156. arauan dago jasota sistematizazioa . Alfabeto zirilikoaren hitzak euskaraz idazteko irizpideak ez ezik, errusieraren, bielorrusieraren, ukraineraren eta bulgarieraren euskararako transkripzio praktiko batzuk ere badakartza arauak. Izen-zerrenda bat ere ageri da, eta, beste batzuen artean, esaterako, izen berezi hauen idazkera-moldea ageri da: (pertsona-izenak) Aleksandr Solzhenitsyn, Anton Txekhov, Boris Jeltsin, Dmitri Xostakovitx, Fiodor Dostoievski, Igor Stravinski, Piotr Txaikovski, Nikita Khrustxov, Zhivago...; (leku-izenak) Jekaterinburg, Txernobyl, Khabarovsk...
AHOSKERA. Txekhov, Khabarosk, Khrustxov, Astrakhan eta gisakoetan ageri den <kh> kontsonante-bilkurak gaztelaniazko ahoskera belarraren balioa du, [x] (es: [jamón] bezala): [txexob], [astraxan].
Zhivago eta gisakoetako <zh>, berriz, frantseseko jambon bezala (edo Lekeition, Otxandion edo Legution mendija ebakitzen den bezala) ahoskatu behar da.