103 emaitza bizi bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

bizi
1 adj. Bizia duena, bizirik dagoena. Arrain biziak. Zenbat eta biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna. Jainko biziaren Semea.
2 adj. Sentimenez, sentipenez, eztabaidez eta kidekoez mintzatuz, handia, sutsua. Hara joateko gogo bizia sortu zait. Maitasun bizia. Ama amorru bizian jarriko da! Polemika bizia.
3 adj. Koloreez mintzatuz, purutasun handikoa. Kolore biziz jantzia. Gorri-gorri duzu aurpegia, gorri bizia.
4 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, zapore handikoa; mina, halako berotasun sentipena sortzen duena. Zopa ez dago gazia, baina bai, beharbada, biziegia. Saltsa bizia.
5 adj. Begiez edo begitarteaz mintzatuz, indar handia edo adierazkortasun handia erakusten duena. Mattinek begi bizi beltzak zituen. Bere begitarte biziaren keinuak ikusirik.
6 adj. Adimenaz mintzatuz, azkarra, argia. Adimen zorrotz eta bizia.
7 adj. Pertsonez mintzatuz, adoretsu eta bizkortasunez aritzen dena. Omar mutil bizia zen, bere anaia zaharrena baino biziagoa.
8 adj. Pilotez mintzatuz, bote handiak egiten dituena. Barriolak pilota biziak aukeratu zituen. Egun pilota biziak erabiltzen dira.
9 adj. Itsasaldiez mintzatuz, itsasgora altuenak eta itsasbehera baxuenak izan ohi direna. Itsasaldi bizia.
10 adj. Hizkeraz edo idazkeraz mintzatuz, arina, lasterra eta adierazkorra. Hizkuntza bizia erabiltzeko. Savianoren idazkera, bizia bezain bortitza da.
11 adb. Bizitasunez. Ik. bizi-bizi 2. Bizi jokatu zuten, eta joko garbia eginda.
12 adj. Harri, haitz eta kidekoez mintzatuz, lurrean, berezko lekuan dagoena. Zuhaizti ederrak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak.
13 iz. Bizirik dagoen pertsona. Biziak eta hilak epaitzera.
14 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Gogoratu bizia zor diezula; zer itzuliko diezu zuregatik egin dutenaren ordainetan? Azkenean juduek bizia edeki zioten. Idoki iezadazu, arren, bizia. Biziaren eta heriotzaren artean. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa.
15 iz. Bizitza, bizialdia. Neure bizian beste emazterik ez hartzeko. Ez zarela zeure bizian etxe honetatik aterako. Bere bizi guztian. Bere bizian eta heriotzan. Ehun urteko bizi zoriontsua. Bizia laburtu. Mila bizi banitu ere. || (Gauzez mintzatuz). Linguistek garaietan banatu ohi dute hizkuntza baten bizia.
16 iz. Bizitza, bizimodua. Bizi berri hau ez zait gustatzen. Bizi on bat egiteko. Honela iraungo balu, hauxe da, bai, bizia! Eta, jakina, kanpaina iraunkorrak behar dira, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.

Esaera zaharrak

Hila hobira, bizia zarera. Hila lurpera, biziak asera.

Aztergaia: bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ehun bizi

Euskaltzaindiaren Arauak

1. izond. 2. iz.: bizia galdu; bizia kendu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bizi-emaile , bizi-itxaropen , bizitan .

Informazio lexikografikoa
Forma bat sarrera desberdinetan bereizi da

1. ad. (bizi, bizi, bizitzen, biziko); 2. izond.

bizi arrisku, bizi-arrisku
iz. Hiltzeko arriskua. Ik. heriotza arrisku. Medikuak esan dit ez dagoela bizi-arriskuan.

Aztergaia: bizi-arrisku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 13 “Bizikletaria arriskuan da beti, ez nolanahikoan: bizi arriskuan” (Argia), “Bost egun pasa ziren Iñaki Ochoa de Olza mendizale maitatua bizi arriskuan zegoela ezagutzera eman zenetik haren heriotzaren oihartzunak Euskal Herria zehar katu zuen arte” (Deia); EPG: 0; ETC: 33 ”Zappinari esker, iruditu zitzaidan apokalipsia etxeratua nuela bizi-arriskurik gabe, munduko hizkuntzetan emana gainera” (Jose Luis Otamendi)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: 0

OEHko datuak [laburduren azalpena]

BIZI-ARRISKU a) Peligro de muerte. * Zonbaitek, ase nahiz beren mendekua, / non nahi sortzen dute bizi irrixkua. Xa Odol 251. b) (Uso adv.). En peligro de muerte, arriesgando la vida. * Bizi-arrisko airian / nuaie arara [Nevadara], / Aingero guardikuak / nezala anpara! Auspoa 77-78, 261.

Bestelakoak

bizi 7 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Gogoratu bizia zor diezula; zer itzuliko diezu zuregatik egin dutenaren ordainetan? Azkenean juduek bizia edeki zioten. Idoki iezadazu, arren, bizia. Biziaren eta heriotzaren artean. Guregatik bere bizia ematera. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Bizi arriskua: hiltzeko arriskua. Biziaren azpian (agindu...): heriotzaren, heriotza zigorraren azpian.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da. 2020-09ko bilera onartu zen azpisarrera egitea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi eta arrisku sarreretan

bizi aseguru, bizi-aseguru
iz. Aseguru mota, heriotza, elbarritze eta kideko arriskuak estaltzen dituena. Frantziako Poliziak egindako ikerketen arabera, bi bizi aseguru kobratzeko hil zuten 47 urteko Bordeleko herritarra.

Aztergaia: bizi-aseguru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bizi(-)aseguru 62: Elkar, Consumer 42, Berria 4, EiTB 14, Argia; bizitza(-)aseguru 18: Elkar, Consumer 8, Berria 4, EiTB 3, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizi(-)aseguru 5: Berria, Iñaki Mendiguren, Karlos Zabala, Iñaki Heras, Harkaitz Cano; bizitza(-)aseguru 8: Berria, Oskar Arana 6, Xabier Olarra.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bizi-aseguru (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu bizi(-)aseguru, bizitza(-)aseguru formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es seguro de vida / fr assurance vie: Elhuyar: bizi-aseguru, bizitza-aseguru / NolaErran: bizi asurantza / Zehazki: bizi aseguru, bizi asurantza / Labayru: - / Adorez5000: bizitza-asegurua, bizi asegurua / asurantza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa aseguru sarreran.

bizi baldintza, bizi-baldintza
iz. pl. Izaki bizidun baten edo pertsona edo talde jakin baten bizitza-egoera. Muturreko pobrezian eta bizi baldintza eskasetan bizi direnen egoera. Aurtengo kanpainak Palestinako herritarren bizi baldintzak hobetzea du helburu. Bi dira desertuko bizi baldintza zailei aurre egiteko gai diren landare espezieak.
bizi itxaropen, bizi-itxaropen
iz. Herri edo talde jakin bateko biztanleek garai jakin batean izan dezaketen batez besteko bizialdia. Zimbabweko biztanleek dute bizi itxaropen txikiena munduan: 36 urte.
bizi izan, bizi, bizitzen, biziko
1 da ad.-lok. Bizia izan, bizirik egon. Zeren iruditzen zait oraino bizi zarela. Semea bizi da, baina senarra aspaldi hil zen. Ez ezazu orain hil, utz iezaiozu beste urte batez bizitzen. Euskara bizi delarik eta bizi deno, ez du beti batean irauten eta ez du iraungo. Bizi den artean. Batasuna beharrezkoa da, hizkuntza biziko bada.
2 da ad.-lok. Adierazten den denboraz bizia izan. Egun batez bizi diren arrosak bezala. Ehun urte bizi izan zen. Luzaz bizi.
3 da ad.-lok. Bizirik irauteko bideak izan. Bizitzeko behar duena. Bizitzeko lan egin. Ozta-ozta irabazten du bizitzeko lain. Gizona ez da ogi hutsez bizi. Norbaiten bizkarretik bizi. Zu nondik eta zertatik bizi zara?
4 da ad.-lok. Halako bizimodua eraman. Ongi bizi. Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe. Gaizki bizi dena gaizki hilko da. Elkarrekin bizi izan dira. Betiko bizitzaz ahazturik bizi dena.
5 da ad.-lok. Aipatzen den lekuan bizitza edo bizitza zati bat igaro. Orain arte atzerrian bizi izan da, orain Iruñean bizi da, baina datorren urtetik aurrera Bilbon biziko da. Gasteizen bizitzera behartu dute. Ez da erraza han bizitzea. Bost urtez bizi izan da Madrilen. Txabola batean bizi arren. Bizi garen giroan. Betiko biziko zara ene gogoan.
6 da ad.-lok. Aipatzen den denboran bizitza igaro. Erdi Aroko garai latzetan bizi izan zirenak. Gure aurretik bizi izan diren guztiak.
7 du ad.-lok. Biziarazi. Antzinako esaera da, bakoitza bizi duela bere zoroak. Hizkuntza gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute.
8 du ad.-lok. Zerbaiten bizipena izan. Bizi izan dituen gertaeren oroitzapenak.
9 du ad.-lok. Bizirik izan. Ama behintzat bizi zuen Manuelek garai hartan. Hazparnek oraino bizi ditu euskaldun erroak. Gogoan bizi dut nola iritsi ginen Lekunberriko mugara.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Neke gaberik ez da bizitzerik. Nola bizi, hala hil. Sugea hilagatik sugekumeak bizi. Urdea hil eta kurrinka bizi.

Aztergaia: bizi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bizi izan, bizi, bizitzen, biziko. da ad.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"ama bizi du" modukoak seinalatzea komeni da, besteren artean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "bizi izan / bizitu-2 ('vivir, habitar'): 42.13: Honen 'enuntziatua' ere eman beharko litzateke (cf. s.v. ahal izan). Bi aukera daude: bizitu, bizitzen, bizi(tu)ko eta bizi izan, bizi izaten, bizi izango" (1995-01-09)

bizi kalitate, bizi-kalitate
iz. Pertsona batek edo pertsona talde batek duen bizimoduaren kalitatea, kontrakorik-edo aipatzen ez bada, ona. Teknologia berriek ez digute ezinbestean bizi-kalitate hoberik emango. Bizi-kalitatea galtzen ari gara.
bizi maila, bizi-maila
iz. Pertsona batek edo pertsona talde batek duen bizimoduaren maila, bereziki ondasun materialei dagokiena. Ba al dago bizi maila hobetzerik, ingurumenari kalte egin gabe?
bizi ziklo, bizi-ziklo
1 iz. Izaki bizidun baten zikloa, jaiotzen denetik hiltzen den artekoa. Amazoniako zuhaitzen bizi zikloan aldaketak atzeman dituzte zientzialariek. Zelula kaltetuek bere bizi zikloarekin aurrera jarraitzen dute. Kontuan hartu behar da antxoak hiru urteko bizi zikloa duela.
2 iz. Produktu, prozesu edo kideko baten iraupena. Bizi-ziklo osoa kontuan hartzen duen makina da Guillermo Serranorena, fabrikaziotik balio izateari uzten dion arte. Nire ustez, iraultza guztiek bizi ziklo jakin bat dute.

Aztergaia: bizi-ziklo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bizi-ziklo 49: Elhuyar 34 (adib.: “Ikusi dugu zer nolako eragina duten hormonek eta tenperaturak arrainen bizi-zikloen garai berezietan”), Consumer 5 (adib.: “Eskuarki, produktuaren bizi-ziklo osoari aplikatzen zaizkio”), Berria 3 (adib.: “ekonomiaren eta gizartearen zenbait alorretako bizi-zikloak gero eta azkarragoak dira”), EiTB 5 (adib.: “Unai Ugalderen laborategia izan da onddoen bizi-zikloan zehar zelulen garapena ikertu duena”), Jakin (“Alderdi dimentsional hori ikus liteke ere norbanakoaren bizi-zikloan”), Argia (“Nanozientzien eta Nanoteknologien Behatokia sortu dute, nanomaterialen bizi-ziklo osoko inpaktuen analisia egiteko eta gizarteari komunikatzeko helburuarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizi(-)ziklo 7: Berria 6 (adib.: “Amazoniako zuhaitzen bizi zikloan aldaketak atzeman dituzte zientzialariek”), Juan Garzia (“Prozedurok ezin zaizkie aplikatu mikroorganismoei edo zelula anitzeko organismo txikiei baino: bizi-ziklo labur-laburra dutenei, alegia”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa bizi sarreran.

bizi-alargun
1 adj. Ezkonlagunarekin bizi ez dena. Geroztik, Absalom-ek galdutako hamar emazte haiek bizi-alargun izan ziren, eta David ez zen gehiago haiekin nahasi.
2 (Adizlagun gisa). Bakoitza bere aldetik, bizi-alargun dabiltza. Senar-emazteak bizi-alargun eginik. Hiru edo lau urteren buruan bizi-alargun gelditzeko?

Aztergaia: bizi-alargun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizi-alargundu, bizi-alargun/bizi-alargundu, bizi-alarguntzen
da ad. Ezkonlagunagandik banandu. Ezkonduak bereizi eta bizi-alarguntzeko eskubidea.

Aztergaia: bizi-alargundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bizi-alargundu, bizi-alargun(du), bizi-alarguntzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bizi-alargundu, bizi-alargun, bizi-alarguntzen

bizi-alarguntza
iz. Bizi-alarguna denaren egoera. Bizi-alarguntza ere debekatzen du, desleialtasunagatik ez bada.

Aztergaia: bizi-alarguntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizi-bizi
1 adj. Oso bizia. Bertan agertuko diren gizon eta emakumeak ez dira neure irudimenak asmatu dituenak; bizi-biziak dira, Arranondoko sardinak legez. Jertse gorri bizi-bizi bat. Eztabaida bizi-bizia. Negu bizi-bizian gaude.
2 adb. Oso bizi, bizitasun handiz. Erantzun zuten bizi-bizi, eurak ez zutela halako asmorik izan. Bizi-bizi jaurti du pilota.
Loturak

Aztergaia: bizi-bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bizi-bizi 497 (bizi-bizi, bizi-bizirik...): Deia 4 (adib.: “bizitzaren hauskortasunari buruzko halako kontzientzi bizi-bizi bat”), Elhuyar 5 (adib.: “Smitek bizi-bizi kontatu digu nola topatu zuten kraterra”), Consumer 56 (adib.: “aire hotz, plaka hotzekiko kontaktu, oso tenperatura hotzetan dauden likidoetan elikagaia murgilduz edo antzeko sistemen bidez gordetzen da bizi-bizi elikagaiaren tenperatura”, “Txigortze bizi-bizia”), Berria 236 (adib.: “Adinarekin agerian geratzen dira ezinak eta herrenak, baina Piepolik bizi-bizi jarraitzen du”, “Gozatu gabe, atseginik hartu gabe jaten du, bizi-bizi, sarri delitua egitearen kontzientziaz”, “hori lortzeko mila komeria pasatu ditu, eta ez da Kopan egongo. Gaitzerdi, halere, bizi-bizirik baitako ligan, eta Euroligan”), Jakin 22 (adib.: “historia luzea duena, jatorrizko beste nazio batzuk integratuz osatu dena, hizkuntza propio batekin, tradizio literario aberatsarekin, memoria historiko bizi-bizi bat duena”), Argia 75 (adib.: “Oso ondo landutako heavya da, melodia handikoa, askotan erritmo bizi-bizia hartzen duena”, “Hiltzen garenean ere bizi-bizirik eutsiko digun memoria biziarazlea”), DiarioVasco 19 (adib.: “Urretxu eta Orio taldeen arteko lehia bizi-bizia egongo da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizi(-)bizi(an, ko, rik) 559: Berria 114, Herria 24, Iñaki Mendiguren 60, Karlos Zabala 31, Mirentxu Larrañaga 16, Ibon Uribarri 9, Elizen arteko Biblia 8, Aitor Arana 8, Asisko Frantzizko 7, Anjel Lertxundi 17, Xabier Olarra 7, Patxi Ezkiaga 7, Josu Zabaleta 12, Patziku Perurena 5, Oskar Arana 5, Fernando Rey 5, Joxe Azurmendi 5, Pako Aristi 5, Jose Morales 5, Monika Etxebarria 4, Iñaki Iñurrieta 4, Juan Garzia 4, Anton Garikano 4, Joanes Urkixo 4, Lopez de Arana 4, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: okupa* e. okupatzaile, eskuater; okupazio. Okupak sartu dira fabrika zaharrean*[e.] Okupatzaileak / Eskuaterrak sartu dira fabrika zaharrean. // Okupa mugimendua bizi-bizi dabil*[e.] Okupazio / Eskuater mugimendua bizi-bizi dabil.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Konposatu librea da.

bizi-bizia
1 adb. Batez ere Ipar. Biziro, suharki. Erraten dio bizi-bizia Inaziok: (...).
2 adb. Batez ere Ipar. Bizi-bizirik. Gure astekari hau oporretan zen denboran, gure herria bizi-bizia zegoen eta segidan bi ezkontza izan ditugu.
Loturak

Aztergaia: bizi-bizia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZI-BIZIA (L, BN, S ap. A). a) Rápidamente. "Corriendo" A. Zoina [pasta] behar baita trabaillatu bizi bizia arrosa ura emanez. ECocin 40. b) Vivamente, con vivacidad; vehementemente. Erraiten dio bizi bizia Iñaziok. Laph 7. Eta galdetu zioten bizi-bizia, ian halako trufaren egitean etziren beldur Jainkoak gaztiga zetzan. Jnn SBi 58. Orduan santa Xantalek erran zion bizi-bizia: Emazu aintzina, zaren bezalakoa. Ib. 170. Zigarreta leihotik firrindan aurdiki zuen notariak, ziolarik bizi bizia: --Ago ixilik, othoi, mutikoa! JE Bur 95. Emazteak bizi-bizia. FIr 185. Hunek bizi-bizia ihardetsi zion: Deus ez du erran nahi ez egiten adinak; bihotzak egiten du guzia. Zerb IxtS 53. (Bizi bizia) Hik bahakien, eta aspalditik bahakien, hori zela hobenduna.... Larz Senper 118 (acot. escén.). c) "Huna xoria bizi-bizia, voici l'oiseau tout vivant" H. Bertze aldi batez ere, hainitz gauza guttiak egin zuen ezpaitzuten erre bizi-bizia, sorgin gaixto bat zela. Jnn SBi 73. Nolakoak etzitezken Mariaren atseginak bere Jesus Jauna ikustean bizi-bizia eta edertasun guziez jauntzia. Ib. 47. Bizi-bizia dago aren [Orreagako Andre Denaren] baitako ustekida. FIr 163.

adib: larruarazi, larruaraz, larruarazten du ad. Larrutzera behartu. Astiages-ek eskuratu zueneko gure apostolua, larruarazi zuen bizi-bizia.

bizi-bizia 5: DiarioVasco (adib.: “Gure elkartea, berriz, bizi-bizia dago”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizi-bizia 9: Herria 3 (adib.: “Partida hau bizi bizia ereman dute bi pilotari sakari horiek, nahiz desberdinki.”), Juan Garzia (“Oinazeetara aspaldian usatu gabea, bizi-bizia sentitu nuen mina”), Marzel Etxehandi (“Geroxago bizi-bizia hizkatu nintzen Manhès kolonelarekin”), Joxerra Garzia (“Memorian bizi-bizia du hango nagusi sudur-luzearen irudia”), Daniel Landart (“-Bezperan aipatua.. ø zer ote? - galdatu zidan amak bizi-bizia, pentsatuz beharbada, zerbait ezin aitortuzko erranen niela.”), Michel Oronoz (“Baina xantrea ohartu zen eta zirtolaria baitzen, bizi bizia egiten dio: “), Itxaro Borda (“Urrunetik gentozen autentizitate bila: ezpainetan ez baina, aditza hor zegoen bizi-bizia eta pilpiran, jangarri.”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

bizi-emaile
adj. Bizia ematen duena. Eguzki bizi-emailea.

Aztergaia: bizi-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizi(-)emaile (eta bizi-emalle) 3: Zait 2 ("Oiek, berriz dituk nere bizi-emalle ta nere azkurri", "ibilkoiak, izar eder diztiratsuak; ibilkoia, eguzki bizi-emailea"), Dv LEd ("Sinheste dut Izpiritu Saindu, Jaun bizi emaileari, zeina Aita eta Semea-ganik iraulgitzen baita"); bizitza-emalle (eta bizitze emaille) 2: EZ Noel ("Hala ioan ziñen, bizitze / emaillea, mundutik, / eta ahoz gora egotu / gero sorho gaiñetik"), Munita ("Oian-basoak ezetasun, giro atsegin eta bizitza-emalleak dira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizi(-)emaile (eta bizi-emaille 2, bizi-emalle 1) 6: V. Aramburu ("Espiritu Santua, Jaun ta bizi-emallea, Aitaren eta Semearengandik datorrena"), Aste Santua 1983 ("Bataioan Kristoren Espiritu bizi-emaillea artu dugunok"), Agustindarren liturgia ("Espirituaren lege bizi-emailleak askatu nau"), X. Etxaniz ("Bi zulo ditu / bizi emaileak, / ixten baditu / heriotza du gertu. / Zer dira?"), Sexua ("Horrela, ernaltzaile eta bizi-emaile gisa, jainkoren ikur bihurtzen da"), Emakumeak eta feminismoa ("gizakia natura "kontrolatzen" eta botere naturaletik [amaren boteretik] askatzen joan zen heinean, faloa bizi-emaile moduan agertu zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziemaile : Euskalterm 1 (biziarazle sinonimoarekin); bizi-emaile : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizi-emaile : Meza-liburua 304 ("Sinisten dut Espiritu Santua, Jaun eta bizi-emaille, Aitagandik eta Semeagandik dena"); HarBiziak ("Sinesten dut Izpiritu Saindua, / Jaun eta bizi-emaile, / Aita ganik eta Semea ganik dena"), FOrdLit ("Gurutzea grazia bizi-emailearen zuhaitza da"), Vill KFede ("Izpiritu Saindua [...] "Bizi-emaile" deitzen zaio: horrek esan nahi du bizitze supernaturalaren arloan Bera dela bizi-iturri eta sortzaile"), JArregi ("Jaun biziaren presentzia, espiritu bizi-emailea", eta biziemaile: "Beldurra ematen digun "aita" zanpatzailea eta libre izaten uzten ez digun "ama" babesleegia ez dira biziemaile, bizi-zurrupatzaile baizik").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biziemaile : HiruMila (creador/a de vida: empleado también en sentido metafórico), PMuj DVC (bizi-emaile: 1 vivíparo; 2 vivificador, vivificante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-emaile.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bizi sarrerari dagokion azpisarrera.

bizia eman
1 du ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten alde egiteagatik hil. Guregatik bizia eman zuen.
2 dio ad.-lok. Biziz hornitu. Hilei bizia ematen. Arima da espiritu bat gorputzari bizia ematen diona.

Aztergaia: bizia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA EMAN (G-azp-nav, AN-gip, BN-arb ap. Gte Erd 65). a) Dar la vida, ofrecer la vida. Añhitz pena pairaturik azkenean zeuen biziak eman ditutzuenak. Mat 303. Eman baizinduen zeure bizia ene amoreagatik. Ber Trat 59r. Guregatik bizia eman zuen. Ax 134 (V 88). Non bekhatuen khasatzeko / Bizia bainuke emaren. Gç 106. Bere bizia emanaz gañera. OA 156. Kurutze orretan zeure semiak / emon biar dau biziia. Urqz 83. Egia hunen sustenguan ene biziaren ematera. Brtc 69. Urkamendian bizia eman bear duenai. AA I 538. Artzái onak bere bizia ematen-dú bere ardien-gátik. LE Io 10, 11 (He, TB, HeH, Dv, EvS, Ol, Leon, Or, IBk bizia eman; Lç bizia ezarri; IBe bere bura eman). Hortarakotzat bere bizia eman behar balu ere. Dh 143. Betaniara joan zan, eta iru illabete urrean emen egin zituen, bere bizia emateko ordua bete-zai. Lard 420. Euren bizia eman biarra / itxasuaren erdian. Arrantz 145. Bere odola ixuri beitü eta bizia eman bekhatoren salbatziagatik. Ip Hil 121. Harrentzat gure biziaren emateko zoriona balin badugu. Jnn SBi 145. Ainbeste milla ta milloi martirik Jesukristorengatik beren bizia eman zuten denbora gogor aietan. Goñi 95. Eskubidiok aldeztiarren / emonik bere bixija. Enb 60. Feniandarren buru batek baño geiagok bizia eman bear izan zun urkamendian. Ldi IL 170. Siñismenaren alde emona / Japonen zure bizia. BEnb NereA 251. Bere asmoen alde bizia ematearren. Zait Plat 101. Bere Aitari zer-nahitan obeditzeko, bizia eman behar bazen ere. Ardoy SFran 196. Antxe bizia eman bear bazan ere ez leku ura uzteko. AZink 78. v. tbn. Harb 312. Cb Eg II 108. Mih 52. Ub 114. Gco II 86. Hb Esk 38. Dv LEd 210. Arr May 25. A Ardi 120. Inza Azalp 45. ArgiDL 44. Ir YKBiz 446. ABar Goi 68. Munita 154. LuzKant 105. Mde Po 101. Vill Jaink 81. Bizia emon: Ayesta 78. b) Dar vida (a), animar. Ezen berak emaiten drauztela guziei bizia eta respirazionea eta gauza guziak. Lç Act 17, 25. Karitatea, zeñek [birtute] guziei ematen baitiote bizia. Ber Doc 168r. Uriak bizia emaiten deraue ferdedurarik duten landarei. SP Phil 486. Oiei ematen baitiete bizia. El 88. Illai bizia ematen. Cb Just 131. Jainkoaren ogi munduari bizia ematen dioena. Lg II 165. Gorphutzeko bizia eman diozuete; eta burhaso barbaroak, hekien arimak sekulako heriotzerat botatzen ditutzue. Dh 230. Madarikatuak izan ditezela niri bizia eman darotan aita, ni jaio nauen ama. Dv LEd 192. Aurtxo au zuk eman didazu, zuk berari bizia eman diozu. Arr GB 23 (dirigiéndose a Dios). Arima da izpiritu bat gorphutzari bizia emaiten dioena. CatJauf 53. Orduan zuri nork eman dizu bizia? Inza Azalp 20. Baserriak bizia eman-da, / mendiak ninduan azi. Lek EunD 41. Zelula delakoari ere etzaio bizia eman gorputzeko goi-bizia zaitzeko baizik. Vill Jaink 174. Zure gorputzeko zati auek ez bai dira besteri bizia emateko bakarrik. MAtx Gazt 42. Badezu anima illezkor bat zure gorputzari bizia ematen diona. Ib. 23. Orduko irudiei pisua eta bizia ematen. MEIG III 138. v. tbn. Harb 143. Egiat 167. Monho 136. It Fab 137. Arch Fab 201. NEtx LBB 355. Bizia emon: Auspoa 39, 105. Dar vivacidad, dar animación. Bizpahirulau erraile galde-ihardespenka ari baitziren, erakuspenari bizi gehixeago eman nahiz. Lf in Casve SGrazi 8.

adib: bizi 5 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia eman zionari. Bizia kendu, galdu. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Biziaren eta heriotzaren artean. Guregatik bere bizia ematera. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Bizi arriskua: hiltzeko arriskua. Biziaren azpian (agindu...): heriotzaren, heriotza zigorraren azpian.

bizia eman 230: Aizu 4, Deia 9, Elhuyar 2, Consumer 11, HABE 3, Berria 99, EiTB 46, Jakin 3, Karmel 3, Argia 29, Erlea 4, DiarioVasco 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia eman 223: Herria 17, Berria 38, Elizen arteko Biblia 54, Asisko Frantzizko 10, Fernando Rey 7, Iñaki Segurola 6, Felipe Juaristi 4, Joan Mari Irigoien 6, Bernardo Atxaga 3, Iñaki Mendiguren, Joxean Agirre, Imanol Unzurrunzaga, Txillardegi, Agustin Otsoa, Ana Urkiza, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi sarreran.

bizia galdu
du ad.-lok. Hil, bizitzeari utzi. Zure besoetan bizia galdurik. Erlijio santua gordetzeagatik bere bizia galdu zuen.

