Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza printzipio bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

printzipio
1 iz. Oinarrizko edo funtsezko egia edo legea, frogatzen ez dena edo beste arau edo adigaien iturburu gertatzen dena. Ik. hastapen 2; oinarri 2. Arkimedesen printzipioa.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, printzipio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'hasiera' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hasiera 1; haste; hastapen 1].

Aztergaia: printzipio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-05-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'hastapena, oinarria'. 2* e. hasiera, haste, hastapen.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: printzipioz, printzipiozko .

printzipioz
adb. Orokorrean eta lehen begiratu batean, xehetasunetan sartu gabe; aldez aurretiko usteak edo irizpide moralak aintzat hartuz. Printzipioz behintzat, bere eginbeharrek ez zekarten inolako arrisku zuzenik. Euskaltzaindiak uste du, printzipioz behintzat, euskarari ez zaiola aterik bat ere itxi behar.
Loturak

Aztergaia: printzipioz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu 'teorikoki, printzipioen arabera' adierakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

printzipioz (+ -nz- 1)39: Herriaren lekuko ("Printzipioz arau ona; baina koska, sozialismogintzaren interesak nork definitzen dituen jakitean dago"); Hitz 1974 ("Erresuma aberatsek, prinzipioz, industrializatuak bait dira"); Jakin 1981 ("Jakin abertzaleen munduan kokatzen da: areago, azken hogei urteetan indartu den "abertzaletasun berria"ren munduan, gehiago zehaztu gabe, printzipioz behintzat"); Azurm 2 (adib.: "Biolentziaren legitimitateak uko egiten dio, nonbait, inolako moldetan printzipioz razionalizatua izateari"); J. Landa ("peoi gisa lan egitera gerturatu den orok badaki ongi aski bere lan metodoan dena dela kritikagai, printzipioz eta sistimatikoki"); J. Lizarralde ("euskal komunikabideetako euskarak euskara mintzatutik nahiko hurbil ibili behar lukeela, eta are gehiago irrati eta telebistakoak, zeren komunikabide horietako euskara entzuteko bait da printzipioz", "hemen ere printzipioz maila asko dagoela esan liteke"); K. Navarro 2 ("sailkapen bereziak —eta autonomoak printzipioz— burutzeko mintzairaren erabilerak dira", "gora eta gora-ren izendapena —eta itzulpena— arriba y arriba da, printzipioz"); KontuEkon 1983 2 ("saldoa [...] Kapitalaren Kontuaren saldoari egokitu beharko litzaioke printzipioz", "S.E.C.ak, [C.1.]tik [C.5.]rainoko kontuen multzoa aurrikusten du printzipioz"); Vill ("Euskaltzaindiak uste du, printzipioz behintzat, euskarari ez zaiola aterik bat ere itxi behar"); Egin 1988 3 (adib.: "printzipioz bereizketarik eman gabe"); KultUrtekaria 1989 2 (adib.: "Printzipioz euskara suzpertzearen aldekoak dira"); Kimika 1990 ("badaude printzipioz kaltegarriak ez diren substantziak"); A. Alonso ("printzipioz gehiago espero zen Azkoitia eta Oiartzunen mailako taldeak erori bait ziren"); Tx. Uriarte ("Printzipioz bildumazaletasuna ona da"); U. Larramendi ("aieruak, printzipioz edonondik etor daitezke"); J.R. Bengoetxea ("badirudi printzipioz zuzenbideak egoera horri buruz zerbait esan beharko lukeela"); Rol sexualak ("Printzipioz, eta kasu gehienek hala erakusten dutenez, sexua da pertsonaren karakteristika dikotomikoa"); J. Lartategi ("behin-behinekoak dira printzipioz, azken orrazketen pentzutara baikaude"); M. Karrera ("ez dago printzipioz arrisku handiegirik beste euskal lurralde batean"); NekHizt ("izenlagunarekin egindako eraikuntza nahasgarriagoa da printzipioz"); UZEI (""ganancias" [irabaziak] hitzak ez du esan nahi hemen, legezko erregimenean bezala, ondasun-masa erreal bat, bere objektibotasunean identifikatua dagoena, eta printzipioz, constante matrimonio kostubidez eskuratutako ondasunak besarkatzen dituena"); Berrietan 1996 3 (adib.: "Printzipioz mankomunitate plurala aukeratu dogu"); A. Elosegi ("Puntu eta aparte guztiek balio bereko zatiak banatzen dituzte printzipioz"); A. Zelaia 4 (adib.: "Printzipioz, elkarte-mota guztientzat baliagarria den kontzeptu bera erabiltzen du doktrinak"); Egunk 1998 2 (adib.: "printzipioz, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako kontuak ere sar daitezke bertan"); A. Iban ("denok dakigu biolontxelo bakarraren kontzertua printzipioz ez dela multzo handiak erakartzeko modukoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

printzipioz : DFrec 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

printzipio sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Euskaltzaindiak uste du, printzipioz behintzat, euskarari ez zaiola aterik bat ere itxi behar.

printzipiozko
adj. Oinarrizkoa, funtsezkoa. Jakinaren gainean eta printzipiozko arrazoiengatik. Printzipiozko adostasunera iritsi nahi dute lehenbizi.
Loturak

Aztergaia: printzipiozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 2001-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

printzipiozko 8: Azurm ("Beharbada diferentziak, printzipiozkoak aparte, batzuek eta besteek planteamoldeetan jomugak nola situatzen dituzten, sortzen dira"), Jakin 1981 ("Hor printzipiozko baieztapen bezala ematen dena"), J.M. Torrealdai 2 ("Esango genuke gertakariak gertatu diren moduan, agerian ala gordean puntuazioa eman, hori zela arazo nagusia, printzipiozkoa", "Zein da printzipiozko jarrera —edo hobeki, joera— horien aplikazioa bertso-eskolen fenomenoari buruz?"), M.A. Elkoroberezibar ("ez zuten inoiz printzipiozko mugarik jarri"), L. Etxezaharreta ("gobernuak printzipiozko baia eman digu baina prisa guti agertzen dute"), Herr 1992 ("jakinaren gainean eta printzipiozko arrazoinengatik deliberatu du Gorteak, euskara debekatu behar zela auzi horretan" — B.O.), DNoticias 1994 ("Argi dago, ordea, eskualde bat zentzu horretan kontserbatu nahi badugu ezin dugula ukitu ere egin, alegia, printzipiozko ezintasun bat dagoela egoera klimazikoan mantendu nahi izate eta handik etekinik atera nahi izatearen artean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

printzipiozko : DFrec 3 (Goiz-Argi: "printzipiozko aitorpen" 2; Egin: "printzipiozko akordio"), Euskalterm 2 (hauetan p. legitimitate, p. arrazoibide) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

printzipio sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jakinaren gainean eta printzipiozko arrazoiengatik.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.