Euskaltzaindiaren Hiztegia

49470 emaitza bilaketarentzat - [1101 - 1150] bistaratzen.

ahazgarri
iz. Ahantzarazten duen gauza. Ik. ahanzgarri. Zezenetako zaldi zaharrei begi-aurrean ezartzen dieten zapiaren ordezkoa da zinema, alkoholaren gisako, bizitza eta heriotzaren ahazgarria.

Aztergaia: ahazgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: ahazkarri / EuskHizt: + / HiztEn: ahazkarri / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

tradizioan -zg- / -zk- forma biak ageri dira, eta ez da bat nagusitu: erregular-garden aldaketa gabea da honelakoetan hobestekoa.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(tu)+g-.

ahazkor
adj. Gauzez erraz ahazten dena, ahazteko joera duena. Ik. ahanzkor. Besteri egiten dioten gaitzaren zein ahazkorrak diren! Senar ahazkorra. Ahazkorrei gogorarazi nahi nieke zer gertatzen zen lehen.

Aztergaia: ahazkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  ahanzkor behar du.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): ahazkor eta ahanzkor jaso dira.

ahazmen
iz. g. er. Ahanztura. Iluna sartzearekin batera, ahazmenak biltzen zituen egunean zeharreko gertakariak.

Aztergaia: ahazmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: ''aztea' adiera eman? Badirudi adiera horretan erabili dela, bere urrian (eta ez gaur batek baino gehiagok emango lioken "capacidad de olvido" adieran)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'ahazmen g.er.'

ahazte
iz. ahaztu aditzari dagokion ekintza. Era horretako ahazteak maiz gertatzen dira.

Aztergaia: ahazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
ahaztera utzi
ad.-lok. Ahaztu. Zure eskutik jaso ditugun ondasun handiak ahaztera utzirik.

Aztergaia: ahaztera utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHAZTERA UTZI, AHAZTERAT UTZI, AHAZTEN UTZI. Olvidar, relegar al olvido. Tr. Emplean -ra(t) los septentrionales y navarros, y -n los vizcaínos y guipuzcoanos. Hire eskutik rezebitu ukhan ditugun ontasun eta grazia handiak ahanzitera utzirik. Lç Ins A 5v. Ez dezan utz tiraniak / penarik ahanztera. Arg DevB 196. Eztizatzula utzi ahatzera ene nezesitate pobriak. Tt Arima XIII. Alferkeriari bere buruak emanez, eta ikhasi zutena ahantztera utziz. ES 179. Gure Hitzkuntza agor zaharkitu eta ahantztera utzia, hain delikatua bada berenez. He Gudu 6. Galtze espiritual bat ahaztera eizten dizü. Mst III 44, 2. Nula ahaztera üzten ahal zütüt. Ib. 10, 2. Ahaztera ützi itzazü / gure falta handiak. StJul 203. Humeak ere egin behar due egiñ-ala eren aldetik dotriña ikasteko, ta eren bizian aztutzen ez uzteko. Ub 197. Ez bakarrik egiten dabee pekatu mortal onelako Mediku, eta Zirujaubak, baita estudijetan eztabeenak bere, aztuten itxiten dabeela lenago ekijen guztija. Astar II 102. Ahazterat utziz ene gibelean dena. TB Phil 3, 14 (Lç ahanzten ditudala). Aise utzten dire ahantztera / Zeruari eman hitzak. Gy 284. Behar zuela ahanzterat utzi egiten zuken ongia, egin bezein laster. Jnn SBi 125. Ez du nahi izan Jainkoak bere agintza ahanztera utzi. Lap 148 (V 66). Othoitziak ützi zitit ahaztera. Ip Hil 151. Aiztuten ez itxi nik / esaneikuari. Enb 198. Egilearen izena segur sekulan ahanzterat utziko ez duen liburu horri. Zerb Azk 70. Nolanai aztutzera / nik ezin det utzi. Auspoa 77-78, 286. v. tbn. AstLas 45. Etch 110. Ahanztera utzi: Dv Lab 363. Ahanzterat utzi: JEtchep 28

Ez dugu aurkitu ahaztera utzi foramrik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahaztera utzi 1, Herria (“Ikastolako haurrek etxe kurri egin dute, beren gisarat mozorroturik, leheneko ohitura ez ahaztera uzteko, ohartu gira Ikastolak bere uzta emaiten diela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa ahaztu sarreran.

ahaztezin
adj. Ezin ahaztuzkoa. Ik. ahantzezin. Une goxo eta ahaztezina.

Aztergaia: ahaztezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): ahaztezin 130: Berria 51 (adib.: “egun ahaztezina igaro zuen”, “bere kantu zaharrean moldaketa ahaztezin haiek”, “lan ahaztezina da fantasia eta abenturen generoan“), EiTB 65 (adib.: “otsailaren 14a egun ahaztezina izan daiteke bikote guztientzat“), Argia 7 (“1931ko apirilaren 14 hartan gertatu zena, ahaztezina izateaz gain, guztiz eredugarritzat dugu“), DiarioVasco 7 (“Nire aitonaren historia ahaztezina“); ahantzezin 5, Berria 4 (“Bidaia ahantzezin eta hunkigarria egin berri dut Polonian”), Jakin (“Zumalabe adiskide eta maisua, eta Andolin Eguzkitza ahantzezina”); ezin ahaztuzko 3, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ahaztezin 87: Berria 48, Elizen arteko Biblia 3, Karlos Linazasoro 6, Joseba Zulaika 2, Ibon Uribarri 3, Karlos Zabala 2, Eider Rodriguez 2, Arantxa Iturbe 2, Joxe Azurmendi 2, Joseba Urteaga, Ander Irizar, Josu Zabaleta, Agustin Otsoa, Iban Zaldua, Pako Aristi 3, Asisko Frantzizko, Patziku Perurena, Oskar Arana, Joxean Sagaztizabal, Juan Kruz Igerabide, Iñaki Heras, Eskarne Mujika, Xabier Mendiguren Elizegi; ahantzezin 19: Berria 2, Herria, Xabier Montoia 2, Xabier Olarra 2, Oskar Arana, Martin Anso, Imanol Zurutuza, Joxean Sagaztizabal, Fernando Rey, Daniel Landart, Piarres Aintziart, Iñaki Zabaleta, Itxaro Borda, Juan Garzia, Unai Iturriaga; ezin ahaztuzko 3: Berria, Koro Navarro 2, Josu Zabaleta 3.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ahaztezin (ez du sarrerarik, baina azalpenetan hirutan agertzen da).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es inolvidable / fr inoubliable: Elhuyar: ahaztezin, ezin ahaztuzko, ezin ahantzizko / Nolaerran: ezin ahantzi(zko), ahantzezin, ahaztezin / Zehazki: ezin ahaztuzko, ahaztezin / Labayru: ahaztuezin/ahaztezin, ahantzezin, ezin ahaztu leiteken(a)/ezin ahatz daitekeen(a), ahazten gaitza den(a) / Adorez5000: ahaztezin, ahaztu ezinezko, ezin ahaztuzko, ahantzezin, ezin ahantzizko.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ezin ahaztuzko araua da.

Ongi eratua da

ongi eratua da eta besterik gabe onartzekoa. Horrekin batera onartzekoa da, halaber ahantzezin izond. ‘ezin ahantzizkoa’.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin ahaztuzkoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'ahanztezin nire ustez'.

ahaztu, ahatz, ahazten
1 da/du/zaio ad. Zerbaiten edo norbaiten oroitzapena galdu; gogoan ez eduki. Ik. ahantzi; atzendu. Adiskideez ahaztu dira. Ahaztuko naiz haren bekatu guztiez. Lurralde honekin ez da ahaztuko. Ez da ahaztu behar han gertatu zena. Haren izena ahaztu egin zait. Ahaztu zitzaion ikasi zuena. Gaurko prentsaurrekoan euskaraz hitz egitea ahaztu zaio. Eskua eraman zuen burura, zerbait esatea ahaztu balitzaio bezala. Eta ardo gutxi batekin ahazten zaizkio bere nekeak. Euskaltzaindiak ez du bere lankide handi hau ahaztu. Agindu hau ez duzu inola ere ahaztu behar. Ez dezagun ahatz horretan datzala arazo nagusia. Ahatz ditzagun gure arteko haserreak. Ez nazazula ahatz zure otoitzetan. || Aitormen hau aspaldi honetan ahaztuxea dagoenez gero. Ahaztuxe nuen gertaera.
2 zaio ad. Ikasi den zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna galdu. Euskaraz hitz egiten ahaztu zaio. Oinez ibiltzen ahaztu zait! Igerian ahaztu. Erraz ikasten du eta erraz ahazten.
3 du/zaio ad. Zerbait oharkabean utzi. Aterkia etxean ahaztu.

Esaera zaharrak

Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Ekandu gaiztoa belu ahaztu doa. Ohakoan dena ikasten, nekez da gero ahazten.

Aztergaia: ahaztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahaztu, ahazten da/du ad. eta zaio ad.: euskaraz hitz egiten ahaztu zaio; bigarren galderari erantzutea ahaztu zaio

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa ezin ahaztuzko sartzeko eskatuz.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

ahaztu, ahatz(?), ahazten

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad. / zaio ad. Cf. euskaraz hitz egiTEN ahaztu zaio / bigarren galderari erantzuTEA ahaztu zaio

aheri
iz. zah. g. er. Kantua, doinua.

Aztergaia: aheri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: aheri / EuskHizt: aheri(a)-1†  Ik. ahoeria / HiztEn: aheri / LurE: aheri / ElhHizt: aheri / EskolaHE: aheri

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. ahoeri.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri(a) eritasun-izenetan.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+e-.

aheria
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aheria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahoeri].

Aztergaia: aheria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aheria /eritasuna/

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ezin erabakizkoa da, gure datuekin, -a dagokion ala ez.

Informazio osagarria
Osaera azterkizun dago

ahoeri(a) forma gardenagoaren aldeko da batzordea, erabilerek besterik agintzen ez badute.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri(a) eritasun-izenetan.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kantua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

 - [E410T]: UZEIn aheri (Pediatria hiztegia). Sinonimoa: sukar aftosoa" (Jabier Agirre, 1994-05-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'ez al dago kontraesanik sarrera honen eta "aheri(a) 1"en artean? Gainera, gaixotasuna adierazteko x + eri forma hobetsi badugu, zergatik ez dugu egiten aheri* e. ahoeri; aheri(a) g.er. 'kantua''.

 - [E208]: '1 konforme nago, noski, aho-ren hitz eratorri eta elkartuak aho- erroaren gainean egitearekin (eta ez aha-) salbu hitz horiek tradizio eta zabalera handiagoa dutenean (ahamen, ahapaldi, ahapetik...). Kasu honetan, ordea, aski gauza bitxia da, irizpide berbera izan arren, Orotariko Hiztegiaren lehen tomoan Mitxelenak aheri formari lehentasuna ematea. Zer dela eta?'

 - [E123]: 'Nekazaritza Hiztegia-n ahoeri eman zen eta hala eman zuen Sarasolak ere'.

 - [E208]: '2 Orotarikoaren arabera ahaire hitz jadanik onartuaren aldakia da. Hortaz, aheri(a) gutxi erabilia baldin bada, ez ote genuke h. ahaire jarri behar?'

 - [E123]: 'ahaire Zub. 'doinua' dugu arautua; hemen proposatzen den aheri(a) formari ez zaio halako euskalki-mugarik jartzen. Baina egia da biak forma beraren aldaeratzat ematen dituela OEHk. Nahi duzuen bezala. Kenduta ere ez dut uste ezer gertatuko litzatekeenik'.

 - [I102]: 'Aheri 1: alde batetik a organikorik ez daukala ematen du. Horrela ematen du Larrasketek, esate baterako. Ez dudana ikusten forma berriagorako joera hori nondik datorren. Are gehiago, seguru gaude ahoeri ez dela herri-etimologia bat. Ikusi dudanagatik, lekukotasunak ez dira hainbeste besterik gabe ahoeri-ren alde egiteko; Aheri 2: kendu behar dela uste dut, ahaire-tik sorturiko forma delako [ahaire >*aheire > aheri], ez bada zuzenean gaskoinetik hartu [*aire] eta gero herri-etimologiaz hasperenketa sartu'.

 - [E123]: 'aheri 1: ahoeri da Nekazaritza Hiztegiak hobetsitakoa, eta horiek errespetatzekotan geratu ginen, pisuzko arrazoirik ikusten ez bagenuen aldatzeko (Davant izan zen Euskaltzaindiaren izenean lantalde horretan parte hartu zuena)'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'ohargileak erretiratu du oharra. aheri(a) 2 g.e 'kantua' delako sarrera kentzea onartu da, bestalde'. Erabakia (2002-03-22): 'Hurrengo hitzak honela erabaki dira [...] aheri: Zah. g.er. 'kantu-doinua' / aheria* e. ahoeri 'ahoko eritasuna, bereziki mihian eta inguruetan gertatzen diren zaurixka batzuetan datzana''.

ahetz
iz. Ipar. Liga, zenbait isurkarik eratzen duten hondar lodia.

Aztergaia: ahetz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: "Ahetz 1: Ipar. Esangura eman beharko litzateke".

 - Erabakia:  ahetz iz. Ipar.

aheztar
1 adj. Ahetzekoa, Ahetzeri dagokiona.
2 iz. Ahetzeko herritarra.

Aztergaia: aheztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-05-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Horixe dago Erabakia Lapurdiko izendegi onartu berrian (eta lehenago ere, Louis Dassancek moldatu "Herrien eta herritarren izenak eskuaraz" lanean)' (2001-05).

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

ahi
iz. Edozein irin egosirik, bereziki esnetan, egiten den jateko ore arina. Arto irinezko ahia. Ahi lodia. Ahi mehea. Inudeak haurtxoari ematen dion ahia.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ahi, (janari)

ahiarazi, ahiaraz, ahiarazten
du ad. Ahitzera behartu.

Aztergaia: ahiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahiarazi, ahiaraz, ahiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)
ahikor
adj. Erraz ahitzen dena, ahitzeko joera duena. Lurreko ondasun labur ahikorrak.

Aztergaia: ahikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ahitzen dena.

ahitu, ahi/ahitu, ahitzen
1 da ad. Isurkariez-eta mintzatuz, agortu, bukatu. Sekula ahitu gabe ura darion iturria. Ahitzen ez den jarioa. Jan-edanak ugari ipini bazituzten ere, azkenerako ardoa ahitu zitzaien. || Sukaldeko sua ahitu.
2 da/du ad. Kopuru batetik edo zerbaitetatik, dagoen guztia erabili, hartu edo saldu. Egiptotik eramandako garia ahitu eta zer janik gabe aurkitu ziren. Diruak ahitu zaizkit. Ahitzen ez den janaria. Ahitu egin omen da, agertu bezain laster, liburu bikain hau. Denbora ahitzen zaiola. Beste erremedio guztiak ahitu direnean. Haren miserikordia ez da sekula ahituko. Deusek ez du hala gizonaren bertutea ahitzen nola jendeen konpainia usuegiak.
3 da/du ad. Akitu. Baraurik igortzen baditut beren etxeetara, ahituko dira bidean. Nekeak ahitzen du. Heldutasuna iritsiz gero doaz ahituaz eta bere indarrean flakatuaz. Ahitua, ahuldua, goseak barnetik txikitua. Emakume zahar bat, gaitzak ahituz-ahituz hobira zeramana.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ahitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

a(h)itu, akitu.

Euskaltzaindiaren Arauak

ahitu, ahi(tu), ahitzen da ad. 'agortu, bukatu'

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ahitu, ahi(tu), ahitzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "Ahitu/Akitu: ezin daiteke hor banaketa semantiko bat egin? Ahitu = 'agortu'/akitu = 'nekatu'?" (1995-01-10)

 - [K204]: "liburu bat agortua dela. Ez da "akitu", nahiz hau ere baden" (1995-01-13)

ahitze
iz. ahitu aditzari dagokion ekintza. Egunetik egunera ahitze eta flakatze hura, zer da, luzaro hiltze bat baizen?

Aztergaia: ahitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze: automatikoa da, baina ez du lehiakiderik, eta ez izatea hobe.

ahizpa
1 iz. Emakumezko batentzat, gurasoen beste alabetako bakoitza. Ik. arreba. Gurutze ondoan ama Maria eta honen ahizpa Maria Kleofas eta Maria Magdalena zeuden. Rakelek ezin eraman zuen, berak ez, eta ahizpak haurrak izatea.
2 iz. Emakumezkoen zenbait ordena eta kongregaziotako kideei ematen zaien izena edo trataera. Moja haiei esaten diete Ahizpa Zuriak.

Aztergaia: ahizpa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: ahizpa (aizta) 'hermana (de mujer)’: Lç Jn 11,1, Ax, Arg DevB, Urt Has 30,1, CatLav, Mb IArg, Cb Eg, Cb Just, Lg, Egiat, LE Jn 11,1, LE Ong, AA, JJMg BasEsc, fB Ic, Zav Fab RIEV 1909, Echag, TB Jn 11,1, Etch, Arch Fab, Ur MarIl, Gy, Lard, HeH Jn 11,1, Ur Has 30,1, Dv Jn 11,1, Laph, EvS Jn 11,5, Aran SIgn, Arr May, Sor Bar, Sor Gabon, Urruz Urz, Jnn SBi, Lap, Azc PB, AB AmaE, JE Bur, Ox, Ag G, Urruz Zer, A Ardi, Inza Azalp, Barb Sup, Laux BBa, Ol Jn 11,5, Or Mi, Ir YKBiz, Tx B, TAg Uzt, Enb, Zait Sof, Or MB, SMitx Aranz, EA OlBe, Etxde AlosT, Erkiag Arran, Etxba Eib, Ker Has 30,8, Ker Jn 11,1, AB AmaE.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

a(h)izpa

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

ahizpa

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

ahizpaorde
1 iz. Emakumezko batentzat, amaren edo aitaren, baina ez bien, alaba. Zer uka niezaioke nik Julio Zesarren lehengusu txikiaren ahizpaordeari!
2 iz. Emakumezko batentzat, bere amaordearen edo aitaordearen alaba.

Aztergaia: ahizpaorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpusean ez dugu aurkitu arreba-orde, izeba-orde, osaba-orde formarik; ikus OEH argitaratuan: a) lehen osagaiko -a galdu dutenak: ait-orde (Mb); aitorde (ArgiDL); aitordeko (ArgiDL); amonorde (Or Eus); amorde (Enb, A Ardi); amordeko (Enb); anai-orde (Etxde AlosT); anai orde (Zait Plat); b) lehen osagaiko -a gorde dutenak: aita orde (Arg DevB, Lar Fueros, Lg II, Jaur, JesBih, KIkV, KIkG); aita-orde (Monho, Echag, Arr GB 23, Jnn SBi, Anab Poli, Ezale 1897, Or Tormes); aiteorde (ETZ 110); aita ordeko (GavS, fB Ic, Echag, CatBus, Zerb IxtS); aita-ordeko (Lard, Echag, Or MB); aitta ordeko (Inza Azalp); aita ordezko (Ox); aita-ordiazko (Etxba Eib); ama-orde (Ezale 1897, NEtx, BEnb NereA); amaordeko (Lard); ama-ordeko (Urruz Zer); ama ordiazko (Etxba Eib) // ik. OEH: aiztorde ‘hermanastra’ s.v. aizperdi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean ez da amona-orde, arreba-orde, izeba-orde, osaba-orde formarik jaso; a) lehen osagaiko -a galdu dutenak 17 ager. dira: ahizpordeko EB 1 (I. Urbieta); ait'ordeko G 2 (A. Menan); ait-ordeko G 1 (P.B. Biguria); aitorde B-EB 3 (I. Malax; A. Letamendia 2); alaborde B-EB 5 (I. Larrakoetxea 2; M. Altuna 3); amorde B-EB 4 (I. Larrakoetxea; K. Santisteban 3); anaiorde B 1 (M. Olazar); b) lehen osagaiko -a gorde dutenak 5, B-EB ager. banakoak: aita-orde (Or); alaba-orde (I. Larrakoetxea); alabaordetza (UZEI); ama-orde (A. Urizar); ama-ordezko (B. Otazua).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aitorde : AB50 1, HiztEn ("ik. aitaorde"), LurE; amorde : AB50 1, HiztEn ("ik. amaorde"); anaiorde : AB38 1, HiztEn-LurE; ahizpaorde : HiztEn-LurE; aitaorde : HiztEn; alaba-orde : AB38 1; alabaorde : HiztEn; alabaordeko : Euskalterm 1; alabaordetza : Euskalterm 7; ama orde : AB38 1; ama-orde : AB38 1; amaorde : HiztEn-LurE, Euskalterm; amaordeko : DFrec 1; arrebaorde : HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-: -orde guztiok -ao- segida jasoz emango dira.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-orde. orde osaerakoen saila: ahizpaorde / anaiorde / arrebaorde / nebaorde / [eta Euskaltzaindiak hala onartzen badu] senideorde // aitaorde / amaorde / gurasorde // alabaorde / semeorde / umeorde / [eta zalantzekin] seme-alabaorde. Ez dira jasoko, hortaz, anai-arreba-, haur-, aitona-, amona- + -orde osaerakoak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
ahizpatzako
iz. Ahizpatzat hartzen den emakumezkoa.

Aztergaia: ahizpatzako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: ahizpatzako ‘hermana por adopción’: Etxba Eib.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer gehiturik (x-tzako osaerakoez ik. oharra nebatzako sarreran).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzat+-ko.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

ahizperdi
iz. Ipar. eta naf. Ahizpaordea.

Aztergaia: ahizperdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-10-03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: Dv («soeur germaine ou utérine d'une autre soeur»), A, Lrq («demi-soeur (l'un des parents étant le même, et l'autre non»).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere markekin, eta oraingoz ez dago zer gehiturik.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+e-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erdi.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-erdi osaerakoen sailtxoa: ahizperdi / anaierdi / arreberdi / -- / haurriderdi. (Jaso gabe utzi dira, beraz, neba + erdi eta senide + erdi osaerakoak).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Ahizperdi hitzari Naf. gehitu'.

 - [I102]: 'ez dut arrazoirik ikusten Ipar. markatzeko. Hegoaldean ez ote dago ahizperdi-rik?'

 - [E123]: 'OEHko datuen arabera, Iparraldeko autoreek erabili dute batez ere. Eta AIk Naf. gehitzeko eskatu du'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-11-30): 'Ahizperdi hitzari Naf. marka gehitzea ere onartu da'.

aho
1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra. Jaki bat hauta, ahoan urtuko zaizuena.
2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura. Krokodiloak aho ikaragarria zabaldu eta umea irentsi zuen.
3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.
4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena.
5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.
6 iz. Haizezko musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.
7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.
8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Tunela argi bizi batez bete zen ezpataren ahoari zerion distiraz!

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. Zaharra eta labea ahotik berotu.

Aztergaia: aho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aho, aha-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aho batez, aho betean, ahotan, ahotik ahora, ahoz, aho zabalik, aho zabalka, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko

ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko adibidea azpisarrera bihurtzea proposatu da. (2013-12-17)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aho(a) bete formako azpisarrerak gehitzeko eskatuko zaio Euskaltzaindiari, uste baitugu horrek ez duela aho betean arautua "aldatzea" esan nahi, "osatzea" baizik: aho(a) bete , aho(a) betean , aho(a) beteka , aho(a) beteko , aho(a) betez; aho-korapilo, ahoko soinu, aho-mihi, ahotan erabili, ahotan hartu ; eta adib. gisa: ahotik ezin utzi(zko).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aho batez, aho betean, aho-zabalik, aho-zabalka, ahotan, ahotik ahora, ahoz, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aho(a) bete hortz/hagin gelditu' eta 'aho(a) bete hortz/hagin utzi' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'berez aho(-)korapilo behar luke. / Iritzi-emaileak proposatu du aho(a) bete hortz/hagin gelditu eta aho(a) bete hortz/hagin utzi ere azpisarrera modura sartzea. Agian gehitxo da azpisarrera ematea. Behar bada, ahoa(a) bete azpisarreraren adibidetzat ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi eman?'

 - [E208]: 'hitz honen hiruzpalau adiera nagusiak behintzat jarri beharko genituzke: 'janaria gorputzera sartzeko zuloa', 2 'dastamena, gustua, zaporea', aho oneko pertsona, 3 'tresna zorrotz baten ertza' bi ahotako ezpata, ezpataren ahoz hil zituzten. 4 'gauzen sarrera', kale-aho, kanoi-aho, metro-ahoa...'

 - [E123]: 'arriskutsua iruditzen zait hitz batzuetan adierak bereizten hastea. Hiztegia osatzen denerako utzi beharko genuke hori, besteak beste, adiera bakoitzak tradizioan zenbateko pisua izan duen ikusteko'.

 - [E210]: 'Horren familiakoak ere hamaikatxo, hala nola, aho(-)gaizto, aho(-)hats, aho(-)oneko, aho(-) handi, aho(-)makur, aho(-)motel, aho(-)zikin…'

 - [E123]: 'Aho(-)gaizto: 24 adibide OEHko corpusean / Aho(-)hats: OEHk dakarrenaren arabera, hiztegitik jasotako forma da, ez literaturan dokumentatua; gauza bera esateko badirudi aho lurrun hobeto dokumentatua dagoela (lehen itzulian arautuaren arabera aho lurrin beharko luke, nahiz lurrin 'usain gozoa' jarri genuen). Besterik da ahoko hatsa, edo esaldi berean aho eta hats aurkitzea. Aipatu ditudan datuak, aho hats izen elkartuari dagozkio. / Aho(-)oneko: Jean Etxepareren adibide bakarra aurkitu dut OEHko corpusean (egon daiteke besteren bat, bestelako formaren batean ageri dena; dena den begiratu dut ao oneko forman ezer ageri den). / Aho(-)handi: OEHn dokumentatua dago / Aho(-)makur: hau ere hiztegietatik jaso du OEHk. / Aho(-)motel: hiztegietatika jasoa. / Aho-zikin: hiztegietatik jasoa; gehi, Zaitegiren adibide bat. / Gauzak horrela, zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'adierak ematea eskatzen du ohargileak. Ez da onartu. Kontra bozkatu dute zazpi euskaltzainek. XKren alde, berriz, seik. Eta zuri, hiruk'. Erabakia (2002-03-22): 'Hurrengo hitzak honela erabaki dira [...] aho ahotik ezin utzi(zko) / aho-artatzaile / aho batez / aho(a) bete: ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi. / aho(a) betean: gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. / aho(a) beteka / aho(a) beteko / aho(a) betez / aho(-)korapilo / aho-mihi kasu markaren batekin erabiltzen da, eta pluralean edo mugagabean: Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua. / ahoko soinu / ahotan / ahotan erabili / ahotan hartu / ahotik ahora / ahoz / aho zabalik / aho zabalka / ahoz aho / ahoz behera / ahoz gora / ahozko'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aho-handi edo ahohandi [azpisarrera gehitu], ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko [adibidea azpisarrera bihurtu].

aho artatzaile, aho-artatzaile
iz. Ipar. Dentista.
aho bateko
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, aho bateko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ahobatezko].

Aztergaia: aho bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aho bateko: unánime

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. ahobatezko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'iritzi-emaileek ez dute ulertu zergatik aho batez, baina ahobatezko'.

 - [E210]: 'Ulergaitza da, zinez, aho batez jartzea eta, gero, ahobatezko'.

 - [E123]: 'Pentsatzen dut 'unánime' adierazteko egokia zelakoan sartu duela Hiztegi Batuko lantaldeak. Hala dator OEHn. Mitxelenaren adibidea gehitu daiteke: guztion ahobatezko baimena'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'aho bateko* e. ahobatezko'.

aho batez
adb. Erabakietan edo iritzietan, guztiak ados datozela, inor kontra agertzen ez dela. Aho batez eman dute saria. Euskal literaturaren lanik ederrentzat aho batez aitortzen dugun liburu hau.
Loturak

Aztergaia: aho batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aho ganga, aho-ganga
iz. Ahosabaia.

Aztergaia: aho ganga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ahosabaia.

aho gingil, aho-gingil
iz. Eztarriaren sarbidean ahosabai bigunetik zintzilik dagoen luzakina, giharrez eta mintzez osatua dena eta ahosabaia bi zatitan banatzen duena. Pistola ahoan sartu zidaten aho-gingila ukitu arte.

Aztergaia: aho-gingil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

AHO-GINGIL. "Aho-gingila, úvula (L; Lander)" DRA.

LB: 4 “Musuak aho gingilean egiten du oihartzun” (Elkar) / EPG: 16 “Sabai bigunaren azkenean, eztarrirantz zintzilik dagoen luzakinari deitzen zaio aho gingil edo ubula” (lourdes Oñederra) / ETC: 42 “Edonon ageri dira mutilatutako mihiak, ahots kordak, aho-gingilak, laringeak...” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: aho-gingil (Anat.) úvula; Adorez: 0 ; Labayru: 0;

Bestelakoak

gingil 1 iz. Hainbat organoren luzakin haragitsua. Aho gingila: eztarriaren sarbidean aurkitzen den gingila. Belarri gingila. Ahuntzaren gingilak: ahuntzak kokotsaren azpian dituen gingilak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa da, lehendik arautua dagoen belarri(-)gingil bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho eta gingil formetan.

aho korapilo, aho-korapilo
iz. Esaldi esangaitza, bereziki mihia trabatzeko jolas gisa esanarazten dena.
aho soinu, aho-soinu
iz. Ahoz jotzen den musika-tresna txikia, metalezko egitura batean dituen mihi batzuk dardararaziz soinua ateratzen duena. Baserrietako mutil koskor mordoxka Madariagan biltzen ginen eta nik aho soinua jotzen nuen.

Aztergaia: aho soinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-03-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'ez dut hain argi ikusten; esango nuke gaur erabiltzen dela aho(-)soinu. Hiztegi entziklopedikoek ere badakarte'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-03-22): 'aho(-)soinu sartzea erabaki da'.

aho uhal, aho-uhal
iz. Ahokoa, brida. Zaldia aho uhaletik hartuta.

Aztergaia: aho-uhal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHO-UHAL. "Aougal (aoubal), rienda" BeraLzM. Eskerreko ao-ugala lasaiturik, zaldiak okertzean. Zait Sof 30. Zaldiak oiuka aizatuz batera, aougalak eskuz iñarrosten zituten. Ib. 30. Zaldia abo-ugaletik artuta. Etxde JJ 277. Ao-ugaletik (brida) eutsi zion ni igo nendin. Etxde Itxas 126. Ao-ualetik elduaz. Berron Kijote 209. Ao-ugaletik geldi-erazi zuan Rozinante. Ib. 45

ahol-uhal 2, Elhuyar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aho-uhal 4: Fernando Rey 2, Patxi Ezkiaga, Patxi Zubizarreta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa uhal sarreran.

aho zabalik, aho-zabalik
adb. Guztiz harriturik. Aho zabalik entzun genituen abesti horiek. Aho-zabalik utzi zituen entzuleak. Gaztelaniaz ari zen eta nolako gaztelaniaz; aho zabalik nindukan. Aho-zabalik gelditu nintzen hara begira.

Aztergaia: aho zabalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ikus ahazabal sarreran bildu informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

'con la boca abierta' adierakoak dira: abu zabalik G 1 (Alz Bern); ao zabalik B 2 (Erkiag BatB); ao-zabalik G 4 (Muj PAm, Ibiñ Virgil, Zait Plat, NEtx Antz); abozabalik G 1 (Etxde AlosT); agoxabalik G 1 (Or Eus); aozabalik G 3 (TAg Uzt, Txill Let); eta OEH argitaratuan, 'se dice de las cosas desconocidas o reventadas' adierako ao zabalik (Etxba Eib).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'con la boca abierta' adierakoak dira: ao zabalik B 1 (Gure Erria); aho zabalik EB 14 (M. Izeta, L. Haranburu-Altuna, K. Navarro, J.M. Irigoien, I. Urbieta, J. Urkijo, M.E. Laboa, A. Berasategi, M. Altuna, Egin); ao-zabalik G 2 (G. Mujika, P. Berrondo); EgAs 1 (Amaiur); aho-zabalik EB 2 (R. Saizarbitoria); abozabalik B 1 (J. Altuna); ahozabalik EB 4 (B. Gandiaga, M. Landa, I. Elizegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aho zabalik : AB38 1, AB50 2, HiztEn (AS).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aho zabalka, aho-zabalka
adb. Aharrausi eginez. Ik. aharrausika. Aho zabalka dago. Haurra aho-zabalka hasi zen.

Aztergaia: aho zabalka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Eta izena denean? Gure hiztegian 'aho-zabalka' dugu ('aharrausi'-ren sinonimoa: 'aho-zabalka batzuk egin')" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "[ahozabalka] eransteko proposamena" egin du.

 - [E123]: "sar daiteke, nire ustez. Baina nola idatzi erabaki beharko genuke. ISk, aho zabalka".

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): "ahozabalka eta aho zabalka, biak ematea onartu da".

 - Erabakia: EHk aldatua (2016)

aho-mihi
iz. Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

Aztergaia: aho-mihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aho sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

kasu-markaren batekin erabiltzen da, eta pluralean edo mugagabean.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua.

aho-mihitan
adb. Ahotan. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

Aztergaia: aho-mihitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHO MIHITAN (Con hartu, erabili, izan, etc.). (Tomar, llevar, tener, etc.) en boca. "Aho-mihitan ekhartzen zaituzte, on jase sur votre compte" Dv. "Aho-mihitan (Lc, Sc), (traer) en boca. Aho-mihitan dabilate hori (Lc, BNc), a ése le traen en boca, hablan mal de él" A (s.v. aomen). "Agomietan (BN, R)" Ib. Cf. VocB: "Agomita, llevar o traer en boca" recogido por A (s.v. agomita): "Se usa siempre con una desinencia casual, generalmente con el locativo -n: agomitan artu, 'tomar en boca'". v. AHOTAN HARTU, AHOTAN IZAN, AHOTAN ERABILI. Mendratuko naute, erranen dute ihes nabilala. Aho mihitan horrela ibilia banintz! Laph 22. Ondar aste hautaraino Rusiak ez zuen desarmatzea baizik aho-mihitan. Herr 5-9-1957 (ap. DRA). Egungo egunean, jakintsunek ez baitute aho-mihitan "constante H" edo "nombre quantique"-ez bertzerik, arrazoin emaiten diote. Lf in Zait Plat XX. Noizean bein, naigabe gogorretan, ao-mihitan artzen dute beste izen au ere. Vill Jaink 18. Au da umegintzaren misterioa, ain zikindua ta likistua, eta ala ere belauniko baizen ao-miitan artu bear ez litzakena. Ib. 58. Siñismenik ez dau bear gizon askeak. Siñismena ao-miiñetan arturik, goikoak, beekoak lo jarteko baiño ez darabille. Erkiag BatB 146. (Precedido de gen.). En boca de. Etxalde aiphatua zen Garaten sor-etxea, Pikasarria, eta jendeen aho-mihitan Pikasarri zen bethi haren ardurako izena. Arb Erlis 252. Gaindi bedi Kristoren bozkarioa zuen bihotzetan, eta haren hitza zuen aho-mihitan maiz ibil bedi. Arb Igand 139. Kili-kili egiten eutsan aragian, bere ospe ta izena mutikoen ao-miñetan ezarri naiak. Erkiag BatB 36

adib.: aho-mihi Ahoa eta mihia. (Kasu markaren batekin erabiltzen da, pluralean edo mugagabean). Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua. Aho-mihitan hartu, ekarri, ibili. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori.

aho-mihitan 1, Argia (“bolo-bolo guztien aho mihietan darabilen herria“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aho-mihitan (aho-mihietan) 37: Herria 8 (adib.: “Denen aho mihitan zebilen solasa”), Iñaki Segurola 4, Patxi Zubizarreta 8, Aingeru Epaltza 3, Xipri Arbelbide 4, Piarres Xarriton 3, Jean Baptiste Etxarren 2, Txiliku, Jose Morales, Gotzon Garate 2, Fernando Rey.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

aho(a) bete haginekin
Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Hor konpon! esan, eta aho bete haginekin utzi zituen. Aurten Euskal Herrira freskura bila etorri direnak aho bete haginekin geldituko ziren.
aho(a) bete hortz
Espero zena lortu gabe, guztiz harriturik. Azeria ahoa bete hortz gelditu zen, bere gosea ase ezinik.
aho(a) betean
adb. Zerbait esateko eraz mintzatuz, garbi eta itzulingururik gabe, esaten denarekin atsegin hartuz. Gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. Ahoa betean eralgitzen ditugu goresmenak. Aho betean aitortua.
aho(a) beteka
adb. Ahoa betean. Denok ezagutzen dugu hirukote famatua: Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna, aho beteka gure politikariek darasatena.
aho(a) beteko
adj. Ikusiko duzu nola bihotza berpiztuko zaizun ahoa beteko baietzaz.
aho(a) betez
Ahoa betean. Ahoa betez mintzo ziren.
ahoa ireki
ad.-lok. adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa zabaldu. Enekin ez du ahorik ere irekitzen. Ahoa ireki ahala, sermoia sortzen zen haren ezpainetatik.

Aztergaia: ahoa ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOA IREKI. Abrir la boca (para hablar). v. AHOA ZABALDU. Eta Paulek ahoa ireki nahi zuen bezala, erran ziezén Gallionek Iuduei. Lç Act 18, 14 (He, Dv ahoa ideki, Ol aoa iriki; Ker itz egiten asi, IBe hizketan hastera joan). Ezpaikara digne hari rekestarik egitera gure ahoaren irekiteko. Lç Ins E 7v. Ezta gaizki mintzatzeko / heure ahoa ideki. EZ Eliç 103. Eta alea ni mutu ahorik ez nuen ideiten. Harb 329. Eziñ ahoa idek dezaket baizen errateko hitz hauk. Ch III 52, 3. Ordian thürbürarzün pazenziareki soferitiak plazer eginen dü, eta inikitatiak eztü ahua idekiren. Mst I 24, 5. Idikitzen ditue beren auak Jaunaren itzaren ta ministroen kontra. AA III 598. Emaztiak ez aorik edegi, senarrari asarria irago artian. fB Ic III 375. Ahoa eztu idoki geroztik, / Ikhusirik nihork eztuela nahi / Sinhetsi. Arch Fab 161. Ixil-ixila eta ahorik ideki ere gabe. Jnn SBi 148. Iñok aorik ezebala edegiten ekusita gero. Ag Kr 111. Etzikean, ahoa ideki behar zuen aldi bakotx, elizako orhoitzapen zurruburruez mihia trabatua! JE Bur 101. Debekau egin dautsat aborik idegittea. Otx 143. Berdintzetan idikiko dut nere agoa, munduaren asieratik gorderik zeuden gauzak agertuko ditut. Ir YKBiz 180. Ez nauk ondo gogoratzen, aua iriki detala uste diat. Ugalde Iltz 50. Mehatxatu nauzue, berriz edekitzen badut ahoa, aldez edo molez isilduko nauzuela. Arti Tobera 283. Enekin ez du ahorik ere idekitzen. Zuri emaiten dautzia solas? Larz Senper 124. Ahoa ireki-ahala sermoia sortzen zen haren ezpainetatik. MEIG IX 101. v. tbn. Aoa iriki: SMitx Aranz 143. Ibiñ Virgil 116. Lab SuEm 171. Agoa idiki: Inza Azalp 64.

ahoa ireki 72: Deia, Elhuyar, Elkar, Berria 24, EiTB 34, Argia 8, Laneki 2, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahoa ireki 126: Berria 7, Pello Lizarralde 8, Aingeru Epaltza 7, Oskar Arana 5, Xabier Montoia, Itxaro Borda, Jon Arretxe, Joxan Elosegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa aho sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ireki sarreran ere.

ahoa itxi
ad.-lok. adkor. Isildu; ahoa itxi isilik gelditzeko. Burua makurtu eta ahoa itxi. Ezin ahoa itxirik eduki. Ahoa itxita edukitzeko agindu garratzak eman dizkiot.

Aztergaia: ahoa itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOA ITXI. Cerrar la boca, callar. Ez dabe bertatik ux agoak itxita? AB AmaE 260. Begiak idigi ezin badaunaz bere ezin aoa itxirik euki. A BeinB 40. Iñongo txarkeriak aboa itxiko du. Ol Imit I 24, 5 (SP ahoa tapatu). Bakaldun aurrian eta zure antziñian abua itxitta eukitteko aginddu garratzaak emon dautsadaz. Otx 147. Oiek ere, iritzi berbera dute. Baña, zure ederragatik, aoa itxi daroate. Zait Sof 175. Onek makil-eraso ura guzia bere gaiñ zetorkiola ikusi-ta ere, ez zuan aorik ixten, goiak eta beeak kiskaliaz. Berron Kijote 65. Bardemen garraxiei gorrarena egin diete askok hemen [...]: burua makurtu eta ahoa itxi. MEIG I 145. (Aux. trans.). Tapar la boca, hacer callar. Xagi banadi itsiko deustat molsuarekin aoa. Acto 147.

ahoa itxi 96: Ortzadar, Deia 5, Elhuyar 2, Consumer 4, Berria 24, EiTB 47, Jakin, Argia 7, Laneki 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahoa itxi 67: Berria 10, Elizen arteko Biblia, Pello Lizarralde, Fernando Rey, Oskar Arana, Agustin Otxoa, Anjel Lertxundi, Iñaki Mendiguren, Felipe Juaristi, Joxe Austin Arrieta, Koldo Izagirre, Julen Gabiria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoa zabaldu
ad.-lok. adkor. Hitz egin; hizketan hasi. Ik. ahoa ireki. Ahoa zabaldu gabe kendu zituzten oinetakoak. Ahoa zabaltzeko denbora utzi gabe.

Aztergaia: ahoa zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOA ZABALDU. Abrir la boca (para hablar). v. AHOA IREKI. Oraindiño aorik zabaldu ez eban gazte batek. Ag Kr 21. Bitartean gure aizkolariok, aoa zabaldu gabe, osoro benaz, patxada onean [...], kendu zituzten oñetakoak. Ag G 102. Etzuten geroztik ez burua jaso ez agoa zabaltzen. A Ardi 84. Dominixek, Goihenetxi ahuaren zabaltzeko denbora ützi gabe [...], ihardetsi zian. Const 41. Gixon jakittuntzat eta ondo berba egiñikotzat artu agijen gura badok, ezegik aborik eguno zabaldu. Otx 128. Baña, aoa zabaldu zutenez gero, iñork galdegin al-zun arrotzak ziranentz? Ldi IL 67. Amar miñutu-inguru joan ziran Mateok aorik zabaltzeke. NEtx Antz 147. Zabaldu zunan agoa doakabe arek. Or QA 104. Ahoa zabaltzen duzu, bainan ez duzu deus erraiten. Pertsu pollit bat ateratzen baduzu ere, ez da izaiten lagunak erran dautzunaren ihardespena. Xa Odol 63. Ori esateko agoa zabaldu daben guztiak, ondo baño obeto dakie guzur biribil bat dala. Gerrika 198. Gina Lollobrigidak aski du nonbait begien aurrean agertzearekin, ia ahoa zabaldu gabe. MEIG I 159. Egia da, [orduan] ahorik zabaldu ez banuen ere. MEIG VII 44. (Aux. trans. tripersonal). Hacer abrir la boca. Hil-ikararen lazturak zabaltzen dio agoa. Iratz 151

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ahoa zabaldu 157: Berria, Anjel Lertxundi, Elizen arteko Biblia, Iñaki Mendiguren, Jose Morales, Xabier Montoia, Joan Mari Irigoien, Imanol Zurutuza, Patziku Perurena, Alberto Ladron Arana, Xabier Olarra, Patxi Zubizarreta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoan
adb. (-en atzizkiaren eskuinean, mintzamenaren organotzat hartua). Ik. ahotan. Kanta ederra, gaur arte herriaren ahoan, zorionez, irauna. Goierrikoen ahoan entzuten diren hitzak.
Loturak

Aztergaia: ahoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AHOAN. (Precedido de gen.). En boca de. v. AHOTAN; cf. AHOETAN. Biga edo hirur testimonioren ahoan fermu izanen da hitz guzia. Lç 2 Cor 13, 1 (TB -en ahoan; Dv -en ahotik, Ol -en aoz; Ker -en autorrez, Bibl -en erranaren gainean). Eta haién ahoan ezta eriden enganiorik. Lc Apoc 14, 5. Nola kantak maiz baitire mundukoen ahoan. EZ Man I 4. Arrazoin da gure ahoan maiz diren aiphatuak. Ib. 14. Gure guztien ahoan deitzen da Ifernua. Ib. 91. Hekin ahoan aithorra. Hm 100. Jesus dela ene ahoan. Gç 218. [Manes eta aren gisako] orien aoan kristau-ezkonza deabru galgarriaren lana da. Mb IArg I 177. Onelako beste itzkuntza [...] itsusiak Euskaldun ondo azi diranen aoan zeñ gaizki diruditen! Cb EBO 37. Aria. Karidadearen edo egiazko Amorioaren aban. GavS 17. Ezteia lehena [Mariaren izena] bizien ahuan, eta azkena hilzerakuenian? Mercy 14. Kendu bazendu buruko kerizgarri, zuben auan sonbrelluba deritxona. Mg PAb 58. Abereai birauak botatzea ez dala berez bekatu larria; baña Kristauaren auan gaizki dirudi. AA II 35. Haren izen Saindua izan bedi bethi zure ahoan. MarIl 102. Zure auan Jaungoikuak berak jarriko ditu itz egokiak. Bv AsL 99. (s. XX). Goierrikoen aoan entzuten diranak [itzak]. Ag Kr 6. Josetxo, Masimen agoan, zan, baserritar, dirubako, ta nundik-norakoa zan iñok ezekiena. Echta Jos 168. Solas pisua, Alemaneri kalte egitekoa presuneren ahoan ezin barkatuzkoa. StPierre 35. Au guzia esan nai zuten itz oiek Aingeruaren agoan. Inza Azalp 156. Ja kanta-alerik ere ez dute izan eliza ospatsu oiek gure aurrekoen aoan. SMitx Aranz 185. Kanta ederra [...], gaur arte erriaren aoan zorionez irauna. Lek SClar 119. Iñoizko berbarik naitakoenak Garbiñeren aoan. Erkiag BatB 142. "Perejil" izeneko gizon baregarri baten agoan [ipinten dau Moretok "agur" itza]. Alzola Atalak 144. [Bertso] erdarazkoek ere badute bere "xaltxa", honako ijitoen ahoan ipintzen dituen hauek bezalaxe. MEIG III 132.

(-en) ahoan : Ortzadar, ElCorreo, Deia 5, Elhuyar, Elkar 2, Berria 17, EiTB 3, Jakin 2, Karmel, Argia 4, Erlea 2, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(-en) ahoan : Herria 2, Berria 7, Elizen arteko Biblia 11, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Asisko Frantzizko…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.

ahoan bilorik gabe
Argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe. Hona zer esan duen, garbiki eta goraki, ahoan bilorik gabe.
ahoan gurutze
adb. Ipar. g. er. Jan gabe. Ahoan gurutze egotea gauza hitsa da.

Aztergaia: ahoan gurutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gurutze sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jan gabe.

ahobatezko
adj. Iritziez, erabakiez eta kidekoez mintzatuz, talde bateko kide guztiak bat datozena. Guztion ahobatezko baimena. Mundu narras honetan ahobatezko iritzien batasunik ez dugu ikusiko.

Aztergaia: ahobatezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aho-batezko 2 (MEIG: "guztion baimena behar, guztion aho-batezko baimena"; "mundu narras honetan aho-batezko iritzien batasunik ikusiko ez dugunez gero").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ahobatezko EB 1 (I. Segurola: "erakutsi zuen trebetasun eta jakinduriari esker erdietsi ere zuen Orixek euskal idazleen eredu (...) izatearen ezagutza (ia) ahobatezkoa"); aho-batezkotasun EB 2 (P. Sastre: "Unanimitate edo aho-batezkotasuna"; "aho-batezkotasuna (...) potentziaren sinbolotzat jo izan du sobietar intelligentsiak").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ez dugu aurkitu hauetan: JaurlHizt, HiztEn-LurE, Harluxet Fundazioa EHE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erd. unanime-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: aho bateko , iritzi bereko; HiruMila: "adj. 1 (de la misma opinión): iritzi bereko, irizkide. 2 ahobatezko "; Casve FE: denen, güzien, ororen; (du même avis) bihotzez bat, ber gogoko (abüruko), gogo (bihotz, abüru) bateko; HaizeG FB: guzi-guzien, denen, ororen, gogo bateko; T-L LFB: guzi-guzien, ororen, denen; PMuj DCV: "gogo (iritzi, ago, biotz) bateko; irizkide, gogaide, biozkide"; BeraLzM: erizkide, gogaide; ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE; Lur EF/FE; Azkue Aurkibidea. // erd. unanimidad / unanimité-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "guztien adostasun (...) por unanimidad aho batez , guztien adostasunez; HiruMila: "irizkidetasun, ahobatekotasun , adostasun; por unanimidad aho batez "; Casve FE: aho (gogo, bihotz) bat , ber gogo (bihotz); HaizeG FB: gogo-batasun, aho bat , denek bat; T-L LFB: (à l'unanimité, tourner par) guziak oro, guzi-, guziak, denak, etc. en mettant le cas exigé par le verbe; PMuj DCV: gogo bat, ao bat , irizkidetasun; BeraLzM: erizkidetasun; ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE, Lur EF/FE; Azkue Aurkibidea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Horrelakoak bereiz idaztea proposatzen dugu (Ik. 'aldibereko'-n dagoen oharra)" (2001-01-23)

 - [E410T]: "aho batez (EArau 44) eta ahobatezko (A, Z4). Nola ulertu behar da hori: adberbioa bereizita eta adjektiboa lotuta? UZEIko erabileran nahaste-borraste handia daukagu, baina horko "arauak" ez du gurea konpontzeko gehiegizko argitasunik ematen" (J. agirre, 2000-11-07)

ahobatezkotasun
iz. Erabaki edo iritzi batean guztiak ados etortzea, guztien adostasuna. Era horretako erabakiek klase politikoaren erabateko ahobatezkotasuna beharko lukete.
ahobero, aho-bero
adj. Mintzatzean, gauzak puztuak eta handizkatuak azaltzen dituena. Ahobero horri, esaten duenetik erdia baino gehiago kendu behar izaten zaio. Zazpi kiloko erbia harrapatu zuela esan zuen ahobero hark.
Azpisarrerak

Aztergaia: ahobero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'hitz elkartuen araua kontuan hartuaz, ahobero, aho-bero egin beharko genuke'.

 - Erabakia: Erabakia: 'ahobero edo aho-bero'.

ahoberokeria
iz. Ahoberoari dagokion esana edo kontakizuna; beroaldi batean esaten den gauza. Ez diotsut inongo ahoberokeriarik, zoriontsu baino zoriontsuago bizi direla esaten badizut.

Aztergaia: ahoberokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-bero-keria.

ahoberritu, ahoberri, ahoberritzen
du ad. Lanabes bati edo tresna ebakitzaile bati ahoa konpondu, zorroztu. Pala ahoberritu.

Aztergaia: ahoberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-05-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ahoberri, ahoberritzen.

Esapideei dagokien sistematika

-berritu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.