Aztergaia: bizia galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA GALDU (V-arr-gip, G-azp-goi, AN-5vill ap. Gte Erd 65). a) Morir, perder la vida. Ogenduru zuian eta han galdu dik bizia. E 249. Bere bizia begiraturen duenak, galduren du hura; eta bere bizia galduren duenak ene kausaz, begiraturen du hura. Lç Mt 10, 39 (He, TB, Dv, Ur, Ip, Echn, SalabBN, Hual, Samper, Ol, Leon, Or, Ker, IBk, IBe bizia galdu). Herioan aditzen da biziaren galtzea, / Eta gorputz eta arimak elkhar bortxaz uztea. EZ Man I 41. Nik haur hari barkha, lehen bizia gal nezake. Ax 337 (V 224). Nahiago izan baitu bizia galdu, ezen ez obedienzia. SP Phil 248. Haren ohoretan gure bizia gal. Bp II 123. Zure besoetan bizia galdurik. He Gudu 107. Apostol berak ere azkenean galdu zuten bizia. Mb IArg I 361. Bizia gal artio / Eniziek zeditüren. Xarlem 26. Bestela laster dauka / bizia galdua. Echag 235. Erlijio Santua gordetzeagatik bere bizia galdu zeban Paraguayen. Izt C 454. Oillar debria! / Galduren duk bizia! Arch Fab 163. Erromarren eskuetan bizia galdu zuten. Lard 546. Ez bildurtu mutillak / biziak galduten. AB AmaE 99. Bixija galdu biar eban, laster osabideren bat artu ezik. Kk Ab I 22. Biziaren galtzeko bidetan. Const 25. Eman zen bideari, bidearen gainean bizia galdu arte. Zerb IxtS 12. Geiegi igartua ere bizia galdu lezake [ezkurrak]. Munita 40. Hiru gizonek beren bizia galdu dutela mendian. Xa Odol 173. Zure ausardiaren ordaiñez bizia galdu nahi ez baduzu. Berron Kijote 53. Hark ere galdu baitzuen bere bizia. Etchebarne 65. Mundu onetan bizi bakarra /ez dezagun galdu golpez. Ostolaiz 40. Zenbatek bizia galdu eben [zubia] egin zan bitarte orretan. Gerrika 218. v. tbn. Mat 213. Tt Onsa 148. Cb Eg II 18. Lg I 189. Gco II 36. ChantP 316. Elsb Fram 103. Apaol 57. Arb Igand 114. Azc PB 176. Ox 81. FIr 143. Eguzk GizAuz 49. Zait Sof 162. Etxde AlosT 39. NEtx Antz 114. Mde Pr 187. Ibiñ Virgil 105. b) Matar. "Ajusticiar, justiziatu, justiziaz bizia galdu, hil" Lar. Egia duk: galtzen zioat / inozentari bizia, / salbatu nahiz hobendunak, / eta hei eman gloria. Gç 87.

adib: bizi 5 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia eman zionari. Bizia kendu, galdu. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Biziaren eta heriotzaren artean. Guregatik bere bizia ematera. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Bizi arriskua: hiltzeko arriskua. Biziaren azpian (agindu...): heriotzaren, heriotza zigorraren azpian. // galdu, gal, galtzen 2 du ad. (Ezin bila edo berez ezin berreskura daitekeen zerbaitez). Kordea galdu. Loa galdurik. Itxaropena galdu. Ondasunak eta osasuna galdu. Ezkondu eta berehala galdu zuen senarra. Beldurra galtzen baduzu. Elkarri leialtasuna galdu dioten senar-emazteak. Begi bat galdu. Besoa galdu. Bizia galtzeko arriskuan. Haur batek erabat gal dezakeela bere lehen hizkuntza, bestetan hazi dutelako gero. Goizik galdu zuen aita; geroztik ez zuen ama baizik ikusten. Hogei kilo galdu ditu hiru hilabetean. Haurdun dagoenak umea galdu.

bizia galdu 235: Deia 3, Elhuyar, Elkar 2, Berria 170, EiTB 41, Jakin, Karmel 2, Argia 14, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia galdu 322: Herria, Berria, Iñaki Segurola, Elizen arteko Biblia, Joxerra Garzia, Patxi Ezkiaga, Jon Alonso, Jean Baptiste Etxarren, Pello Salaburu, Juan Kruz Igerabide, Janbattitt Dirassar, Joan Mari Irigoien, Daniel Landart, Xabier Olarra, Itxaro Borda, Xanti Iruretagoiena, Txiliku, Agustin Otsoa…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi sarreran.

bizia jokatu
ad.-lok. Bizia arriskuan jarri. Han zihoan neskatxa, ur lasterrak eramana; mutilak, itxoin gabe, jokatu zuen bere bizia. Ez daki bizia jokatzen ari dela.

Aztergaia: bizia jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA JOKATU. Jugarse la vida. Noiz ere kapitañ hura baita hain on eta bihotz bera, non bere bizia ioka dezan, odola isur dezan. Tt Onsa 112. Berorregaz bixija jokatu biar yok aiztokadaka. Kk Ab I 93. Eben buruan defenditzeko / rnatxetia ta fusilla [...] / obediente ta umilla, / bizi jokatzen dabilla. Yanzi 76. An zijoan neskatxa ur lasterrak eramana. Mutillak itxoin gabe jokatu zuan bere bizia. NEtx LBB 53. Gure bizia antxe jokatu genduala. Alkain 150. Euren bixia eta odola jokatzen. Gerrika 62.

bizia jokatu 16: Berria 11, EiTB 4, Argia; bizitza jokatu 5: Berria 4, Argia 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia jokatu 7: Berria 4, Joan Mari Irigoien, Anjel Lertxundi, Elizen arteko Biblia; bizitza jokatu 3: Berria, K. Navarro, A. Lertxundi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi sarreran.

bizia kendu
dio ad.-lok. Hil, erail. Kulpagabeari bizia kenduko diozu? Tiro batekin bizia kenduz.

Aztergaia: bizia kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA KENDU. Matar. "Assassinar [...] norbaiti bizia kendu" Lar. "Bizia kendu zion (V-arr, G-azp-goi, AN-gip, BN-arb)" Gte Erd 65. v. BIZIA EDEKI, BIZIA IDOKI. Blasfemariari bezala arrika bizia kendu. Mb IArg I 261. Jaunak kastigatu ta bertan bizia kendu zion. Cb Eg II 172. Hiri bizia khen artio / enük nahi zeditü. Xarlem 421. Jaunaren agintez bizia kendu zitzaion arrika. AA II 44. Lenbiziko topatzen / nauenak bizia / kenduko dirala da / gauza ikusia. It Fab 224. Kulpa gabeari bizia kenduko diozu? Lard 22. Bertze askori bizia khendu eta ifernura egotzi. Dv LEd 136. Bosti bizia kendu zitzaion / atzetik arrapatuta. Afrika 143. Gerra nai duben guziya, / berari kendu biziya. Xe 410. Izan zan egun atan bizia kentzea. AB AmaE 292. Jaungoikoarren, Mirei, ez niri bizia kendu. Or Mi 25. Magallaneseri indiyuak / biziya kendu zioten. MendaroTx 353. Bertoldari bizija kentzia erabagi eban. Otx 67. Bere haurrari behar ziola bizia khendu. Zerb IxtS 20. Tiro batekin bizia kenduz. Etxde JJ 154. Hegaztin inozenter bizia kentzea. Xa Odol 136. Ez bezait bizia kendu. Berron Kijote 210. Zeiñen tamala ain gazterikan / bizia ala kentzia! AZink 20. v. tbn. Ub 92. Gco II 52. Etch 628. Hb Esk 161. Laph 230. Arr GB 145. Bv AsL 122. Apaol 54. Inza Azalp 10. Ir YKBiz 292. Eguzk GizAuz 98. NEtx Antz 136. Auspoa 39, 79. Larz Senper 102. (Fig.). Gaztai-erdi bati bizie konduko zeoat, beintzat, ortaako modurik soertatzen bazaku. Lek EunD 36.

adib: bizi 5 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia eman zionari. Bizia kendu, galdu. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Biziaren eta heriotzaren artean. Guregatik bere bizia ematera. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa. Bizi arriskua: hiltzeko arriskua. Biziaren azpian (agindu...): heriotzaren, heriotza zigorraren azpian. // kendu, ken, kentzen 4 du ad. Norbait, bereziki bere borondatearen aurka, gauzaren bat gabe utzi. Arkatza kendu zion. Lapurrak bidera irtenik, zeraman guztia kendu eta hil egin zuten. Bizia kendu zion. Besteri kenduriko izen ona bihurtzera behartuak gaude. Hitza kendu ziotelako. Lekua kenduko diguten beldurrez. Ez nioke inori kenduko kritikarako eskubidea. Zenbat kendu dizute soineko horregatik?: zenbat kostatu zaizu soineko hori? || Horrelako gauzek indarra eta bizitasuna kentzen diote ipuinari.

bizia kendu 32: Deia 2, Elkar, Berria 11, EiTB 11, Jakin, Argia 3, Erlea 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia kendu 81: Berria 6, Herria 2, Elizen arteko Biblia 22, Imanol Zurutuza 5, Patxi Ezkiaga 5, Iñaki Segurola 4, Jose Morales 4, Joxerra Garzia 3, Pello Salaburu 2, Juan Kruz Igerabide 2, Xabier Amuriza, Koldo Izagirre, Aingeru Epaltza, Elena Touyarou, Fernando Morillo, Iñaki Mendiguren, Joan Mari Irigoien, Piarres Aintziart, Pedro Alberdi, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizi sarreran.

bizia utzi
ad.-lok. Hil, bizia galdu. Bizia uztera Donostiatik honaino etorri! Teruelgo lurretan utzi zuen bizia.

Aztergaia: bizia utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZIA UTZI. a) Morir. "Ehun urthetan utzi zuen bizia, il mourut à l'âge de cent ans" Dv. Ürüñe üngürünian / biziaren üzteko. Xarlem 579. Mendea bizi eta bizia uzteko. Hb Esk 17. Ene biziaren üzteko. CatS 29. Geienak emen bizia itxirik. AB AmaE 46. Lore sortu orduko histu baten pare, / Biziaren uztera guti naiz herabe. Elzb Po 179. Bizia uzteko ta berriro artzeko eskubidea duna. Or Aitork 300. Bizia uztera Donostiatik oneraño etorri! Anab Arpika 49. Teruelko lurretan utzi zuan bizia. AZink 58. Ba diau mutiko gazte bat xarmanta bere bizia han utzi duena. Etchebarne 124. b) (Con dat.). Perdonar la vida. Kutxan gordeai bakar bakarrik bizia utzi zitzaien. Lard 9. Nere esposaz eta semeaz kupitu, eta oiei bizia utzi ziñietela. Arr GB 119. Zure grazia merezitu dudanaz geroz, bizia utz dezaguzu eni eta ene populuari. Zerb IxtS 74. Nahibada, hitza bazien bizia ütziko zerela, hanitx zathikatürik, phuskakatürik izan zütian. Mde Pr 49.

bizia utzi 3: Berria 2, Karmel.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizia utzi 6: Herria 4 (“Lur huntako bizia utzi eta haur horiek gure etxetako aingeruak bilakatu dira”), Xabier Amuriza (“Eta ez dago beste arrazoirik, loak gorputza bertan behera daukanean, gogo-adimenek itzarrik segi dezaten, gure gogoa itzarrik gagozeneko simulakro berek jotzen dutela baizik, hala nola egitan ikusi uste dugun, bizia utzirik, heriotzaren eta lurraren mende dagoena”), Patziku Perurena (“Bular gorri ura puztuta, zer janik ezin billaturik, legorpe edo ukulluetan barrena, zenbatek ez du katu ta pizti artean bere bizia uzten!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia; adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bizi sarreran.

biziagotu, biziago/biziagotu, biziagotzen
da/du ad. Biziago bihurtu. Ik. bizitu. Elkarrizketa biziagotzeko. Etsaigoa biziagotu. Ibilera, urratsa biziagotu. Nirekiko kezkak biziagotu zitzaizkion.

Aztergaia: biziagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziagotu, biziago(tu), biziagotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

biziagotu, biziago(tu), biziagotzen

bizialdatu, bizialda, bizialdatzen
du ad. Beste bizi bat eman. Jainkoak beste bizidun batzuk egingo zituzkeela aldez aurretik, eta haiek bizialdatuz sorraraziko zukeela gure lehenengo gurasoa.

Aztergaia: bizialdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ongi eratua da
Euskaltzaindiaren Arauak

bizialdatu, bizialda, bizialdatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bizialdatu, bizialda, bizialdatzen

bizialdi
iz. Norbait bizi den urteak edo epea. Sararen bizialdiko urteak. Emaguzu bakea bizialdi honetan, eta besterako laguntza. Nik gaualdiak eta bizialdi osoa ere emanen nituzke horri entzuten.

Aztergaia: bizialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziarazi, biziaraz, biziarazten
du ad. Bizirik iraunarazi; biziagotu. Ahotik hartzen dugun hatsak biziarazten gaitu. Aitak hilak berriz piztu eta biziarazten dituen bezala. Berriz biziarazi duzuelako nitaz duzuen arta.

Aztergaia: biziarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziarazi, biziaraz, biziarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biziarazi, biziaraz, biziarazten

biziarazle
adj. Biziarazten duena. Jainkoaren gorputz biziarazlearekin bat egina izateko.

Aztergaia: biziarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziaro
iz. Norbaiten bizitza banatzen den aldietako bakoitza. Atseginez oroitzen zuen beti biziaro hura, Adamek paradisua antzo.

Aztergaia: biziaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aro.

biziarteko
adj. Batez ere zuz. Norbaiten bizitzak irauten duen bitartean irauten duena. Biziarteko kartzela-zigorra.

Aztergaia: biziarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) bizi + arteko 1: Cb Eg III ("Bizi arteko pausoak oker, edo gaizki emanarren, Jainkoaren graziaz, ta penitenziaz zuzendu, ta erremedia ditezke"); b) hil + arteko: Mb IArg I ("Hau izandu zen Jesusen jait-hordutik ill arteko bizia; orra gurutzez, nekez ta penaz zein betea"; "Ta bere erregek orri baño beste mil miletan gaitz edo on geiago egin bear digu, nola izaten den ill arteko gure bizitza"); AA I ("Lenengo bost Sakramentuakin ederki prestatuak utzi zituan Jesus onak, ill arteko denboran, Zerua irabazteko bear ditugun, gauza guziak"); fB Ic III ("Au da ezkontzako sakramentubaren iraun santuba; senarra edo emaztia ill artekua"); Añ EL2 ("Eskiñiten deutsudaz yaio zanik eta kurutzean il arteko bere atsakaba, naibaga, larritasun, ta nekaldi ezin geiagokoak"); Azc PB ("Iagiten da goizean gizon nekatua iaso ezinik egunaz il-arteko adua"); Zait Sof ("Ildakoari illartekoak, berriz egitea, indar aundia ote?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biziarteko 1: E. Zabala ("Estaduak inkautatu zien komentua Bilboko Aduana bertan jartzearren, monja bakoitzarentzat biziarteko pentsiotzat pezeta bat ordainduz"); ez dugu hil + arteko segidakorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hil arteko 1 ("Pertsonaiatzat xxxrrak dituelarik xxx hil arteko planetan") // AB38: bizi guztirako 1; bizirako 1 // HiztEn: biziarteko ; biziarteko kargua (adib.) // Euskalterm: biziarteko 7 (horietan biziarteko errenta, biziarteko pentsio, biziarteko kargu, biziarteko monokratismo, biziarteko funtzionario, biziarteko kidea) // Ez dugu aurkitu ap. AB50; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu Admin. eremukootan: AdmMila; AdminEL; AgAld hitz-bilduma; AdmHizt; LurraldeAntol; HezkAdmin; EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: bizi guziko : Lur EF/FE; biziarteko errenta : HiruMila; biziarteko kargua : ElhHizt; biziarteko : ElhHizt; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE (AS: bizi arteko); PMuj DVC (bizi-arteko); ilarteko : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal vitalicio; viager, à vie formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: biziarteko, hilarteko, bizitza guztirako // HiruMila: biziarteko, bizitza osoko; biziarteko errenta; biziarteko senatorea // XarHizt: bizi guzikotz // Casve FE: bizigüziko, bizidenoko, hilarteko, hilartinoko; (rente) bizi-sari // HaizeG FB: bizi-dena, bizi-guziko; (rente) bizi-sari // T-L LFB: bizi denoko // PMuj DCV: 1 bizi-arteko, bizirako, il-arteko, bizidañoko, bizi-bitarteko, bizi-guztiko, bizi-aldiko, il-da-biziko, bizi-; 2 (pensión) bizi-sari, bizkari // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): viager, à vie; it (S. Carbonell): vitalizio; cargo carica vitalizia; pensión, renta pensione, rendita vitalizia; senador, senatore v., a vita; ca (DCC): vitalici; pensió vitalícia; en (Collins): for life; cargo post held for life; interés life interest; 2 life annuity; de (Langenscheidts): lebenslang, auf Lebenszeit (Amt, Rente); funcionario Beamte(r) aur Lebenszeit; renta Leibrente.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Biziarteko errenta: Renta vitalicia".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

onartzeko prest ageri dira 3 kide, osaera zalantzazkoa duen arren (ekintza burutuko aditzekin arrunta da arteko #mdash# baina burutu gabekoekin?); adierazkizun hori ez al da hil arteko esapideaz adierazten (cf. "hil arteko afariak apustu!")?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "biziarteko | F: onartzeko prest ageri dira 3 kide, osaera zalantzazkoa duen arren (ekintza burutuko aditzekin arrunta da arteko #mdash# baina burutu gabekoekin?); adierazkizun hori ez al da hil arteko esapideaz adierazten (cf. "hil arteko afariak apustu!")?". Proposamena: hitz hori onartzea, osaera zalantzazkoa duen arren. Hiztegi gehienetan ageri da (Euskalterm, Elhuyar Hiztegia, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, 3000 Hiztegia, Mujikaren hiztegi zaharra...). Egia da batzuetan "hil arteko" esapideak beronen lekua betetzen duela; baina "biziarteko" hau baikorragoa da, eta batak ez dio besteari enbarazurik egiten'.

 - [E116]: 'Gaurko prosan ere erabiltzen da, nahiz ez diren adibide gehiegi ageri'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'biziarteko batez ere Zub.'.

biziatu, bizia/biziatu, biziatzen
da ad. Biziora zaletu edo makurtu. Azkar biziatu haiz hi ere. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gure jaidura biziatuak.

Aztergaia: biziatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziatu, bizia, biziatzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biziatu, bizia, biziatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bizibehar
iz. Bizitzeko beharra; bizitzeko behar dena. Bizibeharraren borroka. Bizibeharrak eraman zituen urrunetara, baina euskaldun bizi dira. Bizibeharra eta ezinbizia aurrean ditugu. Eguneroko bizibehar larriari dagokion egiteko itsusia.

Aztergaia: bizibehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziberritu, biziberri, biziberritzen
da/du ad. Bizitasun berria hartu edo eman. Bera izan zitekeen Euskara poesiaren indarraz biziberrituko zuena. Nire espiritua emango dizuet Nik, eta zuek biziberrituko zarete. Alderdia biziberritzen ari dela.

Aztergaia: biziberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

biziberritu, biziberri, biziberritzen. da/du ad.: euskara poesiaren indarraz biziberrituko zuena.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

biziberritu, biziberri, biziberritzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

euskara poesiaren indarraz biziberrituko zuena

biziberritze
iz. Bizitasun berria hartzea edo ematea. Auzoaren biziberritze plana.

Aztergaia: biziberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

bizibide
1 iz. Ogibidea, bizitzeko egiten den lana. Ik. lanbide. Bere semeari bizibideren bat erakusten ez dion aitak lapur izaten erakusten dio. Bizargintza da haren bizibidea. Ondo jaioa, leunkiro hazia, goiz hasi zen bizibide eroso baten bila.
2 iz. Bizi ahal izateko bidea. Ik. bizimodu 2. Gurasoen heriotzak bizibiderik gabe utzi dituen haurrak. Bizibidea edo jana lortzeko era.
3 iz. Bizimodua; biziera, gizartearekiko egoera. Zorioneko amerikar bizibidea. Elizgizonen bizibidera Jaunak deitzen badizu. Bizibidea hartzeko, dela apaizgoa, dela ezkontza.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizibidea atera
du ad.-lok. Bizitzeko behar dena, bereziki dirua, lortu. Ik. bizimodua atera. Honela, eskulanean bizibidea ateratzen zuten asko alogereko bihurtu ziren. Kolaborazioak egin izan ditugu aldizkarietan, baina horrekin ezinezkoa da bizibidea ateratzea. Oraindik moldatzen naiz bizibidea ateratzeko.

Aztergaia: bizibidea atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bizidun
1 adj./iz. Bizia duena, biziaz hornitua; izen bezala, batez ere, animalia. Anton. bizigabe. Izaki bizidunak. Lau oineko bizidun guztiak. Lurreko bizidun guztiak hondatzeko asmoa hartu zuen. Bizidunen deklinabidea.
2 adj./iz. hizkl. Izenez mintzatuz, gizakiak eta animaliak izendatzen dituena. Leku-denborazko kasu-markak desberdinak izango dira izen bizidun bati ala izen bizigabe bati eransten zaizkion: ama-rengana joan naiz / etxe-ra joan naiz.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
bizien
iz. bizk. Minbizia. —Zeintzuk dira osatu ezineko gaitzak? —Ergelkeria, biziena eta zorrak.

Aztergaia: bizien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'minbizia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. minbizi

biziera
1 iz. Bizitzeko era. Ik. bizimodu. Lagun hurkoaren bizieraz gaizki esaka. Zeure biziera gaiztoan irauteko. Biziera txarreko jendea. Biziera galgarria. Biziera berri ona hartzeko asmoak. Euskaldun onaren biziera. Nolako biziera darabilen nahi nuke jakin.
2 iz. Egoera zibila. Laguntzeko gero umeei hautatzen duten bizieran. —Zure biziera? —Ezkondua. Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion.

Aztergaia: biziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizierrule
adj./iz. zool. Animalia erruleez mintzatuz, enbrioia aski garatua izan arte arrautza gorputz barnean atxikitzen duena. Sugegorria bizierrulea da.

Aztergaia: bizierrule

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizierrule 3: X. Kintana ("Erruleak, arraultzebizierruleak eta bizierruleak izan daitezke"), Ingurua/3 2 ("Behia bizierrulea da", "Zergatik da behia bizierrulea eta ugaztuna?"); arraultzebizierrule 1, X. Kintana (cf. supra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizierrule : HiztEn (ik. obobibiparo), Euskalterm 1 (sugandila b. 'lagartija de turbera') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizierrule : ElhHizt (iz./izond. Biol. ovovivíparo), HiruMila (izond. Zool. ovovivíparo), PMuj DVC (bizi-errule: ovovivíparo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ovovivíparo / ovovivipare formen ordainak: bizierrule : ElhHizt, HiruMila, Casve FE (bizierrüle), PMuj DCV (bizi-errule); obobibiparo : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB.

Erdaretako formak

fr (Le petit Robert): ovovivipare; it (S. Carbonell): ovoviviparo; en (Webster): ovoviviparous // Ez dugu aurkitu ap. de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

erabili izan da forma hau, baina iluna eta berezia da osaeraz; eta bada obiparo eta obobibiparo maileguak hobetsiko lituzkeenik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Lantaldeak zalantzan utzia, ez dakit XK-k nolako oharra egin nahi zion. Batzuek erabili izan dute, testu mota batzuetan. Ez dakit nik testu horietako terminologiak baduen, hala ere, lekurik egiten ari garen hiztegi hau bezalako batean. Badirudi 'obiparo' edo 'obobibiparo' adierazteko erabili izan dela. Baina galdetuko bagenie kalean ikusten ditugun lehenbiziko 100 laguni zer den 'ovíparo' edo 'ovovíparo', jakin nahi nuke zenbat izango liratekeen gai zerbait esateko. RAEren definizioak: ovíparo, ra (del lat oviparus) a) adj. Zool. Se dice de los animales que ponen huevos en los que la segmentación no ha comenzado o no está todavía muy adelantada; p. ej., las aves, moluscos, insectos, etc. U. t. c. s; ovovivíparo, ra (del lat ovum, huevo, y vivparus, vivíparo) b) adj. Zool. Se dice de los animales de generación ovípara cuyos huevos se detienen durante algún tiempo en las vías genitales, no saliendo del cuerpo materno hasta que está muy adelantado su desarrollo embrionario; p. ej., la víbora. U. t. c. s. Ez dakit, gainera, hori esan nahi duen, X. Kintanak, adibidez, beste esanahi hau ematen baitio hitzari: 'Behia bizierrulea da' eta 'Zergatik da behia bizierrulea eta ugaztuna?' (ikus hitz honen gainean egin den txostena. Hau guztia ikusita, nik ez nuke aipatuko eta bakoitzak erabil dezala hobekien uste duen moduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'bizierrule Zool.: sugegorria bizierrulea da'.

bizigabe
1 adj./iz. Bizirik ez duena, biziaz hornitu gabea. Anton. bizidun. Materia bizigabearen eta lehenbiziko bizidunen artean. Harriak eta gainerako bizigabeak. Izaki bizigabeak pizten eta "nortzen" saiatu zen Lizardi. Bizigabeen deklinabidea.
2 adj./iz. hizkl. Izenez mintzatuz, gizakiei edo animaliei ez dagokiena. Leku-denborazko kasu-markak desberdinak izango dira izen bizidun bati ala izen bizigabe bati eransten zaizkion: ama-rengana joan naiz / etxe-ra joan naiz.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bizigabeko .

bizigabeko
adj. Bizigabea.
Loturak

Aztergaia: bizigabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizigabeko (eta bizi gabeko 3, bizi bagako 1) 8: fB Ic III ("agiri dirian gauza bizidun ta bizi bagako guztiak"), Lard 2 ("Bostgarrenean Jainkoa gauza bizi gabekoetatik bizikorretara igaro zan", "Ikusirik, idolo bizi gabekoan egindako kastiguarekin etzuela ezer aurreratu, bizidunakin asi zan"), TAg Uzt ("Jaungoikoaren beatzetik zintzilika dabiltzala bizidun eta bizigabeko danak"), Vill Jaink 4 ("Lehenbizi kaos utsa besterik etzen; gero, bizigabekoen kimika eldu zitzaigun; geroago bizia sortu zan", "Ezpaita sekula naturalistarik azaldu, bizigabekoen eremutik bizidunetara lerro jarraitu eta etengabeko ori aurkitu duenik", "olako adimendua landareetan ere ezagun da, eta bai bizi gabeko arri ta meatzetan ere", "Bizigabeko materia").

Lexemak daude lehian

bizigabeko (eta bizi gabeko 2) 6: JBDei 1963 ("Jakintsuak diotenez antziñako errientzat, antropomorfismoa sartu arte, bizigabeko izakiak ez omen zuten generorik"), J.M. Iraola ("Bizidun nahiz bizigabekoekin erabilten da, genitibo edutezkoarekin egin ohi den bezala"), DurangoIpuin 1985 ("Heuren bizi gabeko gorpuek, egun batean, zoriontsu izan ziren lurrean, betiko atsedena hartu zuten"), A. Irigoien ("hala gertatzen da zentzu bizidun edo bizigabeko izen-syntagma syntaxiaren aldetik asymmetria dakartenen kontuan ere"), FisKim/BBB 2 ("Fisika eta kimika zientzia esperimentalak dira eta helburutzat daukate naturaren eta bizi gabeko materiaren portaeraren ikerketa eta baita bizi garen unibertsoak betetzen dituen legeak aztertzea ere", "ez fisika eta ez kimika ez dira mugatzen bizigabeko materiaren ikasketara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizigabeko : Euskalterm 1 (bizigabeko faktoreak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizigabeko : EuskHizt (AS, izlag. 1818), PMuj DVC (bizi-gabeko: inanimado, exánime; eta bizi-bako: inorgánico, inanimado, exánime, sin vida) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bizigabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

bizigai
1 iz. Janaria, hazkurria. Bizigai bila zebiltzan itsas barnean. Artoa baino bizigai gozoagorik ez da.
2 iz. Bidean doanak daraman janaria. Armak eta bizigaiak hartzeko.
3 iz. Bizia sortzeko gaia. Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai.

Aztergaia: bizigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-gai agintzen du erregulartasunak, erabilixeagoa den bizikai hobesteko arrazoi sendorik ez baitago

bizigailu
iz. Ipar. Bizigaia, janaria. Ez ziren Iruñean gelditu, bizigailuak hartzeko denbora baizik. Bizigailuak erosi. Hezetasuna landare guztien hazkurria eta bizigailua delako.

Aztergaia: bizigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'bizigaia, janaria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. bizigai, janari

bizigarri
1 adj. Bizitzen edo biziagotzen duena. Goizeko usain gozo bizigarriak. Zurrut bizigarria. Gauza biziak eta bizigarriak.
2 iz./adj. Janaria biziagotzen duena. Ez du inon aurkituko bizigarri hoberik, jateko gogoa gehitzeko. Salda horrek bizigarri pixka bat behar du. Zuek zarete munduan argi, lurrean gatz bizigarri.
3 adj. Lekuez mintzatuz, bizitzeko egokia. Askoz bizigarriagoa egin daiteke mundu hau.
4 iz. Zerbaiti edo norbaiti bizirik iraunarazten dion gauza. Gure arimen bizigarria. Gorputzeko atsegin eta nahigabe, pozgarri eta mingarri, bizigarri eta hilgarri guztiak.
5 iz. Bizigaia, janaria. Ik. bizigailu. Antzinako euskaldunek bizigarria ehizatik eta arrantzatik lortzen zuten. Egun bateko bizigarriak. Bizigarriak eta janztekoak.

Aztergaia: bizigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bizigarri: gauza biziak eta bizigarriak; aho-bizigarria.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gauza biziak eta bizigarriak; aho-bizigarria

bizigarritasun
iz. Bizitzeko egokia den lekuaren nolakotasuna; bereziki etxebizitzez edo lokalez mintzatuz, bertan bizi ahal izateko edo haiek erabili ahal izateko, legeak ezartzen dituen baldintzak eta neurriak betetzen dituenaren nolakotasuna. Arkitekturak bizigarritasuna eta segurtasuna bermatu behar ditu. Europako hiriak bizigarritasun maila altua lortzen ari dira. Bizigarritasun baldintza objektiboak betetzen ez dituzten etxebizitzak.

Aztergaia: bizigarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh79 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bizigarritasun formarik.

bizigarritasun 72: Argia, Berria 9, Deia, Deustuko Unibertsitatea 4, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 3, Elhuyar, Consumer 35, Espainiako Gobernua 4, Gomylex 7, Jakin, Laneki 4, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizigarritasun 1, Herria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bizigarritasun (habitabilidad; Eraikuntza).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil (ik. oh. s.u. bizigaitasun).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

bizigune
iz. Bizitzeko toki edo gunea. Euskal Herrian, hiri eta bizigune nagusiak itsas hegian eraiki ditugu. Ministroaren hitzek bihotz-bihotzean zauritu dituzte bizigune txiroenetako biztanleak.

Aztergaia: bizigune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-06-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizigune 4: A.M. Toledo 3 ("Pertsonaia hauen biziguneak eta bizimodua eraman ditu eleberrietara; baina bizigune eta bizimodu hauek sortutako kezka, neke, estuasun, larrialdi, egonezin, poz, negar eta abarrik gabe igaro dira fikziora"); M. Lorda: "Espora-jalkin beltza duten beste onddoak bezala, onddo hauek nitrofilia handiko bizigunetan kokatzen dira, zenbait gorotz gainean bilakaturik, motzondo edo asko humifikaturiko hondakina eta organiko jatorriko amoniako kopuru handi gainean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

bizigune 19: Juan Luis Zabala, Berria 7, Allande Sokarros 3, Jokin Sagarzazu, Naiara Elola, EiTB.com 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizigune 64: Berria 55, Karlos Zabala 2, Xabier Olarra, Mirentxu Larrañaga, Joxan Elosegi, Felipe Juaristi, Txillardegi, Juan Garzia, Asisko Frantzizko.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

sartzekoa da, hedatua eta ongi eratua baita.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil (eraikuntza librea da, beste gabe molda litekeena; baina finkatu-hedatu gabea).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

bizigura
iz./adj. bizk. Bizinahia. Bizigurak berak ematen dizkio gaixoari indarrak. Bizigura denak osasuna jagoten ikasi behar du.

Aztergaia: bizigura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. iz. eta izond. 'bizinahia'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. bizinahi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Bizkaian edozein tokitan erraz hartzen den landare baten izena ere bada: Vinca pervinca, alegia.

bizikari
adj. Ipar. Langilea eta aurreztailea. Jende bizikariek puska guztietatik sosa aterako dizute, deus galtzera utzi gabe. Jende langile bizikariek armairu zokoetan soska-soska bildurik zeuzkaten diru guztiak.

Aztergaia: bizikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

biziki
adb. Bizitasunez; asko, oso, guztiz. Ik. biziro. Gogoan biziki sartua daukat egun hura. Biziki pozten gaituen gauza. Biziki maite zuen. Bere herriari biziki atxikia. Arras biziki, egoki eta, horrela esan badaiteke, tolesgabeki idatzia. Estatuen izaera biziki aldatzen hasia dugu, gero eta bizikiago. Urrats bat ezin egin, biziki nekez baizik. Biziki ederra. Biziki gaizki. Biziki ezberdinak ziren. Aiztoak biziki zauritu nau. Bizikiago eta zorrotzago ziztatuko du oraingoan. Bizikienik gutiziatzen duena.

Aztergaia: biziki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizikide
1 iz. Ezkontide. Ik. bizilagun. Bikotea bi bizikidek osatzen dute. Zorioneko mutil ezkongaia da, bide onez bizikide on bat aurkitzen duena. Utz dezakeela bere bizikidea beste bat hartzeko. Lagun hurkoaren bizikidea ez desiratzea.
2 iz. Elkarrekin bizi diren pertsonetako bakoitza. Etxea deseroso egiten zitzaidan eta bizikideak arrotz.

Aztergaia: bizikide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizikidetasun
1 iz. Elkarrekin bizitzea. Ik. bizikidetza; elkarbizitza. Jakinekoa da arauak behar direla, elkarrekin biziko bagara, bizikidetasunerako arauak. Bizikidetasun ziurtagiria.
2 iz. Bizikide izatea.

Aztergaia: bizikidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizikidetza
iz. Bizikidetasuna. Bakea eta bizikidetza sustatzeko egitasmoa. Kulturen arteko bizikidetza.

Aztergaia: bizikidetza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bizikizun
iz. Bizipena. Neskato etorkin baten bizikizunak.

Aztergaia: bizikizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bizikizun 'vivencia': Aran SIgn ("ibilli bear dute espirituzko bizikizunean"); Lar ("Vividero, bizigarria, bizikizuna"); bizimen 'modo de vida': EG 1956 (5-6) ("itzuli zan bizimen egokiaren atsegiña"); bizipen 'modo de vida': Egiat ("Halako zen gure aita lehenen bizipena, maiñateki bizi ziradian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizikizun EB 9: E. Kortadi ("Beti errealitatea izango du abiapuntu, berau sentsazio, itzal, bizikizun, ñabardura edo estilizazio bakuna bada ere"); J.M. Lekuona ("Artista bera da garrantzitsuena, eta honek jendaurrean, bizikizunez emanik, egiten dituen bertso-saio erreberoak"); Sinesterik ezak zer? ("Horrelako bizikizunik eduki badugu geure bizitzan, horrek esan nahi du, nolabait Jainkoa bera aurkitzeko grazia izan dugula"); Mintzo eta kantu 2 ("Ohizko giza bizikera "eten" egiten da, Kristoren graziaren sakramentuzko eta egiazko esperientzia eta bizikizun berri batean sartzeko"; "Pedagogi bidetik, apaizari berari eta batzu osoari Kristorekin aurkitzearen bizikizunera egokiago sartzen lagunduko dietenak"); Herria 2000 Eliza 1988 ("Gure problema da herriaren bizikizun erakargarrienetan parte hartuz (eta horri uko egin gabe), gure kristau izateari eustea"); G. Barandiaran 2 ("Holako bizkizun denetan, ordea, izatezale den jakintzalea, erdiko bidetik, ez albokotik, ez ingurutik saiatuko da ahaleginez arazoa adierazten"); Jesusen jarraitzaile eta herri ibiltari ("Irugarren zatian, elizkizun bat eratzea litzake egokiena ta orixe litzake saio ontako sinismen-bizikizuna"); bizimen G 4: J. Iturria 2 ("Ez diteke zeruko bizimenik izan; Jaunaren itzak zeruko bizimena ematen bai digu"); J. Elizondo ("Etzan zomatzen bizimenaren txintik ere, ez gizonik, ez abererik, ez egaztirik"); G. Barandiaran ("Sayets barrenian zauriturik, bizimena erauzi behar izan nian"); superbizimen EB 1: X. Mendiguren B. ("Giza superbizimenerako funtsezkoak diren gauzak ezagutzen irakasten diete haurrei: janaria, babespea eta beroaren berri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizipen (vivencia): AB38 1, AB50 2, Euskalterm 14 (hauetan bizipen-maila); bizikizun : LurE. Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizipen : ElhHizt, HiruMila, Casve EF, DRA; bizikizun : EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; bizimen : DRA. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "bizikizun hitza aurkitzen dut faltan. Agian ez du tradizio zaharrik izango literaturan, baina oraingoan (J.M.Lekuona e.a.) bai; eta oso hitz adierazkorra iruditzen zait niri gaztelaniazko"vivencia"ren haritik, Orotarikoak ere jasotzen duena" (1994-07-06)

 - [K201]: "Joan Mari Lekuonak sarri erabili du vivencia adierazteko. Elhuyar eta Vox hiztegiek bizipen dakarte. Komeni da bietako bat hartzea. Neuk bizikizun-en alde egingo nuke" (2004-05-25)

bizikleta
iz. Bi gurpil dituen ibilgailua, gainean doanak pedalen bidez higiarazten duena. Bizikletan datorren hori. Bizikletaren aulkia.

Aztergaia: bizikleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bizikleta, [(t)xirringa)]

Jatorrizko forma

motordun bizikleta

bizikleta estatiko
iz. Kirola egiteko tresna finkoa, bizikleta baten antzekoa dena eta, lekuz mugitu gabe, bizikletan egiten den ariketa bera egiteko erabiltzen dena. Ebakuntzaren ondorengo hiru egunetan atseden hartu beharko du eta, astebete barru, agian, bizikleta estatikoan ibiltzen hasi ahal izango da.
bizikletadun
iz. Bizikletaria. On Camillo erretzen ari zen apaizetxe aurreko jarlekuan eserita, bizikletadun bat ziztuan heldu zenean.

Aztergaia: bizikletadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bizikletaria.

bizikletari
iz. Bizikletan ibiltzen den pertsona. Ik. txirrindulari. Errepidean, bizikletaria arriskuan da beti.

Aztergaia: bizikletari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. txirrindulari.

bizikletazale
1 adj. Bizikletak edo bizikletan ibiltzea gustuko dituena. Ni ere oso bizikletazalea izana naiz mutikotan.
2 iz. gip. Txirrindularia, bizikletan ibiltzen den pertsona. Oinezko eta bizikletazale gehienak Uribarri Ganboako urtegiko ibilbidera biltzen dira.

Aztergaia: bizikletazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh43 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bizikletazale 30: Aizu 3, Berria 23, EiTB, Argia 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bizikletazale : Berria 2, Patxi Zubizarreta.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu.

LB: 43 (Aizu 4, Argia 2, Berria 27, DiarioVasco 1, EiTB 1, Elhuyar 1, Elkar 7); ETC: 88

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: bizikletazale 1 iz. ciclista / NolaErran: 0. // Euskalterm: (es ciclista; fr cycliste) txirrindulari, ziklista, bizikletari (TN dira).

Bestelakoak

azkenaldi iz. Azken bolada. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Azkenaldi honetan istripu asko izan dira errepideetan. Zirkulazio araudia; horratx, azkenaldian Donostiako bizikletazaleen ahotan bolo-bolo ibili den gaia. Azkenaldiko murrizketa sozialek langabeziaren igoeran zerikusi handia dutela onartu behar izan dute arduradun politikoek.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera gisa jasotzekoa da, bi adieratan banatua: bizikleten zalea dena eta bizikletan ibiltzen dena. Gainera, dagokion markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

bizikor
1 adj. Luzaz bizitzeko joera duena. Gorputza hilkorra da eta arima bizikorra. Irudiz beti erikor diren batzuk burdinaz eginikoak bezain bizikor direla, edo bizikorrago.
2 adj. Landareez mintzatuz, bi urte baino gehiago bizi dena, nahiz eta agerian duten zatia urtean behin berritzen den. Landare bizikor asko ez dira loratzen heldutasun-fase jakin batera iritsi arte.

Aztergaia: bizikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gorputza hilkorra da eta arima bizikorra.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gorputza hilkorra da eta arima bizikorra

bizilagun
1 iz. Etxebizitza edo eraikin berean bizi diren lagunetako bakoitza. Ik. etxelagun. Ikusten duzu zer bizilagun dituzun zeure etxepean bertan? Goiko eta beheko bizilagunak. Bizilagun bizi ziren bi eta hiru familia etxe berean. Eramaten du erietxera, eta hantxe leku egin zioten; geroztik bizilagun gelditu zen.
2 iz. Biztanlea. Garai hartan gutxi gorabehera Donibanek eta Ziburuk elkarrekin Bilbok adina bizilagun zuten.
3 iz. Bizikidea, ezkontidea. Ezkondu zinen eta zoriak eman zizun abererik zikinena baino zikinagoa den bizilagun bat. Inoren bizilagunarekin ez zara nahasiko.

Aztergaia: bizilagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'bizikidea, ezkontidea'. 2 'auzokidea'. 3 'biztanlea'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bizikidea, ezkontidea; 2. auzokidea; 3. biztanlea

bizilege
iz. Bizitzeko araua; bizimodua. Lagundiko bizilegea aztertu eta ontzat emateko. Gure aitonak bizilegetzat maitasuna jarri zuen zigor eta indarkeriaren gainetik. Arratsalde erdian bi txori txio bizian elkartu ziren bizilegea beteaz. Jarrita atea zaindu, hor bere berrogei urteko bizilegea.

Aztergaia: bizilege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizileku
1 iz. Norbait bizi den lekua edo etxea. Ik. bizitoki; egoitza. Kanaan-en bizilekua hartu zuten. Hiri hura bizilekutzat hartu zuen. Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Lurra beren bizileku bakartzat dutenak. Gesen-en beren bizilekuak egin eta bizi izan ziren. Mundu urduri eta aldakor horretan aurkitu behar dugu bizilekua, biziko bagara. Hilobiak bizilekuen aldamenean eraikitzen zituzten. Jana, edana, bizilekua, soldata.
2 iz. Gauza abstraktuez mintzatuz, gordelekua. Bergarako irakastegia jaso zuten, jakite berriaren bizileku izan zedin.

Aztergaia: bizileku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
bizileku baimen, bizileku-baimen
iz. Estatu batek atzerritar bati bere lurraldean bizilekua hartzeko ematen dion baimena. Ik. erresidentzia baimen. Nik neuk lan faltarik eduki ez dudan arren, ezagutzen ditut emakumeak hemen bederatzi urte daramatzatenak eta oraindik bizileku baimena lortu ez dutenak.

Aztergaia: bizileku-baimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh90 2020-07-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bizileku-baimen formarik.

bizileku(-)baimen 74: Argia 7, Berria 6, Deustuko Unibertsitatea 19, Europar Batasuna 2, EiTB 5, Elkar 4, Erlea, Consumer 2, Espainiako Gobernua 3, Jakin 3, Laneki 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizileku baimen 2, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bizileku-baimen (4, permiso de residencia; Zuz.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina, nahiko gardena denez, aski izan liteke adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa bizileku sarreran.

biziliar
iz. Ipar. g. er. Biztanlea.

Aztergaia: biziliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biziliar 2: Herr 1945 2 (“Amerikak [...] eman dezaken lan baino biziliar gehiago du”, “plaza guzia kaskoin biziliarrez bethea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag. edo izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

biztanlea, bizilaguna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

bizimaina
iz. gip. Bizibidea, bizi ahal izateko bidea. Mendeetan artoak hornitu izan du gure sukaldeko bizimaina.

Aztergaia: bizimaina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizimaña (eta bizi-maña) 2: Ir YKBiz ("Pazko-aste osoa Yerusalemen egin ondoren, Apostoluak biurtu ziran beren errialdera, Galileara, eta arrantzatik ateratzen zuten beren bizimaña, lenago egiten zuten bezela"), NEtx Antz ("Bizi! naiz ta besteak il... Au al da gure bizi-maña?"), eta OEH argitaratuan, EEs 1913 ("Monjatxe onen iru irasleak 14.000 amarrealeko utzi zituzten monjaen bizimañarako"); bizi manera 1, Ardoy SFran ("Frantses saindutasun gorenerat goizik igan balinbada, bazituela bizkitartean denek badituzten jaidurak, eta ez balinbada bekatu zonbaitetan erori, jastatu dituela bederen bekaturat gaztea ereman dezaketen bizi manerak"); bizitze manera 2: SP Phil ("Konsiderazazu noizbaitetik noizbaitera zer pasionek nausitzenago duten zure ariman, eta hek ezaguturik, harezazu gogoz, hitzez eta obrez hekin kontrako bizitze manera"), Dh ("maitha nezazue beraz, eta maite banauzue, nere gogara eta niri atsegin egin diezakedan bezala erregela zazue zuen bizitze manera guzia"); eta OEH argitaratuan, Ber Trat ("Gloriako bizitze maneraren konforme").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizimaina (eta bizi-maña, bizimaña) 4: A. Arozena ("Bear bada, askotan, eguneroko bizimañetan murgilduak gabiltzalako edo, ez gera aldaketa orretzaz oartzen"), Lab ("Nora goaz?... Zoritxarrez oraingo bizi-mañan gezurra bakarrik dago merke"), I. Baztarrika ("José Guillén-ek erromatar hiritarren bizimaina zabal bezain zehatz aztertu digu"), L. Dorronsoro ("azkenik, bizimaina ateratzeko trebetasun handia dugu"); bizimanera (eta bizi manera) 4: Herr 1945 ("Badea zapetainik, eletrika-langilerik ile moxlerik; potreta jalitzalerik, nik dakita zer? Ez duzia ikusten, frangotan, plaza guzia kaskoin biziliarrez bethea? Hek aurkhitu dute gure herrian bizi manera. Zerendako ez gurezat hek hartzen dauzkiguzten ofizioak?"), Ttipi-ttapa 1995 3 ("Zertarako? Funtsean, bakoitza bere aldetik dutena baino bizimanera hobea izateko lauak elkarturik", "Elgarretaratzearen Arrazoiak: Omordiko Jan Battite Indartek ez du inolako zalantzarik lehendabiziko arrazoia zein den erraiterakoan. Lehenbiziko gauza bizimanerarengatik", "Guk hala pentsatua dugu; bakoitzak bi igandetik bat libro izaitea, eta urtean hamabortz bat egunez bakantzak. Ideia horrekin abiatuak gira bizimaneraren hobetzeari buruz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizimaina : AB38 1 ('alimento') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizimaina : Alustiza Baserria 248: "sukaldeko bizimaina ere ez dute ahazten"; eta bizimaina hornitu , 99: "artoari lotu behar, bizimaina nolabait hornitu beharrez"; 124 eta 262: "gaztainak hornitu ohi zuen euskaldun asko eta askoren bizimaina"; 255-256: "artoa izan da gure sukaldeko bizimaina hornitu duena mendeak mende"; 268: "sukaldeko bizimaina urte guztirako hornitze horrek zer esan nahi zukeen gure asaba zaharrentzat".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizimaina : PMuj DVC (1 alimento, comida, manjar, sustento, alimentación, bizimainan ari [egon, jardun]: comer, hacer por la vida; 2 modo de vida, tren de vida, género de vida), DRA (bizimaiña: 1 sustento, alimentación; 2 modo de vivir, trazas que uno inventa para ganar honradamente la vida) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mendeetan artoak hornitu izan du gure sukaldeko bizimaina.

Erabileremu dialektala

Gip. marka dagokio seguru asko.

bizimin
iz. jas. Bizitzeko gogoa, bizinahia. Biziki bizi du bakoitzak bizitzaren bizimina.

Aztergaia: bizimin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizimin (eta bizi-min eta bizimin egarri) 4: Mde 2 ("Gizendak eri zirelarik / Bizi-min deithu minbiziaz, / mintzo zan, ixil, ez-jainkoa" #mdash# bis), Etxde JJ ("galsoroak zeruaren urdiña atxi naiez bezela lepoa luzatuz ari dituzu bizimin egarriak eraginda"), Erkiag Arran ("[itxaropena] irmo ta zutik eta bizimiñez jarten gaituan goitik-beeraiñoko bultzada zoli ta eragiña da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizi-min (eta bizimin) 3: Gand Uda 2 ("... biziki bizi duela bakoitzak / bizitzaren bizi-min bizitza betekoa", "Ingurutara zabalik, inguru katramila handikotan barna gizona / bizitza beteko bizi-minaren sena gidari duela arriskuen erdiz..."), PPer ("Horra euskararen bizimina, euskaldunon lurmina; gure bizikera eta historia xarpail maitagarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizi-min : DFrec 1 (Gand: ut supra) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Liter.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

biziki bizi du bakoitzak bizitzaren bizimina.

bizimodu
1 iz. Bizitzeko modua. Ik. bizimolde; biziera; bizilege. Haien hizkuntza eta bizimodua aztertzeko. Beren ohiko bizimoduari eusteko. Bizimodu desberdinetako jendeak. Bizimodu latza. Hori bizimodua, gure arrantzaleena! Kristauaren bizimoduari dagozkion eginbideak. Euskaldunaren izaera, gogo giroa eta bizimoduak adierazteko.
2 iz. Bizibidea, bizi ahal izateko bidea. Nola ibiliko zen guraso gabe, nondik bilatuko zuen janaria eta bizimodua?
3 iz. Biziera, egoera zibila. Dontzeilen bizimodua berez garaiena da. Jainkoari bakarrik dagokio bakoitzari bizimodua prestatzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: bizimodu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizimodua atera
du ad.-lok. Bizitzeko behar dena, bereziki dirua, lortu. Ik. bizibidea atera. Kale garbitzen bizimodua ateratzen zuen. Oraingoz, bizimodua ateratzeko lain ematen digu taberna honek. Ahal den moduan bizimodua ateratzen dute.

Aztergaia: bizimodua atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bizimolde
iz. Bizimodua. Arbasoen bizimoldeetarik urruntzen. Hemengo jendeak inguru herrietakoek baino anitz bizimolde hobea du.

Aztergaia: bizimolde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizinahi
1 iz. Bizitzeko gogoa, biziarekiko atxikimendua. Ik. bizigura. Bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizonak ez zuen deusetarako astirik. Beren bizinahi eta bizibeharraren kezka. Euskarak agertzen duen bizinahi egoskorra.
2 adj. Bizitzeko gogoa duena; ongi bizitzen zalea dena. Herri gaztea, kolorezalea, bizinahia, alaia.

Aztergaia: bizinahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz.: beren bizinahi eta bizibeharraren kezka; bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizona. 2 izond.: herri gaztea, kolorezalea, bizinahia, alaia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz. ("beren bizinahi eta bizibeharraren kezka"; "bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizona"); 2. izond. ("herri gaztea, kolorezalea, bizinahia, alaia")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Loturik? Adibide horietan, bereizirik idaztekoak ikusten ditut denak: bizi nahiak, bizi beharrak, ezin biziak. Adiztasuna gordetzen dute" (1994-06-28)

bizio1
iz. Ohitura txarra; gaitzesgarria den zerbait egiteko ohitura. Anton. bertute. Bizio gaiztoa, txarra. Bizio kaltegarria. Bizio etxe-galgarria. Edateko bizioa. Haragiaren bizio ezkutuetan sarturik daudenak. Bizio guztien iturburu edo ama den alferkeria. Gerra handia dute elkarren artean bertuteek eta bizioek.
Azpisarrerak
bizio2
iz. bizk. Hesteetako zizarea. Umetan sarri izaten dira bizioak.
bizioso
adj. zah. Biziotsua, biziozkoa.

Aztergaia: bizioso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-oso/-tsu/-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

biziotsua; biziozkoa.

biziotsu
adj. Bizioz, grina gaiztoz betea. Ik. biziozko. Bizitza biziotsua. Mutil edo neskatxa biziotsu bat.

Aztergaia: biziotsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

biziozko
adj. Ik. biziotsu. Biziozko bizitza. Biziozko ohitura.
Loturak

Aztergaia: biziozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bizipen
iz. Bizi izandako gertaera, pertsonaren nortasuna eratzean eragina duena. Umetako bizipenak. Inoiz bertso-saioren batean izan denak ez du berehala ahantziko bizipen hori. Literatura handia idazlearen bizipenetatik sortzen omen da soilik.

Aztergaia: bizipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

Bebil (berri samarra da gaztelaniazko 'vivencia' adierakoa, baina aski hedatu dena; eta egokia dirudi).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '(berri samarra da gaztelaniazko 'vivencia' adierakoa, baina aski hedatu dena; eta egokia dirudi)'.

 - [E116]: 'nik, hala ere, sartuko nuke, adibide asko baitira egungo prosan'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK'.

bizipoz
iz. Bizitzeko poza; bizitzeko poza ematen duen gauza. Amandreari joan zitzaion bizipoz guztia, eta harekin batera, osasuna. Denok behar dugu bizipozen bat.

Aztergaia: bizipoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizi(-)poz B-G 6 (Etxba Ibilt: "Ezetza baneu nere Maittiagandik, munduan geixago ez neuke izango bizi-pozik"; NEtx LBB: "Aamandre Joakiñari joan zitzaion bizi-poz guzia ta arekin batera osasuna", Basarri 4: "Izkuntz-oiturak jaso ditzagun merezi duten tokira, / Bizi pozikan ez dago emen (bis) / Oiek ondatzen badira", "Guraso zarrak gizaldietan or lertu dira lanean, / Bizi-poz asko ez da izango bera ondatzen danean", "Gizaldietan sendo zeudenak ekaitzaldiak irauli, / Baserritako bizi-poz dana orra kolpetik itzali"), eta OEH argitaratuan beste 3 (Etxba Eib: "Danok biar dogu bizi-pozen bat, eta zorionekuak gauza on baten daukenak euren bizi poza"; Ataño TxanKan: "Azkeneko gizon-iltzearen kutsuak garbitu ta bizi-pozean buruak jasotzen ari giñun"); bizi poztu 1, interpretazio zailekoa (Tx B II: "Iru bei ta ogei ollo, zakurra ta astua, lau katu eta bi auntz, zer bizi poztua!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizi-poz 2 eta 5 bizipoz : B 1 (Onaind: "Naiz bertokoentzat naiz kanpotik ikustaldiz edo-ta bizi-pozez bertora etorrientzat, baditu Gernikak monumentu ta oroigaillu miresgarriak"), EB 6 (Jesusen jarraitzaile: "Aipatu, zer-nolako zabarkeriak egiten dituzten gizakiek, mundua hondatu eta zikintzeko, eta pertsonen bizi-poza gutxitzeko?", MAtx: "Talde txiki bati begira diharduen kazetariak, ordea, bizipozez irauteko ere beharrezkoa du zerbitzari-izaera", Azurm: "ostiral santu honetan, dena festa eta bizipozaren gainezkaldia da", I. Urbieta: "Haurraren jakinminak eta bizipozak seinalatu nahi ditugu ibilaldi honen ildotik", I. Irizar: "Lehenagoko aldian bizipoz gutxi edo... ", I. Mendiguren: "Orduan, alkohola nuen bizipozaren ordezko, eta liburuetan murgilduta arintzen nuen etsipen garratza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bizi poz : DFrec 2; bizi-poz : DFrec 1, HiztEn (AS), Euskalterm 1; Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bizi-poz : ElhHizt (AS: aliciente, ilusión, alegría de vivir), DRA (aliciente, ilusión de vida, alegría de vivir), PMuj DVC (alegría de vivir); bizipoz : HiruMila (alegría de vivir) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-poz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

biziratu, bizira/biziratu, biziratzen
da/du ad. Bizira etorri; bizira ekarri.

Aztergaia: biziratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bizira(tu), biziratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

bizira etorri edo ekarri.

biziraun, biziraun, bizirauten
du ad. Bizirik iraun. (nor osagarririk gabe). 215 milioi haurrek egin behar dute lan bizirauteko. Euskarak bizirauteko, aurrenik eta behin, hiztunak behar ditu.

Aztergaia: biziraun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-07-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh448 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu biziraun eta biziraupen formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira bizi-iraupen 1 (M.K. Garmendia: "Euskara dugula euskaldunok, zinez eta beraz, bizi-iraupenezko herri-gogoz hornitzen eta osatzen gaituen zimentarri nagusi eta lehena") eta biziraupen 4 (Azterketa historikoak/1: "Biziraupenezko krisialdiari prezioen eta errenten igoera eta komunaren galketa erantsi zitzaizkion"; UZEI: "Uretan igarotzen dute beren bizitzaren zatirik handiena, larba eta ninfa-faseetan alegia, helduen biziraupena oso laburra izaten delarik"; A. Martinez: "Hori izango da eboluzioaren lehenengo legea: Egokienen biziraupeneko legea"; Egin 1989: "Gaur egungo sistema politikoak ez du Euskal Herriaren biziraupenerako aukera errealik eskaintzen"); biziraun ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziraun : AB38 1, HiztEn ("bizirik iraun"); biziraupen : DFrec 5; AB38 1 ("longevidad"); HiztEn ("bizirik irautearen ekintza eta ondoria; biziraupen-tasa. Ekol. Populazio batetik, denbora-tarte bat iragan ondoren bizirik gelditzen direnen ehunekoa"); Euskalterm 11 (ekologian: biziraupen-kurba, biziraupen-tasa; historian eta administrazioan: biziraupen-taula; filosofian: bizirapen baldintza, biziraupen sen; geografian: biziraupen-tasa). // 'sobrevivir' itzuliak: Euskalterm: bizirik iraun, superbizi, aurrera-bizi, bizirik jarraitu, bizirik iraun, bizigoitu; AB38: bizirik jarraitu, biziraun; 'sobrevivencia, supervivencia' itzuliak: Euskalterm: superbizipen, biziraupen; AB38: bizitzaren iraupen, superbizimen, superbizipen. // Ez dugu aurkitu iturriotan: AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biziraun : ElhHizt, HiruMila; biziraupen : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko supervivir, sobrevivir, survivre / supervivencia, survie formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: bizirik irten / atera, bizirik iraun, biziraun / bizirik iraute, biziraupen; HiruMila: bizirik iraun, biziraun / bizirik gelditze, biziraupen; Lur EG/CE: bizirik atera, onik atera, bizirik iraun, onik iraun / ø; Lur EF/FB: bizirik atera, bizirik iraun / ø; XarHizt: bizirik iraun / biziraupen, geroko bizi; Casve FE: bizirik egon (baratü), (fig.) irain; (se-) haurtü / geroko bizi, ondoko bizi, bizirik baratze, ondotik bizitze; HaizeG FB: zaharragotu, ondotik bizi / geroko bizi, ondoko bizi; PMuj DCV: bizirik gelditu / geroko bizi.

Erdaretako formak

es supervivir, sobrevivir / supervivencia formen ordainak: fr (DLLF): survivre / survie ; it (S. Carbonell): sopravvivere / sopravvivenza; ca (DCC): sobreviure / supervivència; en (Collins): to survive / survival; de (Langenscheidts): überleben / Überleben.

biziraun 98: Oier Guillan, Mikel Garcia, Elisabeth Pombo, Pello Zubiria 3, Nagore Irazustabarrena, Miel Anjel Elustondo 4, Unai Brea 2, Xabier Paya, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Aritz Galarraga, Angel Erro, Patxi Zubizarreta, Harkaitz Cano, Mikel Garcia 3, Juan Mari Arregi 2, Garbiñe Ubeda, Gotzon Barandiaran, Argia, Gorka Bereziartua, Iñigo Astiz, Allande Sokarros, Berria 4, Xan Harriague, Igor Urrutikoetxea, Castillo Suarez, Jokin Sagarzazu, Ibai Maruri, Izibene Oñederra, Mikel Irastortza, Leire Ventas, Irune Lasa, Juan Maria Uriarte, EiTB.com 40, etab. // biziraun 973: Aizu, Argia, Berria, Deia, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco, EiTB, ElCorreo, Elhuyar, Elkar, Erlea, Consumer, Espainiako Gobernua, Euskaltzaindia, Goiena, Gomylex, HABE, Jakin, Karmel, Laneki, UEU, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: biziraun 17: Berria 8, Joseba Sarrionandia 2, Iñaki Segurola, Urtzi Urrutikoetxea, Iñaki Iñurrieta, Marzel Etxehandi, Itxaro Borda, Xabier Amuriza, Arantxa Iturbe. // biziraun 25: Berria 12, Itxaro Borda 2, Xabier Amuriza 2, Joseba Sarrionandia 2, Iñaki Segurola, Txema Ramirez de la Piscina, Urtzi Urrutikoetxea, Marzel Etxehandi, Arantxa Iturbe, Joxerra Garzia, Iñaki Iñurrieta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da

eratorri-konposatu baztertzekoa; ez dago premiarik, aski baita iraun, bizirik iraun, bizirik atera, onik atera esapideekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da beharrezkoa, baina asko hedatu da eta praktikoa da.

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

osaeraz zalantza handiak daude (ez dirudi posible bizi-rik iraun > bizi(i)raun moduko trinkotzea); eta a) beharrezkoa al da hitz bakarreko forma? #mdash# cf. bizirik iraun/iraute; b) gehienetan aski izan litezke iraun/iraupen soilak; baina c) beti balio al dute?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'biziraun | F: osaeraz zalantza handiak daude (ez dirudi posible bizi-rik iraun > bizi(i)raun moduko trinkotzea); eta a) beharrezkoa al da hitz bakarreko forma? #mdash# cf. bizirik iraun/iraute; b) gehienetan aski izan litezke iraun/iraupen soilak #mdash# baina beti balio al dute?'.

 - [E116]: Segur aski ere, hau da hitz barroko horietako bat, aldamenean hitz soila izanik ezer ere berririk ekartzen ez duen horietako bat. Baina egia da badirela adibidean bai XX. mendeko corpusean eta egungo prosan ere. Nik ez dakit merezi duen sartzea, eta merezi baldin badu, nola sartu behar den: dedeinkazio guztiekin, edo beste zerbait hobetsiz horren alboan. Agian errazena litzateke ez aipatzea deusik ere, eta bakoitzak ikus dezala zer egin'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez sartu'.

bizirik
adb. Bizia duela. Bizirik egon. Bizirik dagoen artean. Auzi hori berori bizirik dago beste aldeetan. Oso eta bizirik daude Peru eta maisu Juan eta inguruko guztiak; hain bizirik ere! Nafarroa Garaian oraindik bizirik dugun forma hori. Bizirik atera zuten ibaitik. Bizirik etortzen banaiz. Beren buruak bizirik gordetzeko. Bizirik utzi omen zuten. Ez al da nahikoa bizirik irautea? || Zerurik ez badu ere, bizi-bizirik dauka zeru ametsa.

Aztergaia: bizirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
biziro
adb. Biziki. Zintzo eta biziro mintzatu zaigu. Biziro ibili. Zotinka ari da, lehen baino biziroago. Goseak biziro estutzen zuen. Oraindik biziroago eska diezaiola. Biziro ongi. Biziro egoki. Hizkuntzaren aldetik ere biziro aipagarria da liburua.

Aztergaia: biziro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizitan
adb. g. er. Bizirik.
Loturak

Aztergaia: bizitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-06-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bizitan G 11: Izt C ("Zerri gazte samalda andia aurrerako azitzen dituztenaz gañera, Probinzia onetan gizentzen dira ordots, irindu, eta txer ardi txikiratuak guztiz asko ta txit pisu andikoak, zeintzubetatik eramaten dituzten Nafarroara ugari, bizitan ez ezik, gazitutako urdaitan ere, koipatsuagoa eta gozoagoa dalako au, angoa baino"); Or Eus ("Bizia bada, bizitan; illa bada, larrutan: agotzez bete, estekiz josi mutillek alde banatan, erdian batek daramalarik makillaren muturrean"); Ldi IL ("Zuk agertu bezain arropuz ba'nintza, inpernu betikora bizitan epaitua aal-nengoke"); Zait 8 (Sof 4: "onela axanparik gabe bizitan bizitzea idazu, Atrei'dar yauregi ta yauragaren ardura izaki, orain ditudan bizi-lagunekin bizi nadin zorioneko", "Onela esango dute gizakume guziak, ta naiz bizitan, naiz illik aintzak ez digu uts egingo", "Nerau bizitan ba'naiz, beintzat", "eraillea, naiz eskutuan bera bakarrik izan, naiz lankideak izan, dana dala, madarikatua bizitan biraoak eta zoritxarrak berabilte"; Plat 4: "Zer-dana, beraz, eten bage aldaketan ari da, ta bizitan dago", "Bizitan dagoena, ordea, il eta berrituz doa", "Zer guzien len-gaia ta azkena beti bizitan dagoen sua baita", "ustekizun atsegingarri au ateman zuen Sokratek, il ostean, bizitan iarrai zitekeango ustekizuna, alegia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizitan 3: G 2 (Zait Plat: "Gogozkoetan ari dedinean ere, bizitan dirauten gizakumeekin diarduela emango du"; "gauzarik soilenak eta izkutuenak bizitan leudeken bezala, ta begiz-begi ikusgarri bailiran aurkezten dizkigu") eta EB 1 (I. Garmendia: "Aker honen orduko bi adarren aldamenean, bi bait zituen beronek sasoi hartan, bi ziren lez Akerripurdi lezeko habearen hankak ere, bi eskuratuen onginahiak, bizitan Onbeltz eta Onotso izanez begizkotuak zuketz, bi ordurako harrizko oldarrak eta bi, halaber, Igandero haragitzea tokatzen zitzaizkizunak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

"g.er." marka dagokio (hots: testu idatzietan gutxitan ageri da, nahiz ahozkoan ezaguna den).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bizi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizirik.

bizitasun
1 iz. Bizia denaren nolakotasuna. Barauak haragiaren bizitasun eta gurariak gutxitzen ditu. Haren begien bizitasuna. Grinaren bizitasuna. Laurogei urterekin agertzen duen bizitasuna edozein gaztek nahiko luke. Mendiko hizkerak duen bizitasun eta jatortasuna.
2 iz. Haserre bizia. Bere bizitasun edo izate haserrekorra. Gurasoei bizitasun pixkaren batekin erantzutea. Barneko bizitasun edo haserre bat.

Aztergaia: bizitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bizitegi
1 iz. Bizitzeko etxea. Bizitegiak eta lantegiak nahaste direla. Donibaneko zelai ederra urtetik urtera bizitegi berriz ari da estaltzen. Eliza eta honen inguruko bizitegiak.
2 iz. Nagusiak, umezurtzak edo bestelako gizatalde jakinak bizitzeko edo zaintzeko etxea. Bazen herri hartan gazteen bizitegi egoki bat, eta han hazten ziren israeldar handien zenbait alaba. Umezurtzen bizitegiak.
3 iz. Bizilekua. Borda zahar batean Jesus haurra datza, bizitegi beltzik bada, hura zela beltza!

Aztergaia: bizitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

apartamentu, bizitegi

Euskaltzaindiaren Arauak

'etxebizitza'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

etxebizitza

biziterri
iz. g. er. Bizilekua.

Aztergaia: biziterri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan biziterri 2 (EE 1883 ap. Dv: "Bedorren biziterriari begira jarririk"; Ker Ir 16,35: "Israeldarrak mana berrogei urtez jan eben, biziterrira eldu ziran arte") eta bizierri 1 (EgutAr 1959: "Bidezkariak gera, emen bizierririk ez degu, munduan zear beste bizierriaren billa goaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biziterri EB 3 (GizarteaOHO: "Maite duzu, baita, zeure biziterria ere: zeure etxea, zeure kalea, zeure ikastetxea, plaza nagusia"; Gizarte-ZOHO: "Egin ezazu ibilbide bat trenez zure biziterritik beste biziterri hurbil batetaraino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziterri : Euskalterm 3 (1 egoitza-leku eta bizileku sinonimoekin, eta 'lugar de residencia' itzulia; eta beste bana 'municipio de residencia' eta 'tierra de adopción' itzuliak) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: bizierri : DRA (patria); biziterri : DRA (localidad en que se habita), PMuj DVC (tierra poblada, pueblo habitado, población) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizilekua.

bizitetxe
iz. g. er. Bizilekua.

Aztergaia: bizitetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bizilekua.

bizitoki
iz. Bizilekua. Ik. bizitegi. Gizonen bizitoki ziren hartzuloetan. Bizitokitzat zituzten etxeak ea nolakoak ziren. Bizitokiak egin. Euskalkiek badute gure artean, onenean edo gaitzenean ere, luzaroko bizitokirik, ahoz eta izkribuz.

Aztergaia: bizitoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau58
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
bizitore
adj. Ipar. Azkarra, bizkorra, indartsua.

Aztergaia: bizitore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'azkarra, bizkorra, indartsua'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. azkar, bizkor, indartsu

bizitu, bizi/bizitu, bizitzen
1 da/du ad. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Ik. biziagotu. Lehenengo sua piztu, gero bizitu. Hartarako bideak hartzeko egarria gehitu eta bizitu zait. Haren grina gaiztoak bizitzeko. Urratsa bizitu.
2 da/du ad. Ardoaz eta kideko edariez mintzatuz, mindu, ozpindu. Bide luzean ardoa ez bizitzeko, azukre kanaberatik destilatutako alkohola eransten zitzaion.

Aztergaia: bizitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bizitu, bizi(tu), bizitzen. da/du ad. 'biziagotu, biziago bihurtu': hartarako bideak hartzeko egarria gehitu eta bizitu zait.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bizitu, bizi(tu), bizitzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

biziagotu, biziago bihurtu

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Hartarako bideak hartzeko egarria gehitu eta bizitu zait

bizitxo
adj. adkor. Aukeran biziegia. Mutiletarako joera bizitxoa zekarren.

Aztergaia: bizitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aukeran biziegia.

bizitza
1 iz. Izaki baten jaiotzatik heriotzara doan denbora-bitartea. Ik. bizialdi; bizi 15. Bizitza heriotzan amaitzen da. Bizitzako egun guztietan. Bizitzan igarotako nekeak. Bizitza guztia iraun behar duena. Napoleonen bizitza. Bere bizitzako gertaera guztiak. Haur ginelarik, geure bizitza bestek zuzentzen zuen. Jesusen bizitza agerikoa. Bizitza labur honetan. Bizitza honetan eta gero bestean.
2 iz. Bizimodua. Bizitza gaiztoa utzirik. Bekatuari uko eginik, bizitza berri bat hasteko. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa.
3 iz. Bizia, landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna. Hondatu zituen Jainkoak bizitza zuten izaki guztiak.
4 iz. Etxe batean, solairu bakoitza; bereziki, etxebizitza. Lehen, etxeetan, solairu bakoitzean bizitza bana zegoen. Gure goiko bizitzan bizi den atsoa. Launa bizitza solairuko. Hamar bizitzako etxea, etxola artean bezain nabarmena. Hogei bizitzako bizitegiak.

Esaera zaharrak

Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza.

Aztergaia: bizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'bizia, bizialdia, bizimodua'. 2 'etxea, etxebizitza'.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-tza/-tze lehiakideen artean, -tza da EBrako hobestekoa

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. bizia, bizialdia, bizimodua; 2. etxea, etxebizitza

Formen arteko bereizketa semantikoak

bizitza/bizi banaketa argituko da (cf. "bizia galdu", "bizia kendu", etc.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "nork eta noiz erabaki da -tza/-tze artean HB-rako -tza hobestekoa denik? (ikus baratze)" (1995-01-25)

bizitza eman
1 dio ad.-lok. Bizia eman, biziz hornitu. Oilalokak bere hegalpeko beroarekin bizitza ematen die arrautzen barnean direnei.
2 du ad.-lok. Bizia eman, zerbaiten edo norbaiten alde egiteagatik hil. Jesu Kristoren doktrinagatik bere bizitza eman zuen.

Aztergaia: bizitza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA EMAN. a) Dar vida, animar. Animari bizitza ematen digona. OA 39. Jaungoikuak bizitza emoten badeutsa. JJMg BasEsc 18. Izan dedilla alabatua nere Jauna anai aiziaz, airiaz, odeiaz ta lañuaz, otz garbiaz ta denbora guziaz, zeñekin ematen diezu bizitza biziya dutenai. Bv AsL 399. Ollo kolokak bere hegalpeko beroarekin bizitza emaiten du arroltzen barnean diren xita gaieri. Zub 122. Il ziran erromesak / --otoitz eta abesti-- / ia bizitza emon / eutsien zure arri / landu lakarrari. Gand Elorri 126. b) Entregar la vida, morir (por). Zure odola ta bizitza emateraño enpeñatu zinduen. Cb Eg II 46. Zelan euki onelanguak bizitzia emoteko prestasuna onra apur bategaiti. Mg CO 90. Gizon egin ta gurutzean bere bizitza eman zuana. AA III 299. Ija bizitzia emon gura leuke Jesus gaiti. fB Ic II 288. Eldu zanian gizonak gaitik bere bizitzia emoteko denporia. JJMg BasEsc 64. Gizonakaiti bizitzea emoten. Añ EL2 191. Gure amorez krutzean bizitzea emon ebana. CatBus 44. [Eskritura Sagraduko liburuak] dakarzkiguten egi edozeñen alde bere bizitza emateko prest zegoala txit. Aran SIgn 28. Gizon gaztiak gaiti / bizitzea emona. Azc PB 36. Aitak ezin goiza ta laguntasuna erakarri, bere bizitzea emonda be. Ag Kr 91. Jesus gizonen Artzaia zan, ardi galduak gatik bizitza eman zuan Artzai Ona. Ag G 205. Jesukristoren dotriñagatik / bere bizitza eman zuna. Uzt Noiz 23.

adib: ardi1 iz. Ugaztun hausnarkaria, iletsua, gehienean talde handietan zaintzen dena; abere horren eme heldua (Ovis aries). Ardi zain ibili. Ardi bideak. Ardi-moztailea. Garai horretan izaten da ardi-moztea. Ardiak jetzi. Ardia arkara egon. Ardi jantziko otsoa. Otso goseak ardi otzan bihurturik. Bestela, maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere, otso harraparien artean. Jesus Artzain Ona zen, ardi galduengatik bizitza eman zuena. Ardi errebelatua: ardi galdua. Ardi beltza bilatzeko gaua: gau iluna. || Esr. zah.: Ororen ardia otsoak jan. Ardi bat doan lekutik, oro. Ardia ahuntzari ile eske. Ardi txikia, beti bildots.

bizitza eman 123: Aizu 5, ElCorreo 2, Deia 7, Consumer 2, HABE, Berria 59, EiTB 20, Euskaltzaindia 3, Jakin 4, Argia 16, Erlea, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza eman 68: Berria 16, Joseba Zulaika 13, Josu Zabaleta 3, Filosofia apaingelan 3, Markos Zapiain 3, Elizen arteko Biblia 2, Anton Garikano 2, Matias Mugica 2, Imanol Unzurrunzaga, Pako Aristi, Juan Garzia, Josu Zabaleta, Joan Mari Irigoien, Anjel Lertxundi, Lourdes Oñederra, Joseba Sarrionandia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bizitza sarreran.

bizitza galdu
du ad.-lok. Bizia galdu. Hobe dut zuen atzaparretan bizitza galtzea, Jaunaren aurrean bekatu egitea baino.

Aztergaia: bizitza galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA GALDU. a) Perder la vida, morir. Bizitzak, osasunak, esperantza andiak / an galdu zituen Franzes guztiak. EgiaK 88. Ofenditu baño lenago milla bizitza galdu nai zituela. Cb Eg II 182. Jaateko laburra, lo gitxija, ta bizitzia galduteko ainbeste arrisku. Mg CO 283. Obeago det [...] zuen atzaparretan bizitza galtzea. AA III 315. Edo arimia galdu, edo bizitzia galdu. fB Ic I 80. Ementxe nago bizitzea galduteko bear bada, orren alde egitearren. Añ EL2 110. Gorputzeko ta arimako bizitzia galduteko. Ur MarIl 22. Beste guraso askok / Euren bizitzea / Galduta itxi dabe / Ume zurtz etxea. AB AmaE 354. Bere bizitzea galduteko irriskuan iminten bada bere. Itz Azald 144. Etzazula zure bizitza moro-lurretan saminki galdu. Etxde AlosT 68. v. tbn. VMg 14. JJMg BasEsc 229. Astar II 33. CatLlo 94. CatBus 55. (Bizitza galdu eragin). Kleituba edo aziendia edo bizitzia galdu eragiten deutsalako. fB Ic II 163. b) (Con aux. tripersonal). Matar. Zer egingo zenuke bizitza galdu nai balizute? Mg CC 111. Bizitzia galdu gura izan badeutsa inori. fB Ic II 162.

bizitza galdu 57: Deia 2, Elhuyar 2, Berria 23, EiTB 24, Jakin, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza galdu 19: Berria 6 (“Oker zeuden eta hainbat soldaduk bizitza galdu dute haiek oker zeudelako”), Herria (“Osasuna galtzeak, neurri handi batean bizitza galtzea esan nahi du, bizitzatik aparkatuta izatea.”), Mikel Hernandez Abaitua 2 (“soldata barregarri batengatik bizitza galtzen dutenak”), Joseba Urteaga (“horrek, ordea, beste bizitzara, iraganeko bizitza galdura itzuli naizelako sentsazioa dudan unea idatziz azaltzeko balio du”), Agustin Otsoa (“Ez eta beti txarrena borrokan bizitza galtzea ere, oinaze handiekin izan arren”), Jenaro Garate (“Eta ez dugu kalerik egiten, ez dugu garen soinezko maitagogo bizitza galtzen edo arriskuan ipintzen, zaindu eta gorde baino”), Felipe Juaristi (“Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik”), Jon Muñoz (“Baina ez uste bizitza galdu dudanik”), Filosofia apaingelan (“Gizon bat munstroa omen da, eta bizitza galtzea merezi omen du”), Matias Mugica (“Kosta egiten zitzaidan neure buruari sinistaraztea nire bizitza bizitza galdua zela”), Aitor Arana (“bazekien bizitza galdu edo salbatu egingo zuela hurrengo segundoan egiten zuenaren arabera”), Ramon Saizarbitoria (“Hori ere bazekien, baina Miren maite zuenetik absurdua iruditzen zitzaion bonbapean bizitza galdu beharra”), Juan Garzia (“Lehendabizikoan, gudaroste bat gudu batera doa mendi mortu batetik; harrien eta itzalaren izuak jota, ez du gehiago bizitza galtzeko axolarik, eta erraz lortzen du garaipena”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bizia galdu azpisarrera egitea proposatu dugu eta forma honek adiera bera du; baina azpisarrera hori sartu ahal izateko bizitza formari ‘bizialdia’ adiera gehitu beharko litzaioke. Adiera hori gehitzen bada, bizitza galdu azpisarrera gisa jaso.

bizitza kendu
dio ad.-lok. Bizia kendu. Inork ez du besteei bizitza kentzeko eskubiderik.

Aztergaia: bizitza kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZA KENDU (Añ). "Ajusticiar, justiziatu, justiziaz bizitza kendu" Añ. Ta aien kabuan gero / esker ematea / izango da gogorki / bizitza kentzea. GavS 28. Zer egingo zenduke bizitzia kendu gura baleutsube? Mg CO 157. Berriro Jesusi bizitza kentzearekin. AA I 425. Ez deutsa bizitzia kenduko moruen ezpatiak. fB Ic II 288. Bat batian bizitza kenduagaz. Ur MarIl 29. Bizitza kentzea bezelako gizatxarkeria. Aran SIgn 38. Besten bateri gatx egitea edo bizitzea kendutea. Itz Azald 100. Amaika sator beltzi / bizitza kenduba. Tx B II 126. Uste gabean kenduko dizu / mundu ontako bizitza. Ostolaiz 119. v. tbn. JJMg BasEsc 101. CatLlo 60.

bizitza kendu 17: Deia (“Bizitza maileguan eman zaigu, eta batzuei bizitza kendu egiten zaie besteei emateko”), Berria 8 (“Big Brother-ek egin zuen entzutetsua, milaka ikusle finek disfrutatu dute bizitza kenduko zion gaixotasunaren progresioaz”), EiTB 5 (“Apezpikuaren ustez, inork ezin dio gizaki errugabe bati bizitza kendu”), Argia (“Bizitza, heriotza, maitasuna eta literatura dira liburu honen ardatz nagusiak. Jainko paganoa dago orrion atzean bere maiteari, X-i, bizitza kentzen eta ematen”), Laneki (“ekintzak bizitza kentzea badakar, zuzenekoa da”), DiarioVasco (“Bere burua, besterik ez bada ere, pittin bat maite duenak, ez du beste inor odoltsuki zigortzeko premiarik, are gutxiago besteri bizitza kentzeko beharrik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitza kendu 8: Berria 2 (“Bizitza kendu diote maiteen duen proba, Tourra, korritzeko baimena ukatuta”), Joseba Zulaika (“Bizitza eman eta bizitza kentzeko agindua”), Josu Zabaleta (“Gau eta egun nerabilen auzotar atxikiezin hura han nuelako sentipena, ziurtasuna, eta ordutik ordura, minututik minutura, bizitza kentzen ari zitzaidala orobat”), Joseba Sarrionandia (“Gizonaren bizitzan bi emakume daude, bizitza eman zizuna eta bizitza kenduko dizuna”), Esteban Antxustegi (“Gauza berdinak egin ditzaketenak berdinak dira, eta, dagoen gauzarik handiena eta txarrena - bizitza kentzea - egin dezaketenek gauza berdinak egin ditzake”), Patxi Altuna (“eta, horrekin, ez dakidala burutik pasa ere bekatu arin bat egitea mundu guztiagatik, ez eta inork bizitza kentzeagatik”), Juan Martin Elexpuru (“Ugazaba batek bere morroia justiziaren aurrera eramaten badu lapurreta txiki batengatik, bizitza kenduko diote dohakabe honi, eta, ondorioz, auzoak begitan hartuko du ugazaba”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bizia kendu azpisarrera egitea proposatu dugu eta forma honek adiera bera du; baina azpisarrera hori sartu ahal izateko bizitza formari ‘bizialdia’ adiera gehitu beharko litzaioke. Adiera hori gehitzen bada, bizitza kendu azpisarrera gisa jaso.

bizitzaile
1 adj. Bizigarria. Jainko Jauna, espiritu guztien kreatzailea eta bizitzailea.
2 iz. Ipar. Biztanlea. Nola eman edatera lurreko bizitzaile guztiei?

Aztergaia: bizitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. 'bizigarria'. 2 iz. 'biztanlea'.

bizitzaldi
iz. Bizialdia. Ehun eta bederatzi urte zituela bukatu zuen bere bizitzaldia.

Aztergaia: bizitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bizialdia.

bizitzaro
iz. Biziaroa.

Aztergaia: bizitzaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bizitzaro 1 (Etxde Itxas) eta biziaro 5 (Or Mi, JMB ELG, Zait Plat, Vill Jaink 2).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bizitzaro EB 3 (Jakin 1981: "Bigarren bizitzaroa motzagoa da: bizpahiru urtetakoa"; "Hirugarren bizitzaro honetan #mdash# heltzaroan..."; "Eta ardatz hauen gainean, bere pentsabide kulturala, sozio-politikoa eta erlijiozkoa emanaz joan da bizitzaro bakoitzean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biziaro : LurE, HiztEn, Euskalterm 1 (bizi-aro). Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

biziaro : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (bizi-aro); bizitzaro : DRA. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

biziaroa.

bizitze1
iz. Ipar. eta naf. Bizitza. Finean estimaturen zaitut neure gainetik, zerengatik bizitzea baitut zure eskutik.
bizitzeko
iz. Ipar. Bizigaia, janaria. Haren eskutik ditugu bizia eta bizitzekoa.

Aztergaia: bizitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-06-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bizigaia, janaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bizitzez
adb. Bizilekuz. Euskadiko seme-alaba, jaiotzez nahiz bizitzez, izatea. || Bizitzez, hor bizi dira.

Aztergaia: bizitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BIZITZEZ. "(Gc), por residencia" A. "Hor daude fijo, or daoz, egotez (V-arr), [...] bizitzez, or bizi dira (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 123. Korintora bizitzez joan zanean bereala. Lard 515. Pella zeritzan erritxo batera joan, eta bizitzez jarri ziran. Ib. 540. Lot [...] bere alaba biekin gelditu zan bizitzez. Ol Gen 19, 30. Arrezkero, Itali egoaldera aldatu zan bizitzez eta egotez. Zait Plat 52. Euskadiko seme-alaba, jaiotzez nahiz bizitzez, izatea. MEIG IV 50.

Ez dugu aurkitu adiera horretako bizitzez formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bizitzez 3: Patziku Perurena 2 (“1887ko apirilaren 6an jaio zen mundura, sortzez eta bizitzez aranoarrak ziren guraso Joxebenardo eta Joanengraxi Iparragirregandik”), Matias Mugica (“Niri bestek inporta zidan, izugarri, berez gauza hutsala bazen ere: Krapotkin Odesan zegoen bizitzez, itsas ondoko etxe erretiratu batean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta dirudienez bizi da oraindik. Sarrera gisa sartzekoa da, jaiotzez bezala, adibide egoki batekin (jaiotzez eta bizitzez…).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper