2 emaitza deitu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

deitu, dei/deitu, deitzen
1 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaiten arreta erakarri, bereziki haren izena erabiliz, edo hitz edo hotsen baten bidez. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Leihotik deitu zion. Luisi deitu eta gelan sartu ziren. Deitu zuen Jainko Jaunak Adam eta galdegin zuen ea non zen. Bere izenez deitu zion. Badoa gizon bat zaldiz; deitzen dio norbaitek etxe batetik bihur dadila.
2 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaiti norabait joateko eskatu, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hartzeko. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Jaunak bere ondora deitzen nauenean. Deitu zion Jesusek bere ikasleen artera. Biharamun goizean, Samuelek deitu zuen Saul eta atera ziren biak. Nik Jaunaren bakera deitu eta zuk gerlara jo. Ez dira ezteietara deitu behar bekaturako bidea ematen ibili ohi direnak. Auzitegira dei nazazu horiek gezurrak badira. Epaileak egun horretarako deitu ditu. Krisi batzordearen bilerara deitu zituen. Espainiako gobernuburuarena da hauteskundeetara deitzeko eskumena. || Berorren hiletetara eraso, ekaitz, uholde, tximista-trumoiak deitu zituen. || (Deia nori egiten zaion adierazten ez dela). Martxoaren 13ko Elkartasun Egunean ordubeteko lanuztera deitu zuten. Haiek aske uzteko eskatzeko elkarretaratzera deitu dute Bermeoko, Mundakako, Sestaoko, Ondarroako eta Santurtziko udalek. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Asko baitira deituak; gutxi, ordea, hautatuak.
3 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaitekin harremanetan jarri, dagokion eginkizuna betetzera joan dadin eskatzeko. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Sendagileari deitu. Udaltzainei eta suhiltzaileei deitu nien. Autobusa konpontzeko mekanikariari deitu behar izan zioten. Hiru hilabeteren buruan lortu dugu egunero poliziari deitu beharrik ez izatea. Gau batez, mutikoak polizia deitu zuen, eta atxilotu egin zuten aita.
4 du (Ipar., naf.) /dio (bizk., gip.) ad. Norbaitekin telefono bidez komunikatu edo komunikatzen saiatu. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Telefonoz deitu. Gaur goizean bertan Igartubeiti museora deitu beharko da izena emateko. Udaleko Berdintasun Sailarekin harremanetan jar daitezke udaletxera deituta. Hurrengo egunean deitu nion bukatu nuela esateko.
5 da/du/dio ad. Aipatzen den izena izan; norbaiti edo zerbaiti aipatzen den izena eman. Izaskun deitzen da, baina Ixaxkun deitzen diote. Eta argiari deitu zion Eguna; eta iluntasunei, Gaua. Nahi ez duenak dei dezaten otso ez dezala jantzi otso larrurik. Hik deitu behar inori alferra, hik? Dohatsu deituko naute gizaldi guztiek. Proventza deitu eskualdean. Hilgarria deitzen zaio, arimaren bizia hiltzen duelako. Denbora horri deitu ohi diogu "Garizuma". Gero Betleem deitu zitzaion tokian. Apostoluen kredoa deitzen den hori.

Aztergaia: deitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

deitu, dei(tu), deitzen. du (Ipar. eta Naf.) eta dio (Bizk. eta Gip.) ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

deitu, dei(tu), deitzen (Xarritoni onartzekoa iruditzen zaio dei aditzoina; cf., gainera, deialdi, deigarri, etab.)

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du / dio ad.

deitura
1 iz. Izengoitia. Jainkoak maitatu zuen ume hau eta eman zion Natan-en bidez deituratzat "Jainkoak maitatua".
2 iz. Zerbaiti ematen zaion izena. Agustin deunaren deituraz sei parrokia ditugu Hegoaldean.
3 iz. Familia-izena. Ik. abizen. Izena dut Mikel, deitura Irazoki. Haren deitura darama behinik behin izengoitiz. Galdetu omen zioten bigarren deituraz, badakizu, ama zenarena.
Azpisarrerak

Aztergaia: deitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1: Administrazio-lanetan (inprimakietan eta...) zein erabili behar da, izen-abizenak ala izen-deiturak? Gainerakoan biak onartzekoak dira, noski, baina zeregin horretarako bat aukeratuko nuke nik. Izen-abizenak zehatzagoa eta egokiagoa da, beharbada: abizen = 'apellido/nom'. Deitura zabalagoa da" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  abizen jende batena daiteke eta deitura etxe batena; Iparraldean deitura ulertzenago da.AU: "Horren azpian gauza asko sartu dira; horregatik, komeniko litzateke adibide bat jartzea, argigarri moduan: norbaiten izen-deiturak".

 - [E116]: "deitura-ren adierarik ezagunena 'familia-izena' izan liteke, baina, E202 iritzi-emaileak dioenez, bestelako izendapenak ere adierazten ditu (ik. OEH argitaratuan lehen sailekoak, 'sobrenombre, apodo; nombre, denominación' azalpena dutenak); "abizen 'pertsonen deitura'" azaldu genuen lehen itzulian, eta hobe dugu, nik uste, "euskara-euskara hiztegia" lantzeko unerako uztea norbaiten izen-deiturak bezalako adibideak".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "bere soilean utziko da oraingoz".BAgiria (2000-02-24): abizen 'pertsona deitura' gisa emango da eta deitura hitza inolako oharrik gabe. // Batzordea (JAA, MA, IS): otsaileko bileran erabakia.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper