(...)
Egungo Fuente de la Peña Kastillu azpian dago, Barranco de Lakumulatu-n, haitz handi baten azpiko aldean, harpe batean (ikus Canterica de las Piedras sarrera).
Dokumentazioko Fuente de la Peña, ordea, Buzakao-rekin identifikatu behar da (ikus Buzakao sarrera), eta Fuente de las Peñas ere iturri hori bera zela uste dugu.
(...)
(...)
Putzua Buzakao bera zela ematen du.
Egun zeharo ezezaguna da. Lehen begiratuan euskarazko izenondoa dirudi aztergai dugun toponimoak, baina Milagron adibidez Pieza de la Luçea dokumentatzen da XIII. mendean [Lacarra, OV, 254. or.].
(...)
buzakao (barrio de), (calle de), (fuente de), (lavador de), (lavador de la fuente de), (pozo de) -
(1994)
OV.11, 760-761
(...)
Egungo Buzakau [bùzakáu] herriko eskoletako patioko iturria da. Etimologia garbi ez badago ere, 1731n Pozo de Buzacau-n oinarri harturik hasieran butzu izen arrunta daukagula kontu egin daiteke, hortz-hobietako bizkarkari afrikatuaren seinale ohi den -ch-ren antzeko grafiarik ez izanagatik.
Bukaeran Iturrao 'iturburu', 'iturbegi'-n aurkitzen dugun aho izena izan genezake (cf., alabaina, Lergako Iturgutiagoa; Iturloiagoa), tarteko -k- hori elkarketa-eratorketan zenbaitetan agertzen den kontsonante epentetikoa (cf. umekondo < ume + ondo) nahiz leku genitiboaren -ko morfemaren aztarna delarik. Hortaz, Buzakao (Buzacao 1773 eta 1783an) edo Buzakau-ren azpian butzu + k + aho edo butzu + ko + aho genuke [Butzuko aho bitxi samarra da. Honen ordez Butzuao (cf. Iturrao eta Elkanoko Lizarragak erabiltzen duen Butzupokale) edo Butzuaren aho-ren antzeko zerbait espero genuke.].
Buzakao dokumentazioan iturritzat hartua da (ikus Ardui sarrera), eta Fuente de la Peña izenaz ere agertzen da.
Adobería ere Buzakao-ren ondoan [Azpian zegoen] zegoela garbi ikusten da, esan bezala larruak lantzeko ura ezinbestekoa zelako. Hortaz, Barrio del Buzakao eta Barrio de las Adoberías bat eta bera zirela dirudi.
Barrio del Buzakao oraindik ere erabilia da, eta gaurregun gehiago erabiltzen den Barrio de las Escuelas-en eta dokumentazioko Barrio de la Fuente de la Peña-ren kide dugu.
Arropa garbitzeko tokia ere bazen iturri edo putzu hau, dokumentazioako lavadero edo lavador-ek salatzen duen bezala [1934-35ean eskolak eraiki zirenean estali zuten. Ordurako, dena dela, ez zen erabiltzen eta hondarrez betea zegoen harrizko garbitoki hau.]. Ur korrontea jarri aurretik ordea Uxueko lavadero-a Txorria-n zegoen, Galaputzu ondoan [Eraikuntzaren hondakinak oraindik ere ikusgai daude.]. Azken hau, halere, eta orain hondatua dagoen arren, berri samarra dela uste dugu. Villantigua-ko errekako Pozo del Molino-n ere egiten zuten Uxueko etxekoandreek lisiba.
(...)
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NAN.PR.UNX - San Martin Unxeko protokoloak
Laburdura: NAN.PR.UNX
Egilea:
Titulua: San Martin Unxeko protokoloak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
ELA.UXU - Uxueko eliz artxibategia
Laburdura: ELA.UXU
Egilea:
Titulua: Uxueko eliz artxibategia
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Uxueko eliz artxibategia
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Uxue
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-testua
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.