24 emaitza bota bilaketarentzat - [1 - 24] bistaratzen.

bota1, bota, botatzen
1 du ad. Jaurti. Zuen artean bekaturik ez duenak bota diezaiola lehenengo harria. Ateratzen dute sutegitik agoa, ez izerdi tanta eta bero asko bota gabe. Malkoak bota. Ke asko boteaz. Ostikada bota zion astoak. Bere burua leihotik bota eta hil zen. Uretara, surtara, errekara bota. Leihotik behera bota. Betiko su eta garren artera bota zituen Luzifer eta haren jarraitzaileak.
2 du ad. Landareez mintzatuz, (lore, sustrai, kimu...) berriak sortu. Ik. loratu; sustraitu; kimatu 2. Orain belar berria hasi da jaiotzen, orain daude arbolak lorea botatzen. Zenbait kulturatan zuhaitzak lurraren eta zeruaren lotura adierazten du; lurrean botatzen ditu sustraiak eta gorantz edo zerurantz altxatzen da. Hurrengo udaberrian ernamuin berriak botako dituzte. Adar beretik ondu diren fruituak dira, enbor batek bota dituen adar bi. Kimuak eta loreak bota zituen.
3 du ad. (euria, elurra eta kidekoez mintzatuz). Ik. egin1 8. Pare bat hilabetean egin ohi duen euria bota zuen bi egun eskasean. Gasteizen eta Iruñean elurra bota lezake. Lehengo batean bota omen du harria Irun aldean.
4 du ad. Bidali, nonbaitetik alde eragin, kaleratu. Etxetik bota zuen. Paradisu eder hartatik kanpora bota zituen. Lan egiten zuen tokitik bota dute. Jesuitak Espainiatik bota baino urte pare bat lehenago.
5 du ad. Ahoz esan edo kantatu. Ik. jaulki 2. Bilintxek Domingo Kanpañari bota zion bertsoa. Gezur biribilik bota gabe. Hauen enbido eta are hordago-ari eduki ozena botea zion Larramendik.

Esaera zaharrak

Arrainik ez den urera ez bota sarea.
bota2
iz. Oinetako mota sendoa, oina eta zangoaren behealdea estaltzen dituena. Botak jantzi.
bota ahala
1 adb. Bota bezain laster. Plater bana hartu, eta andreak bota ahala, jan zuten babarruna.
2 adb. Bota ahal den guztia, bota ahal den beste. Euria bota ahala dihardu.

Aztergaia: bota ahala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ahala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adib. gisa eskaintzekoa bota sarreran ("plater bana hartu, eta andreak bota ahala jan zuten babarruna").

bota ahalean
adb. Bota ahala, bota ahal den beste. Euria bota ahalean ziharduen.

Aztergaia: bota ahalean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bota sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Euria bota ahalean ziharduen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): bota ahalean: euria bota ahalean ziharduen. [azpisarrera gehitu]

bota eta bota
adb. Behin eta berriz botatzen. Elkarri loreak bota eta bota ibili dira. Izotza egin duela-eta, larrialdiari aurre egiteko, gatza erabiltzea ulertzen dugu, baina ez negua dela-eta gatza bota eta bota aritzea ezelako kontrolik gabe. Euria, bota eta bota.

Aztergaia: bota eta bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BOTA ETA BOTA. a) Arrojando continuamente. Bota ta bota lorak amaitu arte. Ag Kr 221. Ontziak bota ta bota an zijoan dantzan diruak balio zituan olioa. Anab Poli 61. Bonba andiak bota ta bota / danak kiskaldu artean. FEtxeb 59. Euria etzuan atertzen. Bota ta bota. BBarand 147. Geroxeago, ni aizkoran asi baño leen, euria bota eta bota. Ura giroa! Albeniz 151. b) Diciendo. Bota ta bota, bape utsik egin barik, esan eban "Aita Gurea" azkeneraiño. Bilbao IpuiB 75.

bota eta bota 11: Deia (“Ondoko taberna zulo batean Alex ikusi genuen, begiak makina txanponjale baten pantailatik hamar zentimetrora itsatsita, errubloak bota eta bota"), Berria 7 (“Juanma Lillo mezu baikorrak bota eta bota ari da azken aldian”), EiTB 3 (“Hauek bota eta bota ari dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bota eta bota 22: Berria 3 (“Askok loreak bota eta bota ari dira haren jardunarekin txora-txora eginda.”), Herria (“"Demoen" auzi denboran, auziperatuak kanporatu dituztelarik eta poliza hasi delarik nigar egin-arazteko batzu bota eta bota, Bob Edme argazkilari ezagutua kolpatua izan da”), Pello Zabala 3 (“Horrek ez du ezartzea lortzen; jardun eta jardun, bota eta bota, dakarren abiaduran antzematen zaio”), Karlos Zabala 3 (“Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik”), Jon Arretxe 2 (“Ura buru gainetik bota eta bota ibili naiz, ia zorabiaturik, tarte laburrak eginez aretoaren erdiko marmolgunean etzanda”), Harkaitz Cano 2 (“Bota eta bota ari da duela bi egun”), Iñaki Mendiguren (“Harryk erantzun nahi zion arazoa ez zela askoz okerragoa izango ahotik bareak bota eta bota jardutea baino, baina ezin izan zuen, Hagriden melaza-gozokiak matrailezurrak itsatsita utzi zizkion eta”), Joxerra Garzia (“han geratu da, argazkiak jasotzen duen unean bezala, txanponak bota eta bota”), Patxi Zubizarreta (“Jendea harrika hasi zitzaien eta haiek, amorrazioak harturik, kokoak bota eta bota aritu ziren.”), Koro Navarro (“Eta horra non ikusi genian Don Karlos harroputz hori, bere batailoi izugarriekin, granadak bota eta bota, zertarako eta gero lasterka Berara ihes egin behar izateko”), Fernando Morillo (“Euriak montzoia balitz bezala jarraitzen zuen, bota eta bota”), Pako Aristi (“ikusten omen du ontzitxora listua bota eta bota, aparra loditzeko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia; jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bota sarreran.

botagale
iz. Goragalea. Ik. botagura; botalarri.

Aztergaia: botagale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. botagura, botalarri.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

cf. botagura, botalarri

botagura
iz. Goragalea. Ik. botagale; botalarri.

Aztergaia: botagura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. botagale, botalarri.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

cf. botagale, botalarri

botaharri
iz. Zenbait pilota-jokotan, sakea egiteko erabiltzen den harria.

Aztergaia: botaharri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "errebotean pilota punpa arazteko harria [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): onartu dena: kareharri eta segarri elkarturik ematea, latsarri eta mugarri bezala. Iman(-)harri ez litzateke aldatuko, -nh- multzoa eragozteko, ezta behaztopa(-)harri ere horrela erabili baita. Gainera, botarri/botaharri eztabaidatu da eta bozkatu: zortzi boto bigarrenaren alde eta sei lehenaren alde. Beraz, botaharri onartu da.

botaka
1 adb. Botaz, jaurtiz; egotziz. Deabrua, lehenago bezala hasi zitzaion lurrera botaka. Sudur zuloetatik haizea botaka.
2 adb. Oka eginez. Botaka aritu naiz.
Azpisarrerak

Aztergaia: botaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: botaka egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

botaka egin

botaka egin
ad.-lok. Oka egin. Sabelean min handia zuen eta botaka egiten hasi zen.

Aztergaia: botaka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

botakar
iz. Itsas arrain luze eta mehea, akularen antzekoa (Scomberesox saurus).

Aztergaia: botakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: botakar: Scomberesox saurus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Scomberesox saurus.

Forma baten adiera(k)

(akularen antzeko arraina).

botalarri
iz. Goragalea. Ik. botagale; botagura. Dengeak sukarra, buruko mina eta botalarria eragiten ditu.

Aztergaia: botalarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Sin. botagale, botagura.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

cf. botagale, botagura

botaldi
iz. Zerbait botatzen den aldia; botatzea. Geroztik ez zuten arrantzaleek sareen botaldirik egin. Bigarren botaldian.

Aztergaia: botaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

geroztik ez zuten arrantzaleek sareen botaldirik egin.

botanika
iz. Landareen azterketa helburutzat duen jakintza. Aspaldi honetan botanika-arloan aurrerapen handiak egin dira. Botanika lanak. Botanika liburua.

Aztergaia: botanika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
botanikari
iz. Botanikan aditua. Zoologoek nahiz botanikariek badakite ez direla agortu oraindik Lurraren bioaniztasunak eman ditzakeen ezusteak.

Aztergaia: botanikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): botanikari 41: Elhuyar 6 (adib.: “antzinako aztarnategien azterketetan, askotariko diziplinetako ikertzaileek hartzen dute parte genetikariez gain, hala nola paleontologoek, geologoek, botanikariek, eta klimatologoek”), Consumer (“Zer landaretatik zetorren aztertu, eta latineko izena jarri zioten botanikariek: Capsicum Nahum”), Berria 9 (adib.: “Leku horietako arduradunak gero eta gehiago botanikariengana doaz kontseilu eske”), EiTB 3 (adib.: “Bonaetxea itsasgizona, esploratzailea, geografoa eta botanikaria izan zen”), Argia 22 (adib.: “Margarita Moreno botanikariak 1984an proposatu zuen subespezie gisa, Jakako herbarioan 1972az geroztik jasota dauden ale batzuk oinarri, eta ez ditu oraindik bedeinkazio guztiak jaso”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: botanikari 9: Berria 4 (adib.: “Robert Brown botanikari eskoziarrak gauza harrigarria ikusi zuen mikroskopioan 1827an”), Txiliku 2 (adib.: “Quer botanikari ospetsuak dioenez, 1740. urtean Piriniotan egindako belar-bilketa saiotan honako istorio hau entzun omen zuen”), Fernando Rey (“denak entomologoak eta botanikariak zirelako familia hartan”), Jon Muñoz (“Wallace botanikariak aldi berean izan zituen itsasoa eta sua, Atlantikoaren erdian”), Bernardo Atxaga (“Irudikatu ahal nituen bere xehetasunak hala nola botanikari batek landare-hosto arrunt batenak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es botánico / fr botaniste: Elhuyar: botanikari / Nolaerran: botanikari / Zehazki: botanikari / Labayru: botanikari / Adorez5000: botanikari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

botaniko
adj. Botanikarena, botanikari dagokiona. Aurkikuntza botanikoei buruzko txostena. || Iturrarango lorategi botanikoa.

Aztergaia: botaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

botarazi, botaraz, botarazten
du ad. Egotzarazi; jaurtiarazi. Biraoak boteaz edo botaraziaz. Labe irazeki batera botarazi zituen. Ez, arren, ahaztu ene bekatuen gomutak botarazi zizkizun odol tantak. Ostalariak jotzen du ostikoz eta botarazten dio kazola lurrera.

Aztergaia: botarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

botarazi, botaraz, botarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

botarazi, botaraz, botarazten

botari
iz. Errebote jokoan-eta, sakea egiten duen pertsona. Omenik handiena erreboteko botari bezala izan du.

Aztergaia: botari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errebotean, sakea egozten duena.

botarri
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, botarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. botaharri].

Aztergaia: botarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

zerrendatik ezabatzekoa da, honen ordez botaharri arautu baitzuen gero Euskaltzaindiak (ik. BAgir 2000-03).

botatu, bota/botatu, botatzen
du ad. Heg. beh. Botoa eman. (nor osagarririk gabe).

Aztergaia: botatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bota(tu), botatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

botoa eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

botatzaile
adj./iz. g. er. Botatzen, jaurtitzen duena. Behar ez diren gauzen atxikitzaile zara ala botatzaile?

Aztergaia: botatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

botatzen, egozten duena.

botatze
iz. Jaurtitzea; egoztea. Odol botatze gabeko sakrifizioa. Lehen kimu botatzean.

Aztergaia: botatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arnasbotatze, hats-botatze

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
botazio
iz. Bozkatzea, botoa ematea. Ik. bozketa. Asko kostatu zitzaien erabakia hartzea epaimahaikoei; botazioak errepikatuta ere, aldaketarik ez.

Aztergaia: botazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean h. bozketa ipiniko nuke.

 - Erabakia: EArau (1996-05-31): ez da onartu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper