53 emaitza beste bilaketarentzat - [1 - 53] bistaratzen.

beste1
1 det. Aipatu den gauzaz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko erabiltzen den hitza. (Izen bati dagokionean, horren ezkerrean agertzen da gehienetan. Delako izenak mugatzaile edo zenbatzaileren bat, edo bat hitza hartu behar du. Izenaren eta beste-ren artean zenbatzaileak, ordinalak, banatzaileak edo izenarekin lotura hertsia duten zenbait izenlagun —honelako edo kidekoak, adibidez— soilik ager daitezke). Alkatearen beste alaba. Beste alkatearen alaba. Beste liburua. Beste liburu hura. Beste liburuak. Beste liburu guztiak. Beste bi gizon handi. Beste gizon handi hura. Beste gizon bat. Beste gizon handi bat. Beste gizon batzuk. Beste zenbait jauregi eder. Beste edozein andrek egin dezakeena. Erosi dugun beste liburuan. Beste hiruna liburu. Beste hirugarren saria. Beste etxe eder asko. Baduzue beste libururik? Beste erdal hitz batean. Beste landare mota batzuetan. Jan, edan eta beste honelako gauzak (edo honelako beste gauzak). Beste zernahi gauza ere. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Atearen beste aldetik, bi zerbitzariak barruko zalapartari adi zeuden.
2 (Izenordain edo adizlagun zehaztugabe bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Beste ezer egin gabe. Beste ezer baino gehiago maite duzula. Beste inon lotsagarri litzatekeena. Beste inor ez dagoen toki honetan. Beste inoiz. Hark edo beste norbaitek. Beste nonbait landatzeko.
3 (Galdetzaile bati dagokiola, haren ezkerrean nahiz, kasu batzuetan, eskuinean). Baina beste zer lekukotasun behar dugu? Eta zer besterik? Beste nork esan du?
4 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa.
5 (Mugagabean, izenordain-edo gisa). Ik. inor 2. Bestek gure ordez sor dezan baino lehen. Bestek esan beza zein den aukera ona. Besteri kendu eta beretzat hartu. Besterenarekin bizi nahi duenak. Horrezaz bestetan mintzatua naiz. Orixeren ondoren orpoz orpo ibiltzea bestetara jo gabe. Hala kristau bekatu larriak ihartuak ez dira bestetarako izango betiko sutarako baizen. Baina ez bat, ez beste.
6 (Salbuespena adierazten duten testuinguruetan). Ik. ez beste. Nire ona besterik ez du nahi. Nahi izanez gero, ez zuten beren arteko konponketa egin besterik, nork berea jasoz. Zu besterik inor bizi al da? Garai haietan ez bainuen nik Basarri beste lagunik. Jainkoak bestek ez daki.

Esaera zaharrak

Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Bata mingarri, bestea sorgarri. Batek omen eta besteak amen. Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du. Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena. Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Hiretzat nahi ez duana ez besteri opetsi.
beste2
bizk. Adina, bezainbat. Egingo nuke apaiz izateko beste badakiela. Zuk beste diru dut. Ez gehiago eta ez gutxiago, gaitzak eskatzen duen beste baino. || Ez naizela kantuz zu zaren beste. Galdetu zion Igelak bere umeari Idia beste ote zen.
beste barik
adb. bizk. Besterik gabe. Eta lepokoa sama inguruan ezarri, eta beste barik, etxetik irten zen.

Aztergaia: beste barik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

beste gabe(rik).

beste bat arte
Norbaitengandik urruntzean eta, agur egiteko erabiltzen den esapidea. Orain banoa, beste bat arte, adio tabernaria.

Aztergaia: beste bat arte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTE BAT ARTE. Hasta otra (fórmula de despedida). Protxu on, protxu on eta beste bat arte. Zab Gabon 30. Oraiñ beste bat arte, / Juan Jose, ariyo. AzpPr 58. Beste bat arte, bagoaz orain zure limosna onarekin. Ib. 44. Orain banua, beste bat arte, / adios tabernariya. Tx B III 71. Ondo da. (Atzera juanaz). Beste bat arte. Alz Burr 18. Beno, beste bat arte. MEIG IX 92.

adib: agur 1 interj. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, eta bereziki harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran, esaten zaion hitza. Ik. kaixo; adio. Entzuleok, agur! Agur, edo Jainkoa dela zurekin. Agur, jauna. Agur Maria, dohain eta grazia guztiez betea. Eta gur egiten zioten, ziotela: agur juduen erregea! Agur denoi, beste bat arte. Agur, Ama; banoa, baina ez betiko.

beste bat arte 58: Deia 2, Berria 3, EiTB 51, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beste bat arte : Herria, Berria 2, Migel Angel Mintegi 2, Antton Olano, Iban Zaldua, Patxi Iturritegi, Josu Landa, Hasier Etxeberria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da gero arte, bihar arte, hurren arte bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

beste batean
adb. Beste uneren batean. Orain ez dugu astirik horretarako, beste batean izango da.

Aztergaia: beste batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTE BATEAN. "Beste baten, en otra ocasión" Elexp Berg. Beste batean, garia garbitu, ta Nagusiari berea alde batera Santuak eman zion. Cb Eg III 337. Nosbait, zelan azoteetan dabeen; beste baten, zelan kurutzia lepuan dabela. fB Ic I 76. Beste batean Jainkoari otoitz egitera zijoazela, San Pablok ikusi zuen neskatx bat ondoren zerraikiena. Lard 512. Beste batean zu baño azixeagoko seme bat hill zan. Arr GB 82. Bazetorren beste batean eskolatik. Aran SIgn 52. Txiboak beste baten deitu zidan txio. AB AmaE 404. Orain ez degu astirik orretarako... Beste batean izango da. Apaol 42. Meza bat galdu dodala, eta beste baten gogo bagarik egon nazala denpora askoan. Itz Azald 144. Gaur ez, beste baten eztiñot baña, gaur ez! Ag Kr 178. Beste batean berriz eliz-gizon batek zillarrezko diru bat eskañi zion. Goñi 75. Beste batean polikiago / jokauko dute akaso. EusJok 60. Beste batian asitzerako / kontuak obeto atera. Tx B I 226. Beste batean, Malagan zirala, gabean ontziratu-bearra izan zuan opizialak. Anab Poli 47. Beste baten txapela oñean eta zapatea buruan ebala urten eban kalera. Bilbao IpuiB 144. Kostako jakon beste baten olakorik egitea! Ib. 202. Alabaina, au beste batean ikuskatuko dugu. Zait Plat 140. v. tbn. AB AmaE 268. Bv AsL 169. Sor AuOst 100. Moc Damu 16. JanEd II 88. Muj PAm 50. Beste baten: Echta Jos 70.

adib: arraietan interj. arraioetan-en leungarria. Kostako zitzaion beste batean horrelakorik egitea, bai, arraietan! Ez da atsegina izango, arraietan, eguerdiko beropean gaurko igitai-jarduna! [s.u. arraie]. // beste1 3 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa. // zergatik 2 (Zehar-galderetan). Ez dakit zergatik hain indar bortitza egozten zaion biribiltasunari. Ea zergatik dioen dioena. Bilbok kultura gaietan ez duelako berez zegokion lekurik hartu; zergatik, beste batean aztertu beharko. Nola eta zergatik ez dakiela. Hona zergatik.

beste batean : Aizu 6, Deia 12, Elhuyar 11, Elkar 4, Consumer 41, Berria 161, EiTB 335, Euskaltzaindia 2, Gipuzkoako batzar nagusiak, Jakin 12, Karmel, Argia 38, Laneki 10, Erlea 7, DiarioVasco 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beste batean 346: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Migel Angel Mintegi, Txillardegi, Urtzi Urrutikoetxea, Patxi Zubizarreta, Juan Garzia, Ibon Uribarri, Edorta Jimenez, Anton Garikano, Xabier Kintana, Koro Navarro…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

beste behin
1 adb. Berriro, berriz. Beste behin bekaturik ez egiteko. Begira beste behin horrelakorik gerta ez dadin.
2 adb. Beste aldi batean. Beste behin zera esan zion (...). Beste behin tabernatik mozkorturik irteten ikusi nuen.

Aztergaia: beste behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beste hainbat
Beste hainbeste.

Aztergaia: beste hainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

beste hainbeste
1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Hamar bat metro luze, beste hainbeste zabal. Hogei mila hil badira; beste hainbeste baino gehiago kolpatuak. Zuek ere beste hainbeste egin zenuten. Eraman dituzu nire lagunak; nirekin zoaz beste hainbeste egitera. Hiru aldiz eginahalak egin zituen haren oinpetik ateratzeko, eta beste hainbestetan bota zuen.
2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Berrogei mila oinezko eta beste hainbeste zaldizko.
3 Beste asko. Automaten teoriak, zibernetikak eta beste hainbestek behartu ditu azkenean hizkuntzalariak beste jakiteetara begiak iraultzera.

Aztergaia: beste hainbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:07 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

beste honenbeste
Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Zer esango zenuke zuk beste batengatik, beste honenbeste egingo balu? Zuk ere egin zenezake beste honenbeste.

Aztergaia: beste honenbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beste horrenbeste
1 Aipatu den kopuru edo ekintza bera. Beste horrenbeste eta gehiago galdu zaigu guri. Aita santuak ere beste horrenbeste dio. Gerokoek behintzat ez dute beste horrenbeste egin. Pentsatzekoa da, beraz, ez ote daitekeen beste horrenbeste hizkuntza baten egoerarekin gerta.
2 (Izen sintagma baten ezkerrean). Hamabiren bat izara eta beste horrenbeste burko-azal.

Aztergaia: beste horrenbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beste kuku batek jo
ad.-lok. Gauzak bestela egin izan balira ondorioak eta egoera hobeak izango liratekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. beste oilar batek kukurruku jo. Guztiak bera bezalakoak bagina, beste kuku batek joko liguke, ez gerrarik ez erlijioen arteko liskarrik.

Aztergaia: beste kuku batek jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

beste oilar batek kukurruku jo aztertzean, hau ere sartzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kuku eta jo sarreretan.

beste mundu
iz. Erlijio batzuetan, heriotza ondorengo bizitzaren egoitza. Beste mundura joanez gero, ez da gehiago honetara bihurtzerik.

Aztergaia: beste mundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adibide azaldua azpisarrera bihurtzekoa da. Eta lehendik dagoen azalpena (“geroko bizitzaren egoitza”) definizio egin, baina aurretik “Erlijio batzuetan” gehituz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, mundu sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mundu sarreran.

beste munduko
adj. Ohiz kanpokoa, berezia edo aipagarria. (Batez ere ezezko esaldietan erabiltzen da). Haren laguntza ez da beste mundukoa, egia, baina nola eska gehiagorik?

Aztergaia: beste munduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTE MUNDUKO. a) Extraordinario. (No se incluyen los ejs. triviales de 'del otro mundo'). Cf. BESTE MUNDUKO GAUZA. Gelditzen badira alargun, umeak aberats uzteagatik edo beste munduko motiboren bategatik, izan litezke munduan laudatuak. AA III 397. Euskeratzea etzait beste munduko lana izan. Or Mi VI (v. tbn. TAg Uzt 11s ez du beste munduko lanik nekazaritzan). Diru aren bitartez igaroriko urtebetetze-eguna, ez ete eban gero "beste mundukoa" izan? Bilbao IpuiB 97. Nekerik izan [dut] Berjili euskeratzen, baiñan ez beste mundukorik. Ibiñ Virgil 25. Etzala beste munduko gauza tasis bat artzea. TxGarm BordaB 140. Haren laguntza ez da beste mundukoa, egia, baina nola eska gehiagorik? MEIG IX 95. v. tbn. Lab SuEm 195. b) (Uso sust.). Ser, espíritu del otro mundo. Ain joian zurbildurik eze uste eban sazerdotiak zala beste mundukoren bat. Ur MarIl 66. [Aski da] ook leku artan errezatzen ekustea, an beste mundukoren bat badela sinisteko. Goñi 100. Alaxe [illunbetan] geuden gu beste mundukoen ariora (arabera). Or QA 59. Zer izan zitezkean, mamu-itzalak ez-ezik edo beste munduko norbaitzu? "Gente del otro mundo". Berron Kijote 193. v. tbn. Kk Ab II 44. Alzola Atalak 59.

adib: segurtatu, segurta, segurtatzen 3 du ad. Zerbait segurki egiaztatu; seguru eduki. Ik. ziurtatu. Hiru aldiz ihardetsi zuen ez zuela ezagutzen, eta zinez eta arneguz, gauza bera segurtatu zuen. Segurtatu zuenean haien otoitzak entzunak izango zirela. Gure hizkuntzak bere tokia aurkitu behar du hizkuntzen artean: handikeriazko menturarik gabe iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia. Beste munduko zoriona segurtatua dukezula. Gerokoa segurtatzeko ni ere Ameriketara noa. || Bortiztu eta segurtatuko zituela grazian.

beste munduko 132: Deia 4, Consumer, Berria 59, EiTB 28, Jakin 6, Argia 11, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beste munduko 65: Berria, Herria, Piarres Xarriton, Asisko Frantzizko, Koldo Biguri, Ana Urkiza, Jon Arretxe, Alberto Ladron Arana, Patziku Perurena, Pako Aristi, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da, nagusiki ezezko esaldietan erabiltzen dela adieraziz. Horrez gain, beste mundu adibide azaldua azpisarrera bihurtzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mundu sarreran.

beste munduko gauza
Gauza berezi edo aipagarria, ohiz kanpoko gauza. (Batez ere ezezko esaldietan erabiltzen da). Honako film hau ez duzue inondik beste munduko gauza. Ez zela beste munduko gauza taxi bat hartzea.

Aztergaia: beste munduko gauza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTE MUNDUKO GAUZA. Cosa del otro mundo, extraordinario, misterioso. v. BESTE MUNDUKO. Galde bekie zer esan nai duan Santuen komunioak, bekatuen barkazioak, [...] eta usteko due beste munduko gauza errebesen batzuek galdetzen zaiztela. AA III 590. Geijago zirudijan amesetako begitazinoe edo beste munduko gauza bat, kriatura bizija baño. JJMg BasEsc 239. Beste munduko gauzik gertatu ezin ditekeala buruan sartua [daukate]. Goñi 82 (ref. a los milagros). Masabiellen ez dakit zer beste munduko gauzak ikusten zituztela. Ib. 79. Beste munduko gauza al-zan ontziburu ikasi arekin itxasoa [zearkatzea?]. TAg Uzt 116. Honako film hau ez duzue inondik beste munduko gauza. MEIG I 149. v. tbn. Bilbao IpuiB 53. NEtx Antz 75. (Con bat). Bildurtu egin nintzan, beste munduetako gauza bat ikusi baneu legez. Ag AL 39.

beste munduko gauza 10: Berria 5, EiTB 4, Jakin.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beste munduko gauza 11: Berria 2, Jon Arretxe, Joxean Agirre, Koldo Biguri, Irene Aldasoro, Pello Salaburu, Fernando Rey, Janbattitt Dirassar, Alberto Ladron Arana, Joxerra Garzia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa ezezko perpausetan erabiltzen dela ohartaraziz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mundu sarreran.

beste oilar batek kukurruku jo
ad.-lok. Gauzak bestela egin edo gertatu izan balira, egoera desberdina, hobea izango litzatekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. beste kuku batek jo. Hura entzun izan bagenu, beste oilar batek joko liguke orain kukurruku.

Aztergaia: beste oilar batek kukurruku jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KUKURRUKU JO --- v. KUKUAK JO. * Ekarri dezu zuk etxera erraiñ aberatsa eta guri ez bezelako. kukurruku jotzen dizu ollarrak. Zab Gabon 27. Etxeparek [...] ipini zuen besteren hura, [...] entzun izan bagendu, beste oilar batek joko liguke orain kukurruku. MIH 289.

LB: 123; EPG: 40.

Bestelakoak

kukurruku jo Kukurruku egin. Oilarrak kukurruku jo du. Gure etxean, kukurruku oilarrak jo beharrean, oiloak jotzen du. || Hura entzun izan bagenu, beste oilar batek joko liguke orain kukurruku: hura entzun izan bagenu, egoera hobean izango ginateke orain

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa beste oilar batek kukurruku jo forman. Horrekin batera beste kuku batek jo esapidea ere jasotzekoa da (kuku sarreran).

beste orduz
adb. Behiala, lehenagoko beste batean. Oihu egin zuen Frantziskok, beste orduz San Paulok Damaskorako bidean bezala. Egun hartan behar zuela egin beste orduz baino penitentzia handiagoa.

Aztergaia: beste orduz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

beste(rik) gabe
adb. Jesus gisa honetan zihoan ikasleak egiten, oraindainokoan zatoz huts bat esatea beste gabe. Beste gabe aurrera joan zen. Aitorrera orokor hau, ordea, nahikoa ote dugu, beste gabe, Jainkoa badela jakiteko? Bat ez natorkien arren, ez ditut besterik gabe gaitzetsiko.
besteak beste
Aipatzen denarekin zerikusirik duten beste gauzak alde batera utzirik. Hor daude, besteak beste, Euskaltzaindiaren aldizkarian argitaratu zituen lanak. Hori ezin uka, besteak beste. Besteak beste, elizan bazuten eraikia harrizko santu bat.
Loturak

Aztergaia: besteak beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bestean
bizk. Beste, adina. Iraun zuen Jesusen pasio santuak iraun zuen bestean. || Ez zuen ezer ulertu, eta lehen bestean joan zen.
Loturak

Aztergaia: bestean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

beste, adina.

besteetan
adb. Beste batzuetan. Hizkuntza bizia hitz berrien premian da beti: bere baitarik sortzen ditu batzuetan, besterengandik hartu besteetan.
Loturak

Aztergaia: besteetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTEETAN . (Las) otras veces. Tr. Poco usado al Norte. v. BESTETAN. Askotan jentil beren gorputzean sartu ta noizbait uzten ditu su ta gar egiñak [...]; besteetan otzez ta ikaraz galduak; besteetan miñez ta oñazez beteak. Mb IArg I 288. Batzuetan lurra arrailatu du gaixtaginen bizirik iresteko, bertzeetan itsasoan hondatu ditu bere etsaiak hekien desegiteko. Brtc 148. Mun egidazube eskuban besteetan legez. Mg PAb 93. Batzuetan Jesus onaren, besteetan Birjiña txit Santaren aurrera. AA III 583. Beste gauzatarako ez nintzanean prestu, eta oean besteetan baño astiroago egon bear izaten nebanean. Zav Fab RIEV 1907, 91. Askotan ikusten ditut irteten erreka eta ibaietatik, besteetan lur bustitik, geiagotan eta geiago oraindik itsasotik. "Otras veces". It Dial 108 (Ur beste batzubetan, Dv bertze aldi batzuz, Ip bestaldian). Aurrak amabi urte zituenean, besteetan bezala, joan ziran. Lard 370. Batzuetan amodioz eta mainaka, bertzeetan larderia erakutsiz eta ikhara emanez, zuganatu nahi. Dv LEd 134. Zer garaitan jeikitzen da bestietan? Sor Bar 20. Malentxoganako maitetasun berria, batzuetan, anima barruan erne ta narotutako lilia bezela zan, usai gozoz bakarrik kordea kentzen zion lilia bezela; mamorro bat zirudian bestietan. Ag G 141. Sorgiñ atsoak batzutan beso gorriok zerura yaso, ta besteetan lurrera yalki. Or Mi 80. Zerurik goreneraño altxatzen nauzu batzuetan, eta ifernurik izugarrieneraño egozten besteetan. Txill Let 37. Urte batean egin genduan besteetan bezela, gozatu bat artuta. BBarand 51. Hizkuntza bizia hitz berrien premian da beti: bere baitarik sortzen ditu batzuetan, besterengandik hartu besteetan. MIH 109. v. tbn. Cb EBO 53. Ud 121. Iraola 43. Goñi 119. Ldi UO 26. TAg Uzt 162. Insausti 37.

adib: agerira adb. Argitara, begien aurrera. Agindu honetan galarazten zaigu, isilean edukitzeko esan digutena agerira ateratzea. Batzuetan azpikoa agerira ekarriz, eta besteetan agerikoa azpira eramanez.

besteetan 841: Aizu 18, ElCorreo 4, Deia 22, Elhuyar 42, Elkar, Consumer 59, HABE 4, Berria 434, EiTB 47, Euskaltzaindia 5, Jakin 26, Karmel 9, Argia 97, Erlea 4, DiarioVasco 62.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besteetan 443: Herria, Berria, Pello Zabala, Felipe Juaristi, Ibon Uribarri, Imanol Unzurrunzaga, Joan Mari Irigoien, Koldo Zuazo, Iñaki Iñurrieta, Joseba Sarrionandia, Andoni Egaña…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da, batzuetan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

besteko
adj. bizk. Adinakoa, bezainbatekoa. Zuk besteko indarra badu honek. O, itsutasun ezin esan bestekoa! Badira han Euskadi guztia besteko zabaldiak, belarrez estaliak.

Aztergaia: besteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.: zuk besteko indarra badu honek.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"zuk besteko indarra badu honek"

bestela
1 adb. Beste era batera. Bestela ezin bada. Bestela esateko. Bestela badirudi ere. Horiek, bestela ere, barka daitezke. Iturburu horiei leialtasuna gordeaz eta ez bestela abia gaitezke beldurrik gabe etorkizunari buruz. Uste genuenez bestela gertatu zen. Kontua erabat bestela dela esango nuke.
2 lok. Esaten dena betetzen ez bada. Ik. bestenaz. Ihes egiten uzteko, bestela hilko zuela. Bilbo irabazi behar dugu; bestela, Bilbok zapalduko gaitu. Ikus, bestela, atarikoan dioena. Nahasmendura goaz bestela, ez batasunera. Ekar ezazu; bestela, ikusiko duzu zer den ona.
3 lok. Bestalde, gainera. (Eskuinean ere hartzen du askotan). Bestela ere alde hartako giristinoek badute hemengoek baino kuraia gehiago. Erbi polita bestela, baina oso garestia.

Aztergaia: bestela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'bestenaz'. 2 'gisa diferentean'. 3 'bestalde, gainera' / AS: bestelako.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bestela baitakoan, bestela bezala .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bestelako

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'bestenaz'; 2. 'aliter'; 3 'bestalde, gainera'

bestela baitakoan
adb. bizk. Bestela bezala. Bestela baitakoan begiratzen zion neskatilari.
Loturak

Aztergaia: bestela baitakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bestela sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

bestela bezala
adb. Nabaritzen ez den eran, ezarian. Aita Mokoroak ezarian eta bestela bezala, liburuaren azken buruan, berezko eta legezko balitz bezala, esaten digunaren arabera (...).

Aztergaia: bestela bezala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bestela sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Gip.

bestela esan
lok. Esan berri dena egokiago edo beste modu batera esango dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. bestela esanda. Bestela esan, eredu ez den eredu horrek nola balio lezake euskara gaurkotzeko, hizkuntza moderno bilakatzeko? Horrek esan nahi du hilean 130 gramo jaten dituela pertsona bakoitzak edo, bestela esan, neurri estandarreko 18 biskote.

Aztergaia: bestela esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BESTELA ESAN Dicho de otra forma. * Beste eredurik ez baldin badakar, ez du, ene ustez, mintzatzeko eskubiderik. Bestela esan, [...] bere kontzientzian eraman behar duen harrak ixil-eraziko du. MIH 223. Euskara batuak, izkribuzko batasunaren bitartez, juduentzat adina jentilentzat egina behar du izan; bestela esan, aitzinazaleentzat adina atzerazaleentzat. Ib. 124. Ez zuen, bestela esan, XVII, mendeko iraultzaren berri gehiegirik jaso. MEIG VI 108.

LB: “Bestela esan, AEB eta aliatuei interesatzen zaie Karzairen gobernua indartzea talibanak suntsitzeko, eta ez Irakeko bezalako gerra bat, Vietnam dakarrena gogora” (Argia), “Bestela esan, izpiritua erdeinatzeak ez gaitu egiten naturalak eta jatorrak, arloteak baizik” (Elkar); EPG: Lourdes Oñederra (“Gogoan izan behar da kontsonante hasperendunen fonemikotasunak (bestela esan, erabilera linguistikoak) neurri handi batean baldintza dezakeela AAUaren ondorioa nabarmentzea”), “Bestela esan, Oles aro hark gure egungo Orentzero hau nortu (pertsonifikatu) izana?” (Patziku Perurena); ETC: “Bestela esan, bereizkuntza-tarte bat sortzen du horrek berdinen taldean, mezuak jasotzeko eta sinboloak interpretatzeko, kontsumo-ohiturak eta modak berenganatzeko garaian, helduekin eta beste talde batzuekin erkatuz gero” (EHU)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarera gisa jasotzekoa da lehendik azpisarrera diren hobeki esan, hobeto esan formen parekoa denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bestela eta esan sarreretan.

bestela esanda
lok. Esandakoa egokiago edo beste modu batera esango dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. bestela esan; hobeto esan. Kotizazio tasa % 30era igoko da; edo, bestela esanda, orain artean baino bost euro gehiago ordaindu beharko dute hilero. Bestela esanda, beharrezko ditugun erantzunak aurkitzeko galdera egokiak egiteko gai izan behar dugu. || (Azalpenaren amaieran). Larunbata zen, eta "sábado inglés"-a zuten lantegian: goizean lan eta arratsaldean jai, bestela esanda. Erosi nuen autoa gorria zen, eta merkea; ez oso ona, baina ordain nezakeen autoa, bestela esanda.

Aztergaia: bestela esanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bestela esan forma aztertzean proposatua, parekoa denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bestela eta esan sarreretan.

bestela esateko
lok. Esandakoa egokiago edo beste modu batera esango dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. bestela esanda. Alderdi hori ez da ezaguna edo, bestela esateko, ez da behar bezala transmititzen. Aurrezki produktu bat edukitzearren eskuratzen diren mozkin guztiei zerga-tasa berdina aplikatuko zaie (% 18); bestela esateko, irabazi den euro bakoitzeko ogasunak 18 zentimo eramango ditu.

Aztergaia: bestela esateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bestela esan forma aztertzean proposatua, parekoa denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bestela eta esan sarreretan.

bestelako
1 adj. Beste era batekoa. Zuzenketez gainera, bestelako berri eta xehetasun jakingarriak ere ematen ditu. Hango ohitura bestelakoa da. Ez zuen jendaurrean moldezko ez bestelako letraz jantzirik agertzeko eskubiderik. Bere burua bestelako itxuran agertzeko. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta hala ere hain bestelako.
2 interj. Batez ere bizk. Hara zer. Gurdia saldu duzula?; bestelako tentelkeria! Gau honetan ikusi berri dituenen ikusian; bestelako aldea!
Azpisarrerak

Aztergaia: bestelako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bestelakotasun
iz. Bestelakoa denaren nolakotasuna. Han espiritua hain eztiki zoraturik aurkitzen da, hain jainkotasunez erabat beterik, non batasunean galtzen baita bestelakotasun guztia.

Aztergaia: bestelakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bestelakotu, bestelako/bestelakotu, bestelakotzen
da/du ad. Bestelako, beste era edo itxura bateko bihurtu. Mundu honen begitartea bestelakotzeko. Itzultzerakoan oso bestelakotua neraman gizona. Gerra aurrekoen isla eta errainua zirudiena txoil bestelakotua ikusi dugu azkenean.

Aztergaia: bestelakotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bestelakotu, bestelako(tu), bestelakotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bestelakotu, bestelako(tu), bestelakotzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kotu/-katu

bestelakotze
iz. Beste era edo itxura bateko bihurtzea. Gorputzaren bestelakotze geldiezina.

Aztergaia: bestelakotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bestelan
lok. Bestela.

Aztergaia: bestelan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. bestela / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

bestela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bestelan/bestelaz: Lehen kasuan, Bizkaiko gainerako -lan guztien antzera (zelan hitz ez-homologatuaren salbuespenaz) batasunerako -la hobetsi badugu (honela, horrela, bestela,...), bistan da ezin diogula sarrerarik eman aldaki dialektal huts honi. Beraz onarturiko forma batuetara bidali beharko genuke: bestelan* e. bestela. Bestelaz, ordea, ene irudiko, ez da bestela-ren sinonimoa, osterantzean-ena, eta 'bete alde batetik'-ena baizik: Ez dut uste esan daitekeenik: "*Nik bestelaz egiten dut lan hori". Beraz beste defibizio batekin agertu behar du".

 - [E116]: "Ez dut hain argi ikusten den XK-k dioena. Bestelan oso erabilia da, eta ezin da baztertu. Gehienez ere (nahiz hau ere ez dudan batere argi ikusten) 'bestelan Bizk h. bestela' jar daiteke bortz-bost, zeinare-seinale, ihizi-ehiza eta beste hainbeste sarrerekin egin dugun gisa. Hori, gehienez ere. Baina ez dut uste gaitzesten ahal dugunik. Bestetik, bestelaz sarrerari dagokionez, ikusi ditudan adibide guztiak bat datoz XK-ren proposamenarekin, baina lantaldeak hori arhi uzten du 'lok' marka jarri duenean ('nik bestelaz egin dut lan hori' bezalako esaldi batean, hori inork esaten badu ere, 'bestelaz' ez da lokailua. Hala ere, jkontu hau espresuki argitzeak ez luke kalterik egingo. Beraz, nire proposamena hau da: bestelan lok. Bizk. 'bestela' (bigarren aukera: bestelan Bizk. h. bestela); bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "bestelan h. bestela; bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

bestelaz
lok. zah. Bestela, osterantzean.

Aztergaia: bestelaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bestela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bestelan/bestelaz: Lehen kasuan, Bizkaiko gainerako -lan guztien antzera (zelan hitz ez-homologatuaren salbuespenaz) batasunerako -la hobetsi badugu (honela, horrela, bestela,...), bistan da ezin diogula sarrerarik eman aldaki dialektal huts honi. Beraz onarturiko forma batuetara bidali beharko genuke: bestelan* e. bestela. Bestelaz, ordea, ene irudiko, ez da bestela-ren sinonimoa, osterantzean-ena, eta 'bete alde batetik'-ena baizik: Ez dut uste esan daitekeenik: "*Nik bestelaz egiten dut lan hori". Beraz beste defibizio batekin agertu behar du".

 - [E116]: "Ez dut hain argi ikusten den XK-k dioena. Bestelan oso erabilia da, eta ezin da baztertu. Gehienez ere (nahiz hau ere ez dudan batere argi ikusten) 'bestelan Bizk h. bestela' jar daiteke bortz-bost, zeinare-seinale, ihizi-ehiza eta beste hainbeste sarrerekin egin dugun gisa. Hori, gehienez ere. Baina ez dut uste gaitzesten ahal dugunik. Bestetik, bestelaz sarrerari dagokionez, ikusi ditudan adibide guztiak bat datoz XK-ren proposamenarekin, baina lantaldeak hori arhi uzten du 'lok' marka jarri duenean ('nik bestelaz egin dut lan hori' bezalako esaldi batean, hori inork esaten badu ere, 'bestelaz' ez da lokailua. Hala ere, jkontu hau espresuki argitzeak ez luke kalterik egingo. Beraz, nire proposamena hau da: bestelan lok. Bizk. 'bestela' (bigarren aukera: bestelan Bizk. h. bestela); bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "bestelan h. bestela; bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

bestenaz
1 lok. Ipar. Bestalde, gainerakoan. (Eskuinean ere hartzen du askotan). Zer lan on egin dezake holako langileak, nahi bezain gizon azkarra eta bestenaz osasunekoa izanik ere? Denborak, bestenaz ere, ez ziren errazak, ez goxoak.
2 lok. Ipar. eta naf. Bestela. Zatoz berehala, bestenaz hainbat gaizto zuretzat.

Aztergaia: bestenaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

bestengusina
iz. naf. Lehengusina txikia.

Aztergaia: bestengusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: bestengusina ‘prima segunda’: Urt Gram.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (aski baitira lehengusu txiki eta bigarren lehengusu / bigarren lehengusina adierazleak).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bestengusina iz. Naf. ‘bigarren lehengusina’

bestengusu
iz. naf. Lehengusu txikia.

Aztergaia: bestengusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bestengusu (V-gip, G-azp, AN-gip-5vill; Lar), bestelengusu (V, G), bertzengusu, berzergusu, bertze ergusu (B). Ref.: A (bestelengusu, bertze ergusina); Iz IzG; Gte Erd 211; Izeta BHizt2 (bertze ergusu). Primo segundo. v. bestenkusi, LEHENGUSU TXIKI. Cf. herengusu. Ibirikun dá Patrono San Juan Bautista, Kristoren berzergusu, emakumeetaik jaiodiren sanduen andiéna. LE Bail 225. Aidetasun au iristen da laugarren mallaraño, eta emendik eziñ ezkondu ditezke elkarrekin senideak, lengusu, bestengusu eta erengusuak. AA I 560. Bada denpora gitxiren epean agertu zan beraren bestengusu D. Gaspar Jauregikoa. Izt C 505. Sarjentoa, Falconeren bestengusu zan. NEtx Antz 139. "Aquello que se dice cuando se pierde la amistad con alguien. Leen anai ta orai bertze ergusu" Izeta BHizt2.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

bestengusu 1, Argia (“ Geroxeago irekitzen ditu bere bestengusuak zihaurriak (Sambucus ebulus)”); bestengusina 1, Argia (“eguzki ihintza eta haren bestengusinak”); bestelehengusu 1, Argia (“Ordu txarrean aitatu nion duela bi urte bestelehengusuari birraitatxi Leocadio Etxebarriren Txileko historia”). Ez dugu aurkitu bertzengusu eta bertzengusina formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bestengusu 1, Xabier Mendiguren Elizegi (“Ez amaren aldetik ez aitaren aldetik ez zegoen gurean moja, fraide edo apaizik, amonaren herengusu edo bestengusu moja bat izan ezik; aitaren aldeko familian jaiera gehixeago zuten eliz kontuetarako, baina aitak berak oso gutxi, zaleago zen fraideen gainean gaizki esaka aritzeko, jardun horiek amaren gustukoak ez baziren ere; ama lotuago zegoen elizara, baina hori, beregan, jasotako tradizioen transmisioa ze”); bestengusina 1, Jose Morales (“ezkon-ahizpak: Maria Gavrilovna, Aleksandra Gavrilovna eta Adelgeida Gavrilovna; Fiodor Fiodorovitx Perekroiev-en etxean, Riazan-go probintzian; Frola Vasilievitx Pobiedonosni-ren etxean, Penza-ko probintzian, eta haren anaia Piotr Vasilievitx-enean, zeinak berekin baitzituen ezkon-arreba Katerina Mikhailovna eta ezkon-arrebaren bestengusinak (Rosa Fiodorovna eta Emilia Fiodorovna)”). Ez dugu aurkitu bertzengusu eta bertzengusina formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

bizirik da inon?

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (aski baita lehengusu txiki adierazlea; cf. supra bestelehengusu).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "Nafarroan (Bortzerrietan, Malerrekan) Bertzengusu oso bizirik dago. Lantaldeak ez daki ahozkoan bizirik den, eta non; idatziz, eta esku arteko datuen arabera, ez da erabili".

 - [E116]: "lehenbizikoari dagokionez, bat nator AI-rekin, nahiz Baztango aldaera, Izetak biltzen duena (nik ez dut lekukorik aurkitu) bertze ergusu den. Nola esaten da Nafarroan orduan? bertzengusu, bertzergusu edo bestengusu? bestelehengusu sarrerari dagokionez, ez bada ahozko lekukotasunik, eta idatziz erabili ez bada, zertako nahi dugu sartu? Nik ez nuke aipatuko (badu txostena, hala ere, hitz honek)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "ez sartu ez bata ez bestea. Lantaldeari familiaren inguruko sail guztia aztertzea eskatzen zaio".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bestengusu iz. Naf. ‘bigarren lehengusua’

bestera
adb. Batez ere bizk. Beste moduz, bestela. Ipuin berbera, gauza batzuetan zerbait bestera eginda. Bat-batean bestera pentsatu zuen.

Aztergaia: bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'bestela'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

'bestela'

besterako
adj. g. er. -en kontrakoa. Jaunaren gogoaz besterakoa.

Aztergaia: besterako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

besterako 4 aldiz ageri da, adnom. gisa behin (Aran SIgn: "Baña Jainkoak nunbait ala naita, etziraden arkitu, eta ordañez beste bi guztiz besterakoak eraman ziozkaten"), guretzat esplikagaitza den erabileran (Or Aitork: "Besterik ezagu eztuna, bera besterako izanik, egin zuten orduko aldakor guzien gaiñ dan Zure doaiez, aldiunerik gabe, artara eraikia izan ez balitz Zuk deituz: bedi argia, ta sortu zan argia" #mdash# quae non novit aliud, cum esset ipsa aliud); eta destinatiboan (a.g.er.) bitan (Aran SIgn: "Arren, gizonak, egiñ alegiñ Igo dezagun zerura: Ara igotzeko, ta ez besterako Jaio giñaden mundura"; Bilbao IpuiB: "Baiña lapur lotsabako bat besterik ezala agertuteko, ez besterako"). Ik. OEH argitaratuan -z besterako 1 (Arr Bearg).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

3 ager.tatik 2 adnom. dira (F. Urkia: "Kaikuaren ordezko besterako ontzia"; J. Arostegi: "Batekoz besterakoa da. Odola irakiten dauka gazteak; berez da Iraultzaille") eta bestea erabakigaitza (Zink Crit: "Bestetzuk besterako akastun izaten dira; ondo dakuste, baña gutxi; gauza alde batetik baño eztakuste; alde au ezkutatu ezkero ezer eztakuste").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: - zbesterako 2 ("Berezkoaz besterako ta zintzotasunik bagako otseintzearena"; "Elorriorik eztautset ezarri gura ori errukiaz besterako litzake-ta") // AB50: besterakotze 'transferencia' 2 // Euskalterm: - z besterako 1 ("bizitegiz besterako area - área no residencial") // Ez dugu aurkitu bestetan: AB38; HiztEn; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

besterako : DRA ("Contrario. Jaunaren gogoaz besterakoa etzala zeritzan guzia egiteko beti prest eta jarria zegoen neskatxa... Arrue, Beargille; II Para el otro. Batera eta besterakoak, los errantes. Azkue, Eusk. III"); PMuj DVC ("diverso, desemejante") // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

formatuari dagokionez, azpisarrera gisa eskain liteke, -(a)z bestera bezala.

Maiztasuna

g.er.

Erabilera-oharrak

x-z besterako gisa erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jaunaren gogoaz besterakoa.

besteratu, bestera/besteratu, besteratzen
da/du ad. g. er. Beste nonbaitera joan; beste nonbaitera eraman. Solasgaitik besteratu zara.

Aztergaia: besteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bestera(tu), besteratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

beste batera joan edo eraman.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

solasgaitik besteratu zara.

besterendu, besteren/besterendu, besterentzen
da/du ad. zuz., ekon. Zerbaiten jabetasunaz mintzatuz, besteren batengana igaro edo igaroarazi. Ondasunak besterendu ditu.

Aztergaia: besterendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

besterendu, besteren(du), besterentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

besterendu, besteren(du), besterentzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Familia horri dagokionez, honako ohar hauek guztiak ageri dira: "besterendu | EArau: besteren(du), besterentzen. da/du ad. besterenganaketa* e. besterentze besterendu arautuaren gain eratuak (besterentze, besterentzaile) hautatu dira, zalantzekin, ez erabilerak agintzen dituelako, baizik erregularrak eskaintzearren. besterenganatu, besterengana(tu), besterenganatzen. da/du ad. h. besterendu. besterenganatzaile* e. besterentzaile. besterentzaile besterentze" Proposamena: beti modu berean jokatzea, "e." marka jarriz (ez batzuetan "h.", eta beste batzuetan "e."); Besterenganatu eta horren familiakoak jasotzen direnean, ez du ematen koherentziaz jokatzen denik, batzuetan hobetsi besterik ez delako egiten, eta, beste batzuetan, beste ordain batzuk erabil daitezen gomendatzen delako. Konponbide bera hartu beharko litzateke beti".

 - [E208]: "besterenganaketa: hitz hau, hurrengoa bezala, erabat zuzena eta erabilia da, ordez proposatzen dena ez bezala. Testuinguru batzuetan gainera, ezin ordezka daiteke besterentze-rekin, besterenganatu ere ezin da besterendu-rekin ezin ordezka daitekeenez. Izan ere erdarazko enajenar eta alienar bi kontzeptu ezberdinak dira eta euskaraz ere bereizi behar izaten ditugu. besterenganatu. Ez dago besterendu-ri hobe ipini beharrik, Bi hitz ezberdin dira".

 - [E208]: "besterenganatzaile: gauza bera. Besterentzaile azken orduko asmakeria da, besterenganatzaile zaharrago eta erabiliagoaren kaltean".

 - [E116]: "hemen arazo bat baino gehiago, nahiz denak lotuak izan. AUk dio koherenteago dela beti 'e' jartzea, eta ez batzuetan 'e' eta beste batzuetan 'h'. Arrazoia, nire ustez, hau da: 'ez egoki' jo daitezkeen hauen artean, besterenganatu sarrerak baditu besteek ez dituzten lekukoak (Mitxelena tartean). Horregatik onartu du, segur aski ere, lantaldeak, bigarren mailan bada ere, alboan baitugu tradizio handiagoa duen eta dagoeneko onartua dugun besterendu. Beraz, nik hau ez nuke aldatuko. 'Besterenganaketa'ren ordez, besterentze proposatzen du lantaldeak. Arrazoi bakarra da besterentze regularra izatea, ez besteak baino lekukotasun gehiago izatea. Lekukoak ikusirik, bistan da 'besterenganaketa' gehiagotan ageri dela, baina adibide guztiak buletin ofizialetakoak dira, itzulpenak hortaz (hauetako asko Arabakoak, ez dakit nik Gipuzkoan edo Bizkaian nola erabiltzen duten kontzeptu hau). Gauza bera gertatzen da besterengatzaile hitzarekin ere. Ez dut azken hitz honen arrastorik ere aurkitu, inon ere. Kontua da zer den nahi duguna: - tradizio handiagoa duen besterendu hitzetik abiatu, eta honen analogiak onartu, nahiz lekukotasunik ez izan, eta horiekin batera besterenganatu ere ontzat eman. Hau da lantaldeak egin duena - besterenganatu gaitzetsi eta 'h' jarri beharrean 'e' jarri (hau da AU). Beraz, orduan besterendu eta honen eratorriak bakarrik onartuko genituzke. - besterendu eta besterangatu, biak maila berean onartu, eta hortik sortzen diren eratorriak ere (XK) -azken aukera: besterendu eta besterenganatu bakarrik onartu, eta besteei buruz ez esan ezer ere. Nire proposamena: guztia kontuan harturik, lantaldearena onartu".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "besterendu, besteren(du), besterentzen du ad.: ondasunak besterendu ditu; besterenganaketa* e. besterentze; besterenganatu, besterenganatu, besterenganatzen da/du ad. 1 kezkak besterenganatu zituen. 2 Zuz. Ekon. e. besterendu; besterentzaile; besterentze. (Lantaldeak egin behar duen lana: beretu/bereganatu/berenganatu; geuretu/geureganatu; hiretu; hireganatu; niretu/nireganatu; zuretu/zureganatu; guretu/gureganatu... HAUEN ERREGIMENAK AZTERTU ETA LEHENBIZIKO ITZULIAN ESANDAKOAK ZUZENDU".

besterenganatu, besterengana/besterenganatu, besterenganatzen
1 da/du ad. Besteren batengana igaro edo igaroarazi. Kezkak besterenganatu zituen.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, besterenganatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ekonomia eta zuzenbide arloetan ez erabiltzea gomendatzen du; ik. besterendu].

Aztergaia: besterenganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

besterenganatu 1: MEIG.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira besterenganatu 6 (S. Goñi, N. Balluerka, AAO 1989 4) eta besterenganaketa 6 (AAO 1989).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

besterenganatu : AB38 1, HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

besterenganatu jaso dutenak: HiruMila (transmitir, transferir), Casve EF (-tü: transférer), DRA (adulterar), PMuj DVC (endosar, ceder a favor de otro; adulterar, cometer adulterio). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

besterengana(tu), besterenganatzen.

Euskara batuan hobestekoa

Ik. besterendu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ganatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

besterentzaile
adj./iz. zuz., ekon. Besterentzen duena. Kostu bidezko besterentzeak iruzurrezkoak direla uste da, horiek egin aurretik besterentzailea epai bidez kondenatua izan denean edozein auzialditan.

Aztergaia: besterentzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
besterentze
iz. zuz., ekon. Zerbaiten jabetasunaz mintzatuz, besteren batengana igarotzea edo igaroaraztea. Xedapen hori ezin zaie aplikatu herri-onuraren ondoriozko besterentze nahitaezkoei. Besterentzea edo lagapena eskritura publiko bidez egitea.

Aztergaia: besterentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

besterik ezean
Besterik ez izanik, besterik ezin izanik. Besterik ezean, janariaren truke haren etxean morroi aritzeko gertu zegoen. Besterik ezean, lehengo arlotearena esan beharko.

Aztergaia: besterik ezean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

besterik ezinean
Besterik egin ezinik. Besterik ezinean, eroapena hartzea erabaki zuen. Besterik ezinean eta ondamuz beterik.

Aztergaia: besterik ezinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTERIK EZINEAN. Por no poder otra cosa. v. BESTERIK EZINDA. Zer erantzunik etzutela ipiñi zituen, eta besterik eziñean, Jesu Kristoren kontra añenekoak botatzen [...] asi ziran. Lard 515. Besterik eziñean da ondamuz beterik. Ag AL 76. Tuntuizek, besterik eziñian, eruapena artzia erabagi eban. Otx 39. Ori agintarien gogoko gauzea etzan izan; baña besterik eziñean, ez ikusi egiten eben. Eguzk GizAuz 131. Agindu zidaten esana egingo diñat; besterik eziñean bainatxion. Zait Sof 163. Besterik eziñean, txistua botatzen zion goitik beera gorrizkako oialari. Anab Poli 22. Anastasik emon ez? Baita biotz erdia be, besterik eziñean. Bilbao IpuiB 204. Beraz, itz ori etzaigu egiten arrotz. Besterik ezinean onartu dizut, beste zerbait adierazteko, ordea. Zait Plat 59. Besterik eziñean edo maitemindurik daudenean. Berron Kijote 171.

besterik ezinean 6: Berria 4 (“Buruzagiek austeritatea hobesten dute hiritar pikarraituentzat, ona dela errepikatzen digute, eta guk bai buruarekin besterik ezinean”), Argia 2 (“Besterik ezinean, Magrebeko agintariek dirulaguntza bidez kontrolatzen dituzte ogiaren eta elikagai oinarrizkoenen prezioak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besterik ezinean 15: Jenaro Garate 3 (“Horrela, filosofia egiten, Nire ezagumenaren eta fedearen oinarri garbirik gabe geratu eta besterik ezinean Jesuitetatik nahigabez kalera atera nintzen, agnostizismo sakon ilunean hogei urteko ibilaldia hastera”), Ramon Saizarbitoria 3 (“Irribarre egin zuen; besterik ezinean, pentsatzen dut”), Aitor Arana 2 (“Keinu azkar batez alboratu zuen ohegainekoa, besterik ezinean, Ana jadanik hilotza zela ziurtatzeko”), Itxaro Borda 2 (“Gezurrak ez ditut maite, baina besterik ezinean, zer nahi duzu ontsa baliosak dira!”), Josu Zabaleta 2 (“Badut miresle pila bat ere, elkarren begiradak noiz gurutzatuko zain, eta, besterik ezinean, eskola garaian ispilu puska batez begiratzen saiatzen zaizkidanak”), Patziku Perurena (“Ni etxe eroriak animatzen dituen ur soinu haretan natorkik eta noakik, besterik ezinean”), Juan Garzia (“"A-issà" Andramari-Amabirjina da (edo soilki "andrea"); guztiz kriptiko eta deszifragaitza dugu, espero izatekoa zenez, "Odò" hitza, zeharbide horretaz baliatu beharra baitzegoen, noraezean eta besterik ezinean, Kristo zelarik aipagai; ahotsa apalduz eta inguruan arduratsu begiraturik, beti ere:”), Joxerra Garzia (“Alde pitin bat badago, ordea, horrelako gauzak propio idaztetik ezinbestean - besterik ezinean - idaztera”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

besterik izan
da ad.-lok. Beste gauza bat izan, beste kontu bat izan. (Hirugarren pertsonan). Hori besterik da. Besterik izanen da datorren aldian. Honela ikusi ditugu beti; gaur oso besterik dira.

Aztergaia: besterik izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-05-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

beti izan-ekin erabiltzen denez, badirudi AS dagokiola; adibide baten bidez ager liteke: hori besterik da ('desberdina da').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ['beti izan-ekin erabiltzen denez, badirudi AS dagokiola; adibide baten bidez ager liteke: hori besterik da ('desberdina da')'.] 'Bai. Hori egingo nuke nik'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'AS gisa sartu, azalpenarekin: (hirugarren pertsona), beste eta izan-en azpian eta adibidea eman'.

bestetar
iz. Beste familia, alde edo alderdi batekoa den pertsona; beste batzuekin bat datorren pertsona, beste batzuen iritziak dituena. Gutarrak eta bestetarrak.

Aztergaia: bestetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gutarrak eta bestetarrak.

bestetara
adb. Bestela, beste era batera. Gehienetan bestetara jazo ohi da.
Loturak

Aztergaia: bestetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: ber(t)zetaratu : Harb ("Zuri zor derauzkitzugun eskerrak berzetaratzen ditugun orduan"); He Phil ("Beharkitua den ordenutik bertzetaratzea"); bestetara : Otx ("Areik itzak bestetara ezin ulertu eikezan-da"; "Bestetara lortu ezin dabena"); Ldi IL ("Baña bestetara gertatu zan"); Or Aitork ("Bestetara ulertzen ez dunak, ez dauka egiz zeru-lurrak ulertzerik"); Bilbao IpuiB ("Aurrerantzean bestetara pentseko ebalakoan"); Zait Plat ("Bestetara uste izateari ulerterrezago deritzagu"). Eta testu-lekukotasunik gabeko bestetarazi , bertzetarazi : "Faire aller ailleurs, à quelque autre" Dv.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bertzetara IE 1 (F. Krutwig: "Empeiriaren enonta linguistikoa bertzetara diabatzen zuten"); bestetara B 3 (K. Egileor: "Gizonak ziran, baña garai artan, bestetara jokatu ete zitekean Kristo?"; Karmel 1979: "Nik bestetara planteatuko neuke"; P. Puxana: "Baiña geienetan, bestetara jazo oi da"); G 2 (Zait: "Inork enazala nagitzat eta aultzat ebatz, ezta baketsu bezala ere, bestetara baizik, etsaientzako gaitzesgarri ta adiskideentzako on, alegia"; Lek Zigor: "Ez bait-det iñola utziko jun dedin / niz-bestetara,/ bañan batez ere morroikumeetara;/ ez dedan-ez utziko"); EB 2 (J.M. Torrealdai: "Gure ustetan, eredu-mota hau behar du Euskal Telebista Nazionalaren bokazioa duen ETBk, eta bestelako ereduak eta telebista alternatiboak bestetara plantea daitezke"; Egin 1983: "Hirietatik bestetara jendea. Gaiztaginen kontrako kanpaina gogorra Txinan"); bestetarakotze EB 2 (Arauzko erabakiak II: "Egitarau-arteko bestetarakotzeak. II Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak"; "Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak"); bestetaratu EB 2 (Azurm: "Testuingurutik moztuz eta gaizki eta faltsuki eta jatorrizko esanahia bestetaratuz aipatu nuela Gazte aldizkaria"; J. Otaegi: "Hartara emana zen gehienbat, bizi-beharrak bestetaratu ez zuenean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bestetarakotu : AB50 2 (transferir, transferencia). Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bertzetarakor : Lh DBF (changeant), DRA (cambiante); bertzetaratu , bertzetarazi : DRA ((hacer) ir a otros); bestetaratu : DRA (distraer, divagar), PMuj DVC (1 transmitir, legar, ceder, dejar; 2 distraer, divertir, desviar; 3 divagar, distraerse, desviarse...). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

lok.

Forma baten adiera(k)

bestela, beste erara.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gehienetan, bestetara jazo ohi da.

bestetaratu, bestetara/bestetaratu, bestetaratzen
du ad. Beste zerbait egitera behartu. Bizibeharrak bestetaratu zuen arte.

Aztergaia: bestetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bestetara(tu), bestetaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

beste zerbait egitera behartu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizibeharrak bestetaratu zuen arte.

bestetasun
iz. fil., antrop. Alteritatea. Bestetasunaren onarpena eta norbanakoaren indibidualismoaren arteko borroka da hemen azaltzen zaiguna.

Aztergaia: bestetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh68 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bestetasun (Añ). Diferencia. v. bestelakotasun. Zer diferenzia edo bestetasun dago batiatuba baño eztan, ta konfirmauba dan baten artian? CrIc 133.

LB: 68: Argia 4 (“Eta ozen aldarrikatzea ez dela galdera isolatu bat baizik eta bestetasunarekiko beti maniobratzen den mekanismo oso unibertsal bat”), Berria 10 (“Ustez halakoak positiboak badira ere, bestetasunaren ideia berresten dute”), EiTB (“Lehiaketako epaimahaiak oso ondo landuta dauden kutsu surrealistako irudien aberastasuna eta samurtasuna nabarmendu ditu lan honetan, bai eta eguneroko bizimoduan txertatuta egon arren, intimitatearen bat-batekotasuna eta maitasunaren bestetasuna gainditzen dituela kalea eta gizartea, gerraren oroimena, munduko gatazka politiko batzuk eta denboraren pasaera bezalako gaiei heltzeko”), Elkar 9 (“Prentsan eta eguneroko elkarrizketetan ere sarritan erabiltzen dira bestetasun hori irudikatzen duten metaforak indarkeria sexistari buruz hitz egiterakoan: erasotzaileak piztien gisara aurkezten dira”), Jakin 22 (“Baina kontuz, askotan totalizazioa besteari egozten zaio, hau da, aniztasuna eta bestetasuna gauzatzen ari denari “), UEU 18 (“Areago,gu nazionalaren eraketarako, beharrezkoa da bestetasun atzerritarraren presentzia, bestea modu sinbolikoan ager badaiteke ere“), Euskaltzaindia 3 (“Metodo atzerriratzaileak, berriz, gardentasuna baino gehiago "erresistentzia" bilatzen du; izan ere, itzulpenak sorburu testuaren bestetasuna mantentzen duenez, xede testuak hainbat zailtasun ezartzen dizkio irakurketa erraz bat bilatzen duen irakurleari”); alteritate 28 (Argia 3, Berria 3, Elkar 2, Euskaltzaindia 6, Gomylex 3, Jakin 3, UEU 7) // ETC: 273; alteritate 73.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru bestetasun 1 iz. Fil. alteridad, otredad; NolaErran: 0. // Euskalterm: alteritate (es alteridad; fr altérité).

Erdaretako formak

es alteridad / fr altérité: Elhuyar: 0 / Adorez: (Fil.) alteritate, bestetasun / Labayru: (Fil.) alteritate, bestetasun / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagozkion markekin. Bide batez, alteritate forma ere jasotzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fil., Antrop. (Antropologia marka berria sortu behar da).

bestetik
adb. Beste alde batetik. Ik. bestalde; batetik... bestetik...; alde batetik... bestetik.... Gizon erraza zen gainera; bestetik, nire gustuko laguna.
Loturak

Aztergaia: bestetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTETIK. (No precedido de (alde) batetik). Por otro lado, por otra parte. v. BESTE ALDETIK (s.v. alde); cf. BATETIK... BESTETIK... (s.v. bat). Beintzat ez dau itxutu au diru gosiak odola aterateko agindubaz. Besteti, zegaitik orrenbeste arrotu zeure buruba uste izateko ak beste badakizula? Mg PAb 50. Lege zuzenetan ez zaio sinisterik ematen lapur jakiñari. Bestetik aizeriak ukatuko zuen ostu balu ere. VMg 36. Baña ez due guztiak aukera oetan ibiltzeko era; ta bestetik gerta diteke erraz, orazio oek gogoan arturik, loroak bezala esatea biotzaren mugimenturik gabe. AA III 329. Zerren ganadu bagarik ez dago zimaurrik, eta zimaur baga ez dago laborerik. Bestetik bedar bagarik ez dago ganadurik. Ur Dial 60s (It beste aldetik, Dv bertzalde, Ip bestalde). Eta berriro ager-dediñ zenbaterañoko ongi andiak dekazkien liburu onak irakurtzeak, nola ere bestetik eziñ-konta-alakoa dan gaixtoak dakarten ondamen galgarria. Aran SIgn 11. Emen inguruko ballera guziyetan beste bat arkitzen ez dan bezelakua; eta bestetik berriz, zure modura, hura ere, etxe-aldeko alaba da. Moc Damu 22. Ezeban argitu neskatilla orrek maitte beban edo ez; baña bestetik, poztu zan, autortu eutsalako, naiago ebala senar ona. Echta Jos 52. Nai-ta-nai-ez bear alegin zalla, geronen artean bederik gai biurri-samarrak euskeraz erabiltzeko. Ta, bestetik erderaz aritzea errezago. Ldi IL 62. Gizon errexa zan gañera. Bestetik, nere gustoko laguna. Uzt Sas 23. Bestetik, berriz, nik jakin dedanez, Errekatxoko Mirentxurekin asita omen ago. TxGarm BordaB 91. Asmo garrantzizkua benetan, anaikorra bestetik. Gerrika 283. Izan ere, jai-eguerdian botatzen zituzten; eta, bestetik, gaur aiña bertso entzun gabe zegoan jendea orduan. Insausti 22. v. tbn. Añ LoraS 62. JJMg BasEsc 85. Astar II 120. Noe 24. Etxde JJ 129. Basarri 33. Por lo demás. Bizi zan andarakume besteti kristinau ona zan bat txito larri ta estu, pekatu ezañen bat egin ebalako ustiaz. Mg CO 151.

adib: alde2 3 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa.

bestetik 9652.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bestetik 4535.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, oso hedatua eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

bestetxo
adkor. Beste. Etxe nagusiari lotuta, bestetxo bi ageri ziren: bata ogia edo artoa erretzeko labea.

Aztergaia: bestetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

bestetzuk
izord. Heg. Beste batzuk. (Pluraleko forma). Batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela.

Aztergaia: bestetzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: bestetzu(k) / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper