Pertsonak lekuz aldatzean, kokatu egiten dira bizileku berrian, eta ez finkatu . Donostian kokatu dute lantegia. Txoria adar gainean kokatu da. Gela horretan ez dago tokirik haur guztiak kokatzeko. [EH]
Kalko hau ere ez da egokia (kasu honetan, egon aditz-adiera egokiaren kaltean): Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Gasteizen kokatzen da (> Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Gasteizen dago).