75 emaitza berri bilaketarentzat - [1 - 75] bistaratzen.

berri
1 adj. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua edo gertatua; lehengoaren ordezkoa. Bertso berriak. Urte berria. Hitz berriak sortzen. Erori den etxea berria zen. Bide berri bila abiatu. Liburu berri bat argitaratu du. Dirua ateratzeko modu berriren bat sortu. Lege zahar eta berriko kondaira. Matematika berria. Belaunaldi berrietakoak. Soineko bat berri-berria. Zor berria dugu euskaldunok, lehengo askoren gain, Orixerekin. Aita santu berria hautatu dute.
2 adj. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. Berri dirauteno, guztiak eder. Gazta berria.
3 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian; berritan 3; jan-berri. Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa.
4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? "Jaunak, hara zer dioen nagusiak", esan zuen berri-ekarleak.
[Oharra: gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Berri ertuna, lehenengo entzuna. Errege berri, lege berri. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Gabi arotz berriak galbaheaz ura. Idi zaharrari, arran berri. Okin berriak, bahea zuri. Urte gaiztoa, berri hutsa.

Aztergaia: berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

informazio, berriak

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond.: dirua ateratzeko modu berriren bat sortu; handik etorri berri zela. 2 iz.: gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun. / AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak, berri jakin, Berri On: Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berri agertu, berri entzun, berri izan, berri jaso, berriren berri .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berri eman ("atzoko istripuen berri eman du egunkariak"); berri jakin; Berri On ("Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera"); berri-paper

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond. ("dirua ateratzeko modu berriren bat sortu"; "handik etorri berri zela"); 2 iz. ("gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Iz. /Izond." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: azpi-sailkapen horretan "etorri berri" edo aipa. AI: "berri | EArau: 1 izond.: dirua ateratzeko modu berriren bat sortu; handik etorri berri zela. 2 iz.: gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun. AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak, berri jakin, Berri On: Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera. AS gisa gehituz: berri agertu: ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako, berri entzun, berri izan: euskarazko liburu bakar baten berri izan dut, berri jaso, berriren berri Bizk. 'berriz'. Berri-berritik 'hasiera-hasieratik': berri berritik egin zuten etxea. Oso zabaldua. Berritik 'hasieratik'. Oso zabaldua".

 - [E116]: "konforme nago. OEHk ere biltzen du informazio hori".

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): onartu egin da.Erabakia (2005-03-18): "OK baina muga jarri, (Naf bakarrik)".

berri agentzia, berri-agentzia
iz. Informazio agentzia, hedabideak albistez eta berriz hornitzen dituena. Ik. albiste agentzia. Efe berri-agentziak zabaldu zuen albistea. Berri agentziek arratsaldean baieztatu zuten atxiloketa.

Aztergaia: berri-agentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): berri agentzia : Berria 364 (adib.: “Berri agentzien arabera, biak ‘aske’ gelditu ziren miaketak amaitu bezain pronto”, “Iturri polizialak aipatuz, berri agentziek adierazi zuten, Guibert Azpeitiko talasoterapia batean atxilotu zutela”), EiTB 2 (adib.: “Efe berri agentziak egindako elkarrizketa batean”), Argia 4 (adib.: “berri agentziak eta komunikazio kabiniteak”); berri-agentzia : EiTB 8 (adib.: “Atzo arratsaldean berri-agentzia batek jakinarazi zuen otsailaren 10ean jarriko zituztela salgai sarrerak baina data hori okerra da”), Argia (“Irudi horiek munduko berri-agentzia guztiek zabaldu dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berri agentzia 215: Berria 214, Aingeru Epaltza; berri-agentzia Lutxo Egia, Patxi Iturritegi, Edorta Jimenez.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: AFP. France-Press berri agentzia.; Efe. Espainiako berri agentzia.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak osaera librekotzat jo zituen albiste-agentzia eta berri-agentzia 2013-09-10ean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

albiste(-)agentzia aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematea nahikoa da berri sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

berri-agentzia.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berri eta agentzia sarreretan.

berri agertu
ad.-lok. Berri eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

Aztergaia: berri agertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

berri eman
ad.-lok. Zerbaiti buruzko informazioa eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Atzoko istripuen berri eman du egunkariak. Gertatutakoaren berri eman zion. Nafarroako berri eman dizuegu. || Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute.

Aztergaia: berri eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak.

berri entzun
ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Erregina, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zen hura ikustera.

Aztergaia: berri entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. berri jaso.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

berri ikasi
ad.-lok. Zerbaitez jabetu; zerbaiten ezagutza izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Ik. berri jakin. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri? Gehiago baziren beste munduko berri ikasi nahian.

Aztergaia: berri ikasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERRI IKASI. (Tras gen.). Enterarse de; conocer, adquirir conocimiento de. Arrotz eta eusko-erdeldunek gure berri ikasi dezaten. Ldi IL 65. Yauregi barruan egindako danaren berri ikasi. Zait Sof 14. Nondik ikasi zun gure erri kaxkarraren berri? Or QA 42. Pekonortasun horiek, araugaindiko ezagumenaz, hil den baten berri ikas dezakete. Mde Pr 345. Noizik eta bein etxekoren batek igo bear izaten zun Kaillatietako lepora abereen berri ikastera. Etxde JJ 232. Biok bertsotan ari giñala / alkarren berri ikasi. Uzt Sas 147. Gure mortero katxarroaren berri ederki ikasi genduan alajañetan. Alkain 58. Belar onen berri ikasi ondoren. Ostolaiz 155. Egilearen bizitzaren berri ere ikas dezagun. MEIG III 133. (Tras -ko). Bearragoa dala askoz ere, nork bere aziendaren mugak, nondik nora dauzkan [...], Londres eta beste Erriburu askotako karrika zirkillurik txikarrenetako barri ikastea baino. Izt C 39. Ari gatzaizu, bai enetxoa, munduko berri ikasten. Ldi IL 102. Nolabait ere ikasi naia / gendukan Parisko berri. Uzt Sas 174. Geiago baziran beste munduko berri ikasi naian. BBarand 165. v. tbn. Insausti 120. (En oraciones negativas, con el suf. -rik). Iduritzen zaie jakintsunak direla, ordea egundaino eskoletako berririk ikhasi gabe. ES 170. Etzuten aurraren berririk ikasi ahal izan. Etxde JJ 251. (-(r)en berria ikasi). Mundu guzia[k] ikasi du Juanes gure berria. LasBer 574.

(en) berri ikasi 5: Berria 2 (“Historia ikasi nuenean, hango kolonizazio eta deskolonizazio prozesuen berri ikasi nuen”), Euskaltzaindia (“Ereduen formulazioaren berri ikasteko, ikus (kontsulta, 2013ko abenduan)"), Argia (“Landareen berri ikasi!”), Laneki (“turismo zientifikoak, berriz, ingurunea babesteaz gain, hango berri ikastea du xede”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(en) berri ikasi 15: Herria 3 (“Halere hautu bat utziz, edo erlisionearen ikastea edo erlisioneen berri ikastearen artean”), Berria (“Idazleek pentsamendu islamikoaren berri ikastearekin konformatu behar zuten»”), Josu Zabaleta (“Testamentu Berriko gauza batzuen berri ikas nezan”), Joxerra Garzia 2 (“haren martxaren berri ikaste aldera”), Iñaki Segurola (“Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz, beren kongregazioko idiolektoaren berri ikasi gabeko batentzat bederen”), Jon Alonso (“Edonola delarik ere, langileen fitxategira joan eta zuzentzaile baten helbidea ikasteko ideia eduki duenak aprobetxa zezakeen aukera egoera zibilaren berri ikasteko, informazio antzinakoa izanik ere”), Xabier Montoia (“Jarraika hasi eta haren eguneroko ibilbide eta ohituren berri ikasi ondoren, asmatzen hasi gintuan nola egin eta non gorde”), Pablo Sastre (“Pasatu ziren urte batzuk, Ndanik txurien berri ikasi zuen, elizara joaten hasi zen: txurien toki hori, barruan beren jainkoa bizi dutena...”), Koldo Biguri (“Baina 1929an, Mariolino, Ciro zaharraren lehen iloba, ohartu zen bi urterekin gizonak munduz mundu ibiltzeko behar morala duela biziaren berri ikasteko, eta bideari ekin zion balantzaka”), Elizen arteko Biblia (“Jonasek Jaunaren errukiaren berri ikasi”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Nik, ordea, horixe nahi nuen jakin, emakume hori ezagutu, bere saminaren berri ikasi, gerrak haren bihotzean utzitako zauria zein zen atzeman”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ikasi sarreran.

berri izan
ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Euskarazko liburu bakar baten berri izan dut. Bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. Denbora asko da beren berririk ez dudala. Antxonen berririk ba al duzue? Ez genuen hango berri.

Aztergaia: berri izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:07 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barri izan B 1 (A. Urrutia); berri izan G 15 (M.M. Apalategi, A.M. Labayen 2, Or 3, Gure mixioak, I. Baztarrika, B. Iraola 2, J. Gaztañaga, S. Onaindia, K. Zubizarreta, M.M. Zubiaga, El Día 1931); EB 34 (Y. Iguaran, P. Xarriton, J. Arrizabalaga, J.M. Olanga, Saioka-8, T. Alvarez, Jesusen jarraitzaile eta herri ibiltari, S. Garmendia, Elhuyar, Or ap. J. Azurmendi, UEU, M.A. Elkoroberezibar, G. Muro, J. Arriola, A. Valdes 2, Ipuinak, J.M. Irigoien, R. Egiguren, LEF Batzordea, Euskal Gramatika, A. Albisu, J.M. Arzalluz, A. Letamendia, Egin 1979, F. Larrea 2, BEO 1990, J. Agirre, E. Agirrezabalaga, ZArg 1974, Argia 1989, Habe 1990, Hemen 1988). Ik. ondoan testuinguruak.

Hiztegietako informazioa

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm. Ezta hiztegiotan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA // PMuj DVC: (adb.: "'ren berri izan").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri iz.ari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

euskarazko liburu bakar baten berri izan dut.

berri jakin
ad.-lok. Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

Aztergaia: berri jakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jakin sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Europarren berri jakin dezakegu.

berri jaso
ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan.

Aztergaia: berri jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:026 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bilaketa-saio batean jasoak dira berri (eta barri) + entzun segidako 11: Laph 3 ("Entzunik espantutan Pariseko eskolen berri, Pariserat ethorriak ziren jakitatearen bilha", "Haren berri entzunik, ikhusterat juan zitzaion Iñazio", "Portugaleko erregeak, Juanes hirurgarrenak, entzunik espantutan Iñazioren eta haren lagunen berri, Iñaziori bere lagunetarik sei galdatu ziotzan, Ebanjelioaren argia Indietarat ekhartzeko"), Otx 3 ("egun atan jauregijan jazo zan iskanbillearen barri entzun ebanian", "entzun, jauna, onen menduben barri!", "Etorri zan bakalduna, ta Bertoldinegaz erabillen autuben barri entzunda, ekin eutsan ak be barriari"), Ir YKBiz 2 ("Egoaldeko erregiñak, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zan ura ikustera", "Andre batek, bere alaba ats loiak [deabruak] arturik zeukan andre kananear batek aren berri entzun zuen bezain laster, alde aietatik atera ta oiuz esan zion..."), Zait ("Oi baino goizago bildu ginan goiz batean, Delo'tik itxasontzia itzulia zanaren berri entzun baikenuen aurreguneko arratsaldez"), Mde Pr ("Entzun zuela honek O Riain Anaiak egin zigun hizketaren berri, izugarritan samurtu zela eta eragotzi ziola mota hortako irudirik eskolarat ekartzea"), Etxba Ibilt ("Andraume zintzuak, erremedixo miragarri orren barri entzunaz, jakiñ gura izan eban, bere senarra osatzeko beste lortu algo ete eban"); berri + jaso (eta y-) segidako 2: Zait Sof ("Atsekabez yaso zuten irain ori egotzi zidanaren berri"), NEtx Antz ("Arraiotzko berri an-emendik jaso oi-zuan") // Badira egitura askeak diruditen beste batzuk ere, adib.: Tt Onsa ("erregek enzunik haren hilziaren berri tristia"), Mde Pr ("Agian, Roberten berri onak jasotzen ditutzue?"), MEIG ("gure gauzei buruzko zenbait berri atzerrian jaso ondoren", "Ez zuen, bestela esan, XVII. mendeko iraultzaren berri gehiegirik jaso").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berri entzun 6: J. Forcada ("Zenbaitek entzuna zuen haurren berri, baina ez zuten sinesten inon egon zitezkenik"), A. Valdes ("Ez al duk sekula Mandamentuen berri entzun?"), Txiliku ("Agian entzungo zenuen Kidd kapitainaren berririk"), P. Zabaleta 2 (adib., "Entzun al duzue mediku mirarigileren baten berri?"), Vill ("Honek, bada, Jesusen berri entzutean, jende talde ostean etorri, eta Haren soinekoa ukitu zituen" #mdash# sic); berri jaso 26: J. Oregi ("Zalbide, bibliografian dionez, Yves Chelet-en [...] liburuaz baliatu da bere lana osatzeko; hortik jaso ote du 0ºK-en inguruan bere ustez gertatzen denaren berri?"), HistGizarte/II ("administralgoak erabakitakoaren ororen berri jasotzen zuen boletin ofizial baten publikapena"), P. Esnal ("Baliagarritzat banuen itzulpena zenbait hitz eta esaldiren berri jasotzeko orduan, baliagarritzat nituen arauak eta eskemak ere, hizkuntzaren hainbat alderdi ikasterakoan eta hainbat edukiz jabetzerakoan"), Deia 1987 ("Durangaldeko zenbait ikastola eta ikastetxetako ikasle eta irakasleak hurbiltzen ari dira egunotan, bestalde, erakusketaren berri jaso eta haren helburuak zertan datzaten eskuratu asmoz"), I. Tapia ("Jenerala #mdash#esan zion Rossi profesoreak, hitzak handikiro birmarkatuz#mdash#, idatziz jaso ezazu une honetatik aurrera gertatzen denaren berri"), I. Elias 3 ("Lehenik, beraren aurrez herriko erretorea izan zen Joakin Basozabalek 1.793an izan zituen istiluen berri jasotzen zutenak, herriko agintariek erretore-ordezkaritzako bi apaiz izendatzeko agindu ziotenean. Ondoren, On Inazio berak izandako eztabaiden berri jasotzen zuten agiriak... Batez ere 1.805.eko berri jasotzen zutenak"), EHAA 1989 eta 1992 5 (adib., "akordio honen berri jaso dadin egunetik hasita kontatuko den hamabost eguneko epearen barruan", "Burutzeko epea: Esleipenaren berri jaso dadin egunetik hasi eta 1989.eko abenduaren 15a izango da azken eguna"), OinLegBizk 1990 ("Antolamendu erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa agertu eta horren berri jaso izan duen pertsonak"), M. Lopez ("Lapurtua da! #mdash#oihu egin zuen Erregeak, epaimahairantz jiratuz, berehalaxe gertatuaren berri jaso zuelarik"), EKB ("Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak Dublinen izandako bileran, biztanlego euskalduna duten Euskal Herriko 27 udalek, Administrazio Publikoan euskara hizkuntz bakartzat jotzeko hartu duten erabakiaren berri jaso du"), M. Lopez ("Itzulpenerako erabili dudan edizioan ez da zati hau agertzen, eta zatia zein aurkikuntzaren berri Luis Maristanyen ediziotik jaso eta gaztelaniatik itzuli dut"), Amoroto ("ez da inon jasoten herritik alde egiten dabenen barri"), KirolEntrenamendua ("nekearen kontrako erresistentzia orokorraren berri jasotzeko erabili ditzakegun bi test agertuko dizkizuegu"), NekHizt ("Gaur egungo ahozko altxorraren berri jasotzea eta horren lekukotasuna hiztegian agertzea"), Esaizu/2 ("Abenturazaleek jasotzen al dute bisitatzen dituzten herrietako kulturen berri?"), L. Oihartzabal ("Hala eta guztiz ere, era guztietako gertakarien berri jasotzen da analisia bideratzerakoan"), A. Sokarros ("Islamista integrista horien atxiloketaren berri jaso zen unean bertan jakin zen Frantziako Senatuak lege zuzenketa bat ontzat hartu zuela borroka armatuari aurre egiteko baliabideak areagotzeko"), GAO 1997 ("egitatearen berri jaso eta sei hilabetera agortuko da ahalmen hau"), L. Baraiazarra ("Beste herri batzuetan ere egingo zituen, beharbada, baina Frantzisko Ondarrak eskuratu dituen paperetatik ez da gainerakoen berririk jaso"), I. Irazabalbeitia ("Hala ere, Izar Beltzako gozotasunean murgildurik, atea zabaltzen zenean bakarrik jasotzen genuen kalean jotzen ari zen ekaitzaren berri") // Cf. berria(k) jaso egitura librekoak: NEtx LBB ("Egiguren'go Martin, Juana'ren legezko gizona, gaixorik ote-zaneko berria jaso zuten Bergara'ko perietan"), J.M. Apalategi ("Lehenik beren berriak jasotzeko eskatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

Berri On
iz. Ebanjelioa. Jesu Kristoren Berri Ona San Joanen arabera.
berri-berritan
1 adb. Berriro.
2 adb. Duela denbora gutxi, berriki.

Aztergaia: berri-berritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS: berri berritan / ElhHizt: AS: berri berritan / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berritan sarrerari dagokion azpisarrera.

berri-berritik
adb. naf. Hasiera-hasieratik. Mundua berri-berritik eraikitzeko.
Loturak
berri-jario
adj. naf. Berriak, egiazkoak nahiz gezurrezkoak, entzuten eta esaten zalea dena. Ik. autubatzaile; berritsu1; hitzontzi. Mutiko-neskatilak berri-jarioak eta hitzontziak direlako, aitona-iloben artean etengabeko hitz iturria gertatzen da.
berrian
adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Sendatu berrian gertatu zitzaiona. Ez da euskara batua, hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen.
Loturak

Aztergaia: berrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERRIAN (H s.v. berritan). a) Siendo nuevo. v. berritan (2). Eltzeak luzaro edukitzen du, berrian hartzen duen usaiña eta kutsua. Ax 87 (V 59). Artharekin daukagu plaza bat herrian, / Orai hala baitago nola zen berrian! Ox 158. b) (S; Lar, Dv). (Tras part.). "Fragante, actual, reciente, egiñondoan, egin berrian" Lar. "Ethorri-berrian, goan-berrian ne peuvent se rendre que par cette circonlocution: dans le temps où il était nouvellement venu, nouvellement parti" Dv. "Ezkuntü berrian (S)" Gte Erd 144. v. berritan (4). Ardia errebelatu berrian da erraxenik edireiteko eta inkontratzeko, eta bai kandela ere, iraungi berrian [...], berriz lotzeko eta iratxekitzeko. Ax 78 (V 52). Zapatak iauntzi berrian hersten du. Ib. 490 (V 317). Hura ezkondu berrian ezagutu zuten hiriko Andreak hasi ziren erraiten, ez othe da hori Noemi? SP Phil 417. Zuhaitz landareak landatu berrian urtztatzen edo urez freskatzen eta hezatzen tugu. ES 396. Aitzitik frogatzen dugu maiz konbertitu berrian berthute gehiago ginduela, handik hañitz urtheren buruan baiño. Ch I 11, 5. Ala derizte argizazki meetxo biribil batzuez eginikako bildotxai, aita Santuek bere egin berrian bedeikatuak. Lar s.v. agnus. Ill berrian bizia dirudi gorputz illak. Mb IArg I 171. Egin berrian olio hau da hobena. Ip Dial 104 (It berritan, Ur barritan, Dv berri berrian). Onela bada gure santuaren jaio berrian iru Aingeru ikusi ziran. Bv AsL 24. Edozein albistak, entzun-barrian, arritu ta konkortuten eban Txanton. A BeinB 54. Albistea artu barrian enparantzara urteteko asmoa eukan. Ag AL 85. Illargiya're jaio berriyan / txikiya zaigu agertzen. Yanzi 57. Beste askoek erosten dute, yaio-berritan ikusmiñez, gero aren erreztasun-atsegiñek gogoa irabazita. Ldi IL 71. Iainkoaz oroitze maite ortan, asi-berrian, kristau zintzo askok ez dute arkitzen lengo guritasunik. Or QA 142. Meza asi berrian artzai bat eldu zaio Mañañari auntz eder bat erakarki. Etxde JJ 20. Eliz-kantak neri eragin malkoetaz oroitzean, bai fedea arkitu berrian, bai orain ere. Or Aitork 285. Eskeintzea entzun ebanean edo entzun barrian, alako larritasuntxua susmau eban barruan. Erkiag Arran 125. Meza eman-berrian, nagusiek izan zuten gure olerkaria Napolesera bialtzeko asmoa. Vill in Gand Elorri 18. Kantinatik apaldu-berrian zetozela-edo. Anab Aprika 69. Galizia eta Leon aietan barrena, eguna asi berrian Palentziara. AZink 108. Franco il barrian. Gerrika 259. Ez da [euskara batua], hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. MIH 223. (Tras rad. vbal.). Milagrozko hitzket oriek bear ziran Jesusen lege berria ager berrian. Mb IArg I 365.

def: berritan 3 adb. Berria denean, egin berrian. Berritan olio hau da hoberena, nahiz gordinik nahiz eltzerako. Oihala berritan zail, higatzean urrakor. Berritan jan beharrekoa. // adib: berri 3 (Aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Handik etorri berri zela. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa. Sendatu berrian gertatu zitzaiona. // esperanto iz. Zamenhof-ek 1887 inguruan asmatu zuen nazioarteko hizkuntza. Hizkuntza batuari, hasi berrian behintzat, esperanto usaina itsatsiko zaio noraezean. // etorri berri 1 adj. Berriki etorria. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Bertan zeudenak eta etorri berriak agurtuz. Herrira etorri berrien artean. Baserritik etorri berria zela. || Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen. Baionara joateko proposamena ere egin zidan etorri berritan. [s.u. etorri].

berrian : Aizu (“tresna sortu berrian”), Elhuyar (“egur erre berrian”), Consumer (“txokolate egin berrian”), Berria (“liburu kaleratu berrian”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berrian Berria (“Esparru politikoari buruzko hitzarmen berri bat behar dela argudiatu du liburu argitaratu berrian”), Iñaki Mendiguren (“Mendebaldeko Kristandade jaio berrian”), Edorta Jimenez (“gerra etorri berrian zer egin ahal izango duten eta horixe egiteko prest izango dira”), Elizen arteko Biblia (“Badakizue gainera zuek, filipoarrok, berriona zabaltzen hasi berrian Mazedoniatik atera nintzenean, eliz elkarte bat ere ez zela nire gastuen kargu egin, zuek izan ezik”), Joan Mari Irigoien (“udazken hasi berrian”), Lourdes Oñederra (“goiz urratu berrian”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Halaber, lehendik araututako berritan sarrerako 3. adieran ere “aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola” oharra eranstekoa da. Horrez gain, etorri berri azpisarrera berraztertzeko eskatuko zaio erredakzio-taldeari berri hori hainbat aditzekin ager baitaiteke ez soilik jasotako etorrirekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berri sarreran.

berriarazi, berriaraz, berriarazten
du ad. Berritzera behartu. Tradizioa, berriaraziz baita biziarazten.

Aztergaia: berriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berriarazi, berriaraz, berriarazten. du ad.

berriatuar
1 adj. Berriatukoa, Berriatuari dagokiona.
2 iz. Berriatuko herritarra.

Aztergaia: berriatuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'berriatuar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'onomastika'.

berridatzi, berridatz, berridazten
1 du ad. Berriz idatzi. Zure oharrak kontuan hartuz, liburua berridatziko dut.
2 du ad. Kopia egin. Berridatzi zuenak egindako hutsa zela.

Aztergaia: berridatzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berridatzi, berridatz, berridazten. du ad.

berridazketa
iz. Berridaztea. Zuzenketa eta berridazketa garaian izaten da egilearen eta argitaratzailearen arteko harreman estuena.

Aztergaia: berridazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

berriemaile
1 iz./adj. Zerbaiten berri ematen duena. Mesiasen berriemaile Joan Bataiatzaileak. Berriemaile bat joan zitzaien. Bere berriemaileek adierazi ziotenez.
2 iz. Hedabideetan albisteak jasotzen eta ematen dituen pertsona. Ik. albistari; kazetari. Kazetari eta berriemaileak. Kirol-berriemailea. Parisko berriemailea.

Aztergaia: berriemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berriemaile berezi
iz. Gertakari jakin baten inguruko albisteak jasotzera norabait bereziki bidali den kazetaria. Nazioarteko politikan aditua da Kristina eta berriemaile berezi gisa aritu izan da Kosovon, Montenegron, Gibraltarren eta Bosnian.

Aztergaia: berriemaile berezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lehendik arautua dagoen berriemaile sarreraren bigarren adiera moldatzekoa da, berriemaile eta korrespontsal zein bere aldetik emateko. Hau da, berriemaile kazetari arrunta izango da eta berriemaile berezi kanpora berri jakin baten inguruko albisteak ematera doana izango da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berriemaile eta berezi sarreretan.

berriemate
iz. Zerbaiten berri ematea. 2008ko berriemate ofizialak zioenez, 18.815 ziren mundu osoko jesulagunak.

Aztergaia: berriemate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

berrikari
1 iz. Ipar. Berriemailea.
2 iz. Ipar. Kazeta.
3 adj. Ipar. Berrizalea, gauza berrien zalea dena.

Aztergaia: berrikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dateke, maila honetan, berriemaile proposatzea

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

berriemailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'berrikari iz. Ipar. 'berriemailea'. Bai?'.

 - [E116]: 'bai. Badira adibideak OEHn, eta EEBSn ere aurkitzen da. Orain arteko irizpideak segituz, ez da dudarik sartu behar dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'berrikari iz. Ipar. 1. 'berriemailea' 2. 'kazeta' 3 izond. 'berrizalea, gauza berrien zale dena''.

berrikeria
iz. Txartzat edo kaltegarritzat jotzen den berritasuna. Berritasun guztiak berrikeriatzat hartzen dituztenak. Berrikeria horiek ez digute ezer onik ekarriko. Oraingo berrikeriek ez diote batere pozik ematen. Berrikeriak ederragotzat hartuz. Hitz horien lekuan, ez kolorerik ez usainik ez zuten berrikeriak ipintzen genituen.

Aztergaia: berrikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berriketa
1 iz. Denbora-pasako hizketaldia. Berriketarako gogoa. Berriketa alfer galgarriak. Berriketa asko eta gauza onik gutxi. Beti berriketa dariola ariko litzateke. Hitzaldi aurreak eta ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako.
2 iz. Funtsik gabeko esana; huskeria. Horiek berriketak dira. Berriketa gutxi niri. Hizkuntza bat ikastea ez da berriketa gero.
Azpisarrerak

Aztergaia: berriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berriketan .

berriketaldi
iz. Berriketa-saioa, denbora-pasako hizketaldia. Ik. solasaldi. Ostatura azaltzen zen guztietan, berriketaldi atseginak egiten zituen agurearekin. Zurekin berriketaldi luzeak egiteko.

Aztergaia: berriketaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berriketan
adb. Denbora-pasako hizketaldian. Berriketan ez aritzeagatik, baietz esan zion. Zabaletakoak ez zeuden inorekin berriketan jarduteko. Denbora askotxo igarotzen du berriketan.
Loturak

Aztergaia: berriketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berriketa sarrerari dagokion azpisarrera.

berriketari
1 iz. Berriemailea (kazetaritzakoa). Telebistako eta egunkarietako berriketariak. A. Rekalde tolosar berriketaria.
2 adj./iz. Berriketan jarduten duena. Ik. berritsu1.

Aztergaia: berriketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

1 berriemailea. 2 berriketan jarduten duena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "berriak ekartzen dituena, errannahi ezezkorrik gabe" (1995-03-03)

berriketazale
adj. Berriketan jardutea atsegin duena. Aita, hizlari eta berriketazale aparta izan arren, bat-batean isildu egiten zen. Etxean aurkitu dugu Baroja, bizkor, argi eta berriketazale.

Aztergaia: berriketazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

berriki
adb. Duela denbora gutxi. Berriki esana dut. Berriki hila. Formalistak, izan ere, ez dira berriki baizik sartu gurean. || Prefektu hau zen Daziano, kristauen etsai nagusia; berriki zuen oraino Bixintxo hilarazia. || Berri-berriki gertatua.

Aztergaia: berriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berrikitan

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

berrikitan

berrikitan
adb. Berriki. Ama berrikitan hila zuten. Gerla da berrikitan pasatu hemen gaindi. Berrikitan negarrez ari izana zela ohartu nintzen.
Loturak

Aztergaia: berrikitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

berrikuntza
1 iz. Berria den zerbait ezartzean eginiko edo gertaturiko aldaketa. Idazkeran ezarri dituen berrikuntzak. Laugarren argitaraldi honek lehenbizikoaren aldean dituen berrikuntzak aipatzera noa. Berrikuntza baten bidez ditu zubererak sei bokal. Berrikuntzen etsaia. Teknika-berrikuntzak.
2 iz. Berritzea, eraberritzea. Gizarte egituren berrikuntza. Berrikuntzak egin. Udal liburutegiko berrikuntza lanak.

Aztergaia: berrikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

modak eta berrikuntzak

berrikusi, berrikus, berrikusten
1 du ad. Berriz ikusi. Ahaleginak egin nituen oroimenaz dena berrikusteko.
2 du ad. Zerbait berriz ikusi edo aztertu, aldatzeko edo zuzentzeko edo hartaz hobeki jabetzeko. Idazlan bat berrikusi.

Aztergaia: berrikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berrikusi, berrikus, berrikusten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berrikusi, berrikus, berrikusten

berrikusketa
iz. Zerbait berriz ikustea edo aztertzea, aldatzeko edo zuzentzeko edo hartaz hobeki jabetzeko. Testuaren azken berrikusketa eta idazketa.

Aztergaia: berrikusketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-04-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira berrikusketa 11 (E. Etxezarreta, J. Azurmendi, X. Mendiguren B., G. Aulestia, Saioka/7, Arkeoikuska 1983, EHAA 1986, Argia 1983); berrikuspen 11 (Ondare eskualdaketa eta egintza juridiko..., Eustat, Noman, GAO 1989 4 eta 1990 3; HezkSaila: "b. prozesu"); berrikuste 2 (Baietz. 3: "b. lan"; HezkSaila: "b. konjuntu"); birrikuspen 1 (Txill).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berrikusketa : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 1 (berrikuste sinonimoarekin); berrikuspen : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 20 (hauetako bat errebista sinonimoarekin, eta beste bat berrikuste sinonimoarekin); berrikuste : AB50 1, Euskalterm 12 (hauetako bat errebisio sinonimoarekin). // 'revisión' itzulitako besteak: ikusketa : AB38 2; pasada : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berrikuste : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt; berrikusketa : HiruMila, ElhHizt; berrikuspen : HiruMila (ik. berrikusketa), XarHizt. // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal revisión / révision formen ordainak: HiruMila: 1 berrikuste, berrikusketa, berrikuspen, berraztertze, jorraketa; 2 azterketa, begiratu // ElhHizt: 1 berraztertze, berriz aztertze; berrikuste, berrikuspen; 2 azterketa; 3 orrazketa, orraztu (testuei buruz) // XarHizt: jorraldi // Casve FE: arrikuste, berriz antolatze, arrikertze // HaizeG FB: berriz ikuste, berriz ikertze; conseil de révision: xorte-egun // T-L LBF: berriz ikhuste, ikhuste berri, ikhertze berri; conseil de révision: erreforma, xorte-egun // PMuj DCV: ikusketa, ikustaldi, bir-azterketa; hacer una revisión: eskualdi bat eman // Azkue Aurkibidea: eskualdi, ikusketa; revisión de cuentas: garbitzapen // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. berrikuspen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "berrikusketa* e. berrikuspen. Berrikusketa / berrikuspen: biak utzi edo bat bakarra, baina bestea gaitzetsi gabe".

 - [E116]: "hau goikoekin batera aztertzea izango litzateke hoberena. Biak berdintsu erabiltzen dira, datuen arabera, gaur egun (25 eta 23 aldiz, EEBSn, 3 aldiz bakoitza corpus berriagoetan. Inerneten gehiago aurkitzen da 'berrikuspen'). Beste bide bat izan daiteke biak onartzea. Ez dakit, zuek ikus".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "biak onartu".

berrikuspen
iz. Berrikusketa. Ikuspegi filosofiko tradizionalen berrikuspena.

Aztergaia: berrikuspen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze/-keta.

berrikuste
iz. Berrikuspena, berrikusketa. Ikasgaien berrikuste orokorra.

Aztergaia: berrikuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen/-keta.

berrinterpretatu, berrinterpreta, berrinterpretatzen
du ad. Zerbait era berri batean interpretatu. Nabarmentzekoa da, halaber, historiako gertaera esanguratsuak berrinterpretatzeko darabilen ikuspuntua. Euskal kantu tradizionalak berrinterpretatu ditu Kepa Junkerak jatorri eta estilo askotako artistekin.

Aztergaia: berrinterpretatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): berrinterpretatu 36: Elkar 2 (adib.: “Nire alaben lehen mintzaira dut hortxe jasoa. Hotsak eta errepikapenak aurreko zatian, eta asmatu, berrinterpretatu edo haien modu berezian esan zizkidaten eleak atzean, ez alfabetikoki baina bai hiztegi itxuran”), Aizu (“Lanabes horiek guztiak eskura izanda, batzarren eredua eguneratu eta berrinterpretatzeko aukerak egon daitezkeela ondorioztatu du Patxi Azparrenek”), Deia (“Hartara, Clownic eran ere berrinterpretatuko dituzte eraldatu eta eszenatokira eramanda”), Berria 20 (adib.: “Euskal kantu tradizionalak berrinterpretatu ditu Kepa Junkerak”), Jakin 4 (adib.: “Bere ustez, gaur egun, esfera publikoa hiritarrek euren iritziak eta usteak prozesatzen dituzten eremua da, estatuari euren aldarrikapenak planteatzen dizkioten esparrua, masa-hedabideen bitartez informazioa jaso eta berrinterpretatzen duten espazio publikoa, alegia”), Argia 7 (adib.: “Klasiko bihurtu diren bere hainbat kantu (Hitz jarioa, Argia heldu da, Aurrera, Bera...) berrinterpretatu zituen gitarra eta ahotsarekin”), DiarioVasco 2 (adib.: “Aintzina taldean balada zaharrak berrinterpretatzen ere bai”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berrinterpretatu 15: Berria 13 (adib.: “Musika hau berrinterpretatu du bere jatorri cadiztarrak eta beraz, andaluziarrak ematen dion ikuspuntutik”), Jon Alonso (“bere burua liburuaren jatorrizko hitz, ideia, datu eta pertzepzio estetikoko eskema ugariekin kontrastatuko zuen irakurlea, hitzok bere gisa, eta uneko bere interes eta obsesioaren argitara, berrinterpretatuko zituen arte, zentzu bat, zentzu berri bat, edo nahiago bada berriz funtzionala eta operatiboa den zentzua emateraino”), Isabel Arrigain (“Deskribapenetan erabilitako terminoak batere zorroztasun zientifikorik gabe ezarriak daude, eta horrenbestez, berrinterpretatu behar da haien lekukotasuna”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu berrinterpretatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es reinterpretar / fr réinterpréter: Elhuyar: berrinterpretatu / NolaErran: - / Zehazki: berrinterpretatu / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

berrinterpretatu, berrinterpreta, berrinterpretatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

berrinterpretazio
iz. Berrinterpretatzea. Berrinterpretazio honek hilarri multzo biren kronologia atzeratzea ekarri du. Mariren mitoaren berrinterpretazioa.

Aztergaia: berrinterpretazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 75; ETC: 215

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

berrinterpretatu, berrinterpreta, berrinterpretatzen du ad. Zerbait era berri batean interpretatu. Nabarmentzekoa da, halaber, historiako gertaera esanguratsuak berrinterpretatzeko darabilen ikuspuntua. Euskal kantu tradizionalak berrinterpretatu ditu Kepa Junkerak jatorri eta estilo askotako artistekin.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

ber- osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

berrinterpretatu arautuaren bidetik, jasotzekoa da.

berriobeitiar
1 adj. Berriobeitikoa, Berriobeitiri dagokiona.
2 iz. Berriobeitiko herritarra.
berriozartar
1 adj. Berriozarkoa, Berriozarri dagokiona.
2 iz. Berriozarko herritarra.
berripaper
iz. Berri aldizkaria. Berripaperak hamaika herritako informazioa jorratuko du zortzi orritan.

Aztergaia: berripaper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

berrirakurketa
iz. Berrirakurtzea. Berrargitalpen honen berritasun nagusia, ordea, zera da, Saizarbitoriak berak eleberri honen berridazketa eta berrirakurketa eskaintzen dituela.

Aztergaia: berrirakurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berrirakurketa EB 2: E. Kortadi ("Modu horretara, artistak Juan de la Cruz-en testuaren berrirakurketa burutzen du"; M. Arrieta: "ni Lizardiano peto petoa naizenez, Lizardiren berrirakurketa bat, birkokaketa bat burutu dut").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berrirakuraldi : AB38 2. berrirakurketa : Euskalterm 1.

Sektore jakin bateko informazioa

Administrazio-eremukoak: HezkAdmin: berrirakurketa // Ez dugu aurkitu ap. AdminHizt, AgAld hitz-bilduma, AdminEL, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: berrirakurtze // HiruMila: berrirakurketa // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal relectura, neolectura / relecture formen ordainak: HiruMila: berrirakurketa // Casve FE: berriz irakurte, arrirakurte // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

berrirakurketa 12: Gorka Bereziartua, Andoni Mujika, Joxe Iriarte, Iñigo Astiz, Angel Erro, Maitane Mitxelena, Ainara Gorostitzu, Markos Nanclares, Bixente Serrano, Mikel Ayerbe, Joseba Martin, Jon Benito.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berrirakurketa 29: Berria 14, Patxi Altuna 3, Filosofiako gida 3, Piarres Xarriton 3, Jon Alonso, Xabier Mendiguren Elizegi, Iban Zaldua, Ana Urkiza, Joan Mari Irigoien, Joxe Azurmendi.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: neolectura.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

Eratorri-konposatu onartzekoa; erabilia da. Jasoko da, halaber, “berrirakurri, berrirakur, berrirakurtzen du ad.” sarrera.

berrirakurri, berrirakur, berrirakurtzen
du ad. Berriz irakurri. Gero, titulu berri bila abiatu behar izan nuenean, idatzitakoa berrirakurri nuen.

Aztergaia: berrirakurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Beste gabe onartzekoa, ongi eratua; berrirakurketa sarrera aztertzean lantaldeak berriro sartzeko proposatua.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berrirakurri, berrirakur, berrirakurtzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

berriren berri
adb. bizk. Berriz. Berriren berri ekin.
Loturak

Aztergaia: berriren berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

berriz.

berriro
1 adb. Berriz, beste behin. Beharrezko zen berriro hirugarren aldiz erortzea. Egizu berriro. Orain berriro argitara emana. Gauza guztiak desegin eta berriro egin ditzakeena.
2 adb. Berrikitan, duela gutxi.

Aztergaia: berriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'berriz, beste behin'. 2 'berrikitan, duela gutxi'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berriro ere, orain berriro .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'berriz, beste behin'; 2 'berrikitan, duela gutxi'

berriro ere
adb. berriro-ren indargarria. Zer, berriro ere hemendik?

Aztergaia: berriro ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:04 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berriro sarrerari (lehen adieran) dagokion azpisarrera.

berriroki
1 adb. Ipar. zah. g. er. Berriki.
2 adb. Ipar. zah. g. er. Berriro.

Aztergaia: berriroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

berrirotu, berriro/berrirotu, berrirotzen
da/du ad. Berritu, berriz egin. Noiz eta nola lehengo konfesioa berrirotu behar den.

Aztergaia: berrirotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berriro(tu), berrirotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lehengo konfesioa noiz berrirotu behar den.

berritan
1 adb. zah. Berriro. Pitxerrak hutsak badira, bete bitez berritan.
2 adb. Batez ere Ipar. Duela denbora gutxi, berriki. Berritan alkate egina.
3 adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian. Hamasei urteak bete berritan. Baionara joateko proposamena ere egin zidan etorri berritan.
4 adb. Berria denean, egin berrian. Berritan olio hau da hoberena, nahiz gordinik nahiz eltzerako. Oihala berritan zail, higatzean urrakor. Berritan jan beharrekoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: berritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

berritasun
1 iz. Berria denaren nolakotasuna. Berritasuna eta gaurkotasuna.
2 iz. Agertu edo gertatu berri den gauza. Hori da haren lanak dakarren berritasun bakarra. Berritasun guztiak berrikeriatzat hartzen dituztenak.

Aztergaia: berritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berritsu1
1 adj. Asko hitz egiten duena, berriketan jardutea atsegin duena. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Ik. hitzontzi; kalakari; berbaldun. Atso berritsuak. Ume berritsu batekin. Berritsuen erausiak.
2 adj. (Animaliez edo gauzez mintzatuz). Mihi berritsuak. Enara berritsuek euren habiak egin baino lehen. Paper berritsu batzuek gaur dute zabaldu Manuk behar duela kiebran azaldu.
berritsu2
adj. Ipar. Ia berria. Besta berritsua dugu Halloween hori.
berritsukeria
iz. Berritsuaren jarduna; berriketa, gaitzesgarritzat hartua. Zure berritsukeriak eta gezurrak. Berritsukeriarik txoroenetan. Berritsukerian hasi. Orduko berritsukeriari isilaldi luzea etorri zitzaion ondotik.

Aztergaia: berritsukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berritu1, berri/berritu, berritzen
1 du ad. Zerbaiten ordez haren kideko berria jarri. Ik. berriztatu. Etxearen zurajea berritu. Kale izenak berritzen. Batzordeko kideak berritu. Egiturak berritzeko. Desegin gabe ez dago berritzerik. Batzordea berritu. Legeak berritu. Animalia batek ilea berritu.
2 du ad. Zerbaiti itxura berria eman, zerbait berria balitz bezala utzi. Ik. eraberritu; zaharberritu. Nafarroako Gobernuak etxeak berritzeko laguntzak bikoiztuko ditu. Sukaldea erabat berritu dugu, baina ez da geratu enpresarekin adostu genuen bezala. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Aldizkari berrituaren sail berri batean. Laugarren edizio berritua.
3 da/du ad. Zerbait berriz egin; berriz agertu edo ekin; errepikatu. Emandako hitza berritu. Gehiago bekaturik ez egiteko xedea berritu. Lehenagoko aldian egindako erakutsiak berritu zizkion. Adiskidetasuna berriturik. Era honetan berritzen da Jesusen Gurutzeko heriotzako oroitzapena. Lehengo ahaleginak berritu zituzten. Egiazko damurik gabe egindako aitortzak berritu egin behar dira. Eguna argitu eta bide ona ikustean berritzen da haren poza. Neguan berritu egin zitzaizkion lehenagoko oinazeak. Zauria berritu egin zaio. Egun eder hori berrituko balitz. Laster berritu ziren etxeko malkoak. Erasoak berritu zituenean. Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun: hona orain piztu eta berritu zaigun auzia. Geure bizi bakar ezin berrituzkoa galbidean jarri.
4 da/du ad. Lehenago esanak berriro esan. Bere birao izugarriak han bertan berritu ondoan, bere jauregira bihurtu zen.

Esaera zaharrak

Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen.

Aztergaia: berritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berritu, berri(tu), berritzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 'eraberritu, berriztatu'. 2 'errepikatu, erreberritu'. 3 'lehenago esanak berriro esan'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berritu, berri(tu), berritzen

berritu2
1 iz. Zerbaiten ordez haren kideko berria jartzea. Gure haize mehe-kirastuari berritu bat emateko.
2 iz. Zerbait berria balitz bezala uztea. Baserriari berritu ederra eman genion.

Aztergaia: berritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berritu, berri(tu), berritzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emanez: 1 'eraberritu, berriztatu'. 2 'errepikatu, erreberritu'. 3 'lehenago esanak berriro esan'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berritu, berri(tu), berritzen

berritzaile
iz./adj. Berritzen duena. Haren ahalegin berritzaileak. Euskal olertiaren berritzailea.

Esaera zaharrak

Zor zaharra, min-berritzaile.

Aztergaia: berritzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berritzapen
iz. Ipar. g. er. Berritzea, berriztatzea.

Aztergaia: berritzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzapen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

berritzea, berriztatzea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berritze
1 iz. Zerbaiten ordez haren kideko berria jartzea. Elizaren berritzea. Izan ere, argi berritze baten premia bazegoen linguistikan, inon bazegoen.
2 iz. Zerbait berriz egitea, agertzea edo ekitea; errepikatzea. Eskaera hau dela aurreko sei eskaeren berritze labur bat bezala.

Aztergaia: berritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
berriz
1 adb. Beste behin, berriro. Berriz esan. Berriz gerta ez dadin. Ni berriz etorri arte. Huts beretan berriz ez erortzeko. Gero berriz oihu handi bat eginez. Galdu zitzaigun papera berriz atzematen dugunean.
2 lok. Aldiz. Ik. aitzitik; ostera2 2. Nik nahi dut, zuk, berriz, ez. Zenbait egokiak dira, beste zenbait, berriz, guztiz desegokiak. Aurpegia barrez, bihotza, berriz, negarrez. Beti nekez ari izan naiz, eta ongi, berriz, bakan.

Aztergaia: berriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berriz 1 'berriro'. 2 'aldiz' / AS: berriz ere

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz berriz eta berriz , berrizko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berriz ere

berriz ere
adb. berriz-en indargarria. Sustraia geldituz gero, garoa egon den tokian berriz ere garoa dator. Bestetan esan dut eta berriz ere esatea ez da alferrik izango. Maiz gertatu zaigunez, ardi galduak izango gara berriz ere otso harraparien artean.

Aztergaia: berriz ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'berriz eta berriz ere: Aski litzateke azken ere hori parentesi artean ezartzea, forma biak aintzat hartzeko. Izan ere, berriz eta berriz aski bada ere, egia ere bada gehienetan ere-rekin lagundurik esaten dela, eta beraz, konstantzia hori utz liteke'.

 - [E116]: 'ni bat nator XK-rekin. Badira holako adibideak OEHren iturrietan'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-04-21): 'OK'.

berriz eta berriz
adb. Behin eta berriz. Otoitz bera berriz eta berriz erranez.

Aztergaia: berriz eta berriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berriz sarrerari dagokion azpisarrera.

berrizale
adj. Berria dena gogoko duena. (Batzuetan erdeinuz-edo erabiltzen da). Gazteria berrizalea. Nekazariak, alde guztietan, ez dira berrizaleak. Berrizaleen gogoko berrikeriak. Errepublika garaiko euskal olerkari berrizaleak. Gezurra dirudi, aspaldiko gauzetara hain itsatsia den hizkuntza hau inguruan dauzkanak baino berrizaleago agertzea.

Aztergaia: berrizale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Aipatzekoa: "berrizalekeria"" (1994-08-02)

berrizalekeria
iz. Berrizaletasun gaitzesgarria. Literaturan, berrizalekeriaz, gauza on diren asko ez dira aintzat hartzen.

Aztergaia: berrizalekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
berrizaletasun
iz. Gauza berriekiko zaletasuna. Zaharzalea nauzue, baina, zahar nahiz berrizaletasunean, beharrezkoa dirudi neurriak.

Aztergaia: berrizaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

berrizkatu, berrizka, berrizkatzen
du ad. Berritu, errepikatu.

Aztergaia: berrizkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berrizka, berrizkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

berritu, errepikatu.

berrizkatura
iz. gip. Gaixo egon dena berriz gaixotzea. Gaitza baino txarragoa izaten da berrizkatura. Gaixo dagoen bat gaitzaren berrizkaturak sarritan hartzen duenean, etsitzen dugu haren osasunaz.

Aztergaia: berrizkatura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Gip.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gaixo dagoen bat gaitzaren berrizkaturak sarritan hartzen duenean, etsitzen dugu haren osasunaz.

berrizko
1 adj. Berriz egina. Jesusen berrizko agerpena apostoluei.
2 adb. Hurrengorako. Erdia jan zuen eta gainerakoa berrizko gorde zuen.
Loturak

Aztergaia: berrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berriz sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 izlag. 'berriz, berriro egina': Jesusen berrizko agerpena apostoluei. 2 adlag. 'hurrengorako': erdia jan zuen eta gainerakoa berrizko gorde.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""ta erria gustora gelditzeak ez du gutxiena balio berrizko ere" (Manuel Lasarte) = (hurrengorako ere)" (2003-05-15)

berriztaezin
adj. Ezin berriztatuzkoa. Baliabide berriztaezinak.

Aztergaia: berriztaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

berriztagarri
adj. Berrizta daitekeena. Energia berriztagarrien alde egin dute. Baliabide berriztagarriak.

Aztergaia: berriztagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

berrizta daitekeena.

berriztar
1 adj. Berrizkoa, Berrizi dagokiona.
2 iz. Berrizko herritarra.

Aztergaia: berriztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-03-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'berriztar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'onomastika'.

berriztatu, berrizta, berriztatzen
1 du ad. Berritu, eraberritu. Irudia, eskuz trebeki berriztatua. Euskaltzaindiaren araudia berriztatzeko. Harremanak berriztatu. Olertiaren mundua berriztatzeko.
2 du ad. Berritu, berriz egin; berriz agertu edo ekin; errepikatu. Behar ditu berriztatu hala egin dituen konfesioak.

Aztergaia: berriztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berriztatu, berrizta, berriztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berriztatu, berrizta, berriztatzen

berriztatzaile
adj. Berritzailea.

Aztergaia: berriztatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

forma berri, bidea egin gabea; "Bebil" marka ere har dezake.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzaile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'berriztatzaile: berriztatu aditz onartuaren izen-forma automatikoa da, eta beharrezkoa da lanbide eta jokabide batzuk izendatzeko. Sartzea proposatzen dut'.

 - [E116]: 'uste dut hemen ere aurrekoekin konparatuz koherenteena dela ez aipatzea. Ez du lekukotasunik, eta gure prozeduren arabera ez luke tokirik izan behar. Nik ez aipatzea proposatzen dut, eta nahi duenak erabil dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'sartu hitza'.

berriztatze
iz. Berritzea, eraberritzea. Berriztatze lanetan lagundu. Hiztegiaren aldakuntza eta berriztatzeari buruz.

Aztergaia: berriztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
berrizte
iz. Berriz egitea, errepikatzea.

Aztergaia: berrizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

berriztu, berriz/berriztu, berrizten
du ad. Berriz egin, errepikatu. Ik. berritu1 3. Zorioneko egun honetan, bataioan egindako agintzak berriztu nahi ditut.

Aztergaia: berriztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berriz(tu), berrizten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

berriz egin, errepikatu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper