Pertsona-izenak

EODA - Bilaketa

2084 emaitza *:* bilaketarentzat [21 - 30]

Afrodita

Agar

Agara

  • Agar (es), Agar (fr)

  • Hagar"ihesa" izen judua Agar moduan zabaldu zen latinaren bitartez. Itun Zaharreko Agar Abrahamen esklabo eta Ismaelen ama izan zen. Tradizioaren arabera, Ismael musulmanen aita da. Femeninoek -ar amaiera izatea ohikoa ez denez, izenak --a hartu zuen.

Agata

  • Águeda (es), Agathe (fr)

  • Grezierako Agathé"ezkontza" izenetik dator, latineko Agatharen bitartez. Santa Agata III. mendean bizi izan zen, Catanian (Italia), non martirizaturik hil baitzen. Euskal Herrian harenganako debozio edo jaiera handia izan da eta elezahar asko sortu dira beraren inguruan. Kondairetan, sarri, abere itxura (katuarena edo ahuntzarena) hartzen du. Santuaren eguna otsailaren 5ean da. Mutrikun (Gipuzkoa) Santabata esaten zioten. Amikuzen (Nafarroa Beherea) honela kantatzen da:

    Santa Agata andere, aurten bezala gero re;
    Santa Agatak egortzen gaitu badukezun deus ere.
    Aldaera: Agate (Deun-ixendegi euzkotarra-DIE).

  • Dokumentuak:

Agate

  • Águeda (es), Agathe (fr)

  • Gaztelaniazko Águeda edo Ágatarentzat ematen den baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra lanean . Ikus Agata. Kirikiñok egindako Aintzaldu kantu entzutetsuari esker da ezaguna. Honela dio:

    Aintzaldu daigun Agate deuna
    bihar dala Deun Agate
    etxe honetan zorion hutsa
    betiko euko al dabe.

Agerkunde

  • Epifanía (es), Épiphanie (fr)

  • Epifania edo Agerkunde urtarrilaren 6an ospatzen da, Errege magoek Jesus gurtu zuten egunean. Jai hau Espainian eta Italian ospatzen da bereziki.
    Aldaerak: Agerne, Irakusne eta Irkusne (azken biak Deun-ixendegi euzkotarra liburukoak).

Agerne

  • Epifanía (es), Épiphanie (fr)

  • Irudi duenez, izen hau "herriak" asmatua da, oinarritzat agertu "azaldu" aditza hartuz eta bukaeratzat S. Aranaren lanaz geroztik izen femeninoetan maiz aurkitzen dugun -ne. Ikus Agerkunde.

Aginaga

  • Bi sorleku nagusi ditu izen honek: Eibarko (Gipuzkoa) Done Mikelen elizan dagoen Andre Mariaren irudia eta Arabako Agiñaga (Aginaga-tik) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Izenaren osagaiak: hagin (Taxus baccata) zuhaitz-izena eta toki-ugaritasunezko -aga atzizkia. Zuhaitz berezia da hagina, Europan urte gehien bizi dena izateaz gain sakratua izan baita. Hori dela medio, leku askotan etxe, eliza eta hilerrien ondoan landatzeko ohitura izan da.

Agirre

  • Plentzia (Bizkaia) gainean baina Gorlizko Gandia auzoan dagoen ermita, eta Andre Mariaren adbokazioa. Badirudi butroetarrek VIII. mendean sortutako monasterioa izan zela. Bertan sua egiten zen itsasontziei laguntzeko. Jaia abuztuaren 5ean da. Gainera, San Andolin egunean plentziarrak bertara hurbiltzen dira sardina erreak jatera, eta santuaren irudia elizaraino eramaten dute prozesioan. Kondairak dioenez, plentziarrek zahagi baten truke saldu zieten ermita dagoen lurra gorliztarrei.

Aglaia

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper