73 emaitza ate bilaketarentzat - [1 - 73] bistaratzen.

ate1
1 iz. Harresi, horma, pareta edo kideko batean, alde batetik bestera igaro ahal izateko irekidura. Ate hori igarotzen duena. Ate gain batean josita. Atez ate ibili. Ate txakurra. Sarrera atea. || Astiro, egongelara joan zen bera ere; atepean gelditu zen zigarroa erretzen.
2 iz. Ate batetiko igarobidea ixten edo irekitzen duen orria edo orri bikotea. Ahal bezala autoko atea ireki nuen. Atea itxi eta ezer esan gabe alde egin nuen. Atea zabaltzeko giltza. Burdinazko atea. Ate nagusia. Ate isil batetik. Bi alderdiko atea. Ate langa. Ate morroiloa. || Agure txikia izan zen lurrean makurtu eta atepetik begiratu zuena. || Zenbat ate, hainbat maratila.
3 iz. Solairu bereko etxebizitzetako bakoitza. Ezkerraldeko hirugarren atean bizi da.
4 iz. Zenbait kiroletan, bi zutoinek eta langa batek eratzen duten ate modukoa, tantoak egiteko, baloia edo pilota sartu behar den tokia. Batek, hortaz, baloiak lapurtzen ditu, eta besteak, baloi horiek aurkariaren aterantz bideratzen. || Etxeitak baloia atepetik atera zuen 83. minutuan. Atepean ikusgarri aritu zen greziarren atezaina.
5 iz. Mendi arteko igarobidea. Geroztik Errolanen Arraila deitzen diote harkaitzean naturak zizelkaturiko ate gaitzari.
6 iz. Zerbait iristeko bidea. Zeruko grazia guztien atea Ama Birjina dela. Oi gure etxe maitea, oroitzapenez betea, zorionaren atea! Bake iraunkor baterako atea.
7 iz. zah. Kanpo, landa. (Leku atzizkiekin, singularrean). Barrutik gogoeta gaiztoak eta atetik etsaiaren erasoak. Atetiko seinaleak.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Marteilu zilarrezkoak hauts ditzake ate burdinazkoak. Ondo eginen pagua, ate ostean palua. Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz.
ate2
iz. zub. Meta, pila, multzoa. Bi atetan ezarri zuen. Egur ate bat.
ate aitzin, ate-aitzin
iz. Ate aurrea. Jaitsi, txirrina jo eta, ate-aitzinean gelditu beharrean, autora itzuli zen. Ostatuaren ate-aitzinetik pasatzean.
ate albo, ate-albo
iz. Ateburuari eusten dioten bi piezetako bakoitza.
ate joka, ate-joka
adb. Atea joz. Ate-joka hasi zen bizilagunen etxeetan. Hauek al dira ate-joka etortzeko orduak? || Ate-joka ditugu dagoeneko deus gutxi ezagutzen ditugun ondorengoak. Ate-joka genuen uda.
ate leiho, ate-leiho
iz. Ateko leihoa. Ate-leihotik begira.
ate oste, ate-oste
iz. Atearen atzean dagoen lekua. Ate-ostean ezkutatu. Ruth deika ari zitzaion ate-ostetik.

Esaera zaharrak

Ondo eginen pagua, ate ostean palua.
ate zoko, ate-zoko
iz. Atea eta pareta elkartzen diren aldea. Egun batean gelditu nintzen ate-zokoan gordeta. Ate-zokoan kutxa handi bat.
ate zulo, ate-zulo
iz. Sarraila-zuloa, giltza-zuloa. Inesen semea noiznahi joaten zitzaion ate-zulotik barrandatzera.
atea bultzatu
du ad.-lok. Atea bultzatu, eta barrura. Parkeko zaindariaren etxolako atea bultzatu dut, poliki. Atea emeki bultzatu eta hormaren kontra babestu zen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: atea bultzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

atea giltzatu
du ad.-lok. Atea giltzaz itxi. Mela-mela eginda zegoen, dardaraka, eta esan zidan atea giltzatu eta kanpoan utzi zenuela. Etxetik irteten naizen bakoitzean, sutan uzten dut pertza eta atea giltzatu gabe.

Aztergaia: atea giltzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da gardena eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta giltzatu sarreretan.

atea hetsi
da/du ad.-lok. Ipar. eta naf. Norbaiti edo zerbaiti bidea itxi, aurrera egiteko aukerarik ez eman. Ipar Euskal Herriaren egituraketari buruzko eztabaidari ez dio atea hetsi.

Aztergaia: atea hetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da gaur egun EHn (hetsi sarreran), baina komeni da azpisarrera gisa jasotzea Ipar. eta Naf. markekin. Bide batez, hetsi sarrera adibiderik gabe geratuko denez, berria jaso beharko da.

atea ireki
da/du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti bidea ireki, aurrera egiteko aukera eman. Negar malkoei atea ireki diet. Atea ireki zion maitasunari. || Sormenari ate bat irekiz. Genetikak ustez itxita zuen ate bat irekitzen ari da poliki-poliki. Katalunian negoziaziorako ate bat ireki dadin. Ebazpenak beste ate bat ireki du.

Aztergaia: atea ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta ireki sarreretan.

atea itxi
da/du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti bidea itxi, aurrera egiteko aukerarik ez eman. Alemania izan da aukera horri atea itxi diona. Errealitateak ez diezaiola imajinazioari atea itxi. Ez diogu inori atea itxiko. Euskararentzat ate guztiak itxita zeuden garaia.

Aztergaia: atea itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 itxi -- Las exprs. más empleadas son atea(k) itxi 'cerrar la(s) puerta(s)' y begiak itxi 'cerrar los ojos'; se encuentra tbn. con cierta frecuencia bidea(k) itxi 'cerrar el paso' y belarriak itxi 'no prestar oídos'. Se emplea tbn. en exprs. como zuloa itxi 'tapar un agujero' o zauria itxi 'cerrar(se) una herida'. * Agura onari ez ateak itsi [issi]. RS 26. Mutil, itsi (ysi) egizu atea gilsas. Mic 6. Infernuko putzuaren atea nere gañera itxi ez dedilla. Cb Eg II 52. Itxi zezala atea barrendik. AA III 493. Itxi bijotzeko atiak pensamentu txarrai. fB Ic II 281. Ate bigaz itxita emon eutskula Jaungoikuak miina. Ib. 183…. 1 ate * Ate-zaiak, Elizako ateak idiki behar zaiztenai zabaltzeko, ta itxi behar zaiztenai itxitzeko kontua duenak. Ub 218. Ate guztiak itxi dizkiolako [Larramendiren hiztegiari], haren berririk ere jakin nahi ez duelako. MEIG VII 54.

Bestelakoak

itxi1 1 da/du ad. Leiho, ate eta kidekoez mintzatuz, norabaiteko sarrera edo irteera eragozteko eran jarri. Ik. hetsi; zerratu1; zarratu1. Anton. ireki1. Atea itxi. Leihoa itxirik aurkitu zuten. Miserikordiaren atea zuretzat itxi zen. Atea itxi zion: ez zion sartzen utzi. ate1 3 iz. Ate batetiko igarobidea ixten edo irekitzen duen orria edo orri bikotea. Atea ireki, zabaldu. Atea itxi. Atea giltzaz itxi. Burdinazko atea. Ate nagusia. Ate isil batetik. Bi alderdiko atea. Ate langa. Ate morroiloa. || Zenbat ate, hainbat maratila.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta itxi sarreretan.

atea jo
ad.-lok. Etxe edo gela bateko atean kolpe bat edo kolpeak eman, atea ireki dezaten. Aterik jo gabe sartu zen, ohi zuen bezala. Honetan, Isabelek atea jo zigun.

Aztergaia: atea jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATEA JO (V-arr-gip, G-azp, AN-gip-5vill, B, BN-lab; Lcc, Ht VocGr (athe-). Ref.: Gte Erd 50, 27. Llamar a la puerta. "Bean atea jo dute (V-gip, G-azp, AN-gip)" Gte Erd 50. v. ATEAN JO. Ez, geiago ez jagot joko / kontereagaz atea. Lazarraga 1195v. Io dut atea eta oihu egin dut hiruretan. Volt 220. Ene borondatearen atheak ioiten dituzten gogoeta gaixtoei erraiten derauet: Ea tentagarriak, iragan aitzinat. Ib. 368 (V 242). Sein onek xaio bear dau, xo bidi atea. Acto 115. Zure iraupenak bigunduko dau Zeruba; jo atia, egin oles ostera ta ostera, ta edegiko jatzu. Mg CO 282. Joten eban neskatillatxu onek Marijaren atia, bere bitartez ikusteko Jesus. Ur MarIl 98. Kristau on asko bilduta zeuden, San Pedro-gatik Jainkoari erregutzen, Apostuoluak atea jo zienean. Lard 504. Hainitz athe, zor derautenetan, yo ondoan, deus ezin bildu dut. Hb Egia 21. Dran, dran atea jota dator neskatxea. AB AmaE 225. Amak jo zuan atea Kaxillen etxean deadar egiñaz. Urruz Zer 79. Onetan ginala, Isabelek atea jo zigun. A Ardi 112. Atia kox kox jo nion eta / laixter iriki ziguten. JanEd II 135. Eskaliak ogi-eske atia joten eben bittartian. Altuna 23. Aterik jotzeke sartuta iñoren etxean! NEtx Antz 124. Eska, bila, io atea. Or QA 130. Baña ezan ausartu bada-ezpadan be aterik joten. Bilbao IpuiB 202. Diru batzalliak atia jo eban. SM Zirik 42. Aterik jo gabe, oi zuan bezela, sartu zan. Ugalde Iltz 23. Gizonezko batek etxera etorri nai badu, atea jo ta eztula egiten du. Anab Aprika 18. Athea jo eta idekitzen dute. Larz Senper 128. Ta San Pedrori atia jo diot / ustez puliki puliki. Mattin 130. Atea jo ta an azaldu zan. BBarand 135. v. tbn. Astar II 141. PE 37. Sor AKaik 120. Muj PAm 36. Enb 201. Lek EunD 27. Ir YKBiz 291. Etxde JJ 222. BEnb NereA 59. Osk Kurl 59. Lab SuEm 183. (Ateari jo). Bilha zazue eta kausituko duzue, jo zozue atheari eta idekiko zaitzue. Dh 80. Kask, kask, kask jo zuten etxe txar batetako atheari. Barb Leg 71.

adib.: ate1 1 iz. Harresi, horma, pareta edo kideko batean, alde batetik bestera igaro ahal izateko irekidura. Ate hori igarotzen duena. Ate gain batean josita. Atez ate ibili. Ate txakurra. Sarrera atea. 2 iz. Mendi arteko igarobidea. 3 iz. Ate batetiko igarobidea ixten edo irekitzen duen orria edo orri bikotea. Atea ireki, zabaldu. Atea itxi. Atea giltzaz itxi. Burdinazko atea. Ate nagusia. Atea jo. Ate isil batetik. Bi alderdiko atea. Ate langa. Ate morroiloa. || Zenbat ate, hainbat maratila.

atea jo 960: Ortzadar 3, Deia 8, Elhuyar 2, Elkar, Berria 53, EiTB 866, Jakin, Argia 11, Erlea 3, DiarioVasco10.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atea jo 309: Berria, Joseba Sarrionandia, Joxemari Urteaga, Anjel Lertxundi, Josu Zabaleta, Javi Cillero, Patxi Zubizarreta, Irene Aldasoro, Iñaki Mendiguren, Gotzon Garate…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ate sarreran.

atea zabaldu
da/du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti bidea ireki, aurrera egiteko aukera eman. Kanpoko eskaintzei atea zabaldu die. Heriotzak atea zabaltzen dio bizitzari. Guztiok dakigu zenbateraino zabaldu zizkien Larramendik ateak kanpotiko hitzei. Askatasunerako ate bat zabaldu zen. Telebistan ateratzeak laguntzen al du ateak zabaltzen?

Aztergaia: atea zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ate eta zabaldu sarreretan.

atean jo
ad.-lok. Atea jo.

Aztergaia: atean jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATEAN JO. Llamar a la puerta. En Gte Erd 27 se rechaza esta expresión. v. ATEA JO. Yende beharrek ez dute yotzen / gure etxeko atean / Non ez duten mahainean, / Othoruntz ordua denean, / Lekua gure aldean. Elzb Po 197. Denbora berean yotzen ditek athean kask, kask, kask. Elzb PAd 80. Mutilla su-onduan jezarritta egualarik, atian jo eben. Altuna 66. Atean yotzen duenari idekitzen baitzaio. Ir YKBiz 137. Athean jo du norbaitek. Mde Po 13. Apaizburu Jaunaren atean / jo nai degu gaur aurrena. NEtx LBB 368.

adib: xeheria 1 iz. Ipar. Gauza xeheen multzoa. Arropa, oinetako, xeheria eta beste saltzeko. 2 iz. Ipar. Ume taldea. Jausten gara, besoez baztertuz xeheria ausarta. || Atean jo bezain sarri, han zuten nagusia, haur xeheria bat ondotik. // xuxurlatu, xuxurla/xuxurlatu, xuxurlatzen du ad. Ahapeka, ia ezpainak higitu gabe hitz egin. Soldadu bat sartu zen, atean jo eta, aretora; zerbait xuxurlatzen hasi zitzaizun, nik ez entzuteko moduan.

atean jo 37: Deia, Elkar, Berria 5, EiTB 28, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atean jo : Herria 2, Berria, Lopez de Arana 5, Anjel Lertxundi 5, Joan Mari Irigoien 5, Jon Muñoz 4, Oskar Arana 4, Koldo Izagirre 6, Bego Montorio 3, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta adibide gisa jasotzekoa dagokion sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa ate sarreran.

ateburu
iz. Atearen gaineko aldea, alboko bi atalek eusten diotena. Arkumearen odolarekin nork bere etxeko ateburua eta alboak igurtziko dituzue. Ateburuko armarria.

Aztergaia: ateburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

cf. ataburu

ateetaratu, ateetara/ateetaratu, ateetaratzen
da ad. Ateetara joan.

Aztergaia: ateetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ateetara, ateetaratzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-ratu: -etaratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

ateismo
iz. Jainkogabearen doktrina edo jarrera; jainkorik denik ukatzen duen doktrina. Ateismoaren ahaleginak gizonaren eta abereen artean dagoen leizea ukatzeko.

Aztergaia: ateismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ateleka
iz. zah. Errieta. Zigorrak eta atelekak zentzatzen ditu umeak.

Aztergaia: ateleka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

errieta.

atelekatu, ateleka/atelekatu, atelekatzen
du ad. Errieta egin.

Aztergaia: atelekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ateleka(tu), atelekatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

errieta egin.

atelier
iz. Ipar. Lantegia.

Aztergaia: atelier

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-08 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atelier (eta ateleria, kantu atelier bana) 6: M. Erdozainzi ("Bere aitaren atelerian, lanean ariz pasatu urte horiek, Jesus'en gizontasuna finkatzen bezala dute"), I. Borda 2 ("Uztaro arte atelierrak bi gertakarien biltzea proposatu zuen, ikastolaren obren alde Abadiaren Izarrak izeneko ikusgarria plantatuz [...] atelierreko kideak usatuak dira gisa hortako lanen montatzen, jadanik ene texto bat zutabe, 1991an Mundu Mineralak oroigarriak plantatu baitzuten"), A. Irigoien ("Mekanografia ikasi behar izango du etxean diruz laguntzeko, eta lantxoak ere egingo zituen han-hemenka, harik eta Fernando Fernandez grabadorearen atelierrean hasi arte"), Herr 1989 2 ("iparraldean batutxu orain hamazazpi kantu atelier [...] Hegoldean ere xaz hasirik lau "tailer" [...] Erramu-kari izaiten duxu atelier horien elgarretaratzea Donibane Lohizunen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

iz. Ipar. h. lantegi (tailer lehen itzulikoaren moduan eskainiz).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atelier iz. Ipar. h. lantegi.

atenastar
1 adj. Atenaskoa, Atenasi dagokiona. Atenastar filosofoa.
2 iz. Atenasko herritarra.

Aztergaia: atenastar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atenastar izond. 1, A Ardi (“Solon atenastar andia”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atenastar 6: J. Arriola 4 (adib., “athenastar familia”, “Athenastarrek maite zituzten oturuntzak”); Kultura klasikoa/DBH 2 (“sekulako zerga ordaintzera beharturik zeuzkan atenastarrak”, "atenastarrek zazpi mutil gazte eta zazpi neska bidali beharko zituzten Kretara”); atenar 1, UnescoAlb 1990 ("atenarren [...] erokeria gaitzetsiz").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atenastar (herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "Atenas hiriko herritarra".

 - [E116]: "ez nuke azalpenik emango, ez baitugu orain arte holakorik egin: adibidez, "bairikiar" ageri da lehenbiziko itzulian, baina ez du esaten nongoa den (bide batez, "bilbotar", "donostiar" edo "gasteiztar" ez dira ageri hiztegian. Ez da harrigarria?)"

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): "utzi dagoen moduan".

atenditu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, atenditu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kasu egin; arreta eman 3; artatu 2].

Aztergaia: atenditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh110 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

atenditu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, atenditu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kasu egin]

atenditu 149: Argia 5, Berria 4, Deia 4, DiarioVasco 22, EiTB 97, Elkar 8, Consumer 7, Laneki 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atenditu 13: Berria 3, Jon Alonso 2, Pablo Sastre 2, Irene Aldasoro 2, Agurtzane Juanena, Joxe Austin Arrieta, Unai Iturriaga, Pako Aristi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

Saih.

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina arreta eman, artatu baliokideak ere gehitzea komeni da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ondo deritzot baztertzeari, baina honelako kasuotan, erabilera handiko kontzeptua denean, horren ordain egokia zein izan daitekeen esatea komeni da, jendea gidatzeko: *atenditu, e. kasu egin, harrera egin, arreta eskaini, sorotsi...'

 - [E116]: 'Ez dugu gustuko izango, baina Lizarragak, Soroak eta Txirritak erabili izan dute. Lekukotasun gutxiagoko hitzak sartu ditugu. Uste dut hoberena den ez aipatzea oraingoz. Ez dut uste badugun eskubiderik izarra jartzeko'.

 - [I102]: ''atenditu' eta 'labadora' maila berekoak direla uste dut, gaztelania hutsa. Nik lerroa jarriko nuke, zalantzarik gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'atenditu* e. kasu egin...'

ateneo
iz. Zientzia, artea eta letrak lantzen dituen kultura-erakundea; erakunde horren egoitza. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatu dute hitzaldia. Ateneotik bertatik deitu nion lehendabiziko aldiz.

Aztergaia: ateneo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

atenporal
adj. Denboratik at dagoena, denbora transzenditzen duena. Kantu atenporal eta betierekoak egin nahi izan ditut.

Aztergaia: atenporal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 58, ETC: 172.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: atenporal; Adorez: 0; Labayru: 0, NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es atemporal; fr atemporel: Elhuyar: adj. denborazkanpoko, atenporal, denboragabe / Adorez: 0 / Labayru: denboraz kanpoko (fuera de tiempo), atenporal, denboragabe (sin tiempo) / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

atentatu
iz. Pertsona baten bizitzaren edo izate fisiko nahiz moralaren aurkako erasoa. Beste atentatu bat izan da eta gazte batzuk atxilotu dituzte. Atzo autobus batean gertatutako atentatua. Metroko sarreran egindako atentatua bere gain hartu zuen. Agintearen kontrako atentatua. Atentatu bat ari ziren antolatzen egoitza hartan. Atentatuan parte hartu duen pertsona taldea. Atentatuaren egileak zeintzuk ziren jakiteko.

Aztergaia: atentatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'iz. Izen moduan bakarrik onartu denez gero, horrek adierazi nahi du aditza ez dagoela zerrendan jasota. Aditz moduan ageri da, ordea, Elhuyar Hiztegian, 3000 Hiztegian, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan… Azalpena eman beharko litzateke, esate baterako, 'atentatu 1. iz. 2. ad. h. atentatu egin'.

 - [E116]: 'berriz ere gauza bera gertatzen zaigu. Ezin gara asmatzen eta errezetak ematen hasi. Hitz hau, jakina, berria da (OEHn ez da ageri, baina EEBSn, esaterako, badira 60 adibide baino gehiago. Jaso behar da, ez da dudarik, baina uste dut lan taldearen proposamena nahiko dela oraingoz, beste inon ere sartu gabe. EEBSn atentatua egin, atentatu bat egin, atentatuak egin, atentatua gertatu, atentatua prestatu, ageri dira, baina ez atentatu egin. Hori ezin dugu sakelatik atera besterik gabe. Lan taldeak egiten duen proposamena bere horretan utziko nuke, aldatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'utzi dagoen moduan'.

atentzio
iz. Arreta. Ik. aditasun. Atentzio handiz jarraitzen zituen osabaren azalpenak.
[Oharra: horrek atentzioa deitu dit eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak horrek atentzioa eman dit eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].
Azpisarrerak

Aztergaia: atentzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

atentzioa eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "adiera-oharrak ematea komeni (zein adierarekin onartzen da 'atentzio'?) Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia-n: 'Arreta'; Elhuyarren Euskal Hiztegi Modernoa-n: 'Aditasuna, arreta'; beraz, badirudi 'aditasun' eta 'arreta' sinonimoak eman litezkeela, onartzen den adiera-eremua mugatzeko (izan ere, 'atentzioa' hitza 'artatze' adierarekin ere erabiltzen da)" (2002-09-02)

atentzioa deitu
ad.-lok. [Oharra: Euskaltzaindiak, atentzioa deitu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atentzioa eman].

Aztergaia: atentzioa deitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib.: e. atentzioa eman / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

Ik. atentzioa eman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atentzioa deitu* e. atentzioa eman.

atentzioa eman
ad.-lok. Norbaiti zerbait deigarria edo bitxia iruditu. Horren edertasunak atentzioa eman dit. Ez da erraz Londresko metroan atentzioa ematea. Izkina ez oso argitsu batean, koadro bat ikusi nuen, atentzioa eman zidana.

Aztergaia: atentzioa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atentzio sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

horren edertasunak atentzioa eman dit.

ateo
adj./iz. Jainkogabea. Frantziako Errepublikak jarrera ateoa azaldu behar duela aldarrikatzen du. Ateoek ezkondu gabeko bikoteen aldeko apustua egiten dute.

Aztergaia: ateo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'hemen izena eta izenondoa berezitu beharra dago. Jainkorik sinesten ez duena adierazteko, nazioarteko forma ateista da, espainolez ere onartua, (ing. atheist, al. Atheist, errus. Атейст ateist, hebr. טסיאיתא ateist). Salbuespen bakarra frantsesa da: athée. Adjektibo balioan, ordea (adibidez erdarazko moral atea esateko), nazioarteko formak honelakoak dira: esp. ateo, fr. athée, ing. atheistic, al. atheistiche, errus. Атеистический ateistíčeskii. Hortaz, badirudi euskaraz izenlagun gisa ateistiko moduko zerbait legokigukeela'.

 - [E116]: 'Baina orain arte erabili dugun irizpidea da espainolez eta frantsesez modu berean esaten bada, euskaraz ere hala mailegatu behar dugula hitza. Uste dut orain ateista eta ateistiko bezalakoekin hasiz gero (batez ere bigarrena sakelatik ateratzen duguna da) bazterrak nahasi besterik egiten ez ditugula. Egia da OEHn ateo eta ateista ageri direla, oso adibide gutxirekin biak, baina EEBSn ateo bakarrik ageri da (18 testu). Beraz, puntu honetan uste dut batasuna egina den, alde batekoek eta bestekoek ateo erabiltzen baitugu. Lan taldearen proposamena oso egokia ikusten dut'.

 - [I102]: 'XKren proposamena egokia dela uste dut, baina 'ateista' bakarrik erabilita'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ateo'.

atera, atera, ateratzen
1 du ad. Zerbait edo norbait dagoen tokitik at ezarri, barnetik kanpora eraman. Kanpora atera. Kutxako gauza guztiak atera zituenean. Jendartera atera. Geure bihotzetatik atera dezagun. Hagin bat atera diote. Lege berri bat atera behar dute horretaz. Espetxetik atera zutenean. Umea paseatzera atera. Harrika atera zuten hiritik. Beren lurraldetik atereak izan ziren arte.
2 da ad. Irten (adiera guztietan). Ik. ilki; jalgi. Gauez atera behar izan zuen. Etxetik atera zenean. Bihar aterako dira. Ezin atera naitekeen oihanean. Zer ordutan aterako da trena? Eta garaile aterako da handik. Baina askotan gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Sekulako inbertsioa izan zen, baina azkenean ongi atera zen. Esaten dizuet nik gaiztoa ez dela behin ere ongi ateratzen. Estatistika bat egin zen, eta begira zer atera zen. Ikaragarrizko pilotariak atera ziren horiek biak.
3 du ad. Janariez edo edariez mintzatuz, mahaira ekarri. Ik. zerbitzatu 3. Atera ardoa denentzat, dirua badago eta! Intxaurrak eta gazta atera dizkit.
4 du ad. Lortu. Salamancan titulua atera zuen edozein paperjalek. Ez zuten ondore zuzenik atera. Harri horietatik aluminioa ateratzen dute. Azken hauteskundeetan diputatu gehien atera duen alderdia.
5 du ad. Ondorioztatu. Ik. deduzitu. Hortik ateratzen dut egia dela. Atera hortik nolakoa izango zen piztitzar hau. Ez beza inork hartatik atera gure adiskide handiaz ahaztu garenik.
6 du ad. Ezagutarazi, jendartera agertu; plazaratu, argitaratu. Lege berri bat atera behar dute horretaz. Saritutako lanekin, gainera, liburua atera du Hezkuntza Sailak. Bertso berri batzuk nahi nituzke atera. Kontuz gero!, berori ere bertsoetan ateratzeko esan didate eta.
7 du ad. Zenbait kiroletan, baloia edo pilota jokoan jarri. Bederatzi korner atera zituzten zuri-urdinek. Lehen tantoan, sakea atera eta lesionatu egin nintzen.

Esaera zaharrak

Besteren eskuz sugea berrotik atera nahi du.

Aztergaia: atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(dirua) atera

Euskaltzaindiaren Arauak

atera, ateratzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bere onetik atera.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atera, atera, ateratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'bere onetik atera': horrelakoen forma kanonikoa horrelakoa izango da beti? ('bere...'); aski arazo zaila da hori erabakitzea, baina paradigmaren adierazgarri den forma kanoniko egokirik ezean, ez dugu uste paradigmako forma bakarra jartzea on denik, hobe litzateke 'neure, zeure, bere...' eran antolatzea (lantaldearen txostenean bertan, 52.50 atalean, horren antzeko forma ageri da); bestetik, ez gaude ados esapide hori 'atera' aditzean sartzearekin; azpisarrera 'on' sarreran sartzea proposatzen dugu (Ik. OEH, Euskal Hiztegia, Elhuyarren hiztegiak...)" (2002-09-02)

aterabide
iz. Irtenbidea. Aterabiderik ez duen leize izugarri bat. Paper fabriketako ke aterabideak. Arazo nagusiak aterabiderik gabe gelditu dira. Aterabide bila dabil.

Aztergaia: aterabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ateragailu
iz. Zerbait, dagoen tokitik ateratzeko erabiltzen den tresna. Ateratako esnea gordetzeko ontzia eta esne ateragailua arretaz garbitu urarekin eta xaboiarekin.

Aztergaia: ateragailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu, zerbait dagoen tokitik ateratzeko erabiltzen den tresna adierazteko (es: 'extractor'; fr: 'extracteur'; en: 'puller, extractor'); 'erauzgailu' hitza ere erabiltzen da horretarako (batez ere, 'ke-erauzgailu' terminoan, baina HAEEren Zirkulazio Hiztegian 'lokatz-erauzgailu' terminoa ere badago)" (2002-09-02)

aterakin
iz. Prozesu fisiko edo kimiko baten bitartez gauza batetik ateratzen den gaia. Koka-hostoen aterakinez indartutako ardo bat.

Aztergaia: aterakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: aterakin lehor gihar (es extracto seco magro).

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ateraldi
1 iz. Zerbait edo norbait ateratzen den aldia; ateratzea, irtetea. Asteburuko ateraldietan. Ateraldi bat egin behar dugu bihar, Hernio aldera.
2 iz. Ustekabeko esaldi edo erantzuna, gehienetan bitxia edo barregarria. Alde batetik hainbeste solas gozo, bestetik hainbeste ateraldi idor. Pernando Amezketarraren ateraldi burutsuak. Aitortzen dut harritu ninduela jaun arrotz haren ateraldiak.

Aztergaia: ateraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
aterarazi, ateraraz, aterarazten
1 du ad. Zerbait edo norbait ateratzera behartu. Hilotzak tabernakulutik kanpora aterarazi zituen. Bihar goizean ateraraziko diogu San Nikolaseko apaizari meza bat Jainkoaren nahia ezagutzeko.
2 du ad. Irtenarazi, ilkiarazi. Aterarazi zuen San Antonio bere mendi zulotik. Aterarazi du ura arroka gogorretarik.

Aztergaia: aterarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aterarazi, ateraraz, aterarazten. du ad.

ateratzaile
iz. Aipatzen dena ateratzen duen pertsona. Hagin ateratzailea. Baduzu sinesterik karta ateratzaileetan?

Aztergaia: ateratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

ateratze
iz. atera aditzari dagokion ekintza. Harrobietan egin behar den ateratze lana.

Aztergaia: ateratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

atergabe
1 adb. Etengabe, gelditu gabe. Lanbroa atergabe dariola. Hilabete hartan Camargako behor uztarri bat eultzian ari zen atergabe.
2 (Izenondo gisa). Zure erruki atergabeak.
Azpisarrerak

Aztergaia: atergabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: atergabeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

atergabeko

atergabeko
adj. Atergabea. Atergabeko jarduna.
Loturak

Aztergaia: atergabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ateri
1 iz. Euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia. (Gehienetan artikulurik eta kasu markarik gabe erabiltzen da). Gauak egun, euriak ateri, minak gozo iruditzen baitzaizkigu. Eguzkirik ez bada ere, ateri dugu.
2 iz. Aterpea. Zatoz aterira.

Esaera zaharrak

Gose ez denean janaria, ateri denean estalkia.

Aztergaia: ateri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ateri egon .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Ateri egon horrez gain, ateri izan, ateri egin jaso beharko lirateke, halakoetatik edozein erabil daiteke eta: #mdash#Laño illunak dagozan arren / egiten dausku aterri, / euskal usaiñak txoko ontara / hainbeste gaitu ekarri (Enbeita, Balendin, Nere apurra, 234). #mdash#Halako batean eman ditut Eguberriko nere hirur mezak: beharrik atheria baitzen (Fedearen Propagacioneco Urtecaria edo Fedearen Propagacioneco berriac urteca ematen dituena, 1900, 219)'.

 - [I102]: 'Hori da lehenengo argitalpenean ontzat jo zena. Nik entzun eta erabili dudan forma bakarra aterri da. Arazoa zera da, beste formetarako /r/ anizkuna eman dela [cf. aterraldi, aterrune, aterrarte...]. Ematen du beraz, aterri eman beharko litzatekeela, ezta?'

 - [E210]: 'aterri* e. ateri. Hori gehitzea argigarri izan daiteke, batez ere, Bizkaikoentzat'.

 - [E116]: 'AUk egiten dituen proposamenekin bat nator. Ateri egon proposatzen da sartzea, eta ez dut gaizki ikusten, baina testuetan ateri izan eta ateri egin sarrerak ateri egon bezainbat erabili izan dira, edo gehiago. Beraz, hirurak emango nituzke. Bestetik, AUk dioenaz luze eztabaidatu zen lehenbiziko itzulian: biak dira erabiliak, ateri eta aterri. Eta lehenbizikoa aukeratu zen. Beraz, hau da nik egingo nukeena: ateri, ateri egin, ateri egon, ateri izan; aterri* e. ateri'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'.

ateri egon
ad.-lok. Euririk, elurrik edo antzekorik ez egin. Goazen ateri dagoen bitartean. Ateri dago, baina ugariak dira putzuak bide bazterretan.

Aztergaia: ateri egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ateri sarrerari dagokion azpisarrera.

ateri izan
da ad.-lok. Ateri egon. Kanpoan ateri da, eguraldia goibela izan arren.
aterik adina maratila eduki (izan)
ad.-lok. Gauza guztietarako aitzakia edo erantzuna eduki. Zuk duzu aterik adina maratila.
aterki
1 iz. Euritik babesteko tresna, makila eskutokidun batek eta ziri tolesgarri batzuetara josten den tela zati batek osatua. Ik. guardasol; parasola. Aterkia harturik, etxetik atera eta Zerubidera joan naiz. Aterkia ahaztuta utzi. || Euria ari zuenean ere, nahiago blai egin, aterkipean amaren ondoan joan baino.
2 iz. Babesgarria, babesa ematen duen gauza. Artikulu hau biziki baliosa izan daiteke euskararen kasuan, hizkuntza-eskubideei aterki juridiko bat eskaintzen dielako zeharka. Diputazioaren helburua betidanik izan da Arabako Errioxako ardoak bereiztea, betiere Errioxa sor-markaren aterkia alboratu gabe. || Ingalaterrako Bankuaren aterkipean geratzea. EITBren aterkipean bildutako hedabide publikoak.

Aztergaia: aterki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Nik azpisarrera hauek proposatuko nituzke: aterki-ontzi, aterki-konpontzaile".

 - [E208]: "hainbeste zabaldu den hitz berri honen ondoan, euskarazko hitz zaharra ere ezarri behar da: sin. euritako".

 - [E116]: "Ez dut inolako eragozpenik XK-k dioena onartzeko, biak baitaude dagoeneko arautuak".

 - [I102]: "Ez dagokio aterki (-)ontzi gure arau exotikoen arauera?"

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): aterki eta euritako berrikusi egingo dira; BAgiria (1995-12-29): aterki sartu egingo da; euritako e letran aztertuko da.Erabakia (2003-12-19): "ados".

aterki konpontzaile, aterki-konpontzaile
iz. Aterkiak konpontzen dituen pertsona.
aterki ontzi, aterki-ontzi
iz. Aterkientzako ontzi edo altzaria.
aterpe
1 iz. Euritik begiratzeko babeslekua. Aterpe bila. Aterperantz joan zen.
2 iz. Babesa. Bideko etxe batean eskatu zuten gau hartako aterpea. Hirian gelditu behar izan dut, ahaide baten ostatuan aterpe harturik. Ogia bezain beharrezkoa da aterpea. Ni izan naiz hegazti mota guztien jantoki, aterpe eta logela. Zugan dut ene aterpea.

Aztergaia: aterpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

Batzordearen irizpideak gurutzatu egiten dira kasu honetan: OEH>-an ikus daitekeenez, (a) B eta G batera aterpe formaren alde mintzo dira, baina Ipar. eta Naf. aterbe formaren alde; baina (b) erabilera zahar guztietan aterbe ageri da; eta (b') aterbedun, aterbegabe, aterbetu, aterbeztatu bezalako eratorriak IEan ageri dira bakarrik (edo nagusiki); baina (c) agerraldi zahar guztiok Iparraldekoak dira: esan al daiteke egindako batasuna hautsi denik, eta Hegoaldeak hautsi duela batasun hori, hasieratik eta beti aterpe egin badu? Gainera, (d) -be/-pe aldaeren marko orokorra zainduz ikusi behar da forma hau (cf. estalpe, ilunbe; eta LEFeko txostena)

Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Datuak leialki agertuz, Euskaltzaindiaren esku utzi nahi du batzordeak erabakia, bere aldetik ez baitu aski arrazoi ezein formaren alde egiteko.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-be/-pe

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gure ustez aterpe hitz egokia litzateke" (1994-07-22)

 - [I102]:  Aterpe/aterbe bitasun hori dela eta argudio nahikorik ez duzuela diozue. Nire ustez baduzue: eratorri guztiak aterbe-tik datoz, beraz ez dago zalantzarik hori hartu behar denik" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): onartu da.

aterpetu1, aterpe/aterpetu, aterpetzen
1 da/du ad. Babestu. Ik. gerizatu. Etxeen xokoetan aterpetzen ziren.
2 da/du ad. Iheslariez mintzatuz, babesa hartu edo eman. Frantzian aterpetu ziren. Iheslari anitz aterpetu ditu Ipar Euskal Herriak.

Aztergaia: aterpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: aterbetu / EuskHizt: aterpetu / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: aterbetu

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aterpe(tu), aterpetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -pe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

babestu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""errefuxiatu"ren ordez ere aterpetu bultzatuko nuke nik" (2001-11-02)

aterpetu2
iz. Nonbait aterpea edo babesa eman zaion pertsona, bereziki aterpea edo babesa eman zaion iheslaria. Ik. errefuxiatu. Aterpetuei zer jan eta non lo egin emateko.

Aztergaia: aterpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: aterbetu / EuskHizt: aterpetu / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: aterbetu

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aterpe(tu), aterpetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -pe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

babestu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""errefuxiatu"ren ordez ere aterpetu bultzatuko nuke nik" (2001-11-02)

aterpetxe
1 iz. Maila apaleko ostatua, gehienetan publikoa, bidaiarien egonaldi laburretarako prestatua dena eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituena. Erromesen aterpetxeetan ohea nahi dutenek erromes egiaztagiria beharko dute. Tamalez, tren-geltokiaren ondoko gazte-aterpetxean ez dago tokirik.
2 iz. Behartsuei edo beharrean daudenei, aldi baterako ostatu emateko edo babesa eskaintzeko prestaturiko ongintzako etxea. Aterpetxea gainezka dago, eta ezin diegu babesik eman egoera horretan daudenei.

Aztergaia: aterpetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'albergue (eraikuntza)' adierakoak landu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

aterpetxe formarik ez dugu aurkitu; ik. OEH argitaratuan aterbe sarrera (cf. adierak: 'lugar cubierto, sotechado, cobertizo, soportal; albergue, casa, alojamiento, cobijo, refugio').

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Behin agertu da aterpetxe (Eguna 1989: "Udalaren arduraz, aterpetxe batean lo egin zuten eta hurrengo egunean Alsaziako leku berezi eta interesgarrienak bisitatu zituzten"); ik. ondoan aterpe lemari dagozkion testuinguruak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aterbe : DFrec 1 ("milaka badoatzi (...) bidean gaua pasatzen dutela hatzeman aterbetan"); aterpe : DFrec 2 ("jantokia eta etzalekua bakarrik daude aterpean"; "aterpean orain 50 pertsona baina gehiago biltzeko baimena..."); 'albergue' itzulitako besteak: alberge : AB50 1; aterbe : AB38 1; AB50 1; aterpe : Euskalterm 1 (eta gazte-aterpe 'albergue juvenil' 1); ostatu : AB50 4.

Sektore jakin bateko informazioa

Eskura ditugun turismo gidetan: aterpe eta alberge : Bertiz Partzuergo Turistikoak; aterpetxe : Nafarroako Pirinio erdi-ekialderako partzuergo turistikoak; Donostiako Gaztediaren Aterpetxe eta Kanpinen Udal Patronatoak; Eusko Jaurlaritzako kultura sailean egindako kontsultari erantzunez, aterpetxe erabiltzen dutela adierazi zaigu (1997-11-28).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegietan: aterbe edo aterpe : ElhHizt ("1 refugio, albergue, alojamiento, lugar cubierto"); aterbe : HiruMila ("2 albergue, refugio"); Lur EG/CE ("Refugio, albergue, sotechado") eta Lur EF/FB ("abri, refuge"); XarHizt ("abri, refuge, auberge"); Casve EF ("1 refuge; 2 abri"); DRA; PMuj DVC; aterpe : HiruMila ("cubierta, albergue, cobertizo, cobijo"); DRA; PMuj DVC; aterpetxe : ElhHizt ("Albergue"; eta gazte-aterpetxe 'albergue juvenil'); HiruMila ("hostal, posada, fonda"). Adiera horrekin ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HaizeG BF; Lh DBF.

Hiztegi berezituetako datuak

Erdal albergue, auberge formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "ostatu, aterpe, aterpetxe; albergue de montaña: mendi-aterpetxe; albergue juvenil: gazte-aterpetxe" // HiruMila: "1 aterpetxe; 2 posada, hospedaje: ostatu; 3 refugio, lugar resguardado: ateri, aterbe, aterpe, babesleku, babestoki // Lur EF/FB: "1 Ostatu, benta; 2 Aterbe" // Lur EG/CE: "1 ostatu. 2 Aterbe" // XarHizt: "ostatu, taberna, menta; (de jeunesse) aterbe // Casve FE: "edantegi, ostatü" // HaizeG FB: "edantegi, ostatu" // T-L LFB: "ostatu, menta, benta, taberna" // PMuj DCV: "1 posada: ostatu, etza-leku, arroztegi. 2 abrigo, sotechado: aterbe, legorpe, etxaleor" // Azkue Aurkibidea: aterbe.

Erdaretako formak

es albergue formaren ordainak: fr (DLLF): auberge; it (S. Carbonell): albergo; ca (DCC): alberg; en (Collins): shelter, refuge; para jovenes: youth hostel; de (Langenscheidts): Herberge.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Aterpetxea: Albergue.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

forma berri finkatu gabea da; lantaldearen ustez egokiagoa da, adib., gazte-aterpe.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ez dakit forma berri finkatu gabea den, baina Bilbon behintzat udalak eskeko eta eskaleentzat eraikin ederra dauka aspaldian Kastresana-bidean izen horrexekin: UDAL ATERPETXEA. Hitz ezin gardenagoa iruditzen zait'.

 - [E116]: 'gustukoa izatea, hitz gardena eta Bilboko udalak erabilia izatea ez da arrazoi aski hemen guk onartzeko, holako hitz anitz aurkituko baititugu. Nik ere hitza gustukoa izan dezakedan arren, hiztegia egiteko erabiltzen ari garen irizpideak beste batzuk dira. EEBSn baditu lekukotasun batzuk baina, nire ustez, ez dira nahiko. Nahi duenak, hala ere, lasai erabiltzen ahal du, aipatu gabe utzirik ez baitugu inola ere baztertzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ez aipatu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aterpetxe

aterraldi
1 iz. g. er. Aterrunea.
2 iz. g. er. Etenaldia, geldialdia. Behin eta berriro, aterraldirik gabe, agertzen zen lelo hori.

Aztergaia: aterraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aterrune.

aterrarazi, aterraraz, aterrarazten
du ad. Geldiarazi.

Aztergaia: aterrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aterraraz, aterrarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

aterrarte
iz. Aterrunea. Bosgarren egunean, euria hasi zitzaigun aterrarterik gabe.

Aztergaia: aterrarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aterrunea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

aterrune
iz. Ateri dagoen denbora. Berrogei egunen buruan aterrunea agertu zen. Aterrune luzeak. Zaparradaren aterrune batean.

Aztergaia: aterrune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atertu, ater, atertzen
1 du ad. Euria, elurra edo antzekoa egitetik gelditu. Euri-jasak berrogei egunez eta berrogei gauez atertu gabe iraun zuen. Atertzen duenean aterako naiz.
2 da/du ad. Gelditu; geldiarazi. Atertu gabe hitz egiten. Berrizaleek eragin duten iraultza ez da sorterrian, Frantzian, atertzen, mugak ez baititu haren olatuak gelditzen. Herri jaietako suen antzera atertu gabe ari da askatzen txinparta goriak. Ater dakizkigun negarrak. Lekuko bat arras idorra, bestea ezin atertua. Ez gaitezela ater ongi egitetik.

Aztergaia: atertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atertu, ater, atertzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atertu, ater, atertzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "eta ateri, aterrarte eta aski zabaldua den zeruzaharra forma" (1993-02-20)

 - [I108]: ateri" (1993-02)

atertze
iz. atertu aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: atertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

atestatu
iz. Batez ere Admin. Delitu, istripu edo kideko gertakari baten inguruko zertzeladak jasotzen dituen agiri ofiziala. Ik. argiketa. Ertzaintzak atestatua egin zuen, baina txostena ez zen epaitegira iritsi.

Aztergaia: atestatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atestau aditza behin jaso da: J.M. Irazola ("Eta erdi pausoa -ekien (-d- galduta) R. Lafonek dioenez atestauta dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atestatu : HiztEn; Euskalterm 3. Ez dugu aurkitu hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremuko atestatu jaso dutenak: AdmMila (atestatu; argiketa); BarnErrot (atestatuak 'atestados'). // Besteak: AdminEL: argiketa // AgAld hitz-bilduma: argiketa; atestados (vehículo de): lekuko eginpidetarako ibilgailu; aitortze-agirietarako ibilgailu // Ez dugu aurkitu besteotan: HezkAdmin; LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atestatu : ElhHizt; HiruMila. // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal atestado, attestation/acte formen ordainak hiztegietan: atestatu : ElhHizt; HiruMila; argiketa : ElhHizt; txosten : Lur EG/CE; ageri : Lur EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; agiri : Lur EF/FE; aitor-agiriak : PMuj DCV. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: T-L LFB.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): attestation; acte; it (S. Carbonell): attestato; ca (DCC): atestat; en (Collins): affidavit, sworn statement; de (Langenscheidts): Zeugnis, Attest, Bescheinigung; Span. Unfallprotokoll der Polizei; instruir el atestado: den Tatbestand aufnehmen, den Sachverhalt feststellen.

atestatu 12: Iñaki Petxarroman 4 (adib.: “Atestatua irekiko da”, “Atestatuaren azalean”), Mikel Peruarena (“Ertzaintzak, protokolo hau ezarrita, atestatua Auzitegira bidali zuela, eta itxaroten zegoela han onartuko zuten, edo ez”), Aitziber Laskibar (“Eta atestatua berresten zuela errepikatu zuen arren, ez zen gai izan galdera bakar bati ere zehaztasunez erantzuteko”), EiTB 6 (adib.: “nondik norakoak argitzeko ardura eta atestatua ireki zuten”, “bertaratu dira, atestatua egiteko”, “Ertzaintzak sei furgoneta eraman ditu atestatuen izapideak betetzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atestatu 15: Joxean Agirre 2 (“Gisako atestatuetan gertatu ohi denez, ñabardura morbidoak erantsi dituzte lekukoek”, “Atestatuko argazkiren baten gainean norbaitek betaurrekoak eta irribarrea margotu bide zizkion”), Berria 13 (adib.: “Gertaera horien harira Ertzaintzak bost herritarren kontra atestatua ireki zuen”, “Hondarribiko gaztearen heriotzaren atestatua Irungo Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zuen Ertzaintzak”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Atestatuak: Atestados.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez dirudi onartzeko modukoa, baina ordain egokirik ere ez dugu.

Baztertzekoa da, beste bat nagusitu baita

hedatua da, eta argiketa eratorriarekin batera onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Batez ere Admin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "HAEEri eta UZEIri galdetu behar litzaieke 'argiketa' terminoa baztertu duten ala ez; guk dakigula 'argiketa' eta 'atestatu' erabiltzen dira (Ik. HAEEren 'Zirkulazio Hiztegia', Ertzaintzaren web gunea...)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hitz hau espainolez erabiltzen da, eta oso zehatza da. Honela definitzen du RAEk: "Instrumento oficial en que una autoridad o sus delegados hacen constar como cierta alguna cosa. Aplicase especialmente a las diligencias de averiguacion de un delito, instruidas por la autoridad gubernativa o policia judicial como preliminares de un sumario". Ikusten denez, oso zehatza da eta, neurri batean, arbitrarioa: teorian, ia edozein hitz har zitekeen adiera hori emateko. Uste dut euskaraz ere antzeko zerbait egitea posible den. Ertzaintzak, esaterako, 'argiketa(k)' proposatzen du. Bide hori ez da txarra euskaraz 'argiketa' libre dagoelako: ez dugu beste ezertarako ere erabiltzen. Beraz, hori proposa daiteke, nire ustez, 'atestatu' baino askoz ere egokiago. Ez da dudarik holako hitzen bat behar dugula. Beraz, hitz hori proposatzen dut ordain gisa, bestela ere euskal poliziak erabiltzen duelako dagoeneko: atestatu* e. argiketa'.

 - [I102]: 'Erabat nator PSk egindako proposamenduarekin. Oharño bat baina: "argiketa egin" eta "argiketa idatzi" erantsi beharko litzateke, edo bestela adibide bi eman: "udaltzaingoak lapurretaren argiketa egin zuen" / "ertzaintzaren sarjentuak istripuaren argiketa idatzi zuen". Bide batez, ertzaintzak hiztegi tekniko erraldoi bat dauka argitaratuta eta berorretan argiketa da kontzeptu horretarako egiten den proposamena'.

 - [E208]: 'Dudarik gabe atestatu hitza ezin onartuzkoa dugu, baina horren ordainez idatzirik dabilena, argiketak alegia, ez dut uste askoz egokiagoa denik. Inork ez du hitz hori lotzen azalpenak edo lekukotasunak ematearekin (espainolezko atestado hori, atestar 'mukurruraino bete' aditzaren partizipioa ere badelako, inork gutxik testificar gisa ulertzen duen bezala, derradan bidenabar), 'argia' edo 'alumbrado público' gisako zerbaitekin baizik. Erdaraz hitz iluna izateak ez du justifikatzen euskaraz ere antzeko iluntasun edo anbiguotasuna ezartzea. Bide batez, ertzaintzak ez du 'argiketak' hitza inoiz proposatu, ertzainek, orain arte, beren lan guztia espainol hutsez betetzen dutelako, neronek, zoritxarrez, pertsonalki maiz egiaztatzeko aukera izan dudanez. Argiketak hitza, oso oker ez banago, Oregi jaunaren behialako kumea dugu. Hobe genuke lekukotasunak, lekukotza, lekuko-agiriak, edo, txarrenean ere, argitasunak gisako zerbait proposatzea'.

 - [E116]: 'gauzak argi ez badaude, ez aipatzea da egokiena. Uste dut ezin garen hasi adibideak eta holakoak ematen, denak asmatuak izango bailirateke. Bestetik, argitasun (eta proposatzen diren besteak ere) askoz ere polisemikoagoa da argiketa baino. Arrazoi horregatik proposatzen nuen hitz hau, libre samar delakoan eta baten bat aski komenigarria dugulakoan. Egia da hitz honek esan nahi duenarekin izan dezakeen lotura iluna dela. Hori egia da, baina hori da hizkuntzaren oinarria, Saussurek bere garaian ongi erakutsi zuenez gero. Aski da ikustea zein diren atestatu-ren parekoak beste hizkuntzetan. Baina egia da argiketa etxeetako argi kontuarekin lotua izan dela zenbaitetan. Beraz, argi ikusten ez bada, hoberena ez aipatzea'.

 - [I102]: 'PSk arrazoia duela uste dut: ARGIKETA'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ez aipatu'

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atestatu iz. Batez ere Admin.

ateta
iz. bizk. g. er. Ezkaratza.

Aztergaia: ateta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

atetu, ate/atetu, atetzen
da/du ad. zub. Pilatu. Jendea azokan atetu zen.

Aztergaia: atetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ate(tu), atetzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

pilatu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jendea azokan atetu zen.

atezain
1 iz. Etxe edo eraikin bateko sarrera zaintzen duen pertsona. Atezainik gabeko etxea. Hotel dotore bateko atezain nagusia. Atezain zegoenak.
2 (Izenondo gisa). Neskame atezainari galdetu zion. Erremate txarra eraman zuen gure txakur atezain hark.
3 iz. Taldekako zenbait kiroletan, bere taldearen atea zaintzen duen jokalaria. Gola izan dela esan du bere taldeko atezainak. Atezain jokatu zuen.

Aztergaia: atezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
atezain automatiko
iz. Eraikin bateko ezkaratzeko atea etxebizitzetatik irekitzeko gailua. Atezain automatikoa jo eta jo. Itxaronaldia askietsi nuelarik, hatza atezain automatikora gidatu nuen bigarrenez.

Aztergaia: atezain automatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Merkat.

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'eraikuntza librea den arren, zerrendan erantsi beharko genuke, horren konstatazioa egin eta jadanik hortik barra-barra dabilen hitz hori berresteko'.

 - [E116]: 'bai, XK-k arrazoi du'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'.

atezaindegi
iz. Atezaina egoten den tokia. Atezaindegi estuko emakumeari egun on erranda, atera nintzen etxe hartatik.

Aztergaia: atezaindegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-za(i)n-

atezaintza
iz. Atezainaren lanbidea. Atezaintzakoek bozgorailutik deituta ere ez omen zen ageri.

Aztergaia: atezaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
atezatu, ateza, atezatzen
du ad. Tenkatu.

Aztergaia: atezatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. atesatu.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-s-/-z-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ateztar
1 adj. Atezkoa, Atetzi dagokiona.
2 iz. Atezko herritarra.
atezu
iz. Tenkatua dagoenaren egoera. Ik. tentsio. Adiskidea, beti atezuan dagoen haria eten egiten da noizbait.
Azpisarrerak

Aztergaia: atezu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-12-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

atezuan
adb. Erne, adi. (jarri, egon eta kideko aditzekin). Soinu batek atezuan jarri zituen biak. Andereñoak ez du xehetasunik galtzen, atezuan dago beti bezala. Atezuan bizi beharra dago hitzekin, beti berritzen, beti aldatzen ari baitira.
Loturak

Aztergaia: atezuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ATEZUAN "Atezuan dago (V-m), está tirante" A.

LB: “Etorkizun ezezagunerantz jausten diren protagonisten bilakaera psikologiko eta fisikoak atezuan mantentzen du ikuslea, eta geroz eta handiagoa da estutasuna, zirrara” (Argia); EPG: “Urteak egin ditiat abagunearen zain, nire gaitasuna frogatuko zuen hilketa baten atezuan, eta hara!” (Joxean Agirre); ETC: “Lokuzioetarako, hor dira konparazioetarako atezuan: adan, barrabas, kain, kaifas, madalena, mardokeo, matusalen eta pilatos” (Iñigo Aranbarri).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: atezuan bizi dira: viven en tensión; Adorez: 0; Labayru: Horreek koitaduok, diru barik atezuan bizi dira.

Bestelakoak

atezu 2 (atezuan jarri, egon eta kideko esapideetan). Ik. erne2. Soinu batek atezuan jarri zituen biak. Andereñoak ez du xehetasunik galtzen, atezuan dago beti bezala. Atezuan bizi beharra dago hitzekin, beti berritzen, beti aldatzen ari baitira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

atezuan forma azpisarrera gisa jasotzekoa da eta batez ere egon, jarri aditzekin erabiltzen dela gehitu ohar bidez. atezu 2 adierako adibideak gehitu azpisarrera proposatu berrian eta ezabatu 2. adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atezu sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper