Euskaltzaindiaren Hiztegia

27 emaitza hats bilaketarentzat - [1 - 27] bistaratzen.

hats1
1 iz. Arnasbeheran biriketatik botatzen den airea. Ik. arnasa. Hats kirasduna. Hatsa bezain baitezpadakoa. Hatsa galdu arte. Hatsa joanik, bihotza kasik gelditzeko heinean. Abereek berotu zuten beren hatsez Haurtxoa. Hats ukaldi batez garbitasuna galtzen duen ispilua bezala.
2 iz. Indarra, adorea, bizitasuna. Ik. arnasa 2. Haien fedeari hats berri bat eman nahiz. Kirola eta hizkuntza, horra hor bi gauza luza dezaketenak herriaren hatsa.
3 iz. (bizi hatsa, biziaren hatsa esapideetan, 'bizia' adierazteko). Esku batez ahoa tapatuko nion eta bertzeaz lepoa hertsatuko, bizi hats oro ezabatu arte. Eta hiru egun eta erdiren buruan, biziaren hatsa Jainkoarenganik sartu zen haien baitan.

Esaera zaharrak

Gabeak hatsa kirats.
hats2
1 iz. Usain txarra. Ik. kirats. Hatsa dariola dabil. Euren gorputzetatik hatsa botatzen zutela.
2 adj. Zikina, kirasduna. Ai, zer ofentsa egin dizudan! horren gauza hatsa eta itsusia zu baino gehiago estimatu dut.
hats bahitze, hats-bahitze
iz. Hatsa galtzea. Marranta, eztul edo hats-bahitze guztiak joanarazteko.
hats egin
ad.-lok. Hats bota. Sortzaileak buztinaz moldatu zian Adam, eta gero, buztinari hats eginik, bizitza eman zioan.

Aztergaia: hats egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan HATS EGIN (Urt, Lar, H). a) Espirar, exhalar el aliento; soplar. "Afflare, [...] hats egin" Urt I 412. "Illéei hats egiten diote" Ib. 412. "Aspirare, hatsegin" Urt II 429. "Aspirar" Lar. "Hats egiozu, soufflez-le" H. --Zergatik aphezak heen gañera egiten du hats? --Jesu Kristoren puxanzaren ezagutaraazteko, zoinek hats-ukhaldi batez kasatzen baitu bere etsaia. CatLan 126. Argi ta dirdir egiñez aizatu duzu ene itsumena; ats egin duzu ta arnas artu dut, Zu zaitut arnasten. "Fraglasti". Or Aitork 276. (G-azp; Dv (a-); atzeiñ V-gip). Apagar. "Atsegin, apagar el fuego" (G-azp; comunicación de I. Gurrutxaga, 1931) ABibl. "Etxetik urten aurretik sua atzeiñ" Elexp Berg. "Hats handia egin zuen [= 'suspiró'] (BN-arb)" Gte Erd 67. b) (AN, Sal, R; Lar, Añ, H). Ref.: A; Iz R 393. Respirar. "Respirar" y "alentar, respirar" Lar. "Anhelar, respirar con dificultad [...] nekez ats-egin, atsaldu" Ib. "Resollar, respirar" Añ. "Alentar, respirar, artu arnasa [...], atsegiña [sic]" Ib. "Égin zan áts, respira [imper.]" Iz R 393. v. HATS HARTU.c) (V-al, G-goi, AN-5vill; VocZeg, H; atsein G-goi; atsain G-nav). Ref.: A; A Apend (atsein). Descansar. "Descansar, atxen, atsegin" VocZeg. "Respirer, se reposer" H. "Atsaiteko bidea ematen etsaiei, dar tregua a los enemigos" (G-nav, comunicación personal). Cf. atsegin (III). Galtzadako zubitxora eldu ziradenean, eseri ziran atsegitera. Apaol 85.--Jeixten lagundu eidak beintzat, nekatu nauk eta. Ustel arraiea! Etxetik Ergoineraño ortxe ekarri diat nik, bat ere ats egin gabe... Lek EunD 25. Ats egin dezadan pixka bat ementxe. Ib. 45

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hats egin 2: Kristau Bidea ("Bazko arratsaldean, bere Izpiritua eman die Jesusek bere apostoluei, hauen gain hats eginez"), J. Elosegi ("Erritmoa aldatu, bizi-bizi, ez utzi hats egin dezaten eta pazientzia eduki, mutilok, partidua azkeneko minutuetan erabakiko duk-eta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hats egin : HiztEn (hats hartu; hats eman), LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hats egin : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), HiruMila (ik. putz egin, ufatu), EskolaHE (AS), Lur EG/CE eta EF/FE (AS), Casve EF (hatsegin), HaizeG BF // Ez dugu aurkitu ap. Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Ez dugu aurkitu hats egin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hats egin 24: Anjel Lertxundi 9 (“Hermannek, ohi zuen legez, bere labana ireki zuen eta odola zioen xaflaren ahoari hats egin eta galtzetan igurtzi zuen distira ateratzeko, gero ohorea zioen beste aldeari hats egin, eta galtzetan igurtzi zuen hura ere”), Xabier Montoia 4 (“Lerrora bildu eta hats egin duzun arte, ez dituzu lagunak behakoaz bilatu”), Joxan Elosegi 2 (“Nire bizitzako zoriona ziren, nolabait esan, plazan, txorien artean, neure sagarrekin hats egiteko nituen minutu gutxi haiek Berdearen, naturaren gutizian bizi nintzen”), Iñaki Segurola (“On hutsa, garbi hutsa, hats-eginaren arnasa betea... zerbaiten minak bixitzen ditu, eta biziagotzen”), Xabier Amuriza (“Eta euriek etengabe jarraitu eta luzaro iraun ohi dute, ur hazi asko sortu eta hodei eta ninbo jariotsuak alde guztietatik etortzen eta elkargaintzen direnean eta lur osoak, kea dariola, baporea hats egiten duenean”), Edorta Jimenez (“Dena delakoagatik dela, maisua aipatu eta begiak hortxe argitu zaizkio Bitorianori, iraganaren akorduak barruko suari hats egin eta su horren dirdirak ninietara egin balio legez”), Joan Mari Irigoien (“Zeren, Montaigne mintzo zen bezala, baldin gorputzari atseginaren bide guztiak hertsi behar bazitzaizkion, nola erraiten baitzuten eliz gizonek eta kontseilu-emaileek, zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita?”), Joxan Elosegi (“Hala eta guztiz ere, hats egin nezakeen miraria zirudien arren: bukaerarik gabeko aste andana baten ondoan, lehenengo aldia zen hura kalkulagailua sakatu gabe ari behar nuena”), Pablo Sastre (“Eskailera buruan hats-hats egin eta Dimas bere korbatako korapiloa atontzen ari zela ireki zuen Saioak atea: ile horia, orbainak aurpegian, gorrituta begiak”), Patziku Perurena (“euskal irudikeran hats honek izan zuen garrantzia izugarriak sortutako kontzeptuak, adierak, metaforak: asaldatu, (hats aldatu), hasperen, (hatsbeherapen) aspertu (hats beheratu), atsekabe (hatsik gabe), atsegin (hats egin), atseden (hats eden), haserre (hats erre), arnas, (asnas - hats nahas)...”), Juan Garzia (“Jaunaren haizeak hats egiten zuen uren azalean gaindi”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

lexikografoen lekukotasun ugari ditu; baina adiera-erabileretan nahasi eta iluna da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, eta komeni da jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hats sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Kendu lerroa.

hats eman
ad.-lok. Hatsa eman. Eta hau erran zuenean, hats eman zien eta erran: errezibi ezazue Espiritu Santua.

Aztergaia: hats eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hats sarrerari dagokion azpisarrera.

hats gaiztoan
adb. Ipar. Haserre. Hats gaiztoan joan zen.

