Hiru adiera ditu: 1 Burua kolpeetatik babesteko erabiltzen den burukoa. 2 ‘Gailur’ adiera. Mendi-kasko. 3 ‘Buru’ adiera. Azken adiera hori ageri da honako hauetan guztietan, kasko grafia aldatuta badago ere: kaskabeltz, kaskagogor, kaskagorri, kaskamotz, kaskarin, kaskasoil, kaskazuri, kaskezur..., eta beti hitz batean emanda, lotuta (*kaska-motz eta gisakoak ez dira zuzenak). [EH]