26 emaitza aran bilaketarentzat - [1 - 26] bistaratzen.

aran
1 iz. Aranondoaren fruitua, gereziaren antzekoa, hura baino handiagoa, azal leuna eta mami gozoa dituena eta motaren arabera kolore bat edo beste bat izan dezakeena. Ik. okaran. Aste gutxi batzuetan izaten da gereziak jateko aukera, edo udare urtsuak, edo aran berdeak, eta horrek are gustagarriago egiten ditu. Aran zuria.
2 iz. Aranondoa (Prunus domestica).
Azpisarrerak

Aztergaia: aran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aran (Bot.)

Euskaltzaindiaren Arauak

aran Prunus domestica

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Prunus domestica.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "okaran" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "erantsi [...] aran beltz (Bot) / aran / aran merlatu (AS) pruneaux d'Agen".

 - [E116]: "zuek ikus".

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): "aran Prunus domestica / aran merlatu 'aranpasa' / aranbeltz Bot / arangorri Bot / aranpasa 'aran merlatua'".Gero aldatu da hemengo merlatu hau araututako "merlatu* e. melatu" kontuan izanik.

aranaratxear
1 adj. Aranaratxekoa, Aranaratxeri dagokiona.
2 iz. Aranaratxeko herritarra.
aranatu, arana/aranatu, aranatzen
da/du ad. zub. Oihartzuna sortu, durundi eragin.

Aztergaia: aranatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aranatu 1 jaso da corpusean (Const: "Denbora haietan Frantzian baziren zotükü gaitzak: Errebolüzioniaren herotsek aranatzen zütien bazterrak"), eta OEH argitaratuan beste hiru ("Citado por H": "Katradaleko bobedak aranatzez S. Grati eskerrik handienak izan zutuzun emanak"; A s.u. arana: "Nola aranatzen diren!"; Eskual 1908 ap. DRA: "Zelia, odeiak, lürra aranatütik badira (Bazko) egün hartan aingürien eta fededunen 'Alleluiez'").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aranatu eman dutenak: EuskHizt, Lur EF/FE; eta -tü: Casve EF, Lh DBF, DRA. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, HaizeG BF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arana, aranatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

oihartzuna egin.

aranaztar
1 adj. Arantzakoa, Arantzari dagokiona.
2 iz. Arantzako herritarra.
aranera
iz. Arango haranean mintzatzen den hizkuntza, okzitanieraren aldaera dena.

Aztergaia: aranera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal.: "Aranera: Aranés".

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

arangurendar
1 adj. Arangurengoa, Arangureni dagokiona.
2 iz. Arangurengo herritarra.
aranismo
1 iz. Sabino Aranaren ideietan oinarrituriko ideologia nazionalista.
2 iz. Sabino Aranaren hizkuntza-garbitasunaren aldeko ideiak. Bertsio modernoan bi hitz aldatu dira: "berdingabea" "paregabea"ren ordez, eta "onetsi", "bedeinka" hitza baztertuz; arrazoia garbia da: purismoa, aranismoa.
3 iz. Sabino Aranak sortutako neologismoa. Oharrez josita dator argitalpen berria; hitz asko neologismoak dira, aranismoak, asko eta asko egungo arauetatik kanpo geratu direnak.

Aztergaia: aranismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aranismo : J. Azurmendi 5 (adib.: “Esaten da, eta zuzen esaten da, abertzaletasunak [aranismoak] bere garbizalekeriaz bertsolaritza erdeinatu egin zuela”, “orduantxe agiri da pobre aranismoa”, “Aranismoaren ondare iruditzen zait, langile inmigranteok Euskal Herrian zer diren eta zer ez diren eztabaidan konzentratzea”); A. Narbaiza ("Hogeigarren mendea. Hizkuntzaz kanpoko arrazoiak: aranismoa").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aranismo : J. Azurmendi ("aranismoa, Euskaldunak edo Garoa-ko ruralismoa"); JB. Dirassar ("Hemen ez da izan aranismorik"); A. Lertxundi ("Gurean aranismo egotzi izan zaio ahozko tradizioarekiko arbuioa, baina jarrera hori askoz ere lehenagokoa da. Aranismoa baino ehun urte gehiago baditu, gutxienez"); J. Zulaika ("euskal nazionalismo berri bat sortu behar zen aranismo eta separatismotik harantzago").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

sabinismo baino hedatuagoa da esku arteko informazioetan, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari (sabindar proposatua, berriz, aranista baino hedatuagoa da).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aranismo

aranista
adj./iz. Sabindarra. Gerra aurrean aranistek sortu zuten garbizaletasunean oinarritutako lexikoaren aurrean, kalean egunero erabiltzen zen euskara argiaren alde egin zuen Arestik.

Aztergaia: aranista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aranista 2, MEIG markatua: "Oraintsukoek jakin izan balute, ez zuketen segur aski [...] Orixe «sabinddiar, barka, aranista, batzan» bilduko", "Ez naiz orain hasiko euskal idazle sabindarren (barka, «aranisten») multzoa neurtzen".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aranista 3: J. Azurmendi 2 ("euskalzaletasuna, euskararen ardura, ia abertzaleon esku bakarrik gelditu da. Aranisten eskutan [...] egunotara arte, euskararen alde gehien lan egin dutenak abertzale aranistak izan dira"), P. Iztueta ("aranistek bultzatutako joera garbizalea").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

tradizio hobea du sabind(i)ar eratorriak, eta aski izan liteke.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

'sabindarra'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aranista iz. eta izond. 'sabindarra'.

aranoar
1 adj. Aranokoa, Aranori dagokiona.
2 iz. Aranoko herritarra.
aranondo
iz. Arrosaren familiako zuhaitz lore-goiztiarra, fruitutzat aranak ematen dituena (Prunus domestica). Ik. aran 2.

Aztergaia: aranondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: aranondo: Prunus domestica; gerezi-aranondo: Prunus cerasifera.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Prunus domestica.

aranots
iz. zub. Oihartzuna, durundia.

Aztergaia: aranots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hots.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

oihartzuna.

aranpasa
iz. Aran idor gozoa. Ik. aran melatu. Aranpasek hezurrak mineralizatzen laguntzen dute.
arantza
1 iz. Landare batzuetan sortzen diren ziri zorrotzetako bakoitza. Arrosaren arantzak. Arantzaz beteriko sasiak.
2 iz. Zenbait animaliak beren burua babesteko gorputzean dituzten ziri zorrotzetako bakoitza. Itsas trikuen arantzen osagai nagusia kaltzita da.
3 iz. Gauza mingarria. Bihotzean daramagun arantza. Arestiko amets alaien ordez, arantza eta atsekabea ditu kolko barruan. Lehiaketa irabazita, arantzatxo hori kendu dut.
4 iz. Laharra, sasia. Sorotik, lahar, arantza eta belar gaiztoak kendu.
5 iz. Elorria. Arantzazuko Ama barreka dago arantza gainetik.

Aztergaia: arantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arantza, -tze

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

arantza hobetsi da. Zaharra da bata, berri baina nagusitua bestea; Ipar. bata, Heg. bestea: {berri + nagusitu + Heg.} da hauetan hobestekoa.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arantzazko.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-tze

arantzabeltz
iz. Batez ere gip. eta bizk. Elorri beltza. Honelako gizon muker eta garratzen emazteak sinets dezake ezkondu zirela edo arantzabeltzarekin edo gaztainondoren batekin.

Aztergaia: arantzabeltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2003-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan arantza beltz 5 (AA II: -nz-; Izt C, A EY III 2; Or Mi); arhantze beltz 1 (ChantP).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ohiko iturrietan ez dugu aurkitu.

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegiaren hustuketakoak (elorri beltz: Prunus spinosa; es endrino, fr prunellier): elorri beltz : Font Quer PlantMed; J.M. Faus; X. Irigarai; G. Larrañaga LandareJak; Lcq; Carreras y Gandi GGPVN; Irurtzun projektua; M. Aizpurua Arbaiun; Bouda-Baum; Mendiak I; basaran : Font Quer PlantMed; Carreras y Gandi GGPVN; Gordailu IkastHiztegia; Polunin Flores de Europa; Polunin Arboles y arbustos;Verite Landaren mundua; X. Kintana Hizt80; aantza baltz : Iz ArOñ; beltzaran : Font Quer PlantMed; Carreras y Gandi GGPVN; txurbeltz : Mendiak I; aran : Ortiz del Portillo; PMuj DCV; Font Quer PlantMed; aranori : Font Quer PlantMed; xerri-aran : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; arantzabal : Font Quer PlantMed; aranbaltz : Font Quer PlantMed; sasi-okaran : Font Quer PlantMed; Font Quer PlantMed; Guinera Vizcaya.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: Xarr Hizt: arantzabeltza (AS; "prunellier, v. elorri") // Lh DBF: arantz-beltz ('prunellier sauvage') // DRA: arantzabaltz ('espino negro'), arantza-beltz ('espino negro'), arantz-beltz ('endrino') // PMuj DVC: arantza-beltz ("1. espino negro, zarza; 2. G. arañón, endrino, ciruelo silvestre"). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

cf. txerri-aran lehiakidea; eta, adieraz, fruitua eta 'elorri beltza'. Testuetan ageri dena, elorri beltz arautuaren sinonimo gisa eskain daiteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'ez dakit ongi zer esan nahi duen lan taldeak: 'arantza-beltz'en edo 'txerri-aran'en artean egin behar dela aukera? Edo bata edo bestea? 'Txerri-aran' ez dut inon ere aurkitu, eta sarrera hori bere garaian erabaki beharko da. Besteari ('arantza-beltz') dagokionez, lekukotasun arabera Bizk eta Gip markak eraman beharko lituzke, eta espeziearen izena ere jarri beharko litzateke: arantza-beltz Batez ere Gip eta Bizk iz. 'elorri beltza''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'arantzabeltz Batez ere Gip eta Bizk Sp Prunus spinosa // OHARRA: arau berria egin elkarketerako eta proposatu espezieen kontua: arantzabeltz, elorribeltz, etab abar (udaberri)'.

arantzadi
iz. g. er. Arantzaz edo elorriz beteriko alderdia.

Aztergaia: arantzadi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arantzaz, elorriz beteriko alderdia.

arantzadun
adj. Arantzak dituena. Elorrizko koroa arantzaduna. Akaziak adar arantzadunak ditu.
Azpisarrerak

Aztergaia: arantzadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

arantzatsu
1 adj. Arantzaz betea. Zuhaitz arantzatsua. Sagarroiak, bera bezala, latzak eta arantzatsuak ditu umeak ere.
2 adj. Auziez, gaiez eta kidekoez mintzatuz, zaila, arazotsua. Txostenak hamaika auzi arantzatsu eta arlo kezkagarri aletu ditu. Politika arazo arantzatsuen kudeaketa da. Gai sakon eta arantzatsua.

Aztergaia: arantzatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-10-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

arantzatu, arantza/arantzatu, arantzatzen
da/du ad. zah. Arantzaz bete. Gogortu, arantzatu eta lahartu zen, lur berez bigun eta samurra zena.

Aztergaia: arantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

arantza(tu), arantzatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

arantzaz bete.

arantzazko
adj. Arantzaz egina. Jesusen arantzazko koroa. Norbait gure aurrean inoren faltak esaten hasten denean, arantzazko hesi bat egin belarriari. Maitasunik gabe ezkontzen denak, arantzazko ondorena.
Loturak

Aztergaia: arantzazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

arantza sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arantzazko koroa.

arantzazuar
1 adj. Arantzazukoa, Arantzazuri dagokiona. Ik. arantzazuztar.
2 iz. Arantzazuko herritarra.
arantzazuztar
1 adj. Arantzazukoa, Arantzazuri dagokiona. Ik. arantzazuar.
2 iz. Arantzazuko herritarra.
arantze
1 iz. Elorria.
2 iz. zub. Aranondoa.

Aztergaia: arantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 3 testu: Etch ("Bas'arhantzia lilitzen arhantz'hunareki / Haren frütia huntzen da gaitz bethi"); Prop 1902 ap. DRA ("Badire gure zuhamutzetarik adarra eder dakharratenak, hala nola sagartze, arantze, kodointze eta mertxikatze landareak"); Mdg ("Eztago arbole frutuzkorik, ezbada zomait arantze eta itzagurtze").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn ("ik. aranondo"); ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan, arantze : EuskHizt, ElhHizt ("ik. aranondo"), Casve EF, HaizeG FB, DRA, PMuj DCV; arantz : Lh DBF. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ciruelo / prunier formen ordainak: aranondo : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, PMuj DCV; HaizeG FB ("aran-ondo"); T-L LBF ("adan-ondo"); Azkue Aurkibidea ("aran-ondo"); arantze : T-L LBF (eta aranatze); Azkue Aurkibidea ("s" eta arhanatze (sc)"); aran : PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. aranondo / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 elorria (Ik. arantza). 2 Zub. aranondoa.

arantzurde
iz. Ugaztun karraskari gautarra, bizkarraldea eta alboak arantza luzez beteak dituena eta fruituz elikatzen dena (Hystrix cristata).

Aztergaia: arantzurde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: arantzurde: Hystrix sp.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Hystrix cristata, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zer adierazi nahi du, sarrera horren barruan, "etab." laburdurak?'

 - [E116]: 'Bistan da hori kendu behar dela hortik, hala egiten da beti azken orrazketan, baina hona zerrenda ukitu gabe ekartzen dugu beti'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'OK'.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper