Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Fuente de Aizkanbela - Lekuak - EODA

Fuente de Aizkanbela (Iturria)

Entitatea:
Hidrografia/Iturria
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Uxue
  • fuente que llaman de aizcanbela - (1730) NAN.PR.UNX , 33. k.
    (...)
    mas otra pieza... en el termino de aizcanbela que afronta con... fuente que llaman de aizcanbela
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • aizkanbela (barranco de), (fuente de), (paso de) - (1994) OV.11 , 715-716
    (...)
    Izen honen 1604eko Ayzcanbela aldaerak garbi erakusten du lehen osagaia haitz 'harri' dela. Elementu hau behin Aez- idatzia aurkitzen dugu. XVIII. mendeko agerraldi guztietan Aiz- dugu, aipatu lehen lekuko horretan bezala. Ai- diptongoaren monoptongaketaren ondorioa den Es- edo Ez- ere oso goiz agertzen da (cf. Hayzquieta 1602an, Esqueta 1605ean, Ezqueta 1631 [Monoptongaketa hau bakarrik herskari belare ahoskabearen aitzinean burutu dela dirudi, Aitzandieta-n adibidez, ez baitugu sekulan horrelakorik aurkitu. Aizpeaga-ren kasuan ere ez dugu *Ezpeaga edo *Espeaga bezalako ezer ediren, hemen murrizketa aiz- > az-, as- izan delarik. Hitz barruan ere ez da agertzen. Arteko haitz > Artokaiz; Zapaiz...]). Es-dun aldaera erromantzearen eraginari zor dakioke, ezaguna baita honek herskari ahoskabeen aurrean (k eta t-ren aitzinean) z > s egiteko duen joera (cf. Badoztain > Badostain, Ezkirotz > Eskiroz), baina kasu honetan, euskararen beraren barruko bilakabidea izan daiteke, euskara Uxuen oraindik bizirik zegoelarik aurkitzen baitugu. Mintzagai dugun leku-izenaren bigarren osagaia toponimian oso hedatua dagoen ganbela 'aska' da, eta beraz Aizkanbela 'harrizko aska', 'harraska' besterik ez da. cf. Ameskoako limitazioetako Arganbela (< harri + ganbela [B. García de Albizu, "toponimia de las limitaciones", III. Onomastika Jardunaldiak, argitara gabeko lana.]), Itza zendeako Ganbelatxo (Atondo) [J. Jurío, TCPCI. Honela dio autoreak. "Al S. del pueblo y de Soto chiqui. Debe el nombre a una fuente y «aska» situadas junto a la carretera de acceso al lugar"(128. or.).], Ganbela (Lete) [Id., 224. or.] eta Ganbelazoko (Otxobi) [Id., 266. or.]... Ganbela hitzean mb multzoa sekundarioa dela garbi ikusten da, jatorria latineko cam?ella 'escudilla, gamella' [Corominas, DCECH.]-n baitu (ikus Lakumulatu eta Santakaramuru sarrerak [Gauza bera gertatzen da, esaterako, latineko camara-tik heldu den ganbara 'gela', 'sabaia' hitzean. Honek, ganbela-k bezala, badu erromantzezko mb-dun baliokiderik.]. Cf. Galipentzuko La Gambella). Gaurko Eskanbela [èskambéla] edo Ezkanbela [èzkambéla] Aldabea de Turtunbera-ren bukaeratik Txorria-tik datorren errekarekin biltzen den guneraino hedatzen da. Barranco de Aizkanbela-k berriz, aipatu pausu horretatik Aliaga-rainoko zatia ematen du aditzera. Dokumentazioko Fuente de Aizkanbela ezezaguna da egungo egunean, eta badirudi noizbait ahitu egin zela. Paso de Aizkanbela alderdiko errekan dago, Uxuetik Mugazuria, Aristuziaga, Zaldunaga eta Galipentzura doan bidean. Antzina Barranco de Villantigua-n, pausuan bertan edo pausutik hurbil, zubia zegoen (ikus Villantigua sarrera).
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

 

  • Fuente de Aizkanbela (gaztelania)
UTM:

				
Koordenatuak:

				

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper