Euskara Batuaren Eskuliburua

kontinenteak

kontinenteak

Hauek dira kontinenteak izendatzeko erak [51. araua]: Europa, Asia (Eurasia), Afrika, Amerika, Ozeania. Usadio batzuetan, Amerika pluraleko forman baliatuta erabiltzen da (Ameriketara joan zen...). ( Amerikako toponimia)

 

Kontinenteen azpisailak eta beste izen nagusi batzuk ere ageri dira arauan: Ipar Europa, Erdialdeko Europa..., Ipar Amerika, Hego Amerika, Erdialdeko Amerika (Ertamerika)..., Ekialde Hurbila, Ekialde Urruna..., Antartika (baina Ozeano Antartikoa), etab.

 

Kontinente horietako herritarrei honela deritze: europar (*europear), asiar edo eurasiar, afrikar, amerikar, ozeaniar. Ñabardura berezia duten beste forma batzuk ere erabiltzen dira (osaba amerikanoa, osaba indianoa), baina horiek bestelako adiera bat dute. ( amerikano ≠ amerikar)

 

Izenen forma arautua kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper