Euskaltzaindiaren Hiztegia

25 emaitza jas bilaketarentzat - [1 - 25] bistaratzen.

jas
1 iz. bizk. Antzea, trebetasuna. Dantzan jasa dauka horrek.
2 iz. Itxura, eta, bereziki, gorpuzkera. Ez zaitez irten kalera jas honetan. Galanta eta prestua, eta jas handikoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: jas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. iz.: dantzan jasa dauka horrek / AS: jaseko: jaseko mutila.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

jaseko.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

dantzan jasa dauka horrek.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: jasean || 1- Bizkaieraz erabilia, oso.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Lantaldeak proposatua jasoz, bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, bestelako formarik erantsi gabe.

jasa
1 iz. Euriaz eta kidekoez mintzatuz, kantitate handia edo eraso bortitza. Ik. erauntsi2. Kanpoan jasa itsua ari du; kazkabarrak gogor astintzen ditu artaburuak. Neguan elur lumak, eta udako jasarik handienean euri tantak bezala, arimak infernura erortzen ziren. Haize jasarekin borroka bizian.
2 iz. Kopuru handia. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, bat-batean, kopuru handian eta zarata handia ateraz gertatzen edo iristen dena adierazteko). Lehenengo tiro jasa entzun orduko, lasterka ihes egin zuten. Entzuleen txalo-jasa.

Aztergaia: jasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: kanpoan jasa itsua ari du, kazkabarrak gogor astintzen ditu artaburuak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: [adibidean] kanpoan jasa itsua ari du (;) kazkabarrak gogor astintzen ditu artaburuak. || Perpaus bien artean pausaldia jarri beharra dago. Beraz, komaren lekuan, hobe da puntu eta koma jartzea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaio "," soilaren lekuan ";" idazteko adibidean.

jasaile
iz. Zerbait jasaten, zerbaiti eusten dion pertsona edo gauza. Harri landuz eginiko harresiak, estalki arkudunaren jasaileak. Hizkuntza gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute.

Aztergaia: jasaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

iasale 'aitabitxi' IE 2 (EZ Man II); jasaile : IE 2 (HU Zez; JE Ber), EB 1 (MEIG); jasal(l)e : EB 2 (MEIG: metaling.); oinhaze-jasale:EB 2 (Osk Kurl).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jasaile G 1 (Orixe. Lati-izkuntzaren joskera: erabilera metalinguistikoan hau ere).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jasaile : AB50 1; LurE 1; HiztEn 1; jasale : AB50 1; Euskalterm 6.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-ile.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+l-.

jasan, jasan, jasaten
1 du ad. Besoetan edo bizkarrean jaso eta eutsi edo eraman. Haurra bataiatzean jasaten dutenak. Etorri ziren harengana, ekartzen zutela hebaindu bat lau gizonek jasana.
2 du ad. Norbaiten edo zerbaiten pisuari, indarrari edo erasoari amore eman gabe eutsi. Gurdiak zama handia jasaten du. Etxea jasaten duten habeak.
3 du ad. Ezbeharra, kaltea edo gogoko ez zaiguna amore eman gabe edo etsi gabe eraman. Ik. pairatu; eraman1 12. Oinazerik minenak jasaten. Zerga handiak ditugu jasateko. Kristok gugatik jasan zuen gurutzea. Neke guztiak jasango ditugu Frantziaren onagatik. Kaltea bien artean jasanik. Irainak gogo onez jasan. Noiz arte jasango du irakurleak irentsarazi nahi diogun ozpina? Euskal kulturak 25 urteotan jasan duen zapalkuntza. Ezin jasana du deabruak gizon bertutetsua. Ezin jasanezkoa baita infernua (Ik. jasanezin).
Ohiko lexiak

Aztergaia: jasan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jasan, jaso.

Euskaltzaindiaren Arauak

jasan, jasaten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izen marka berezikoak

jasan, jasan, jasaten; jasango/jasanen.

jasanarazi, jasanaraz, jasanarazten
du ad. Jasatera behartu. Ik. pairarazi. Abereei ez zaie egarria jasanarazi behar. Eskerrak ematen zizkion Jainkoari, zeren jasanarazten zion zor zuen penitentzia.

Aztergaia: jasanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jasanarazi, jasanaraz, jasanarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jasanarazi, jasanaraz, jasanarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+a-.

jasanbera
adj. g. er. Jasankorra.

Aztergaia: jasanbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan yasanbera : Ol Imit ("Yauna, zure bizitzan yasanbera izan zeran-ezkero..." — Pi: yasanbera / yasankorra).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

yasanbera 1, Ol IB (Lk 18,7: "Ayen lepotik yasanbera azalduko ote da?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jasanbera : Euskalterm 1 (tolerante, paciente) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jasanbera : ElhHizt-HiruMila (tolerante); Casve EF (tolérant); PMuj DVC (paciente, sufrido) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bera/-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jasankorra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Izenondo hori sarritan erabiltzen da gaztelaniazko tolerante adierazi nahi denetan'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'Bigarren itzulirako utzi dira [...] jasanbera'.

jasanezin
adj. Ezin jasanezkoa. Ik. jasangaitz. Bere bakartasunaren zama jasanezina. Tentsioa jasanezina zen ordurako.

Aztergaia: jasanezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+e-.

jasanezintasun
iz. Janari edo sendagai jakin batzuekiko intolerantzia. Laktosarekiko jasanezintasuna zenbaterainokoa den jakitea ezinbestekoa da. Elikadura-jasanezintasun bat izan daiteke arazoaren sortzailea.

Aztergaia: jasanezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “intolerantzia 1 iz. Besteen ideiak edo jarrerak errespetatzen ez dituenaren jarrera. Indarkeriaren, arrazakeriaren eta intolerantziaren aurkako legea. Itsukeriaren eta intolerantziaren biktima izan direnak. 2 iz. Janari edo sendagai jakin batzuk onartzeko gaitasunik eza. Laktosarekiko intolerantzia.“

LBeh (2016-10-26): jasanezintasun 27: Consumer 6, Berria 10, EiTB 7, Argia 4; intolerantzia 196.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: jasanezintasun 4: Berria 2, Fernando Rey 2; intolerantzia 59.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: jasanezintasun (4), intolerantzia (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu jasanezintasun formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es intolerancia / fr intolérance: Elhuyar: 1 intolerantzia, tolerantziarik ez(a); 2 intolerantzia (Med.) / NolaErran: intolerantzia / Zehazki: intolerantzia / Labayru: intolerantzia / Adorez5000: 1 tolerantziarik ez(a), jasanezintasun; 2 (Med.) intolerantzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa. Definitzerakoan argitu beharko da intolerantzia forma arautuaren 2. adierari dagokiola.

jasangaitz
1 adj. Ia jasanezina. Ik. eramangaitz; pairagaitz. Hitz-jario jasangaitzak. Ilunpearen laino jasangaitzak. Egoera jasangaitz honi nolabait aurre egiteko.
2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen ez duena. Ik. iraungaitz 2. Gero eta gehiago dira hazkunde ekonomikoan oinarritutako garapen eredu hau jasangaitza dela diotenak.

Aztergaia: jasangaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

jasangarri
1 adj. Jasan daitekeena, eramangarria. Eguraldi jasangarria. Bakardadea jasangarriago egiteko.
2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena. Ik. iraunkor 2. Ekosistemaren funtzionamendua ondo ezagutzeak berebiziko garrantzia du arrantza jasangarria bermatzeko. Ikasleek kontsumo jasangarria lortzeko proposamenak azaldu zizkioten Udalari.

Aztergaia: jasangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+g-.

jasangarritasun
1 iz. Jasangarria denaren nolakotasuna.
2 iz. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duenaren nolakotasuna. Ik. iraunkortasun 2. Egitasmoaren jasangarritasuna alde batera utzita, proiektua kudeatzeko moduak ere sekulako haserrea eragin du herritarren artean.

Aztergaia: jasangarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): jasangarritasun 128: Elhuyar 17 (adib.: “Nanoteknologia XXI. mendeko hazkunde ekonomikoaren eragileetako bat izango da, zalantza-izpirik gabe, bai eta gizateriaren etorkizuna baldintzatuko duen jasangarritasunaren oinarrietako bat ere”), Berria 16 (adib.: “Kutxaren jasangarritasun politikak jaso dezakeen kalifikaziorik gorena da GRIk emandakoa”), EiTB 41 (adib.: “Epe laburrean osasunak jasangarritasun arazoak izango dituela onartu du Bengoak”), Jakin 6 (adib.: “Lehenengo eta behin, museo proiektu bat: artea, natura, jasangarritasuna eta jarduera ekonomikoa”), Argia 33 (adib.: “Ekologismoa kritikatzen duten ahotsek dioten bezala, zertarako balio du jasangarritasun ekologikoak, bitartean ondasun naturalak eta produktiboak elitearen eskuetan geratzen badira”); iraunkortasun 414.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: jasangarritasun 22: Berria 20 (adib.: “Maturana jaunak orain 15 urte proiektua kaleratu zuenean funtsean, egitasmo bera da egungoa, orduan inork ez zuen aipatzen jasangarritasuna”), Amaia Lizarralde (“2001eko urtarrilean izenpetu zuen "Euskal Herriko Jasangarritasunerako Konpromisoa"4 agiriaren ildotik.”), Iñaki Heras (“Nahiz eta sustainability hitza euskaratzeko "jasangarritasuna" erabili izan maizenik, tranpetan ez erortzeko eta terminoari duen benetako balioa emateko, argi dago "iraunarazgarria", "eramangarria" edo "bateragarria" behar duela, ez baita "jasan" edo "pairatu" daitekeen zerbait”); iraunkortasun 237.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es sostenibilidad / fr durabilité: Elhuyar: (Ekol.) iraunkortasun; jasangarritasun / Nolaerran: - / Zehazki: (Ekol.) iraunkortasun / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

jasangarri eta iraunkor araua dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

eratorri-konposatu onartzekoa da, ongi eratua baita, baina forma soila aipatuko da, ez da argibiderik emango adierari buruz.

jasankor
adj. Ezbeharrak, kalteak edo gogoko ez direnak amore eman gabe edo etsi gabe eramaten dituena. Ik. eramankor; pairakor. Arrantzale jasankor eta bulartsuak. Lagun hurkoaren huts guztietan izan gaitezen jasankor.

Aztergaia: jasankor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n+k-.

jasankortasun
iz. Jasankorra denaren nolakotasuna. Ik. pairakortasun; pazientzia; eroapen; egonarri. Job-en jasankortasuna. Jasankortasunez eraman.

Aztergaia: jasankortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jaseko
adj. Adoretsua; ganorazkoa. Jaseko mutila. Gizon langilea, elizarakoa, jasekoa eta ederra ere bai.
Loturak

Aztergaia: jaseko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: jaseko mutila.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jaseko mutila.

jasmin
iz. Oleaceae familiako landare aihenduna, lore zuri urrintsuak ematen dituena; landare horren lorea (Jasminum sp. ). Jasmin lore artean. Jasmin usaina gela osoan barreiatu zen.

Aztergaia: jasmin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jazmin kolore: AA III; yazmin: Or Mi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jasmin (Navarro, K.); jazmin 3 (Etxezarreta, R. eta Valdes, A.); basajazmin (Etxezarreta, R.).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jasmin:HiztEn; Euskalterm; jazmin: AB38 2; LurE; krasmin: AB38 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jasminum sp.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko grafia -s- da, eta gaztelania bakarrik da -z-.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s-/-z-: Ibon Sarasolak dioenez, euskararen eraginezkoa izan daiteke -z- hau (hots, beste hainbat kasutakoa bezala; cf. Zaragoza, Andaluzia, Almanzor, eta analizatu), eta euskararen lege garrantzitsu bat egon daiteke hor auzitan. Hala ere, -s- hobetsi da kasu honetan.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Jasminum sp.

jaso1, jaso, jasotzen
1 du ad. Lurrean edo eroririk dagoena altxatu. Lurretik zerbait jaso eta garbitu ondoren, sakelan sartzen du. Jaso ezazu paper hori. Ia ezin jaso ahaleko zama astun hori gure gain dagoela. Harria zortzi aldiz jaso du minutu batean.
2 du ad. Altxatu, goratu. Besoak, begiak zerurantz jaso. Haize oihalak jasorik. Herriak jaso dion oroitarrian. Han eliza berri bat jasotzeko (Ik. eraiki). Jaso ditzagun bihotzak. Horiek jaso dute aldizkari hau gaur dagoen mailara. Hizkuntza noranahiko egin, jakite hegoz jaso, soin zaharrari gogo berria eman. Gizonak besteri laguntzen dionean jasotzen du bere burua. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.
3 du ad. Bildu, hartu; eskuratu. Egun gutxi barru jaso nuen agindu zidan eskutitza.
4 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ederki jaso du hitz bitan nik esan nuenaren muina. Euskal Herriko zokorik galduenetan jaso izan diren hitzak. Bere bilduman jaso dituen kantak. Hizkuntza idatzia begiek jasotzen dute bestek baino lehenago. Arbasoengandik ikasi duguna baita gure kultura, ez haiengandik jaio garelako jaso dugun ondarea. Tradizioz jaso ditugun euskalkietan. Hitzez hitz jasoa.
5 du ad. Zerbait egiteko bereziki antolatu diren gauzak berriro bere tokian gorde. Mahaia jaso, sukaldea jaso.
6 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Giro epela zen; eguraldia laster jasoko zuen.

Esaera zaharrak

Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia.

Aztergaia: jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jasan, jaso.

Jatorrizko forma

dirua jaso, kobratu.

Jatorrizko forma

-2 berretzailera jaso; 3,5 berretzailera jaso; ber-hirutu, kubora jaso; ber-n-tu, n-ra jaso; berbitu, karratura jaso; berretu, berretzaile batera jaso; bosta berbitu, bosta karratura jaso; n berretzaileaz berretu, n berretzailera jaso.

Euskaltzaindiaren Arauak

jaso, jasotzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jaso, jaso, jasotzen.

jaso2
1 adj. Altxatua, goratua. Adar jasoak.
2 adj. Goi mailakoa. Gogoeta jaso eta hitz ederren bidez. Hitz jaso eta landuak. Hizkera jasoan ez ezik, lagunartekoan ere bai.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, itxura onekoa, itxura zaintzen duena. Zaldun jator jaso bat, italiarra bera. Behar den apaltasunarekin janztea, jasoa izatea, ez da bekatu. Pantxika, oraindik, andre jasoa dago. || Elizarako jantzi jaso bat ez daukala.

Aztergaia: jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

jasan, jaso.

Jatorrizko forma

dirua jaso, kobratu.

Jatorrizko forma

-2 berretzailera jaso; 3,5 berretzailera jaso; ber-hirutu, kubora jaso; ber-n-tu, n-ra jaso; berbitu, karratura jaso; berretu, berretzaile batera jaso; bosta berbitu, bosta karratura jaso; n berretzaileaz berretu, n berretzailera jaso.

Euskaltzaindiaren Arauak

jaso, jasotzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jaso, jaso, jasotzen.

jasoaldi
iz. Jasotzea; norbaitek zerbait, bereziki harri-jasotzaileak harria, jasotzen duen aldia. Zazpi jasoaldi egin zituen bigarren txandan.

Aztergaia: jasoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-.

jasoarazi, jasoaraz, jasoarazten
du ad. Jasotzera behartu. Hankak jasoarazi zizkion.

Aztergaia: jasoarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

jasoarazi, jasoaraz, jasoarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

jasoarazi, jasoaraz, jasoarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o+a-.

jasogailu
iz. Jasotzeko tresna. Bi gangei eusten dien egitura goraka bultzatuko dute, astiro-astiro, 18 jasogailu hidraulikorekin. Igogailuak, jasogailuak eta eskailera mekanikoak.

Aztergaia: jasogailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2000-04-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jasogailu 1, Erkiag Arran ("Eskolapetik asi ta Talaraiño etzan izango arazo, gorabeera, albista edo jazoerarik euren erakarkiñak edo jasogailuak suma, oratu ta beragandu ez ebanik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jasogailu 4, M. Murua ("Azkeneko muntaia honi polipasto deitzen zaio [...] zenbait polea finko eta mugikor elkarren segidan jarriz eta konbinatuz, egiten da jasogailu hau"); Elhuyar ("Beste zenbaitetan, jasogailuetan eta atoi-ekipoetan, bereziki, hasieran momentu handiak eta abiadura txikiak behar dira eta abiatu ondoren, abiadura handiak eta momentu ez hain handiak"); J. Suarez ("Jasogailu batetan igoten da ikatza"); K. Alkorta ("katua / jasogailua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

jasogailu : DFrec 1 ("Aszensoreak, jasogailuak, berebilak behebarruan sartzeko arranpak..."); AB38 8 (5 'montacargas, elevador'; 2 'grúa', 1 'ascensor'); AB50 7 (5 'ascensor', 'montacargas' 1, eta platerentzako jasogailu 'montaplatos' 1); HiztEn (1 zerbait bertikalki edo angelu handiko malda batean zehar jasotzeko edo igotzeko tresna edo sistema 2 orga jasotzailea); Euskalterm 4 ('montacargas', eta hauetan karga-jasogailu 1) // Ez dugu aurkitu ap. LurE // 'montacargas, elevador' itzulitako besteak: altxagailu : Euskalterm 1; jasotzaile : Euskalterm 1; karga(-)gorailu : AB38 2; AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jasogailu : ElhHizt (montacargas, ascensor, elevador); HiruMila (montacargas, elevador); DRA (aparato levantador, receptor, captador — Erkiag Arran); PMuj DVC (montacargas, ascensor) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

montacargas/monte-charge formen ordainak hiztegietan: jasogailu : HiruMila; karga-altxatzeko : HaizeG FB, T-L LFB, Casve FE (kargaltxatzeko); karga-jasogailu , kargagailu : ElhHizt; kargaltxagailü : Casve FE; zama-altxatzeko : HaizeG FB; zama-jasotzeko : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: montacarga / HitzIrud: "jasogailua = montacargas, elevador".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-08-24)

jasokunde
1 iz. Ama Birjina zerura mirariz jasoa izatea. Ama Birjinaren jasokundea ageri da erretaulan.
2 iz. Ama Birjina zerura mirariz jasoa izana gogoratzeko Elizak egiten duen jaia. (J larriz). Jesusen Igokundea eta Andre Mariaren Jasokundea. Abuztuak 15, Ama Birjinaren Jasokundea. Jasokunde egunean.
jasotasun
iz. Jasoa denaren nolakotasuna. Zaldun haren jasotasuna. Haren gogoeten jasotasunagatik.

Aztergaia: jasotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jasotzaile
iz. Aipatzen dena jasotzen duen pertsona edo gauza. Jainkoa da nire jasotzaile. Diru-jasotzaileak. || Harriaren neurriak jasotzaileak aukeratuko ditu (Ik. harri jasotzaile).

Aztergaia: jasotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jasotze
iz. jaso aditzari dagokion ekintza. Ahari jokoa, aizkora, harri jasotzea. Ez dut behin ere ikusi hain soin izari oneko gizonik; zer urrats bizia, bestalde; eta zer buru jasotze ederra! Hautalana zetorren, jasotze lanaren ondoan.

Aztergaia: jasotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
jaspe
iz. Kuartzo mota nabarra eta ez-gardena, bitxigintzan erabiltzen dena. Ik. harrinabar. Lehenengo oinarria jaspez, bigarrena zafiroz. Jaspe harria. Jaspezko zutabeak.

Aztergaia: jaspe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

jaspe (Lcc, Gèze), jazpe, jaspi, jaspa. "Jaspe piedra" Lcc. v. harnabar, nabarri, HARRI-NABAR. - Lehen fundamenta zen iaspez; bigarrena safirez. Lç Apoc 21, 19 (He jazpe, Dv, Ker, IBk, BiblE jaspe, Ol yaspi, Bibl jaspa; TB nabarri, Ur (V) arri nabarra). Izarrizko arri nabar edo jazpe ederrakin. Cb EBO 45. Jaspe guziz garbia, kristalaren eran argia igarotzen zaiona. AA III 580 (v. tbn. 350). / JASPE-HARRI. Jaspe. - Iaspe-harri kristalera tiratzen duena bezala. Lç Apoc 21, 11 (He, Dv, Ur (G), IBk, IBe, BiblE jaspe-(h)arri, Ker jaspi-arri, Bibl jaspa-harria; TB nabar-harri). / JASPEZKO HARRI. Jaspe. - Jaspezko arrija lakua. Ur (V) Apoc 21, 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jaspe 4 ap. ZTC (Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Bira 1, Zientzietarako argimenen azterketa, Alberto Santana 2); jaspe 11 ap EPG (BiblE 8, Patxi Ezkiaga 1, Patxi Zubizarreta 1, Juan Garzia 1).

Informazio osagarria
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus