(...)
Hau ia beti Aurino da dokumentazioan (Auria behin azaltzen da. Ikus aurreko sarrera), eta orain ere Aurino [auríno] erabiltzen da. Jatorria Aur-dun antroponimo batean bilatu behar genuke, antzinako onomastikan honelakoak ugariak direnez gero. Rohlfsek Aurós toponimoa aztertzerakoan honela dio:
"Aurós... peut être rapproché de Aurac (Haute-Loire), Auriac (Cantal, Dordogne, Aveyron) et Orago (Lombardie). Le radical Aur- est très fréquent dans l'onomastique ancienne. Aurus, Aurius, Aurilla, Aurina, Auronius, Aurusius" [Aipatutako lana, 230. or. Nafarroan Biloria dugu Lana ibarrean.]
Aurino Rohlfsek aipatzen duen Aurina horren maskulinoa izan liteke (cf. Auria), baina Aurus edo Aurius eta -inu atzizkiaz [Caro Baroja, HGPV, 270-271. orr. Honela dio ikerle honek. "El sufijo «-inus», con su femenino «ina», juega un papel importante en la onomástica latina. Tienen varios valores. es primordial el denominativo («divinus» de «divus») con un matiz adjetivo".] osaturik ere egon daiteke, eta *Auriano-ren gisako baten laburketaren ondorea ere izan daiteke (cf. Paterniana > Paternina [Ikus J. Caro Barojaren HGPV, 225-226. orr.]). Mitxelenak [FHV, 93. or.] Nafarroan XI. menderako azaltzen den Auria (< Aurea) antroponimoa biltzen du.
Aurino Uxue eta Galipentzuren arteko mendi baten izena da lehen herrian, baina bigarrenean mendi-mazela ezezik, Uxueko mugatik Aragoa ugaldearen inguruetaraino hedatzen den dermio handia ere bada (Ikus Galipentzuko Aurino sarrera), eta badakigu bertan izen bereko despoblatua egon zela [J. Garriz, Despoblados, 21. or.]. Uxuen, gainera, Aurino-ren beheko aldean bukaerarengatik jatorri latinokotzat jo daitekeen Erlosiana (> Rusiana) dago, Aragoatik hurbil, Aurino bezala [Galipentzuko Aurino ugalderaino bereraino luzatzen da.].
Carasol de Aurino Dorrondiaga-ren ondoko egutera zen.
Collado de Aurino gaurko Monte Aurino-ren adierakidea da. Bertan dago Galipentzu eta Uxueren arteko muga.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11