2 emaitza Autonomia erkidegoa bilaketarentzat
Bada hor oso ongi egokitzen den tradizio handiko hirugarren hitz bat, erdarazko komunitate eta zabalegia den elkarte hitzez bestelakoa: erkidego da hitz hori, Espainiako Konstituzioaren itzulpenean ere esanahi honekin erabili izan dena (komunitate politikoa adierazteko) eta arazoa konpon lezakeena. Hitz honek bereiziko lituzke eguneroko elkarte arruntak eta politika mailakoak. Hortaz, hitz hau erabili beharko litzateke elkarte hitzaren ordez komunitate politikoa oro har adierazteko
Oro har, bada zerbait harrigarria Nafarroako eta mendebaldeko hiru herrialde historikoetako euskaldunak kontu hauetan bat ez gatozenean: gauza bakarra adierazi nahi denean, bi izen erabiltzen dira inolako premiarik gabe, batean komunitate deitzen zaion bitartean (Nafarroako Foru Komunitatea); bestean elkarte esaten baitzaio (Euskal Herriko --edo Euskadiko-- Autonomi Elkartea). Bada hemen, Euskaltzaindiaren ustez, zerbait zuzentzekoa
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.