orduko
1 adj. Une edo garai hartakoa. Orduko eta gaurko idazleak. Orduko eta geroko gorabeherak. Horra ene orduko ametsa. Ez omen zuen, gainera, herri interesen, ordukoen eta gerokoen, alde jokatu. Pitagoras gizon handitzat zuten ordukoek.
2 postpos. Bezain laster. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ohean sartu orduko, loak hartzen nau. Hitz ozenak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion zein bere tokian. || Lurrean agertzen garen orduko, Jaungoikoak bakoitzari bere aingeru zaintzailea ematen dio.
3 postpos. Aipatzen den unea baino lehen edo une hartan bertan. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hara bildu orduko, hil hurran zen jenerala. Gaur, oilarrak jo orduko, hiru aldiz ukatuko nauzu.
4 adb. Une hartarako. Ik. ordurako. Orduko nahiko lo egina nengoen. Mariaren gurasoak, nonbait, orduko hilak ziren. 5 adb. Orduan, ordu bakoitzean. (Lastertasuna adierazteko). Orduko bost kilometroko abiaduran oinez doan gizona.