Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza inguru bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

inguru
1 iz. Zerbaiten ondoko aldea, eta, bereziki, hurbileko edo inguruneko alderdien multzoa. Ik. ingurune. Inguru hauetako basoetan. Bi hilabete igaro zituen inguru haietan. Esan diote inguru honetara etorria dela. Haren usain gozoak inguru guztia lurrindu zuen. Inguru hartako herrietakoak. Eskuareaz soildurik utzi zuen gaztainondoaren inguru guztia. Herri inguru denak ilun. Urola inguru ederretan.
2 iz. (Leku atzizkiekin). Hiriaren inguruan bizi zirenak. Haritz zaharraren inguruan. Bere herriko ibaiaren inguruan aurkitu zuten. Apaizaren etxe ingurura heldu zirenean. Aztarritz jauregia Azkaine inguruan. Gipuzkoan eta Gipuzkoa inguruan. Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Hor inguruan dabiltza. Ingurura begiratu zuen. Inguruan dugun mundu urrikigabe honetan. Parisko inguruetatik alde egiteko betiko. Luzaide, bere karrika labur eta eliza inguruko etxe multzoarekin. Etxe inguruko bazterrak arakatzen. Inguruko baserrietan. Donostia eta inguruetako neska-mutilak. Inguruko eta ez hain inguruko hizkuntzak.
3 iz. (Denborazko hitzekin). Hamabi eta erdiak inguru horretan heldu ziren. Gabon inguru honetan, hala ere, mina biziago egiten zaio. Gutxienez Pazko inguruetan. Arrats inguruko orduetan.
4 iz. Ingurunea. Gipuzkoako inguru guztia da hogeita hamahiru legoa gutxi gorabehera. Hiriaren inguruak badu bi orduren bidea.
5 iz. Bira, itzulia. Barnetik egin zuten elizaren ingurua. Gerrari guztiek armak hartu eta eman behar diote inguru bat herriari. Gerrikoari beste inguru bat emanik. Hori jakiteko, aski duzu inguru bat egitea Alpe haizetsuetara.
6 iz. Toki batetik beste batera, zuzena baino luzeagoa den bide batetik joatea. Ik. itzulinguru. Inor ohart ez zedin, inguru bat eginez isilka sartzen nintzen etxean. Bideak, inguru handi bat eginez, ordokiaren erditsutik aldean beste garamatza.
7 (Zenbaki batek mugatzen duen izen sintagma bati dagokiola, kopuru hori gutxi gorabeherakoa dela adierazteko; artikulurik gabe erabiltzen da). Orain dela hogeita hamar urte inguru joan zen hara. Ordubete inguru igaro da. Berrogei urte inguru ditu. Bi metro inguru baditu bederen. Gutxienez baziren han hirurehun gizon inguru. || (Iparraldean artikulurik gabeko izen sintagmak -en atzizkia hartzen du eta inguru-k artikulua). Laurogei urteren ingurua zuen. Duela mende baten ingurua. Eta jan zutenak ziren bost mila gizonen ingurua. Hiru orenen ingurua utzi behar da egosten. Zortzi metroren ingurua. Ehun liberaren ingurua balio duena. || (-ko atzizkiarekin). Berrogei urte inguruko gizon gordina. Bi ordu inguruko hizketaldia. Alaba bakarra zuen, hamabi urte ingurukoa. Bazekizkien baso guztietako bideak eta bost ordu bide inguruko harkaitz zulo eta aterpe guztiak. || (Orduez mintzatuz). Arratsaldeko sei eta erdiak inguru ziren.
8 iz. (noiz-i erantzunez, inguruan forman). 1750 inguruan gertatua. Lehen mendeko 64 urte inguruan idatzia. Mila berrehun eta hamabigarren urte inguruan. Bazkaria eguerdi inguruan. Arratsaldeko zazpi eta erdiak inguruan. Hamar orenen inguruan.
9 adb. Inguruan, ingurura. Inguru begiratu zuen. Lehoi bat bezala, zuen inguru dabil, zein irents dezakeen bila. Ez dabiltza haiek eguzkiaren inguru. Hamasei ehun eta berrogeita hiru, urte oroitzekoa Baiona inguru.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.