25 emaitza berdin bilaketarentzat - [1 - 25] bistaratzen.

berdin
1 adj. Nolakotasun berekoa. Kopuru berdinak. Zati berdinetan zatitu. Berez aukera berdina behar dute denek. Izatez berdinak direnez gero. Eriek gaitza berbera izanik, ez dela bi eri berdinik. Luzera berdineko kaleak. Baldintzak ez dira berdinak batarentzat eta bestearentzat. Eskuko hatzak berdinak al dira? Zure gortean berdin dira handi eta txikia. || Hiru orri berdin-berdinak.
2 (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. bezalako. Jainkoak egin du gizona kasik aingeruen berdin. || Ahurraren berdineko harria.
3 (Izen gisa). Ez du berdinik munduan. Berdinik ez duen argiontziaren distira. Erregina gurea, berdinik gabea.
4 adj. Laua; koskarik gabea. Zelai berdinean dabilelako ustean. Bide lau, zabal eta berdinak. || Abiatu ginen sei orduko bide luze hartan, basamortu zabalean; lurra berdin-berdina eta hondarra gogotik.
5 adb. Era berean. Egunak joan eta egunak etorri, gauzek berdin segitzen dute. Bi hitzok berdin ebakitzen dira. Lana berdin egiten badute. Berdin gertatzen da hemen ere. || Berdin-berdin hartuko lituzke guztiak. Nahiz txantxetan zoazela infernura, nahiz benetan zoazela, berdin-berdin erreko zaitu hango suak.
6 adb. Ipar. (Adjektibo bati edo adberbio bati dagokiola). Ik. bezain. Hitza aise da emana, berdin aise jana. Handik Kanboraino, bidea berdin isil, bazterra berdin geldi, zerua berdin eder. Ez dugu guztiek begia berdin ona.
7 lok. Ipar. eta naf. Nolanahi ere, dena dela. Egizu nahi duzuna; berdin ez diogu guk geure buruei horrelako lorrik eman nahi. Zertarako deitu?, berdin ez da etorriko.
8 adb. Beharbada. Baina gerratean berdin hil egingo haute.
9 mat. Bi kopuru berdinen arteko erlazioa adierazten duen ikurra (=); berdintza adierazteko erabiltzen den hitza. 5 gehi 7 berdin 12 (5 + 7 = 12).
[Oharra: autobus berdinean etorri ziren eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak autobus berean etorri ziren eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Jorraia aitzurraren berdin nahi. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

Aztergaia: berdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

berdin (=)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berdin izan da/zait/zaio ad.; du/dit/dio ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. banatan azalduz -en berdin, -en berdineko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berdin izan (ik. beherago)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "kasu horretan subkategorizazio guztiak ontzat jo beharko lirateke" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'berdin, 2. adiera Naf 'dena dela', zertarako deitu, berdin ez da etorriko'.

 - [E116]: 'AIk arrazoi osoa du, eta hola sartuko nuke nik'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'bigarren adiera hori ere erantsi. Naf eta Ipar erantsi'.

berdin izan
1 da ad.-lok. Gauza bera izan; garrantzirik ez izan. (nor marka 3. pertsona singularrean). Gauza ez zirelako edo gogoak eman ez zielako, berdin da. Irabazten ez badu, edo berdin dena, galtzen badu.
2 zaio ad.-lok. (nor marka 3. pertsona singularrean). Berdin zait bata edo bestea. Aberats ala deus gabe ziren, berdin zitzaion.
3 du ad.-lok. (nor marka 3. pertsona singularrean). Eta hori, txakurkeriaz, berdin du den bezala erranik ere... urdekeriaz.
4 dio ad.-lok. (nor marka 3. pertsona singularrean). Nahiz batera, nahiz bestera, niri berdin dit. || Onaren ideia beltzez jantzia, baina berdin dio.

Aztergaia: berdin izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1.1. da (8 adib.: AA III; HU Zez; Ag G; Lab EEguna; ABar Goi; Anab Poli; Lab SuEm; Berron Kijote); 1.2. zait (13 adib.: AR; HU Zez: 3 adib.; Alz Burr; TAg Uzt; Munita; Mde HaurB; Basarri; Vill Jaink; Ardoy SFran: 2 adib.; NEtx LBB); 2.1. du (6 adib.: Balad; HU Zez; Barb Sup; Barb Leg; Larz Iru; Larz Senper); 2.2. dit (9 adib.: Alz Bern; Altuna; Kk Ab II; Otx; Bilbao IpuiB: 2 adib.; Arti Tobera; Erkiag BatB; Etxba Eib); 2.3. dio (3 adib.: Anab Aprika; Vill Jaink; Or).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1.1. da (46 ager.: B: 3; G: 13; IE: 2; EB: 18; sg: 10); 1.2. zait (31 ager.: G: 9; IE: 4; EB: 15; sg: 3); 1.3. zaio (ager. 1: EB); 2.1. du (6 ager.: G: 1; IE: 1; EB: 3; sg: 1); 2.2. dit (4 ager.: B: 1; G: 1; EB: 2); 2.3. dio (4 ager.: B: 1; G: 1; EB: 1; sg: 1)

Bestelakoak
Iparralde / Hegoalde banaketa

hedatuenak, da eta zait erregimenak dirateke (IE + G; halaber berdintsu izan esapidean, q.v.); du erregimena IEkoa da (eta IEkoa bakarrik, OEHaren arabera); dit erregimena Bizk. da batez ere.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: da/zait/zaio ad.; du/dit/dio ad.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

erregimen desberdinen arteko banaketa erabakitzeko zertan oinarritu ez du argi batzordeak, eta, datuak eskainiz, Euskaltzaindiaren esku utzi nahi du hobesteko erregimena erabakitzea.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/zait/zaio; du/dit/dio

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "berdin dit: "Bizkaian nagusiki" esaten da zerrendan. Gurean ere erabili-erabilia: "berdin dit/dio/dizu..."" (1994-08-02)

berdinarazi, berdinaraz, berdinarazten
du ad. Berdintzera behartu. Berdinarazi nuen Eliza inguruko lurra.

Aztergaia: berdinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berdinarazi, berdinaraz, berdinarazten. du ad.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-arazi (OEHak jaso duen forma bakarra berdintarazi da; baina ahalik gutxienetan emango dira -t- artizkidunak, -rt(u) amaitu aditzetan edo)

berdinbanatu, berdinbana, berdinbanatzen
du ad. Zerbait zati edo kopuru berdinetan banatu.

Aztergaia: berdinbanatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-03-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

A. Sarriegik 5 aldiz erabiliak ageri dira: berdinbanaketa 2 aldiz ("Beraz, P-k sekzio zuzen bakoitzean tentsioen berdinbanaketa sortzeko, sekzio guztien grabitate-zentruetatik iragan behar du nahitaez bere eragin-lerroak"; "Tentsioen berdinbanaketarako S erresultanteak edo indar totalak, sekzio zuzenaren grabitate-zentrutik iragan behar du"); berdinbanatu 3 aldiz ("Tentsio ebakitzaileak, piezaren a.b batezbesteko sekzioan berdinbanatu egiten direla eta pieza horien alboko aurpegietako presioa c.b sekzioan"; "Arazoaren azterketa sakon batek, tentsio ebakitzaileak aipatu ebakiduran era berdinbanatuan ez direla banatzen erakusten du"; "Era traketsean, bernoarentzat behar den diametroa mn eta m1n1 planoetan t tentsio ebakitzailea berdinbanaturik dela suposatuz lortzen da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: berdinbanaketa 'equidistribución' 1; berdinbanatu-behar 1, berdinbanatzeko betebehar 1 'deber de equidistribución'; karga berdinbanatu 'carga uniformemente distribuida' 1 // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berdin banatu : PMuj DVC (adib. gisa: repartir por partes iguales) // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Hitz teknikoa iruditzen zait eta ez dakit orain sartzekoa den, ala ikusi unibertsitate munduko hitz teknikoen artean proposatzen duten ala ez'.

 - [E116]: 'bai, oraingoz ez nuke sartuko nik ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'berdinbanatu du ad.'.

berdindu, berdin/berdindu, berdintzen
1 da/du ad. Berdin bihurtu, maila berean jarri, zerbait beste zerbaiten berdina izan. Hemen berdintzen dira aberats-pobreak. Atzoko markak berdintzera. Esan daiteke urrezko meatzeekin berdintzen direla Gipuzkoako harrobiak. Zure edertasunak ez du zure ahizparena berdintzen. Sei jokotan berdinduak. Muinoak elkarren kidera berdinduko ditu. Kartagoko hiria desegin eta lurrarekin berdindu zuen.
2 du ad. Kirol-lehiaketa batean, kirolari edo talde batek, aurkariaren tanto edo puntu kopuru bera izan. (nor osagarririk gabe). Ik. partida berdindu; adostu 3; ados izan 1; berdinketa 2. Bergarak ere puntu bakarra eskuratu du, Pasaian 1-1 berdindu ostean. Eibartarrek 23na berdindu zuten Cangasen aurka. Lehen itzulian berdindu egin zuten Alavesek eta Malagak. Ostolazak eta Izeta II.ak berdindu egin zuten Antzuolan; biek ala biek jasoaldi kopuru bera egin zuten. Nuarbek eta Aresok berdindu egin zuten lehen postuan eta baita Mutrikuk eta Goiherrik ere, hirugarrenean.
3 da/du ad. Lautu. Irauli eta berdindu behar duela lur guztia. Aldapak berdindu. Koskak eta laztasunak berdintzeko.
4 da/du ad. Zuloez eta kidekoez mintzatuz, bete. Hesiak lurpetik atera eta zuloak berdintzeko. Hutsune hori berdintzeko, Euskaltzaleak bazkuna eraberritu dugu.
5 da/du ad. Ase. Urdaila berdindu. Oraintxe ongi berdindua gelditu naiz.
6 da ad. Neurriz kanpo edan. Aizu, gogoratzen al zara atzo nola ibili zinen?; ontzi handia ekarri arren, ederki berdindu zinen. Ederki berdinduta zagok.
7 du ad. Erkatu, alderatu. Zerekin berdinduko dugu zeruko jaurgoa?
Ohiko lexiak

Aztergaia: berdindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berdindu, berdin(du), berdintzen. 1 da/du ad. 'berdin bihurtu': hemen berdintzen dira aberats-pobreak. 2 da/du ad. 'lautu': mendia berdindu. 3 da/du ad. 'ase': gosea berdinduI.

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa

berdinarazi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berdindu, berdin(du), berdintzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"mendia berdindu"; "gosea berdindu"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""Gosea berdindu" ala "berdindu naiz", "berdindu al haiz?" ("Gosea" tartekatu gabekoa, entzun izan dut gehien, beti ez esateko)" (1994-08-02)

berdinez
1 iz. Desberdintasuna. Ik. ezberdintasun.
2 adj. Desberdina. Ik. ezberdin.

Aztergaia: berdinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. desberdintasun, ezberdintasun; desberdin, ezberdin.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz. 2 izond.

berdineztasun
iz. Desberdintasuna. Ik. ezberdintasun.

Aztergaia: berdineztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. desberdintasun, ezberdintasun.

berdingabe
adj. Berdinik ez duena. Ik. paregabe. Atsegin berdingabea. Euskal Herri zaharraren oroigarri berdingabea. Artista berdingabea.
Azpisarrerak

Aztergaia: berdingabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. / AS: berdingabeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berdingabeko

berdingabeko
adj. Berdingabea.
Loturak

Aztergaia: berdingabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

berdingabetasun
iz. Desberdintasuna. Ik. ezberdintasun.

Aztergaia: berdingabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. desberdintasun, ezberdintasun.

berdingaitz
adj. g. er. Ezin berdinduzkoa.

Aztergaia: berdingaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezin berdinduzkoa.

berdingarri
adj./iz. g. er. Zerbait berdintzen duena.

Aztergaia: berdingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

berdingo1
adj. bizk. Bitartekoa, artekoa. Bere herritxoan, mutiko berdingoa zenean, zeukan egote baketsuaz gomutak egin ditu.
berdinkatu, berdinka, berdinkatzen
du ad. g. er. Erkatu, alderatu. Ik. konparatu.

Aztergaia: berdinkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berdinka, berdinkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erkatu, alderatu, konparatu.

berdinketa
1 iz. Berdintzea. Lurren berdinketa.
2 iz. Kirol-lehiaketa batean kirolari edo talde guztiek tanto edo puntu kopuru bera duten emaitza. Alavesek eta Osasunak binako berdinketa lortu dute.

Aztergaia: berdinketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berdinki
adb. Ipar. g. g. er. Berdin, era berean. Berdinki hartzen zituen Jaunaren eskutik onak eta gaitzak. Gauza segura da horrelako tresnarekin hazia berdinkiago hedatuko dela beso zabaletik baino.

Aztergaia: berdinki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.g.er.

berdinkuntza
iz. g. er. Erkaketa.

Aztergaia: berdinkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erkaketa.

berdintasun
iz. Berdina denaren nolakotasuna. Kopuru berdintasuna. Berdintasunezko erkaketa. Itxuren berdintasuna adierazteko. Legearen aurreko berdintasuna. Bi sexuen berdintasun osoa. Giza berdintasunaren erroa. Berdintasunak eta antzekotasunak. Ez da gutxi, gailurrik gabeko berdintasunaren uholdean murgildu behar duen gaurko mundu honetan. Gizarte Segurantzaren sistema unibertsaltasun, batasun, elkartasun eta berdintasun printzipioetan oinarritzen da.

Aztergaia: berdintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

irudien berdintasun; irudien berdintasun alderantzizko; irudien berdintasun zuzen; zenbakien arteko berdintasun eta desberdintasun

berdintsu
1 adj. Gutxi gorabehera berdina. Ik. paretsu. Luzetasunez berdintsu dira. Haien gaitza eta gaurko gurea ez ote diren funtsez berdintsuak. Hizkuntzaren aldetik berdintsu baita, ez berdin, etxeko erdalduna eta erdaldun etorkina. Lodiera berdintsukoak.
2 adb. Berdintsu balio dute.
Azpisarrerak

Aztergaia: berdintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berdintsu izan zait/da ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berdintsu izan (zait / da)

Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

berdintsu izan
1 da ad.-lok. (nor marka 3. pertsona singularrean). Ik. berdin izan. Honentzat orduan berdintsu da euskara eta latina!
2 zaio ad.-lok. (nor marka 3. pertsona singularrean). Joan edo ez joan berdintsu zait. Mutil izan ala neskatxa izan berdintsu zitzaion.

Aztergaia: berdintsu izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1.1: da (2 adib: Ldi IL; Xa); 1.2: zait (5 adib: Dv; HU Zez 174; Or SCruz 16; Etxde JJ 182; MAtx Gazt 28)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1.1: da (ager. 1: EB); 1.2: zait (3 ager.: G); 1.3: zaio (ager. 1: EB)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zait/da ad.

berdintza
1 iz. Konparazioa, erkatzea. Bere sermoiak ziren txit lauak, berdintza edo konparazio ederrekin eginak.
2 iz. mat. Bi kopuru berdinen arteko erlazioa. Berdintzak egiaztatu egiten dira; ekuazioak, aldiz, ebatzi. Berdintzaren ikurra.

Aztergaia: berdintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan berdintza, bardintza.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berdintza 25 aldiz jaso da: G 7 (Ir YKBiz); EB 18 (J.M. Goñi, Matematika/OHO, Elhuyar 10, Txill, J. Etxeberria, B. Carrascal, LehenZikloEsper 1987, Matekariak, Erreologia).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berdintza : DFrec 5, AB38 37, HiztEn-LurE, Euskalterm 3.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Erabaki gabe utzi da forma
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 konparazioa, erkatzea. 2 Mat. bi kopuru berdinen arteko erlazioa.

berdintzaile
adj./iz. Berdintzen duena. Indian, kasten egiazko berdintzailea dirua da. Arazoak sortzen ziren, asimilazio eta gainerako joera berdintzaileekin. Gorputzak baditu bere beroaren berdintzaileak.

Aztergaia: berdintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan berdintzaile, testu-lekukotasunik gabe.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berdintzaile 2: M. Irazgoiti ("Islamiar doktrina berdintzailea bultzatzen zuen estatuaren aliatu ziren"), UZEI ("Bi hizkuntzoi buruz, era berean, nolanahiko indar-iturri guztietan, banaketa berdintzailea izatea, eta "gizartekostu" berbera"); berdintzale 1: Herr 1985 ("Honek 37 grado inguruan egoiteko, badauzka bere beroaren berdintzaleak berekin: haietan hoberena da izerdia, honek kanporatzen baitu gorputzaren beroegia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berdintzaile : AB38 1 (igualitario); HiztEn (berdintzen duena); LurE (berdintzen duenaz esaten da); Euskalterm 1 ("komuna berdintzaile: comuna igualitaria") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berdintzaile : EuskHizt (berdintzen duenaz esaten da; ik. berdingarri); ElhHizt (igualador, allanador, nivelador); HiruMila (1 igualador; uniformador; 2 allanador; igualador; 3 compensador); EskolaHE (berdintzen duenaz esaten da); DRA (berdintzaille: allanador, igualador. SP); PMuj DVC (1 igualador, allanador; 2 nivelador; 3 G alisador, cepillador; 4 fijador, que retunde juntas (Albañ.)) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn+ / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gorputzak baditu bere beroaren berdintzaileak.

berdintze
iz. berdindu aditzari dagokion ekintza. Bi sexuek ikasi dute toki berean esertzen eskolan, ministroen eta administrazio kontseiluetan eta ia nonahi, baina komuneraino ez da iristen sexuen berdintze hori. Partidan izan dira 12 berdintze, azkena 39tan.

Aztergaia: berdintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

berdinzale
adj. Berdintasunean oinarritzen dena, berdintasunaren aldekoa dena; bereziki, gizakien arteko berdintasunaren alde egiten duena. Hezkuntza aurrerakoi eta berdinzaleagoa jaso duten gazteen artean ere jarrerak ez dira aldatzen ari. Eraiki dezagun gure herriarentzat gizarte-eredu berdinzale bat.

Aztergaia: berdinzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh54 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berdinzale Emulador. Apaiz berdinzalea bere erasalea. "Si bien canta el abad, no le va en zaga su monaguillo" . Ayerb EEs 1916, 227.

berdinzale 58: Aizu, Argia 21, Berria 19, EiTB 4, Elkar, Goiena, Jakin 7, UEU 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berdinzale 8: Berria 5, Iñaki Segurola, Jon Alonso, Oskar Arana.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper