Euskaltzaindiaren Hiztegia

14 emaitza tut bilaketarentzat - [1 - 14] bistaratzen.

tut
iz. Ezer ere ez. (Ezezko esaldietan). (esan, jakin, erantzun eta kideko aditzekin erabiltzen da batez ere, tutik forman, eta ere partikula ere har dezake). Ik. tunt. Euskaraz tutik ez zekien. Tutik ez du esan. Nire erreguek ez dute tutik ere balio. Ez zion tutik erantzun. Ez dut ia tutik ulertzen horien auzia.

Aztergaia: tut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-07-03 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan tut sarrera: tut egin Gte Erd ("Tut egin du"); tutik (en frases negativas): Ag G ("Etxetik irten zuanean, tutik etzekian erderaz"), Or SCruz ("Tutik etzun erantzun gezur-apaiz arrek"), Or Tormes ("Ezer yan barik eta tutik itzegin barik egon giñan"), Or Eus ("Etxean izketa gaiñez; / atetik ara tutik ez"), Ir YKBiz ("Arek etzion tutik erantzun"), Zait Sof ("Erregiña tutik esan gabe yoan da"), Txill Let ("Ez dakite tutik maitasunaz", "Arretarik gabe egin dut agurtza, tutik esateke"), Anab Aprika ("Erritan eman zioten biek gidariari nik tutik ez nekian izkeran"), MEIG ("Euskaraz tutik ez dakien ikaslea daukat gogoan") // Mde Pr ("Orduko Kornubitarretatik zenbaitek ingles tutik ez zekien", "Hamar gudari txiro ikurrin tutik gabe / bagenbiltzan karrika hotzetan gaindi") // Loidi ("Tutik gehiago esan gabe, antxe joan zan etorri zan bezela"); tutik ere : Loidi ("Ez zion Muñube dalako onen berri tutik ere galdetu"), Anab Poli ("Ezta tutik ere, ez zuten aipatuko"), Vill Jaink ("Benazko zergatiaz, tutik ere ez genuke jakingo"), LMuj BideG ("Etzuen tutik ere konprenitzen amonaren izkera motz eta gogor ura!"), NEtx LBB ("Nire erreguak eztute tutik ere balio"), MIH ("Neronek ez baitakit tutik ere galesez", "Ez dudala ia tutik ere ulertzen horien hauzia") // Zait Sof ("Orrelako tutik ere ez dizut esango"); murtik ez 10: Ur MarIl ("Eta alanbere, ez dau murtik ateraten, ez jako ay bat entzuten, ez zotin bat ikusten"), A BeinB ("Goiz guztian ortxe euki augu, tautik ez murtik ez deusik eraso eziñik, Begiak idigi ezin badaunaz bere ezein aoa itxirik euki"), A Ardi ("Oro murtik egin gabe ginala, Isabelek, Isabel txaplatak, Jaungoikoaren zigorra dabil emen, esanez, autsi zuen isilaldia"), Otx 2 ("Eta nire adiskide ixan gura dagijanak ezpegike iñoiz emakumien aurka murtik atera", "eta ez uste ixan iñok murtik atarako dauanaik beren abotik, zeri ixillik egon guztijak eukiko dabe-ta"), Or BM ("Zutaz beste murtik etzuten or idatzi lau Ebanjelarik"), Erkiag 3 ("Onek, ordea, ez eban murtik bere adirazo, barre algara bat egin baiño", "murtik egin barik lotu ziran une artan neska-mutillak", "Geiago murtik bere egin bage, an doa arin kanpora suetean egon dan lapurra bere"), Zait Plat ("Ortarako biderdia erabateko ixila ta mistike-iarduera zukean: ots, berriketak utzi, alperrikako erausi ta berrikeri ta surmurretatik iges egin, murtik ere ez esan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez tut ez murt 1, PAlt ("Loiolara hurbildu ziren, non ikusi eta "ezagutu" baitzuen Jose Inaziok txakur txiki-polit bat, Karlin zeritzana, eta, ez tut ez murt, berekin eraman zuen Zarautza"); tautik ez 4, B: I. Enbeita ("euzkeraz tautik be ezekijan gixona"), Euzkadi 1935 ("Tautik ezeutson jardetsi"), Agur 1974 ("iñork ez dau tautik be esan"), Lortuko ote ("Institutuan ez dabe esan tautik be baina"); tutik ez 33, G-EB: Or EG 1952 ("Egin zioten galde; etzun, ordea tutik erantzun"), I. Laspiur ("zenbaitek ez zekien tutik ere erderaz"), X. Gereño ("Barras-ek ez zekien tutik ere militar zientziez"), J. Garate ("ekonomiaren oinarrien berri tutik ez nekiela atera nintzen Madrileko Fakultatetik"), I.M. Atxukarro ("Erderaz tutik etzekiala joango zan"), X. Etxaniz 3 (adib.: "Guk ordea ez genuen tutik esaten"), I. Unzurrunzaga 2 (adib.: "ez dakite gure zibilizazioari buruz tutik ere"), Baietz/2 ("Inoiz ez du tutik ere esaten"), K. Santisteban ("Intxaurrondon tutik ere ez nuen esan"), X. Monasterio ("santuak ez zuen tutik esaten"), B. Latiegi 2 (adib.: "gazteleraz tutik ez bait zekian Sherlock Holm'ek"), I. Mendiguren 2 (adib.: "Ez batak ez besteak esan zuen gehiago tutik"), A. Lertxundi ("Kupoaren gorabeheretan ez dugu tutik ere ulertu"), M.A. Elkoroberezibar ("euskaraz tutik ere ez zekiten"), S. Aizarna ("tutik ere busti gabe beren bidean jarraitzen zuten"), X. Galarreta ("Enekok ia ez zuen tutik ere esan"), P. Sastre ("ez zuen katalanez tutik ere ulertzen"), R. Egiguren ("tutik ere ez nuela entenditzen aitortu behar izan nion"), F. Telleria ("nik ez dut diruaz tutik ere esango"), X. Letona 2 (adib.: "esanahiaz tutik ere ez nuen ulertzen"), J.M. Iturralde ("maskaradak zer ziren ezagutzen zuen jendeak ez zuela hauen esanahia ulertzen, tutik ere ez askok eta askok"), E. Agirre ("irakasleari tutik ere ulertu ez diola esan dit"), L. Fernandez ("ingelesez tutik ere ez badakizu, lagunak jakin dezala bederen apur bat"), J. Muñoz ("ez nuen tutik ere ulertu"), X. Mendiguren E. ("Bingok ezin zuen tutik esan"), H. Etxeberria ("Tutik ulertu ez zuten poliziek joaten laga zioten azkenean"), Vill ("Berak ez zekien tutik"), E. Jimenez ("hik ez dakik tutik ere latinez"); murtik ez 1, SMitx Unam ("Españiarixe opaltzen gorazarreak; eta Euskalerriari?, illobiaren ertze-ertzetik Miserereka dagon erkideen arraza ilzori oni?, beste ezertxotan pentsa ezin dun eriopeko Jaioterriari?, ezta murtik ere..."); murt 1, PAlt (cf. supra ez tut ez murt).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

murt : HiztEn, LurE; murtik : HiztEn (adib. gisa), LurE; tut : HiztEn, LurE; tutik : DFrec 10, AB50 2, HiztEn (adib. gisa), LurE (AS) // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

murt : EuskHizt (1850), ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC; murtik : EuskHizt, ElhHizt (AS), EskolaHE, DRA (adib. gisa), PMuj DVC (adib. gisa); tut : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; tutik : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), HiruMila (adib. gisa), EskolaHE (AS), Lur EG/CE (AS) eta EF/FE (AS), DRA (adib. gisa), PMuj DVC (adib. gisa).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

eztabaidatzekoa da honelakoei dagokiena formatuaren aldetik, sintaxian gauzatzen den egitura (bakarra?) tutik (ere) ez baldin bada / EBBk soildua.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ez da bera bakarrik erabiltzen: tutik (ere) ez modukoak jasoak ditu arauak tutik sarreran; P. Altunak erabilitako ez tut ez murt esapidea, berriz, lantaldeak ez du ezagutzen.

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda

taut —eta tautik ere (ez)— ere jasotzekoa da, bigarren mailan, Bizk. markarekin.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

tutik.

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

eztabaidatzekoa da honelakoei dagokiena formatuaren aldetik, sintaxian gauzatzen den egitura (bakarra?) tutik ere (ez) baldin bada.

Esapide ohiko(en)ak

batez ere tutik forman erabilia, ezezko perpausetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-11) Kendu lerroa.

 - Erabakia: EH2016: tut forman onartua.

tuta1
1 iz. Ipar. Turuta. Goizeko bortz orenetan tuta batek atzarrarazten gaitu.
2 iz. Ipar. [Oharra: Euskaltzaindiak, tuta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'tutua, hodia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tutu; hodi].
tuta2
adj. Ipar. Pertsonez mintzatuz, ganora gutxikoa. Mihi gezurtiaz diru biltzen ari dena tuta eta zoroa da.
tutarrez
adb. bizk. Erabat, guztiz. Grina oker eta gehiegizkoa gizonen bihotzetatik tutarrez kentzeko.

Aztergaia: tutarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tutarras 1, AB AmaE ("Ixioturik kiskal kiskalik garrak isten dauz, / Larrak tutarras, laster alderik aldenera"); tutarrez 8: Ag AL ("norberaganako daukagun maitetasun oker da geiegizkoa gizonen biotzetatik tutarrez kentzen"), Otx 3 ("Ba-dator bakalduna gelara eta, illunetan, joten dau oñagaz esnez beteriko sulla, ta an dua sulla tutarrez, esnia be plausta beianganera", "Txarto ekusan andreak bere buruba mutil kankallu arek tenka tutarrez lurrera bota-agiñian", "guztijen artian tutarrez neu gora jasota, an narue aidian egaz eurakaz!"), Erkiag 4 ("Teilla banakak eta tximini erdi-lokak ere, tutarrez jo ta eratsi ta errotik atarauaz", "Arranegiko lora eder onek bere kolkoan egiten ziarduan maitetasun-abiatxua, saraski ta urratu egin eban zearo, tutarrez, arako Errekan urteniko irauna jakitean", "Xirdoganako eukan jita, iñortxuk susma ta igarri orduko, ezereztu ta puxkatuaz, bere barrutik errotik, tutarrez kendu uste eban", "ortz agiñak, guztiak tutarrez atara") eta ap. DRA, A (adibiderik eman gabe).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tutarraz : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tutarraz : HiruMila (a roso y velloso, enteramente), ElhHizt (B., enteramente, totalmente), DRA (a roso y velloso, enteramente), PMuj DVC (enteramente, totalmente, a roso y velloso); tutarrez : EuskHizt (Bizk., G. er.) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: tutarraz / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

erabat.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

grina oker eta gehiegizkoa gizonen bihotzetatik tutarrez kentzeko.

tute
iz. Heg. Karta-jokoa, gehien balio duten kartak erregea eta zalduna direna, helburutzat ahalik eta puntu gehien lortzea duena. 17:00etan mus eta tute txapelketak izango dira Plaza Zaharrean.
Azpisarrerak

Aztergaia: tute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tute (V-gip). Ref.: Etxba Eib ("Juego de naipes. Tutian eiñ genduan Katillunian goiz-aldera arte"), Elexp Berg ("Tute. Felix gogorra da tutian"), Ag G (“Tutean oso azkarra omen da”), Kk Ab II (“Atara berrogeiko bat, eta asi ziran tutian garratz”), SM Zirik (“Tute jokuan parerik bakua zan Itxurbe”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tute 1, S.T. Rekalde (“Euskaletxean, batzuek jokoan, mus eta tutean, beste batzuek edanean, geienak alkar-izketan ziarduen”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tute: HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tute Zehazki, Elhuyar (eta tutean), HiruMila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. (karta-jokoa): tutean jokatu.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

karta-jokoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Beste adibide bat erantsi: "tutean egin". || 1- Barra-barra erabiltzen baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-11-09) Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, eta H1.1 lantaldeari eskatuko zaio ohargileak proposatu duen adibidea eransteko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): tute iz. Heg.: tutean jokatu (karta-jokoa).

tutean
adb. Heg. Tute-jokoan. Tutean jokatu. Ostalariarekin eta beste bezero batzuekin musean eta tutean aritzen ziren.
Loturak

Aztergaia: tutean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egin eta sarrerako Tutean jokatu adibidea azpisarrerara eraman, eta tutean aritu adibidea ere gehitu azpisarreran.

tuterar
1 adj. Tuterakoa, Tuterari dagokiona.
2 iz. Tuterako herritarra.

Aztergaia: tuterar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2002-02-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

tutore
1 iz. Adingabe edo ezindu baten arduraduna, lege auzietan haren ordezkari dena. Tutore-karguaren oinarrizko betebeharra da bere zaintzapeko umezurtzaren aita bihurtzea eta haren ondasunak jagotea.
2 iz. Ikasleak ikasketetan aholkatzeko eta gidatzeko eginbidea duen irakaslea. Jose izeneko fraidea izan genuen filosofia irakasle eta tutore. DBHko hirugarren mailako ikasleen tutore izan zen iaz.

Aztergaia: tutore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta ordain okerraren kaltetan onartzekoa

onartzekoa iruditzen zaio batzordeari, zaila baitirudi zurkaitz ordain posiblea (Kanboko ikastolan erabiltzen dena, Xarritonek dioenez) pertsonei aplikatzea, adiera hedatuz.

tutoretza
iz. Tutorearen jarduera edo kargua. Ik. zaintza. Seme-alaben tutoretza kendu diote amari. Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden gazteak zaintzen dituzten langileei prestakuntza emango zaie.

Aztergaia: tutoretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

tutsi
1 iz. Ruanda eta Burundiko etnia bateko kidea. Ruandako epaileak 1994an tutsien eta hutuen artean izandako sarraskiak epaitzen ari dira.
2 adj. Etnia horretakoa, etnia horri dagokiona. Gobernuaren aurka matxinatu direnen artean gerrillari tutsiak daude.

Aztergaia: tutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): tutsi 161: Berria 159 (adib.: “Aldiz, milizia tutsiak Ruandako mugatik gertu geratu ziren, herritarren segurtasuna bermatzeko argudioarekin”, “Ekintzaileek Kabilaren kabineteari egotzi diote tutsiak babesten ez dituela”), EiTB 2 (adib.: “1994.urteko tutsien aurkako genozidioaren ondorioz, hutu asko errepresalien beldur ziren eta Virunga Parke Nazionalean sartu ziren errefuxiatu moduan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: tutsi 44: Berria 37 (adib.: “Aurreneko aldiz itxaropentsu naiz, helarazi du Isaac Budabuda tutsiak”), Herria 4 (adib.: “Zinez bakearena izanen da hori, zeren bi alderdi etsaien elkartasunean ari baitira hor, lehen elgar hilez arizanak diren Hutu eta Tutsi bi alderdiak”), Jon Arretxe 3 (adib.: “Iñigo eta biok, zer esanik ez, jarraitu egin genion Tutsi damutuaren aholkuari”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es tutsi / fr tutsi: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa. Lehendik Onomastika batzordeak erabakitzeko utzitako hutu forma ere proposatu da.

tutu
1 iz. Hodia. Tutu baten bidez hitz egiten dute behekoekin. Tutua zikinez beterik itxita zegoelako. Drainak dira baxerazko tutu batzuk, muturra batak bestearen barnean sartzen dutenak.
2 iz. Turuta, adarra. Tutua du Rolandok jotzen berehala.
3 iz. Turuta, bereziki autoetakoa. Ik. bozina.

Aztergaia: tutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. tuta.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

tutu, odi; urezta tutu; tutuak, odieria.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'hodia'. 2 'turuta, adarra'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 hodia; 2 turuta, adarra.

tutueria
iz. Hoditeria. Urtegietatik hirietarako tutueria eta ponpaketa sarea ere egoera onean dago, batez ere azken hogei urteotan egindako lanei esker.

Aztergaia: tutueria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tutueria 1, UZEI ("Ez erabili tutueriarik lurrera jartzeko konexiotako"); ttuttueria 1, Haurren arthatzeaz ("eros ditzagun haurrak egunean beharko dituen ttuttueriak" — cf. horko "Bulharretik hazi haurrak bethi ttuttutik edo biberunetik haziak baino hobeki dabiltza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tutueria : AB38 4 (tutueri 2), HiztEn, Euskalterm 6 (tutueri 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tutueria : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. hoditeria.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria/-eria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

tutulikatu, tutulika, tutulikatzen
du ad. g. er. Engainatu, liluratu.

Aztergaia: tutulikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau105
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tutulikatu, tutulika, tutulikatzen. g.er. du ad. 'engainatu, liluratu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

tutulikatu, tutulika, tutulikatzen.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

engainatu, liluratu.

tutulu
adj./iz. Inozoa, adimen gutxikoa. Gizon tutulua.

Aztergaia: tutulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

tutulu 3: HU Aurp ("frantses tutulu tuntun idiek ezin jasanezkoz"); Or Eus ("Tutulu, ez nin esaten?"); Erkiag Arran ("Untzien tutuluak kee ta kee"); tutulurik 1, Or Mi ("mutilla berriz geldi, tutulurik, otalurrean barna laisterka doaien nexkari begire"); Ik. ap. DRA tutulo : A B-l ("Ekarridazuz, mesedez, tutulo-barruan daukadazan paparak") // Eta hor gainera tutului , tutulukatu , tutulukeria , tutulutu , testu-lekukotasunik gabe.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tutulu 1, Lf ("Jaun Otso hortan [nondik ez?] gelditu tutulu, / Patta xuri xuri erakuts lezake segur, balu; / Bainan ez baita hori otsoen artikulu"); tutulurik 1, Zait ("Yesu'ren agindu nagusiaren zaiña ta muiña bere egiñik zitun Luka zindo ta samurrak; ta osotara betetzen zutela lenengo siñestunek tutulurik ikusten zun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

tutulu : HiztEn, AB38 1 ('canuto'); tutulukeria : HiztEn; tutulutu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tutulo : DRA, PMuj DVC (B); tutulu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (BN); tutulu-aldi : PMuj DVC; tutulukatu : Lh DBF, DRA, PMuj DVC (BN); tutulukeria : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (tütülukeri), HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; tutulu-putulu : PMuj DVC (B); tutulurik : PMuj DVC; tutuluti : Casve EF (tütülukeri), HaizeG BF, Lh DBF, DRA (tutului); tutulutu : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (tütülukeri), HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezagun-erabilia dela dio J-L. Davantek.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

inozoa, adimen gutxikoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus