inor
1 izord. Pertsonaren bat, norbait; ezein pertsona. (-r- bakunarekin). (Baiezko ez diren testuinguruetan). Ik. nehor. Ez da inor, dakidanez, bikoiztasun horretaz artegatzen (Ik. inor ere). Ez duzu inor hilko. Inor ez banaiz ere. Inor etortzen bada. Inor mindu gabe. Eta Urlia jaunak inor astindu badu, ni astindu nau. Euskaltzalea zen Mogel, inor izan bada. Irakurlea da nagusi, inor izatekotan. Haren idazlanek umekeria antza badute; ez dira inoren barrena inarrosteko gai. Inori ezer kendu gabe. Eta makurrik ez al dio inork aurkitu? Ba ote da inor besterik etxean? 2 izord. Norbait; beste norbait. (Baiezko testuinguruetan). Izen jatorrak, ez inork asmatuak edo antolatuak. Inoren hutsak ikusteko begi erneak ditugu. Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da gizarteko mintzabidea eta adierazpidea besterik. Geure umeei emateko beste ogi ez dugu, eta inorenari eman beharko ote diogu? || (Erkaketetan). Euskaldunok, noski, inor baino hobeak eta trebeagoak gara edozein aldetatik. Eta hori bai dagoela emakumearen eskuan, beste inorenean baino gehiago.