Aztergaia: hats gaiztoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gaizto-an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hats sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

haserre.

hats hartu
1 du ad.-lok. Arnasa hartu. Hats hartzeko airea. || Goazen emeki, hatsa hartuz. Edan gogo duena, hatsik hartu gabe, kolpe batez edaten du.
2 du ad.-lok. Atseden hartu. Hats har dezaten beren nekeetatik. || Segundo bakar bat ere ez hatsa hartzeko, ez eta ere deusez ohartzeko.

Aztergaia: hats hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa, s.u. hats-hartze

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Erabaki gabe utzi da forma

Xarriton-ek(in) erabakitzeko utzia.

hats hartze, hats-hartze
1 iz. Arnas hartzea.
2 iz. Atsedena.

Aztergaia: hats hartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 hats hartze (EZ Man I (2); Hb Esk)hirurak 'atsedenaldi' adierakoak; hats-hartze: Barb Piar I; Herr 25-9-1958 ('atsedenaldi'); Herr 4-6-1964 ('atsedenaldi'); atsarze: ETZ; hatsartze: Herr 5-3-1959; 2 hats hartu : E; EZ Man; Ax (2); SP Phil (2);Mst III; Dh; Gy X; Hb Esk; Dv LEd; Dv Apoc 4; D. Béhéty GH 1927;FIr.; hatsik hartu (gabe, etc.): Ax; Mong; Arch Fab; HU Zez; FIr.; hatsartu : O Po; atsartu : Ldi BB; hatsa hartu, hatsaren hartze- : He Gudu; EgunO; Prop 1882; JE Bur (2); Const; Je Ber; Mde Pr.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hats hartu formak 9 ager. ditu (G 2, IE 1, EB 6); hatsa hartu formak 6 (IE 5, EB 1); hatsik hartu (gabe) bi bider agertu da (IE).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: hats hartu (1); hatsa hartu (1); AB38: hatsartu (1); HiztEn-LurE: hats hartu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

-hartze marratxoz lotua eman da beste zenbaitetan ere (cf. esku-hartze)

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorria aldeak batera ikustekoak dira; cf. x egin / x-egite, x eman / x-emate, x hartu / x-hartze, etc.

hats labur
iz. Arnasketa larri edo neketsua. Ik. arnasestu. Hats laburra edo trabatua duen behiak ez ditu bular onak. || Atean geratu zen, hatsa labur eta begitartea zuri.

Aztergaia: hats labur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HATS LABUR (H). a) Respiración dificultosa; jadeo. "Haleine courte" H. Cf. HATSA LABURTU. Idiak edo behiak noiz ere sendi baituzue hatsa labur diela, emozue beharrietan zilhaturik hellébore noir deitzen den belharra. Mong 590. Hats laburra edo trabatua duen behiak ez ditu bulhar onak. Dv Lab 236. Bazakinagu, tresna makhurra, / Ez dunala hik hatsa laburra. Elzb Po 207 (tbn. en Or Eus 113). Noizpeit, urhatsa labur, hatsa laburrago, / Khaldarekin ezinez iraun gehiago, / Ur handira jautsi zen. Ox 130. Ahalik eta gutienik sabela igitzeko atsa ere llabur egiten du. FIr 170. Atean geratu zen, hatsa labur eta begitartea zuri. Mde HaurB 81. b) Tiempo de vida corto. Hobe duk berehala eriarekin buruz buru ezartzea. Horren hatsa labur baituk. Larz Senper 122. Ai, maiteminduen itza! / Ta bai laburra izaten dala / berekin dakarren atsa! NEtx LBB 264.

adib: trabatu, traba/trabatu, trabatzen 3 (Era burutua izenondo gisa). Hats laburra edo trabatua duen idiak ez ditu bular onak.

hatsa labur 1, Berria (“Beti gustatu zait Iparlara joatea, bai eta Baigorritik Bidarrairatzea GR10 bide mistikoa segituz, urratsa finkatzea, gogoeta, saiak zeruan zirurikan mirestea, haizea hartzea eta hatsa labur bezain behelainoetarik jalgitzean lehen izerdiaz gozatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hatsa labur 6: Herria 2 (“Ez da hor hatsa labur izan beharko!”), Itxaro Borda 2 (“Orduan nire izana zein izenak gorrotatzen eta murruak arrasatzen ditut, burua apal, hatsa labur eta begiak altzairu”), Anjel Lertxundi (“Zer logika klase du hatsaren laburra eta heriotzaren luzea lotzeak?”), Michel Oronoz (“Begiak erdi ideki zituen, halere hatsa laburra zuen: "Xabi! Xabi!... Nafarroako erregeak... Etxauzko bizkondea... Lizarrako merino... izendatu dik... mosen Xarlexen... eskutaria nuk... eta Lizarrarat igorri nik. - Xanti! Entzuten hut! - eskua beti tinke atxikitzen zuela eta eztiki mugiarazten - Haugi berriz! Haugi!”); hats-labur 1, Anton Garikano (“Andre mardul, hats-labur, arropa-estuarentzat zigarroa jasotzea, inondik ere, lehen mailako ariketa gimnastikoa izan zen, zailtasun handikoa”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adibide gisa hatsa labur ere jasoz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa hats sarreran.

hats-bahi
adb. Ipar. Arnasestuka. Mendi tontorrera iritsi zen hats-bahi. Ezin garaituzko ikara batekin hats-bahi, Xalbador sartzen da kaperan.

Aztergaia: hats-bahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratua; horko forma-lekukotasunak dira: hats bahi : HU Zez, Ox; hats-bahi : Herr 1960, Prop 1891; hats-bahidura : Eskual, JE Ber; hasbaitura : Prop 1902 ( haspitura edo #mdash#); hats bahitu : EZ Man, SP Phil, Laph; hats-bahitu : Dv LEd, Etcham; hatsbahitu : He Phil, Jaur AndreB; aspaitu : Asp Leiz; hats-bahitze : EOnAlm 1907.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banako 3 forma jaso dira, IE: hats bahi (J. Elissalde: "eri gaixoa untzirat ereman zuten, hats bahi"); hats-bahi (P. Lafitte: "Lau zaldi / izerdi, / lehertuak, hats-bahi, / ahal bezenbat ari, / abia eta geldi, berriz lot eta bara, / karrosaren eremaiteko gain hartara"); hats-bahitu (Etxamendi: "Goñi hats-bahiturik gelditu zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hats-bahi : HiztEn ('1. asma'; '2. hatsik gabe'), LurE ('1. hats hartzea galerazten duen eritasuna'; '2. hatsik gabe'); hats-bahitu : HiztEn-LurE; hats-bahitura : HiztEn-LurE; hats-bahitze : LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. azken hiztegietan 'asma'ren ordaintzat proposatuok: arnasestu : HiruMila; asma : AB50 1, Euskalterm 10, ElhHizt, HiruMila; asmatiko : Euskalterm 3; hats-bahi : ElhHizt, HiruMila; hats-bahitu : ElhHizt, HiruMila; hats-bahitura : ElhHizt, HiruMila; hats-bahitze : HiruMila; txurrun : Euskalterm 1, ElhHizt, HiruMila.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. adlag. 'arnasestuka': mendi tontorrera iritsi zen hats-bahi.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

medikuntzan eta, erabiltzen al da 'asma' adierazteko? Cf. hats-bahidura, hats-bahitu ere.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts+b-.

hats-bahitu, hats-bahi/hats-bahitu, hats-bahitzen
da ad. Hatsa galdu. Ik. hatsantu. Hats-bahiturik heldu da komentuko mutil bat. Berehala hats-bahitzen dira.

Aztergaia: hats-bahitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hats-bahi(tu), hats-bahitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

hats-bahitura
iz. Arnasestua, hats hartzeko eragozpena. Garrüzera heltzearekin, hats-bahitura batek hartu du.

Aztergaia: hats-bahitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hats-bizi
adb. Ipar. Hiltzeko zorian. Bihotz erdiragarri da hats-bizi diren kolpatuak ikustea eta entzutea.

Aztergaia: hats-bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hats sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

hiltzeko zorian.

hats-gabe
adj. Hatsik ez duena. Gorputz hil eta hats-gabeak.

Aztergaia: hats-gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hats gabe: Arch Fab; hats gabetu: EZ Man I; hatsgabetu: Hb Egia; hasgabetu: Prop.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez da agertu.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

hasgabe (eta hasgabetu) litzateke batzordearen irizpideen araberako forma; baina identifikagaitza litzatekeenez, hats-gabe garden-osoa proposatu da

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ts+g-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "errakuntza bat da nire ustez horretara arrazoi pedagogikoengatik idaztea, hasgabe edo eta hobeki haskabe ez dira eta hain gatxak identifikatzeko. Kontutan hartu behar da, gainera, hats-arekin zerikusirik daukan guztia has forman agertuko dela" (1995-06-29)

hats-gabetu, hats-gabe/hats-gabetu, hats-gabetzen
da ad. Hats gabe gelditu. Han dira hats-gabetu direnen gorputzak.

Aztergaia: hats-gabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hats-gabetu, hats-gabe(tu), hats-gabetzen. da ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hats-gabetu, hats-gabe(tu), hats-gabetzen.

hatsa galdu
ad.-lok. Arnasarik gabe gelditu. Ik. arnasa galdu. Pauso arinean ibili, baina gehiegi nekatu gabe, hatsa galdu gabe, arnasketa kontrolatuz betiere.

Aztergaia: hatsa galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HATSA GALDU Perder el aliento; asfixiarse. "Hatsa gal arteraino, jusqu'à perdre haleine" H. Bihotza eta hatsa galtzen baitzuten ikusteaz hark bethi eta bethi lehiatzen zitzaiela hain ike xut eta gora batetan. SP Phil 183 (He 185 hatsa eskasten). Haren bi haur gaixoak, aire eskasez, hatsa galtzeko heinean zirela. Elsb Fram 94. Goiz osoa hala eman nuen hatsa galdu artio errebide handian barna. StPierre 18. Nor zen orhoit burdinazko zaldiek ere hatsa galtzen dutela azkenekotz. JE Ber 73

adib: hats1 1 iz. Arnasbeheran biriketatik botatzen den airea. Ik. arnasa. Hats luzea, laburra. Hats kirasduna. Hatsa bezain baitezpadakoa. Hatsa galdu arte.

hatsa galdu 2: Berria (“Kazetari, politikari, enpresari edo bankarien diru falangaren ondorioak jende arruntei paira arazten dira, hauek hobendun gisa estigamatizatuz eta gerrikoaren tinkatzera behartuz, hatsa galtzeraino”), Argia (“Pauso arinean ibili, baina gehiegi nekatu gabe, hatsa galdu gabe, arnasketa kontrolatuz betiere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hatsa galdu 5: Herria 4 (“Artoak ximurtzen, sorroa ez sortzen, baratzeek sofritzen, xaharrek hatsa galtzen, errekak agortzen, ardiek esnea galtzen eta hoinbertze gertakari zauzkit urruntzen prezioen goititzeaz ere, ez bainaiz orroitzen, bainan baratzekari berri bat zaiku sortu bezain laster emendatzen eta dirua ekartzen”), Joseba Sarrionandia (“Zauriturik, gaixorik edo zaharregia, jadanik hilda zegoen, txori hegaldariak ez baitira gorputzak hatsa galtzen duenean hiltzen, hegats egiteko gogoa galtzean baizik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa arnasa galdu proposatua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hats sarreran.

hatsalbo
adb. zub. Arnasestuka. Oheburuan belauniko erori zen, hatsalbo, bihotz eriturik.

Aztergaia: hatsalbo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

arnasestuka.

hatsalbotu, hatsalbo/hatsalbotu, hatsalbotzen
da ad. zub. Hatsanditu. Hatsalboturik joan.

Aztergaia: hatsalbotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hatsalbo(tu), hatsalbotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

hatsaldi
1 iz. Hats hartzea, arnasaldia. Bazirudien hatsaldi bakoitzean itotzera zihoala.
2 iz. Atsedenaldia.

Aztergaia: hatsaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
hatsanditu, hatsandi, hatsanditzen
da ad. Arnasestuka jarri. Ik. hatsantu. Lasterregi nekatzen dena edo hatsanditzen dena.

Aztergaia: hatsanditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hatsanditu, hatsandi, hatsanditzen. da ad. Sin. hatsantu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip.-Naf. Ik. hatsantu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hatsanditu, hatsandi, hatsanditzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hatsanka
adb. Ipar. Arnasestuka. Hatsanka iristen da leku guztietara.

Aztergaia: hatsanka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atsanka 7 aldiz ageri da: B 1 (Erkiag Arran), G 6 (Or Mi, TAg Uzt 5); hatsangatu IE 1 (JEtchep).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atsanka G 1 (TAg Uzt); hatsangatu IE 1 (JEtchep).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hatsanga : HiztEn ("ik. hatsanka"); hatsanka : HiztEn-LurE, Euskalterm 1; hatsankatu : HiztEn-LurE; hatsankatze : LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'arnasestuka'.

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formak daude lehian

Xarriton-ek(in) erabakitzekoa hatsanka ala hatsanga den gaur hobestekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

hatsankatu, hatsanka/hatsankatu, hatsankatzen
da ad. g. er. Hatsantu, hatsanditu. Hatsankatu naiz lasterka ibiliz.

Aztergaia: hatsankatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hatsanka(tu), hatsankatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hatsantu.

hatsantu, hatsant, hatsantzen
da ad. Ipar. Hatsanditu. Ez dira hatsantzen, ez dute oraino kopetan izerdirik, ez masailetan gorririk. Bost gizon ari ziren tira eta tira, indarka, hatsantuak.

Aztergaia: hatsantu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hatsantu, hatsant(u), hatsantzen. Ipar. da ad. Sin. hatsanditu.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

erabileremuz hatsanditu baino hedatuagoa dirudi, eta, batez ere, hau baino erabiliagoa da (ik. OEH)

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

hatsantu, hatsant(u), hatsantzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): sarreran ezarriko den ohar bakarra: Ipar. hatsanditu.

hatsaren gainean
adb. Ipar. Lasai. Eta gero, ardura guztiak utzirik, pausatuki, hatsaren gainean jarriko naiz.

Aztergaia: hatsaren gainean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hats sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

lasaiki.

hatsarre
iz. Batez ere zub. Hasiera, hastapena. Hatsarreko xedea eta asmoa. Udaberri hatsarrean.

Esaera zaharrak

Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean.

Aztergaia: hatsarre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-12-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Zub.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

ZuAm batez ere. Ik. hasiera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-07-10)

 - [I102]: "buruz ez dakizkidalako ezin dizkizuet iturriak aipatu, baina nik neuk berba hau printzipio esateko erabiltzen dut, horretara hasiera eta hastapen-ekin diferentzia bat eginez, era horretan agertzen delako klasiko baten edo batzuengan bederen. Nire ustez diferentzia horri eustea komenigarria da" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: printzipio, oso erabilia, haste berriz hasiera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Bere horretan utziko da lehen itzulikoa (eta H1.1 lantaldeak eskainiko ditu bestelako azalpenak).

hatsarte
iz. Atsedenaldia. Tormentu arrailgarrien erdian, kontsolamendurik gabe, hatsarterik gabe, behin betiko.

Aztergaia: hatsarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

atsedenaldia.

hatse
iz. zah. g. er. Hastea, hasiera. Ni naiz hatsea eta fina.

Aztergaia: hatse

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-11-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. haste, hasiera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-18) Onartu egin da forma, eta azalpentxoarekin aipatuko da: "hatse 'hastea, hasiera'".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus