4 emaitza estibaliz bilaketarentzat [1 - 4]
Arabako Andre Mariaren santutegirik ezagunena da hau eta 1941az geroztik herrialde horretako zaindaria. Eraikuntza erromanikoa biziro ederra da, barruan gordetzen duen XIII. mendeko irudia bezala, nahiz eta lehenengo aipamena 962. urtekoa izan. Ama Birjina Arriagako kofradiaren bilkuretara eramaten zuten. Etorkiari dagokionez, argi dago inoiz proposatu den ezti balitz azalpenak ez duela inolako funtsik eta *Aestivalis izenarekin dagoela loturik. Hau, bestalde, aestivus 'udakoa' eta aestas 'uda'rekin erlazionaturik dagoela dirudi, hastapenean sasoi honetan sortzen zirenei ezar baitzekiekeen, Gabonetan jaiotzen zirenei Gabon / Marigabon ezartzen zitzaien bezala. Aldaera nagusiak: Estibariz eta Estitxu.
Estibaliz (es), Estibalis (es)
Estibalis (es), Estibaliz (es)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.