Tradizioan ez da inoiz erabili ‘gizarte’ adierazteko. Bestelako adiera bat du Euskaltzaindiaren Hiztegian: Leku agerian dagoen jendea; jendea, jende multzoa. [EH]
Genero-berdintasunaren ikuspegitik azken urteotan jendarteren alde egin ohi den aukera, gizartek ([gizon>] giza + arte > gizarte) gizon osagaia duelako, bide arriskutsua gerta liteke hizkuntzarentzat. Jendarte bera onargarria izanda ere, ez litzateke egokia giza elementua daramaten hitz guztiak aldatzen hastea, berrikeria horiek ez lukete-eta euskara ezertan aberastuko: gizadi > jendedi?, gizaki > jendeki?, gizakume > jendekume?, gizaldi > jendaldi?, gizaseme > jendeseme?, gizabide > jendebide?, giza gorputza > jende gorputza?, gizarte-segurantza > jendarte-segurantza...? Ez da bide egokia, iturri etimologikoari benetako erabilerari baino gehiago begiratzen dio eta.
EUSKALTZAINDIA (2011). “Jendartea ala gizartea: ñabardurak eta hautua”.