberriko lehen zizak txitxirioak balira bezala bil daitezke, baina lurzati horrek, bizpahiru urtean, emankortasuna galtzen du.

Aztergaia: emankortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-12-01 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor-tasun.

emankortu, emankor/emankortu, emankortzen
du ad. g. er. Emankor bihurtu.

Aztergaia: emankortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

emankor(tu), emankortzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen
da/du ad. hist., zuz. Norbait guraso ahaletik edo beste norbaiten zaintzatik askatu; morrontzatik edo mendetasunetik askatu. Gazte batek gurasoengandik emantzipatu nahi duenean. Kristau Elizatik sortu eta gero emantzipatu zen Mendebaldeko gizartea. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak.

Aztergaia: emantzipatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2007-05-31
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Emantzipatu/emantzipazio: ez dut uste emantzipazio eta beregaintasun eta burujabetasun erabat sinonimoak direnik. Esklaboen burujabetasuna edo emakumearen beregaintasuna esanda, inork ulertuko a luke, esaterako, esklaboen emantzipazio edota emakumearen emantzipazio kontzeptu historiko jakinaz ari garenik? Kultismo moduan utzi beharrekoak dira, nik uste. XK berria: emantzipatu"

 - [E210]: "Gehitzeko: emantzipatu, emantzipatugabe. Mailegu horien beharra nabari-nabaria da zuzenbide zibilaren arloan. Izan ere, adingabe emantzipatuak bere burua gobernatzen du adin nagusiko izango balitz bezala, salbuespeneko egintza batzuetan izan ezik. Kode Zibilean eta foru-legeetan hala dator jasota. Bestalde, "burujabetasun" hitzak ez du horretarako balio, eta, gainera, "soberanía"-rekin nahas daiteke".

 - [E116]: "nazioartekoak dira izena eta aditza (gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez behintzat erabiltzen dira), eta onartzekoak direla uste dut nik ere. Duda handiagoak ditut azalpenei buruz, baina arloa mugatu beharra ikusten dut, XKk eta AUk bezala, ez baititugu 'beregain bihurtze' guztiak adierazteko proposatzen: "kontzeptu historiko"az ari da XK, eta AU "zuzenbide zibilaren arloa"z; eta, orain arte zehaztu ditugun markak kontuan izanik, "Hist. eta Zuz." bezalako bat dagokie, nire ustez, eta batak nahiz besteak aipatu dituzten adibide bana erantsiko nieke, argigarritzat. Hirugarrenari, azkenik, emantzipatu gabe grafia dagokio, ez emantzipatugabe hitz bakarrekoa, gabe hori bereiz idaztekoa baita arruntean, eta salbuespenak salbuespen: aidibidean aipa genezake grafia egokia. Proposamenak: "emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen. du ad. Hist. eta Zuz.: adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak", "emantzipazio iz. Hist. eta Zuz.: emakumeen emantzipazioa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "OK proposamenak".

emantzipatzaile
adj. Emantzipatzen duena edo emantzipatzen laguntzen duena. Askatasun indibidual naturalaren eta berdintasunaren doktrina iraultzailea izan zen, doktrina emantzipatzaileetan emantzipatzaileena izan zen. Frankfurteko Eskolak, Kantek zabaldutako tradizio ilustratuaren ildotik, arrazoi unibertsal eta kritikoaren ahaltasun emantzipatzailea berreskuratu nahi izan zuen.

Aztergaia: emantzipatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh57 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 57 (UEU- Eraldaketarantz Hezkuntza Emantzipatzailearen eta Pedagogia Libertarioaren arteko elkarlanean 28), ETC: 133.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: emantzipatzaile: adj. emancipador/ra, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: 0.

Bestelakoak

emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen 1 da/du ad. Hist., Zuz. Norbait guraso ahaletik edo beste norbaiten zaintzatik askatu; morrontzatik edo mendetasunetik askatu. Gazte batek gurasoengandik emantzipatu nahi duenean. Kristau Elizatik sortu eta gero emantzipatu zen Mendebaldeko gizartea. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

emantzipazio
iz. hist., zuz. Norbait guraso ahaletik edo beste norbaiten zaintzatik askatzea; morrontzatik edo mendetasunetik askatzea. Emakumeen emantzipazioaren aldeko borroka. Herrialde pobreen emantzipazioa. Kolonien emantzipazioa.

Aztergaia: emantzipazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-12-01 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira emantzipatu 1 (Egin 1977) eta emantzipazio 6 (Azurm: "emantzipazio-mugimendu", ESB Programa 2, AKManifestua 3).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emantzipatu : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 3; emantzipazio : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan langile-emantzipazio 1, emantzipazio-prozesu 1); emantzipatzaile : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emantzipatu : HiruMila, ElhHizt; emantzipazio : HiruMila, ElhHizt; emantzipatzaile : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

lantaldeak ez du maileguaren premiarik ikusten; cf. burujabetasun, beregaintasun eta beregain bihurtze bezalakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Emantzipatu/emantzipazio: ez dut uste emantzipazio eta beregaintasun eta burujabetasun erabat sinonimoak direnik. Esklaboen burujabetasuna edo emakumearen beregaintasuna esanda, inork ulertuko a luke, esaterako, esklaboen emantzipazio edota emakumearen emantzipazio kontzeptu historiko jakinaz ari garenik? Kultismo moduan utzi beharrekoak dira, nik uste. XK berria: emantzipatu"

 - [E210]: "Gehitzeko: emantzipatu, emantzipatugabe. Mailegu horien beharra nabari-nabaria da zuzenbide zibilaren arloan. Izan ere, adingabe emantzipatuak bere burua gobernatzen du adin nagusiko izango balitz bezala, salbuespeneko egintza batzuetan izan ezik. Kode Zibilean eta foru-legeetan hala dator jasota. Bestalde, "burujabetasun" hitzak ez du horretarako balio, eta, gainera, "soberanía"-rekin nahas daiteke".

 - [E116]: "nazioartekoak dira izena eta aditza (gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez behintzat erabiltzen dira), eta onartzekoak direla uste dut nik ere. Duda handiagoak ditut azalpenei buruz, baina arloa mugatu beharra ikusten dut, XKk eta AUk bezala, ez baititugu 'beregain bihurtze' guztiak adierazteko proposatzen: "kontzeptu historiko"az ari da XK, eta AU "zuzenbide zibilaren arloa"z; eta, orain arte zehaztu ditugun markak kontuan izanik, "Hist. eta Zuz." bezalako bat dagokie, nire ustez, eta batak nahiz besteak aipatu dituzten adibide bana erantsiko nieke, argigarritzat. Hirugarrenari, azkenik, emantzipatu gabe grafia dagokio, ez emantzipatugabe hitz bakarrekoa, gabe hori bereiz idaztekoa baita arruntean, eta salbuespenak salbuespen: aidibidean aipa genezake grafia egokia. Proposamenak: "emantzipatu, emantzipa, emantzipatzen. du ad. Hist. eta Zuz.: adingabe emantzipatuak eta emantzipatu gabeak", "emantzipazio iz. Hist. eta Zuz.: emakumeen emantzipazioa".

 - Erabakia: Erabakia (2007-05-31): "OK proposamenak".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper