bizigabe
1 adj./iz. Bizirik ez duena, biziaz hornitu gabea. Anton. bizidun. Materia bizigabearen eta lehenbiziko bizidunen artean. Harriak eta gainerako bizigabeak. Izaki bizigabeak pizten eta "nortzen" saiatu zen Lizardi. Bizigabeen deklinabidea. 2 adj./iz. hizkl. Izenez mintzatuz, gizakiei edo animaliei ez dagokiena. Leku-denborazko kasu-markak desberdinak izango dira izen bizidun bati ala izen bizigabe bati eransten zaizkion: ama-rengana joan naiz / etxe-ra joan naiz.